Legeria
Atal honetan, erabiltzaileak kontsultatu ahal ditu euskal zuzenbide zibilaren arloan indarrean dauden lege zibil guztiak, eta, horiekin batera, aurrekari historikoetatik egun interesgarri gertatzen direnak, bai eta Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen lehen aurreproiektua ere. Bestalde, erabiltzaileak kontsultatu ahal ditu euskal zuzenbide zibilaren arloan indarrean dauden arau fiskal guztiak, lurraldeen arabera antolatuta.
-
Lege zibilak
-
Orokorra
-
Espainiako Konstituzioa
[PDF]
Espainiako Konstituzioa
149. artikulua
1. Honako gai hauek estatuaren eskumen esklusibokoak dira.
[…]
Legegintza zibila; horri kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak nahiz bereziak, iraunarazi, aldarazi eta garatu ahal izango dituzte, halakoak direnetan. Edozein kasutan, arau juridikoen aplikazio eta eragingarritasunari buruzko erregelak; ezkontzeko formei dagozkien harreman juridiko-zibilak; erregistro eta agerkari publikoen antolakuntza; kontratuetako betebeharren oinarriak; lege-gatazkak konpontzeko arauak eta zuzenbidearen iturriak zehazten dituztenak, betiere, azken kasu horretan, foru-zuzenbidearen edo zuzenbide bereziaren arauak errespetatuz.
- Kode Zibila [PDF]
Kode Zibila
ATARIKO TITULUA
ARAU JURIDIKOAK, HORIEN APLIKAZIOA ETA ERAGINGARRITASUNA
I. KAPITULUA
Zuzenbidearen iturriak
1. artikulua
1. Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak dira legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak.
2. Ez dute baliorik izango goragoko lerruneko xedapenen bat urratzen duten xedapenek.
3. Ohiturak lege aplikagarririk izan ezean bakarrik eraenduko du, betiere moralaren nahiz ordena publikoaren aurkakoa izan ez eta ohitura hori frogatuz gero.
Usadio juridikoak borondate-aitorpenaren interpretazio hutsak ez badira, ohituratzat hartuko dira.
4. Zuzenbidearen printzipio orokorrak legerik edo ohiturarik izan ezean aplikatuko dira, printzipio horiek antolamendu juridikoa eratzeko duten izaerari kalterik egin gabe.
5. Nazioarteko itunetan jasotako arau juridikoak ez dira Espainian zuzenean aplikatuko barne antolamenduaren osagai bihurtu arte, arauok «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean oso-osorik argitaratuz.
6. Jurisprudentziak antolamendu juridikoa osatuko du, Auzitegi Gorenak legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak interpretatu nahiz aplikatzean, behin eta berriz ezartzen duen doktrinaren bidez.
7. Epaile eta auzitegiek eginbehar desenkusaezina dute, kasu orotan, euren eskumeneko gaiak ebazteko, ezarritako iturri-sistemari helduz.
2. artikulua
1. Legeak indarrean jarriko dira «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean oso-osorik argitaratu eta hogeigarren egunean, legeetan euretan besterik xedatu ez bada.
2. Geroko legeek bakarrik indargabetzen dituzte indarreko legeak. Indargabetzearen norainokoa beren beregi xedatuko da, eta indargabetze hori hedatuko da lege berrian gai berberari buruz aurrekoarekin bat ez datorren guztira. Lege bat indargabetze hutsagatik ez dira indarrean jartzen lege horrek indarrik gabe utzi zituenak.
3. Legeek ez dute atzera-eraginezko ondorerik izango, eurek aurkakoa xedatzen dutenean izan ezik.
II. KAPITULUA
Arau juridikoen aplikazioa
3. artikulua
1. Arauak euren hitzez-hitzezko esanguraren arabera interpretatuko dira, betiere, testuinguruari, aurrekari historikoei eta legegintzazko aurrekariei, eta arau horiek aplikatu behar diren garaiko gizarte-errealitateari lotuta, eta, batik bat, arauen espiritua eta xedea kontuan hartuta.
2. Ekitatea balioestekoa izango da arauak aplikatzean; hala ere, auzitegiek emandako ebazpenen oinarri esklusiboa ekitatea izan dadin, legeak beren beregi ahalbidetu behar du hori.
4. artikulua
1. Arauen aplikazio analogikoa bidezkoa izango da, arauok kasu zehatza arautu ez arren, horren antzeko beste bat arautzen dutenean, bi kasuon oinarria berbera dela.
2. Zigor-legeak, salbuespenekoak eta aldi baterakoak ez dira aplikatuko, eurok beren beregi jasotako kasuetan eta uneetan baino.
3. Kode honetako xedapenak ordezko moduan aplikatuko dira beste lege batzuek araututako gaietan.
5. artikulua
1. Besterik ezarri ezean, epeak egunetan finkatu badira zenbaketa egun zehatz batetik hasita, egun hori zenbaketatik kanpo geratu eta zenbaketa biharamunean hasiko da; epeak hilabeteetan edo urteetan finkaturik badaude, epeok datatik datara zenbatuko dira. Muga-hilabetean zenbaketaren hasierako egunaren parekorik ez dagoenean, epea hilaren azken egunean agortzen dela ulertuko da.
2. Epeen zenbaketa zibilean ez dira egun baliogabeak baztertzen.
III. KAPITULUA
Arau juridikoen eragingarritasun orokorra
6. artikulua
1. Legeak ez ezagutzeak ez du legeok ez betetzetik desenkusatzen.
Zuzenbideko okerrak legeek zehaztutako ondoreak besterik ez ditu izango.
2. Lege aplikagarria hala nahita baztertzea eta lege horretan aitortutako eskubideei uko egitea baliozkoak izango dira, bakarrik, interes edo ordena publikoa hautsi ez eta ez dietenean hirugarrenei kalterik egiten.
3. Aginduzko eta debekuzko arauen aurkako egintzak zuzenbide osoz deusezak dira, salbu eta arauotan urratze-kasuetarako bestelako ondorea ezarri denean.
4. Arau baten testuaren babespean burututako egintzak legeari maula eginez gauzatu direla ulertuko da, baldin eta egintzon helburua bada antolamendu juridikoak debekatzen duen edo antolamendu juridikoaren aurkakoa den emaitza lortzea; egintza horiek ez dute eragotziko saihestu nahi zen araua aplikatu beharra.
7. artikulua
1. Eskubideak onustearen eskakizunekin bat etorriz egikaritu beharko dira.
2. Legeak ez du babesten eskubideaz abusatzea, ezta eskubidea gizartearen aurka egikaritzea ere. Egite edo ez-egite orok, egilearen asmoarengatik, egite edo ez-egitearen helburuarengatik edo berori burutzeko inguruabarrengatik, begibistan gainditzen baditu eskubidea egikaritzeko muga arruntak, hirugarrenari kalte eginez, orduan, kalte-ordain egokia eman beharra dakar, eta abusuak jarraitzea eragotziko duten administrazio-neurriak nahiz neurri judizialak hartu beharko dira.
IV. KAPITULUA
Nazioarteko zuzenbide pribatuaren arauak
8. artikulua
1. Zigor-legeak, polizia-legeak eta herri-segurtasuneko legeak bete beharrekoak dira Espainiako lurraldean dauden pertsona guztientzat.
2. Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen ondorioz.
9. artikulua
1. Pertsona fisikoen naziokotasunak eratortzen du haiei dagokien lege pertsonala. Lege horrek arautuko ditu gaitasuna eta egoera zibila, familiaren eskubideak eta eginbeharrak, eta heriotzaren ondoriozko oinordetza.
Lege pertsonala aldatzeak ez du eraginik izango aurreko lege pertsonalarekin bat etorriz eskuraturiko adin nagusitasunean
Ezkontideek, ezkontza egitean, lege pertsonal erkidea badute, lege horrek arautuko ditu ezkontzaren ondoreak; halako legerik izan ezean, ezkontideetatik edozeinen lege pertsonalak edo horren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu horiek, baldin eta ezkontideek lege hori aukeratu badute, ezkontzaren aurretik egindako agiri kautoan; eta, ezkontideek ez badute aukerarik egin, ezkondu osteko bizileku ohikoari dagokion legeak arautuko ditu haiek, eta, horrelako bizilekurik izan ezean, ezkontza non egin eta toki horretako legeak.
107. artikulua
n zehazturiko legeak arautuko ditu deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa.2. Ezkontzaren ondasun-eraentza hizpatu, aldarazi eta ordezteko, hitzarmen edo itunak egiten badira, horiek baliozkoak izango dira, ezkontzaren ondoreak arautzen dituen legearekin bat datozenean, edo itunok egitean alderdietatik edozeinek zein naziokotasun edo ohiko bizileku izan, eta naziokotasun edo bizileku horri dagokion legearekin bat datozenean.
3. Semearen edo alabaren lege pertsonalak, edo, hori ezin bada zehaztu, semearen edo alabaren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu, bai seme-alabatasunaren izaera eta edukia, adopzio bidezkoa barne, bai eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak ere.
4. Betekizunei dagokienez, Espainiako legean xedatutakoak arautuko du Espainiako epaileek eratutako adopzioa.
Hala ere, adopziogaiaren gaitasunari eta beharrezkoak diren adostasunei dagokienez, adopziogai horren nazioko legea bete beharko da.
1) Adopziogaiak bere ohiko bizilekua Espainiatik kanpo duenean.
2) Bizilekua Espainian izan arren, adopzioaren bidez Espainiako naziokotasuna eskuratu ez duenean.
Adopzio-hartzaileak edo Fiskaltzak hala eskaturik, eta adopziogaiaren intereserako, epaileak agindu ditzake, orobat, adopzio-hartzailearen edo adopziogaiaren nazioko legeetan edo horren ohiko bizilekuari dagokion legean agindutako adostasun, entzunaldi nahiz baimenak.
Adopzioa eratzeko, Espainiako kontsulek eta epaileak eskumen berberak izango dituzte, baldin eta, adopzio-hartzailea espainiarra izanik, adopziogaiak kontsularen mugapean badu bere egoitza. Adopzio-hartzaileak azken bizilekua
Espainian non izan eta toki horretako herri-erakundeak egin beharko du aurretiazko proposamena. Azken bi urteetan adopzio-hartzaileak ez badu Espainian bizilekurik izan, ez da beharrezkoa izango aurretiazko proposamena; baina kontsulak adopzio-hartzailearen bizilekuko agintarien eskutik bilduko ditu adopzio-hartzaile horren egokitasuna balioesteko beste txostenak.
Adopziogaiaren legeak arautuko du agintari atzerritar eskudunak eratutako adopzioa, gaitasunari eta beharrezkoak diren adostasunei dagokienez. Lege horretan agindutako adostasunak eman daitezke adopzioaren eraketa zein herritan hasi eta herri horretako agintaritzaren aurrean; edo, geroago, beste edozein agintaritza eskudunen aurrean. Espainiar bat adoptatzeko, hala denean, nahitaezkoa izango da adopziogaiak Espainian azken bizilekua non izan eta bizileku horri dagokion herri-erakundearen adostasuna.
Espainian ez da adopzio gisa aitortuko adopzio-hartzaile espainiarrak atzerrian eraturikoa, baldin eta horren ondoreak ez badatoz bat Espainiako legerian ezarritakoekin. Era berean, herri-erakunde eskudunak adopzio-hartzailearen egokitasuna adierazten ez duen bitartean, halakoa ez da adopzio moduan aitortuko, adopzio-hartzaile hori espainiarra bada eta horrek Espainian badu bere egoitza adopzio-unean.
Atzerriko legeak adopzioa ezeztatzeko eskubidea eratxiki arren, eratxikipen horrek ez du eragotziko adopzioa aitortzea, baldin eta eskubide horri uko egiten bazaio agiri publikoaren bidez edo Erregistro Zibileko arduradunaren aurrean agerraldia eginez.
6. Ezgaiaren nazioko legeak arautuko ditu ezgaiaren tutoretza eta hura babesteko gainerako erakundeak. Hala ere, ezgaiaren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu behin-behineko edo presako babes-neurriak.
Espainiako agintari judizialek edo administrazio-agintariek esku hartzen badute tutoretza eta gainerako babes-erakundeak eratzeko formalitateetan, formalitate horiek Espainiako legearen arabera gauzatu beharko dira beti.
Espainiako legea aplikatuko da bertan behera utzitako adingabe edo ezgaien gainean babes- eta hezkuntzaneurriak hartzeko, baldin eta adingabeok edo ezgaituok Espainiako lurraldean badaude.
7. Mantenu-emailearen eta mantenu-hartzailearen nazioko lege erkideak arautuko du ahaideek elkarri mantenua emateko duten eskubidea. Edonola ere, mantenua eskatzen duen pertsonak ezin duenean mantenu hori lortu nazioko lege erkidearen arabera, pertsona horren ohiko bizilekuari dagokion legea aplikatuko da. Bi lege horiek izan ezean, edo bietatik batek ere ez badu ahalbidetzen mantenua jasotzea, mantenuaren erreklamazioa zein agintaritzaren eskumenekoa izan eta agintaritza horren barne legea aplikatuko da.
Naziokotasun erkidea aldatuz gero edo mantenu-hartzailearen ohiko bizilekua aldatuz gero, lege berria aplikatuko da aldaketa-unetik aurrera.
8. Kausatzaileak heriotza-unean zein naziokotasun izan eta naziokotasun horri dagokion legeak arautuko du heriotzaren ondoriozko oinordetza, ondasunen izaera zein den eta ondasunok zein herritan dauden kontuan hartu gabe. Hala ere, testamentuan xedapenak egin eta oinordetza-itunak ordenatu badira, egilespen-unean testamentugilearen edo xedatzailearen nazioko legea zein izan eta lege horrekin bat etorriz, orduan, xedapen eta itun horiek euren baliozkotasunari eutsiko diote, nahiz eta oinordetza arautzen duen legea beste bat izan; edozein kasutan ere, seniparteak azken horri egokituko zaizkio.
Ezkontzaren ondoreak zein legek arautu eta lege berberak arautuko ditu lege-aginduz alargunari eratxikitzen zaizkion eskubideak, betiere ondorengoen seniparteei kalterik egin gabe.
9. Kapitulu honen ondoreetarako, Espainiako legeek jasotako naziokotasun bikoitzen egoerei dagokienez, nazioarteko itunek zehazturikoa bete beharko da; eta, itunok ez badute ezer ezarri, lehenespena izango du azken bizileku ohikoarekin bat datorren naziokotasunak, eta, halakorik izan ezean, eskuratutako azken naziokotasunak.
Espainiako naziokotasunaz gain, norbaitek beste naziokotasun bat badu, eta naziokotasun hori ez badago Espainiako legeetan edo nazioarteko itunetan jasota, Espainiakoak izango du lehentasuna beti. Bi naziokotasun edo gehiago izanik, horietatik bat ere ez bada Espainiakoa, hurrengo paragrafoan ezarritakoa bete beharko da.
10. Ohiko bizilekuari dagokion legea izango da naziokotasunik ez dutenen edo zehaztu gabeko naziokotasuna dutenen lege pertsonala.
11. Pertsona juridikoen naziokotasunak eratortzen du eurei dagokien lege pertsonala, eta horrexek arautuko ditu gaitasun, eraketa, ordezkaritza, jardunbide, transformazio, desegite eta azkentzeari dagozkien guztiak.
Naziokotasun desberdineko sozietateek bat egiten dutenean, kontuan izan beharko dira bakoitzari dagozkion lege pertsonalak.
10. artikulua
1. Ondasun higiezinen gaineko edukitza, jabetza eta beste eskubideak, bai eta horien publizitatea ere, ondasunak non egon eta toki horretako legeak arautuko ditu.
Lege berbera aplikatuko zaie ondasun higigarriei.
Igarobide-ondasunen gaineko eskubideak eratu edo lagatzeari dagokionez, ondasunok nondik igorri eta bertan daudela ulertuko da, salbu eta igortzaileak eta jasotzaileak esanbidez edo isilbidez hitzartu dutenean ondasunok helmugan daudela ulertzea.
2. Ontziak, aireontziak eta burdinbideko garraioak, bai eta euren gain eratutako eskubide guztiak ere, zein tokitako banderapean jarri, matrikula hartu edo erregistroan inskribatu eta toki horretako legearen menpe geratuko dira.
Automobilak nahiz errepideko beste garraioak non egon eta toki horretako legearen menpe geratuko dira.
3. Balore-tituluen jaulkipena non gertatu eta toki horretako legeari egokituko zaio jaulkipen hori.
4. Espainiako lurraldearen barruan, Espainiako legearen arabera babestuko dira jabetza intelektualaren eta industriajabetzaren eskubideak, nazioarteko hitzarmenetan eta itunetan ezarritakoari kalterik egin gabe, Espainia hitzarmen eta itun horien kide den heinean.
5. Kontratu-betebeharrei alderdiek beren beregi aukeraturiko legea aplikatuko zaie, lege horrek zerikusia baldin badu kasuan kasuko negozioarekin; hori gertatu ezean, alderdien nazioko lege erkidea aplikatuko da; lege erkiderik izan ezean, ohiko bizileku erkideari dagokion legea; eta, azken buruan kontratua non egin eta toki horretako legea.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, eta alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, ondasun higiezinen gaineko kontratuei aplikatuko zaie ondasunok non egon eta toki horretako legea; ondasun higigarri gorpuzdunen salerosketak merkataritzako establezimenduetan egiten badira, salerosketa horiei aplikatuko zaie establezimenduak non egon eta toki horretako legea.
6. Alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, eta 8. artikuluaren 1. paragrafoan xedaturikoari kalterik egin gabe, lan-kontratuak eratorritako betebeharrei aplikatuko zaie zerbitzuak non egin eta toki horretako legea.
7. Dohaintza-emailearen nazioko legeak arautuko ditu beti dohaintzak.
8. Espainiako antolamendu juridikoaren ondoreetarako, Espainian kostu bidezko kontratuak egiten baditu bere nazioko legearen arabera ezgaia den atzerritarrak, kontratuok baliozkoak izango dira, ezgaitasun-arrazoi hori ez dagoenean Espainiako legerian aitortuta. Erregela hori ez da aplikatuko atzerrian dauden ondasun higiezinei buruzko kontratuetan.
9. Egitate batek kontratutik kanpoko betebeharrak eratortzen baditu, egitate hori non gertatu eta toki horretako legeak arautuko ditu halako betebeharrak.
Kudeatzaileak jarduera nagusia non gauzatu eta toki horretako legeak arautuko du negozioen kudeaketa.
Arrazoirik gabeko aberasteari aplikatuko zaio aberastuari ondare-balioa transferitzea eragin duen legea.
10. Betebeharra arautzen duen legea hedatzen zaie betetzearen betekizunei, ez-betetzearen ondorioei, bai eta betebeharraren azkentzeari ere. Dena den, epailearen edo Administrazioaren esku-hartzea behar duten betearazpenmodalitateei aplikatuko zaie betetzea non gertatu eta toki horretako legea.
11. Legezko ordezkaritzari aplikatuko zaio ordezkariaren ahalmenak zein harreman juridikotatik sortu eta harreman horiek arautzen dituen legea; alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, borondatezko ordezkaritzari aplikatuko zaio emandako ahalmenak zein herritan egikaritu eta herri horretako legea.
11. artikulua
1. Kontratuak, testamentuak eta gainerako egintza juridikoak zein herritan egin eta herri horretako legeak arautuko ditu haien forma eta solemnitateak. Hala ere, horrelakoak egin badira euren edukiari aplikatu beharreko legeak agindutako forma eta solemnitateekin, edota xedatzailearen lege pertsonalarekin nahiz egileen lege erkidearekin bat, orduan ere baliozkoak izango dira. Era berean, ondasun higiezinen gaineko egintza eta kontratuak baliozkoak izango dira, horiek egin badira ondasunok non egon eta toki horretako forma eta solemnitateen arabera.
Egintzok ontziaren edo aireontziaren barruan egin badira hori nabigatzen ari den artean, ulertuko da ontzia zein herritako banderapean jarri, matrikula hartu edo erregistroan inskribatu eta egintzok herri horretan egin direla. Ontzi eta aireontzi militarrak euren estatuko lurraldearen zatitzat hartzen dira.
2. Legeak, egintza eta kontratuen edukia arautzean, forma edo solemnitate zehatz bat ezartzen badu haiek baliozkoak izan daitezen, forma edo solemnitate hori beti aplikatuko da, baita egintza eta kontratuok atzerrian egin direnean ere.
3. Espainiako legea aplikatuko zaie kontratuei, testamentuei eta gainerako egintza juridikoei, baldin eta halakoak eskuetsi badituzte Espainiak atzerrian dituen diplomazia eta kontsulatuetako funtzionarioek.
12. artikulua
1. Espainiako legearen arabera egingo da beti gatazka-arau aplikagarria zehazteko kalifikazioa.
2. Atzerriko zuzenbidera igorpena egiten denean, igorpen hori atzerriko lege materialera egin dela ulertuko da, eta ez da kontuan hartuko atzerriko zuzenbidearen gatazka-arauek Espainiakoaz besteko legeetara egin dezaketen igorpena.
3. Atzerriko legea ez da inoiz aplikagarria izango ordena publikoaren aurkakoa denean.
4. Lege-maulatzat hartuko da gatazka-araua erabiltzea Espainiako aginduzko lege bati itzuri egiteko.
5. Gatazka-arauak igorpena egiten duenean sistema legegile desberdinak dituen estatu bateko legeriara, estatu horretako legeriarekin bat etorriz zehaztuko da sistema horietatik zein aplikatu behar den.
6. Auzitegi eta agintariek ofizioz aplikatuko dituzte Espainiako zuzenbidearen gatazka-arauak.
V. KAPITULUA
Nazioko lurraldean aldi berean indarrean dauden araubide zibilen aplikazio-eremua
13. artikulua
1. Espainian aplikazio orokor eta zuzenekoa izango dute atariko titulu honen xedapenek, legeen ondoreak eta legeen aplikaziorako erregela orokorrak zehazten dituzten neurrian, bai eta 1. liburuaren IV. tituluko xedapenek ere, azken titulu horretan ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzkoak direnek izan ezik.
2. Gainerakoan, eta probintzietan nahiz lurraldeetan indarrean dauden zuzenbide bereziak edo foru-zuzenbideak oso-osorik errespetatuz, Kode Zibila ordezko zuzenbide moduan aplikatuko da, baldin eta ez badago probintzia nahiz lurralde horietako arau berezien arabera aplikatu beharreko ordezko zuzenbiderik.
14. artikulua
1. Auzotartasun zibilak eratortzen du zuzenbide zibil erkidearen edo zuzenbide bereziaren nahiz foru-zuzenbidearen menpe egotea.
2. Jaiotakoek auzotartasun zibila izango dute zuzenbide erkideko lurraldean edo zuzenbide bereziko nahiz foruzuzenbideko lurraldean, gurasoen auzotartasuna ere bertakoa bada.
Adopzioaren bidez, adopzio-hartzaileen auzotartasun zibila eskuratzen du adoptatu emantzipatugabeak.
3. Semea edo alaba jaio edo adoptatzean, gurasoek auzotartasun zibil desberdina badute, semearen edo alabaren auzotartasuna izango da horren semealabatasuna lehenengoz bi gurasoetatik zeini begira zehaztu eta guraso horri dagokiona; halakorik izan ezean, jaiotza-tokiari dagokiona; eta, azken buruan, zuzenbide erkideko auzotartasuna.
Hala ere, bi gurasoek, bietatik guraso-ahala egikaritzen duenak edo eratxikipenaren bidez ahal hori jaso duenak, semeari edo alabari ezar diezaioke bataren edo bestearen auzotartasun zibila, baldin eta ez badira sei hilabete igaro jaiotza edo adopzioa gertatu denetik.
Guraso-ahalaren egikaritza kendu nahiz eteteak edo gurasoen auzotartasuna aldatzeak ez du eraginik semealaben auzotartasun zibilaren gain.
Edonola ere, semeak edo alabak, hamalau urte betetzen dituenetik emantzipazioaren osteko urtea igaro arte, aukeratu ahal du, bai bere jaiotzatokiari dagokion auzotartasun zibila, bai bere gurasoetatik edozeinen azkeneko auzotartasuna. Semea edo alaba ez badago emantzipaturik, legezko ordezkariaren laguntza beharko du aukera egitean.
4. Ezkontzak ez du aldatzen auzotartasun zibila. Hala ere, legez edo egitez bananduta ez dagoen ezkontideak beste ezkontidearen auzotartasun zibila aukera dezake edozein unetan.
5. Auzotartasun zibila eskuratzen da.
1) Jarraika eta bi urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, baldin eta interesdunak adierazten badu bere borondatea hori dela.
2) Jarraika eta hamar urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, epe horretan aurkako adierazpenik egin gabe.
Bi adierazpenok Erregistro Zibilean agerrarazi behar dira, eta ez dira errepikatu behar.
6. Zalantzak izanez gero, lehentasuna izango du jaiotza-tokiari dagokion auzotartasunak.
15. artikulua
1. Atzerritarrak Espainiako naziokotasuna eskuratzen badu, hurrengo auzotartasunetatik bat aukeratu beharko du naziokotasun horren eskuraketa inskribatzean.
a) Bizilekuaren tokiari dagokiona.
b) Jaiotza-tokikoa.
c) Guraso edo adopzio-hartzaileetatik edozeinen azkeneko auzotartasuna.
d) Ezkontidearena.
Interesdunak naziokotasuna eskuratzeko duen gaitasuna kontuan harturik, aukeraren inguruko adierazpen hori egin dezake, bai aukeratzaileak, bere kabuz edo bere legezko ordezkariaren laguntzarekin, bai azken horrek bakarrik.
Naziokotasuna eskuratzen denean adierazpenaren bidez edo legezko ordezkariak egindako eskariaren bidez, horretarako beharrezkoa den baimenak zehaztuko du zein den aukeratu beharreko auzotartasun zibila.
2. Atzerritarrak herritartze-agiriaren bidez eskuratzen badu naziokotasuna, naziokotasuna emateko errege-dekretuak zein auzotartasun zibil zehaztu eta auzotartasun zibil hori izango du atzerritarrak; auzotartasun hori zehazteko kontuan hartuko da atzerritarrak berak eginiko aukera, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera edo eskaera egiten duenarengan diren beste inguruabar batzuen arabera.
3. Espainiako naziokotasuna berreskuratzeak berarekin dakar interesdunak naziokotasuna galtzean zuen auzotartasun zibila berreskuratzea.
4. Kasuan kasuko lurraldeak legeria berezia edo foru-legeria badu, eta, legeria horren barruan, lurralde horretako eskualde edo herri batek espezialitate zibil berezkoa edo berezia baldin badu, artikulu honetako eta aurreko artikuluko xedapenek arautuko dute eskualde edo toki horrekiko mendetasun pertsonala.
16. artikulua
1. Nazioko lurraldean legeria zibil desberdinak izateagatik lege-gatazkak sortzen badira, gatazka horiek IV. kapituluan jasotako arauekin bat etorriz konponduko dira, hurrengo ñabardurekin.
1) Auzotartasun zibilak eratorriko du lege pertsonala.
2) Ez da aplikagarria izango kalifikazio, igorpen eta ordena publikoari buruz 12. artikuluaren 1, 2 eta 3. paragrafoetan xedatutakoa.
2. Aragoiko Konpilazioan araututako alarguntasun-eskubidea dagokie nortzuei eta konpilazio horretako ezkontzaren ondasun-eraentza duten ezkontideei, nahiz eta gerogarrenean euren auzotartasun zibila aldatu; dena den, kasu horretan, bazter utzi behar da oinordetza-legeak ezarritako senipartea.
Norbaitek, onustez eta kostu bidez, ondasunak eskuratzen baditu, eta ondasun horiek ez badaude kokaturik alarguntasunaren ondoriozko eskubide-igurikimena aitortzen den lurraldean, eskubide hori ezin izango da eskuratzailearen aurka jarri, kontratua lurralde horretatik kanpo egin denean, eskualdatzailearen ezkontzako ondasun-eraentza zein den agerrarazi gabe.
Alargunak, halaber, alarguntasun-gozamena izango du, aurrez hildakoak Aragoiko auzotartasun zibila duenean bere heriotza-unean.
3. Bederatzigarren artikuluko irizpideen arabera, eta, halakorik izan ezean, Kode Zibilaren arabera, Espainiako legeen artean aplikagarria zein izan eta lege horrek arautuko ditu espainiarren arteko ezkontzak dituen ondoreak.
Azken kasu horretan, Kode Zibilak ondasunen banantze-eraentzari buruz araututakoa aplikatuko da, baldin eta, ezkongaien lege pertsonalekin bat etorriz, banantze-sistemak eraendu behar badu ezkontza hori.
- Botere Judizialaren Lege Organikoa [PDF]
Botere Judizialaren Lege Organikoa
73. artikulua
1. Auzitegi Nagusiaren barruan, Arlo Zibil eta Penaleko Salaren eskumenekoak izango dira,
Arlo Zibileko Sala gisa.
a. Kasazio-errekurtsoa, hori lege-aginduz ezarrita dagoenean, esparru zibileko jurisdikzioorganoek emandako ebazpenen kontra; organo horiek autonomia-erkidegoan izan behar dute egoitza, errekurtsoaren oinarria izan behar da autonomia-erkidego horretako foru-zuzenbide zibilaren nahiz zuzenbide zibil bereziaren arauak hautsi izana, eta kasuan kasuko autonomiaestatutuak eskumen hori ezarrita izan behar du.
b. Berrikuspenerako errekurtso berezia, hori lege-aginduz ezarrita dagoenean, esparru zibileko jurisdikzio-organoek emandako epaien kontra; organo horiek autonomia-erkidegoan izan behar dute egoitza, epaiak eman behar izan dira autonomia-erkidegoaren berezko foru-zuzenbide zibilaren nahiz zuzenbide zibil bereziaren esparruan, eta kasuan kasuko autonomia-estatutuak eskumen hori ezarrita izan behar du.
[…]
330. artikulua
[…]
4. Auzitegi Nagusien kasuan, Arlo Zibil eta Penaleko saletan, hiru plazetatik bat beteko du ospe handiko legelarietatik batek. Nahitaezkoa da legelari horrek 10 urtetik gorako lanbideesperientzia izatea autonomia-erkidego horretan; autonomia-erkidegoko biltzar legegileak hirukotea aurkeztuko du, eta, hiru horien artean, izendapenerako proposamena egingo du Botere
Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Gainerako plazak magistratuek beteko dituzte. Magistratu horiek 10 urteko esperientzia izan behar dute, kategoria horretan eta jurisdikzio zibil nahiz penalean, eta, horrez gain, jakite bereziak izan behar dituzte, autonomia-erkidegoaren berezko foru-zuzenbide zibilari edo zuzenbide zibil bereziari buruz; horien kasuan ere, izendapenerako proposamena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egingo du.
[…]
- Euskal Autonomi Erkidegoa
-
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutua
[PDF]
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutua
10. atala
Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondoko gaiei dagozkienean konpetentzia exklusiboa du.
[…]
5. Euskal Herria osatzen duten Herrialde Historikoen Zuzenbide Zibil Foral eta berezi —idatzia nahiz ohizkoaren— kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren indarraren lurraldebarrutiaren finkapena ere.
[…]
14. atala
1. Euskal Herriko jurisdikzio organoen konpetentzia ondoko hauetara hedatzen da.
a. Zibil mailan instantzia eta gradu guztietara, Euskadiko Zuzenbide Zibil Foralaren gaietan kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak barne direlarik.
[…]
35. atala
[…]
3. Bere eremuan Komunitate Autonomoari dagokio Justizi Administrazio zerbitzuko pertsonala eta bere funtzionamendurako behar diren medio materialak eta ekonomikoak hornitzea, Botere Judizialaren Lege Organikoak Eskubide hori Gobernuaren eskutan uzten duen hitz beretan, pertsonala hornitzeko sistemetan Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emango zaielarik.
- Uztailaren 1eko 3/1992 Legea, Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzkoa
- 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, Izatezko Bikoteak arautzekoa
-
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa
[PDF]
5/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.
Eusko Legebiltzarrak 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
ZIOEN AZALPENA
I
Eusko Legebiltzarrak ondutako uztailaren 1eko 3/1992 Legea izan zen lehena, Euskal Zuzenbide Zibilaren arauketa gauzatzeko orduan, 1526ko Bizkaiko Foru Berriaren ostean. Lege hori euskal legelariek idatzi zuten eta euskal organo legegile batek onetsi zuen.
Eusko Legebiltzarrak ahalmenak zituen lege hori onesteko, hain zuzen ere, 1978. urteko Espainiako Konstituzioaren 149.1.8 artikulua Horrek, Estatuaren mesederako gorde bazuen ere gai zibiletan legeak egiteko ahalmena, salbuespenak ezarri zituen; besteak beste, autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak nahiz bereziak, iraunarazi, aldarazi eta garatu ahal izango dituzte, halakoak direnetan. Konstituzioaren xedapen horretan oinarri harturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak arautu zuen, 10.5 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntza beregaina, honetara zuzendua: Euskal Herria osatzen duten herrialde historikoen zuzenbide zibil foral eta berezi idatziaren nahiz ohiturazkoaren kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren indarraren lurralde-barrutiaren finkapena ere.
Beste alde batetik, ezin da ere ahaztu testu horrek bultzada handia jaso zuela Gipuzkoako lurraldeari dagokionez geroagoko aldatze eta handitze batekin, zeina ekarri baitzuen azaroaren 26ko 3/1999 Legeak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionean aldatzekoak. Lege horrek mugarri bat jarri zuen Gipuzkoako Zuzenbidean, 1992ko testuak beste bi lurraldeetan jarri zuenaren parekoa, kontuan hartzen bada urriak izan direla beti Gipuzkoako Foru Zibilaren idatzizko iturriak, ohiturazko zuzenbidea izan delako beti lurralde hartako zuzenbide pribatuaren funtsezko iturria.
Hogeita hamar urtetik gora pasa dira Konstituzio eta Estatutua indarrean jarri zirenetik, eta zuzenbide zibil foral edo berezi propioa duten autonomia-erkidegoen legegintza-esperientzia alderatuak eta jurisprudentzia konstituzionalak oinarri sendo bat jarri dute biltzar autonomikoei eskumenak aitor dakizkien zuzenbide zibil foralean ahalmen legegilea baliatzeko.
Horregatik, lege hau prestatzeko orduan askatasun osoz eta 1992ko Legea egiterakoan izan ziren eskumen-zalantzak planteatu gabe jokatu ahal izan da, baita begiradaren mugak zabalduz ere, jurisprudentzia konstituzionalak, zentzu onak eta denen hobe beharrak ezarritako lerroen barruan. Helburua izan da, beti, bizirik mantentzea eta aprobetxatzea tradiziozko eta ohiturazko zuzenbidearen legatua, baina aldi berean begirada jartzea gaurko munduan eta egungo euskal herrian, non merkataritzak eta industriak pisu handia daukaten eta zein ezin den identifikatu duela mende batzuetako landa-gizartearekin, zuzenbide honen jatorrizko formulazioak erantzuten zion gizarte harekin.
Euskal Herriaren beste ezaugarri batzuekin gertatzen den bezalaxe, funts alboraezina da Gaztelako eta Europako zuzenbidea, eta horrexegatik testua interpretatu behar da Espainiako Kode Zibilarekin batera, testu honek ez baitu xede aspaldiko erakunde zibilen eduki osoa agortzea, horiek bizirik baitaude Kode Zibilak arautzen dituen moduan. Kode Zibil hori indarrean dago testuaren zatirik zabalenean eta, kasurik okerrenean ere, zuzenbide ordeztailearen izaera du, salbu eta erakunde beregainak arautzen direnean, hala nola tronkalitatea, Bizkaian, Laudion eta Aramaion aplikatzen dena.
Euskal Zuzenbidea zuzenbide europarra da eta sarturik dago mendebaldeko zuzenbide europarraren esparruan. Jakina denez, Erdi Arotik barruratu zen Zuzenbide Erromatarra lekuan lekuko zuzenbidearen sustraien gainean, nahiz eta Euskal Zuzenbideak badituen erakunde batzuk non Zuzenbide Erromatarra ez den aplikagarri. Ondorioz, Gaztelako Zuzenbidea, Zuzenbide Erromatarraren eragin nabarmena zuena, bertako zuzenbidearen hutsuneen betegarri zen. Nolanahi ere, badira Euskal Zuzenbidean ñabardura esanguratsuak, zuzenbide erkidea aldarazten dutenak eta lege honek gordetzen eta garatzen direnak.
Era berean, lege hau interpretatzeko orduan kontuan izan behar da ere aplikagarria den Zuzenbide Komunitarioa, hasi baita eragina izaten, eta gero eta gehiago eragingo baitu, zuzenbide pribatuan, eta beraz baita zuzenbide foralak arautu ohi zituen gaietan ere. Hor da, adibidez, Europar Batasuneko Legebiltzarraren eta Kontseiluaren uztailaren 4ko 650/2012 Erregelamendua, xedapenen eskumen, lege aplikagarri, errekonozimendu eta egikaritzari buruzkoa, mortis causa oinordetzen arloko dokumentu publikoen onarpen eta egikaritzari buruzkoa eta oinordetza-ziurtagiri europar bat sortzeari buruzkoa.
Azkenik, lege honen asmoa ez da agortzea orain Euskal Foru Zuzenbide Zibilak izan dezakeen garapen-eremu guztia. Zuzenbide hori poliki-poliki hedatuko da eremu berri batzuetara Legebiltzar honek onesten dituen beste lege batzuen bidez, une bakoitzeko beharrizanei eta eskaera sozialei erantzute aldera gorago azaldutako eskumen-esparruaren barruan, eta baita, gorago esan den bezala, ohituraren bidez eta Foru Zuzenbide Zibilaren printzipio orokorren bidez ere, Zuzenbidearen iturri diren heinean. Orain gure Zuzenbide Zibila zabaldu eta sakondu beharra daukagu, beste autonomia erkidego batzuek egin duten bezala, eta Euskal Zuzenbide Zibilaren formulazio ahalik eta osatuena lortu, epe egoki batean.
II
Atariko tituluan Euskal Foru Zuzenbide Zibilaren iturrien kontua jorratzen da. Funtsean ez da aldentzen iturrien eskema propiotik eta indarrean dagoenetik, baina erantzuna eman nahi zaio aplikagarriak diren arauen irismen eta interpretazioari buruz segurtasun juridikoa eta ziurtasuna izan beharrari, gaurko garaira eta egungo legeria prozesalera eta antolaketa judizialera egokitutako ikuspuntuarekin. Horrela, arauketa osoagoa eman zaie ohiturari eta zuzenbidearen printzipio orokorrei, aintzat harturik Euskal Herrian oinordetza-zuzenbidea beti izan dela ohiturazkoa, salbu eta Aiarako Forua eta Bizkaiko tronkalitate arauak eta idatzizko beste arau solte batzuk. Gainerakoan, dokumentu zaharrek erakusten dute oso antzeko arauak aplikatu zirela hiru lurralde historikoetan eta are testamentu-ahalordeak eta testamentu mankomunatua sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo, bereziki Gipuzkoan.
Ondoren, printzipio orokor batzuk ezartzen dira. Bertan agerian uzten da jabetza-eskubideak izaera solidarioa zeukala gure lege zaharretan eta kategorikoki baieztatzen da askatasun zibila, zeinak pentsarazten duen lege guztiak esku-emaileak direla.
Berrikuntzarik nabarmenena, hala ere, euskal auzotasun zibilaren arauketan datza. Orain arte ez zegoen tokiko auzotasuna baizik eta horrek eragozten zuen, berbarako, izatezko bikoteen ondorioak arautzeko euskal auzotasuna ardatz moduan hartzea, halakorik ez zegoelako. Hainbatez, auzotasun administratiboan babestu da izatezko bikoteen araubidea.
