{"id":10195,"date":"2025-09-25T13:42:44","date_gmt":"2025-09-25T11:42:44","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/bizkaiko-eta-arabako-foru-zuzenbide-zibilaren-bildumari-buruzko-uztailaren-30eko-1959-32-legea\/"},"modified":"2026-10-16T13:31:50","modified_gmt":"2026-10-16T11:31:50","slug":"bizkaiko-eta-arabako-foru-zuzenbide-zibilaren-bildumari-buruzko-uztailaren-30eko-1959-32-legea","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/ley\/bizkaiko-eta-arabako-foru-zuzenbide-zibilaren-bildumari-buruzko-uztailaren-30eko-1959-32-legea\/","title":{"rendered":"Bizkaiko eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumari buruzko uztailaren 30eko 1959\/32. Legea"},"content":{"rendered":"<p>\n  BIZKAIKO ETA ARABAKO FORU ZUZENBIDE ZIBILAREN BILDUMARI BURUZKO UZTAILAREN 30eko 1959\/32. LEGEA\n<\/p>\n<p>\n  (B.O.E.ko 1959.eko uztailaren 31ko 182. zk.)\n<\/p>\n<p>\n  1988. urteko maiatzaren llko Oinarriei buruzko Legeak bere 5. artikuluan, Foru Zuzenbideak bizirik zituzten probintzia eta herrialdeek halakoak beren osotasunean, zuten erregimen juridikoaren aldaketarik jasan gabe, gordeko zituzketela xedatu zuen, Kode Zibilaren argitarapena gertatua izan arren \u00abberau haietariko bakoitzean, Lege Berezien hutsunerik denean bakarrik, zuzenbide gehigarri gisa izango baita aginduzko\u00bb.\n<\/p>\n<p>\n  Lege berak agindu zion gobernuari, Kodegintza Batzordeari entzun eta gero, Korteei lege proiektu batetan zein batzutan, bizirik zirauten probintzia zein herrialde bakoitzean jagotea komeni ziren Foru Erakundeak jasoko zituen Kode Zibilaren eranskinak aurkezteko.\n<\/p>\n<p>\n  1989. urteko apirilaren 17ko Erret Dekretuak Gobernuak lan hori egiteko Batzorde bereziak izenda zitzala agindu zuen eta urte bereko apirilaren 24eko Erret Dekretuaren bidez izendatu zen Bizkaiko eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren aurreproiektua idatzi behar zuen Batzorde berezia. 1900. urteko otsailaren 9an egin zuen Batzorde honek bere azken bilkura eta bukatutzat eman bere lana.\n<\/p>\n<p>\n  Bizkaiak eta Arabak, beren Zuzenbide Zibilaren Foru Legeak Kode bakar batetan argituak, ordenatuak eta sistematizatuak edukitzeko zuten gogo biziak Probintziako Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak, beren baitan, Batzordeak eginiko proiektua ebazteko Batzorde bereziak eratzea ekarri zuen, lan hau Bilboko Abokatuen Elkargoak bete zuelarik, 1928. urteko azaroaren 15ean eginiko txostenaren bidez.\n<\/p>\n<p>\n  Berriz ere, Zaragozan izandako Foru Zuzenbideari buruzko Biltzarraren ondorioz, 1947. urteko maiatzaren 23ko Dekretuak, orain arte bete-betean konpondua izan ez den arazoari, hots, beren aniztasunean gure tradizio juridikoaren aberastasunaren erakusle diren espainiar antolamendu zibil desberdinen elkarbizitzak legegileari planteatzen dionari ekin zion. Irtenbidea bilatzeko asmotan, berriro Foru Zuzenbideko erakundeak aztertu eta ordenatzeko Legekarien batzordeak sortzeari ekin zion eta Bildumen Aurreproiektuak, erakunde historikoak aurkitzen ziren uneko beharrizan eta premiei egokitzeko zuten indarra zein aplikagarritasuna kontutan izanik egokiro sistematizatuz, Kode Zibilaren sistematikara moldatuz eta kointzidentzia eta errepikapenak ekidinez egin beharra zegoela xedatu zuen.\n<\/p>\n<p>\n  Sortutako Legekarien Batzordeen lana osatzeko, Kodegintza Batzorde Orokorraren 1953. urteko urriaren 23ko Dekretu Organikoak, bere barnean Batzordekide foruzaleak sartzea agindu zuen, eginiko bildumak ikertu eta zegozkien aurreproiektuak gobernuaren menpean jar zitzaten. Batzorde Iraunkorrak, Batzordeko Lehendakariaren ardurapean, Bizkaiko eta Arabako batzordekide foruzale eta Lehen saileko ordezkariekin osaturiko sail berezi bat sortzeko agindu zuen, 1928. urtean Bilboko Abokatuen Elkargo Txit Argiak egindako txostena oinarritzat hartuz, aurreproiektu bat idatz zezan.\n<\/p>\n<p>\n  Gobernuari aurkeztutako testua, aurretik egindako aurreproiektuen, Foru berberaren eta Bizkaiko eta Arabako zuzenbide bereziaren inguruan sorturiko doktrina juridiko eta jurisprudentzialaren miaketa zehatz eta xehetuaren ondorioa da.\n<\/p>\n<p>\n  Lan honen helbururik nagusiena, tradizio juridikoaren bilduma ordenatu eta sistematiko baten bidez zein zuzenbide hispaniarren ezaguera, zehaztapen eta komunikazioaren bitartez, Kode Zibil orokor baten azterketa eta idazkuntzara heltzea da, bertan bilduko direlarik herri espainiarrean eta bertako eskualde desberdinetan bizirik dirauten erakunde bizi eta indarrekoak, erro nazionala duten errealitate natural, sozial eta juridikoen erakusleak eta berebiziko interes moral zein materialei dagozkienak. Azken batetan helburua ez da, halanolako zuzenbide uniformea sortzea, erakundeen onartasun eta komenigarritasunari buruz jokatzea baino, nazionala denaren egituraketa eta integrazioaren bidea era amultsu eta zientifiko batez egiteko.\n<\/p>\n<p>\n  Forudun herrialdeko erakundeen arau erregulatzaileen indar eta aplikagarritasunaren azterketak ez du, ez Bizkaian ez eta Araban, arazo funtsezkorik planteatzen, berauetan beren zuzenbide pribatua herriaren barnemuin ekonomiko, familiar eta sozialean ondo errotuta bait dago.\n<\/p>\n<p>\n  Areago oraindik, Bizkaitar Foru Zuzenbidea, benetako baserri estatutua dena, espainiar baserriaren antolamendu juridikorako joera berrien aurrerapen gertatzen da, familia eta ondaren kontzentrazioaren bitartez eta kezka bakar horren zerbitzuan, Bizkaiko zuzenbide berezia, bere erakundeen oreka armonikoan, hain bikaintasun tekniko handiko tresna izanik, egungo legegilearentzat, aintzinako kutsuaz bada ere, eredu izan daitekeelarik.\n<\/p>\n<p>\n  Bizkaiko eta Arabako bildumaren aldarrikapenak ez luke bere berezko xederik beteko, herriko praktika juridikoetan osoki gordeak direla, gaur ere, berebiziko antolaketa ekonomiko, familiar eta sozialaren zerbitzuan diren zuzenbide pribatuzko erakunde tradizionalak gorpu organiko batetan batzera eta artikulatzera mugatuko balira.\n<\/p>\n<p>\n  Bizkaitar Zuzenbidearen eraginkortasun funtzionalak arrisku bizian konprometatuta jarraitzen du ezpairik gabe, historikoki sistema beraren ahulezia izan denarengatik, hain zuzen ere, Foruaren herrialde oinarriaren zehaztapen ezagatik, Herrialdean elkarren ondoan bizi izan diren bi erregimen juridiko zibilen gatazka amaigabeagatik.\n<\/p>\n<p>\n  Izan ere, zuzenbide honek bere Herrialde oinarriarenganako duen desegokiera hori, bizkaitar foru estatutuaren akats barnekoi eta bereberekoa da, zeren jatorrian Zuzenbide arrunta hiri forugabeetako udal mugarte hiritarrean kontzentratua egonik, inguruko baserri giroan hiritarraren izaera tartekatzearen prozesu geldoak Kodearen eta Foruaren arteko gatazka automatikoa sortzen du, etengabeki onibarren oinetxekotasun objektiboa zein forudunen oinordetzazko estatutu pertsonala eta ezkontz ekonomia nahasten dituelarik.