{"id":8655,"date":"2017-12-07T09:45:50","date_gmt":"2017-12-07T08:45:50","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/2017\/12\/kooperatibak-bazkideen-partaidetza-ekonomikoari-buruzko-kongresua\/"},"modified":"2017-12-07T09:45:50","modified_gmt":"2017-12-07T08:45:50","slug":"kooperatibak-bazkideen-partaidetza-ekonomikoari-buruzko-kongresua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/2017\/12\/kooperatibak-bazkideen-partaidetza-ekonomikoari-buruzko-kongresua\/","title":{"rendered":"KOOPERATIBAK: BAZKIDEEN PARTAIDETZA EKONOMIKOARI BURUZKO KONGRESUA"},"content":{"rendered":"<p>Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa &#8220;Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak&#8221; izan zen.<\/p>\n<p>Kongresuaren lehen egunean Javier Divar Garteiz-aurrecoa jaunak nabarmendu zuenez, kooperatibetako bazkideen partaidetza ekonomikoa irizpide demokratikoen arabera gauzatu behar da. Jarraian, Alejandro Mart\u00ednez Charterina jaunak printzipioa aztertu zuen ikuspegi historikotik eta doktrinaletik; berak nabarmendu zuenez, hasiera-hasieratik bazkideen partaidetza ekonomikoa eztabaidatu izan da, batik bat, kapitalera eginiko ekarpenen ordainsaria. Hirugarrenik, , Alfredo Mu\u00f1oz Garc\u00eda jaunak eta Sagrario Navarro L\u00e9rida andreak ekarpenaren itzulketa jorratu zuten bazkideak kooperatibatik alde egin nahi duenean. Bazkidearen baja kooperatibarentzat finantza-arazoa eta kaudimen-arazoa da, kapitala urritzen delako bazkideak alde eginda; nolanahi den ere, hizlari bien esanetan, sozietateen kapitala zer den zehaztu beharko litzateke berriro, sozietatearen kaudimena ziurtatzeko eginkizuna galtzen doalako kapitala. Hurrenik, Enrique Gadea jaunak bazkideei ekarpena itzultzeko orduan, kooperatibatik alde egin nahi duenean, sozietatearen galerak egozteak dakartzan arazoak aztertu zituen. Jarraian, Fernando Sacrist\u00e1n jaunak jorratu zituen etxebizitza-kooperatibetan bazkideak baja hartzen duenean sor daitezkeen ondorio guztiak.<\/p>\n<p>Kongresuaren bigarren egunean Eba Gaminde Egia andereak bazkideen ekarpenaren araubidea aztertu zuen Espainiako lege guztietan. Hurrenik, Alberto Atxabal jaunak kooperatibaren kapitalaren tributu-araubidea jorratu zuen, kapitalaren ordainsari ezberdinak eta horien ondorio fiskalak nabarmenduz. Arratsaldeko bigarren mahaian, Francisco Javier Arrieta jaunak nabarmendu zuenez, kooperatibetako Derrigorrezko Erreserba Funtsa ezin daiteke banatu bazkideen artean; Gonzalo Mart\u00ednez Etxeberria jaunak kooperatiba guztiek eratu behar duten Hezkuntza eta Sustapen Funtsaren garrantzia adierazi zuen; eta amaitzeko, H\u00e9ctor Mata Diestro jaunak kooperatibetako derrigorrezko funts horien bilakaera historikoa azaldu zuen.<\/p>\n<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.forulege.com\/uploads\/img\/Coop_114.jpg\" border=\"0\" width=\"380\" height=\"284\"><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.forulege.com\/uploads\/img\/Coop_206.jpg\" border=\"0\" width=\"379\" height=\"284\"><\/p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa &#8220;Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak&#8221; izan zen. Kongresuaren lehen egunean Javier Divar Garteiz-aurrecoa jaunak nabarmendu zuenez, kooperatibetako bazkideen partaidetza ekonomikoa irizpide demokratikoen arabera gauzatu behar da. Jarraian, Alejandro&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":8656,"comment_status":"","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[13],"tags":[],"class_list":["post-8655","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-blog"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8655","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8655"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8655\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8656"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8655"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8655"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8655"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}