Premiazkoa zen, hortaz, auzotasun erkide bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren herritar guztiontzat. Halakoa sortzen eta arautzen du testu honen 11. artikuluak, hori bera bateragarria dela tokian tokiko auzotasunarekin. Azken hori da, izan ere, erakunde batzuen aplikaziorako Aiarako auzotarrek, bizkaitarrek edota gipuzkoarrek dutena.
Testuaren jomuga da, bestalde, indarra izatea Euskal Autonomia Erkidego osoan. Horren xedapenek aplikagarriak behar dute izan lurralde osoan. Egia da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bide desberdinetatik joan zirela, baina egia da, orobat, euren arteko desberdintasunak urriak eta kasurik gehienetan formalak direla, ez funtsezkoak, betiere foru-ohituraren esparru zabalean.
Egoera horrek ahalbidetu du testu bateratua egitea, herritar guztientzat onargarri izan daitekeena, lege eta ohitura oso bestelakoetan izan ezik, hala nola testamentua egiteko askatasuna Aiaran, edo tronkalitatea eta ondasunen komunikazio-araubidea bizkaitarren arteko ezkontzan.
Desberdintasunek ez dute saihesten auzotasun zibil erkide bat moldatzea, hain zuzen ere euskal auzotasuna, aurreko legeak arautu ez zuena. Bistan da hori gabe zaila dela lege-gatazkak konpontzea.
III
I. titulua hasten da ondareari buruzko zuzenbidearen printzipioak adieraziz. Horien artean, 13. artikuluan landa-errendamenduak aipatzen dira, zeinak asko hedatu baitziren XIX. eta XX. mendeetako euskal baserrietan. Epeari dagokionez, mugagabeak ziren, errentaren ordainketan huts egin ezean. Botere zentralak horri buruz aldarrikaturiko legeek sarritan jarri zituzten zalantzan landa-errendamendu horiek, aintzat hartzeke baserrien kasuetan etxebizitzaren erabilera lotzen dela lursailen jorraketarekin, gehienetan bigarren hauek lehenaren erantsiak direla.
Euskal baserrien landa-errentamendua berezko izaera duen erakundea da, beharbada zentsuetatik hurbil dagoena, eta testuak berezitasun hori gorde nahi du, nahiz eta erakundearen garatze bidea botere publikoen zeregina izan eta erabaki politikoen menpe egon.
Legeak, orobat, sozietate zibilak arautu nahi ditu, horiek aspaldiko espiritu baten adierazleak baitira, besteak beste gizakumeak elkarrekin jardutekoa. Halakoak irauten du egunotan ere, kofradia, ermandade eta mutualitateetan eta ez da arauketa propio baten objektua izan orain arte.
IV
II. tituluak oinordetzak ditu araugai. Aiarako forua eta Bizkaiko tronkalitateari buruzko arauak salbuetsita, Euskal Herriko oinordetza-zuzenbidea beti izan da ohiturazkoa. Gainerakoan, agiri zaharrek adierazten dute arau bertsuak aplikatu zirela hiru herrialde historikoetan eta testamentu-ahalordeak eta alkarpoderosoak eta testamentu mankomunatuak sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo ere. Hori dela eta, idazkera bakar bat egin da, Bizkaiko eta Aiarako arau bereiziak jarraian datozela. Horretara jarrita, testamentu egilearen askatasuna zabaltzen da.
Hilburukoa heriotza-arriskuan egindako testamentua da eta egoki dago araututa Bizkaiko Foruan. Hainbatez, arauketa hori hedatzen da hiru herrialde historikoetara, Zuzenbide Zibil erkidea aplikagarri izan dakien.
Kode Zibilak bereziki debekatu zuen testamentu mankomunatua, Alemaniako Kodearen debeku gogorra aintzat harturik, baina horrek sortzen dituen susmoak eta errezeloak gutxitzen joan dira araubide modernoetan. Bizkaiko Forua eta 1992. urteko euskal legeak haren indarra gorde dute, senar-emazteen artean soil-soilean bada ere.
Nahitaezko oinordetzari dagokionez, desberdintasun handiak dira gure zuzenbide historikoan. Horiek bateratze bidean jartzea komenigarri izango litzateke. Aiarako Foruak testamentu egiteko askatasun osoa gordetzen du. Arean ere, ikusirik horrek Aiaran dituen sustrai sendoak, uste da zuhurra dela erakunde hori gordetzea.
Gainerakoetan, agerikoa da leku askotan Kode Zibilaren seniparte-sistema dagoela indarrean, Bizkaian izan ezik. Bertan senipartea hartu zen Gaztelan indarrean zegoen Partiden Legetik, hori ere gure tradizioaren aurkakoa zela, eta jarauntsiaren lau bostenekoa zen, Kode Zibilak bi herenetara murriztu arren, bat seniparte hetsiarena eta bestea hobekuntzarena.
Testuak seniparte bakarra ezartzen du, ondarearen heren batena, Euskal Autonomia Erkidego osorako. Uste izan da erabaki hori oso garrantzitsua dela eta laguntzen duela, beste edozerk baino gehiago, Euskal Zuzenbideari batasuna ematen eta Europako legeriei buruz hurreratzen.
Salbuespen bakarra da, nahitaez, Aiarako haranarekin egin beharrekoa, testamentu egiteko orduan erabateko askatasuna gorde behar baita.
Alkarpoderosoa edo komisario bidezko testamentua oinarrizko osagaia da Bizkaiko oinordetzan. Lege honek ñabardura batzuk barruratzen ditu horretan. Testamentua egiteko ahalordeak euren osotasunean gordetzen ditu, betiere notarioaren aurreko testamentuan egiten badira. Ezkontideek edo izatezko bikotekideek ezkontza hitzarmenean edo oinordetza itunean egin dezakete halakoa. Berrikuntzarik nabarmenena izan daiteke, beharbada, ezkontide alargunaren eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen arteko berdintasuna, egungo legeriaren aginduak betetzeko asmoz.
Bizkaiko erakunderik esanguratsuena, zuzenbide pribatuari dagokionez, tronkalitatea da. Horren lorratza ere begien bistakoa da Nafarroan eta Lapurdiko ohituretan. Aldiz, Gipuzkoan eta Araban ez dago araututa, herrialde horiek inoiz ere ez baitzituzten euren legeak idatzi. Bizkaian bilduta dago Foruan eta zabal garatuta 1992. urteko legean. XX. mende hasieran, tronkalitatea zen erakunderik bereizgarriena eta estimatuena, bizkaitar legelarien aldetik.
Egungo gizartearen bilakaera, ostera, mota honetako erakundeen aldekoa ez da. Nolanahi ere, erakunde horrek Bizkaian dituen sustraiak aintzat hartuta, zuhurtasunak aholkatzen du gordetzea.
Testuak bizirik gordetzen du Bizkaian tronkalitatearen erakundea eta foru-sakaren egikaritza ondasun tronkalak besterentzen direnean. Testuak eskubide horren egikaritza argitu eta erraztu egin nahi du eta, modu batean zein bestean, horren aplikazioetan gerta daitezkeen gehiegikeriak arindu. Hartara, berrikuntzarik irtenena da aspaldiko deuseztasun erabatekoa, tronkalitatetik kanpo diren arrotzen mesederako egindako ekintzetan, deuseztasun erlatibo edo deseztagarritasun mugatu bihurtzen dela, Jabetza Erregistroan noiz inskribatu eta hurrengo lau urtetan egikaritu behar baita.
Saka-eskubidearen egikaritzeari dagokionez, ondasun tronkal bat arrotz bati besterentzen zaionean, testuak mugatu egiten du hori, hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarri sektorizatuan badaude ondasun horiek. Eskubidea egikaritzeko moduak ere, bitarikoak proposatzen ditu testuak, bata, zuzenetik egitekoa eta bestea, iragarkien bidez, bi-biak notarioen fede pekoak, tronkaleko senideei deia egiteko.
Testuak arautzen du, orobat, baserri baten errentariak izan dezakeen eskubidea errentapeko etxebizitza eskuratzeko, kontratuaren indarraldia berrogei urtekoa baino gehiagokoa bada. Euskal baserriaren berezitasuna da hori, finkaren errendamenduan familiaren etxebizitza sartzen baita eta horrek ahalbidetzen du errentariak ere, testuaren 86. artikuluak arauturikoaren arabera, lehenespenez eskuratzeko eskubidea.
Modu esanguratsuan batzen da testu honetara Aiarako Forua. Tradizioz artikulu bakarrekoa izan ohi da hori. Hemen, berriz, luze-zabal garatzen da, legelari arabarren ekarpenekin, botere osoko gozamenaren araubidea, Aiarako modalitateak barne.
Era berean, gipuzkoar baserriaren oinordetzari buruzko arauak garatzen dira testuan. Baserria zer den 96. artikuluan zehazten da eta orobat, eskuratzaileen betebeharra, baserriaren xedea gordetzeko.
Oinordetza-itunak hedadura handiz arautzen dira titulu honetan. Kode Zibilaren debekua gorabehera, horrek eragozten zuela oinordekoa izateko ituna, erakundea bizirik zegoen Bizkaian, batez ere ezkontza bidezko itunetan eta debekua ez da arrazoizkoa gaur egun hainbat legelarirentzat. Horrexegatik eman behar zaio arreta berezia eta berme-arauak ezarri horren baitan.
V
III. tituluan barneratzen dira ezkontza bitarteko ondasunen araubidea eta horren lehenengo kapituluan ezartzen da aukera askeko araubidea, ezkontza egin aurretik zein ondoren. Hitzarmenik ezean, Kode Zibilak arauturiko irabazpideen araubidea izango da aginduzko.
Bizkaiko Forua aplikagarri non den eta bertako lurraldean, hala ere, titulu honen bigarren kapituluak ezartzen du ezen, tradizioaren arabera, ulertzen dela ezkontideen artean foru-komunikazioa dela aginduzko, Foruak arautzen zuen bezalaxe, eta horren bidez ondasun guztiak erkide egiten dira, horiek higigarriak edo onibarrak izan, edozein dela euren jatorria.
VI
Lehen xedapen gehigarriak Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzen du. Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren kontsulta-organoa izango da eta gaiari buruz ikerketak sustatzea eta lege-aldaketak proposatzea izango du helburu.
Bigarren xedapen gehigarrian izatezko bikoteei hedatzen zaie –bada jada horiei buruzko lege bat indarrean– lege honetan auzotasun zibilari eta ordezko araubide ekonomikoari buruz dauden arauen aplikazioa.
Hirugarren xedapen gehigarriak hizpide ditu lege honetan aurreikusitako figuren azpian sortutako harreman juridikoek ekarriko dituzten zerga-aldaketak, zeinak esleitzen zaizkien gaian arauketa-eskumena duten foru-organoei.
Xedapen iragankorretan zehazten dira zenbait figurari eta euskal auzotasun zibilari eragiten dieten aldi baterako egoerak. Euskal auzotasun zibila ulertuko da automatikoki eskuratzen dutela Euskal Autonomia Erkidegoko auzotar guztiek lege hau indarrean jartzen denetik.
Indargabetze-xedapenak berariaz indargabetzen ditu aurreko 3/1992 eta 3/1999 legeak eta oraingo lege honekin kontraesanean dagoen beste oro.
Azkenik, azken xedapenak ezartzen du argitaratzen denetik hiru hilabetera jarriko dela indarrean lege hau, epe hori zentzuzkoa baita jardule juridiko guztiek ondo ezagutu ditzaten bertako manuak.
ATARIKO TITULUA
LEHENENGO KAPITULUA
EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN ITURRIAK
1. artikulua.– Iturri juridikoak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila osatzen dute lege honen xedapenek, ohiturak eta zuzenbide hori eratzen duten printzipio orokorrek.
2.– Ohitura, nabaria ez bada, frogatu egin beharko da.
2. artikulua.– Jurisprudentzia.
1.– Jurisprudentziak argituko du Euskal Zuzenbide Zibilaren interpretazioa eta integratuko ditu bere aginduak.
2.– Euskal Zuzenbide Zibilaren ondoreetarako, jurisprudentziatzat ulertuko da Euskal Herrian jurisdikzioa duten epaile eta auzitegiek zuzenbide horren aplikazioan emandako ebazpen arrazoituek ezartzen duten doktrina.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibil arloko Sala arduratuko da aipatutako epaile eta auzitegietatik sortzen den doktrina bateratzeko, legeria prozesalak une bakoitzean hartarako ezartzen dituen baliabideen bitartez.
3. artikulua.– Ordezko zuzenbidea.
1.– Legerik edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean, ordezko moduan aplikatuko dira Kode Zibila eta indarrean dauden gainerako xedapen orokorrak.
2.– Lege horien etorkizuneko aldaketak aplikatuko dira, Euskal Zuzenbide Zibila zein printzipiok eratu eta printzipio horien aurkakoak ez diren neurrian.
4. artikulua.– Askatasun zibilaren printzipioa.
Askatasun zibilaren printzipioa, Euskal Zuzenbide Zibilean tradiziozkoa dena, aintzakotzat harturik, legeak esku-emaileak direla uste izango da, eta legeok eratortzen dituzten eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, interes edo ordena publikoaren aurkakoa ez bada eta hirugarrenari kalterik egiten ez badio.
BIGARREN KAPITULUA
EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN PRINTZIPIO ERATZAILEAK
5. artikulua.– Solidaritate-printzipioa eta jabetzaren funtzio soziala.
1.– Jabetzaren euskal kontzepzioa jabetzaren funtzio sozialak eta solidaritate-printzipioak modulatzen dute.
2.– Banakako jabetzaz gainera, legeek Euskal Zuzenbide Zibileko jabetza forma berezi desberdinak babestuko dituzte, hots, auzo-jabetza, familia-jabetza eta gizarte-jabetza, betiere aplikatu beharreko aldiko errealitate sozialera egokitu daitezen.
6. artikulua.– Pertsona.
Pertsonenganako errespetua eta begirunea euskal legeriaren oinarri dira.
7. artikulua.– Hizkuntza koofizialak eta Euskal Zuzenbide Zibila.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetan formalizatu ahal izango dira lege honek araututako egintzak eta kontratuak.
2.– Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza horretan idatziko dira agiri publikoak; eta hizkuntza ofizialak bat baino gehiago izanez gero, alderdiek aukeratutakoa erabiliko da. Alderdien artean desadostasuna gertatuz gero, agerkai publikoa bertako hizkuntza ofizial guztietan idatzi beharko da. Tokiko hizkuntza ofizialetatik eskatzaileak zein aukeratu eta hizkuntza horretan luzatuko dira kopiak.
HIRUGARREN KAPITULUA
EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN APLIKAZIO-EREMUA
8. artikulua.– Lurralde-aplikaziorako eremua.
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan aplikatuko da, salbu eta manu zehatzek beren-beregi adierazten dutenean manu horiek lurralde jakin batean bakarrik daudela indarrean.
9. artikulua.– Gatazka-arauak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean legeria-aniztasunak indarrean dirauen artean, Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskal Lege Zibilaren indarraldirako lurralde-eremua mugatzea, eta, hala badagokio, barne-gatazkak konpontzeko arauak ezartzea ere bai.
2.– Arau berezirik izan ezean, zenbait antolamendu juridiko aldi berean izateak lege-gatazkak eragiten dituenean, gatazkok konponduko dira Estatuak emandako arau orokorren bidez, kasuan kasuko erakundearen izaera kontuan harturik.
3.– Tokiko gatazkak gertatzen direnean lurralde batzuetan indarrean dauden arauen artean, edo gatazkak gertatzen direnean arau horien eta Euskal Autonomia Erkidegoko arau orokorren artean, gatazkok konponduko dira Kode Zibilaren xedapenen bitartez, betiere ondasun tronkalen arloan indarrean dagoen lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.
10. artikulua.– Aplikazio pertsonalerako eremua.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibila aplikatzen zaie euskal auzotasun zibila duten pertsona guztiei.
2.– Euskal auzotasun zibila, edo bestela tokiko auzotasun zibila hori aplikatu behar denean, Kode Zibilaren arauekin bat etorriz eskuratu, iraunarazi eta galdu egiten da, betiere ondasun tronkalen kasuan lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.
3.– Lege honek Zuzenbide Zibileko arauak jasotzen dituela kontuan hartuta, halako batzuk arau berezi moduan indarrean badaude Bizkaiko lurralde historikoan, eta Laudio eta Aramaioko udaletan, orduan lurralde horietan tokiko auzotasun zibila dutenei aplikatzen zaizkie arauok, forudun izan zein ez.
11. artikulua.– Auzotasun zibilaren egiaztapena.
Euskal Autonomia Erkidegoan egiletsitako agerkai publikoetan, egileslearen euskal auzotasun zibila eta tokiko auzotasun zibila agerraraziko dira; eta agerrarazi beharko da, halaber, egileslearen ezkontzari edo izatezko bikoteari zein ondasun-araubide dagokion, horrek eragina izan badezake egiletsitako xedapenen gainean edo xedapen horien ondorioen gainean. Zalantza izanez gero, eta kontrakoa frogatu ezik, uste izango da auzotasun zibila dela jaiotza-lekuari dagokiona, eta ondasunen araubidea dela, ezkontideen azken egoitza erkidea non izan eta bertako lege-araubidea; eta, ezkontideek egoitza erkiderik izan ezean, ezkontza non egin eta bertakoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondasunen banantze-araubidea.
I. TITULUA
ONDAREARI BURUZKO ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIOAK
12. artikulua.– Baserria.
Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen dute landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.
13. artikulua.– Landa-errentamendua.
Landa-errentamenduaren kontratuak, euskal tradizioan, ezaugarri bereziak ditu, errentamenduaren egonkortasunari, errentariaren eskubidea eskualdatzeari eta bestelako alorrei dagokienez; horiek guztiek justifikatzen dute, lege honen xedapenetatik kanpo ere, errentamendu hori lege bereziaren bitartez arautzea.
14. artikulua.– Bide-zorra.
1.– Bide-zorra eskuratzen da, tituluaren bidez edo hogei urteko preskripzioaren bidez.
2.– Lur nagusiaren jabeak galdatu ahal izango du, kalte-ordain egokiaren bitartez, bide-zorrari zabalera handiagoa ematea, lur horren beharrizanak asetzeko beharrezkoa den neurrian.
3.– Lur nagusiaren jabeak ahalmena du, orobat, bere kontura zoruan sendotze-lanak egiteko, baldin eta lan horiei komenigarri baderitze lurra hobeto erabiltzeko, eta lanokin ez bazaio kalterik egiten zorpeko lurraren ustiatzeari; horretarako, aldez aurretik jakinarazpena egin behar zaio zorpeko lurraren jabeari.
15. artikulua.– Landak ixteko eskubidea eta bide-zorra.
Jabeak eskubidea du bere edukitzapeko landa ixteko, baina ezin du eragotzi gizabanakoek bertatik igarotzea irabazirik gabeko erabilera dela eta, gizabanako horiek ez badute inongo ibilgailurik baliatzen. Norbaitek eskubide hori erabiltzen badu, landaketak errespetatu beharko ditu, eta, kalteak eraginez gero, kalte-ordaina eman beharko du.
16. artikulua.– Kofradiak, ermandadeak edo mutualitateak.
1.– Sozietate zibilak lege honen mende egongo dira, baldin eta halakoak eratzeko erabili bada kofradia, ermandade edo mutualitateen forma tradizionaletatik edozein.
2.– Sozietate horien arauak izango dira haien estatutuak eta barne-arauak, betiere horiek guztiak ez direnean lege honen aurkakoak, berau garatzeko ematen diren arauen aurkakoak eta ordezko legeriaren aurkakoak. Sozietate zibil horiek inskriba daitezke erregistro bereizi batean, horretarako sortua Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Sozietateak nortasun juridikoa izango du, inskribaturik egonez gero.
II. TITULUA
OINORDETZAK
ATARIKO XEDAPENAK
17. artikulua.– Oinordetza eta delazioa.
1.– Pertsona baten eskubideak eta betebeharrak haren oinordekoei eskualdatzen zaizkie heriotza-unean bertan, lege honen xedapenekin bat etorriz oinordetza-itunean ezarritakoa salbu.
2.– Delazioa gertatuko da, noiz eta kausatzailearen heriotza-unean, eta non eta kausatzaile horren azken bizilekuari dagokion tokian, edo, halakorik izan ezean, heriotzari dagokion tokian. Hildakoak testamentu-ahalordea egiletsita badauka, oinordetza irekiko da, ahalorde horrek ukitzen dituen ondasunei dagokienez, komisarioak ahalordea erabiltzen duen unean, edo, bestela, lege honek aipatu arrazoietatik edozeinen ondorioz ahalordea azkentzen den unean.
18. artikulua.– Oinordetza gauzatzeko erak.
1.– Oinordetza gauzatzen da testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez, edo, bi horiek izan ezean, legearen xedapenen bidez.
2.– Ondasun batzuk xedatu ahal dira testamentuaren bidez, eta beste batzuk itunaren bidez. Testamentuak ez du oinordetza-ituna ezeztatzen, baina oinordetza-itunak baliorik gabe uzten du horren aurkakoa den testamentua.
LEHENENGO KAPITULUA
TESTAMENTUZKO OINORDETZA
LEHENENGO ATALA
XEDAPEN OROKORRAK
19. artikulua.– Oinordetza unibertsala eta banakakoa.
1.– Oinordetza antolatu ahal da titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez.
2.– Jaraunslea da titulu unibertsalaren bidez izendatua izan dena, dela jarauntsi osoan, dela jarauntsiaren zati alikuota baten gainean. Jaraunsleak kausatzailearen ondasunak eta eskubideak eskuratzen ditu, horien edukitzari eusten dio, kausatzailearen betebeharretan subrogatzen da, eta jarauntsiaren zamak betetzeko betebeharra bereganatzen du.
3.– Banakako tituluaren bidezko oinordekoak edo legatu-hartzaileak bere eskubidea baliatu ahal du, jaraunsle unibertsalen aurka, legatuaren ematea edo ordainketa galdatzeko.
4.– Jaraunslea, aldi berean, legatu-hartzailea denean, legatua onartu eta jarauntsia arbuiatu ahal izango du.
20. artikulua.– Oinordetza unibertsalaren eta banakakoaren arteko harremana.
Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, norbait banakako tituluaren bidez izendatzen bada familia- edo lanbide-ondare baten oinordeko, eta horren balioa jarauntsiaren hiru laurdena baino handiagoa bada, orduan, izendatutako hori, ondorio guztietarako, jaraunsle unibertsaltzat joko da. Nahitaezko jaraunslea baldin bada, izendapena seniparteari egotziko zaio, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik.
21. artikulua.– Oinordetzaren gastuak eta banantze-onura.
1.– Kausatzaileak utzitako ondasunen kontura ordainduko dira:
a) Kausatzailearen seme-alabei eta ondorengoei zor zaien mantenua, betebehar hori beste pertsona batzuei ez badagokie.
b) Jarauntsiko zamak eta zorrak, eta.
c) Ondasunak iraunarazteko gastuak, tributuak, aseguru-primak eta bestelako gastuak, betiere halakoek lotura dutenean aipatu ondasunekin; orobat, administratzaileak kausatzailearen negozioak kudeatzean bereganatutako betebeharrak, edo negozio horien ustiatzeak eratortzen dituenak, baldin eta ezkontide gozamendunak ez baditu horiek ordaindu behar.
2.– Jaraunsleak erantzukizuna du kausatzailearen betebeharren gain, legatuen gain eta zamen gain, jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioaren neurrian.
3.– Jaraunsleen erantzukizunaren ondoreetarako, banantze-onura ezartzen da. Jarauntsiko hartzekodunek, kausatzailearen heriotza-egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean, epaileari eskatu ahal izango diote inbentarioa eratzea eta jarauntsiko ondasunak banantzea, haiekin ordaintzeko beraien kredituak, horietako bakoitzaren mailaren arabera, jaraunslearen hartzekodun partikularrak kanpoan utziz harik eta aurrekoen kredituak erabat ordaindu arte. Une horretara arte, ez dira nahastuko jaraunslearen eta kausatzailearen artean dauden zorrak eta kredituak, eta ez dira azkenduko dagozkien bermeak.
Legatu-hartzaileek aurreko eskubide bera edukiko dute, gorago aipatutako hartzekodunei ordaindu ondoren, gelditzen den jarauntsi-gerakinarekin legatuak betetzea bermatzeko.
Konkurtso-arautegia kaltetu gabe, jarauntsiko ondasunen banantzeak horiek lotuko ditu eskatu duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei lehenespenez ordaintzearekin. Epaileak, interesatuek eskatuta, inbentarioa eratzeko epea jarriko du eta prebentziozko oharpenak eta enbargoak, jakinarazpenak eta gainerako aseguratze-neurriak aginduko ditu.
Banantzea eskatu duten jarauntsiko hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordaindu ondoren, banantzerik eskatu ez duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordainduko zaie, beraien artean lehenespen bakarra izango delarik beren kredituen izaeragatik dagokiena edo Hipoteka Legean xedatutakoaren araberakoa.
Kausatzaileak komisarioa izendatu duen oinordetzen kasuan, 43. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.
22. artikulua.– Testamendua egiteko erak.
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean daude Kode Zibilak testamentua egiteko arautzen dituen forma guztiak, eta, gainera, hilburukoa, heriotza-arriskuan egiten den testamentua.
BIGARREN ATALA
HERIOTZA-ARRISKUKO TESTAMENTUA EDO HILBURUKOA
23. artikulua.– Heriotza-arriskuko testamentua edo hilburukoa.
1.– Heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekukoren aurrean, notarioaren esku-hartzerik gabe eta fede-emaile publikoaren absentzia justifikatu beharrik gabe. Testamentu horri euskaraz «hilburukoa» deritzo.
2.– Ez da beharrezkoa izango testamentua idatziz jartzea eta testamentugileari irakurtzea, urgentziak ahalbidetzen ez duenean, baina behin bere azken borondatea xedapen-hitzekin adierazi duelarik, ahalik arinen idatziko da.
3.– Testamentu hori eraginik gabe geratuko da, baldin eta bi hilabete igaro badira testamentugilea heriotza-arriskutik atera denetik. Testamentugilea epe horretan hiltzen bada, orduan ere eraginik gabe geratuko da testamentua, baldin eta testamentu hori ez bada egiaztarazten, prozesuko legeek agindutako moduan, heriotzaren ondorengo hiru hiletan.
4.– Testamentugilea heriotza-arriskutik atera arren beste testamentu bat egilesteko ezgaituta geratzen bada, egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik zenbatuta.
5.– Behin testamentua epaiketa bidez egiaztarazi eta gero, hori notarioaren protokoloan jaso beharko da.
HIRUGARREN ATALA
TESTAMENTU MANKOMUNATUA EDO ERMANDADEKOA
24. artikulua.– Testamentu mankomunatua.
1.– Mankomunatutzat joko da testamentua baldin eta bi pertsonak, bizikidetza- edo senidetasun-harremana eduki edo ez, beren heriotza ondorako beren ondasun guztiak edo haietako batzuk tresna bakar batean xedatzen badituzte.
2.– Mankomunatutzat joko da ere baterako testamentua baldin eta testamentugileetako batek edo biek komisario izendatzen badute pertsona bera edo ezberdina, beraren edo beraien heriotzaren ondoren dagokion oinordetza agindu dezan.
3.– Euskal auzotasun zibila daukatenek amankomunean egin dezakete testamentua Autonomia Erkidego honetatik kanpo ere.
4.– Testamentu mankomunatua egin ahal izango dute ere, beren autonomia-erkidegoaren barruan edo kanpoan, beste kausatzaile batekin elkartuta, baldin eta hari bere lege pertsonalak ez badio debekatzen amankomunean egitea.
5.– Ermandadeko testamentua baliozkoa izan dadin, testamentugile biak emantzipatuta egon behar dira hura egilesteko unean.
6.– Testamentu mankomunatuak forma irekia baino ezingo du eduki, eta beti ere notarioaren aurrean egiletsi beharko da.
25. artikulua.– Testamentu mankomunatuaren edukia.
1.– Amankomunean egiletsitako testamentuak bata bestearentzako liberaltasunak jaso ditzake edo ez, horiek bakarrik edo hirugarren baten aldeko xedapenekin batera.
2.– Hirugarrenak ere izendatu daitezke aurrez hildakoaren oinorde eta bizirik dagoenaren ordezko.
3.– Elkarren mendekotzat joko dira testamentugilekidearen xedapenetan izate-arrazoia duten ondare-edukiko testamentu-klausulak, kontuan izan gabe batzuek eta besteek egilesle horren edo hirugarren baten aldeko direnetz. Elkarmendetasunari iritzi egiten zaio, baina egiaztatu daiteke inplizituki ezarri zutela testamentugileek.
4.– Testamentu mankomunatuko xedapen baten deuseztasunak edo deuseztatzeak eragiten du testamentu berean harekin elkarmendetasunean dagoen beste ororen erabateko eragingabetasuna. Alabaina, hasiera batean baliozkoa zen xedapen baten gertatze bidezko eragingabetasunak ez dio eragiten harekin elkarmendetasuna duenari, nahiz eta honek galdu egingo duen elkamendetasun hori.
26. artikulua.– Baterako ezeztapena edo aldaketa.
Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa bi egilesleek batera ezeztatu edo aldatu ahal izango dute, beste testamentu baten bitartez edo geroko oinordetza-itunaren bitartez.
27. artikulua.– Aldebakarreko ezeztapen edo aldaketa testamentugilekidea bizirik dela.
1.– Testamentugilekidea bizirik dela aldebakarreko ezeztapen edo aldaketa egiteari dagokionez, hori ere notarioaren aurrean egiletsitako testamentu ireki bitartez edo oinordetza-itun bitartez gauzatu beharko da, eta testamentugilekideari jakinarazi beharko zaio modu fede-emailean. Baimena ematen duen notarioak egingo du jakinarazpen hori, hurrengo hamar egunen barruan eta haren aurrean azaldutakoak adierazitako bizilekuan. Gainera, bizileku hori desberdina balitz, ezeztaturiko edo aldaturiko testamentuan jasotako bizilekuan ere egingo du jakinarazpena.
2.– Alabaina, eta alde batera utzirik egotzi dakizkiokeen erantzukizunak, egilesleak testamentugilekidearen bizilekua faltsutzeak edo ezkutatzeak, eta orobat beharrezko jakinarazpena ez egiteak, ez dio eragingo arrandiro egindako ezeztapen edo aldaketaren eraginkortasunari.
3.– Testamentuaren aldebakarreko ezeztapen edo aldaketagatik, eragingabe bihurtuko dira ezeztaturiko testamentuaren klausula guztiak.
28. artikulua.– Ezeztapen edo aldaketa testamentugilekidea hil ondoren.
1.– Egilesleetako bat hil ondoren, besteak ezingo ditu ezeztatu ez aldatu hark bere jarauntsi propioari buruz egiletsi dituen xedapenak, baldin eta aurrez hildakoaren xedapenak badituzte horiek izate-arrazoi.
2.– Testamentuak besterik ezartzen ez badu, bizirik gelditzen denak ezingo du dohainik xedatu elkarmendetasuneko xedapenen helburu izendatu diren ondasunez, ez baldin bada testamentu mankomunatuan horien onuradun izendatu diren pertsonen alde. Bestela, kaltetuak ondasunon balio eguneratua erreklamatu ahal izango die dohaintza-hartzaileei, xedapenen egilea hiltzen denetik kontatzen hasita bi urteko epean.
3.– Ezkontideen kasuan, deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-epaia emanez gero, edo izatezko bikoteen kasuan bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero, azkentzea haien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik, ondorerik gabe geratuko dira haren xedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak desgaitasuna duen seme edo alabaren mesederako.
29. artikulua.– Testamentugileetako baten heriotza.
1.– Testamentugileetako bat hildakoan, haren oinordetza irekiko da, eta hildakoak egiletsitako xedapen guztiek ondorea sortuko dute.
2.– Oinordetza horretan interesa egiaztatzen duenari, hildako kausatzaileak egiletsitako testamentu mankomunatuaren kopia egingo dio notarioak, kanpoan utzita beste testamentugilearen oinordetzari baino eragiten ez dioten xedapenak.
LAUGARREN ATALA
KOMISARIO BIDEZKO OINORDETZA
30. artikulua.– Komisario bidezko oinordetza.
Testamentugileak komisario baten edo batzuen ardurapean jar ditzake oinordekoaren izendapena, ondasunen banaketa, eta, oro har, ondasunok oinordetza bidez eskualdatzeko berak dituen ahalmen guztiak.
31. artikulua.– Komisarioaren izendapena.
1.– Komisarioa notarioaren aurreko testamentuan izendatu beharko da.
2.– Ezkontideek, ezkontzaren aurretik zein horren ondoren, komisario izendatu ahal dute elkar, ezkontzako itunetan nahiz oinordetza-itunean.
3.– Izatezko bikotekideek komisario izendatu ahal dute elkar, euren ondarearen araubide ekonomikoa zein itunek arautu eta itun horretan bertan, edo oinordetza-itunean, baldin eta ituna notarioaren aurreko agiri publikoan egilesten bada.
32. artikulua.– Gaitasun juridikoa eta testamentu-ahalordea egikaritzea.
1.– Komisarioak gaitasuna izan beharko du, kasuan kasuko egintza burutzeko, testamentu-ahalordea egikaritzen den unean.
2.– Izendatutako oinordekoak edo oinordekoek oinordeko izateko gaitasuna izan beharko dute, kausatzailearen heriotza-unean, edo, bestela, testamentu-ahalordea egikaritzen den data horretan.
3.– Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, komisarioak ezin izango du fideikomisorik ezarri; ezin izango ditu oinordekoaren inguruan baldintzapeko izendapenak egin, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez; eta ezin izango ditu erabakiak hartu, erabakion helburua baldin bada oinordekoen izendapena eta ondasunen adjudikazioa atzeratzea.
33. artikulua.– Testamentu-ahalordearen mugak.
1.– Komisarioak bere kargua beteko du, ahalorde-emaileak testamentu-ahalorde horretan beren-beregi ezarritakoarekin bat etorriz, eta ezin izango du inola ere ahalorde hori aldarazi; eta, bertan ezer adierazi ezik, lege honen arabera eta ordezko zuzenbidearen arabera testamentugileari dagozkion ahalmen guztiak izango ditu.
2.– Testamentugileak adierazi badu komisarioak zein pertsonaren artean aukeratu behar duen, orduan komisario horrek ahalordean ezarritakoa bete beharko du. Mota horretako adierazpenik egin ezean, komisarioak aukeratu beharko du alargunaren, bizirik dirauen izatezko bikotekidearen eta nahitaezko jaraunsleen artean; eta, ondasun tronkalen kasuan, tronkeroen artean bakarrik aukeratu ahal izango du.
3.– Nahitaezko jaraunslerik izan ezean, komisarioak askatasunez izendatu ahal izango ditu oinordekoak.
34. artikulua.– Inbentarioa egitea.
1.– Testamentugilea hil eta hurrengo sei hileko epean, behin komisarioak bere izendapenaren berri jasota, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin beharko du; inbentario horren inguruan, kontu-arrazoiak eman beharko dizkie ustezko oinordekoei, eta, oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia egin ahal izango diote, betebehar hori bete dezan.
2.– Komisarioak, agindei hori jaso arren, sei hileko epean ez badu betetzen ondasunen inbentarioa egiteko beharra, epaileak erabaki ahal izango du inbentarioa komisarioaren kontura egitea.
3.– Ustezko oinordekoek eta jarauntsiko hartzekodunek inbentarioa aurkaratu ahal izango dute, eta ezkutatutako ondasunak bertan sartzea edo haien balorazioa berrikustea eskatu ahal izango dute.
35. artikulua.– Ondasunen autoesleipena.
Komisarioak bere buruari adjudikatu ahal izango dizkio kausatzaileak berari eratxiki dizkion ondasunak, bai eta testamenturik gabeko oinordetzan edo testamentu-ahalordea egikaritu ezean berari legozkiokeen ondasunak ere.
36. artikulua.– Komisario-karguaren ezaugarriak eta albazea eta kontulari-banatzailea izendatzeko aukera.
1.– Komisarioaren kargua, edozein kasutan ere, borondatezko eta doakoa da, eta haren ahalmenak, mankomunatuak nahiz solidarioak, bere-berezkoak eta eskualdaezinak dira.
2.– Komisarioak ahalorde-emailearen jarauntsirako albazea eta kontulari-banatzailea izendatu ahal izango ditu, ahalorde-emaileak ez badu hori egin.
37. artikulua.– Jarauntsiaren ordezkaria eta administratzailea.
1.– Oinordetza gauzatu eta jarauntsia onartzen ez den bitartean, ondasunen ordezkari eta administratzailea izango da testamentugileak bere testamentuan zein pertsona izendatu eta hori berori, testamentugileak izendatuari eratxiki dizkion ahalmenekin eta horri ezarri dizkion bermeekin.
2.– Izendapena egin ezean, jarauntsia ordezkatu eta administratuko du alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, eta, hori izan ezean, komisarioak berak.
38. artikulua.– Mantenu-eskubidea testamentu-ahalordea egikaritu gabe dagoenean.
Testamentu-ahalordea egikaritzeko dagoen bitartean, kausatzailearen seme-alabek eta gainerako ondorengoek mantenu-eskubidea izango dute, jarauntsiko ondasunek ematen dituzten etekinen kontura, baldin eta mantenu hori eskatzeko lege-egoera betetzen badute, eta ez badago beste inor, mantenua emateko betebeharra duena.
39. artikulua.– Adingabeen eta desgaituen tutoretza eta kuradoretza.
Komisarioak betebeharra du, kausatzailearen seme-alaba eta ondorengoen gainean tutoretza edo kuradoretza era dadin eskatzeko, horiek adingabeak edo ezgaituak baldin badira.
40. artikulua.– Komisario bat baino gehiagoren izendapena.
Testamentugileak komisario batzuk izendatu baditu, horiek modu mankomunatuan beteko dituzte euren eginkizunak, testamentuaren edukitik besterik ateratzen ez bada. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, lehenengo izendatuak hartuko du erabakia.
41. artikulua.– Testamentu-ahalordea egikaritzeko epea.
1.– Testamentugileak testamentu-ahalordea egikaritzeko epea jarri ahal izango du. Ezkontidea edo izatezko bikotekidea komisario izendatzen denean, horri epe mugagabea eman ahal izango zaio, edo bera bizi den urte guztietarako.
2.– Epea jarri ezean, hori urte betekoa izango da, testamentugilearen heriotzatik zenbatuta, edo haren inguruko heriotza-adierazpena epaiketa bidez eman denetik zenbatuta, oinordeko guztiak adin nagusikoak baldin badira; bestela, oinordeko horiek guztiek adin-nagusitasuna lortzen dutenetik zenbatuta, ondore horietarako emantzipazioa nahikoa ez dela.
3.– Komisario izendatu denean alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bera da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, jarauntsiko ondarearen ordezkari, administratzaile eta gozamenduna, eta izaera horri eutsiko dio, baita ahalordea erabili eta gero ere.
42. artikulua.– Testamentu-ahalordea hurrenez hurren egikaritzea.
Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, komisarioak testamentu-ahalordea erabili ahal izango du egintza batean nahiz batzuetan.
43. artikulua.– Testamentu-ahalordea egikaritzea eta hirugarrenen aldeko kautelak.
1.– Komisarioak testamentu-ahalordea egikaritu ahal izango du, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, notarioaren aurreko testamentuan nahiz oinordetza-itunean, titulu unibertsalaren ondorioz nahiz banakako tituluaren ondorioz, eta, betiere, legeak testamentugileari ezartzen dizkion mugak baino ez ditu izango.