\n<\/p>\n<p>\n  Horrela, zehaztapen juridiko falta hori sortzen indar desbideratzaile handiagoz lagundu du honako errakuntza historiko honek: hau da, zuzenbide pribatua, Forua hiri forugabeen zabalkunde administratiboak bereganaturiko baserri guneetatik baztertuz, aldaketa topografikoen menpean jartzeak.\n<\/p>\n<p>\n  Ezin ditu inolaz ere erizpide legegileak arazo hauek alde batera utzi; are gutxiago foru Bildumaren aldarrikapenak ematen dion abagadunean, Bizkaitar Zuzenbidearen erakundeetako bizitasuna bertan behera desegiketa prozesu baten arriskuan jarri gabe.\n<\/p>\n<p>\n  Horrelako hori konpontzeko, Probintziako Batzordearen Aurreproiektuan bildutako formula proposatu zen, hots, bat-batean zuzenbide arruntaren gunea, hiri forugabeetako hiriguneko mugatik, gaur beraien udal mugarteetako perimetroa zehazten duen lerro administratiboraino zabaltzea. Sistema honen bidez, Foru Zuzenbideak, trukaketa astunenaren ordainez, itxura batetako egonkortasuna irabaziko luke: hau da, bizkaitar familia ondarearen berezitasunik jatorrizkoenak era bereziz kokatzen direneko baserrigune zabal askotatik kanpo geratzea.\n<\/p>\n<p>\n  Agerikoa baldin bada ere ezin dela lortu, aldian ez eta espazioan, formula erabateko eta iraunkor baten bidez bizkaitar zuzenbidearen eta beraren herrialde oinarrien arteko egokiera, Legeak, Kodegintza Batzordearen ebazpenaren arabera, zuzenbidearen eta beraren herrialde oinarrien arteko lotura antolamendu juridiko honen gorenengo zioa dela pentsatuz, Herri honen bizimodu juridikoa ezerosotasunez betetzen duten eskumen gatazkak ekiditeko irtenbidea bilatzera jotzen du.\n<\/p>\n<p>\n  Halakoari dagokio Bildumaren Lehen Titulua, Kode Zibilaren aginpidea hiri forugabeetako egungo hiriguneen perimetro osora zabaltzen hasten den arau zuzentzaileen sistema baten bidez; jarraian gertatuta uzten du haien garapen organikoaren araberako zuzenbide arruntaren hedakuntza automatikoa eta landa eta hiria elkarren artean nahasten diren gunera, Kodea eta Forua elkarren aurka hasten diren unera heltzean, presuntzio bikoitza jartzen du aginpide biak beren benetako herrialde oinarrietan kokatzeko, baserri bakoitzaren eta beraren lurren ondare batasunari dagokionean Foru Zuzenbidea lekutuz eta mugatuz. Horrela fideltasun osoz betetzen da Foruaren \u00abratio legis\u00bb delakoa, honek bere erakundeak, batez ere baserriaren banaezintasunaren eta bizkaitar famili ondarearen funtzionaltasunaren ohoretan zabaltzen dituelako.\n<\/p>\n<p>\n  Baina Foruaren ideia nagusienarenganako menpekotasun horrek, gaur egungo udal mugarteko mugetaraino, iraupen irtenbiderik gabe aurreratu den Bilbo hiriaren hedapen hiritarraren azterketa berezia eskatzen du. Hiriburuaren udal mugarte osoa, hitzaren adiera teknikoan hiritarra da eta horrelakoa ez dena ere, bere baserritartasuna galdua duela, xedez zein helburuz hiritartasunez beteta dago. Desagertu egin da, beraz, Foruaren zioa udal mugarte osoan. Eta hala ere, beraren hiriburutasunaren garrantzia, beraren higiezinen hedadura eta beraren ekonomia industrialaren garapen handia hala badira ere, Bilboko bizimodu juridiko indartsu osoak legegintzazko biltasunaren euskarri irristakorraren gainean oinarrituz jarraitzen du, beraren mugak uste huts eta irudimenaren hondakin soil izatera iragan direlarik.\n<\/p>\n<p>\n  Zilegi da, beraz, salbuespen gisa, Bilboko udal mugarte osoa Zuzenbide arrunteko deklaratzea, hemen ez bait dago Foruaren inolako atzerapenik, udal mugarte osoan desagertu bait da forua izateko zioa. Eta Lehen Tituluan trinkoki biltzen diren egonkortasun neurri horiek osatzeko, 4. artikuluak erabat ixten dio bidea Foruaren aginpidean egin daitekeen edozein tartesartze administratibori.\n<\/p>\n<p>\n  Teknika legegilearen arrazoiak direla medio, Bizkaiko Foru Zuzenbidea konfigurazio autonomozko erakundeen inguruan, hala nola oinetxetasun, testamentu askatasun eta foru komunikazioan mamitzen bada ere, onartu beharra dago, sakonean, ondare kontzentrazioaren printzipioa indar berberaz sortu eta nagusitzen dela Bizkaiko Zuzenbide Zibilaren gune osoan, Foruaren Printzipio guztiak erabat agortuz, Foruko manu guztiek delako printzipio nagusi haren menpean egon behar dutelako eta haren esanetara ez daudenak sistemaren barne orekatik kanpo geratzen direlako.\n<\/p>\n<p>\n  Oinarrizko ideia honen nagusitasunak, beraz, jatorrizko foru manuak aukeratzeko erabateko erizpidea ematen du eta horrexegatik onartzen ditu Legeak batera eta ohore guztiak dituztela mendeetan zehar Herrialde antolamenduaren benetako politikaren menpe izan diren erakunde horiek, berauetariko batzuren barneko egituraketan beharrezko garapen teknikoak, hala nola, foru deiak sortzera mugatuz edo eta, beste batzu, oinordetza ordeinadun zein testamentugabean gertatzen den bezala, Kodean egiten den gai beraren foru sistematizazioari egokituz.\n<\/p>\n<p>\n  Erizpide berbera aplikatuz, alde batera uzten dira Foruaren printzipio sortzaileen araberakoak ez diren erakundeak, honela laga egiten delarik testamentu amankomunatua eta Kode Zibilpean jartzen direlarik dohaintzen ezeztapena, preskripzioa eta lursailen arteko distantziak.\n<\/p>\n<p>\n  Laudio eta Aramaio forugune arabarretan, Bizkaiko zuzenbideak duen dudagabeko indarrak ez du eskumen arazorik sortzen, Zuzenbide pribatuaren eremua nahikoa ezarrita dagoelako, Bizkaiko zuzenbide zibil bereziak, egun ere, bere indar osoa gordetzen dueneko bi udal mugarteetako muga administratiboen alboan.\n<\/p>\n<p>\n  Era berean, Aiarako Forua gaur egun indarrean izatea onartuz, Bilduma, beraren tradiziozko ezarpen lurraldean lekutzera eta, hasierako foru testuaren isiltasuna, Aiarako erabateko testamentu askatasuna eta nahitaezko jaraunsleen seniparte eskubide zilegierazleak bateragarri egiten dituen formula batez ordezkatzera mugatzen da. Aiaratarrentzako ondasunak erabiltzeko askatasun zabal honen onarpenak, bere-berea duen \u00abgozamen poderosoa\u00bb deituriko Foru erakundea mantentzea suposatzen du.\n<\/p>\n<p>\n  Foru Erakundeen ikuspegia osotzeko eta erregimen juridiko orokorraren barnean kokatzeko, Kode Zibilaren indarra aldarrikatzen da zuzenbide osatzaile eta ordezkatzaile bakartzat, hots, Bilduman bildu gabeko gaietan zuzenean eta lehen mailan aplikagarri den zuzenbide osagarri bakarra eta bildutakoetan ordezkatzaile bakarra dena, zeren testamentu amankomunatua indargabetua eta komisari bidezko testamentuei dagozkien Toro-ko 31 eta 38. Legeetako aginduak hirugarren tituluan artikulatuak izan ondoren ez baitago Gaztelako zuzenbide klasikora jo beharrik.\n<\/p>\n<p>\n  Ondorioz eta Espainiako Korteek egindako proposamenarekin ados izanik, honako hau xedatu dut.\n<\/p>\n<p>\n  LEHEN LIBURUA\n<\/p>\n<p>\n  Bizkaian apligarriak diren xedapenak\n<\/p>\n<p>\n  LEHEN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Bizkaiko zuzenbide zibilaren herrialde aplikazioa\n<\/p>\n<p><!