2.– Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, notarioaren aurrean bere testamentua egiten duenean, bertan erabili ahal izango du aurrez hildakoak berari emandako ahalordea, baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo jaraunsleen artean bakarrik. Kasu horretan, komisarioak izaera ezeztagarria eman ahal izango dio aurrez hildako ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen izenean egindako xedapenari.
3.– Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordainduko ditu; ondasuntza horri dagozkion negozioak kudeatuko ditu; muga-eguneratutako kredituak kobratu ahal izango ditu; kreditu horiek bermatzeko fidantzak eta eskubideak eratu badira, horiek ezereztea onartu ahal izango du; eta, oro har, administratzaile orori dagozkion egintzak burutu ahal izango ditu, baita ahalorde-emaileak berari eratxiki dizkion kudeaketa-ahalmenak egikaritu ere. Era berean, komisarioak legitimazio aktiboa nahiz pasiboa izango du, jarauntsiko ondareari dagozkion akzio guztietan.
Jarauntsiko hartzekodunek, kausatzailearen heriotza-egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean, komisarioari edo, halakorik ezean, epaile eskudunari eskatu ahal izango diote jarauntsiaren inbentarioa egiteko eta ondasunak banantzeko, horiekin ordaindu daitezen beren kreditu propioak, bakoitzari dagokion mailaren arabera, kanpoan utziz jaraunslearen hartzekodun partikularrak harik eta aipatutako kreditu horiek erabat ordaindu arte.
Une horretara arte ez dira nahasiko jaraunslearen eta kausatzailearen artean dauden zorrak eta kredituak, eta ez dira azkenduko dagozkien bermeak. Legatu-hartzaileek eskubide hori bera edukiko dute, hartzekodun haiek ordainduak izan ondoren jarauntsiko gerakinarekin legatuak betetzea bermatzeko.
Konkurtso-arautegia kaltetu gabe, jarauntsiko ondasunen banantzeak ondasun horiek lotu egingo ditu banantzea eskatu duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei lehenespenez ordaintzeko. Hartarako, komisarioak edo, hala badagokio, epaileak, interesatuek eskatuta, inbentarioa eratzeari ekingo dio eta dagozkion neurriak hartuko ditu ondasuntzaren aseguramendu, inbentario-eraketa, administrazio, zaintza eta iraunarazpenerako.
Banantzea eskatu duten jarauntsiaren hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordaindu ondoren, eskatu ez duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordainduko zaie. Beraien artean lehenespen bakarra izango da beren kredituen izaeragatik edo Hipoteka Legean xedatutakoaren arabera dagokiena.
4.– Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko ondasunak edo eskubideak xedatu ahal izango ditu, baldin eta ahalorde-emaileak horretarako baimena eman badio, edo jarauntsiko betebeharrei, zamei eta zorrei aurre egiteko baimena eman badio, edo berak horri egoki baderitzo batzuk besteen ordez eskuratzeko. Lortutako kontraprestazioa subrogatu egingo da besterendutako ondasunen lekuan, salbu eta jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordaintzeko erabiltzen denean.
5.– Senipartedunak daudenean, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea komisario izendatu bada, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzaile, eta kostu bidezko xedatze-egintzak burutu baditu ondasun higiezinekin, enpresekin eta ustiategi ekonomikoekin, balore higigarriekin edo objektu baliotsuekin, orduan, nahitaezkoa izango da jarduteko gaitasun osoa duten senipartedunetatik edozeinek baimena ematea; eta, senipartedunak adingabeak edo ezgaiak badira, nahitaezkoa izango da epailearen baimena.
44. artikulua.– Komisarioaren xedapenen ezeztaezintasuna.
Aurreko artikuluan ezarritako kasuan izan ezik, ezeztaezinak izango dira komisarioak testamentu-ahalordea erabiliz egiletsitako xedapen guztiak. Hori gorabehera, deia berriro egin ahal izango da, baldin eta xedapena deusez gertatzen bada, edo onuradunek ez badute hori onartu nahi edo ezin badute hori onartu. Kasu horretan, komisarioak beste izendapen bat egin ahal izango du, urtebeteko epean, egitate horiek sinesgarriro jakin dituenetik zenbatuta.
45. artikulua.– Testamentu-ahalordearen azkentzea.
Testamentu-ahalordea azkenduko da:
1.– Hori egikaritzeko zein epe eman eta epe hori agortzean.
2.– Komisarioaren heriotza, ezintasun edo gertatze bidezko ezgaitasunaren ondorioz.
3.– Ezkontide komisarioaren kasuan, behin testamentu-ahalordea egiletsi eta gero, ezkontzaren inguruko banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-demanda aurkeztearen ondorioz, nahiz eta kausatzailea hil aurretik epaia eman ez.
4.– Ezkontide komisarioa berriro ezkontzen denean, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean edo ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat duenean, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu duenean izan ezik.
5.– Uko egitearen ondorioz. Komisarioak uko egiten duela ulertuko da, baldin eta, horretarako epailearen bidez agindeia jaso ondoren ez badu izendapena onartzen hirurogei eguneko epean.
6.– Kausatzaileari edo horren ondorengoei begira, komisarioak oinordeko izateko ezduintasun-arrazoiren bat betetzen duenean.
7.– Ahalordean bertan ezarritako arrazoien ondorioz.
8.– Ezeztapenaren ondorioz.
9.– Izatezko bikotea azkentzearen ondorioz, azkentzeko arrazoia ez bada izatezko bikotekideak elkarrekin ezkontzea.
46. artikulua.– Testamentugilearen borondatea interpretazio-irizpide gisa.
Testamentugilearen borondateak lehenespena du beti, atal honetako arauak interpretatu eta aplikatzeko orduan.
BIGARREN KAPITULUA
TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNARI JARRITAKO MUGAPENAK
LEHENENGO ATALA
SENIPARTEA
47. artikulua.– Senipartedunak.
Senipartedunak dira: seme-alabak edo ondorengoak, edozein gradutan; eta alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, horren gozamen-kuota dela bide, eta, betiere, beste jaraunsle-mota guztiekin batera.
Bizkaiko infantzonatuan edo lur lauan, eta Arabako Laudio eta Aramaioko udal-mugarteetan, tronkalitateari buruzko arauek lehenespena dute, senipartearen gainean; baina, tronkeroa seniparteduna denean, berari esleitutako ondasun tronkalak seniparteari egotziko zaizkio.
48. artikulua.– Senipartea.
1.– Ondorengoen senipartea jarauntsiaren gaineko kuota bat da, balio ekonomikoaren arabera kalkulatzen dena; testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere oinordekoei, jaraunsle-izendapenaren bidez, legatuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz bestelako moduez.
2.– Testamentugileak betebeharra du, bere oinordekoei senipartea eskualdatzeko; baina, horien artean, bat edo batzuk aukera ditzake, eta gainerakoak baztertu, esanbidez nahiz isilbidez.
3.– Bazterketarik ez egitea eta isilbidez baztertzea parekoak dira.
4.– Ondorengoa nahitaezko jaraunslea baldin bada, eta, nahita edo nahi gabe, preterituta geratzen bada, preterizio hori bazterketaren parekoa da.
5.– Seniparteari uko egin dakioke, kausatzailearen heriotza gertatu aurretik ere, horretarako eginiko oinordetza-itunaren bidez, kausatzailearen eta senipartedunaren artean. Senipartedun guztiek uko egitean izan ezik, senipartearen ukiezintasuna gordeko da, berorri uko egin ez dioten senipartedunentzat.
49. artikulua.– Ondorengoen senipartearen zenbatekoa.
Seme-alaba edo ondorengoen senipartea, kopuruari dagokionez, jarauntsiko ondasunen heren batekoa da.
50. artikulua.– Senipartedunen ordezkoak eta ordezkariak.
Seme-alabak hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira, euren ondorengoak izango dira haien ordezko edo ordezkari.
51. artikulua.– Senipartedunen baztertzea eta preteritzea.
1.– Testamentugileak senipartea eman ahal izango die bere ilobei edo urrunagoko ondorengoei, nahiz eta horien gurasoak edo aurrekoak bizirik egon.
2.– Nahitaezko jaraunsle guztiak preterituz gero, horrek berarekin dakar ondare izaerako oinordetza-xedapen guztien deuseztasuna.
3.– Nahitaezko jaraunslea, esanbidez edo isilbidez, baztertua izan bada, eta testamentuak seniparte kolektiboari kalte egiten badio, orduan jaraunsle horrek eutsi egiten die hirugarrenen aurka dituen eskubideei.
52. artikulua.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea.
1.– Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak gozamen-eskubidea izango du, kausatzaileak utzitako ondasun guztien erdien gainean, ondorengoekin batera agertuz gero.
2.– Ondorengorik izan ezean, gozamena izango du, ondasunen bi herenen gainean.
53. artikulua.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamenaren kommutazioa.
1.– Ezkontideari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari bere gozamen-zatia ordaintzeko, jaraunsleek esleitu ahal dizkiote bizi arteko errenta, ondasun zehatz batzuen produktuak edo eskudiruzko kapitala; horretarako, elkarrekin ados jarrita jardun behar dute, edo, bestela, epailearen aginduz.
2.– Hori egiten ez den bitartean, jarauntsiko ondasun guztiak lotuta daude, alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari dagokion gozamen-zatiaren ordainketarekin.
3.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamena diruaren gainekoa edo inbertsio-funtsen gainekoa baldin bada, funtsok elkarren artean pilatzeko modukoak izan zein izan ez, gozamen horri, lehenengo eta behin, kausatzailearen xedapenak aplikatzen zaizkio, bai eta gozamendunaren eta jabe soilen arteko hitzarmenak ere. Halako hitzarmenik izan ezean, diruaren gaineko gozamena duenak eskubidea du, kapitalaren ondoriozko korrituen gainean eta bestelako etekinen gainean; eta, bestalde, inbertsio-funtsek eratorritako partaidetzen gaineko gozamena duenak eskubidea du, eraketa-datatik gozamena azkendu arte sortutako gainbalioen gainean. Ustezko etekin eta gainbalio horiei fruitu zibilen erregelak aplikatuko zaizkie.
54. artikulua.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen biztantze-eskubidea.
Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, bere seniparteaz gain, biztantzeko eskubidea izango du, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, betiere alargun dirauen artean, ezkonduen antzeko bizimodurik egiten ez duen artean, ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat ez duen artean edo izatezko beste bikote bat eratzen ez duen artean.
55. artikulua.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartearen azkentzea.
Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, banandutako ezkontideak ez du seniparte-eskubiderik izango, eta, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, ez du biztantzeko eskubiderik izango, baldin eta banantzea epai irmoan adierazi bada, edo banantze hori elkarrekin ados jarrita erabaki eta modu sinesgarrian jasota badago; orobat, ezkontideak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean, edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, beste norbaiti lotuta dagoenean sentimendu- eta sexu-harremanak direla bide.
56. artikulua.– Senipartearen ukiezintasuna.
1.– Seme-alaba eta ondorengoei ezin izango zaie ezarri ordezpen edo kargarik, horrek xedapen askeko zatia gainditzen badu, salbu eta hori nahitaezko beste oinordeko batzuen mesederako egiten denean.
2.– Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango senipartea ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.
57. artikulua.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamen unibertsala.
Kausatzaileak bere ezkontideari legatu gisa eman ahal izango dio bere ondasunen gaineko gozamen unibertsala; gozamen hori azkenduko da, 55. artikuluko senipartea zein arrazoik azkendu eta arrazoi berberen ondorioz. Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, legatu hori eta xedapen askeko zatiaren gainekoa bateraezinak izango dira.
Kausatzaileak bi legatu horiek hautabidez xedatzen baditu, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak egingo du aukeraketa.
BIGARREN ATALA
JARAUNTSIA KALKULATZEA ETA SENIPARTEAK ORDAINTZEA
58. artikulua.– Senipartearen kalkulua.
Seniparte-kuota kalkulatzeko, kontuan hartuko da oinordetzako ondasun guztien balioa, oinordetzarako delazioa gauzatzen den unean, betiere zor eta zamak kenduta. Balio likidoari gehituko zaio zenbatu beharreko dohaintzen balioa; halako dohaintzak dira esanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edo nahitaezko jaraunsle ez direnen mesederako egindakoak.
59. artikulua.– Zenbatu eta kolazionatu beharreko dohaintzen balioa.
1.– Zenbatu beharreko dohaintzen balioa izango da dohaintzok kausatzailearen heriotza-unean zutena; betiere, aurretiaz kendu behar dira dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunetan egin eta ordaindutako hobekuntza onuragarriak, eta, era berean, dohaintza-hartzaile horrek ordaindutako artatze- edo konponketa-gastu bereziak, baldin eta gastuok ez badira beraren erruz gertatu. Ondasunen balioari erantsiko zaio dohaintza-hartzailearen erruz gertaturiko narriaduren zenbatespena, narriadurok ondasunen balioa txikitu badute. Dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunak besterendu baditu, horien balio gisa hartuko da besterentze-unean ondasunok zutena. Ondasun batzuk dohaintza-hartzailearen erruz suntsitu badira, horiek suntsitze unean zuten balioa bakarrik zenbatuko da.
2.– Nahitaezko jaraunsleen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango dira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak kontrakoa xedatzen ez duenean edo dohaintza-emaile horrek esanbidezko bazterketarik egiten ez duenean.
3.– Kolazionatu beharreko dohaintzak halakoak izango dira, banaketa-unean duten balioaren neurrian.
4.– Senipartedun baten mesederako egindako oinordetza-xedapenak kolazionatu beharrekoak izango dira, baldin eta halakoetan gainerako senipartedunen esanbidezko bazterketa egin ez bada.
60. artikulua.– Ondasunen balioa finkatzea testamendu-ahalordea dagoen kasuan.
Testamentu-ahalordea izanez gero, eta senipartea finkatzeko helburuarekin, ondasunen balorazioa egingo du:
1.– Komisarioak, oinordetzaren gaineko interesik ez badu.
2.– Komisarioak, kausatzaileak izendatu duen kontulari-banatzailearekin batera.
3.– Komisarioak, ustezko oinordekoekin batera.
4.– Epailearen erabakiz.
HIRUGARREN ATALA
TRONKALITATEA BIZKAIA, ARAMAIO ETA LAUDION
LEHENENGO AZPIATALA
XEDAPEN OROKORRAK
61. artikulua.– Tronkalitatearen lurralde-aplikazioa.
1.– Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira, bakarrik, Bizkaiko infantzonatu edo lur lauan nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udalerrietan kokaturikoak.
2.– Infantzonatua edo lur laua da Bizkaiko lurralde historiko osoa, salbu eta Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentziako hiribilduen zati forugabea, eta Urduñako hiria.
62. artikulua.– Tronkalitatea.
1.– Bizkaiko lur lauan, eta Arabako Aramaio eta Laudioko udal-mugarteetan, onibarren gaineko jabetza tronkala da. Tronkalitateak ondarearen familia-izaera babesten du.
2.– Ondasun tronkalen jabeak horiek xedatu ahal ditu, bakarrik, senide tronkeroen eskubideak errespetatuz.
3.– Xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, lege honetan ezarritako forma eta ondoreekin.
63. artikulua.– Ondasun tronkalak eta senidetasun tronkala.
1.– Senidetasun tronkala beti zehazten da, Bizkaiko infantzonatuan edo lur lauan nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udal-mugarteetan kokaturiko onibarrari begira.
2.– Onibarrak tronkalak dira, senide tronkeroak daudenean bakarrik.
3.– Ondasunak senide tronkeroetatik kanpo eskuratzen direnean, nahiz eta lehenago horietariko baten jabetzapekoak izan, ez dira tronkal bihurtzen, ondorengo bati eskualdatzen ez zaizkion bitartean.
64. artikulua.– Onibarrak.
1.– Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira jabetza eta gainerako gozatze- eskubide errealak, baldin eta lurzoruaren gainekoak badira, edo bertan eraiki, landatu eta ereiten den guztiaren gainekoak.
2.– Onibar gisa hartuko dira ondasun higigarriak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako ondasunetarako destinatzen badira edo horiei lotuta badaude, salbu eta, kalterik eragin gabe banantzeko modukoak izanik, modu independentean eskualdatzen direnean.
3.– Fruituak eta landareak, banantzeko modukoak izanik, lurzorutik bereizita eskualdatzen badira, ez daude tronkalitate-printzipioaren mende, ezta zuhaitzak ere, horiek mozteko besterentzen badira.
65. artikulua.– Hiribilduak, hiria eta tronkalitatea.
1.– Aipatu hiribilduen eta hiriaren lurraldearen barruan, tronkalitatea aginduzkoa izango da, bakarrik, lur lauari dagokion gunean; hiriek egindako planoetan dago mugatuta gune hori, eta Bizkaiko Batzar Nagusiek plano horiek onetsi zituzten, 1994ko maiatzaren 4ko erabakiaren bitartez.
2.– Bizkaiko udalerrien mugetan administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko ukitutako lurraldeetan aplikatu beharreko zuzenbide zibila.
66. artikulua.– Senide tronkeroak eta beraien arteko lehenespenak.
Senide tronkeroak dira, odolkidetasunez zein adopzio bidez:
1.– Beheranzko zuzeneko lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak.
2.– Goranzko zuzeneko lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurrekoak, eskuraketa-titulua edozein izanik ere.
Bi ezkontideek ezkontza bitartean eskuratutako onibarrei dagokienez, edo izatezko bikotekideek bikotearen indarraldian zehar eskuraturiko onibarrei dagokienez, tronkero dira bi ezkontideak edo izatezko bikotekide biak. Nahiz eta ondasun horiek seme-alabei edo ondorengoei eskualdatu, ezkontide edo izatezko bikotekide eskuratzaileek eusten diote goranzko lerroan tronkero izateari, ondorengo titularrarekin duten senidetasun-gradua edozein izanik ere.
3.– Alboko lerroan, laugarren gradurainoko albokoak, betiere onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretan.
67. artikulua.– Tronkalitatearen hedapena.
1.– Beheranzko lerroan, senidetasun tronkala luzatzen da, gradu-mugarik gabe, 63.3 artikuluan xedatutakoa salbu.
2.– Goranzkoan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarraren edukitza lehenengoz izan zuen aurrekoarengan.
3.– Albokoan, senidetasun tronkala odoleko laugarren gradu zibileraino heltzen da, hori ere barne.
68. artikulua.– Tronkalitatearen sortzea eta azkentzea.
1.– Tronkalitatea sortzen da, Bizkaiko toki-auzotasun zibila edo Aramaio eta Laudio udal-mugarteetako toki-auzotasun zibila duen pertsonak onibarra eskuratzen duen unetik; eta, une horretatik aurrera, tronkalitatea hedatzen zaie pertsona horren ondorengo guztiei, lege honen 63.3 artikuluan ezarritakoa salbu.
2.– Behin tronkalitatea eratuta, senide tronkeroek, euskal auzotasun zibila izan zein izan ez, euren lehenespen-eskubideari eusten diote, titularrak inter vivos nahiz mortis causa gauzatzen dituen xedatze-egintza guztietan.
3.– Familian tronkalitatea azkentzen da, titularra hiltzean ez badago senide tronkerorik.
Tronkalitatea azkentzen da, halaber, titularrak Bizkaiko toki-auzotasun zibila galtzen duen unean ez badago senide tronkerorik zuzeneko lerroan, ezta alboko lerroko bigarren eta hirugarren graduetan ere.
69. artikulua.– Tronkalitatearen ondoreak.
1.– Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak inter vivos eta doan burutzen badira kanpokoen mesederako edo ondasunok eskuratzeko lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, senide tronkeroek egintza horiek deuseztatu ahal izango dituzte, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.
2.– Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak mortis causa burutzen badira kanpokoen mesederako edo lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, egintzok baliozkoak izango dira; hala ere, senide tronkeroek testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal izango dute, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.
70. artikulua.– Tronkalitatea eta nahitaezko oinordetza.
1.– Tronkalitate-eskubideak gailentzen dira, seniparteari begira.
2.– Pertsona bera, aldi berean, oinordeko tronkeroa eta seniparteduna baldin bada, tronkero gisa dagozkion ondasunak haren seniparteari egotziko zaizkio.
3.– Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea ondasun ez-tronkalekin ordainduko da, eta, halakorik ez dagoenean, eta orduan bakarrik, ondasun tronkaletara jo ahal izango da, beharrezkoa den kopuruan.
4.– Ezin izango da ordezpen edo zamarik ezarri ondasun tronkalen gainean, lerro bereko beste senide tronkero baten mesederako ez bada.
5.– Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango ondasun tronkalak ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.
6.– Tronkeroek kommutatu ahal izango dute alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari ondasun tronkaletan dagokion gozamena, 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; horretarako, eskudiruzko kapitala emango diote, eta hark askatasunez xedatu ahal izango du kapital hori.
7.– Kausatzailearen ondasun tronkalak zenbatuko dira, seniparte-kuota kalkulatzeko; eta ulertuko da ondasunok, lehenengo lekuan, senipartearen ordainketari egozten zaizkiola, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu ezik.
8.– Kausatzailearen zorrak ordainduko dira ondasun higigarrien eta ondasun higiezin ez-tronkalen zenbatekoarekin; eta batzuk eta besteak nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, lerro bakoitzeko ondasun tronkalek izango dute erantzukizuna, bakoitzaren zenbatekoaren arabera.
71. artikulua.– Baserria dohaineko tituluaren bidez eskualdatzean sartutako ondasunak.
Baserria horri lotutako lurrekin batera doan eskualdatzean, eskualdaketa horrek bere baitara bilduko ditu, kontrakoa xedatu ezean, baserrian bertan hura ustiatzeko dauden altzariak, abelburuak, ustiatze-eskubideak, makineria eta instalazioak.
BIGARREN AZPIATALA
LEHENESPENEZ ESKURATZEKO ESKUBIDE TRONKALAK
72. artikulua.– Ondasun tronkalak lehenespenez eskuratzea eta hori egikaritzeko lehenespena.
1.– Tronkeroei lehenespenez eskuratzeko eskubidea dagokie, ondasun tronkalak kostu bidez besterentzen zaizkienean tronkalitatetik kanpokoei. Eskubide horren hedadura eta hura egikaritzeko modua azpiatal honen arauei egokitu behar zaizkie.
2.– Lehenespenezko tronkeroek bakarrik egikaritu ahal dituzte eskubide horiek; halakotzat hartzen dira, ondoren, lerroz lerro eta lehenespen-hurrenkeraren arabera aipatuko direnak:
a) Beheranzko zuzeneko lerroan daudenak.
b) Goranzko zuzeneko lerroan daudenak.
c) Anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, azken horiek haiekin batera agertzen badira.
3.– Era berean, eskubide horiek bidezkoak izango dira, baldin eta besterentzea egiten bada, lehenespenez eskuratzeko eskubidea nork egikaritu eta geroagoko lerroan lehenespeneko senide tronkero denaren mesederako.
4.– Lehenespenez eskuratzeko eskubideari uko egin ahal zaio edozein unetan; baina uko-egite hori ez da loteslea izango tronkeroarentzat, horren datatik urte bete igarotakoan.
73. artikulua.– Lehenespena lerroan eta graduan.
Lerro bakoitzaren barruan, hurbileko senideak urrunekoa baztertzen du. Gradu bereko senideak bat baino gehiago izanik, guztiek ere lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritu nahi badute, orduan, finkaren edukitza zein tronkerok izan eta horrexeri dagokio eskubidea. Halakorik izan ezean, eskuratzailea izendatuko da, notarioaren aurrean egindako zozketaren bidez.
74. artikulua.– Eskubidearen mugapena hirigintzako sailkapenaren arabera.
Ez da lehenespenez eskuratzeko eskubiderik gertatuko, besterendutako finkak hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarri sektorizatuan badaude.
75. artikulua.– Finka bat baino gehiago besterentzea.
Finka bat baino gehiago besterentzen badira, tronkeroak bere eskubidea egikaritu ahal izango du, bati edo batzuei begira, eta ez gainerakoei begira; baina, baserria besterentzen bada, orduan hori ustiapen-unitate gisa eskuratu beharko du, horri lotuta besterentzen diren lur guztiekin batera, nahiz eta Jabetza Erregistroan bananduta inskribaturik agertu.
76. artikulua.– Besterentzearen aurreko deia.
Norbaitek ondasun tronkalak besterendu nahi baditu, eta ondasun horiek foru-saka eskubidearen mendekoak badira, senide tronkeroei dei egingo die, notarioaren bidez.
Deia aldarrikatuko da ediktuen bidez. Horiek artikulu honetan arauturikoaren arabera argitaratuko dira.
Ediktuan ondorengoak adieraziko dira: besterentzea nork egin nahi duen eta horren nondik norakoak, besterendu nahi den finkarenak, horren eskuraketa-titulua nondik datorkion, katastroaren araberako balioa, horrelakorik baldin balego, eta besterentzea gauzatzeko aukeratutako notarioa, baita finkaren erregistroko inskripzio-ezaugarriak ere, halakoak balitu.
Ediktua, edozelan ere, finka zein udal-mugartetan kokaturik egon eta udaletxeko iragarkietarako tokian emango da argitara.
Deia notario-aktaren bidez adieraziko da. Horretarako, notarioak alkateari ediktua eskura eman edo jaso izanaren agiridun posta ziurtatuz igorri diezaioke, iragarkietarako tokian jarri eta hamabost egunez etenik gabe jendaurrean egon dadin. Jaso duenak hori horrela izan dela egiaztatuko du berak izenpetutako edo ediktuan beheko aldean onetsitako egiaztagiriz.
Deia, halaber, zuzeneko notario-jakinarazpenaren bidez egin daiteke. Ediktuaren xehetasunak bilduko ditu horrek eta senide tronkero guztiei egingo zaie. Ondore horretarako, alboko senideei egindako jakinarazpenaren kasuan, ulertuko da jakinarazpen hori haien seme- alaba eta ondorengoei ere egin zaiela.
77. artikulua.– Eskubidea egikaritzeko agerraldia.
1.– Tronkeroak onibarra eskuratu nahi badu, jakinarazpen pertsonala zein notariok egin eta notario horren aurrean agertuko da tronkeroa, jakinarazpenetik zenbatuta hilabeteko epean, edo ediktua argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan. Egintza horretan bertan, tronkeroak gordailutu egingo du, fidantza gisa, katastroaren araberako balioaren ehuneko hogeia, balio hori ediktuan edo zuzeneko notario-jakinarazpenean agertzen bada.
2.– Tronkero bat baino gehiago agertuz gero, guztiek ere fidantza jartzeko betebeharra izango dute, eta notarioak fidantza atxikiko du, eskritura egiletsi arte; norbaitek fidantza kentzen badu, bere eskubideari uko egiten diola ulertuko da.
3.– Salmenta-eskrituraren aurreko notario-jarduna agerkai bakar batean jasoko da. Burututako eginbide guztien lekukotza emango die notarioak agertzaileei.
78. artikulua.– Oinibarraren balorazioa.
1.– Notarioak alderdiei dei egingo die, alderdiok, aurreko artikuluan aipatu epea muga-eguneratu eta hurrengo hogei egun baliodunetan, peritua izenda dezaten; peritu horrek finka baloratu beharko du. Alderdiak ados jartzen ez badira, bakoitzak peritu bana izendatuko du, eta, hirugarren peritua izendatzeko, notarioaren aurrean zakuan sartuko dira lau perituren izenak. Notarioak berak izendatuko ditu lau horiek, finken izaera kontuan hartuta, finka horiek bide judizialean baloratzeko baimena duten perituen artean. Behin izenak zakuan sartuta, zozketa bidez izendatuko da lau horietatik bat. Notarioak perituei epea jarriko die, tasazioa egin dezaten; epe hori ezingo da izan hogei egunetik gorakoa.
Perituek finkatutako prezioa alderdientzat loteslea izango da, eta alderdiok eskritura egiletsi beharko dute, tasazioaren emaitza haiei noiz jakinarazi eta hurrengo hamabost egunetan.
Notarioak jarritako data horretan saltzailea ez bada agertzen, ulertuko da ados dagoela, tronkeroek zein peritu proposatu eta peritu horren izendapenarekin.
2.– Tasazioa ez da beharrezkoa izango, baldin eta eskualdatzaileak eta lehenespeneko tronkero izendatuak, prezioa hitzartzen badute, eta, aldi berean, eskritura publikoa formalizatzen badute.
79. artikulua.– Salerosketa-eskritura egilestea lehenespeneko senide tronkeroari.
1.– Fidantzarekin aurre egingo zaie hura nork eman eta horrexen betebeharrei; pertsona hori ez bada agertzen eskrituraren egilespenera, eskualdatzaileak aukeran du finkatutako prezioan egilespena egin dadin eskatzea edo hark eskuraketan atzera egin duela ulertzea; besterentze-asmoa nork iragarri eta horrexen esku geratuko da fidantzaren zenbatekoa, kalte-ordain gisa eta hori beheratzeko aukeratik gabe. Eskualdaketa aukeratuz gero, prezioaren zati gisa hartuko da fidantza.
2.– Atzera-egite kasuan, notarioak atzera-egite hori jakinaraziko die, hamar eguneko epean, fidantza eman eta horri eusten dioten senide tronkeroei, salmenta formalizatzeko eguna eta ordua adieraziz. Jakinarazpenaren eta formalizazio-dataren artean, gutxienez, hamabost egun igaro beharko dira, salbu eta jakinarazpena jaso dutenek beste tasazio bat eskatzen dutenean.
80. artikulua.– Ondasun tronkalak besterentzeko askatasuna.
Senide tronkeroetatik batek ere ez badu bere burua aurkezten edo batek ere ez badu bere eskubidea gauzatzen, jabeak onibarra besterentzeko askatasuna izango du, kostu bidezko tituluetatik edozeinen bidez, eta berak askatasunez erabakitzen dituen prezio eta baldintzetan; horretarako epea urtebetekoa izango da, ediktuan aipatu epea muga-eguneratu denetik zenbatuta. Epe hori igarota, ezin izango du kostu bidezko besterentzerik gauzatu, beste dei bat egin gabe. Tronkeroak bere burua ez duela aurkeztu ulertuko da, baldin eta tronkero horrek azpiatal honetan aipatu epeetatik edozein iraungitzen uzten baditu.
81. artikulua.– Tronkero ez diren hirugarrenei besterentzea.
Notarioaren aurreko agerraldiaren bidez, eta aho batez erabakia hartzen badute besterentzaileek, eta dei horretara lege bidez agertu diren tronkeroek, lehenespen-graduan ez daudenek barne, orduan, finka hirugarrenari besterendu ahalko zaio; besterentzea formalizatu beharko da, aurreko artikuluan agindu epean, alegia, urtebeteko epean.
82. artikulua.– Egindako izapideak jasotzea besterentze-eskrituran.
Ondasun tronkalak kostu bidez besterentzeko eskritura guztietan, besterentze hori lehenespenez eskuratzeko eskubidea mendekoa baldin bada, foru-deia egin den ala ez agerraraziko da; eta, baiezko kasuan, xehe-xehe aipatuko dira ediktua finkatzeko akta, edo, hala badagokio, notarioaren zuzeneko jakinarazpena eta geroko eginbideak; kasuan kasuko inskripzioan agerraraziko da, halaber, deia legezko forman egin den ala ez.
83. artikulua.– Foru-saka.
1.– Onibarra besterentzen bada aurretiaz deia egin gabe, 72.2 artikuluan zerrendaturiko edozein tronkerok foru-saka akzioa egikari dezake, besterentzearen deuseztasuna eta finkaren adjudikazioa eskatuz, azken hori finkaren beraren balorazio zuzenaren arabera. Tronkeroak epaiketa adierazle batean egikaritu beharko du eskubide hori, eta epaiketa hori sustatu beharko du, besterentzailearen aurka, eskuratzailearen aurka eta erregistroan besterentze hori egin eta harrezkeroko beste eskubide-titular guztien aurka, hiru hileko epean, Jabetza Erregistroan inskripzioa egin denetik zenbatuta, edo, inskripzioa egin ezik, besterentzearen berri izan duenetik zenbatuta.
2.– Tronkeroak eskubide berbera izango du, baldin eta, foru-deiak egin arren, finka besterendu bada iragarritako prezio edo baldintzez bestekoetan.
3.– Epaiak oniritzia ematen badio saka-akzioari, salmenta deuseza dela adieraziko du, eta demandatzailearen mesederako beste besterentze bat egitea aginduko du; epaiak berak finkatuko du zein prezio ordaindu behar duen demandatzaileak, horretarako, epaiketan bertan, alderdien arteko aurkakotasunean jardungo dela.
4.– Behin epaia irmo izanda, demandatzaileak epai hori betearazteko akzioa egikaritzen badu, epaitegiaren zainpean utzi beharko du onibarraren balorazio gisa finkatutako prezioa; prezio horren gain, erosleak lehenespena izango du, saltzailearen beste edozein hartzekoduni begira, erosketaren prezioa eta horren korrituak kobratzeko. Behin jabariari buruzko inskripzioa deuseza dela adierazita, inskripzio horren ondorengo zamak baldin badaude Jabetza Erregistroan, eta zama horiek, epaiaren aginduz, ezereztu beharrekoak badira, orduan, zainpean utzitako prezioa, lehenengo eta behin, geroagoko hartzekodunen esku geratuko da. Inguruabar hori epailearen ebazpenean jaso beharko da.
5.– Tronkero demandatzaileak eskatu behar du betearazpena, epaia irmoa denetik hiru hileko epean; behin epe hori igarota, aurkaratutako salmenta baliozkotuta geratuko da. Epaileak, betearazpena agintzeko unean, erabaki beharko du zainpean jarritako kopuruaren destinoa.
84. artikulua.– Lehenespenez eskuratzeko eskubideak egikaritzea hipoteka-betearazpen kasuetan eta premiamendu-prozeduretan.
1.– Hipoteka-betearazpenaren kasuan, betearazpen hori epaiketa bidezkoa izan nahiz epaiketatik kanpokoa izan, eta premiamendu-prozeduretan ere, senide tronkeroek hurrengo eskubideetatik edozein egikaritu ahal izango dute, foru-sakaren ondoriozko eskubidea duten neurrian:
a) Lehenespenez eskuratzeko eskubidea, salmenta-adjudikazioaren prezioa dela bide. Horretarako, enkantea zein organok egin eta organo horren aurrean agertu beharko da, eta prezioa zainpean utzi beharko du, salmenta-eskritura egiletsi baino lehen, edo organo eskudunak Jabetza Erregistroan inskribatzeko moduko ziurtagiria luzatu baino lehen.
b) Foru-sakaren ondoriozko eskubidea, atal honetan araututako moduan, eta, betiere, hiru hileko epean, enkantearen datatik zenbatuta.
2.– Adjudikazioa hartzekodun betearazleari egiten zaionean, eskubide berbera izango dute, hiru hileko epean, adjudikazioaren datatik zenbatuta.
85. artikulua.– Lehenespenez eskuratzeko eskubideak egikaritzea trukaketa-kasuetan.
1.– Azpiatal honetan xedatutakoa aplikatuko da trukaketa-kasuetan ere, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:
a) Ondasun tronkala trukatzen edo subrogatzen denean ondasun ez-tronkalekin, edo, tronkalak izanda, lehenespenez eskuratzeko eskubidetik baztertuta dauden ondasunekin.
b) Jasotako ondasunaren balioa, izatez, trukaketan emandako ondasun tronkalarena baino txikiagoa denean heren batean.
2.– Titularrak ondasun tronkala besterentzen duenean bizi arteko errentaren bat edo mantenua lortzeko, orduan, eskubide hori egikaritzen duenak bermatu beharko du, gutxienez, pentsio hori ordaintzea edo harako laguntza ematea, besterentzailearen eta haren ezkontide edo bizikidearen bizitzak iraun bitartean.
86. artikulua.– Lehenespenez eskuratzeko eskubideak egikaritzea errentamendu-kasuetan.
1.– Errentariaren errentamendu-kontratuak berrogei urtetik gorako indarraldia baldin badu, errentari horren kausatzaile zein senide izan eta senide horiek guztiek finkaren gainean izan duten edukitza-epea barne hartuta, orduan errentariak errentapeko finka lehenespenez eskuratzeko eskubidea izango du, azpiatal honetan araututako moduan.
2.– Errentariaren eskubide horrek lehenespena izango du alboko senideenari begira, eta tronkeroetatik batek ere ez du lehenespeneko eskubiderik izango, errentariari finka eskualdatzen zaionean jabetza eskuratzeko eskubidearen ondorioz.
3.– Edozein kasutan ere, besterentzeko borondatea errentariari ere jakinarazi beharko zaio.
87. artikulua.– Eskubide horien lehenespena beste eskuratze-eskubide batzuen gainetik.
Titulu honetan aitorturiko eskubideek lehenespena izango dute beste edozein eskuraketa-eskubideri begira, baita erregistroko hirugarrengotzari begira ere, baldin eta halakoa sortzen bada inskripzioa egin delako lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritzeko epeetan zehar.
LAUGARREN ATALA
TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNA ARABAKO AIARA HARANEAN
88. artikulua.– Lurralde-eremua.
1.– Aiarako haranari berezko zaion zuzenbide zibila aplikatuko da Aiara, Amurrio eta Okondoko udal-mugarteetan, eta, Artziniegako udaletik, Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxogutiko auzoetan.
2.– Aipatu udal-mugarteetan geroago administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko zuzenbide zibil aplikagarria.
89. artikulua.– Testamentua egiteko askatasuna Aiara haranean.
1.– Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek euren ondasunak askatasunez xedatu ahal dituzte, hala nahi eta hobesten duten modurik egokienean, testamentu, dohaintza edo oinordetza-itunaren bidez, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bitartez, euren nahitaezko jaraunsleak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz.
2.– Nahitaezko jaraunsle gisa hartzen dira lege honen 47. artikuluaren arabera halakoak direnak.
90. artikulua.– Bazterketa.
1.– Bazterketa esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke, banakakoa nahiz baterakoa.
2.– Bazterketa ez egiteak sortuko ditu 48.3 artikuluan ezarritako ondoreak.
91. artikulua.– Botere osoko gozamenaren eraketa.
1.– Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek botere osoko gozamena eratu ahal dute, testamentuaren bidez nahiz oinordetza-itunaren bidez.
2.– Eratutakoa botere osoko gozamen gisa hartzen da, gozamendunari ahalmena ematen zaionean, ondasun guztiak edo batzuk dohaineko tituluan, inter vivos nahiz mortis causa xedatzeko, eratzailearen seme-alaba edo ondorengoen mesederako, eta eratzaileak beren-beregi aipaturiko beste pertsonen mesederako.
3.– Eratzaileak botere osoko gozamenaren edukia zabaldu, murriztu edo zehaztu ahal du.
4.– Testamentu-ahalordea ematen denean ulertzen da botere osoko gozamena ere egiletsi dela, beren-beregi kontrakoa xedatzen denean izan ezik.
92. artikulua.– Botere osoko gozamenaren ezaugarriak.
Botere osoko gozamena bere-berezko eskubidea da. Ezin izango da inolako tituluren bidez besterendu edo kargatu, eratzaileak horretarako baimena eman ezik.
93. artikulua.– Botere osoko gozamenaren egikaritzea.
Botere osoko gozamendunak ondasun batzuk xedatzen baldin baditu, jasotako ondasunekin baztertuta geratzen dira senipartedun onuradunak; horri kalterik egin gabe, geroagoko egintzetan, gozamendunak beste ondasun batzuk eman ahal dizkie senipartedun horiei.
94. artikulua.– Gozamendunaren betebeharrak.
Gozamendunak ordaindu beharko ditu botere osoko gozamenak zein ondasun hartu, eta ondasun horien gaineko konponketa, gastu, zama eta kontribuzio guztiak, ondasunok xedatzen ez dituen bitartean.
95. artikulua.– Gozamendunaren fidantza.
Botere osoko gozamendunak ez du fidantza emateko betebeharrik izango, kausatzaileak beren-beregi xedatutakoa salbu.
BOSGARREN ATALA
BASERRIARI BURUZKO ARAU BEREZIAK GIPUZKOAN
96. artikulua.– Baserriaren oinordetzaren antolaketa.
Gipuzkoako lurralde historikoan, baserriaren gaineko oinordetza antolatzeko, lege honen arauak aplikatuko dira, betiere lurralde historiko horretako forma, erakunde eta printzipio tradizionalei egokituz.
97. artikulua.– Baserria.
Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen du landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail, baso edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.
98. artikulua.– Ondazilegiak.
Baserriaren osagaietan, ondazilegiak diren lursailak barruraturik daudela ulertuko da.
99. artikulua.– Baserria dohaineko tituluaren bidez eskualdatzean sartutako ondasuna.
Baserria eta bere lursailen eskualdaketan, dohaineko tituluaren bidez egiten denean, eta aurkakoa hitzartu ezean, aurreko artikuluetan zehaztutako multzoa barruratuko da.
HIRUGARREN KAPITULUA
OINORDETZA ITUNAK
LEHENENGO ATALA
XEDAPEN OROKORRAK
100. artikulua.– Oinordetza-ituna.
1.– Oinordetza-itunaren bidez, ondasunen titularrak horiek xedatu ahal ditu mortis causa.
2.– Itunaren bitartez, halaber, uko egin dakieke jarauntsi oso baten edo zati baten gaineko oinordetza-eskubideei, jarauntsi horren kausatzailea bizirik dagoen bitartean. Era berean, xedatu ahal dira hirugarren baten jarauntsiaren gaineko oinordetza-eskubideak, betiere hirugarren horren adostasunarekin.
3.– Oinordetza-ituna baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da egilesleak adin nagusikoak izatea.
4.– Oinordetza-itunak nahitaez egiletsi beharko dira eskritura publikoan.
101. artikulua.– Oinordetza-ituna eta testamentua.
1.– Oinordetza-itunaren bidez ondasunen oinordekoa izendatzeak ondorerik gabe uzten ditu itunpeko ondasunen gainean aurretiaz egindako testamentu-xedapen guztiak.
2.– Izendapen hori aldarazi edo suntsiarazi egingo da, bakarrik, egilesleek edo euren oinordekoek beste itun bat eginez gero, eta, orobat, alderdiek ezarritako arrazoien ondorioz.
3.– Oinordetza-ituna azkentzen da, alderdiek finkatutako arrazoien ondorioz edo legez ezarritako arrazoien ondorioz.
102. artikulua.– Oinordetza-ituna eta mortis causa dohaintza.
Banakako ondasunen gainean mortis causa egindako dohaintza oinordetza-itun gisa hartzen da, eta halakoa izango da, orobat, inter vivos egindako dohaintza unibertsala, kontrakoa hizpatu ezik.
103. artikulua.– Oinordekoa izendatzeko ituna.
Oinordekoa izendatzeko itunak bere baitan jaso dezake jarauntsiaren gaineko xedapena, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bidez, baita jarauntsiari uko egitea ere; bi kasuotan, egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, zamak, betebeharrak eta baldintzak.
BIGARREN ATALA
OINORDEKOA IZENDATZEKO ITUNAK
104. artikulua.– Oinordekoa izendatzea ondasunak unean bertan eskualdatuz.
1.– Oinordekoa izendatzen denean unean bertan ondasunak eskualdatuz, oinordekoak ondasun horien gaineko titulartasuna eskuratzen du, betiere izendatzaileen intereserako, familiaren intereserako eta ondasunen ustiatzearen intereserako ezarritako mugekin; horregatik, kontrako ituna egin ezean, xedatze- edo kargatze-egintza oro baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da izendatzailearen eta izendatuaren baterako adostasuna.
2.– Izendatzaileak oinordetza-itunaren aurretik zorrak hartu baditu, izendatzailearen hartzekodunek lehenespena dute unean bertan eskualdatutako ondasunen gainean.
105. artikulua.– Oinordekoa izendatzea ondasunak post mortem eskualdatuz.
1.– Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendatuak ondasunak jasoko ditu izendatzailea hiltzen den unean; baina ituna egilesten denetik oinordeko-izaera eskuratzen du, eta izaera hori besterenduezina eta enbargaezina da.
2.– Izendatzaileak ondasunen gaineko titulartasunari eusten dio, eta, kontrakoa itundu ezean, ondasun horiek xedatu ahal izango ditu kostu bidez. Eskualdatutako ondasunak, izatez, ekoizpen-ondareak badira, eta izendatuak ondare horietan lan egiten badu, haren adostasuna nahitaezkoa izango da, ondasunok kostu bidez besterentzeko, baldin eta izendatzaileak eta izendatuak ez badute bestelakoa itundu.
3.– Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendapen horren barruko ondasunek erantzukizuna dute izendatzaileak hartutako zorren gainean.
106. artikulua.– Oinordeko izendatuak eskubideak xedatzea.
Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu eta ezkontzako itunetan egilesten bada, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du dohaineko tituluaren bidez, baita izendatzailea bizirik dagoenean ere, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, bere seme-alaba eta ondorengoen mesederako.
Izendatua izendatzailea baino lehen hilez gero, izendatuaren eskubidea haren ondorengoei eskualdatzen zaie. Baldin eta abintestato hildako izendatu baten seme-alaba edo ondorengo batzuk badira, izendatzaileak aukera ditzake horietariko bat edo batzuk, testamentu, itun edo bestelako oinordetza-titulu baten bidez.
107. artikulua.– Erkidego-ituna.
1.– Familia-ondarearen oinordekoa izendatzen denean, horrekin batera izendatzaileen eta izendatuen arteko erkidego-ituna egin daiteke, sozietate-mota desberdinen formapean edo ondasun-erkidegoaren araubidea erabiliz. Itundutako erkidego-araubideari edo familia-sozietateari aplikatuko zaio, lehenengo eta behin, titulu eratzailea, eta, ordezko moduan, Euskal Lege Zibil honetan xedatutakoa.
2.– Kontrako ituna egin ezean, izendatzaileetatik bat hiltzean ulertuko da haren ezkontideak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, itunaren egilesle denak, bizi artean eta oso-osorik gordetzen dituela bi-biok erreserbatu izan dituzten eskubideak.
3.– Izendatzaileari itzuliko zaizkio mantenuaren kargapean oinordetza-itunaren bidez eskualdatutako ondasunak, izendatua hiltzen bada, seme-alaba eta ondorengorik utzi gabe, izendatzailea bizirik dagoela.
108. artikulua.– Oinordetza-itunaren ezeztapena.
Izendatzaileek izendapena ezeztatu ahal dute:
1.– Itundutako arrazoien ondorioz.
2.– Ezarritako zama eta baldintzen ez-betetze larriaren ondorioz.
3.– Izendatuak ezduintasun- edo jaraunsgabetze-arrazoia betetzearen ondorioz.
4.– Izendatuaren jokabidearen ondorioz, horrek familiaren ohiko elkarbizitza oztopatzen badu.
5.– Izendatuaren ezkontzari dagokionez deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatzen denean, edo izatezko bikotea azkentzen denean, baldin eta oinordetza-ituna egiletsi bada ezkontza horri edo izatezko bikote horri begira. Salbuetsita geratzen da izatezko bikotearen kasua, horren azkentzearen arrazoia bada bikotearen kideak beraien artean ezkondu direla.
109. artikulua.– Oinordetza-itunaren suntsipena.
Oinordekoaren gaineko izendapena suntsiarazi egingo da:
1.– Izendapen horren gaineko baldintza suntsiarazlea betetzearen ondorioz.
2.– Izendatua ondorengorik gabe hiltzearen ondorioz, edo halakoak utzi arren, 106. artikuluan aurreikusita dagoen eskualdaketa gertatu ez bada.
3.– Egilesleek eskritura publikoan formalizaturiko hitzarmenaren ondorioz.
LAUGARREN KAPITULUA
LEGEZKO EDO TESTAMENTU GABEKO OINORDETZA
110. artikulua.– Legezko edo testamentu gabeko oinordetza.
Legezko oinordetza gertatzen da, jarauntsi osoa edo horren zati bat baliozkotasunez xedatu ez denean, dela testamentuaren bidez, dela oinordetza-itunaren bidez, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz.
111. artikulua.– Ondasun tronkalen legezko oinordetza.
1.– Ondasun tronkalen kasuan, legezko oinordetzaren hurrenkera izango da 66. artikuluan ezarritakoa, baina alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortzen zaizkio lege honetan araututako eskubide guztiak; ondasun ez-tronkalik izan ezean edo horiek aski ez direnean, eskubideok ondasun tronkalen gainekoak izango dira.
2.– Oinordeko tronkerorik ez dagoenean, ondasun guztiak ez-tronkalak direla ulertuko da.
112. artikulua.– Ondasun ez-tronkalen legezko oinordetza.
Ondasun ez-tronkalen kasuan, legezko oinordetza gauzatzen da honako hurrenkera honetan:
1.– Lehenengo eta behin, seme-alaba edo ondorengoen mesederako.
2.– Alargunaren mesederako, legezko banantzerik edo modu sinesgarrian bi ezkontideen artean hitzartutako banantzerik izan ez denean, edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen mesederako, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.
3.– Aurrekoen mesederako.
4.– Albokoen mesederako, laugarren graduaren barruan, odolkidetasunez zein adopzio bidez.
113. artikulua.– Oinordekoak berezko eskubidearen ondorioz edo ordezkapen-eskubidearen ondorioz.
1.– Seme-alabak jaraunsle dira berezko eskubidearen ondorioz, jarauntsitik hartzeko dagoena zati berdinetan banatzen delarik.
2.– Ilobak eta gainerako ondorengoak jaraunsle izango dira ordezkapen-eskubidearen ondorioz.
114. artikulua.– Ezkontide alarguna edo bizirik dirauen izatekoz bikotekidea.
1.– Ondorengorik izan ezean, eta aurrekoak eta albokoak baino lehenago, oinordekoa izango da alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.
2.– Edozein kasutan ere, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak bere seniparte-eskubideei eutsiko die, gozamenari dagokionez.
115. artikulua.– Aurrekoak.
1.– Gurasoek jarauntsiko ondasunak eskuratzen dituzte erdi bana. Euretatik bat hilda badago, bizirik dirauenak ondasun guztiak jasoko ditu.
2.– Gurasoetatik bat ere ez badago bizirik, gainerako aurrekoak izango dira oinordeko, bi lerroetan ondasunak erdi bana eginez; eta, lerroren batean ez badago aurrekorik, ondasun guztiak zati berdinetan eskuratuko dituzte aurrekoak zein lerrotan egon eta lerro horretako aurrekoek.
116. artikulua.– Albokoak.
1.– Ondorengorik, aurrekorik eta alargunik edo bizirik dirauen izatezko bikotekiderik izan ezean, alboko senideak izango dira oinordeko; lehenengo eta behin, anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, eta, halakoak izan ezean, seniderik hurbilenak, betiere laugarren graduaren barruan.
2.– Ordezkapen-eskubidea gertatuko da, bakarrik, anai-arrebak anai-arreben seme-alabekin batera agertzen direnean; lehenengoak oinordeko izango dira buruko, eta bigarrenak, leinuko. Lotura bikoitzeko anai-arrebak lotura bakarreko anai-arrebekin agertzen badira, haiek horien bikoitza jasoko dute oinordeko gisa.
117. artikulua.– Autonomia Erkidegoaren aldeko oinordetza.
Aurreko artikuluen arabera lege-aginduz oinordetzara deituriko pertsonarik izan ezean, ondasun guztien oinordekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra. Horrek heren bat eratxikiko dio bere buruari, beste heren bat hildakoaren azken egoitzari dagokion foru-aldundiari, eta gainerako herena hildakoak zein udaletan izan duen bere egoitza eta udal horri.
Administrazio publiko horien eskubide eta betebeharrak beste oinordekoen parekoak izango dira, baina beti ulertuko da jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartzen dela, horri buruzko adierazpena beharrezkoa ez dela.
BOSGARREN KAPITULUA
OINORDETZA FORMA DESBERDIN GUZTIENTZAKO XEDAPEN ERKIDEAK
118. artikulua.– Ondorengoarengandik eskuratutako ondasunen erreserba.
Aurrekoak jaraunsle gisa eskuratzen baditu ondasun batzuk bere ondorengoarengandik, eta ondorengoak ondasun horiek jaso baditu dohaineko tituluaren bidez beste aurreko batengandik edo anai nahiz arreba batengandik, orduan, aurrekoak betebeharra du lege-aginduz jasotakoak erreserbatzeko, ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretan hirugarren gradurainoko senide direnen mesederako.
119. artikulua.– Ezkontza baterako dohaintzan emandako onibarren erreserba.
Onibarrak dohaintzan eman badira ezkontza baterako, ezkontza horren aurretik zein ondoren, ondasunon oinordeko izango dira ezkontza horretan izandako seme-alabak edo ondorengoak, beste guztiak baztertuz.
120. artikulua.– Ezkontide edo izatezko bikotekide hildakoaren seme-alaben aldeko erreserba.
Kausatzaileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea berriz ezkontzen bada, izatezko bikote berria eratzen badu edo ezkontide edo izatezko bikotekide hildakoarena ez den seme edo alabaren bat baldin badu, orduan, horren betebeharra izango da hildakoarekin izandako seme-alabei eta ondorengoei erreserbatzea berak harengandik testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez nahiz dohaineko beste edozein tituluren bidez eskuratutako ondasun guztiak.
121. artikulua.– Erreserben irismena.
Titulu honetan arauturiko erreserbek, edozein kasutan ere, euren baitan hartzen dituzte erreserbagileak egindako eraikin, landaketa eta hobekuntzak; eta betebeharra sortzen da, erreserbagileari edo haren jaraunsleei halakoen balio eguneratua ordaintzeko, erreserba-hartzaileak horien edukitza noiz eskuratu eta hurrengo urtebete eta egun bateko epean.
122. artikulua.– Erreserbagilearen ahalmenak.
Erreserbagileak, titulu honetan araututako kasu guztietan, oinordekoa izendatu ahal izango du erreserba-hartzaileen artean, testamentuzko oinordetzari edo oinordetza-itunari buruz ezarritakoaren arabera; eta ezin izango du ordezpenik eta kargarik ezarri, horien mesederako ez bada.
123. artikulua.– Dohaintzan emandako ondasunen itzulketa.
Aurrekoak oinordeko dira, aurkako oinordetza-ituna izan ezean, euren seme-alaba edo ondorengoei eman dizkieten ondasun ez-tronkaletan, baldin eta seme-alaba edo ondorengo horiek hil badira ondorengorik utzi gabe, eta dohaintzan emandako objektuak eurak oinordetzan badaude. Objektuok besterendu badira, aurrekoak oinordeko izango dira, dohaintza-hartzaileak objektu horiei begira izango zituzkeen akzio guztietan; objektuok saldu badira, prezioan; eta trukatu edo aldatu badira, horien ordezko diren ondasunetan.
124. artikulua.– Itzulketa-gai diren ondasunak zenbatzea.
Aurreko artikuluan zehazten diren ondasunen balioa zenbatuko da kausatzaileak utzitako ondasunetan, oinordetzaren delazioa burutzen den unean.
III. TITULUA
EZKONTZAKO ONDASUNEN ARAUBIDEA
LEHENENGO KAPITULUA
LEGE-ARAUBIDEA
125. artikulua.– Ezkontzaren araubide ekonomikoa.
Ezkontzako ondasunen araubidea izango da ezkontideek ezkontzako itunetan ezarritakoa, bai beren-beregi araubide horren baldintzak hizpatzen dituztenean, bai lege honetan nahiz beste lege batzuetan ezarritako sistema ekonomikoetatik edozein aipatzen dutenean.
126. artikulua.– Ezkontzaren araubide ekonomikoaren aldaketa.
Ezkontzaren araubide ekonomikoa, itundutakoa izan nahiz legezkoa izan, aldarazi ahal izango da, beste ezkontza-itun batzuk egiletsiz.
127. artikulua.– Ezkontzaren araubide ekonomikoa itunik ez dagoenean.
1.– Ezkontzako itunak egin ezean, edo egindakoak askiezak edo deusezak izanez gero, ezkontzari aplikatuko zaizkio Kode Zibilean irabazpidezko sozietateari buruz ezarritako arauak.
2.– Ezkongaiak Bizkaiko lur lauko, Aramaioko edo Laudioko auzotarrak direnean, ezkontzari aplikatuko zaio, ituna egin ezean, III. titulu honen bigarren kapituluan araututako araubidea.
3.– Ezkontideetatik batek bakarrik badu bere auzotasun zibila Bizkaiko lur lauan, Aramaion edo Laudion, ondasunen araubidea izango da, ituna egin ezean, ezkontideen lehenengo eta ohiko bizileku erkideari dagokiona, eta, halako bizilekua izan ezean, ezkontza non egin eta toki horri dagokiona.
128. artikulua.– Ezkontzaren araubide ekonomikoaren inskribatzea.
Ezkontzako ondasunen araubidea aldarazteak ez du ondorerik sortuko hirugarrenen aurka, aldarazpena Erregistro Zibilean edo, hala denean, Jabetza Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan inskribatzen denetik baino.
BIGARREN KAPITULUA
ONDASUNEN FORU KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA
LEHENENGO ATALA
ONDASUNEN FORU-KOMUNIKAZIOA
129. artikulua.– Ondasunen foru-komunikazioa.
Foru-komunikazioaren bitartez, erkide egiten dira, ezkontideentzat erdi bana, ondasun, eskubide eta akzio guztiak, horien jatorria edozein izanik ere, batarenak izan zein bestearenak izan, edozein tituluren ondoriozkoak, bai ekarritakoak, bai ezkontza bitartean eskuratutakoak, eta horien kokalekua edozein izanik ere.
130. artikulua.– Ondasunen foru-komunikazioaren irismena eta bukaera.
Foru-komunikazioak, ezkontza bitartean, lege honetan ezarritako norainokoa eta mugapenak ditu, eta zuzenean bukatuko da ezkontideen arteko banantze-epaia, ezkontzaren deuseztasunari buruzkoa edo dibortzio-epaia ematean, bai eta ezkontzako itunak egilestean ere, baldin eta ezkontideek beste izaera bateko araubide ekonomikoa ezartzen badute.
131. artikulua.– Ondasunen foru-komunikazioaren bukaeraren beste arrazoi batzuk eta horien ondorioak.
Foru-komunikazioa bukatuko da, halaber, epailearen erabakiz eta ezkontideetatik batek hori eskatuta, hurrengo kasuetan:
1.– Beste ezkontidea epaiketa bidez ezgaituta geratu denean, haren absentzia-adierazpena eman denean edo hartzekodunen konkurtso-adierazpena eman denean.
2.– Beste ezkontideak xedatze- eta kudeatze-egintzak gauzatzen dituenean, haren kalterako edo haren eskubideei iruzur eginez.
3.– Egitez urtebete baino gehiago bananduta egon direnean, nahiz eta elkarrekin adostutako banantzea izan.
Komunikazio-araubidea desegin ondoren ezkontza bera ez bada azkentzen, ezkontideak ondasunen banantze-araubidearen mende geratuko dira, Kode Zibilean arautu bezala, kontrakoa itundu ezik.
132. artikulua.– Ondasunen foru-komunikazioaren sendotzea.
1.– Foru-komunikazioa, ezkontzarekin sortzen dena, sendotu egiten da ezkontideetatik bat hiltzearen ondorioz desegiten den unean, bi-bion seme-alabak edo ondorengoak baldin badaude.
2.– Ezkontideetatik edozeinek ezkontza desegin arte lortu dituen ondasun, eskubide eta akzio guztiak komunikatu direla ulertuko da; ez, ordea, pertsonari datxezkion eskubideak, ezta ezkontideetatik baten heriotzaz geroztik eskuratutakoak ere. Era berean, ez dira komunikatuko ondasun eta eskubide eskualdaezinak, ezta norberaren erabilerarako direnak ere.
133. artikulua.– Irabazitako ondasunak eta ezkontide batengan jatorria duten ondasunak.
Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, irabazitako ondasunak eta ezkontide batengan jatorria duten ondasunak bereiziko dira, eta bereizketa horri aplikatuko zaizkio legeria zibil orokorrak irabazpidezko ondasunen gainean eta ondasun pribatiboen gainean ezarritako arauak.
134. artikulua.– Ezkontzaren zamak.
1.– Ezkontzaren zamatzat hartuko dira familia mantentzeko, seme-alaba erkideak elikatu eta hezteko, eta, ezkontide batenak bakarrik izanik, familiaren etxean bizi diren seme-alabak elikatu eta hezteko beharrezkoak diren guztiak. Beste edozein gastu ondasun erkideekin ordaintzen bada, baina ezkontide baten interes edo ondasunei buruzkoa baldin bada, itzulketa eskatzeko eskubidea sortuko da, komunikazioa likidatzeko unean.
2.– Ezkontzaren zamak ordainduko dira, lehenengo eta behin, irabazitako ondasunekin eta, halakorik izan ezean edo horiek nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, ezkontide bakoitzarengan jatorria duten ondasunekin, horien balioaren arabera.
3.– Azken horiekin ordaindutakoa etorkizuneko irabaziekin konpentsatuko da.
135. artikulua.– Ondasunak xedatzeko egintzak.
1.– Foru-komunikazioan, ondasunak xedatzeko egintzetarako nahitaezkoa izango da bi ezkontideen adostasuna. Ezkontideetatik batek adostasuna ukatzen badu, epaileak xedapena baimendu ahal izango du, hori familiaren intereserako dela uste badu.
2.– Hala ere, ezkontideetatik edozeinek bere kabuz xedatu ahal izango ditu bere titulartasunpeko dirua, kuotak, kooperatibei egindako ekarpenak edo sozietateetan dituen partaidetzen zati ordezkatzaileak, finantza-aktiboak edo balore higigarriak.
3.– Modu berean, ezkontide batek beste ezkontidearen mesederako egin badu pribatibotasunaren aitortzea, legeria zibil orokorraren arabera, eta aitortza hori Jabetza Erregistroan inskribatu ondoren, ondasun hori xeda dezake hipoteka-legerian ezarritako moduetan, hipoteka-legeria hori dela xedapen egintzaren unean indarrean dagoena.
136. artikulua.– Kreditu-eskubideak.
Kreditu-eskubideak, horien izaera edozein izanik ere, zein ezkontideren izenean eratu eta horrexek egikarituko ditu.
137. artikulua.– Ondasunak kudeatu eta administratzea.
1.– Ezkontide bakoitzari dagokio, modu esklusiboan, berarengan jatorria duten ondasunak kudeatu eta administratzea, Merkataritza Kodean ezarritakoari kalterik egin gabe.
2.– Era berean, ezkontide bakoitzak bere ondasunen fruituak eta produktuak xedatu ahal izango ditu, eta, aldian-aldian, besteari argibideak eman beharko dizkio ondasun horien egoerari buruz.
138. artikulua.– Zorrak eta betebeharrak.
1.– Ezkontideetatik edozeinek zorrak eta betebeharrak hartzen baditu bestearen adostasunik gabe, hartutako horiek betebehardunari dagokion erdiaren kontura bakarrik geratuko dira, hurrengo mugapenekin:
a) Erantzukizunetik aske geratuko dira beti ezkontide ez-zordunarengan jatorria duten ondasunak.
b) Prozesu judizialetan edo betearazpen-prozesuetan, hurrengo erregelen mende geratuko da irabazitako ondasunen eta zordunarengan jatorria duten ondasunen gaineko erantzukizuna:
Ezkontide ez-zordunari jakinarazi beharko zaio enbargoa, eta ezkontide horrek eskubidea izango du edozein enbargoren aurka jartzeko, baldin eta enbargo horrek, irabazitako ondasunen gainekoa izanik, berari dagokion erdia gainditzen badu. Era berean, ezkontide ez-zordunak, egutegiko hamabost eguneko epean, foru-komunikazioaren desegitea eskatu ahal izango du, 145. artikuluko erregelen arabera; kasu horretan, betebehardunari adjudikaturiko ondasunak bakarrik geratuko dira erantzukizunaren menpe, eta ezkontzari ondasunen banantze-araubidea aplikatuko zaio aurrerantzean. Eskubide hori ez da gertatuko, baldin eta hartzekodunak frogatzen badu zorrak onura ekarri diola familiari.
Foru-komunikazioa desegitearen ondorioz, ondasunak adjudikatu behar direnean, adjudikazio hori betearazpen-prozeduran bertan egingo da, eta, zehatzago, pieza bananduan, eta, horretarako, jarauntsien banaketari buruz ezarritako arauak aplikatuko dira.
c) Betebeharpekoaren erdi komunikatua saltzen bada, ezkontide erantzuleak ezkontza bitartean ez du inolako zatirik izango, beste erdiaren gainean; erdi hori beste ezkontidearen administraziopean geratuko da. Ezkontideak ezin izango du erdi hori besterendu, epailearen baimenik gabe, eta haren fruituak familiaren gastu arruntetarako destinatu beharko ditu.
d) Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzukizuna subsidiarioa da, eta ezkontide ez-zordunak halakoak enbargatzea saihestu ahal izango du, zordunaren ondasun propioak behar besteko kopuruan adieraziz.
2.– Edozein kasutan ere, betearazpena zein ondasunen gainean gauzatu eta ondasun horiek ezkontide zordunak jasotakotzat hartuko dira, komunikazioan horrek duen partaidetzaren kontura, eta sozietatea likidatzeko unean haiek duten balioaren neurrian.
139. artikulua.– Jarauntsiak arbuiatzea eta onartzea.
Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, jarauntsira deitutako ezkontideak ezin izango du hori arbuiatu, bestearen adostasunik gabe. Adostasuna lortu ezean, jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da.
BIGARREN ATALA
ONDASUNEN KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA DESEGITEA
140. artikulua.– Ezkontideetako bat seme-alaba eta ondorengo erkideak utzita hiltzeagatik desegitea.
Ezkontza desegiten bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta seme-alaba edo ondorengo erkiderik badago, foru-komunikazioa sendotu eta ondasun-erkidego bihurtzen da, batetik, alargunaren eta, bestetik, aurrez hildakoaren oinordeko diren seme-alaba edo ondorengoen artean, ondasunak zatitu eta adjudikatu arte.
141. artikulua.– Ezkontideetako bat komisarioa izendatuta utzita hiltzeagatik desegitea.
1.– Kausatzaileak komisarioa izendatu badu, ondasunak erkidegoan egongo dira, oinordekoa izendatu arte.
2.– Ondasunak egoera horretan diren bitartean, alarguna izango da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, jarauntsiaren ordezkari bakarra eta ondasun guztien administratzailea, izendatutako oinordekoek jarauntsia onartzen ez duten bitartean.
3.– Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna komisario izendatu bada, bera bakarrik edo beste pertsona batzuekin batera, alargun horrek, testamentu-ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, xedatzeke dauden ondasunen gaineko gozamena izango du, eta ez du fidantza emateko betebeharrik izango.
142. artikulua.– Ezkontide alargun komisarioak ondasunak bere buruari adjudikatzea.
1.– 140. artikuluan xedatutakoa salbuetsita, alarguna komisario izendatu bada, alargun horrek bere buruari adjudikatu ahal izango dio ondasun guztien erdia, eta beste erdia aurrez hildakoaren oinordetzarako utzi ahal izango du, oinordetza-erreserbei kalterik egin gabe.
2.– Kausatzaileak kontulari-banatzailea izendatu badu, ezkontide komisarioak, kontulari-banatzailearekin batera, eratutako erkidegoaren desegitea eta likidazioa egin ahal izango ditu, 144. artikuluan ezarritako moduan; horrela, kausatzailearen oinordetzan geratuko dira horri adjudikaturiko ondasunak. Era berean, hori egin ahal izango du ustezko oinordekoekin batera, edo, osterantzean, berak epaileari hala eskatu eta horrexen erabakiz.
143. artikulua.– Ondorengoek jarauntsiak onartzea ezkontide alargunak eskatuta.
Ezkontza desegin bada seme-alabak edo ondorengoak daudela, alargunak, epaiketa bidez, hildakoaren oinordekoei eskatu ahal izango die haren intereseko jarauntsietatik edozein onartzea. Epaileak adierazitako epea ezin izango da hogeita hamar egunetik gorakoa izan; eta, behin hori igarota, oinordekoek ez badute adierazi jarauntsia onartzeko borondatea dutenik, edo jarauntsia arbuiatu badute, aipatutako ezkontideak jarauntsi hori onartu ahal izango du inbentario-onuraren arabera.
144. artikulua.– Komunikaziopeko ondasunen adjudikatzea.
1.– Komunikaziopeko ondasunak adjudikatzean, hurrengo erregelak beteko dira:
a) Lehenengo eta behin, alargunari adjudikatuko zaizkio, bere hartzekoa ordaintzeko, berarengan jatorria duten onibar tronkalak.
b) Horiek ez badira nahikoa, alargunaren hartzekoa osatuko da ondasun higigarri eta onibar ez-tronkalekin.
c) Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoa ez direnean, eta orduan bakarrik, aurrez hildako ezkontidearen onibar tronkala erabiliko da.
2.– Alargunaren hartzekoa zehazteko, aintzakotzat hartuko da 138. artikuluan xedatutakoa.
145. artikulua.– Ezkontideetako bat ondorengo erkiderik utzi gabe hiltzeagatik edo banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik desegitea.
1.– Foru-komunikazioa azkentzen denean ezkontideetatik bat hiltzeagatik, ondorengo erkiderik utzi gabe, edo banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik, hurrengo erregelak aplikatuko dira:
a) Ezkontide bakoitzari dagozkio berarengan jatorria duten ondasunak edo horiekin eskuratutakoak nahiz haien salmentaren ondorioz eskuratutakoak. Eskuraketa, zati batez, beste jatorri bateko ondasunekin egin bada, halako ondasunetan proindibisoa sortuko da ondasunon titularren artean, bakoitzak jarritako kopuruaren arabera.
b) Irabazitako ondasunak erdibanatu egingo dira bi ezkontideen artean.
c) Ezkontide baten ondasuna edo horren balioa familiaren intereserako gastatu bada, horren balio eguneratua kontuan hartuko da, irabazitako ondasunekin hori ordaintzeko; eta irabazitako ondasunak nahikoa ez badira, alde horretatik beste ezkontideak ordainduko du berari dagokion zatia, bakoitzak dituen ondasunen balioaren arabera.
2.– Foru-komunikazioa azkentzen bada ezkontzaren araubide ekonomikoa aldaraztearren, itundutakoa beteko da, eta, horren ezean, aplikagarria izango da artikulu honetan xedatutakoa.
146. artikulua.– Beste erregela partikular batzuk, ezkontideetako bat ondorengo erkiderik utzi gabe hiltzeagatik desegitearen kasurako.
Desegitea gertatzen bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta ez badago ondorengorik, orduan, aurreko artikuluko erregelez gain, hurrengoak aplikatuko dira:
a) Alarguna aurrez hildakoaren baserrira ezkondu bada, orduan eskubidea izango du, alargun dagoen bitartean, baserri horretan geratzeko urtebete eta egun bat; horrek ez die kalterik egingo legezko edo borondatezko xedapenaren ondorioz alargunak dituen beste eskubideei.
b) Alargunak ezkonsaria ekarri badu edo bestelako ekarriak egin baditu, aurreko erregelan ezarritako epea luzatu egingo da hildakoaren jaraunsleek alargunari ekarri horiek itzultzen ez dizkioten bitartean.
c) Onibar tronkalak kostu bidez eskuratu badira, edo horietan hobekuntzak egin badira, eskuraketa eta hobekuntza horiek izango dira ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretako ezkontidearentzat edo horren jaraunsle tronkeroentzat; baina, ezkontza-sozietatea likidatzean, aintzakotzat hartuko da egindako inbertsioen balio eguneratua, eta beste ezkontideari edo horren jaraunsleei ordainduko zaie hari dagokion hartzekoa.
Gerta daiteke ordainketa horrek ondorerik ez izatea alarguna hil arte, horri eskubidea aitortzen baitzaio bizirik dagoen bitartean bere erdia askatasunez gozatu eta lupertzeko.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea.
1.– Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzen da. Kontsulta-organoa izango da eta bere misioa izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea. Horretarako, honako hauek egingo ditu: ikerketu, ebaluatu, proposamenak eztabaidatu eta aholkularitza egin Eusko Legebiltzarrarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, baita arlo horretan lege-berrikuntzak eta aldaketak proposatu ere.
2.– Bere osaerak ez du ordainketarik sortuko eta bai osaera, bai bere funtzionamendu-erregimena erregelamendu bidez garatuko dira.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Izatezko bikoteen araubidea.
1.– Lege honetan izatezko bikoteei buruz egiten diren aipamenak ulertuko da egiten zaizkiela izatezko bikoteak arautzeko martxoaren 7ko 2/2003 Legearen 4. artikuluan ezarritako erregistroan inskribatuta daudenei.
2.– Aldatu egiten dira izatezko bikoteak arautzeko martxoaren 7ko 2/2003 Legearen 2. eta 5. artikuluak, testu honen arabera:
«2. artikulua.– Izatezko bikotearen kontzeptua eta aplikazio-eremua.
Lehenengoa.– Lege hau aplikatzeko, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze askearen ondorioa; pertsona horiek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ere. Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona horiek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez besteak, ezin dute ezkontzaren edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin.
Lege honetako xedapenak 3. artikuluan eta ondokoetan zehazten den eran eratutako izatezko bikoteei aplikatuko zaizkie.
Horrela, bada, izatezko bikotea inskribatzeko, bikotekideetatik batek behintzat euskal auzotasun zibila izan beharko du».
«5. artikulua.– Bikotearen harremanak eta araubide ekonomiko eta ondarezkoa.
1.– Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero, eman beharreko ordain ekonomikoak ere.
2.– Ezin izango da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko edozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak.
3.– Esanbidezko ituna egin ezean, lege honek araututako izatezko bikoteen araubide ekonomiko eta ondarezkoa izango da Kode Zibilean ondasunen banantzeari buruz araututakoa».
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zerga-arauen egokitzea.
Lurralde historikoetako foru-organoek, beren eskumenak baliatuz, egokitu egingo dituzte beren zerga-arauak lege honetan erregulatutako instituzioetara.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aldi arteko gatazkak.
Lege honen eta beronek indargabetzen dituenen artean aldi arteko gatazkak sortzen badira, gatazkok konpontzeko aplikatuko dira Kode Zibilaren xedapen iragankorretako atarikoa, lehenengoa, bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta hamabigarrena.
Aldi arteko gatazka ezin bada konpondu aurreko xedapenen bitartez, kontuan hartuko da lege honen ondoriozko aldaketek ezin dietela kalterik egin aurreko legeriaren arabera eskuratutako eskubideei.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Bide-zorraren gaineko aldez aurreko edukitza.
Bide-zorraren gaineko edukitza hasi bada lege hau indarrean jarri baino lehen, edukitza horretatik probetxua aterako du edukitzaileak, preskripzio bidez hura eskuratzeko ondoreetarako.
HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Legeko xedapen batzuen atzeraeragina.
Lege honen aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeei atzera eraginez aplikatuko zaizkie 41. artikulua, testamentu-ahalordea egikaritzeko epeari dagokionez; 43. artikuluaren 3, 4 eta 5. apartatuak, ondarearen administratzaile eta ordezkari den komisarioaren ahalmenei dagokienez; eta 42. artikulua, ahalordea egintza edo egilespen bakarrean nahiz batzuetan egikaritzeko aukerari dagokionez.
LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeak.
3/1992ko uztailaren 1eko Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeetan, alarguna komisario izendatzeak berarekin ekarriko du alargun horri bizi arteko gozamena eratxikitzea, eta gozamen hori ez da azkenduko ahalordea erabiltzeagatik.
BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 13. artikuluaren itzalpean emandako xedatze-egintzak.
Xedatze-egintzak burutzen badira Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 13. artikuluaren itzalpean, egintza horiek guztiz baliozkoak izango dira.
SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideak.
Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideei, egun indarrean dauden neurrian, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen xedapenak aplikatuko zaizkie.
ZAZPIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Euskal auzotasun zibila izendatzea.
Lege hau indarrean jartzeaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetatik edozeinetan auzotasun zibila dutenek zuzen-zuzenean eskuratuko dute euskal auzotasun zibila, eta, hala denean, eurei dagokien toki-auzotasun zibila ere bai.
Xedapen honetan ezarritakoarekin bat etorriz, haiei aplikatu beharreko legeria berria ezarriko da, eta legeria horrek ez du aldatuko ezkontzaren araubide ekonomikoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondare-araubidea, salbu eta hori ezkontzako hitzarmenetan edo itunetan erabakitzen denean; eta, harreman pertsonalei eta oinordetza-harremanei dagokienez, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa beteko da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrrik gabe geratzen dira uztailaren 1eko 3/1992 Legea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa, eta azaroaren 26ko 3/1999 Legea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionean aldatzekoa, bai eta beste lege oro ere honen aurka doan guztian.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Lege hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabete igarotakoan.
-
7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa
[PDF]
7/2015 LEGEA, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa.
Eusko legebiltzarrak 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie euskadiko herritar guztiei.
ZIOEN AZALPENA
2011ko apirilaren 12an aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean elkarbizitza hausten den kasuetarako gurasoen ardura partekatuari eta familia-harremanei buruzko legegintzako herri-ekimena, «jagoletza partekatuari buruzko legea» esaten zaiona.
Ekimen hori 85.000 sinadura eta gehiagorekin aurkeztu zen, eta Euskadin oso zabaldua dagoen eztabaida bat ekarri zuen Legebiltzarrera, bikoteak hautsi osteko jagoletza partekatuari eta beste ondorio batzuei buruz.
Legebiltzarreko Mahaiak ekimena tramitatzeko onartu zuenean, lege honen tramitazio luze eta neketsu bati ekin zitzaion Legebiltzarrean. Aipatutako legegintzako ekimenaren funtsezko edukia jasota, lege honek Euskal Foru Zuzenbide Zibilaren esparrura dakartza gure inguruko beste autonomia-erkidego batzuetan onetsi diren zenbait arau.
Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz ezarritako doktrinaren arabera, Zuzenbide zibil foral edo berezi propioa duten autonomia-erkidegoek, hala nola den Euskal Autonomia Erkidegoa, legeak egin ditzakete dagoeneko araututa dauden instituzioekin «lotura duten instituzioei» buruz, Zuzenbide foralaren printzipio informatzaile berezien arabera eta haren edukien eguneratze edo berrikuntzaren barruan, betiere Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren esparruan eta beti adingabearen interes gorena hartuta printzipio gidaritzat, Zuzenbide zibil foral propioa duten beste autonomia-erkidegoek ere egin duten modu berean.
Zehazki Euskadiri dagokionez, Autonomia Estatutuaren 10.5 artikuluak haren eskumen esklusiboen artean ezartzen du Euskal Herria osatzen duten lurralde historikoetako Zuzenbide zibil foral eta berezia gorde, aldatu nahiz garatzea.
Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen zioen azalpenak jada Zuzenbide zibil forala beren-beregi aipatzen zuen arau hori egiteko erabilitako eskumen-tituluen artean, eta haren izaera zibila babesten du jurisprudentzia konstituzional berrienak. Hala, lege hori beste lotura-gune garrantzitsu bat da, bikoteen hausturen ondorioetan sakontzen duen neurrian, ezkondu gabeko bikoteen hausturari helduz kasu horretan, sexu berekoak nahiz desberdinekoak izan bikotekideak.