--ART:1--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  1. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Lege honetako Lehen Liburuaren xedapenek Bizkaiko Infanzonatuan edo Lur Lauean izango dira aginduzko.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:2--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  2. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Bizkaiko Infanzonatu edo Lur Lauaren izenduraz gaur egungo Bizkaiko probintziak hartzen duen lurralde osoa izendatzen da, salbu Bermeo, Durango, Ermua, Gernika eta Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina, Otxandio, Ondarroa, Portugalete, Plentzia eta Balmaseda hamabi hiriak, Urdu\u00f1ako ziutatea eta Bilboko udal mugarte osoa.\n  <\/p>\n<p>\n    Salbuetsitako lurralde honetan Kode Zibila izango da aginduzko.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:3--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  3. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Aurreko artikuluan zerrendatutako hamabi hiri forugabeei dagokien izendurak beraien hiriguneetako egungo edo etorkizuneko perimetroko lurralde osoa hartzen du barru.\n  <\/p>\n<p>\n    Hamabi hiri forugabeetako hiriguneen alboko soro-landa eta lurrak, menpekotasunez zein xedez beraiei erantsitzat joko dira eta, ondorioz, Kode Zibila izango dute aginduzko, baserri batetako atalak izanik, beraren nekazal ustiategiaren batasunari Iotuak ez badira, behintzat.\n  <\/p>\n<p>\n    Hamabi hiri forugabeetako hiriguneei erantsitzat eta, baita ere, Kode Zibilaren aginduzkotzat joko dira.\n  <\/p>\n<p>\n    Beraien udal mugarteetan kokaturiko eraikuntza eta lurguneak, ustiategi industrialera zein berez baserriko erabilera edo ekintza ez direnetara zuzendutakoak edo eta baserri bateko lursailak ez direnak.\n  <\/p>\n<p>\n    a) Egungo nahiz etorkizuneko lurzoruaren gaineko legeriaren arabera, ofizialki onartutako urbanizazio planek joak izanik, beraien udal mugartean lekuturiko lurguneak.\n  <\/p>\n<p>\n    b) Aurreko erregelak aplikagarri izango zaizkio Urdu\u00f1ako ziutateari ere.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:4--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  4. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Bizkaiko udal mugarteetako mugen aldaketa administratiboek ez dute lurralde ukituei dagokien zuzenbide zibil aplikagarria aldaeraziko.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:5--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  5. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Bizkaiko eta bizkaitarrentzako estatutu pertsonal, erreal eta formalaren ondorioak eta legeria zibil desberdinetako gainerako espainiar lurraldeenganako duten bizkaitartasuna, Kode Zibilaren Atariko Tituluko arauen eta kideko xedapen bidez edo eta etorkizunean gai hau aginduzko izango duten lege orokorrez arautuko dira.\n  <\/p>\n<p>\n    Tokiko auzotartasuna, hiritartasuna eta auzotartasun zibilaren arau orokorren bitartez zehaztuko da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  BIGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Oinetxekotasuna\n<\/p>\n<p><!--ART:6--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  6. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ahaidetasuneko oinetxekotasuna, beti, Infanzonatuan lekuturiko onibar bati dagokionean zehazten da. Ondorio horretarako onibar dira.\n  <\/p>\n<p>\n    1. Kode Zibilaren 334. artikuluaren lehenengo zenbakitik zazpigarren zenbakirainokoak.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Elizetako hilobiak.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:7--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  7. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Senide oinetxekotar dira:\n  <\/p>\n<p>\n    1. Beheranzko lerroan, legezko seme-alaba guztiak, ezkontzaren ondorioz legeztatuak zein gainerako legezko ondorengoak. Hauek falta direnean, odoleko semealabak eta Estatuko Buruzagiaren emakidaren bidez legeztatuak eta batzuen zein besteen legezko ondorengoak horrelakotzat aitortu dituen aita-amarekiko.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Goranzkoan, delako onibarrak jatorri dueneko aitaren edo amaren lerroko legezko aurrekoak.\n  <\/p>\n<p>\n    3. Bizirik dirauten aita edo ama ere izango dira, Lege honen 36. artikuluan ezartzen den erreserbaren kalterik gabe, berek ezkontza bitartean erosi edo irabazitako eta aurrehildako ezkontidearengandik ezkontzan edukitako seme-alabengandik jarauntsitako ondasunekiko.\n  <\/p>\n<p>\n    4. Albokoan, delako onibarrak jatorri dueneko aitaren edo amaren lerroaren legezko senideak.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:8--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  8. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Beheranzko lerroan, ahaidetasun oinetxetarra luzatu egiten da, edozein delarik iristen deneko maila.\n  <\/p>\n<p>\n    Goranzkoan, ahaidetasun oinetxetarra onibarra lehen aldiz eduki zuen aurrekoan bukatzen da, oinetxekotarra ez den oinordetzan beraren aurrekoek dituzten eskubideen kaltetan izan gabe.\n  <\/p>\n<p>\n    Albokoan odolkidetasunezko laugarren maila zibileraino iristen da, hau ere barne delarik\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:9--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  9. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Oinetxetartzat hartzen dira.\n  <\/p>\n<p>\n    1. Beheranzko lerroari dagokionean, Infanzonatuan lekuturiko onibar guztiak, jarauntsiak zein erosiak, arrotzengandik eskuratuak izan badira ere.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Aurreko nahiz alboko lerroei dagokienean, oinordekoaren eta oinordetza kausatzailearen oin amankomunarenak izan diren Infanzonatuan lekuturiko onibar guztiak, azken honek senide oinetxetarrengandik eskuratuak izan direnak ere barru direla. Behar denean \u00aboinordeko\u00bb eta \u00abkausatzaile\u00bb hitzak \u00aberosle\u00bb eta \u00absaltzaile\u00bb hitzen bidez ordezkatuko dira.\n  <\/p>\n<p>\n    3. Infanzontuan kokaturikoak direlarik, oinetxetarrak diren ondasunen eta horrelakoak ez direnen arteko trukaketa bidez eskuratuak.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:3--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  10. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Bizkaitarrek Bizkaiko Foru Herrialdetik kanpoko beste batetan bizi badira ere, senide oinetxekotarrak edukiz gero, haien alde bakarrik erabil ditzakete ondasun oinetxetarrak \u00abinter vivos\u00bb zein \u00abmortis causa\u00bb dohainezko titulu bidez.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:11--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  11. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ondasunean oinordekoaren izendapena, direla oinetxekotarrak edo ez, testamentu, ezkontz kontratu, ezkontsari-eskritura edo dohaintzaren bidez egin beharko da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:12--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  12. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Baserri baten dohainezko eskualdaketak, kontrako xedapenik ez denean, beraren lursailekin batera, barnean dituen altzariak, abereak eta laborantzarako tresnak barruhartzen ditu.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  HIRUGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Testamentu motak\n<\/p>\n<p><!--ART:13--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  13. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Kode Zibilak arauturiko testamentu egikera ezberdinez gainera Infanzonatuan \u00abHil-buruko\u00bb testamentua eta \u00abbotere testatzaile\u00bb ere deitua den komisariaren bidezko testamentua onartzen dira.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  LEHEN KAPITULUA\n<\/p>\n<p>\n  \u00abHil-buruko\u00bb testamentua\n<\/p>\n<p><!--ART:14--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  14. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Herritik eta Notari publikoaren egoitzatik urrun hilzorian dagoenak hiru lekukoen aurrean testamentua egiletsi ahal izango du, idatziz zein ahoz.\n  <\/p>\n<p>\n    Testamentu honen balioa, Auzibide Zibilari buruzko Legearen III. Liburuko VI. Tituluan berau kautotzeko formalitateak betetzearen menpean geldituko da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  BIGARREN KAPITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Komisariaren bidezko testamentua\n<\/p>\n<p><!--ART:15--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  15. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Testatzaileak bere oinordekoaren izendapena, bere ondasunen banaketa eta hauek oinordetzazko eskualdaketari buruz dagozkion ahalmenak, komisari baten zein batzuren eskuetan utz ditzake.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:16--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  16. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Komisariaren izendapena Notariaren aurrean eginiko testamentuan bakarrik egin daiteke. Ezkontideek elkar izenda ditzateke komisari ezkontz kontratuaren eskrituran.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:17--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  17. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Komisariak testamentuan egilesleak xedatutakoaren eredura ihardungo du bere karguan eta halakorik ez dagoenean, Lege honen arabera testatzaileari dagozkion ahalmenak edukiko ditu.\n  <\/p>\n<p>\n    Komisariak ezin izango du Komisio-emailearen testamentua, osoro zein zatiriko, ezeztatu honek ez badu horretarako bereziki baimentzen.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:18--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  18. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Komisariek, testamentutik besterik ateratzen ez bada, beren eginkizunak amankomunzki beteko dituzte. Erabakiak bizirik dirauten komisarien arteko gehiengoz hartuko dira eta berdinketaren kasuan lehenengo izendaturikoak ebatziko du. Edozein komisariren berarizko ahalmenak beraren heriotzaz amaitzen dira.\n  <\/p>\n<p>\n    Komisari kargua, edozein kasutan ere, dohainezkoa da eta beraren ahalmenak amankomunatuak nahiz solidarioak, norberezkoak eta eskualdaezinak dira.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:19--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  19. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Komisariak bere egitekoa egintza batetan formalizatuko du, oinordeko guztiak adin nagusikoak badira; baina haietariko bat edo haiek guztiak horrelakoak ez balira, egilespen batetan edo batzutan egin ahal izango du, haiek ezkondu edo adin nagusiko egiten diren adinean.\n  <\/p>\n<p>\n    Testatzaileak epea jar diezaioke komisariari bere eginkizuna burutzeko. Epea jartzen ez dionean, urtebetekoa izango da, testatzailearen heriotzatik edo eta, kasua denean, ustezko oinordekoetariko gazteena ezkondu edo adin nagusiko egiten denetik zenbatuko delarik.\n  <\/p>\n<p>\n    Testamentuzko boterearen erabileran komisariak egiletsitako xedapenak ezeztaezinak izango dira.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:20--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  20. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Komisariak bere testamentuzko boterea \u00abinter vivos\u00bb edo ondorio bakar horretarako egiletsitako testamentuaren bidez erabil dezake, bertan bere ondasunik erabil ez dezanean. Hala ere, bizirik dirauen ezkontideak aurre-hildakoak berari emandako testamentuzko boterea, osoro zein zatikiro, erabili ahal izango du, beti ere bi ezkontideen seme-alaba edo ondorengo erkideei bakarrik dagokienean.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  LAUGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Testamentuzko oinordetza\n<\/p>\n<p><!--ART:21--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  21. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Legezko edo nahitaezko jaraunspena testatzailearen ondasun guztien lau bostenez osatuta dago. Gainerako bostena erabilera askekoa da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:22--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  22. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Nahitaezko jaraunspena honako mailakatze honen bidez burutzen da.\n  <\/p>\n<p>\n    1. Legezko seme-alaba eta ondorengo legezkoei, beren legezko ondorengotzaren aldeko ordezkapen eskubidea dutela.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Odoleko seme-alaba aitortuei eta Estatuko Buruzagiaren emakidaren bidez legeztatuei, legezko ondorengotzaren aldeko ordezkapen eskubidea izango dutela.\n  <\/p>\n<p>\n    3. Legezko guraso eta aurrekoei.\n  <\/p>\n<p>\n    4. Albokide oinetxetarrei beren lerroko ondasun oinetxetarrei dagokienean.\n  <\/p>\n<p>\n    Honelako nahitaezko oinordekorik ez denean, ondasun guztiak, direla oinetxetarrak edo ez, erabilera askekoak izango dira.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:23--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  23. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Testatzaileak askatasun osoz bana dezake nahitaezko jaraunspena, aurreko artikuluaren lerro bakoitzean sarturiko oinordekoen artean edo eta haietariko bakar bat, besteak baztertuz hautatu.\n  <\/p>\n<p>\n    Artikulu horretako bat, bi eta hiru zenbakietan sarturikoak bazterketa formula berezirik gabe albora daitezke, testatzaileak bere jaraunspenetik baztertzeko duen gogoa argi egonez gero.\n  <\/p>\n<p>\n    Laugarren zenbakian sarturikoen bazterketa esanbidezkoa edo isilezkoa izan daiteke, isilaren bidez batertutzat ematen direlarik beren aldeko izendapenik izan ez dutenak.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:24--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  24. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Lerro bakoitzaren aurreko oinetxetarrek, ondasunak oinetxetarrak direnean, bakoitzaren lerrotik datozenak jarauntsiko dituzte 7. artikuluko 3. zenbakian xedatutakoaren kaltetan izan gabe.\n  <\/p>\n<p>\n    Bi lerro horietako batetan aurreko oinetxetarrik izaten ez denean, ondasun oinetxetarrak, alboko oinetxetarrek jarauntsiko dituzte hurbiltasun mailako ordenaren arabera.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:25--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  25. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Legezko guraso eta aurrekoek oinetxetarrak ez diren ondasunak erdi bana jarauntsiko dituzte lerro bien artean, edozein delarik bataren zein bestearen hurbiltasun maila. Haietariko batetan horrelakoak ez direnean beste lerrokoek jarauntsiko dituzte.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:26--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  26. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontide alargunak erabilera askeko ondasunen erdiaren gozamena edukiko du, seme-alaba edo ondorengo legezkoekin batera gertatzen ez denean.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:27--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  27. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Seme-alaba, ondorengo edo aurreko legezkoei ezin izango zaie ondasunen bostetik gorakoa den ordezpen edo zamarik inposatu, nahitaezko oinordekoen alde denean izan ezik.\n  <\/p>\n<p>\n    Era berean, ezin izango da ordezpen edo zamarik ondasun oinetxetarren gainean inposatu, beste oinordeko oinetxetar baten alde ez bada.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:28--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  28. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Testatzaileak, seme-alabak, ondorengoak edo eta aurrekoak, guztiak legezkoak direla, eduki ditzanean, erabilera askeko bostena, zorren kenketa egin osteko ondasun jaraunsgarrien balioa kontutan hartuz, zenbatuko da; baina ezofiziosoa izango da ondasun ez-oinetxekotarren balioak gainezkatzen duen erabilera.\n  <\/p>\n<p>\n    Kausatzailearen zorrak ondasun higigarrien eta onibar ez-oinetxetarren zenbatekoaz ordainduko dira eta batzuen eta besteen eza denean bakarrik erantzungo dute lerro bakoitzaren ondasun eta onibar oinetxekotarrek, bakoitzaren zenbatekoaren proportzioan.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:29--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  29. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Arimaren aldeko bostenaren legatua, zorren kenketa egin eta gero, ondasun guztien balioa kontuan hartuz zenbatuko da, baina lehenengo eta behin ondasun higigarri eta onibar ez oinetxetarretatik aterako da. Ondasun hauen kopurua legatuarena betetzeko ainakoa ez denean, onibar oinetxetarretara joko da, falta dena, kausatzailearen bi lerroetatik, beren kopuruaren proportzioan, ateratzeko.\n  <\/p>\n<p>\n    \u00abAnimaren aldeko legatua\u00bb esamoldean sartutzat ulertzen dira testatzailearen pietatezko agindu guztiak, horrela, mezak, pobreentzako erremusinak, Onegintz Etxeentzako legatuak eta horrelakoen antzeko helburuak dituztenak.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:30--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  30. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Oinordetza, ezkontz kontratu, ezkontsari eskritura edo dohaintzaz gauza dadinean, bazterketa 23. artikuluan ezarritako moduan egin beharko da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  BOSTGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  \u00abAb intestato\u00bb oinordetza\n<\/p>\n<p><!--ART:31--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  31. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Testamenturik gabeko oinordetza jarraiko ordenaren arabera burutuko da.\n  <\/p>\n<p>\n    1. Legezko seme-alabei eskubide propioz eta gainerako ondorengo legezkoei ordezkapen eskubidez.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Odoleko seme-alabatzat aitortuei eta Estatuko Buruzagiaren emakidaz legeztatuei eskubide propioz eta beren ondorengo legezkoei ordezkapen eskubidez.\n  <\/p>\n<p>\n    Ordezkapen eskubidea beheranzko lerro zuzenean bakarrik gertatzen da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:32--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  32. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Aurreko artikuluan aipaturiko oinordekorik ez denean, oinordetza honela ordenatuko da.\n  <\/p>\n<p>\n    a) Aitaren zein amaren lerro bakoitzeko ondasun oinetxetarrak, beren jatorriaren arabera, lerroko aurreko oinetxetarrentzat izango dira, 7. artikuluaren 3. zenbakiak ezkontza bitartean zein irabazitakoei buruz xedatutakoaren kaltetan izango ez dela. Lerro batetan aurreko oinetxetarrik ez dagoenean, ondasunak bertako alboko oinetxetarrentzat izango dira. Lerroen batetan alboko oinetxetarrik izango ezbalitz, ondasun oinetxetarrek galdu egingo lukete izaera hori.\n  <\/p>\n<p>\n    b) Ondasun ez-oinetxetarrak zati berdinetan banatuko dira legezko aurrekoen bi lerroen artean, edozein delarik lerro bateko zein besteko aurrekoen hurbiltasun maila. Haietariko batetan legezko aurrekorik ez dagoenean, ondasun guztiak aurrekoak dituen lerroko aurrekoentzat izango dira. Batetan ere ez dagoenean, erdi bana banatuko dira albokide legezkoen lerro bien artean, edozein delarik bateko zein besteko senideen hurbiltasuna.\n  <\/p>\n<p>\n    Bietatik batetan albokide legezkorik ez dagoenean bakarrik igaroko dira albokideak dituen lerrokoengana.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:33--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  33. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Goranzko eta alboko lerroetan, aitarenean zein amarenean, senide hurbilenak mailak urrunagokoa baztertzen du. Lehentasun mailako senideak hainbat badira, ondasunak beraien artean zati berdinetan banatuko dira eta lotura bikoitzeko nebaarrebek, lotura soilekoekin batera egoten badira, hauen zatia bikoiztuta jarauntsiko dute.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:34--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  34. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontide alarguna, senide oinetxekotarrik ez dagoenean, testamenturik gabeko ondasun oinetxekotarren oinordetzara deitua izango da; ondasun ez-oinetxekotarretan, neba-arreben eta neba-arreben seme-alaben ostean.\n  <\/p>\n<p>\n    Beste kasuetan, seme-alaba edo ondorengo legezkoak ez diren oinordekoekin partehartzen duenean, testamentuzko ondorengotzan erabilera askekoak izango liratekeen ondasunen erdiaren gozamena.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  SEIGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Oinordetza testamentudun eta testamentugabeei zein dohaintzei buruzko baterako xedapenak\n<\/p>\n<p><!