Gainera, arau horrek ñabardura berezi bat gehitu zuen Familia Zuzenbidearen ikuspegitik: zenbait artikulutan zuzenean heltzen zaie guraso eta seme-alaben arteko harremanen inguruko kontu batzuei, hala nola adingabeen adopzioari edo harrerari.
Horrek guztiak modu naturalean lotzen ditu banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-kasuetarako jagoletza partekatuari buruz lege honetan egiten den arauketa eta aurreko instituzioak, elkarren beharra baitute eta elkarren osagarri baitira.
Gaiaren funtsari dagokionez, arau honek jagoletza partekatua arautzen du erregimen egokiena delakoan banantze- edo dibortzio-kasuetarako, artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen badira eta betiere adingabeen interes gorena zainduta.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1989ko azaroaren 20an aldarrikatuak, estatuak behartu egiten ditu errespetatzera adingabeek duten eskubidea beren bi gurasoekin harreman pertsonalak eta zuzeneko harremana erregulartasunez izateko, salbu eta hori adingabearen interes gorenaren aurkakoa bada.
Gainera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, bizitzako esparru guztietan, demokrazia garatuenen ezaugarria da, eta oinarrizko helburua ere bai baldin zuzentasun eta berdintasun handiagoko gizarte bat lortuko bada.
Arazo horiei erantzuna eman nahian eta Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak dioena bete nahian, Europako herrialde askok sartu dute beren legedietan zaintza eta jagoletza partekatua haustura-, banantze- edo dibortzio-kasuetarako, iritzi baitiote hori dela soluziorik onena seme-alabek beren gurasoekin eta, hala denean, beren familia zabalekin harremanak izateko duten eskubidea ahalbidetzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoak Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea onetsi zuen. Lege horren bidez, hainbat neurri arautu zituen gatazka- edo haustura-prozesuan dauden familiei eta prozesu horren ostean sortutako familia berriei laguntzeko, eta orobat gurasokidetasuna indartzen eta familiaren barruan gizonaren eta emakumearen roletan berdintasun handiagoa lortzen laguntzeko.
Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko Euskadiko 3/2005 Legearen xedea da haurrak eta nerabeak zaindu eta babestea, bermea eskainiz beren eskubideak erabili eta erantzukizunak bete ahal ditzaten. Zehazki esanda, hauek dira helburuak:
a) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egoiliarrak zein pasadizokoak diren haur eta nerabeei hau bermatzea: Konstituzioak, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Hitzarmenak, Haurren Eskubideen Europar Gutunak eta zuzenbide-antolamendu osoak ezagutzen dizkieten eskubideak erabili ahal izango dituztela.
b) Haurren eta nerabeen eskubideak eta ongizatea sustatzeko jarduerak edo haiek zaintzeko eta babesteko esku-hartzeak zein esparrutan egin behar diren ezartzea, haurrek eta nerabeek familiaren eta gizartearen inguruneetan behar duten garapena bermatzearren.
Era berean, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 9. artikuluak xedatzen du euskal herri-aginteek herritarren oinarrizko eskubide eta eginbeharren erabilera egokia zaindu eta bermatu behar dutela, eta gizakien eta gizataldeen askatasuna eta berdintasuna zinezko eta benetako izan daitezen baldintzak eragitera eta oztopoak desagerraraztera bideratutako neurri oro hartu behar dutela. Bestalde, 10.12 artikuluak eskumen esklusiboak esleitzen dizkio Autonomia Erkidegoari gizarte-laguntzaren arloan, eta 10.39 artikuluak eskumen esklusibo gisa ezartzen ditu komunitatearen garapena, emakumeen egoera eta haur, gazte eta adinekoen aldeko politikak.
Gurasoen banantze- edo haustura-kasuetako familia-harremanei buruzko Euskadiko legeak oinarrizko helburutzat du adingabeen interes gorena defendatzea haien gurasoen harremana hausten den kasuetan, eta orobat berdintasuna bultzatzen laguntzea.
Lege honek printzipio hauek ditu oinarritzat:
1.– Gurasoen ardura partekatua. Bermatzen du bikotekide biek berdintasunez parte hartzen dutela beren seme-alaben zainketan eta heziketan eta horien interesei dagozkien erabakiak hartzerakoan.
2.– Adingabeen eskubidea jagoletza partekaturako. Bikotea hautsi ondoren adingabeek eskubidea dute bi gurasoekin hazteko eta bizitzeko, ahal den berdintasunik handieneko jagoletza partekatuko elkarbizitza-sistema batean, baldin eta gurasoetako edozeinek hala eskatzen badu eta adingabearen interesaren aurkakoa ez bada.
3.– Adingabearen eskubidea harremana izateko, erregulartasunez, jagoletza ez duen gurasoarekin eta bi gurasoen familia zabalekin.
4.– Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Bultzatzen du gizonen eta emakumeen arteko harremanak, beraien seme-alabei dagokienez, elkarrizketan, errespetuan eta berdintasunean oinarritzea bikotearen haustura bitartean eta ondoren.
Lege hau sei kapitulutan antolatua dago. I. kapituluan, «Xedapen orokorrak» izenekoan, definitzen dira legearen xedea, aplikazio-eremua eta gurasoek eta seme-alabek dituzten eskubide eta eginbeharrak bikoteak hausten direnean.
Kapitulu horretan berretsi egiten da Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasota dagoena eta, gure Autonomia Erkidegoaren eremuan, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean xedatutakoa.
II. kapituluan, «Elkarbizitza hausten denerako itunak eta hitzarmen arauemailea» deritzonean, zehazten da zer eduki izango duten elkarbizitza hausten denerako itunek eta hitzarmen arauemaileak.
Elkarbizitza hausten denerako itunak akordio batzuk dira, aldeek beren familia-harremanen baldintzak arautzeko egiten dituztenak sor litekeen haustura-egoerari begira, horrela bidea irekitzen dutelarik hainbat auzi gutxiago izateko benetako hausturaren unean.
Aldi berean, kapitulu horrek legearen giltzarrietako bat garatzen du: hitzarmen arauemailea.
III. kapituluan, «Familia-bitartekaritza»ren gainekoan, gai hori arautzen da eta berorren garrantzia nabarmentzen, funtsezko tresna baita arlo honetan auzi kopurua gutxitzeko eta haustura-kasuetan familia-harremanak bideratzeko.
IV. kapituluan, «Akordiorik ez dagoenerako neurri judizialak» izenburupean, zehazten da epaileak zer neurri hartu beharko dituen bikotekideen arteko akordiorik ez dagoenean eta zer irizpide jarraitu beharko dituen.
Kapitulu horretan azpimarratzen da ezen, akordiorik ez badago, eta betiere aldeak hala eskatuz gero, epaileak jagoletza partekatua emango duela, salbu adingabearen interesaren aurkakoa denean, eta beti lege honetan ezarritako baldintzak betez. Era berean, kapitulu horretan jasotzen da epaileak zer neurri jar ditzakeen guraso-ahalari eta seme-alaben zaintza eta jagoletza partekatuari dagokienez, baita mantenu-pentsioari, familia-kargei eta ezohiko gastuei doakienez ere.
V. kapituluan, «Etxebizitzaren erabilera»ri buruzkoan, zehazten da zer erabilera emango zaien familiaren etxeari eta bertako hornidurari.
Kapitulu horretan, adingabearen interesetik abiatuta, gurasoak akordio batera irits daitezen bultzatu nahi da familiaren etxearen erabilerari dagokionez. Halaber, zabaldu egin nahi da epaileak kontuan hartu behar duen elementu sorta etxebizitzaren erabilera esleitzerakoan, jagoletza-erregimenari zurrun lotua gera ez dadin erabilera hori, horrela bikotekideen autonomia errazteko, era berean, hausturaren ondoren eta ahalik denbora laburrenean.
Eta VI. kapituluan, «Aurretiko neurriak, behin-behinekoak edo garai berekoak eta behin betikoak, eta horiek aldatzea» delakoan, legean xedatutakoaren arabera ezarri beharreko neurriak jasotzen dira artikulu batean.
Eta, azkenik, legeak xedapen iragankor bat dakar, arau honetan ezarritakoa martxan jartzea erraztu nahian; eta azken xedapen bat, «vacatio legis» bat ezartzen duena, hiru hilabetekoa, arau honetan xedatutakoa martxan jartzea errazteko.
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
1.– Lege honen xedea da familia-harremanak arautzea, horien sorburu honako prozedura hauek direnean:
a) Deuseztasun, banantze edo dibortzioarenak eta izatezko bikoteen azkentzearena.
b) Prozedura horietan hartutako neurrien aldaketarenak.
c) Seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletzari buruzkoak bakarrik direnak.
d) Seme-alaba erkideen izenean guraso batek bestearen aurka erreklamatutako mantenuari buruzkoak.
Era berean, lege honen xedea da bermatzea, ohiz kanpoko egoeretan salbu, gurasoen eta haien seme-alaben arteko harreman jarraikiak eta horien eta beren anai-arreba, aitona-amona eta beste ahaide eta hurbileko pertsona batzuekin dituztenak.
2.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondoreetarako, gurasoen arteko akordioa erraztuko da familia-bitartekaritzaren bidez.
2. artikulua.– Aplikazio-eremua.
1.– Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan aplikatuko da, baldin eta, aplikatu beharreko legedi zibilean xedatutakoaren arabera, seme-alaben gainean guraso-agintea duen gurasoak edo aginte hori duten gurasoek euskal auzotasun zibila badaukate.
2.– Gurasoetako batek euskal auzotasun zibila badauka eta besteak ez, euskal auzotasun zibila hartuko da aintzat, baldin eta bi gurasoek hori aukeratu badute ezkontzaren aurretik edo izatezko bikotea eratu aurretik egindako agiri kautoan.
3.– Halako aukerarik egin ez bada, ezkontideek demanda aurkezteko unean duten ohiko bizileku erkidea hartuko da aintzat, edo, izatezko bikoteen kasuan, bikotea desegin aurre-aurreko bizilekua, baldin eta bizileku biak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan badaude.
3. artikulua.– Eskubideak eta eginbeharrak.
1.– Lege honen 1. artikuluan adierazitako prozedurek ez dituzte salbuetsiko gurasoak beren seme-alabekiko betebeharretatik eta ez dizkiete kenduko dituzten eskubideak ere.
2.– Adingabeei eragiten dien erabaki, ebazpen edo neurri oro haien intereserako eta onerako hartu beharko da. Epaileak, seme-alaba adingabeen jagoletza-erregimena, zainketa eta heziketa erabaki behar dituenean, Fiskaltzaren txostena lortu beharko du eta adingabeei entzun beharko die –ofizioz nahiz fiskalak edo aldeek edo adingabeak berak hala eskatuta– haien adinak eta heldutasunak pentsarazten dutenean badutela horretarako zentzutasun nahikoa eta beharrezkotzat jotzen denean, eta kasu guztietan baldin 12 urtetik gora badituzte.
3.– Familia-harremanak arautzean, salbu eta adingabearen onerako aurkakoa komeni bada egoera larriren batzuengatik, seme-alaba adingabeek eskubidea izango dute gurasoekin modu erregularrean harreman zuzena edukitzeko eta bi gurasoek guraso-ahalaren titulartasunari eta erabilerari berez dagozkien erabakiak hartzean parte izan daitezen, ahal den kasu guztietan.
II. KAPITULUA
Elkarbizitza hausten denerako itunak eta hitzarmen arauemailea.
4. artikulua.– Elkarbizitza hausten denerako itunak.
1.– Elkarbizitzaren haustura aurreikusten duten eta familia-harreman berriak arautzen dituzten itunak elkarbizitza horren aurretik edo bitartean egin ahalko dira.
2.– Itun horiek hitzarmen arauemailerako aurreikusten den edukia izango dute, bere osoan edo zati batean.
3.– Itun horiek, balioa izan dezaten, eskritura publikoan egin beharko dira eta ez dute ondorerik izango urtebeteko epean ezkondu ezean edo elkarbizitza hasi ezean.
4.– Itunek, hausturaren ondoren sor daitezkeen gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko helburuarekin, auzibidearen aurretik familia-bitartekaritzara jotzeko aurreikuspena eta konpromisoa jaso ahalko dituzte.
5.– Itun horiek baliozkoak izango dira eta sinatzaile guztiek bete beharrekoak, baita hitzarmen arauemaile baten gutxieneko osagai guztiak ez badauzkate ere. Kasu horretan, adostutako puntuak bakarrik izango dira baliozkoak eta eraginkorrak.
Aldez aurretik epaileak onetsitako itunak baino ez dira judizialki betearazi ahalko.
5. artikulua.– Hitzarmen arauemailea.
1.– Bi aldeek, ados direlarik edo bakoitzak bere aldetik, hitzarmen arauemailerako proposamen bat aurkeztu beharko diote epaileari banantze, dibortzio, deuseztasun edo guraso eta seme-alaben arteko neurrien prozedurarako demanda aurkeztean.
2.– Hitzarmen arauemaileak honako puntu hauek jaso beharko ditu gutxienez:
a) Gurasoek seme-alaben gaineko ahala batera erabiltzea, gurasoen ardura partekatu gisa, honako hauei buruzko akordioak barne:
1) Seme-alaben heziketa, osasun, ongizate eta ohiko bizilekuari dagozkien alderdi guztiak eta adingabeentzat garrantzizkoak diren beste gai batzuk erabakitzeko eta partekatzeko modua.
2) Seme-alaben zaintza eta jagoletzari eta haien zainketa, heziketa eta aisialdiari buruzko eginbeharrak betetzea.
3) Guraso bakoitzarekin bizitzeko aldiak eta bizikide ez denarekiko egonaldi-, harreman- eta komunikazio-erregimena eta, beharrezko iritziz gero eta bidezkoa den neurrian, seme-alabek beren anai-arreba, aitona-amona edo beste ahaide eta hurbileko pertsona batzuekin izango duten harreman- eta komunikazio-erregimena, seme-alaben interesa kontuan hartuz.
4) Seme-alaben bizilekua edo bizilekuak, erroldatze-ondoreetarako bizilekua zein izango den zehaztuz, zeinak urtean zehar denbora luzeenean bizikide duten gurasoarena izan beharko baitu lehentasunez.
5) Adingabeak jasotzeko eta entregatzeko erregelak zaintza- eta jagoletza-aldaketetan, edo egonaldi-, harreman- eta komunikazio-erregimena gauzatzean.
b) Familia-kargetan eta mantenuan –ohiko zein ezohiko beharrei dagokienez– izan beharreko partaidetza, bidezkoa denean, bai eta horren maiztasuna, ordaintzeko modua, eguneratzeko oinarriak, azkentzea eta bermeak ere hala dagokionean; arreta berezia jarriko da adingabeen beharretan, horiek guraso bakoitzarekin ematen duten denboran, gurasoen ahalmen ekonomikoan, familiaren etxebizitzaren erabileraz egindako esleipenean, familia-kargetako partaidetzan, halakorik badago, eta adingabeko seme-alaba erkideentzat ezarritako bizilekuan.
c) Familiaren etxebizitzaren eta bertako horniduraren erabileraren esleipena, hala dagokionean, eta, halakorik badago, familian eskuarki erabili izan diren beste etxebizitzena, bikotekideetako batenak zein bestearenak izan etxebizitzak, behin betiko destinoa eman gabe daudenean betiere; orobat, esleipen horrek zenbat iraungo duen, noiz etengo den eta zer eragin izango duen familia-kargetan, mantenu-pentsioan eta desoreka ekonomikoagatiko pentsioan.
d) Kode Zibileko 97. artikuluaren eta izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeko 5. artikuluaren araberakoa litzatekeen konpentsazio-pentsioa.
3.– Hitzarmen arauemailerako proposamenak jaso ahalko ditu, auzibidera iritsi aurreko pauso bezala, familia-bitartekaritzara jotzeko aurreikuspena eta konpromisoa, hitzarmen arauemailearen beraren interpretazio edo betetzearen ondorioz sor daitezkeen arazoak elkarrizketaren bidetik konpontzeko.
4.– Era berean, hitzarmen arauemailerako proposamenak jaso ahalko ditu ezkontzaren erregimen ekonomikoaren inbentarioa eta likidazioa, edo Euskadin izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeari jarraituz inskribatutako bikotearen itun arauemailean ezarritakoarenak, eta, halakorik balego, erkidego arrunt indibisoko ondasunen banaketa.
5.– Elkarbizitza hausten denerako ituna dagoenean, han hitzartutakoa aplikatuko da, eta bertan aurreikusita ez dagoena osatu egin beharko da artikulu honetan xedatutakoaren arabera.
6.– Hitzarmen arauemailea honako kasu hauetan alda daiteke:
a) Aldeen adostasunagatik.
b) Hitzarmen arauemailean bertan jasota dauden zergatien ondorioz.
c) Aldeetako batek edo Fiskaltzak hala eskatuta, gerora funtsezko aldaketarik izan bada egoeran.
d) Guraso-ahala batera erabiltzean ezarritako betebeharrak behin baino gehiagotan ez betez gero edo larriki hautsiz gero, justifikaziorik gabe.
7.– Hitzarmen arauemaileak eta haren aldaketek eta azkentzeak ondoreak izango dituzte epaileak onesten dituenean, Fiskaltzari eta, hala badagokio, seme-alaba adingabeei entzunda.
8.– Epaileak onetsiko du hitzarmen arauemailea, Fiskaltzari eta, hala badagokio, seme-alaba adingabeei entzunda, salbu eta seme-alabentzat kaltegarria denean, aldeetako batentzat kalte larria dakarrenean edo aginduzko arauen aurkakoa denean. Hitzarmen arauemailea ez bada bere osoan edo zati batean onesten, arrazoitu egin beharko da ezezko ebazpena eta aldeei hogei eguneko epea emango zaie onetsi ez diren alderdiei buruzko hitzarmen berri bat proposatzeko. Proposamen berria aurkeztuta, epaileak bidezko dena ebatziko du, aldeen proposamenak osatuz edo bere osoan edo zati batean ordeztuz.
9.– Epaileak akordiorik ez dagoenean hartzen dituen neurriak, edo bikotekideek hitzartutakoak, aldatu ahalko dira judizialki edo epaileak onetsitako hitzarmen berri baten bidez, hala komeni denean seme-alaben behar berriengatik edo gurasoen egoeraren aldaketagatik.
10.– Epaileak beharrezko berme erreal edo pertsonalak ezarri ahalko ditu hitzarmena bete dadin.
11.– Aldeek seme-alabentzat proposatzen badute beste ahaide edo hurbileko pertsona batzuekiko harreman eta komunikaziorako erregimen bat, epaileak onetsi ahalko du, baldin eta, pertsona horiei entzunda, horiek ados badaude eta betiere seme-alaben intereserako bada.
III. KAPITULUA
FAMILIA BITARTEKARITZA
6. artikulua.– Familia-bitartekaritza.
1.– Gurasoek familia-bitartekaritzara bideratu ahalko dituzte beren borondatez elkarren arteko desadostasunak, jagoletza-erregimenari buruzko akordio bat lortzeko, besteak beste. Familia-bitartekaritzara jotzea nahitaezkoa izango da akzio judizialak aurkeztu aurretik baldin eta espresuki hala itundu bazen hausturaren aurretik.
2.– Behin prozesua hasita, epaileak, bere ekimenez edo aldeetako batek eskatuta, eta horien arteko akordioa errazteko, bitartekaritza judizialeko informazio-saio batera joanarazi ahalko ditu horiek, informazioa jaso dezaten neurri horietaz eta bitartekaritzaren funtzionamenduaz eta onurez. Saio horretan, aldeek bitartekariari jakinarazi ahalko diote bitartekaritza-prozesuarekin jarraitzeko erabakia edo kontrakoa.
3.– Prozedura judiziala hasita, gurasoek, elkarrekin ados direlarik, edozein unetan eskatu ahalko diote epaileari hura eteteko, familia-bitartekaritzara jotzearren, eta horretarako beharrezko den denbora erabakiko da. Prozedura judizialari berrekingo zaio aldeetako batek eskatzen badu edo bitartekaritzan akordioa lortzen bada.
4.– Bitartekaritzan lortutako akordioak eraginkorrak izateko, epaileak onetsi beharko ditu, lege honen 5.8 artikuluak dioenari jarraituz.
IV. KAPITULUA
Akordiorik ez dagoenerako neurri judizialak
7. artikulua.– Neurri judizialak.
1.– Aldeen arteko akordiorik ez badago, epaileak erabakiko ditu lege honetan aipatzen diren elkarbizitzaren hausturaren ondoko familia-harremanak arautu beharko dituzten neurriak, kontuan hartuta hurrengo artikuluetan ezartzen diren irizpideak.
2.– Neurri horien helburuak izango dira:
a) Guraso-ahala bi gurasoek erabiltzen dutela bermatzea.
b) Mantenua ematen dela ziurtatzea eta seme-alaben etorkizuneko beharrak hornitzea.
c) Bermatzea bere hartan dirauela seme-alaba adingabeek guraso bakoitzarekin eta, halakorik badago, anai-arrebekin duten loturak, bai eta, hala badagokio, gainerako ahaide eta hurbileko pertsonekin dutenak.
d) Seme-alabei nahasmendu kaltegarririk ez eragitea.
3.– Epaileak beharrezko berme erreal edo pertsonalak ezarri ahalko ditu hartzen dituen neurriak betetzen direla ziurtatzeko.
4.– Judizialki onetsitako edo erabakitako neurriak larriki hausteak edo behin baino gehiagotan ez betetzeak eragin ahalko du ezarritako erregimena aldatzea edo bete dadin exijitzea betearazpen judizialeko arauetan xedatutakoaren arabera.
5.– Judizialki onetsitako edo erabakitako neurriak modu berean aldatu ahalko dira, gerora funtsezko aldaketarik gertatu bada neurri horiek hartzerakoan kontuan izandako egoeran.
8. artikulua.– Guraso-ahala.
1.– Guraso-ahala bi gurasoek batera erabiliko dute edo bietako batek bestearen adostasun adierazi edo tazituarekin. Guraso-ahala haurren onerako eta intereserako erabiliko da beti.
2.– Salbuespen gisa, epaileak seme-alaben onerako erabaki dezake guraso-ahala bikotekide batek erabiltzea osoki edo zati batean. Era berean, epaileak epai bidez erabaki dezake guraso-ahala kentzea prozesuan horretarako arrazoirik azaltzen denean.
9. artikulua.– Seme-alaben zaintza eta jagoletza.
1.– Guraso bakoitzak, bere aldetik edo bestearekin ados delarik, adingabeen intereserako, eskatu ahalko dio epaileari seme-alaba adingabe edo ezgaituen zaintza eta jagoletza era partekatuan edo haietako batek bakarrik gauzatzea. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da jagoletza garatzeko erregimenerako proposamen oinarritu bat, non elkarbizitza- eta harreman-aldiak zehaztuko baitira, bai eta jagoletza ez duen gurasoarekin eta, hala badagokio, gainerako ahaide eta hurbilekoekin komunikatzeko moduak ere.
2.– Guraso bat jagoletza partekatuaren aurka egotea edo bi gurasoen arteko harremanak txarrak izatea ez da eragozpen eta arrazoi nahikoa izango jagoletza partekatua ez emateko adingabearen intereserako.
3.– Epaileak jagoletza partekatua erabakiko du, aldeak eskatzen duenean, baldin eta adingabeen interesaren kalterako ez bada, eta betiere honako alderdi hauek kontuan izanda:
a) Gurasoek adingabeekiko harremanetan aurretik izan duten jokaera eta izan dituzten jarrera pertsonalak, eta adingabeek edo ezgaituek guraso bakoitzarekin duten lotura afektiboa.
b) Seme-alaben kopurua.
c) Seme-alaben adina.
d) Seme-alabek adierazitako iritzia, betiere behar besteko zentzutasuna badute, eta 12 urtetik gorakoena kasu guztietan.
e) Gurasoek seme-alabekiko eta elkarrekiko eginbeharrak betetzea, eta elkarrekiko errespetua beren arteko harremanetan; halaber, seme-alabek bi gurasoekin eta gainerako ahaide eta hurbilekoekin izan beharreko harremana bermatzeko jarrera.
f) Artikulu honetako 4. paragrafoan aipatzen diren txostenen emaitza.
g) Seme-alaben gizarte-, eskola- eta familia-loturak.
h) Guraso bakoitzaren aukerak familia eta lana uztartzeko, baita guraso bakoitzaren jarrera, borondate eta inplikazioa ere bere eginbeharrak bere gain hartzeko.
i) Haien ohiko bizilekuen kokagunea eta dituzten laguntzak.
j) Gurasoen edo seme-alaben beste edozein egoera, elkarbizitza-erregimenerako garrantzitsua bada.
4.– Beren erabakia hartu aurretik, aldeek txostenak aurkeztu ahalko dituzte, edo epaileak, ofizioz edo aldearen ekimenez, eskatu ahalko ditu, bai familia-bitartekaritza zerbitzuarenak, bai behar bezalako kualifikazioa duten aditu independenteen txosten mediko, sozial edo psikologikoak, guraso-ahala erabiltzeko moduaren eta adingabeen jagoletza-erregimenaren egokitasunari buruz, eta, hala badagokio, horien eta bizikide ez duten gurasoaren edo beste pertsona batzuen arteko egonaldi-, harreman- eta komunikazio-erregimenari buruz.
5.– Jagoletza partekatua den kasuetan, epaileak bikotekide bakoitzaren eta seme-alaben arteko elkarbizitza-erregimen bat ezarriko du, familiaren egoerari egokitua, biei beren eskubideak erabiltzea eta betebeharrak betetzea bermatuko diena, berdintasunean.
6.– Epaileak, adingabearen interes gorena bermatzeko beharrezko deritzonean eta txosten sozial, mediko, psikologiko eta bidezko diren gainerakoak ikusita, gurasoetako bati eman ahalko dio adingabearen zaintza eta jagoletza. Kasu horretan, beste gurasoarekiko komunikazio-, egonaldi- edo bisita-erregimen bat ezarri ahalko du, guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta, hala denean, familia zabalarekikoak bermatuko dituena.
7.– Aurreko txostenek justifikatzen duten egoeretan salbu, ez da hartuko anai-arrebak bereiztea dakarren soluziorik.
10. artikulua.– Mantenu-pentsioa, familia-kargak eta ezohiko gastuak.
1.– Epaileak erabakiko du, bidezko denean:
a) Guraso bakoitzak familia-kargei aurre egiteko eta mantenu-pentsiorako ordaindu behar duen partea, seme-alaben beharrak betetzeko.
b) Seme-alaben ezohiko beharrek eragindako gastuetarako ordaindu beharreko proportzioa.
c) Aurrekoen maiztasuna, ordaintzeko modua eta eguneratzeko oinarriak.
Era berean, komeni diren neurriak hartuko ditu, ziurtatzeko ezen prestazioak eraginkorrak direla eta seme-alaben unean uneko egoera ekonomikoen eta beharren araberakoak.
2.– Ohiko gastu beharrezkotzat jo behar dira seme-alabek eskuarki behar dituztenak eta ziur aski sortuko direnak, baita gurasoek halakotzat hitzartzen dituzten beste guztiak ere.
Aitzitik, ezohiko gastuak izango dira, artikulu honetan xedatutakoaren ondoreetarako, seme-alaben ezusteko eta ezin saihestuzko beharrek eragindakoak eta, betiere, osasun-sistema publikoak edo aseguru medikoak estaltzen ez dituen osasun-gastuak, baita seme-alabentzat komenigarri baina nahitaezko ez diren jardueretarako heziketa eta prestakuntzakoak, baldin eta horietaz adostasuna badago.
Ez dira aurreko paragrafoetako ezeinetan bildutzat joko jarraikiak izan arren seme-alaben beharrei ez dagozkien baina haientzat egoki iritzitako borondatezko gastuak; kasu horretan, hala iritzi dien gurasoak ordainduko ditu bakarrik.
3.– Ohiko gastuengatik dagokion mantenua kalkulatzeko, kontuan izango dira seme-alaben beharrak, bikotekide bakoitzaren baliabide ekonomikoak, seme-alabak guraso bakoitzarekin egoten diren denbora, familiaren etxebizitzaren erabileraz egindako esleipena, seme-alabentzat ezarritako bizilekua eta familia-kargetako partaidetza, hala dagokionean.
Seme-alaben ezohiko gastuak gurasoek ordainduko dituzte, proportzionalki, erabilgarri dituzten baliabide ekonomikoen arabera. Beharrezkoak ez diren borondatezko gastuak gurasoek lortutako akordioen arabera ordainduko dira, eta, akordiorik ezean, gastu horiek egitea erabaki duen gurasoak ordainduko ditu.
4.– Familiaren etxean diru-sarrera propiorik ez duten seme-alaba adindun edo emantzipatuak bizi badira, epaileak, haiekin bizi den gurasoak hala eskatuta, ebazpen berean ezarriko du indarrean dagoen araudiaren arabera eman beharreko mantenua.
Mantenu-pentsioa zuzenean esleitu ahalko zaie seme-alabei horiek adindunak direnean, dauden egoerak kontuan hartuta, hargatik eragotzi gabe seme-alaba horiek familia-kargei aurre egiten izan behar duten partaidetza.
5.– Seme-alabei eman beharreko mantenua ordaintzeko betebeharra legez araututako kasuetan etengo da.
11. artikulua.– Komunikazio- eta egonaldi-erregimena.
1.– Seme-alaba adingabe edo ezgaituak berekin ez dituen gurasoak orokorrean eskubidea izango du haiek bisitatzeko, haiekin komunikatzeko eta elkarrekin egoteko.
2.– Epaileak erabakiko du eskubide hori erabiltzeko denbora, modua eta lekua, eta mugatu edo eten egin ahalko du egoera larriren batzuengatik hala komeni bada edo ebazpen judizialak ezarritako eginbeharrak larriki edo behin eta berriro bete gabe uzten badira.
Era berean, epaileak erabaki ahalko du beste ahaide eta hurbileko batzuekin harremana izateko eskubidea, haiei entzun ondoren.
3.– Hala ere, orokorrean ulertuko da ezin zaiola seme-alaben zaintza eta jagoletza esleitu, ez banakakoa ez partekatua, ez eta seme-alabekiko egonaldi-, harreman- eta komunikazio-erregimenik ere, guraso bati baldin eta epai irmoz zigor-kondena ezarri bazaio bikotekidearen edo bi gurasoekin bizi diren seme-alaben bizitzaren, osotasun fisikoaren, askatasunaren, osotasun moralaren edo sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurka atentatzeagatik egindako etxeko edo generoko indarkeria-delitu batengatik, harik eta erantzukizun penala azkentzen den arte.
Alde horretatik, aipatu delituak egin izanaren zantzu oinarrituak kontuan hartuko ditu epaileak, inguruabar garrantzitsu gisa, aipatu erregimenari dagokionez lege honetan aurreikusitako neurriak ezartzeko edo aldatzeko, eta orobat kontuan eduki ahalko du, halakorik bada, ondoren etor litekeen absoluzio-ebazpena.
4.– Salbuespen gisa, epaileak, seme-alaben interes gorena babesteko komenigarri iritziz gero, kontuan izanda arestiko irizpideak eta, bereziki, egindako delituaren garrantzia eta larritasuna, jarritako zigorraren izaera eta iraupena eta gurasoaren berrizkatura eta arriskutsutasuna, egonaldiko, harremaneko edo komunikazio hutseko erregimen bat ezarri ahalko du seme-alabei dagokienez.
Behin erantzukizun penala azkenduta, epaileak, aldearen eskariz, ebaluatu beharko du ea bidezkoa den hartutako neurriak aldatzea aurreko irizpideak kontuan izanda.
5.– Bi gurasoak aurretik aipatu diren kasuetako batean daudenean, epaileak seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza emango die, hain zuzen, seme-alaba horiekiko harremana kontuan izanda beraren iritziz egokienak diren ahaide edo hurbilekoei; hala ere, salbuespenez, eta seme-alaben intereserako, kontuan hartuta egitateen garrantzia, zigorraren iraupena, berrizkatura eta gurasoen arriskutsutasuna, epaileak iritzi diezaioke gurasoei edo horietako bati eman behar zaiola. Halakorik ez dagoenean edo daudenak egokiak ez direnean, lurralde jakin bakoitzean adingabeak babesteko zeregina esleitua duten erakunde publikoek izango dute zaintza eta jagoletza.
6.– Egonaldi-, harreman- eta komunikazio-erregimena erabakitzean, epaileak, bere ebazpena oinarritu ostean, bidezkoak diren kautelak jarriko ditu ezarritako erregimenak modu eraginkorrean gauza daitezen, anai-arrebak ez bereizten saiatuz.
V. KAPITULUA
ETXEBIZITZAREN ERABILERA
12. artikulua.– Etxebizitzaren eta etxeko horniduraren erabileraren esleipena.
1.– Akordiorik ez badago edo hark onespen judizialik ez badu, epaileak, familiaren etxebizitzaren, altzari eta tresnen eta etxebizitzan dagoen horniduraren erabilera esleitzerakoan, kontuan hartuko ditu seme-alaben interes gorenerako gehien komeni dena, bikotekideen premia-irizpideak eta etxebizitzaren titulartasuna.
2.– Epaileak, lehentasunez, seme-alaba erkideen zaintza eta jagoletza duen gurasoari esleituko dio familiaren etxebizitzaren erabilera, hori baldin bada komenigarriena seme-alaben intereserako.
3.– Epaileak familiaren etxebizitzaren erabilera esleitu ahalko dio bere seme-alaben zaintza eta jagoletza ez daukan bikotekideari, baldin eta beste etxebizitza bat lortzeko zailtasun handienak hark baditu objektiboki eta beste gurasoak adingabeen etxebizitza-beharra betetzeko nahikoa baliabide badu eta hori bateragarria bada haien interes gorenarekin.
4.– Baldin eta seme-alaben zaintza eta jagoletza gurasoen artean partekatzen bada eta familiaren etxebizitzaren erabilera bi gurasoei esleitzen ez bazaie, txandaka balia dezaten, etxebizitza lortzeko objektiboki zailtasun handienak dituen gurasoari esleituko zaio, hori bateragarria bada seme-alaben interes gorenarekin.
5.– Etxebizitzaren erabilera guraso bati esleitzen bazaio premia-arrazoiengatik, aldi baterako egin beharko da, gehienez ere bi urterako, eta epe batez luzatua izan daiteke, baldin eta esleipenaren arrazoiak mantentzen badira. Luzapena, gehienez ere, jarritako epea amaitu baino sei hilabete lehenago eskatu beharko da, eta, tramitazioari dagokionez, behin betiko neurriak aldatzeko ezarritako prozeduraz egin.
Familiaren etxebizitzaren eta bertako horniduraren erabilera gurasoetako bati esleituz gero hari eman zaiolako seme-alaben zaintza eta jagoletza, esklusiboa nahiz partekatua, eta etxebizitza beste gurasoarena bada modu pribatiboan edo biena amankomunean, mantenua emateko betebeharrak dirauen bitartean soilik izango du berak erabilera.
Nolanahi ere, erabilera-eskubide horren berrikuspen judiziala aldeak eskatu ahalko du, egoera garrantzitsu batzuk aldatu direlako. Berrikuspena eskatzeko eskubidea gehiegikeriaz edo fede gaiztoz erabiltzeak erantzukizun zibilak edo ondare-izaerakoak eragin ahalko ditu.
6.– Familiaren etxebizitzaren erabilera esleitu ordez, epaileak bikotekide baten edo bien jabetzako beste etxebizitza batena esleitu ahalko du, baldin eta egokia bada etxebizitza-beharra betetzeko, bai seme-alaba adingabeena eta bai, kasua hori bada, behar handiena duen gurasoarena.
7.– Etxebizitza gurasoetako bati esleituz gero, baldin eta hura bestearena bada modu pribatiboan edo biena amankomunean, beraren erabilera galtzeagatik konpentsazio bat ezarriko da adjudikazioa jaso ez duen guraso titular edo titularkidearen mesedetan, kontuan izanez antzeko etxebizitzak alokatzeagatik ordaindutako errentak eta bikotekideen ahalmen ekonomikoa.
8.– Gurasoek jabetzaz bestelako titulu baten bidez baldin badaukate etxebizitza, tituluak xedatzen duenak mugatuta gelditzen dira haren erabilera-esleipen judizialaren ondoreak, legearen arabera.
9.– Etxebizitzaren erabilera esleituz edo banatuz gero, etxebizitza eskuratzeagatik edo hobetzeagatik hartutako betebeharrak –barnean direlarik hipoteka-maileguak eta helburu horri lotutako aseguruak– aldeek ordaindu behar dituzte eraketa-tituluak xedatutakoarekin bat etorrita. Etxebizitzaren kontserbatze-, mantentze- eta konpontze-gastu ohikoak –barnean direlarik komunitatekoak eta hornigaietakoak– eta tributuak eta tasak edo urtero ordaindu beharreko zergak erabilera-eskubidearen onuradunak ordainduko ditu.
10.– Familiaren etxebizitza uztera behartutako aldeak handik bere arropa, altzari eta tresnak, pertsonalak zein lanekoak, hartu ahalko ditu, jarritako zentzuzko epean, eta etxebizitzan geratuko diren gainerako ondasun, altzari eta tresna erkideen inbentarioa egingo da.
11.– Erabilera-eskubidea azkentzeko zergatiak dira:
a) Erabileraren onuradunaren heriotza.
b) Bikotekideen edo aldeen artean itundutako zergatiak.
c) Erabileraren onuradunaren egoera ekonomikoa hobetzea edo beste aldearen egoera ekonomikoa nabarmen okertzea, behar bezala justifikatuta, salbu kontrakoa itundu bada espresuki.
d) Erabileraren onuraduna beste pertsona batekin ezkontzea edo ezkonduen antzeko bizimodua egitea, salbu kontrakoa itundu bada espresuki.
e) Judizialki zaintzagatik esleitu bada, azkendu egingo da zaintzaren edo mantenua emateko betebeharraren bukaera edo etenagatik.
f) Epaileak erabakitako aldi baterako esleipenean aurreikusitako epearen amaieragatik.
12.– Aurreko paragrafoko c) eta d) kasuetan frogatu egin beharko da azkentzea eragin duen egitatea, neurriak aldatzeko prozeduraren bidez, eta gainerako kasuetan epaia betearaztearen bidez gauzatu ahalko da azkentzea.
13.– Erabilera-eskubidea azkendutakoan, etxebizitzaren titularra den gurasoak haren edukitza berreskuratu ahalko du erabilera-eskubidea erabaki zuen epaia edo eskubide horren iraupen edo azkentzeari buruzko ebazpen irmoa betearaztean, eta eskatu ahalko du erabilera-eskubidea ezeztatzea, bidezkoa bada.
14.– Familiaren etxebizitzaren eta bertako horniduraren erabilera euren titularra ez den onuradunari dagokionean, bi aldeen adostasuna edo, halakorik ezean, epailearen baimena behar da erabilera horretarako.
VI. KAPITULUA
Aurretiko neurriak, behin-behinekoak edo garai berekoak eta behin betikoak, eta horiek aldatzea
13. artikulua.– Aurretiko neurriak, behin-behinekoak edo garai berekoak eta behin betikoak, eta horiek aldatzea.
1.– Aurretiko neurriak. Lege honen 1. artikuluan adierazitako prozeduretako bat eskatzeko asmoa duen aldeak eska ditzake, aldez aurretik, aurreko bi kapituluetan aipatzen diren ondore eta neurriak.
Ondore eta neurri horiek iraungo dute, soilik, baldin eta erabaki osteko hogeita hamar eguneko epean demanda nagusia aurkezten bazaio eskumena duen epaileari.
2.– Behin-behineko edo garai bereko neurriak. Lege honen 1. artikuluan aipatutako demanda onartzen delarik, elkarrekin bizi direlako presuntzioa eten egingo da legearen aplikazioz eta ezeztatuta geratuko dira aldeetako edozeinek besteari emandako adostasun eta ahalordeak.
Epaileak, gainera, aldeetako edozeinen eskariz, behin-behineko neurri batzuk hartzea erabaki ahalko du, lege honetan ezarritako irizpideak erabiliz.
3.– Behin betiko neurriak. Kapitulu honetan adierazitako ondore eta neurriak, betiere, prozesu nagusian ematen den epaikoez ordezten direnean bukatuko dira, edo prozesuari beste bide batetik amaiera ematen zaionean.
4.– Neurriak aldatzea. Epaileak akordiorik ez dagoenean hartzen dituen neurriak, edo aldeek hitzartutakoak, judizialki edo hitzarmen berri baten bidez aldatu ahalko dira baldin eta funtsezko aldaketa gertatu bada egoeran.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Lege honetako arauak aplikatuko zaizkio berau indarrean sartu aurretik hartutako neurri judizialen eta hitzarmen arauemaileen berrikuspen judizialari, aldeetako batek edo Fiskaltzak eskatzen dutenean eta epaileak irizten dionean legean jasotako egoerak gertatzen direla.
AZKEN XEDAPENA
Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabetera.
-
140/2016 DEKRETUA, urriaren 4koa, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak
onartzekoa.
[PDF]
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
192. zk.
2016ko urriaren 10a, astelehena
XEDAPEN OROKORRAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4251
140/2016 DEKRETUA, urriaren 4koa, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak onartzekoa.
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legean bertan sortu zen Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea. Hain zuzen ere, lehenengo xedapen gehigarrian xedatzen da batzorde hori sortzea. Kontsulta-organo gisa sortzen da, Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzeko eta arlo horretan Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari aholkularitza eskaintzeko xedez, baita arlo horretan lege-berrikuntzak eta aldaketak proposatzeko ere.
Azken xedapenean ezarritako vacatio legis epea agortuta, 2015eko urriaren 3an indarrean sartu zen legea. Beraz, aipatutako xedapen gehigarri horren bigarren zenbakian adierazten den bezala, Jaurlaritzak Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak egin eta onartu behar ditu, dekretu bidez, legearen agindua erregelamendu bidez garatuz.
Horrela, bada, dekretu hau, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea bera bezala, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuaren 10.5 artikuluan ezarritako eskumenean oinarritzen da; izan ere, artikulu horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklu-siboa da Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten lurralde historikoetako foru-zuzenbide zibil eta berezia, dela idatzia ala ohiturazkoa, gorde, aldatu nahiz garatzea, eta indarra zein lurraldetan izango duen finkatzea. Eskumen-titulu horrekin batera, eta horren gainetik, Administrazioak bere burua garatzeko daukan ahala aktibatzen du proiektu honek, zeina 10.2 artikuluan islatzen den. Artikulu horren arabera, Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboa da bere «autogoberna-tzeko erakundeen antolamendu, erregimen eta funtzionamendua, betiere estatutu honen arauen barruan».
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin, lehendakariak aldez aurretik onarturik, eta Gobernu Kon-tseiluak 2016ko urriaren 4an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.- Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak onartzea.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak onartzen dira. Estatutuen testua dekretu honen eranskinean jaso da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.- Batzordeak zer atxikipen organiko izango duen Eus-kal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean.
-
1.- Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirila-ren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2. artikuluaren 2. zenbakiari k) letra eransten zaio. Honela geldituko da idatzita:
«k) Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen bidez sortua.»
2016ko urriaren 10a, astelehena
-
2.- Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko api-rilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 11. artikuluari 6. zenbakia eransten zaio. Honela geldituko da idatzita:
«6.- Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen erregelamendu bidezko garapenean ezarritako moduan, Araubide Juridikoaren Sailburuordetzari atxikiko zaio Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea.»
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.- Indarrean sartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko dira indarrean dekretu hau eta Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko urriaren 4an.
Lehendakaria, IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
2016ko urriaren 10a, astelehena
ERANSKINA, URRIAREN 4KO 140/2016 DEKRETUARENA
EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN BATZORDEAREN ESTATUTUAK
XEDAPEN OROKORRAK
-
1. artikulua.- Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea kide anitzeko aholku-organoa da, eta haren xedea da Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea. Horretarako, honako hauek egingo ditu: ikertu, ebaluatu, proposamenak eztabaidatu eta aholkularitza eman Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari, baita arlo horretan lege-berrikuntzak eta aldaketak proposatu ere.
-
2. artikulua.- Atxikipen organikoa eta araubide juridikoa.
-
1. - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen sailera atxikita dago Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea, sail horren egitura organikoari buruz indarrean dauden arauekin bat etorriz.
-
2. - Batzordeak, atxikita dagoen sailari berariaz eskatu ondoren, beste sail batzuen esku-menekoak diren araugintzako proiektuetan edo arloetan, goian aipatutako ikerketa, ebaluazio, proposamenen eztabaida eta aholkularitza zeregin horiek ere bete ahal izango ditu, baldin eta Zuzenbide Zibilarekin lotuta badaude edo zeharka zerikusirik badute, edo sail ezberdinek ekimena batera tramitatu behar badute.
-
3. - Batzordeak estatutu hauek bete beharko ditu, eta, ordezko moduan, administrazio publikoen prozedurari eta araubide juridikoari buruzko legeriak kide anitzeko organoen funtzionamenduare-kin lotuta xedatzen duena.
-
3. artikulua.- Egoitza.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen egoitza Gasteizen dago.
-
4. artikulua.- Kanpoko harremana.
-
1. - Eusko Jaurlaritzak lankidetza-tresnak formalizatzea bultzatu eta sustatuko du Batzordea-ren antzeko izaera duten Zuzenbide Zibilean espezializatutako edo kodetzearen arloko beste aholku-organo batzuekin, Espainian zein Europan edo nazioartean. Xedea izango da esperientzien trukea bultzatzea, elkarren jardunbide egokiak ezagutzea eta tresna praktiko edo informatikoak garatzea, edo interes komuneko gaietan beste lankidetza-arlo batzuk garatzea.
-
2. - Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak harremana izango du Zuzenbidearen arloko ikas-keta, informazio eta ikerketa institutu eta zentroekin, baldin eta interesgarritzat jotzen badu bere xedeak betetzeko.
-
3. - Gizarte zibilak eta, bereziki, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzorde honen alorrekoak diren gaiekin lotutako lege- eta erregelamendu-ekimenak sustatzen dituzten batzordeek, bai eta Zuzenbide Zibilaren arloan interesa duten herritarren elkarteek, elkarte profesionalek edo elkarte enpresarialek ere, Batzordearen lanetan parte hartu ahal izango dute, Estatutu hauek eta Batzor-deak berak ezarritako eran.
2016ko urriaren 10a, astelehena
-
5. artikulua.- Batzordearen eginkizunak.
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehi-garriak emandako misioarekin bat etorrita, honako eginkizun hauek izango ditu Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak:
-
a) Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea, batez ere lege-erreformak egiteko beha-rrizanari buruzko irizpenak emanez, erreforma horien helburua denean bai indarrean dauden xedapenak kontsolidatzea, harmonizatzea eta sinplifikatzea, edo bai euskal legeria unean-uneko errealitate sozialera egokitzea, erakunde berriak arautzeko egokitasunari buruzko azterketak egi-tea barne, hala badagokio.
-
b) Indarrean dagoen zuzenbidea berrikusi, ikertu eta aztertzea, barruan hartuta, idatzizko arauez gain, ohiturazko zuzenbidea eta Euskal Zuzenbide Zibilaren jatorrian dauden printzipio orokorreta-tik datorrena jakinaraztea eta hedatzea, zuzenbide horren aplikazioa errazteko xedez eta aurreko letran aipatzen den garapenaren euskarri izan beharko diren oinarriak eta konexio-puntuak ezar-tzeko xedez.
-
c) Zaintzako eta alerta goiztiarreko lanak egitea, Euskal Zuzenbide Zibilaren legegintza garape-nak eta aplikazioak izango duten Estatuko eta Europako arau-esparruaren alorrean, baita Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak eska dezaketen aholkularitza ematea ere, batez ere erakunde horiei Estatutik edo Europatik legegintza- edo araugintza-prozeduren tramitazioa dela-eta kontsul-tak egiten dizkietenean.
-
d) Eskatzen dizkioten lege-aurreproiektuen eta xedapen-proiektuen zuzentasun teknikoa eta hizkera juridikoaren eta estiloaren argitasuna sustatzea, hizkera inklusiboaren erabilera barne, eta, era berean, Batzordetik ateratzen diren testuetan aplikatzea indarrean diren legegintzako teknikaren zuzentarauak eta egin beharreko lege-proiektu, dekretu, agindu eta ebazpenak egite-koenak. Era berean, euskararen erabilera sustatuko da Euskal Zuzenbide Zibilaren adierazpen hizkuntza legez eta bere terminologia juridikoaren azterketa, bultzada eta zabalkundea, Euskal-tzaindia, Eusko Legebiltzarra, Herri Arduralatitzaren Euskal Erakundea eta bere kasuan egiteko honetrarako egoki irizten diren beste gizarte eragileekin elkarlanean.
-
e) Europan eta Estatuan oro har onartzen diren erregulazio onaren printzipioak, eta bai adminis-trazio-prozedurako oinarrizko legeriak zein euskal sektore publikoaren gobernantza onak eskatzen dituenak, bermatzea, eta, era berean, kontuan hartzea edo sustatzea indarrean dauden arauen emaitzen ebaluazioak eta, eskatzekoak direnean, egiten dituen araugintza-proposamenen inpak-tuaren aurretiazko ebaluazioa.
-
f) Zuzenbide Zibilaren alorrean eskumena duen saileko titularrari aholkularitza ematea, eta, hala badagokio, Administrazio Orokorraren gainerako sailei eta, era berean, baita Batzordearekin harremana izateko ardura daukan Legebiltzarreko organoari ere, eskatzen duten guztietan.
-
g) Artikulu honetan ezarritakoez gain edo haien osagarri gisa, Zuzenbide Zibilaren alorrean eskumena duen saileko titularrak agintzen dizkion gainerako eginkizunak.
II. KAPITULUA
ANTOLAKETA ETA OSAERA
-
6. artikulua.- Antolaketa.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak honako organo hauek izango ditu:
2016ko urriaren 10a, astelehena
-
a) Lehendakaritza.
-
b) Osoko Bilkura.
-
c) Idazkaritza Nagusia.
-
7. artikulua.- Batzordeko lehendakaria eta haren eginkizunak.
Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibila-ren Batzordeko lehendakaria, eta, lehendakari gisa, honako eginkizunak izango ditu:
-
a) Batzordeko ordezkari izatea.
-
b) Batzordearen osoko bilkuraren bileretan buru izatea, eta, Komite Teknikoaren bileretara joa-ten bada, haietan ere buru izatea.
-
c) Bera dagoen bileretan sortzen diren berdinketak bere botoaren bidez ebaztea.
-
d) Osoko Bilkuraren bileretarako deialdiak egitea.
-
e) Batzordekideak izendatzea.
-
f) Batzordearen urteko jarduera-plana onartzea, plan hori osoko bilkuran eztabaidatu ondoren.
-
g) Batzorde Teknikoari arau-proposamenak, irizpenak edo txostenak egin ditzan eskatzea, bere ekimenez edo Batzordeko bokalek aurkeztutako mozioetan oinarrituta, eta Legebiltzarretik har-tzen diren eskaera guztiak kontuan hartuta betiere.
-
h) Batzordeari planteatutako gaien gaineko erantzuna Legebiltzarrera edo, hala dagokionean, aurreproiektuaren tramitazioa edo txostenaren edo irizpenaren berri izatea dagokion Administrazio Orokorreko zuzendaritzara edo sailera bidal dadin agintzea, eta, hala dagokionean, Batzordeak egindako proposamenak, azterketak edo txostenak argitara daitezen agintzea.
-
i) Hala dagokionean, bere sailaren eskumenekoak diren araugintza-aurreproiektu eta -proposa-menei dagokien tramitazioa agintzea.
-
j) Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen jardunari buruzko urteroko txostena igortzea Eusko Legebiltzarrari, honen ezagutza hutserako.
-
8. artikulua.- Osoko bilkura.
-
1.- Batzordearen osoko bilkuran, Batzordeko lehendakariaz eta idazkaritza nagusiko eginki-zunen ardura duten karguez gain, honako erakunde edo organoek kasuan-kasuan bokal izateko izendatzen dituztenak ere egongo dira:
-
a) Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko hiru goren-kargu edo goi-kargudun.
-
b) Eusko Legebiltzarrak izendatutako ospe handiko hiru legelari.
-
c) Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek izendatutako ospe handiko legelari bana; hiru, guztira.
-
d) Emakunde ordezkatzeko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Europako gaien gainean, ekonomia sozialare gainean eta familia-politikaren gainean eskumena duten organoek izendatutako bana; lau, guztira.
-
e) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.
2016ko urriaren 10a, astelehena
-
f) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko prokuradoreen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.
-
g) Euskal Herriko Notarioen Elkargoak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.
-
h) Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Autonomia Erkidegorako organizazioak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.
-
i) Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak izendatutako bana; hiru, guztira.
-
j) Zuzenbidearen Euskal Akademiak izendatutako bat.
-
2. - Era berean, osoko bilkurako kide izan ahalko dira:
-
a) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako magistratu bat, Botere Judizialaren gobernu-organoak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.
-
b) Estatuko Fiskal Orokorrak, Kontseilu Fiskalaren txostena ikusita eta Euskadiko Fiskal Nagusia entzunda, Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako Ministaritza Fiskaleko kide bat izendapen hori egitea eta, Fiskal Orokorrak, aipatu izapidetzeak tarteko, eginkizun horre-tarako baimentzea erabakiko balu betiere.
-
3. - Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote kide izateari.
-
4. - Kideek osoko bilkuran parte hartu ahal izango dute edo beren kabuz edo, ordezkari edo ordezko gisa, eskuordetutako pertsonaren bidez. Eskuordetzen den kasuetan, eskuordetutako horrek ezin izango du beste inor eskuordetu.
-
5. - Osoko bilkurako erabakiak bileran daudenen botoen gehiengoz hartuko dira, eta, hala dago-kionean, lehendakariaren botoak ebatziko du.
-
6. - Batzordearen osoko bilkurak hartutako erabakiak ez dira ezein kasutan lotesleak izango.
-
7. - Batzordearen osoko bilkurak urtean gutxienez ohiko bilera bat egingo du, ekitaldia ireki-tzeko; ezohiko bilera, berriz, lehendakariak deialdia egiten duen bakoitzean egingo da, bere kabuz edo osoko bilkurako heren batek eskatuta.
-
8. - Lehendakariak proposatuta eta eztabaidatu beharreko gairen batek hala eskatzen duen guztietan, osoko bilkurako bilera zehatz batzuetan adituei eta gizarte zibileko ordezkariei parte hartzeko deialdia egin ahal izango zaie; hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botoa ematekoa ez.
-
9. - Batzordearen kide izango diren pertsonak izendatzeko orduan trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten gizon eta emakumeen arteko oreka bilatuko da.
-
9. artikulua.- Osoko bilkuraren eginkizunak.
Honako eginkizun hauek izango ditu osoko bilkurak:
-
a) Euskal Zuzenbide Zibila eguneratu, aldatu eta garatzeko proiektuak sustatu eta bultzatzea.
-
b) Euskal Zuzenbide Zibilaren zabalkunde eta hedapenerako azterlanak eta ekimenak sustatzea.
-
c) Batzordeko lehendakariak onartu beharrekoa den Batzordearen urteko jarduera-planaren ildo nagusien berri izatea eta haien gainean eztabaidatzea.
2016ko urriaren 10a, astelehena
-
d) Zuzenbide Zibilean eskumena duen saileko titularrari aurkeztekoak direla jotzen diren anto-lamendu juridikoa aldatzeko proposamenak presta daitezen eskatzeko aurkeztu diren mozioen gainean informatzea eta eztabaidatzea, Gobernuko beste sail batzuekin batera tramitatzekoak direnak eragotzi gabe.
-
e) Antolamendu juridikoaren alderdi ezberdinei buruz komenigarritzat jotzen diren azterlanak edo ebaluazioak egiteko aurkeztu diren mozioen gainean informatzea eta eztabaidatzea.
-
f) Indarrean dagoen zuzenbidea sistematikoki aztertu eta berrikustea, barne hartuta, idatzizko arauez gain, ohiturazko zuzenbidea eta Euskal Zuzenbide Zibilaren jatorrian dauden printzipio oro-korretatik datorrena jakinaraztea eta hedatzea, zuzenbide horren aplikazioa errazteko eta haren garapenaren euskarri izan beharko diren oinarriak eta konexio-puntuak ezartzeko xedez.
-
g) Europan eta Estatuan oro har onartzen diren eta administrazio-prozedurako oinarrizko lege-riak zein euskal sektore publikoaren gobernantza onaren gainekoak eskatzen dituzten erregulazio onaren printzipioak bermatzea eta, era berean, indarrean dauden arauen emaitzen ebaluazioak eta egiten dituen araugintza-proposamenen inpaktuaren aurretiazko ebaluazioak kontuan hartzea edo sustatzea.
-
h) Zaintzako eta alerta goiztiarreko lanak egitea, Euskal Zuzenbide Zibilaren legegintza garapen-zeregin horrek izango duen Estatuko eta Europako arau-esparruaren alorrean, baita Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak eska dezaketen aholkularitza ematea ere, batez ere era-kunde horiei Estatutik edo Europatik legegintza- edo araugintza-prozeduren tramitazioa dela-eta kontsultak egiten dizkietenean.
-
i) Helburu berberak dituzten beste elkarte eta erakunde batzuekiko hitzarmen eta harremanen berri izatea.
-
j) Aurrekoekin lotutako beste edozein eginkizun, Zuzenbide Zibilean eskumena duen saileko titularrak eskatzen dion guztietan.
-
10. artikulua.- Osoko bilkurako bokalak.
-
1. - Bokalek, beren eginkizunak betetzean, objektibotasunez eta independentziaz jokatuko dute, eta honako eskubide eta ahalmenak izango dituzte:
-
a) Osoko bilkuraren bileraren aurretik, eta behar besteko denborarekin, beren eginkizunak bete-tzeko behar dituzten agiri eta materialak edukitzea.
-
b) Bileretarako deialdiak hartzea eta bileretan egotea, baita bilerako gaien gainean eztabaida-tzea eta bozkatzea ere, lehendakariaren zuzendaritzapean.
-
c) Mozioak aurkeztea, Batzorde Teknikoari eska dakion Zuzenbide Zibilean eskumena duen saileko titularrari aurkeztekoak direla jotzen diren antolamendu juridikoa aldatzeko proposamenak prestatu ditzan, eta, hala badagokio, Batzordeari emandako eginkizunekin lotura duten antola-mendu juridikoaren alderdiei buruz komenigarritzat jotzen diren azterlanak edo ebaluazioak egin ditzan.
-
2. - Bokalek isilpean gorde beharko dute proposamenen, irizpenen eta txostenen egoera, harik eta dagokion araua onartzen den arte eta, tramitatzen ez badira, Batzordeko lehendakariak kon-trakorik adierazi arte. Betebehar hori lanen egoerari eta bileretan izandako eztabaidei, iritziei eta botoei dagokienez ere bete behar da.
2016ko urriaren 10a, astelehena
-
11. artikulua.- Idazkaritza nagusia.
-
1. - Batzordeko lehendakariaren menpean Idazkari nagusi bat egongo da. Honen egitekoak izango dira koordinazioa eta laguntza ematea Batzordearen lanetan, baita beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu administratiboak betetzea ere. Zerbitzu hauek, zuzenbide zibilaren arloan esku-mena duen sailari atxikita dauden langileek beteko dituzte.
-
2. - Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko idazkari nagusiaren kargua Zuzenbide Zibilaren arloan lege-garapenari dagokion eskumena esleituta duen organoaren titularrak beteko du.
-
3. - Batzordearen Idazkaritza Nagusiari honako hauek dagozkio:
-
a) Batzordeko lehendakariak proposamenei, irizpenenei edo txostenei buruz ematen dituen aginduak, jarraibideak eta betekizunak bideratzea.
-
b) Batzordearen kanpo- eta erakundeharremanak koordinatzea.
-
c) Batzordearen eginkizunetan lagunduko duten eta elkarlanean arituko diren langileek beraien lana egoki betetzen dutela zaintzea.
-
d) Osoko bilkuran eztabaidatzeko eta Lehendakaritzak agindutakoari jarraituz, Lehendakari-tzak osoko bilkuran eztabaidatu ondoren onartu behar dituen Batzordearen jarduera planaren eta urteko ekintzen proposamenak prestatzea eta, halaber, horiek gauzatze aldera dagozkion jardue-rak betetzea.
-
e) Osoko bilkuraren eta Batzorde Teknikoaren bileretarako deialdiak bideratzea.
-
f) Osoko bilkuraren eta Batzorde Teknikoaren saioak prestatzea, baita horien aktak idatzi eta berak berez baimentzea ere.
-
g) Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearekin zerikusirik duten ziurtagiriak, eragin guztietarako, eman eta baimentzea.
-
h) Geroago izapidetuko diren proposamen guztiak formalizatzea, horiek behar beste dokumentatuta.
-
i) Idazkaritzak antolamendu egokia izan dezan beharrezkoak diren erregistro-liburuak eramaten direla zaintzea eta baita horiek gordetzea ere.
-
j) Batzordearen Artxiboa antolatu eta ezin hobe funtzionatzen duela zaintzea, Batzordean aztertu izan den gai bakoitzarekin lotutako aurrekari eta datu guztien zaintza ordenatua bermatzeari arreta berrezia ipiniz. Horrez gain, Euskadiko Zuzenbide Pribatuari buruzko funts dokumentala eta biblio-grafikoaren sorrera izango du bere zaintzapean.
-
k) Gastuen aurreikuspena egitea.
-
12. artikulua.- Batzorde Teknikoa.
1.- Batzordearen idazkari nagusiaren zuzendaritzapean, Batzorde Teknikoa eratuko da. Batzorde tekniko horrek etengabe beteko du bere lana, edo Batzordearentzako txosten edo lan zehatz bat prestatzeko berariaz lan egingo du. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Oro-korraren zerbitzu juridiko zentraletako edo sailetako aholkularitza juridikoetako legelariek osatuko dute Batzorde Teknikoa.
2016ko urriaren 10a, astelehena
Era berean, inolako ordainik gabe eta Batzorde Teknikoarekin koordinatuta, osoko bilkuraren bokalak izendatzen dituzten erakundeek proposatutako ospe handiko juristek ere lagundu ahal izango dute.
-
2.- Gai zehatz batzuetarako berariazko gaitasuna duten beste pertsona batzuen laguntza behar dela irizten denean, Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen saileko titularrak izendatu ahal izango ditu pertsona horiek, Batzordeari atxikitako laguntzaile gisa, batzorde txostengile edo lan-talde batean sartuta. Izendapena egitean zehaztuko den eta behar den beste denbora egongo dira laguntza ematen, eta, gainera, ezin izango dute inolaz ere ordainik jaso.
-
13. artikulua.- Batzorde Teknikoaren eginkizunak.
Honako eginkizun hauek izango ditu Batzorde Teknikoak:
-
a) Araugintza-testuen aurreproiektuak eta proposamenak prestatu eta idaztea.
-
b) Euskal Zuzenbide Zibilaren arauen aurrekariak aztertzea, oraingoak edo historikoak, baldin eta horrek zuzenbide horren aplikazioari buruzko irizpenak emateko balio badu edo zuzenbide hori kontserbatzeko, mantentzeko eta garatzeko balio badu.
-
c) Arauen gaineko ebaluazioak egitea, besteren artean praktika zibil eta judizialaren eraginaren eta errealitatearen gaineko datu estatistikoak bilduz, Euskal Estatistika Erakundera eta antzeko erakundeen laguntzarekin, bai eta notarioen estatistiken eta estatistiketarako eta analisiak egiteko Justizia Administrazioak eta Botere Judizialak dituen tresna eta baliabideen laguntzarekin.
-
d) Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzeko behar diren beste azterlan batzuk egitea, batez ere lege-erreformak egiteko beharrizanari buruzko irizpenak emanez, erreforma horien hel-burua denean bai indarrean dauden xedapenak kontsolidatzea, harmonizatzea eta sinplifikatzea, edo bai euskal legeria unean-uneko errealitate sozialera egokitzea eta, hala badagokio, erakunde berriak arautzeko egokitasunari buruzko azterketak eginez.
-
e) Osoko bilkurari egotzitako beste zereginetan laguntzea, hura bilduta ez dagoen bitartean.
-
f) Euskal Zuzenbide Zibilaren alorrean eskumena duen saileko titularrari edo Batzordearekin harremanak izateko ardura duen Legebiltzarreko organoari aholkularitza ematea, eskatzen duten guztietan eta Batzordeko lehendakariaren bitartez.
2016/4251 (9/9)
-
-
155/2017 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko dena.
[PDF]
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
100. zk.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
XEDAPEN OROKORRAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2623
155/2017 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erre-gistroaren Erregelamendua onartzeko dena.
Izatezko bikote bat eratzeko akordioa egiten duten pertsonei aplikatzeko araubide juridikoa erregulatzea da Izatezko Bikoteak Arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen xedea. Helburu hori betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa sortzen du legeak 4.1 artikuluan. Organikoki, une bakoitzean haren kudeaketa esleiturik daukan sailaren mendekoa izango da, eta izaera administratiboa eta funtzionamendu deszentralizatua izango ditu.
Jarraian, 4. artikuluaren bigarren zenbakian, Izatezko Bikoteen Erregistroak izan beharreko xedea ezartzen da. Izatezko bikoteak eratzeko eta azkentzeko deklarazioak jasoko ditu, bai eta bikoteak ezarri ahal izango dituen ekonomia- eta ondare-erregimena arautzeko hitzarmen nahiz itunak ere. Eta, azkenik, bere egitura eta jardunbidea erregelamendu bidez ezarriko direla ezar-tzen du.
Aurreko agindua betetzeko, eta aipaturiko legearen azken xedapenetatik lehenengoan aurreiku-sitako lege-gaikuntzaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko ekainaren 22ko 124/2004 Dekretuaren bitartez arautu zen Izatezko Bikoteen Erregistroa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onetsi zene-tik denbora igaro denez gero, hartan jasota ez zeuden hainbat egoera sortzen joan dira. Egoerok zailtasunak zekartzaten Izatezko Bikoteen Erregistroan eskaerak aurkezteko, eta, aldizka, erre-gistrorako sarbidea izatea galarazi ere egiten zuten. Era berean, izatezko Bikoteen Erregistroan has daitezkeen prozedura ezberdinei berme handiagoa emateko asmoz, izen-emateak onartzeko izapideak ordenatu eta sendotzeko beharrizana ere detektatu da; segurtasun juridiko handia-goarena, funtsean. Egoera eta behar horiek guztiek 124/2004 Dekretua ordeztuko duen Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregelamendu arautzaile berri bat onesteko egokita-suna bultzatu dute.
Beste alde batetik, orain dela gutxi Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea onetsi izanak eragin zuzena izan du, bigarren xedapen gehigarriaren bidez, iza-tezko bikotekideei aplika dakieken araubide juridikoan.
Zehazki, bigarren xedapen gehigarriaren bigarren atalak aldatu egiten ditu Izatezko Bikoteei buruzko Legearen 2. eta 5. artikuluak, eta eragin zuzena du, eginiko aldaketen bidez, hala iza-tezko bikoteetan (izatezko bikotearen eratze-deklarazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko eskatu ahal izango da) nola Erregistrora jotzen duten izatezko bikoteen ekonomia- eta ondare-araubidean, hurrenez hurren.
Izatezko Bikoteei buruzko Legearen 2. artikuluaren idazpen berriak (eta, zehazki, artikulu horren azken paragrafoak) aldaketa bat dakar Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregis-troan inskripzioa bere horretan egiteko eskatu ahal izateko izatezko bikoteek bete behar dituzten baldintzetan, aipatutako lege-testuan jasotako xedapenak aplikatu ahal izateko. Hain zuzen ere, aldaketa horrek dakar izatezko bikotekideetako batek gutxienez euskal auzotasun zibila izatea eskatzea, aldez aurretik aurreikusitako auzotasun zibil administratiboaren ordez.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
Hori dela eta, euskal auzotasun zibilaren aipamenak nahitaez dakar Kode Zibilean gai horri buruz jasotako arau araupetzaileetara jotzea (14. artikuluan zehazten dira), auzotasun hori lor-tzeko, mantentzeko eta galtzeko moduak ezagutzeko, eta, horrenbestez, zehaztu ahal izateko nork duen euskal auzotasun zibila eta nork duen gaitasuna izatezko bikotea Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko.
Bestalde, Izatezko Bikoteei buruzko Legearen 5. artikuluan sartutako xedapen berriak, eko-nomia- eta ondare-harremanen esparruan, zehaztu egiten du zein araubide ekonomiko aplikatu behar zaien izatezko bikoteei, bikoteko kideek horren inguruko adostasunik lortu edo aurreikusi ez duten kasuetan. Hori ikusita eta bat etorriz 5. artikuluarekin, lege honek araupetutako izatezko bikoteen ekonomia- eta ondare-araubidearen inguruko berariazko adostasunik lortu ezean, Kode Zibilean ezarritako ondasunen banaketa aplikatuko da.
Dekretu honen bitartez onesten den Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregis-troaren Erregelamendu arautzaileak bost kapitulu ditu.
Lehenengo kapituluan Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari esleitzen zaizkion xede, antolamendu eta funtzioak ezartzen dira. Juridikoki, erregistro bakartzat konfigura-tutako administrazio-organoa da, baina, deszentralizazio-printzipioa aplikatuz, izatezko bikoteen arloan eskuduna den eta Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzeko eta mantentzeko eskumena bere gain hartzen duen sailaren lurralde historikoetako administrazio-unitateen bitartez kudea-tuko da.
Hartarako, administrazio-unitate ezberdinen artean beharrezko den koordinazioari buruzko xedapen zehatzak aurreikusten dira, bai eta ordezkaritzei informazioa emateko bideei eta ins-kripzio- eta kudeaketa-prozedurari buruzko arau erkideak onesteari buruzkoak ere. Izatezko bikoteen arloan eskuduna den sailaren zuzendariaren gain egongo dira funtzio horiek guztiak.
Azkenik, Izatezko Bikoteen Erregistroa udaletako izatezko bikote edo elkarketen erregistroekin koordinatzeko beharra jasotzen da.
Bigarren kapituluak bost atal ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregis-troari egin dakizkiokeen eskaera ezberdinak arautzen ditu. Hori horrela izanik, lehenengo atalean eskaera mota guztiei ezartzeko xedapenak jasotzen dira; haien artean, eskaerek bildu beharreko baldintza orokorrak, berauek aurkezteko tokia eta forma, nortasuna egiaztatzeko moduak eta atzerriko agiriek bete beharreko baldintzak. Jarraian, bigarren ataletik bosgarreneraino, eskaera mota ezberdinek bildu beharreko baldintza zehatzak jorratzen dira, haien artean: izatezko bikotea eratzeko deklarazioak inskribatzeko eskaerak, aurreko inskripzioa ezeztatzeko eskaerak, iza-tezko bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko hitzarmena erantsi edo aldatzeko eskaerak, eta Izatezko Bikoteen Erregistroan sartu diren izatezko bikoteen harremanaren edukia erasaten duten egintza edo gertaerak ziurtatzeko eskaerak, beste edonolako baldintza edo gaiak ziurtatzeko eskaerak, eta bai horiek guztiak aurkezteko eskubidea duten pertsonak ere.
Hirugarren kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak Erregistroan bertan jasotako eskaerei dagokienez jarraitu beharreko jardunbide orokorra garatzen da. Bertan, eskaera onartzen denetik kalifikatzen den arte egin beharreko izapideak xedatzen dira, egiaztatze aldera Izatezko Bikoteak Arautzeko Legeak eskatzen dituen baldintzak eta Dekretu honek onar-tzen duen Araudiko aurreikuspenak betetzen direla. Hala badagokio, bikoteak eskaerarekin batera aurkeztutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunetan jasotako eskubide eta bete-beharren legezkotasuna ere egiaztatuko da. Hasitako prozedura amaitu aurretik egin behar izango da hori guztia. Azken fase horren arabera ezarriko dira eskaeren ebazpen- eta jakinarazpen-epeei, isiltasun administratiboaren eraginei eta inpugnazio-bideei buruzko aurreikuspenak.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
Laugarren kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izatezko bikoteek egindako inskripzio ezberdinen forma, edukia eta eraginkortasuna jorratzen dira, bai eta izatezko bikotearen azkentzearen ondorioz inskripzioa ezeztatzea ere. Halaber, kapituluaren amaieran, Izatezko Bikoteen Erregistroak, edozein unetan, ofizioz edo pertsona interesdunek eskaturik, bere egintzetako akats materialak zuzentzeko aukera izango duela aurreikusten da.
Azkenik, bosgarren kapituluan, Erregistroaren publikotasunaren esparruan eta hartarako esku-dunak diren pertsona edo organoek eskaturik, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak inskripzioen edo Erregistroko beste edozein gairen ziurtagiriak igortzeko ahalbidea arautzen da. Kapitulu honetan, inskripzioen nahiz Izatezko Bikoteen Erregistroan aurkeztutako eskaerei dagokienez hartutako ebazpenen ondorio diren egiaztatze-efektuak arautzen dira, baita ere. Eta, azkenik, Izatezko Bikoteen Erregistroak izapidetutako espediente artxibatuen kontsulta zuzena ahalbidetzeko xedapen zehatzak ezartzen dira.
Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta gaia Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 16an egin-dako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregela-mendu arautzailea onartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendu arautzailea onartzen da, zeinaren testua dekretu honen eranskinean zehazten den.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean definitutako ezaugarriak eta nolako-tasunak dituen erregistro elektroniko orokorrik existitzen ez den eta erabilgarri ez dagoen artean, eskaerak izapidetu eta ebazteko, eta ebazpenak jakinarazteko epearen hasiera-data izapidetzeko organo eskudunak emandako sarrera-erregistroko data izango da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Dekretu hau indarrean jartzean, indargabetu egingo da 124/2004 Dekretua, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzekoa, bai eta, oro har, dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.- Erregelamendu-Garapena.
Izatezko bikoteen arloaren eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendu arautzaile honetan aurreikusitakoa garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapenak egiteko.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.- Eskabide normalizatuak.
Izatezko bikoteen gaian eskuduna den sailburuari ahalmena eman zaio Euskal Autonomia Erki-degoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendu arautzailean erantsitako eskabideen eredu normalizatuak egunera edo alda ditzan.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.- Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
I ERANSKINA
155/2017 DEKRETUA, MAIATZAREN 16KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROAREN ERREGELAMENDUA
-
I. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA ETA PAREKO IZAERAKO UDAL ERREGISTROEKIKO KOORDINAZIOA
-
1. artikulua.- Izatezko Bikoteen Erregistroaren helburua.
-
1. - Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren helburua hauxe da: iza-tezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen babesean eratutako izatezko bikoteen eraketa- eta deuseztatze-deklarazioak inskribatzea.
-
2. - Bikotekideek ondarea eta ekonomia arautzeko ezar ditzaketen itunak inskribatzeko helbu-rua ere badu, eta bai bikotekideen arteko erlazioari eragiten dion edozein egintza, egitate eta titulu inskribatzekoa ere.
-
2. artikulua.- Izatezko Bikoteen Erregistroaren antolamendua.
-
1. - Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa, organikoki zein funtzionalki, izatezko bikoteen arloan eskuduna den sailaren mende egongo da, sail horren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoa-ren arabera.
-
2. - Izaera administratiboa eta funtzionamendu deszentralizatua ditu Izatezko Bikoteen Erre-gistroak. Hartarako, juridikoki erregistro bakar gisa konfiguratuko da, eta izatezko bikoteen gaian eskuduna den eta kudeaketa-eskumena bere gain hartu duen sailaren administrazio-unitateen bitartez kudeatuko da. Administrazio-unitate horiek Lurralde Historikoetan egongo dira, Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzeko zereginak esleituta dituen eta izatezko bikoteen esparruan esku-mena duen saileko zuzendaritzaren mende.
-
3. - Izatezko Bikoteen Erregistroaren kudeaketa deszentralizatuaren ondorioz, administrazio-uni-tateetako bakoitzean funtzio hori izango duen arduradun bat egongo da.
-
4. - Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzeko eskumena duen zuzendariak ezarriko ditu Erre-gistro horretan izapidetu daitezkeen prozeduren inguruko zuzentarau orokorrak eta, zehazki, kudeaketari eta izapidetzari dagozkionak.
-
3. artikulua.- Izatezko Bikoteen Erregistroaren funtzioak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari dagokio honako funtzio hauek betetzea, bere administrazio-unitateen bidez:
-
a) Inskripzioak eta idatzoharrak egiteko eskabideak izapidetzea eta ebaztea, eta, beharrezkoa bada, ezerezpenak egitekoa direnak, eta hartarako egoki direnak gauzatzea.
-
b) Izatezko Bikoteen Erregistroan diren datuen ziurtagiriak egitea eta gainontzeko publikotasun erak ematea; besteak beste, hauei buruz: eskabideak, inskripzioak, ezeztatzeak, itunak izatea, bikoteen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunen edukia, itunak aldatzea, agiri bidezko frogabideak eta administrazio-prozedura egokian jasotako beste edozein arlo.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
c) Epaitegiek, auzitegiek, Legebiltzarrak, Arartekoak eta beste erakunde publiko batzuek hala eskatuz gero, txosten tekniko eta estatistikoak egitea.
-
d) Erregistroan gordailatutako agiriak artxibatzea eta zaintzea, agiri horien euskarria edozein dela ere; konfidentzialtasun-berme osoarekin artxibatu eta zaindu beharko ditu, datu pertsonalak babesteko araudian xedatutakoaren arabera.
-
e) Lurralde Historiko bakoitzeko datu estatistikoak egitea.
-
4. artikulua.- Lurralde historikoetan Izatezko Bikoteen Erregistroaz arduratuko diren pertsonak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaz arduratuko diren pertsonak admi-nistrazio-unitateetan egongo dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko A taldeko kidego edo eskaletako funtzionarioen artean aukeratuko dira.
-
5. artikulua.- Informazio-euskarriak.
-
1. - Idatzoharrak euskarri informatiko egokietan jasoko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan jaso behar diren datu guztiak dudarik gabe, berme juridiko egokia-rekin, kontserbatzeko segurtasunarekin, eta eskuratzeko nahiz ulertzeko erraztasunarekin bildu eta espresatzeko.
-
2. - Ahal delarik, euskarri informatikoek espediente osoa jaso beharko dute, barruan direlarik Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean zehaztutako betekizunak bete izana egiaztatzeko agiriak.
-
6. artikulua.- Udal-erregistroak.
-
1. - Izatezko bikote edo elkarketen udal-erregistroak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egindako izatezko bikoteen inskripzioek sarbidea izango dute Euskal Autonomia Erki-degoko Izatezko Bikoteen Erregistrora, baldin eta Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak xedatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute.
-
2. - Udal-erregistroek egindako inskripzioak jakinarazi beharko dizkiote Autonomia Erkidegoko erregistroari, bikotekideek izenpetutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunak adie-raziz, eta bai egindako inskripzioen ezeztatzeak eta itunei nahiz bikotearen bizilekuari eragiten dieten eraldaketak ere.
-
3. - Bikotekide bien aldez aurreko onespen espresua izan beharko dute udalek egindako jakinarazpenek. Udal-erregistroaz arduratzen den pertsonak igorritako ziurtagiri baten bitartez, espedientean onespen hau jasota utzi beharko dute berariaz.