--ART:35--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  35. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Infanzonatuan Kode Zibilaren 811. eta 812. artikuluak dira aginduzko, 7. artikuluaren 3. zenbakiari dagokion ondasunen oinordetza oinetxetarraren kaltetan izan gabe.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:36--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  36. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Legearen aginduz edo borondatezko jaraunspenez, seme-alaba batengandik, honek aitarengandik edo amarengandik jaruntsitako onibar oinetxekotarrak eskuratzen dituen aitak edo amak, geroko ezkontzarik burutzen badu, ondasun horiek, hildako seme-alabaren lotura bikoitzeko neba-arreba edo beraien seme-alaba edo legezko ondorengoentzat, kasua denaren arabera, erreserbatu beharra edukiko du, geroko ezkontzaren ondorengoak baztertuak geratuko direla.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:37--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  37. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Geroko ezkontzarik burutzen duen alargunak, aurreko ezkontzako seme-alaba edo ondorengo legezkoen alde erreserbatu behar ditu, hildako ezkontidearen lerrotik komunikazioaren bidez eskuraturiko onibarrak. Halakorik ez dagoenean, ondorengotza, ondasun horiek jatorria duten lerroko oinordeko oinetxetarrek izango dute.\n  <\/p>\n<p>\n    Bi kasuetarik edozeinetan, bi aldiz ezkondutako ezkontideak oinordekoak izenda ditzeke holako ondasunen ondorengotzara deituriko pertsonen artean testamentuzko oinordetzarako ezarritako moduan.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:38--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  38. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontza batentzako, burutua izan aurretik zein ostetik, dohaindu edo ezkontsaritzat emandako onibarretan, beretik izandako seme-alaba edo ondorengo legezkoek oinordetuko dute, geroko ezkontzan berriro ezkondutako ezkontideak eduki dezakeen ondorengotza baztertuz. Dohaintza-hartzaileak halakoen artean ondasun haien oinordekoa izendatu ahal izango du eta ezingo ditu beraien gainean ordezpen edo zamak ezarri, oinordetzara deitutako seme-alaba edo ondorengoen alde izan ezik.\n  <\/p>\n<p>\n    Oinordetzak, edonola ere, berriro ezkondutakoak egindako eraikuntza, landaketa edo hobekuntzak barruhartzen ditu, berari halakoen kopuru erdia ordaindu beharko zaiolarik beraren edukitzan sartu diren egunetik zenbatuko den urtebete eta egunaren barruan.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:39--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  39. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Dohaintzailearengana itzuliko dira elikatzeko zama gisa beraren ondorengo bati dohaindutako ondasunak, berau, hark bizirik dirauela, seme-alaba edo ondorengo legezkorik utzi gabe hiltzen denean.\n  <\/p>\n<p>\n    Dohaintza-hartzaileak ezin izango ditu dohaintzailearen bizitza bitartean, dohainezko ondasunak, dela \u00abinter vivos\u00bb, dela \u00abmortis causa\u00bb besterenganatu, zamatu edo erabili, dohainezko tituluaren bidez bere seme-alaba edo legezko ondorengoen alde denean izan ezik.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:40--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  40. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontzaren bidez legezturiko seme-alabak, oinordetza testamentudunean zein testamentugabea, legezkoek dituzten bezainbesteko eskubideak izango dituzte.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  ZAZPIGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Ezkontzaren ondasun erregimena eta foru erkidegoa\n<\/p>\n<p><!--ART:41--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  41. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontzaren ondasun erregimena, hura burutu eta gero, aldaezina da, senarrari bizkaitar infanzoi izaeraren galera zein eskuraketa borondatez edo borondaterik gabe gertatu bazaio ere.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:42--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  42. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ondasunen gaineko kontraturik ez denean, ezkontza burutzerakoan senarra bizkaitar infanzoia bada, ezkontza hori ondasunen Foru Komunikazio erregimenaren pean egina izan dela ulertuko da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:43--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  43. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Foru Komunikazioaren bidez erdi bana erkideratuko dira, senaremazteen arteko ondasun guztiak, direla higigarriak zein onibarrak, edonolakoa dutelarik beren jatorria, edozein tituluz batena zein bestearenak direlarik, ezkontza bitartean eskuratu zein erakarriak eta edozein delarik aurkitzen direneko lekua.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:44--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  44. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Foru Komunikazioak ez du ukatzen ezkontza bitartean irabazpidezko ondasunak izatea, Kode Zibilaren arabera horrelakotzat joko direlarik izaera hori merezi dutenak.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:45--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  45. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Foru komunikazioan, onibar komunikatuetan eta ezkontza bitartean eginiko besterenganaketa edo zamaketa egintzek, bi ezkontideen adostasuna beharko dute.\n  <\/p>\n<p>\n    Ondasun higigarrien besterenganaketa Kode Zibilak arautuko du.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:46--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  46. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Senar-emazteen ondasunen administrazioak Kode Zibila izango du aginduzko.\n  <\/p>\n<p>\n    Bestearen baimenik gabe, ezkontide batek harturiko zor eta betebeharrak, bakarrik betebehar peko denaren erdiaren kontura izango dira, hura horren ondorioz saldua izango balitz, bere zor edo betebeharra dela eta salmentabide izan zen ezkontideak ez luke, ezkontza bitartean, gainerako erdian zatirik izango, ezingo lukeela azken hau beste ezkontideak besterenganatu eta familiaren elikadurarako utzi beharko litzatekeela.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:47--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  47. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontza seme-alabak dituela desegiten denean, iraun egingo du Foru komunikazioak, alargunaren eta aurre-hildakoaren oinordekoak diren seme-alaba edo ondorengoen artean, ondasun komunikatuen banaketa eta esleipena egin dadin arte.\n  <\/p>\n<p>\n    Gurasoek beren adin txikiko seme-alabei esleitutako ondasunen gozamena eta administrazioa edukiko dituzte Kode Zibilaren arabera.