-
4. - Bikotea inskribatzeko beharrezkoa eta nahikoa den espediente-zatiaren agiri originalak bidali beharko dituzte udalek. Nolanahi ere, hartan, barne hartu beharko dute udal-erregistroaz arduratzen den pertsonak igorritako ziurtagiria, non berariaz jasota agertu beharko baita bikote-kide biek, udal-erregistroan presentzialki aurkezturik, izatezko bikote bat eratzeko gogoa agertu dutela.
-
5. - Udal-espedientea ikusita, 2/2003 Legeak edo Araudi honek ezartzen dituzten legezko bal-dintza guztien konplimendua akreditatu edo betetzen ez dela edo aipamenen bat falta dela ikusten badu Izatezko Bikoteen Erregistroak, bikoteari jakinaraziko dio, dokumentazio gabeziak zuzen-tzeko edo dokumentazioa aurkezteko izapidetze-epean aurkez ditzan falta diren agiriak.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
6. - Izatezko Bikoteen Erregistroak, izatezko bikotea eratzeko deklarazioa eskatu moduan ins-kribatzea ahalbidetzeko, edozein unetan, egoki deritzen argibideak edo agiriak eskatu ahal izango dizkie udalei, udal-espedientea era egokian kalifikatu ahal izateko.
-
7. - Udal-erregistroek espedienteak igorri ondoren hasitako administrazio-prozeduretan, ebaz-penetan jasoko da aurreko bosgarren edo seigarren ataletan aurreikusitako egoerarik gertatu den. Halaber, dagokion udal-erregistroko inskripzio-data jasoko da.
-
8. - Inskripzioaren eragin-data inskripzioa udal-erregistroa egin zen egunekoa izango da.
II. KAPITULUA
ESKAERAK
-
1. ATALA
XEDAPEN OROKORRAK
-
7. artikulua.- Eskabideen betekizunak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan aurkeztutako eskabideek kapitulu honetan berariaz aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan araututako baldintza orokorrak ere.
-
8. kapitulua.- Eskaerak aurkeztea.
-
1. - Eskabideak elektronikoki edo ohiko bideak erabiliz aurkeztu ahal izango dira. Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak arautzen du izapidetze elektronikoa.
-
2. - Eskabideak erregelamendu honi erantsitako instantzia normalizatuetan egin beharko dira.
-
3. - Eskabideen eredu normalizatuak Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzeko eskumena duten administrazio-unitateetan daude eskuragarri, eta egoitza elektronikotik zuzenean ere des-karga daitezke (https://euskadi.eus).
-
4. - Eskabideak, behar bezala eta osorik bete ostean, aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaur-laritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetan (Zuzenean), Izatezko Bikoteen Erregistroaren administrazio-unitateetan, edota Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urria-ren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean. Azken kasu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorran sarrera izan duten agirien arabera gerta-tuko dira bai eskabidearen izapidea eta bai inskripzioaren eraginak.
-
9. artikulua.- Nortasuna egiaztatzea.
-
1.- Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira bikotea eratu behar duten pertsonen nortasuna egiaztatzeko, eta, hala badagokio, pertsona horiek Euskal Autonomia Erkide-goko Izatezko Bikoteen Erregistroan beren izenean aurkezteko baimendu duten pertsonaren edo pertsonen nortasuna egiaztatzeko:
-
a) Estatuko hiritarren kasuan, nortasun-agiria edo pasaportea.
-
b) Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko hiritarren kasuan, pasaportea edo titularraren nazionalitatea jasota duen bere herrialdeko nortasun-agiri baliokidea.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
c) Gainerako estatuetako hiritarren kasuan,Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio-ondo-rioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea.
-
2. - Nortasuna egiaztatzeko agiriek indarrean egon beharko dute eskabidearen datan.
-
3. - Edonola ere, eskaera izapiderako eskuduna duen organoari nortasun-datu horiek Barne Arazoetako Ministerioan frogatu edo egiaztatzeko baimena ematen bazaio eskabidean, pertsona eskatzaileak ez du zertan NANa edo, hala badagokio, Atzerritarren Identifikazio Txartela aurkeztu.
-
10. artikulua.- Atzerriko agiriak aurkezteko baldintzak.
-
1. - Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluari eta Euskararen Erabilera Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 3. eta 6. artikuluei jarraikiz, aurkeztutako edozein agiri atzerritar ofizialki itzulirik egon beharko da euska-rara nahiz gaztelaniara.
-
2. - Era berean, alor honetan oro har aplikatzekoa den legedian zehaztutako xedapenen ara-bera legeztaturik egon beharko dira atzerriko agiri publikoak. Halaber, Arlo Zibileko Nazioarteko Lankidetza Juridikoari buruzko uztailaren 30eko 29/2015 Legea aplikatuko zaie; zehazki, 56. eta 57. artikuluetan xedatutakoa.
-
2. ATALA
INSKRIBATZEKO ESKABIDEAK
-
11. artikulua.- Inskripzioak eskatzeko legitimazioa.
-
1. - Honako baldintza hauek adierazitako eran betetzen dituzten bikoteek edo, hala badagokio, bikotekideetako batek eskatu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatzeko:
-
a) Bi pertsonak adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak izatea.
-
b) Pertsonak gaitasun osoa edukitzea.
-
c) Ez izatea lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaideak, edo bigarren graduko albo-ahaideak.
-
d) Bi pertsonek harreman afektibo-sexuala izatea.
-
e) Bi pertsonetako inor ez egotea beste pertsona batekin ezkonduta edo ez izatea beste per-tsona baten izatezko bikotea.
-
f) Bikotekideetako batek behintzat euskal auzotasun zibila izatea, Kode Zibilaren 14. eta 15. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
-
2. - Bikotekide biek batera egin beharko dute izatezko bikote gisa inskribatzeko eskabidea.
-
12. artikulua.- Inskribatzeko eskabideak aurkezteko baldintza erkideak.
Izatezko bikote gisa inskribatzeko eskabideak eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira, honako alderdi hauek zehaztuz:
-
a) Bikotekide bakoitzaren izen-abizenak.
-
b) Bakoitzaren NANa, Atzerritarren Identifikazio Txartela edo pasaportea.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
c) Bakoitzaren jaioteguna.
-
d) Bakoitzaren nazionalitatea edo nazionalitateak.
-
e) Bakoitzaren egoera zibila.
-
f) Hala badagokio, bikotekide bakoitza ordezkatzen duen pertsonaren nortasun-datuak.
-
g) Bikotearen egoitza.
-
h) Beste pertsona bati ezkontzaz loturik ez daudela adierazteko erantzukizunpeko adierazpe-nak -bikotekide bakoitzak bana- edo, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izatezko bikotekide gisa inskribatu nahi duten pertsona ez den beste norbai-tekin izatezko bikotekidetzat inskribaturik ez daudela.
-
i) Bikotekideen erantzukizunpeko adierazpenak, honako gai hauek jakinaraziz:
-
- egiazkoak direla eta ontzat ematen dituztela eskabidean eta erantsitako agirietan jasotako datuak.
-
- ezagutzen dituztela izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatzearen ondoriozko efektuak.
-
j) Eskabidea aurkezteko tokia eta data, eta bikotekide bien sinadura.
-
13. artikulua.- Inskripzio-eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
-
1.- Behar bezala izenpetutako inskripzio-eskabideekin batera, bikotekideek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, derrigorrean:
-
a) Araudi honen 9. artikuluan ezarritako moduan, bikotekideen nortasun-agiriak eta, hala bada-gokio, ordezkatzen duen pertsonarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bikotekideen izenean izapideak egiteko baimena duen pertsonaren nortasun-agiria.
-
b) Bikotekideen egoera zibilaren ziurtagiriak, Erregistro Zibilari buruzko indarreko araudi erre-gulatzailearen arabera, edo agintaritza eskudunak igorritako agiri baliokidea, atzerriko pertsonen kasuan. Aipaturiko egiaztapena gauzatzeari begira, Estatuko hiritarren kasuan, inskripzio-eskabi-dearen aurkezpen-data baino gutxienez hilabete lehenago igorritako agiriek ez dute baliorik izango eta, atzerritarren kasuan, hiru hile lehenago igorritakoek.
-
c) Eskabidea aurkeztean gutxienez izatezko bikoteko kideetako batek egiaztatzea euskal auzo-tasun zibila, honako era hauetakoren batean, espainiar nazionalitatea jaiotzez duten pertsonak edo espainiar nazionalitatea lortu duten atzerriko pertsonak diren:
c. 1.- Espainiar nazionalitatea jaiotzaz duten pertsonak, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnak:
-
- Eskabidea aurkezten den eguna baino lehen hamar urtetik gora igaro baditu Euskal Auto-nomia Erkidegoan jarraitutasunez bizitzen, denbora-tarte horri dagokion erroldatze-ziurtagiria. Halaber, Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiri literala, egiaztatu egiten duena ez dagoela euskal auzotasun zibila ez lortzeko borondate-aitorpenik edo aurreko auzotasun zibila manten-tzeko borondaterik.
-
- Eskabidea aurkezten den eguna baino lehen bi urtetik gora baina hamar urtetik behera igaro baditu Euskal Autonomia Erkidegoan jarraitutasunez bizitzen, Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiri literala, adierazi egiten duena euskal auzotasun zibila lortzeko borondatea.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
c.2.- Espainiar nazionalitatea jaiotzaz duten pertsonak, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez direnak:
-
- Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiri literala, egiaztatu egiten duena euskal herritar-tasun zibila lortu izana.
-
- Aurreko agiririk eduki ezean, erroldatze-ziurtagiria; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan ondoz ondoko 10 urte baino gehiago bizi izan dela egiaztatzen duena. Horrekin batera, ondo-rengo eta eskabidearen datara bitarteko erroldatze-ziurtagiriak, eta Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiri literala aurkeztu beharko ditu.
c.3.- Espainiar nazionalitatea lortu duten pertsona atzerritarrak:
-
- Espainiar nazionalitatea lortzean euskal auzotasun zibila hautatu bada, espainiar nazionalita-tea lortu izanaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emandakoa eta nazionalizatzean euskal auzotasun zibilaren aldeko hautua adierazten duena.
-
- Espainiar nazionalitatea lortzean euskal auzotasun zibila ez beste bat hautatu bada, euskal auzotasun zibila egiaztatzeko, espainiar nazionalitatea jaiotzaz duten pertsonek dituzten bide ber-berak erabili ahal izango dira, dagokien kasuaren arabera.
Adierazitako epeak aintzat hartu behar badira, euskal auzotasun zibila ez beste bat lortu dutela adierazten duten egunetik aurrera zenbatuko dira.
Nolanahi ere den, izena emateko eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egindako jaiotza-ziurtagiri literalek ez dute balioko auzotasun zibila egiaztatzeko. Halaber, ez dute balioko data hori baino hilabete lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriek.
-
d) Bikotekideetako bat edo biak adingabeak izanez gero, emantzipazioa egiaztatzen duen Erre-gistro Zibileko agiria.
-
2.- Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itun batez lagundu ahal izango dira eskabideak eta, kasu horretan, eskabidean bertan adierazi behar izango da.
Ituna notario-eskritura publikoan edo agiri pribatuan jaso ahal izango da, eta bikotekideen eskuzko sinadurak izan beharko ditu; agiri pribatuan jasotzekotan, orri guztien alde biak sinatu beharko dira.
-
14. artikulua.- Bertaratzea.
-
1. - Izatezko bikotea eratzeko deklarazioaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaz arduratzen den arduradunaren aurrean bertaratzeko eskatuko zaie biko-tekideei; zehazki, eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko administrazio-unitatera jo beharko dute. Helburua da aurrez aurre adieraz dezatela inskribatzeko gogoa, izatezko bikotea eratzeko beharrezko diren baldintzak betetzen dituztela, eta izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskriba-tzearen ondoriozko eraginen jakinaren gainean daudela.
-
2. - Bikotekideek ez dute bertaratzeko betebeharra izango kasu hauetan:
-
a) epe luzerako ospitaleratzea edo etengabeko tratamendu medikoa dakartzan eta pazientea-ren tokialdatzea kaltegarri egiten duen gaixotasun larria badute, bikotekide batek nahiz biek. Kasu horretan, eta izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatu ahal izateko, izatezko bikotea era-tzeko deklarazioarekin batera, bikotekide gaixoak bere medikuak igorritako txosten baten bidez frogatu beharko du bere egoera eta, era berean, bere gaitasun mentalen jabe dela eta izatezko
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
bikotekide gisa inskribatzeko gogoa adierazteko gaitasuna bere horretan duela utzi behar izango du jasota txosten horretan.
-
b) bikotekide bat edo biak espetxeraturik badaude. Kasu horretan, eta izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatu ahal izateko, izatezko bikotea eratzeko deklarazioarekin batera, espetxeko zuzendariak igorritako eta egoera hau jasota duen ziurtagiria aurkeztu behar izango du espetxe-ratutako bikotekideak.
-
3.- Aurreko zenbakian adierazitako kasuetan, zehaztutako agiriez gain, Izatezko Bikoteen Erre-gistroaren aurrean pertsona interesdunaren izenean izapideak egiteko pertsona baimendua nor den eta esleitzen zaizkion eginkizun zehatzak zeintzuk diren zehazteko notario-ahalordea aurkeztu behar izango da, edo notarioaren aurrean legeztatutako sinadura duen idazki pribatua. Halaber, espetxean eskumena duen agintariaren, organoaren edo pertsonaren aurrean idazki pribatua aur-keztu ahal izango da, kautotuta, betiere, aurreko atalean aurreikusitako kasua b) idatz-lerroan zehaztutakoa bada. Hala badagokio, bikoteak hautatutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da.
-
3. ATALA
EZEZTATZEKO ESKABIDEAK
-
15. artikulua.- Ezeztatzea eskatzeko legitimazioa.
Izatezko bikotea eratzeko deklarazioa ezeztatzeko eskabidea bikotekide biek batera edota batek aurkeztu ahal izango dute, Araudi honetan aurreikusitako moduan.
-
16. artikulua.- Elkarrekin adostutako ezeztatze-eskabideak aurkezteko baldintza erkideak.
Elkarrekin aurkeztutako ezeztatze-eskabideak eskaera-orria betez egingo dira, eta honako alderdi hauek zehaztu beharko dituzte:
-
a) Bikotekideen izen-abizenak.
-
b) Bikotekideen NANa, Atzerritarren Identifikazio Txartela edo pasaporteak.
-
c) Hala badagokio, bikotekide bakoitza ordezkatzen duen pertsonaren nortasun-datuak.
-
d) Eskabidea aurkezteko tokia eta data, eta bikotekide bakoitzaren sinadura.
-
17. artikulua.- Elkarrekin adostutako deuseztatze-eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Elkarrekin adostutako ezeztatze-eskabideekin batera, Araudi honen 9. artikuluan xedatutako eran, nortasun-agiria besterik ez du aurkeztu beharko bikotekide bakoitzak, eta, hala badagokio, ordezkatzen duen pertsonarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bikotekideen izenean izapideak egiteko baimena duen pertsonaren nortasun-agiria.
-
18. artikulua.- Alde bakarreko erabaki bidez ezeztatzeko eskabideak aurkezteko baldintza erkideak.
Ezeztatzeko eskabideak banaka aurkezteko, eskaera-orria bete behar izango da, eta honako aipamen hauek izan beharko dituzte:
-
a) Baliogabetzeko eskabidea aurkezten duen bikotekidearen izen-abizenak.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
b) Ezeztatzeko eskabidea aurkezten duen bikotekidearen NANa, Atzerritarren Identifikazio Txartela edo pasaportea.
-
c) Hala badagokio, bikotekide bakoitza ordezkatzen duen pertsonaren nortasun-datuak.
-
d) Eskabidea aurkezteko tokia eta data, eta ezeztatzeko eskabidea aurkezten duen bikoteki-dearen sinadura.
-
19. artikulua.- Aldebakarreko deuseztatze-eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
1. - Banaka aurkeztutako ezeztatze-eskabideek, edonola ere, honako agiri hauek izan beharko dituzte erantsirik, derrigorrean:
-
a) Ezeztatzea eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiria eta, hala badagokio, araudi honen 9. artikuluan xedatutako eran, ordezkatzen duen pertsonarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan ezeztatze-eskabidea aurkeztu duen pertsonaren izenean izapi-deak egiteko baimendu duen pertsonarena.
-
b) Eratutako izatezko bikotea amaitutzat jotzeko erabakia beste bikotekideari era frogagarrian eta zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez jakinarazi zaiola egiaztatzen duen agiria, ezeztatzea eskatzen ari den bikotekidea genero-indarkeriaren biktima denean salbu.
-
2. - Ezeztatzea eskatzen duen bikotekidea genero-indarkeriaren biktima bada, egoera hori eskabidearekin batera frogatu beharko du, honako modu hauetako edozeinen bidez:
-
a) Biktima babesteko agindua, eskabidea aurkeztean indarrean dagoena.
-
b) Genero-indarkeriatzat hartutako ekintzen ondoriozko kondena-epaia, laguntza eskatzean indarrean dauden biktimaren aldeko babes-neurriak jasotzen dituena.
-
c) Babes-agindurik edo kondena-epairik ezean, babes-agindua eman arte, eskatzailea genero-indarkeriaren biktima dela iradokitzen duten adierazgarriak daudela azaltzen duen Fiskal-tzaren txostena hartuko da genero-indarkeria egiaztatzeko agiritzat.
-
3. - Behin genero-indarkeriaren biktima-egoera frogaturik, eta izatezko bikotea eratzeko deklara-zioa ezeztatu aurretik, eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko eskumena duen Izatezko Bikoteen Erregistroko administrazio-unitateak hartuko du bere gain eratutako izatezko bikotea amaitutzat jotzeko erabakia beste bikotekideari jakinarazteko ardura, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
-
4. - Ezeztatzea eskatzen duen pertsonak frogatzen badu bere bikotekideari burofax bidez eta era frogagarrian eratutako izatezko bikotea amaitutzat jotzeko erabakiaren jakinarazpena helaraz-ten ahalegindu dela, baina ezinezko gertatu zaiola ezezagun duelako haren helbidea, eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko eskumena duen Izatezko Bikoteen Erregistroko administrazio-unita-teak aurreko zenbakiko baldintza berberei helduko die.
Hartarako, pertsona interesdunak, izatezko bikotea eratzeko deklarazioa ezeztatzeko asmoz, bere bikotekidearen helbidea edo eratutako izatezko bikotea amaitutzat jotzeko erabakiaren jaki-narazpena bidaltzeko tokia ezezagun duela agertzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar izango du aldez aurretik.
-
20. artikulua.- Bertaratzea.
-
1.- Izatezko bikotea eratzeko deklarazioa ezeztatu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Iza-tezko Bikoteen Erregistroaz arduratzen den arduradunaren aurrean bertaratzeko eskatuko zaie
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
bikotekideei; zehazki, eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko administrazio-unitatera jo beharko dute. Helburua da adieraz dezatela izatezko bikotea eratzeko deklarazioaren inskripzioa ezeztatu nahi dutela.
-
2. - Izatezko bikotea osotzen duten pertsonak bakarrik bertaratu ahal izango dira, betiere bikotekideetako batek hala eskatzen badu edo Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko arduradunak elkarrekin ez bertaratzea egokiagoa dela uste badu.
-
3. - Bikotekideek ez dute bertaratzeko betebeharra izango Araudi honen 14.2 artikuluan aurrei-kusitako kasuetan, eta, notario-ahalordearekin edo notarioaren aurrean legeztatutako izenpea duen idazki pribatuarekin batera, hartan zehaztutako agiriak aurkeztu behar izango dituzte, biko-tea ezeztatzeko gogoa adieraziz eta bere izenean izapideak egiteko pertsona baimendua zein den zehatuz.
-
4. ATALA
ITUNAK ERANSTEKO EDO ERALDATZEKO ESKABIDEAK
-
21. artikulua.- Ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen ituna eranstea edo aldatzea eskatzeko legitimazioa.
Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna eransteko edo aldatzeko eskabi-deak bikotekide biek batera aurkeztu beharko dituzte.
-
22. artikulua.- Itunak eransteko edo eraldatzeko eskabideak aurkezteko baldintzak.
Izatezko bikotetzat inskribatzeko eskabidea egitean aurkeztu ez zen bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna eransteko eskabideak, eta bai inskripzioarekin batera edo beste une batean aurkeztutako itunak eraldatzeko edo indargabetzeko eskabideak ere, eskaera-orria betez gauzatuko dira, eta honako aipamen hauek izan beharko dituzte:
-
a) Bikotekideen izen-abizenak.
-
b) Bikotekideen NANa, Atzerritarren Identifikazio Txartela edo pasaporteak.
-
c) Hala badagokio, bikotekide bakoitza ordezkatzen duen pertsonaren nortasun-datuak.
-
d) Eskabidea aurkezteko tokia eta data, eta bikotekide bakoitzaren sinadura.
-
23. artikulua.- Itunera gehitzeko edo ituna aldatzeko eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Itunera gehitzeko edo ituna aldatzeko eskabideek honako agiri hauek izan beharko dituzte eran-tsirik, derrigorrean:
-
a) Araudi honen 9. artikuluan ezarritako moduan, bikotekideen nortasun-agiriak eta, hala bada-gokio, ordezkatzen duen pertsonarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bikotekideen izenean izapideak egiteko baimena duen pertsonaren nortasun-agiria.
-
b) Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna, Araudi honen 13. artikuluaren hirugarren zenbakian xedatu legez.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
24. artikulua.- Bertaratzea.
-
1. - Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna inskribatu aurretik, eskabidea kudeatzeko eta izapidetzeko eskumena duen Izatezko Bikoteen Erregistroko admi-nistrazio-unitatean bertaratzea eskatuko zaie bikotekideei, adieraz dezaten beren ekonomia- eta ondare-harremanak erregulatzeko edo beroiek aldatzeko gogoa, eskabidearekin batera aurkeztu-tako itunean xedatutakoaren arabera.
-
2. - Bikotekideek ez dute bertaratzeko betebeharra izango Araudi honen 14.2 artikuluan aurrei-kusitako kasuetan eta, notario-ahalordearekin edo notarioaren aurrean legeztatutako izenpea duen idazki pribatuarekin batera, hartan zehaztutako agiriak aurkeztu behar izango dituzte, biko-tearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko zein itun aukeratu duten adieraziz.
-
5. ATALA
ZIURTAGIRI ESKABIDEAK
-
25. artikulua.- Ziurtagiriak eskatzeko legitimazioa.
-
1. - Egintzak eta egitateak egiaztatzeko eskabideak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistrora sarbidea izan duten izatezko bikoteen harremanaren edukian eragina duten beste edonolako baldintzak egiaztatzeko eskabideak bikotekide biek batera aurkeztu ahal izango dituzte, edo haietako batek bakarrik, eta bai interes legitimoa duela egiaztatzen duen pertsona orok ere.
-
2. - Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen
-
5. artikuluan aurreikusitako moduan, ziurtagirien eskaerak ordezkari baten bitartez ere aurkez daitezke.
-
26. artikulua.- Ziurtagirien eskaerak aurkezteko baldintza erkideak.
Izatezko bikoteak eratu eta azkentzeko deklarazioen ziurtagirien eskaerak, bai eta bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunen ziurtagirien eskaerak ere, eskaera-orria betez gauzatuko dira, eta honako aipamen hauek izan beharko dituzte:
-
a) Eskatzailearen izen-abizenak.
-
b) Bikotekideen NAN, Atzerritarren Identifikazio Txartela edo pasaporteak.
-
c) Hala badagokio, bikotekide bakoitza ordezkatzen duen pertsonaren nortasun-datuak.
-
d) Ziurtagiriaren helburua.
-
e) Ziurtagiria eskatzeko arrazoia.
-
f) Eskabidea aurkezteko tokia eta data, eta ziurtagiriaren eskaera aurkezten duten pertsonen sinadurak.
-
27. artikulua.- Ziurtagiri-eskabideekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
-
1.- Ziurtagiri-eskabideekin batera, ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiria aur-keztu beharko da, eta, hala badagokio, ordezkatzen duen pertsonarena, Agiri honen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
2.- Ziurtagiria eskatzen duen pertsona ez bada inskribatutako bikotekideetako bat, interes legi-timo baten titular dela egiaztatu beharko du agiri bidez. Horrek guztiak ez du ezertan galaraziko bikotekideek ordezkari baten bidez ziurtagiriaren eskaera egiteko duten ahalbidea, Araudi honen 25.2 artikuluan jaso legez.
-
III. KAPITULUA
ERREGISTROAREN JARDUNBIDE ERKIDEA
-
28. artikulua.- Eskabidea onartzea.
-
1. - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eskabide bat aurkezten denean, Administrazioaren erregistro elektronikoak bermatuko du honako hauek jasotzen direla egiten den idapenean: erregistroko sarrera-zenbakia, aurkezpenaren data eta ordua, interesdunaren edo interesdunen identifikazioa, igorri duen administrazio-organoa (bidezkoa bada), hartzaile den administrazio-organoa eta dagokion eskabidearen edukiaren erreferentzia.
-
2. - Eskatzaileari edo eskatzaileari eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiri bat emango zaio/zaie. Ziurtagiriak hauek jasoko ditu: aurkezpenaren data eta ordua, erregistroko sarrera-zenbakia eta, hala badagokio, erregistratzen den dokumentuaren edukiaren erreferentzia.
-
3. - Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoan sartzen den dataren arabera ezarriko da ebazpena emateko epea, Araudi honen 33. artikuluan ezarritakoaren arabera.
-
29. artikulua.- Eskabidea zuzentzea eta hobetzea.
-
1. - Aurkeztutako eskabide eta agiriek ez badituzte Araudi honetan ezarritako baldintzak bete-tzen edo beren edukia ez bada nahikoa, edo beharrezko diren agirietako bat aurkezten ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaz arduratutako pertsonak hamar egun balioduneko epea emango die pertsona eskatzaileari edo pertsona eskatzaileei, akatsak zuzen-tzeko edo falta diren agiriak aurkezteko.
-
2. - Eskaeran, hartzaileari jakinaraziko zaio agindutakoa bete ezean, eskabidea ezetsitzat joko dela, eta artxibatu egingo dela. Horrek guztiak ez du eragotziko Administrazioak, eskabidea artxibatu baino lehen, hari buruzko berariazko ebazpen espresu bat emateko eta jakinarazteko duen betebeharra, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
-
3. - Ofizioz nahiz pertsona interesdunak edo pertsona interesdunek hala eskatuta, eta aka-tsak zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko zailtasun bereziak badituzte, beste bost egun baliodun luzatu ahal izango da hamar egun balioduneko epea.
-
4. - Halaber, Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzeko ardura dutenek are gehiago luzatu ahal izango dute epea, ofizioz edo pertsona interesdunaren/interesdunen eskaerari jarraituta eta betiere zuhurtziaz, baldin eta pertsona interesduna atzerritara bada eta agiriak jatorrizko herrial-dean eskatu behar baditu.
-
5. - Pertsona interesdunak edo pertsona interesdunek uko egiten badute eta eskabidea artxi-batu egiten bada ere, beste eskabide bat aurkeztu ahal izango dute aurrerago.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
30. artikulua.- Eskabidea izapidetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan aurkeztutako eskabideen izapidea honako hauen arabera egingo da: 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, Izatezko Bikoteak araupe-tzen dituena; dekretu hau; eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.
-
31. artikulua.- Bikotekideak bertaratzea.
-
1. - Izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatzeko edo ezeztatzeko eskabideak kalifi-katu aurretik, eta bai bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna erantsi edo aldatzeko eskabideak kalifikatu aurretik ere, aurrez aurre bertaratzea eskatuko zaie bikotekideei, dekretu honen II. kapituluan aurreikusitako eran eta xedearekin, eta II. kapitulu horretan jasotako bertaratzeko betebeharraren salbuespenei inolako kalterik egin gabe.
-
2. - Bertaratzea Araudi honen II. kapituluan aurreikusitako moduan eta aurreikusitako xede eta ondoreetarako egingo da. Nolanahi ere den, II. kapituluan bertan aurreikusitako salbuespenek indarrean jarraituko dute.
-
3. - Bertaratzea egintza pertsonala da, eta, hortaz, pertsona interesdunek aurrez aurre egin beharrekoa. Ezin izango dute ordezkaririk bidali, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
-
4. - Bertaratzen diren pertsonak bikotekideak direnean nahiz, Araudi honen 14.2, 20.3 eta 24.2 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, Izatezko Bikoteen Erregistroan haien izenean izapideak egiteko baimena duten ordezkariak direnean, beren nortasuna frogatzeko xedez, agiri hauetako bat aurkeztu behar izango dute: nortasun-agiri nazionala, pasaportea, titularraren nazionalitatea jasotzen duen jatorrizko herrialdeko nortasun-agiri baliokidea, Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio-ondorioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea, kasu bakoitzean egoki dena.
-
5. - Edonola ere, nortasuna egiaztatzeko agiriek indarrean egon beharko dute bertaratzea egi-ten den datan.
-
32. artikulua.- Kalifikatzea.
-
1. - Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzeko administrazio-uni-tateetako pertsona arduradunek kalifikatu egingo dituzte bai aurkeztutako eskabideak, bai Izatezko Bikoteak Arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak eskatzen dituen baldintzen egiaztapena eta bai Araudi honen aurreikuspenak ere. Hala badagokio, eskaerarekin batera, bikoteak aurkeztu-tako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunaren edukietako eskubide eta betebeharren legezkotasuna ere egiaztatuko dute.
-
2. - Aurkeztutako eskabidea onetsi, baztertu ala bertan behera utzitzat jo behar den egiaztatzea izango da aurreko jarduketen helburua, eta, hori ikusita, izatezko bikotea eratzeko edo ezezta-tzeko deklarazioa inskribatzea, bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunak inskribatzea, edo eskabidea artxibatzea.
-
33. artikulua.- Ebazpena.
-
1.- Izatezko bikoteen arloan eskuduna den zuzendariak ebatziko du izatezko bikotea eratzeko edo ezerezteko deklarazioa nahiz bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna inskribatzeko eskaera onesten ala ezesten den, edo, eskabidean atzera egin badu, artxibatu egingo den.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
2. - Gehienez, hiru hileko epea izango du ebazpena jakinarazteko, eskabidea Euskal Auto-nomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoan sartu denetik hasita, eta ezertan galarazi gabe Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. artikuluan jasotako epe-etenak.
-
3. - Epe hori igaro ondoren ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak baietsi direla pen-tsatu ahal izango dute.
-
4. - Genero-indarkeriaren biktima den pertsona batek berak bakarrik izatezko bikotea eratzeko deklarazioa ezeztatzeko aurkeztutako eskabideen kasuan, behar bezala egiaztatu badu egoera hori, Araudi honetan aurreikusitakoaren arabera, ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehienezko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra-ren Erregistro Elektronikoan sartu den egunetik hasita.
-
5. - Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lurralde-ordezkariaren ebazpenak berariazkoak izango dira eta beti egongo dira motibaturik, eta lege-testu bereko 35. eta hurrengo artikuluetan xedatu-tako moduan jakinaraziko zaizkie pertsona interesdunei.
-
6. - Ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hierarkian izatezko bikoteen esparruan eskumena duen zuzendariaren gainetik dagoen organoaren aurrean, bat etorriz Admi-nistrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. Artikuluetan xedatutakoarekin.
-
IV. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEKIDEEN ERREGISTROKO INSKRIPZIOAK
-
34. artikulua.- Inskripzioen forma eta edukia.
-
1. - Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatu eta mantentzera bideratutako funtzioak esleitu zaizkion eta izatezko bikoteen arloan eskuduna den zuzendaritzak onetsitako ereduaren araberakoak izango dira inskripzioak.
-
2. - Inskribatutako bikote bakoitzak erregistro-fitxa bat izango du. Bikoteari dagozkion garran-tzizko datu guztiak izango ditu fitxak, Izatezko Bikoteak Arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen eta Araudi honen xedeetarako. Erregistro-fitxa hori euskarri informatikoan gordeko da, espediente bakoitza izapidetzeko erabilitako gainerako euskarriei inolako kalterik egin gabe.
-
3. - Izatezko bikote bati eragiten dioten datu eta agiri guztiak jaso egingo dira, eta espediente-zen-baki bakarra esleituko zaie.
-
4. - Izatezko bikoteak eratzeko edo ezeztatzeko deklarazioen inskripzioek, bai eta bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunak eransteko edo eraldatzeko deklarazioen ins-kripzioek ere, organo eskudunaren izenpea izango dute, eskuzkoa nahiz informatikoa.
-
35. artikulua.- Inskripzioaren edukia.
Inskripzioak honako datu hauek jasoko ditu beti:
-
a) Eskabidea aurkeztu den lekua eta data.
-
b) Bikotekide bakoitzaren izen-abizenak.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
c) Bikotekide bakoitzaren sexua.
-
d) Azaltzen den nortasuna egiaztatzeko agiria edo agiriak, eta horien zenbakia.
-
e) Bikotekide bakoitzaren jaiotza-data.
-
f) Bikotekide bien helbidea. Adierazten den izatezko bikotearen helbidea. Bikotekide bakoitza-ren egoera zibila.
-
g) Bikotea eratu dela adierazten duen aitorpenaren inskripzioa edo izatezko bikotea deu-seztatzeko aitorpenaren inskripzioa jasotzen duen ebazpenaren data. Azken kasu horretan, deuseztatzeko arrazoia eman behar da; bestela, hala badagokio, ukoa edo bertan behera uztea (eta horren ondorengo eskabide-artxibatzea) jasotzen duen ebazpena.
-
h) Ebazpenaren jakinarazpen-data.
-
i) Ekonomia- eta ondasun-harremanak araupetzen dituen ituna dagoen ala ez dagoen, eta, hala badagokio, itunaren data eta itun-ereduaren inguruko iruzkin laburra.
-
j) Aurreko ituna aldatzen edo ordezkatzen duen itun berri baten ekarpenaren data eta edukia.
-
k) Izatezko bikotearen harremanaren edukia ukitzen duen beste edozein izendapen, garran-tzitsua bada Izatezko Bikoteei buruzko maiatzaren 7ko 272003 Legearen edo Araudi honen ondoreetarako.
-
36. artikulua.- Inskripzioaren eraginkortasuna.
-
1. - Erregistro-fitxan idazpen egokietan zehaztutako moduan jasotako informazio guztia egiaz-kotzat joko da, aurkakoa frogatu ezean.
-
2. - Izatezko bikoteak eratu eta ezeztatzeko deklarazioen inskripzioak, eta bai bikotearen eko-nomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunak erantsi edo eraldatzeko deklarazioen inskripzioak ere, ebazpenaren datatik aurrera izango dute eragina. Erregistroko fitxan jasotako ebazpen-data eta organo eskudunaren eskuzko izenpea duen ebazpen originalean agertzen den data bat ez badatoz, bigarrenak izango du balioa.
-
3. - Dekretu honen aurreko artikuluan jasotako egoerarik inskribatzen bada Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan, ezin izango da haren aurkakoa edo harekin bate-raezina den besterik inskribatu -nahiz lehenagokoa, berdina edo aurreragokoa izan bere data-. Salbuespena egingo da araudi honen 33.1 artikuluan aipatzen den organoak, epaitegiek edo auzi-tegiek aurkako ebazpena ematen dutenean.
-
37. artikulua.- Inskripzioa ezeztatzea.
-
1. - Izatezko Bikoteak Arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 18. artikuluan aurreikusitako arrazoietako baten ondorioz izatezko bikotea ezeztatu egiten bada, bikotea eratzeko deklarazioa-ren inskripzioa ezeztatzeko betebeharra izango da.
-
2. - Ofizioz nahiz izatezko bikotekide batek edo biek eskatuta, honako kasu hauetarako ezarri-tako eran eta efektuekin gauzatuko da ezeztatzea:
a) Bikoteko kideetariko baten heriotza-deklarazioagatik edo heriotzarengatik. Kasu horre-tan, nahikoa izango da bizirik dirauen bikoteko kideak edo beste edozein pertsona interesatuk aurkeztutako heriotza-ziurtagiria edo heriotza-deklarazio judiziala aurkeztea. Bikotearen deusez-tatze-data, kasu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan jasoko dena, heriotza-ziurtagiriaren edo heriotzaren aitorpen judizialean agertzen den eguna izango da.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
b) Bikoteko kideak beren artean ezkontzeagatik. Kasu horretan, dagokion ezkontza-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan jasoko den azkentze-data ezkontza-ziurtagirian jasotako ezkontza-dataren aurreko eguna izango da.
-
c) Bikoteko kide bat ezkontzegatik. Kasu horretan, bikotekide gisa inskribaturik izatea ezez-tatzeko eskatu beharko du ezkonduko denak, eta, horrez gain, dagokion ezkontza-ziurtagiria aurkeztu beharko du. Bikotearen azkentze-data ezkontza-ziurtagirian jasotako ezkontza-dataren aurreko eguna izango da.
-
d) Bikotekide biek eskatuta, dekretu honen 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako eran.
-
e) Bikotekide batek eskatuta, dekretu honen 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako eran.
-
3. - Izatezko bikotea osatzen duen pertsonetako baten edo bien heriotza edo ezkontza dagokion moduan egiaztatzen denean, inskripzioa ezeztatu egin ahal izango da, ofizioz edo alderdi interes-dunak eskatuta.
-
4. - Halaber, izatezko bikotearen eratze-aitorpenaren inskripzioa ofizioz deuseztatu ahal izango da, epai judizial irmoa exekutatzeko edo epai judizial irmoarekin bat egiteko. Orobat inskripzioa baliogabea dela adierazten duen administrazio-ebazpena edo helburu horretarako egoki den beste edozein titulu ematen bada.
-
38. artikulua.- Akatsak zuzentzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak edozein unetan zuzendu ahal izango ditu, ofizioz nahiz pertsona interesdunek eskatuta, bere egintzetan izandako akats materialak, bat etorriz Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan ezarritakoarekin.
-
V. KAPITULUA
ERREGISTROAREN PUBLIKOTASUNA
-
39. artikulua.- Erregistroaren publikotasuna.
Bikotekideek, interes legitimoa dutela egiaztatzen duten pertsonek edo epaitegi eta auzitegiek eskatuta, inskripzioen ziurtagiriak edo Erregistroaren edukietako beste edozein egoeraren ziurta-giriak igorriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak.
-
40. artikulua.- Ziurtagirien ziurtatze-ondoreak.
-
1. - Eskabidea jaso duen administrazio-unitateko Izatezko Bikoteen Erregistroko arduradunak igorri eta izenpetuko ditu ziurtagiriak, eta hiru hilabetez izango dute froga-balioa, ziurtagiria igor-tzen den datatik hasita.
-
2. - Izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatzeko ebazpenek hiru hilabetez izango dute inskripzioa egiaztatzeko balioa, ebazpenaren datatik hasita. Epe hori igarota, galdu egingo dute froga-balioa.
-
3. - Itunik badagoen ala ez dagoen, balioz erantsitako azken itunaren data eta bikoteak aukera-tutako ekonomia- eta ondare-harremanen erregimen mota adierazi ahal izango dituzte bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko itunei dagozkien ziurtagiriek.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
4.- Eskabidea itunean jasotako alderdi edo hitzarmen bati buruzkoa denean, aurkeztutako eskaerari erantzuna emateko nahikoa den itunaren edukia transkribatuko du ziurtagiriak. Itu-naren eduki osoa eskatzen bada, osorik transkribatuko da, eta ituna sinatu den tokia eta data adieraziko dira.
-
41. - artikulua.- Espedienteen publikotasuna.
-
1. - Soilik honako hauek kontsultatu ahal izango dituzte zuzenean administrazio-unitateetan artxibatutako espedienteak: izatezko bikotea osatzen duten pertsonek, epaitegi nahiz auzitegiek, eta interes legitimoa dutela egiaztatzen duten hirugarrenek, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.