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:48--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  48. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Aurre-hildako ezkontideak oinordekoa izendatzea komisariari agindu dionean, ondasunek \u00abpro indiviso\u00bb iraungo dute, hark izendapena egin arte. Ondasunak egoera horretan dirauten artean ezkontide alarguna izango da jaraunspeneko ondasuntza osoaren ordezkatzailea eta administratzailea.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:49--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  49. artikulua.\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ezkontza seme-alabarik gabe desegiten denean, bukatu egingo da Foru Komunikazioa eta ondoko erregela hauen eredura jokatuko da:\n  <\/p>\n<p>\n    1. Irabazpidezkoak ez diren ondasunak, jabea duten ezkontidearengana edo honen ondorengoengana bihurtuko dira.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Irabazpidezkoak diren ondasunak Kode Zibilaren arabera banatuko dira.\n  <\/p>\n<p>\n    3. Aurre-hildakoaren baserrira etorritakoa den ezkontide alargunak egoera horretan irauten duen bitartean bertan jarraitzeko eskubidea edukiko du eta bereak izandakoen gozamenaren erdiaz gozatzeko eskubidea urtebete eta egun batez, gozamen hori 26. eta 34. artikuluetan ezarritakoarekin bateragarri izango delarik.\n  <\/p>\n<p>\n    4. Ezkontide alargunak ezkontsaririk edo bestelako aportaziorik ekarria badu, aurreko erregelan ezarritako epea luzatu egingo da, hildakoaren oinordekoek, hura berari berriz itzultzeko egiten duten denbora osoz, edozein unetan, aipaturiko urtebetea eta eguna igaro eta gero haiei erreklamatzeko duen eskubidearen kaltetan izan gabe.\n  <\/p>\n<p>\n    5. Ondasun onibar oinetxetarren erosketak eta hobekuntzak, beraien jatorria duten lerroaren ezkontidearentzat edo bere oinordeko oinetxetarrentzat izango dira, nolanahi ere, ezkontz sozietatearen likidazioan, bizi den ezkontiderari dagokion edukina ordaintzeko, eginiko erosketa edo hobekuntzen kopurua kontutan hartuko delarik.\n  <\/p>\n<p>\n    Erregela honetan xedatutakoa ondoriorik gabe gera daiteke, alarguna hil arte, beroni erdia libreki gozatzeko eta disfrutatzeko eskubidea aitortzen bait zaio bere bizitzako egunetan.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:50--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  50. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ondasun komunikatuen esleipenean ondoko erregela hauek beteko dira:\n  <\/p>\n<p>\n    1. Lehenik, ezkontide alargunari, bereak dituen hartzekoak ordaintzeko, bere jatorrizko onibar oinetxetarrak esleituko zaizkio.\n  <\/p>\n<p>\n    2. Hauek nahikoak ez balira, falta liratekeen ondasun higigarri eta onibar ezoinetxetarren bidez beteko litzateke.\n  <\/p>\n<p>\n    3. Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoak ez direnean bakarrik joko da hildako ezkontidearen onibar oinetxetarrera.\n  <\/p>\n<p>\n    Ezkontide alargunaren hartzekoa zehazteko, 46. artikuluko 2. lerroaldean xedatutakoa hartuko da aintzakotzat.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  ZORTZIGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Ondasun oinetxetarren besterenganaketa\n<\/p>\n<p><!--ART:51--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  51. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Senide oinetxekotarrek, 7. artikulo ordena zein onibarrarenganako hurbiltasun mailaren arabera, beren lerroetako ondasunak eskuratzeko lehentasun eskubidea dute, ondasun horien besterenganaketa kostubidezko tituluaren bidez egin nahi denean, eskubide hori besterenganaketa-gai diren ondasun guztien edo batzuren gainean erabili ahal izango delarik.\n  <\/p>\n<p>\n    Eskubide hau erabiltzera maila bereko hainbat senidek joko balute, lehentasuna, onibarra dagoen herrian ondasun higiezinetan hedadura gutxien duenak izango luke.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:52--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  52. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ondasun oinetxekotarren salmenta, jendaurrean, ondasun horien gainean Eliz eskumena duen parrokiako elizako atean domeka batetako meza nagusi orduan jarriko den ediktu baten bidez iragarriko da. Agerian egongo da beraren ezarpen egunetik kontatuko diren hamabost egunetan zehar, berau ediktuaren oinean lekuko\n  <\/p>\n<p>\n    Parrokoak ezarritako ziurtagiriaren bidez benetakotua izan daitekeelarik.\n  <\/p>\n<p>\n    Ediktuak salmentaren salneurria, besterenganaketaren baldintzak eta berau egiletsi behar duen notaria adieraziko ditu.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:53--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  53. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Onibarra eskuratu nahi duen oinetxetarra, ediktuan esandako epearen barruan, bertan izendaturiko notariarengana aurkeztuko da beraren eskuetan, fidantza gisa, iragarritako salneurriaren ehuneko hamarraren gordailua eginez.\n  <\/p>\n<p>\n    Egintza berean adierazko du, salneurria eta iragarritako baldintzak onartzen dituen ala finka bere berberezko balioztapenaren bidez eskuratzea hautatzen duen. Erabaki hau hurrengo hiru egunen barruan jakineraziko dio Notariak saltzaileari.\n  <\/p>\n<p>\n    Oinetxetarrak iragarritako salneurrian eskuratzea hautatuko balu, hurrengo bost egunen barruan egiletsiko da eskritura. Bidezko balioztapenaren aldeko aukera egiten denean berau jartzeko, bi alderdiak, beren gizon onen laguntza dakartela, epe berberaren barruan agertuko dira notariaren aurrean. Desadostasunik ez denean, alderdiek egintza berean izendatutako gainontzeko batek erabakiko du eta, haiek ez badira pertsonari buruz ados jartzen, hiru izen sartuko dira zorro batetan, ahal den neurrian lur kontribuzioa ordaintzen duten lekuetakoak direla, zorteak izendatzen duena aukeratuko dela eta eskritura hurrengo bost egunen barruan egiletsiko delarik.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:54--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  54. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ediktuan ezarritako epearen barruan dei oinetxetarretara eskuratzeko legebideztatua den oinetxetarrik etorriko ez balitz, jabeak askatasun osoa izango luke iragarritako baldintzetan onibarra gainontzeko bati saltzeko.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:55--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  55. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ediktua jarria izatea, hura idatziko deneko notari aktaren bidez agerteraziko da eta jarraiko eginbideetan 53. artikuluan aipatzen diren notari egintzak jakineraziko dira.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:56--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  56. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Ondasun oinetxekotarren gaineko edozein eskrituratan Foru deia egina izan den ala ez jarriko da, lehen kasuan ediktua jarria izateari buruzko akta eta jarraiko eginbideei aipamen zehatza eginez eta dagokion erregistro inskripzioan dei hori legezko eran egina izan den ala ez agerteraziko delarik.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:57--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  57. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Onibar oinetxetarra deirik gabe edo eta deia egina izan arren salmenta ediktuan ezarritako salneurri edo eta baldintza ezberdinetan saldua izan denean, eskuratzeko legebideztatuak diren senide oinetxetarrek, Jabetza Erregistroaren inskripzio egunetik edo eta, kasua denean, salmentaren ezagupidea edukitzen dutenetik zenbatuko den urtebetearen barruan, hura epaibidez baliogabe uztea zein onibar saldua, perizialki prozedura berean eta hurrengo artikuluan ezartzen den moduan ezarritako bidezko balorazioan beraiei esleitzea eskatu ahal izango dute.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:58--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  58. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Hipoteka beterazpenean eta onibar oinetxetarren kontra auzibidetzen delako balorazio jarrita agertzen deneko beste kasu guztietan, senide oinetxetarrek, ondasun horiek baloratuak dauden salneurrian eskuratzeko gogoa adierazteko enkantera agertzeko eskubidea izango dute.\n  <\/p>\n<p>\n    Balorazio hori agertzen ez den premiamenduzko bestelako kasuetan, alderdi bakoitzak bana izendatuak izango diren bi perituk jarriko dute edo eta, ados izango ez balira, ahal den neurrian onibarrak daudeneko udal mugartean lur kontribuzioa ordaintzen dutenen artean, zaku batetan sarturiko hiru izenen artean zortez aukeratutako gainontzeko batek jarria izango da.\n  <\/p>\n<p>\n    Epaiketaz kanpoko prozeduran onibarren balorazioa 53. artikuluaren azken lerroaldean ezarritako moduan egingo da.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:59--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  59. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Titulu honetan salerosketarako xedatutakoa, ondasun oinetxetarren kostubidezko edozein eskualdaketari aplikatuko zaio baita oinetxetarra den finkaren bat horrelakoa ez den beste baten ordez trukatzean gertatzen diren trukaketa tituluei ere.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  BIGARREN LIBURUA\n<\/p>\n<p>\n  Araban aplikagarriak diren xedapenak\n<\/p>\n<p>\n  LEHEN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Laudio eta Aramaioko zuzenbide zibilaren lurralde aplikazioa\n<\/p>\n<p><!--ART:60--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  60. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Laudio eta Aramaioko udal mugarteetan ere aginduzko da Lehen Liburua, Lehen Tituluko, 1, 2 eta 3. artikuluak izan ezik.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>\n  BIGARREN TITULUA\n<\/p>\n<p>\n  Aiara lurraldeko legeria zibila\n<\/p>\n<p><!--ART:61--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  61. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Aiara lurraldeak Aiara, Amurrio, Lezama eta Okendo udal mugarteak, eta Artzeniegako udal mugarteko Mendieta, Retes de Tudela, Santa Koloma eta Sojoguti herriak barruhartzen ditu, bertako hiria eta baserritalgoa kanpo direla.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:62--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  62. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Aiaratarrek, Aiarako Foruaren arabera, ondasun guztiak zein haien zatiak, testamentuz, agintzaz nahiz dohaintzaz, titulu orokorrez edo bereziz erabil ditzateke, beti ere, beren legezko oinordekoak, gutxi zein askorekin, nahi izan edo ontzat jotzen dutenarekin bazter ditzatenean. Legezko oinordekotzat, Kode Zibilaren arabera nahitaezkoak direnak ulertzen dira.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:63--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n  63. artikulua\n<\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n    Izendatua edo eta zerbaitekin espreski baztertua izan ez den legezko oinordekoak, bere senipartea erreklama dezake, baina oinordekoak izendatzea eta gainerako testamentuzko erabakiak, legezko seniparte honen kaltetan diren adinean bakarrik ezereztuko dira, halakotzat seniparte luzea deiturikoa dela ulertzen delarik.\n  <\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--D:DF--><\/p>\n<p class=\"t_d\">\n<div class=\"d\">\n  <!--ART:DF1--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n    AZKEN XEDAPENAK\n  <\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n      1. Bizkaiko eta Aiarako Foruen xedapen zibil guztiak, bilduma honetan daudenen bidez ordezkatuak gelditzen dira.\n    <\/p>\n<p>\n      2. Lege honetan aurrikusiak izan ez direnetan eta beraren aurka ez doazen adinean, Bizkaiko Infanzonatuan eta Arabako Foru Herrialdean, Kode Zibila eta berak indarrean direla aitortzen dituen Legeak aplikatuko dira.\n    <\/p>\n<\/p><\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><br \/>\n<!--D:DT--><\/p>\n<p class=\"t_d\">\n<div class=\"d\">\n  <!--ART:DT1--><\/p>\n<p class=\"t_art\">\n    XEDAPEN IRAGANKORRAK\n  <\/p>\n<div class=\"art\">\n<p>\n      1. Aurreko legeriaren pean eskuraturiko eskubide guztiak errespetatuko dira, bizirik aitortzen direlarik eta beraien ondorioak hark xedatutakoaren arabera sortuko dituztelarik.\n    <\/p>\n<p>\n      2. Lege hau indarrean jartzen den unetik, 2. artikuluan zuzenbide arrunta zabaltzen den Bilboko udal mugarteko aldeko biztanleek, delako egitatearen bidez zuzenbide arrunteko auzotartasuna irabaziko dute, hala ere, berau indarrean sartu baino lehenago haiek burututako edo egiletsitako egintza edo kontratuak, ordurarte indarrean zegoen Legearen araberakoak izanez gero, baliozkoak izango direla eta halakoan beren ondorio guztiak sorteraziko dituztela.\n    <\/p>\n<p>\n      3. Honako Eranskin honen argitarapenak sor ditzakeen zuzenbide iragankorreko arazoak Kode Zibilaren xedapen iragankorren arabera konponduko dira.\n    <\/p>\n<\/p><\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><\/p>\n<p>\n  El Pardo-ko Jauregian, 1959.eko Uztailaren 30ean emana.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","categories":[607],"tags":[642,632],"grupo_ley":[2287],"class_list":["post-10195","ley","type-ley","status-publish","hentry","category-leyes","tag-aurrekari-historikoak","tag-lege-zibilak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/10195","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10195"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10195"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10195"},{"taxonomy":"grupo_ley","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/grupo_ley?post=10195"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}