-
2. - Interes legitimo eta zuzena dutela egiaztatzen duten pertsonek soilik izango dute espedien-teetan jasotako agiriak kontsultatzeko eta ziurtagiriak jasotzeko eskubidea.
-
42. - artikulua.- Datuen babesa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak dituen datu guztiek datu pertso-nalei eman beharreko babesa jasoko dute, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoaren arabera, eta zerikusia duten eta aplikatzekoak diren beste arau batzuekin ere bat eginez.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
I. ERANSKINA
IZATEZKO BIKOTEA ERATZEKO ADIER^PENA EUSKADIKOIZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEKO ESKAERA
BIKOTEKIDEETAKO BATI BURUZKO DATUAK
Lehen abizena
Bigarren abizena
Izena
NAN/AIZ/Pasaportea
Sexua:
-
? Gizona
-
? Emakumea
Jaioteguna
Nazionalitatea/Nazionalitateak
Helbidea
Herria
PK
® Harremanetarako telefonoa
- Posta elektronikoko helbidea
Egoera zibila: ? Ezkongabea ? Dibortziatua ? Alarguna
Ordezkaria, hala badagokio
Izen-abizenak:
NAN/AIZ/Pasaportea:
BESTE BIKOTEKIDEARI BURUZKO DATUAK
Lehen abizena
Bigarren abizena
Izena
NAN/AIZ/Pasaportea
Sexua:
-
? Gizona
-
? Emakumea
Jaioteguna
Nazionalitatea/Nazionalitateak
Helbidea
Herria
PK
® Harremanetarako telefonoa
- Posta elektronikoko helbidea
Egoera zibila: ? Ezkongabea ? Dibortziatua ? Alarguna
Ordezkaria, hala badagokio
Izen-abizenak:
NAN/AIZ/Pasaportea:
BIKOTEARI BURUZKO DATUAK
Bikotearen helbidea
Herria
PK
® Harremanetarako telefonoa
H Posta elektronikoko helbidea
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
ESKATZEN DUTE
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan erregistratzeko, Izatezko Bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen babesean eta ondorioetarako.
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUTE
Lehena: egiazkoak dira eskaeran eta eskaerarekin batera doazen agirietan emandako datuak.
Bigarrena: ez daude judizialki ezgaituta inskribatu behar den ekintza edo adierazpena gauzatzeko beharrezkoa den adostasun baliagarria emateko.
Hirugarrena: ezagutzen dituzte izatezko bikotea eratzeko deklarazioa inskribatzearen ondorioak.
Laugarrena: ez dira senitartekoak odolkidetasunagatik, zuzeneko lerroko adopzioagatik edo alboko bigarren graduko odolkidetasunagatik
Bosgarrena: ez daude beste pertsona batekin ezkonduta eta uneotan ez daukate izatezko bikoterik eratuta izatezko bikotekide gisa inskribatu nahi duten pertsona ez den beste inorekin.
Seigarrena: bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen hitzarmena:
Bai ? Ez ?
Hala badagokio, jarraian zehaztutako hitzarmenetako bat borondatez hitzartzen dute, eta hitzarmenaren kopia eransten dute honako eskaera honekin batera:
-
? Irabazpidezko ondasunak
-
? Ondasunen banantzea
-
? 2/2003 Legearen klausula orokorrak
-
? Foru komunikazioa
-
? Beste batzuk
Zazpigarrena: dokumentazio hau aurkezten dute Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko:
-
1. Eskaera egin duten pertsonen nortasuna egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkez daitezke:
-
? Estatuko herritarren kasuan, nortasun-agiria edo pasaportea.
-
? Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko herritarren kasuan, pasaportea edo titularraren nazionalitatea jasotzen duen bere herrialdeko nortasun-agiri baliokidea.
-
? Gainerako estatuetako herritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio-ondorioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea.
Edonola ere, eskaera kudeatzen duen organoari nortasun-datuak Barne Arazoetako Ministerioan frogatu edo egiaztatzeko baimena ematen bazaio eskabidean, pertsona eskatzaileak ez du zertan NANa edo, hala badagokio, Atzerritarren Identifikazio Txartela aurkeztu beharrik.
-
2. ? Bikotekideen egoera zibilaren ziurtagiriak, Erregistro Zibilari buruzko indarreko araudi erregulatzailearen arabera, edo agintaritza eskudunak igorritako agiri baliokidea, atzerriko pertsonen kasuan.
Egiaztatze horri dagokionez, Estatuko herritarren kasuan, ez dute baliorik izango inskripzio-eskabidearen aurkezpen-data baino gutxienez hilabete lehenago igorritako agiriek; atzerritarren kasuan, hiru hilabete lehenago igorritakoek.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
3. Eskaera aurkezten den egunean izatezko bikotekideetako batek behintzat euskal auzotasun zibila duelaren egiaztapena, adierazi den moduan egina, Espainiako nazionalitatea jaiotzaz duen pertsona edo gerora erdietsi duen pertsona atzerritarra den.
-
a) Espainiako nazionalitatea jaiotzaz duten eta EAEn bizi diren pertsonak:
-
? Jaiotza-ziurtagiri literala, adierazi egiten duena euskal auzotasun zibila borondatez hartu dela Erregistro Zibilean, EAEn 2 urte baino gehiago jarraitutasunez bizi izan delako.
-
? EAEn azken 10 urteotan jarraitutasunez bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-ziurtagiria, jaiotza-ziurtagiri literalarekin batera.
-
b) Espainiako nazionalitatea jaiotzaz duten eta EAEn bizi ez diren pertsonak:
-
? Jaiotza-ziurtagiri literala, adierazi egiten duena euskal auzotasun zibila hartu dela.
-
? EAEn azken 10 urteotan jarraitutasunez bizi izana egiaztatzen duen erroldatze-ziurtagiria, gaur egun arte errolda egiaztatzen duten zirutagiriek eta jaiotza-ziurtagiri literala.
-
c) Espainiako nazionalitatea lortu duten pertsona atzerritarrak:
-
? Jaiotza-ziurtagiri literala, adierazi egiten duena nazionalizazioaren egunean euskal auzotasun zibila hartu dela.
-
? Espainiako nazionalitatea jaiotzaz duten pertsonentzat adierazitako edozein bide, betiere Espainiako nazionalitatea lortu denean beste auzotasun zibil bat hautatu bazuten.
Nolanahi ere den, auzotasun zibila ezingo da egiaztatu izena emateko eskaera aurkezten den eguna baino hiru hilabete lehenago emandako jaiotza-ziurtagiri literalen bidez; halaber, ez dute baliorik izango egun hori baino hilabete lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriek.
-
4. ? Bikotekideetako bat edo biak adingabeak izanez gero, emantzipazioa egiaztatzen duen Erregistro Zibileko agiria.
-
5. ? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak agertzeko eskakizuna salbuetsita badago, Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean pertsona interesdunaren izenean izapideak egiteko pertsona baimendua nor den eta esleitzen zaizkion eginkizun zehatzak zein diren zehazteko notario-ahalordea aurkeztu beharko da, edo notarioaren aurrean legeztatutako sinadura duen idazki pribatua. Halaber, espetxean eskumena duen agintariaren, organoaren edo pertsonaren aurrean idazki pribatua aurkeztu ahal izango da, kautotuta, betiere -aukera hau posible da bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak espetxean badaude-. Hala badagokio, bikoteak hautatutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da.
Era berean:
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako batek (edo biek) gaixotasun larriren bat badu eta horregatik luzerako ospitaleratzea edo etengabeko tratamendu medikoa behar badu eta tokiz aldatzea komeni ez bazaio, bere egoera frogatu beharko du, bere medikuak emandako txosten baten bidez. Txostenean, era berean, jaso beharko du bere gaitasun mentalen jabe dela eta bere horretan duela izatezko bikotekide gisa inskribatzeko gogoa adierazteko gaitasuna.
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak espetxean badaude, espetxeko zuzendariak emandako ziurtagiri bat, hori horrela dela frogatzen duena.
............(e)ko......................aren...........(a)
Sinadura: Sinadura:
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) esaten dena betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskabide honetan adierazi dituzun datuak bere titulartasuneko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA izeneko fitxategian gordeko direla. Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea da fitxategiaren helburua, aldez aurretik Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi bezala eta betiere datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurri egokiak betez. Legezko kasuetan izan ezik, datuok ez zaizkio beste inori emango. Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauei jarraikiz, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzara jo dezake (Donostia kalea, 1,01010, Gasteiz). Administrazio Publikoak aurkeztutako datuak aldera ditzake eta beharrezko egiaztapenak egin ditzake erregistroa behar bezala kudeatu ahal izateko.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
IZATEZKO BIKOTE GISA INSKRIBATZEA ESKATU DUTEN PERTSONEN BAIMENA
IZATEZKO BIKOTEAREN LEHEN KIDEA Nik, .... (izena eta bi abizen), ............................................... NAN/AIZ
zenbakiarekin,
IZATEZKO BIKOTEAREN BIGARREN KIDEA Nik, ... (izena eta bi abizen), ............................................... NAN/AIZ
zenbakiarekin,
BAIMENA EMATEN DIOT ESKAERA IZAPIDETZEKO ESKUMENA DUEN
ORGANOARI
Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez nire nortasun-agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko.
LEHEN KIDEAO
BIGARREN KIDEA ?
Sinadura
Sinadura
LEHEN KIDEA
BIGARREN KIDEA
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
II. ERANSKINA
EAEko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROAN INSKRIPZIOA BALIOGABETZEKO ESKABIDEA, Bl KIDEAK ADOSTUTA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROARI
| BIKOTEKIDE BATI BURUZKO
NAN/AIZ/Pasaportea..........................................................................................................
jn./and................................................................................................................
Helbidea............................................................................................................
Herria......................................................................P.K............................
Telefono zenbakia..............................................................................
Ordezkaria, hala badagokio:
Izen-abizenak..................................................................
NAN/AIZ/Pasaportea.......................................................
| BESTE BIKOTEKIDEARI BURUZKO DATUAK
NAN/AIZ/Pasaportea..........................................................................................................
jn./and..................................................................................................................
Helbidea............................................................................................................
Herria......................................................................P.K............................
Telefono zenbakia..............................................................................
Ordezkaria, hala badagokio:
Izen-abizenak.....................................................................
NAN/AIZ/Pasaportea..........................................................
BERTARATU ETA ZERA ADIERAZTEN DUTE:
Izatezko Bikoteak arautzen duen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean barne harturiko izatezko bikote bezala inskribatuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan, eta zera
ESKATZEN DUTE:
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzioa baliogabetzeko.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUTE:
Lehena: Eskaeran eta eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan agertzen diren datuak egia dira.
Bigarrena: Ez daude judizialki ezgaituta inskribatu behar den ekintza edo adierazpena gauzatzeko beharrezkoa den adostasun baliagarria emateko.
Hirugarrena: Ezagutzen dituzte izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa bertan behera uztearen ondorioak.
Laugarrena: Dokumentazio hau aurkezten dute Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa bertan behera uzteko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko:
-
1. Eskaera egin duten pertsonen nortasuna egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkez daitezke:
-
? Estatuko herritarren kasuan, nortasun-agiria edo pasaportea.
-
? Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko herritarren kasuan, pasaportea edo titularraren nazionalitatea jasotzen duen bere herrialdeko nortasun-agiri baliokidea.
-
? Gainerako estatuetako herritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio-ondorioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea.
Edonola ere, eskaera kudeatzen duen organoari nortasun-datuak Barne Arazoetako Ministerioan frogatu edo egiaztatzeko baimena ematen bazaio eskabidean, pertsona eskatzaileak ez du zertan NANa edo, hala badagokio, Atzerritarren Identifikazio Txartela aurkeztu beharrik.
-
2. ? Deuseztapena bikotea osatzen duten bi pertsonetako edozeinen ezkontzak eragin badu, ezkontza-ziurtagiria.
-
3. ? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak agertzeko eskakizuna salbuetsita badago, Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean pertsona interesdunaren izenean izapideak egiteko pertsona baimendua nor den eta esleitzen zaizkion eginkizun zehatzak zein diren zehazteko notario-ahalordea aurkeztu beharko da, edo notarioaren aurrean legeztatutako sinadura duen idazki pribatua. Hala badagokio, bikoteak hautatutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da.
Era berean:
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako batek (edo biek) gaixotasun larriren bat badu eta horregatik luzerako ospitaleratzea edo etengabeko tratamendu medikoa behar badu eta tokiz aldatzea komeni ez bazaio, bere egoera frogatu beharko du, bere medikuak emandako txosten baten bidez. Txostenean, era berean, jaso beharko du bere gaitasun mentalen jabe dela eta bere horretan duela izatezko bikotekide gisa inskribatzeko gogoa adierazteko gaitasuna.
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak espetxean badaude, espetxeko zuzendariak emandako ziurtagiri bat, hori horrela dela frogatzen duena.
..................(e)n,...........(e)ko...............................ren.......(e)(a)n
Izenpetuta Izenpetuta
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) esaten dena betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskabide honetan adierazi dituzun datuak bere titulartasuneko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA izeneko fitxategian gordeko direla. Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea da fitxategiaren helburua, aldez aurretik Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi bezala eta betiere datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurri egokiak betez. Legezko kasuetan izan ezik, datuok ez zaizkio beste inori emango. Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauei jarraikiz, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzara jo dezake (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz). Administrazio Publikoak aurkeztutako datuak aldera ditzake eta beharrezko egiaztapenak egin ditzake erregistroa behar bezala kudeatu ahal izateko.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
IZATEZKO BIKOTEA ERATU IZANAREN ADIERAZPENAREN INSKRIPZIOA BERTAN BEHERA UZTEA ESKATU DUTEN PERTSONEN BAIMENA
IZATEZKO BIKOTEAREN LEHEN KIDEA
Nik, ....................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin,
IZATEZKO BIKOTEAREN BIGARREN KIDEA
Nik, ...................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin,
BAIMENA EMATEN DIOT ESKAERA IZAPIDETZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOARI
Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez nire nortasun-agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko.
LEHEN KIDEA ?
BIGARREN KIDEA ?
Sinadura
Sinadura
LEHEN KIDEA
BIGARREN KIDEA
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
III. ERANSKINA
KIDEREN BATEK ERABAKITA EAEKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROAN INSKRIPZIOA BALIOGABETZEKO ESKABIDEA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROARI
| ESKATZAILEARI BURUZKO DATUAK
NAN/AIZ/Pasaportea........................................................................................................
jn./and................................................................................................................
Helbidea............................................................................................................
Herria......................................................................P.K............................
Telefono zenbakia..............................................................................
Ordezkaria, hala badagokio:
Izen-abizenak.....................................................................
NAN/AIZ/Pasaportea..........................................................
BERTARATUTA ETA ZERA ADIERAZTEN DU:
Izatezko Bikoteak arautzen duen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean barne harturiko izatezko bikote bezala inskribatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan, eta zera
ESKATZEN DU:
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzioa baliogabetzeko.
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:
Lehena: Eskaeran eta eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan agertzen diren datuak egia dira.
Bigarrena: Ez dago judizialki ezgaituta inskribatu behar den ekintza edo adierazpena gauzatzeko beharrezkoa den adostasun baliagarria emateko.
Hirugarrena: Ezagutzen ditu izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa bertan behera uztearen ondorioak.
Laugarrena: Dokumentazio hau aurkezten du Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa bertan behera uzteko eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko:
-
1. Eskaera egin duen pertsonak honako agiri hauetako bat aurkez dezake bere nortasuna egiaztatzeko:
? Estatuko herritarren kasuan, nortasun-agiria edo pasaportea.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
? Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko herritarren kasuan, pasaportea edo titularraren nazionalitatea jasotzen duen bere herrialdeko nortasun-agiri baliokidea.
-
? Gainerako estatuetako herritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio-ondorioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea.
Edonola ere, eskaera kudeatzen duen organoari nortasun-datuak Barne Arazoetako Ministerioan frogatu edo egiaztatzeko baimena ematen bazaio eskabidean, pertsona eskatzaileak ez du zertan NANa edo, hala badagokio, Atzerritarren Identifikazio Txartela aurkeztu beharrik.
-
2. ? Baliogabetzea bikotea osatzen duten bi pertsonetako edozeinen ezkontzak eragin badu, ezkontza-ziurtagiria.
-
3. ? Baliogabetzea bikotea osatzen duen beste pertsonaren heriotzak eragin badu, heriotza-ziurtagiria.
-
4. ? Baliogabetzea beste edozein arrazoik eragin baldin badu, izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa bertan behera uzteko erabakia beste bikotekideari komunikatu izana egiaztatzen duen agiria (burofaxa), honako kasu hauetan salbu:
-
4.1 Genero-indarkeriaren biktima izatea, honako bitarteko hauetakoren batekin egiazta daitekeena:
-
-
? Genero-indarkeriaren biktima babesteko agindua, eskabidea aurkeztean indarrean dagoena.
-
? Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia, biktimaren aldeko babes-neurriak hitzartzen dituena eta eskabidea aurkeztean indarrean dagoena.
-
? Babes-agindurik edo kondena-epairik ezean, babes-agindua eman arte, eskatzailea genero-indarkeriaren biktima dela iradokitzen duten zantzuak daudela azaltzen duen Fiskaltzaren txostena hartuko da genero-indarkeria egiaztatzeko agiritzat.
-
4.2 Bikotea osatzen duen beste pertsonari burofax bitartez erabakia komunikatzen saiatu izana baina komunikazioa gauzatzerik ez izatea bikotekidea non bizi den ez jakiteagatik. Komunikatzeko ahalegina egin izana frogatzeko aurkeztutako agiriak:
-
? Izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa bertan behera uzteko erabakia beste bikotekideari komunikatzen ahalegindu izana frogatzen duen burofaxa.
-
? Izatezko bikoteko beste kidearen egungo helbidea zein den edo jakinarazpena non egin ezagutzen ez dela azaltzeko erantzukizunpeko adierazpena.
-
5. ? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak agertzeko eskakizuna salbuetsita badago, Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean pertsona interesdunaren izenean izapideak egiteko pertsona baimendua nor den eta esleitzen zaizkion eginkizun zehatzak zein diren zehazteko notario-ahalordea aurkeztu beharko da, edo notarioaren aurrean legeztatutako sinadura duen idazki pribatua. Hala badagokio, bikoteak hautatutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da.
Era berean:
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako batek (edo biek) gaixotasun larriren bat badu eta horregatik luzerako ospitaleratzea edo etengabeko tratamendu medikoa behar badu eta tokiz aldatzea komeni ez bazaio, bere egoera frogatu beharko du, bere medikuak emandako txosten baten bidez. Txostenean, era berean, jaso beharko du bere gaitasun mentalen jabe dela eta bere horretan duela izatezko bikotekide gisa inskribatzeko gogoa adierazteko gaitasuna.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak espetxean badaude, espetxeko zuzendariak emandako ziurtagiri bat, hori horrela dela frogatzen duena.
..................(e)n,...........(e)ko...............................ren.......(e)(a)n
Izenpetuta
Izenpetuta
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) esaten dena betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskabide honetan adierazi dituzun datuak bere titulartasuneko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA izeneko fitxategian gordeko direla. Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea da fitxategiaren helburua, aldez aurretik Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi bezala eta betiere datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurri egokiak betez. Legezko kasuetan izan ezik, datuok ez zaizkio beste inori emango. Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauei jarraikiz, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzara jo dezake (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz). Administrazio Publikoak aurkeztutako datuak aldera ditzake eta beharrezko egiaztapenak egin ditzake erregistroa behar bezala kudeatu ahal izateko.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
IZATEZKO BIKOTEA ERATU IZANAREN ADIERAZPENAREN INSKRIPZIOA BERTAN BEHERA UZTEKO ESKATU DUEN PERTSONAREN BAIMENA
IZATEZKO BIKOTEA ERATU IZANAREN ADIERAZPENA BERTAN BEHERA UZTEKO ESKATU DUEN BIKOTEKIDEA
Nik, ...................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin, ? BAIMENA EMATEN DIOT ESKAERA IZAPIDETZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOARI
? EZ DIOT BAIMENA EMATEN ESKAERA IZAPIDETZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOARI
Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez nire nortasun-agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko.
Sinadura
ESKATZAILEA
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
IV. ERANSKINA
EKONOMIA ETA ONDARE-ERREGIMENA ARAUTZEN DUEN ITUNA EDO HITZARMENA SARTZEKO ETA ARAUTZEKO, ALDATZEKO EDO INDARGABETZEKO ESKARIA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROARI
| BIKOTEKIDE BATI BURUZKO
NAN/AIZ/Pasaportea......................................................................................................
jn./and................................................................................................................
Helbidea............................................................................................................
Herria......................................................................P.K............................
Telefono zenbakia..............................................................................
Ordezkaria, hala badagokio
Izen-abizenak.....................................................................
NAN/AIZ/Pasaportea..........................................................
| BESTE BIKOTEKIDEARI BURUZKO DATUAK
NAN/AIZ/Pasaportea..............................................................................................
jn./and....................................................................................................................
Helbidea............................................................................................................
Herria ......................................................................P.K............................
Telefono zenbakia..............................................................................
Ordezkaria, hala badagokio
Izen-abizenak.....................................................................
NAN/AIZ/Pasaportea..........................................................
BERTARATU ETA ZERA ADIERAZTEN DUTE:
Izatezko Bikoteak arautzen duen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean barne harturiko izatezko bikote bezala inskribatuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan, eta zera
ESKATZEN DUTE:
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzioa baliogabetzeko.
? Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen honako hitzarmen honen ekarpen eta eransketa:
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
? Irabazpidezko ondasunak
-
? Ondasunen banantzea
-
? 2/2003 Legearen klausula orokorrak
-
? Foru komunikazioa
-
? Beste batzuk
-
? Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen indarreko hitzarmena aldatzea:
-
? Irabazpidezko ondasunak
-
? Ondasunen banantzea
-
? 2/2003 Legearen klausula orokorrak
-
? Foru komunikazioa
-
? Beste batzuk
-
? Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen indarreko hitzarmena deuseztatu edo bertan behera uztea.
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUTE
Lehena: Eskaeran eta eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan agertzen diren datuak egia dira.
Bigarrena: Ez daude judizialki ezgaituta inskribatu behar den ekintza edo adierazpena gauzatzeko beharrezkoa den adostasun baliagarria emateko.
Hirugarrena: Ezagutzen dituzte izatezko bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen hitzarmenaren ekarpen eta eransketa, aldaketa edo deuseztatzea eskatzearen ondorioak.
Laugarrena: Dokumentazio hau aurkezten dute Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren inskripzioa aldatzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko:
-
1. Eskaera egin duten pertsonen nortasuna egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkez daitezke:
-
? Estatuko herritarren kasuan, nortasun-agiria edo pasaportea.
-
? Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko herritarren kasuan, pasaportea edo titularraren nazionalitatea jasotzen duen bere herrialdeko nortasun-agiri baliokidea.
-
? Gainerako estatuetako herritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio-ondorioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea.
Edonola ere, eskaera kudeatzen duen organoari nortasun-datuak Barne Arazoetako Ministerioan frogatu edo egiaztatzeko baimena ematen bazaio eskabidean, pertsona eskatzaileak ez du zertan NANa edo, hala badagokio, Atzerritarren Identifikazio Txartela aurkeztu beharrik.
-
2. Bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen hitzarmen bat dagoela egiaztatzen duen agiri publiko edo pribatua.
-
3. ? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak agertzeko eskakizuna salbuetsita badago, Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean pertsona interesdunaren izenean izapideak egiteko pertsona baimendua nor den eta esleitzen zaizkion eginkizun zehatzak zein diren zehazteko notario-ahalordea aurkeztu beharko da, edo notarioaren aurrean legeztatutako sinadura duen idazki pribatua. Hala badagokio, bikoteak hautatutako ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
Era berean:
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako batek (edo biek) gaixotasun larriren bat badu eta horregatik luzerako ospitaleratzea edo etengabeko tratamendu medikoa behar badu eta tokiz aldatzea komeni ez bazaio, bere egoera frogatu beharko du, bere medikuak emandako txosten baten bidez. Txostenean, era berean, jaso beharko du bere gaitasun mentalen jabe dela eta bere horretan duela izatezko bikotekide gisa inskribatzeko gogoa adierazteko gaitasuna.
-
? Bikotea osatzen duten pertsonetako bat edo biak espetxean badaude, espetxeko zuzendariak emandako ziurtagiri bat, hori horrela dela frogatzen duena.
..................(e)n,...........(e)ko
ren.......(e)(a)n
Izenpetuta
Izenpetuta
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) esaten dena betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskabide honetan adierazi dituzun datuak bere titulartasuneko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA izeneko fitxategian gordeko direla. Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea da fitxategiaren helburua, aldez aurretik Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi bezala eta betiere datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurri egokiak betez. Legezko kasuetan izan ezik, datuok ez zaizkio beste inori emango. Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauei jarraikiz, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzara jo dezake (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz). Administrazio Publikoak aurkeztutako datuak aldera ditzake eta beharrezko egiaztapenak egin ditzake erregistroa behar bezala kudeatu ahal izateko.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
ESKATZAILEEN BAIMENA IZATEZKO BIKOTEAREN EKONOMIA- ETA ONDARE-HARREMANAK ARAUTZEN DITUEN HITZARMENAREN EKARPEN ETA ERANSKETA, ALDAKETA EDO DEUSEZTATZEA ESKATZEKO
IZATEZKO BIKOTEAREN LEHEN KIDEA
Nik, ....................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin,
IZATEZKO BIKOTEAREN BIGARREN KIDEA
Nik, ...................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin,
BAIMENA EMATEN DIOT ESKAERA IZAPIDETZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOARI
Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez nire nortasun-agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko.
LEHEN KIDEA ?
BIGARREN KIDEA ?
Sinadura
Sinadura
LEHEN KIDEA
BIGARREN KIDEA
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
-
V. ERANSKINA
ZIURTAGIRIAREN ESKARIA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROARI
DATOS RELATIVOS A LA PERSONA SOLICITANTE O A LAS PERSONAS SOLICITANTES:____________________________________________________________
NAN/AIZ/Pasaportea.............................................................................................................
jn./and................................................................................................................
Helbidea............................................................................................................
Herria......................................................................P.K............................
Telefono zenbakia......................................................................
Ordezkaria, hala badagokio
Izen-abizenak.....................................................................
NAN/AIZ/Pasaportea.............................................................
BERTARATU ETA ZERA ADIERAZTEN DUTE:
-
? Izatezko Bikoteak arautzen duen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean barne harturiko izatezko bikote bezala inskribatuta dago edo inskribatuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan, eta zera
-
? Interes legitimo baten titularra dela, eta interes horrek ahalemena ematen diola Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako izen-emateetara sarbidea izateko, honako pertsona hauek osatzen duten izatezko bikoteari dagokionez:
-
- jauna/andrea.
-
- jauna/andrea
Honako hau da aipatutako interes legitimoa:
ESKATZEN DUTE:
Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzioa baliogabetzeko.
-
? Izatezko bikote gisa eratu izanaren adierazpenaren datuak.
-
? Izatezko bikoteen ekonomia- eta ondare-harremanen arautzearekin lotutako datuak.
-
? Izatezko bikotea eratu izanaren adierazpenaren iraungipenarekin eta iraungipenaren inskripzioarekin lotutako datuak.
Aipatutako ziurtagiria beharrezkoa da honako erakunde honetan aurkezteko
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUTE:
Lehena: eskaeran eta eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan agertzen diren datuak egia dira.
Bigarrena: dokumentazioa izatezko bikoteen harremanen egintza eta egitateen ziurtagiriak eskatzeko behar diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko aurkezten dute, edota harremanaren edukiari eragiten dioten eta jada Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan jasota dauden bestelako zirkunstantzia edo egoeren ziurtagiriak eskatzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.
-
1. Eskaera egin duten pertsonen nortasuna egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkez daitezke:
-
? Estatuko herritarren kasuan, nortasun-agiria edo pasaportea.
-
? Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko herritarren kasuan, pasaportea edo titularraren nazionalitatea jasotzen duen bere herrialdeko nortasun-agiri baliokidea.
-
? Gainerako estatuetako herritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Txartela (identifikazio ondorioetarako atzerritarren identifikazio-zenbakia «AIZ» zehazten duen agiria) edo pasaportea.
Edonola ere, eskaera kudeatzen duen organoari nortasun-datuak Barne Arazoetako Ministerioan frogatu edo egiaztatzeko baimena ematen bazaio eskabidean, pertsona eskatzaileak ez du zertan NANa edo, hala badagokio, Atzerritarren Identifikazio Txartela aurkeztu beharrik.
-
2. Hala badagokio, ? alegatutako interes legitimoa egiaztatzeko agiriak.
..................(e)n,...........(e)ko
ren.......(e)(a)n
Izenpetuta
Izenpetuta
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) esaten dena betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskabide honetan adierazi dituzun datuak bere titulartasuneko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA izeneko fitxategian gordeko direla. Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea da fitxategiaren helburua, aldez aurretik Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi bezala eta betiere datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurri egokiak betez. Legezko kasuetan izan ezik, datuok ez zaizkio beste inori emango. Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauei jarraikiz, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzara jo dezake (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz). Administrazio Publikoak aurkeztutako datuak aldera ditzake eta beharrezko egiaztapenak egin ditzake erregistroa behar bezala kudeatu ahal izateko.
2017ko maiatzaren 29a, astelehena
ZIURTAGIRIA ESKATU DUEN PERTSONAREN BAIMENA / ZIURTAGIRIA ESKATU DUTEN PERTSONEN BAIMENA
LEHEN ESKATZAILEA
Nik, ....................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin,
BIGARREN ESKATZAILEA
Nik, ....................................................................................................................
(izena eta bi abizen),...............................................NAN/AIZ zenbakiarekin,
BAIMENA EMATEN DIOT ESKAERA IZAPIDETZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOARI
Administrazio eskudunaren bitarteko elektronikoen bidez nire nortasun-agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko.
LEHEN ESKATZAILEA ?
BIGARREN ESKATZAILEA^
Sinadura
LEHEN ESKATZAILEA
Sinadura
BIGARREN ESKATZAILEA
2017/2623 (40/40)
-
- Aurrekari historikoak
- 1452. urteko Bizkaiko Foru Zaharra
- 1526. urteko Bizkaiko Foru Berria
- Hiribilduen eta Lur lauaren arteko Hitzematea (1630)
- Areatza, Otxandio eta Elorrio hiribilduak eta Bermeo hirbilduaren auzo batzuetan Bizkaiko foru zuzenbide zibila aplikagarri izatea (XVIII-XIX mendeak)
- Kode Zibilerako Bizkaia eta Arabako Eranskina (1900)
- Bizkaia eta Arabako Eranskina, Kode Zibilaren ildoan. 1928. urteko argitaraldia
- Bizkaia eta Arabako Eranskina, Kode Zibilaren ildoan. 1929. urteko argitaraldia
- 1929. urteko irailaren 6ko Errege Dekretu-legearen Proiektua
-
Bizkaiko eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumari buruzko uztailaren 30eko 1959/32. Legea
[PDF]
BIZKAIKO ETA ARABAKO FORU ZUZENBIDE ZIBILAREN BILDUMARI BURUZKO UZTAILAREN 30eko 1959/32. LEGEA
(B.O.E.ko 1959.eko uztailaren 31ko 182. zk.)
1988. urteko maiatzaren llko Oinarriei buruzko Legeak bere 5. artikuluan, Foru Zuzenbideak bizirik zituzten probintzia eta herrialdeek halakoak beren osotasunean, zuten erregimen juridikoaren aldaketarik jasan gabe, gordeko zituzketela xedatu zuen, Kode Zibilaren argitarapena gertatua izan arren «berau haietariko bakoitzean, Lege Berezien hutsunerik denean bakarrik, zuzenbide gehigarri gisa izango baita aginduzko».
Lege berak agindu zion gobernuari, Kodegintza Batzordeari entzun eta gero, Korteei lege proiektu batetan zein batzutan, bizirik zirauten probintzia zein herrialde bakoitzean jagotea komeni ziren Foru Erakundeak jasoko zituen Kode Zibilaren eranskinak aurkezteko.
1989. urteko apirilaren 17ko Erret Dekretuak Gobernuak lan hori egiteko Batzorde bereziak izenda zitzala agindu zuen eta urte bereko apirilaren 24eko Erret Dekretuaren bidez izendatu zen Bizkaiko eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren aurreproiektua idatzi behar zuen Batzorde berezia. 1900. urteko otsailaren 9an egin zuen Batzorde honek bere azken bilkura eta bukatutzat eman bere lana.
Bizkaiak eta Arabak, beren Zuzenbide Zibilaren Foru Legeak Kode bakar batetan argituak, ordenatuak eta sistematizatuak edukitzeko zuten gogo biziak Probintziako Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak, beren baitan, Batzordeak eginiko proiektua ebazteko Batzorde bereziak eratzea ekarri zuen, lan hau Bilboko Abokatuen Elkargoak bete zuelarik, 1928. urteko azaroaren 15ean eginiko txostenaren bidez.
Berriz ere, Zaragozan izandako Foru Zuzenbideari buruzko Biltzarraren ondorioz, 1947. urteko maiatzaren 23ko Dekretuak, orain arte bete-betean konpondua izan ez den arazoari, hots, beren aniztasunean gure tradizio juridikoaren aberastasunaren erakusle diren espainiar antolamendu zibil desberdinen elkarbizitzak legegileari planteatzen dionari ekin zion. Irtenbidea bilatzeko asmotan, berriro Foru Zuzenbideko erakundeak aztertu eta ordenatzeko Legekarien batzordeak sortzeari ekin zion eta Bildumen Aurreproiektuak, erakunde historikoak aurkitzen ziren uneko beharrizan eta premiei egokitzeko zuten indarra zein aplikagarritasuna kontutan izanik egokiro sistematizatuz, Kode Zibilaren sistematikara moldatuz eta kointzidentzia eta errepikapenak ekidinez egin beharra zegoela xedatu zuen.
Sortutako Legekarien Batzordeen lana osatzeko, Kodegintza Batzorde Orokorraren 1953. urteko urriaren 23ko Dekretu Organikoak, bere barnean Batzordekide foruzaleak sartzea agindu zuen, eginiko bildumak ikertu eta zegozkien aurreproiektuak gobernuaren menpean jar zitzaten. Batzorde Iraunkorrak, Batzordeko Lehendakariaren ardurapean, Bizkaiko eta Arabako batzordekide foruzale eta Lehen saileko ordezkariekin osaturiko sail berezi bat sortzeko agindu zuen, 1928. urtean Bilboko Abokatuen Elkargo Txit Argiak egindako txostena oinarritzat hartuz, aurreproiektu bat idatz zezan.
Gobernuari aurkeztutako testua, aurretik egindako aurreproiektuen, Foru berberaren eta Bizkaiko eta Arabako zuzenbide bereziaren inguruan sorturiko doktrina juridiko eta jurisprudentzialaren miaketa zehatz eta xehetuaren ondorioa da.
Lan honen helbururik nagusiena, tradizio juridikoaren bilduma ordenatu eta sistematiko baten bidez zein zuzenbide hispaniarren ezaguera, zehaztapen eta komunikazioaren bitartez, Kode Zibil orokor baten azterketa eta idazkuntzara heltzea da, bertan bilduko direlarik herri espainiarrean eta bertako eskualde desberdinetan bizirik dirauten erakunde bizi eta indarrekoak, erro nazionala duten errealitate natural, sozial eta juridikoen erakusleak eta berebiziko interes moral zein materialei dagozkienak. Azken batetan helburua ez da, halanolako zuzenbide uniformea sortzea, erakundeen onartasun eta komenigarritasunari buruz jokatzea baino, nazionala denaren egituraketa eta integrazioaren bidea era amultsu eta zientifiko batez egiteko.
Forudun herrialdeko erakundeen arau erregulatzaileen indar eta aplikagarritasunaren azterketak ez du, ez Bizkaian ez eta Araban, arazo funtsezkorik planteatzen, berauetan beren zuzenbide pribatua herriaren barnemuin ekonomiko, familiar eta sozialean ondo errotuta bait dago.
Areago oraindik, Bizkaitar Foru Zuzenbidea, benetako baserri estatutua dena, espainiar baserriaren antolamendu juridikorako joera berrien aurrerapen gertatzen da, familia eta ondaren kontzentrazioaren bitartez eta kezka bakar horren zerbitzuan, Bizkaiko zuzenbide berezia, bere erakundeen oreka armonikoan, hain bikaintasun tekniko handiko tresna izanik, egungo legegilearentzat, aintzinako kutsuaz bada ere, eredu izan daitekeelarik.
Bizkaiko eta Arabako bildumaren aldarrikapenak ez luke bere berezko xederik beteko, herriko praktika juridikoetan osoki gordeak direla, gaur ere, berebiziko antolaketa ekonomiko, familiar eta sozialaren zerbitzuan diren zuzenbide pribatuzko erakunde tradizionalak gorpu organiko batetan batzera eta artikulatzera mugatuko balira.
Bizkaitar Zuzenbidearen eraginkortasun funtzionalak arrisku bizian konprometatuta jarraitzen du ezpairik gabe, historikoki sistema beraren ahulezia izan denarengatik, hain zuzen ere, Foruaren herrialde oinarriaren zehaztapen ezagatik, Herrialdean elkarren ondoan bizi izan diren bi erregimen juridiko zibilen gatazka amaigabeagatik.
Izan ere, zuzenbide honek bere Herrialde oinarriarenganako duen desegokiera hori, bizkaitar foru estatutuaren akats barnekoi eta bereberekoa da, zeren jatorrian Zuzenbide arrunta hiri forugabeetako udal mugarte hiritarrean kontzentratua egonik, inguruko baserri giroan hiritarraren izaera tartekatzearen prozesu geldoak Kodearen eta Foruaren arteko gatazka automatikoa sortzen du, etengabeki onibarren oinetxekotasun objektiboa zein forudunen oinordetzazko estatutu pertsonala eta ezkontz ekonomia nahasten dituelarik.
Horrela, zehaztapen juridiko falta hori sortzen indar desbideratzaile handiagoz lagundu du honako errakuntza historiko honek: hau da, zuzenbide pribatua, Forua hiri forugabeen zabalkunde administratiboak bereganaturiko baserri guneetatik baztertuz, aldaketa topografikoen menpean jartzeak.
Ezin ditu inolaz ere erizpide legegileak arazo hauek alde batera utzi; are gutxiago foru Bildumaren aldarrikapenak ematen dion abagadunean, Bizkaitar Zuzenbidearen erakundeetako bizitasuna bertan behera desegiketa prozesu baten arriskuan jarri gabe.
Horrelako hori konpontzeko, Probintziako Batzordearen Aurreproiektuan bildutako formula proposatu zen, hots, bat-batean zuzenbide arruntaren gunea, hiri forugabeetako hiriguneko mugatik, gaur beraien udal mugarteetako perimetroa zehazten duen lerro administratiboraino zabaltzea. Sistema honen bidez, Foru Zuzenbideak, trukaketa astunenaren ordainez, itxura batetako egonkortasuna irabaziko luke: hau da, bizkaitar familia ondarearen berezitasunik jatorrizkoenak era bereziz kokatzen direneko baserrigune zabal askotatik kanpo geratzea.
Agerikoa baldin bada ere ezin dela lortu, aldian ez eta espazioan, formula erabateko eta iraunkor baten bidez bizkaitar zuzenbidearen eta beraren herrialde oinarrien arteko egokiera, Legeak, Kodegintza Batzordearen ebazpenaren arabera, zuzenbidearen eta beraren herrialde oinarrien arteko lotura antolamendu juridiko honen gorenengo zioa dela pentsatuz, Herri honen bizimodu juridikoa ezerosotasunez betetzen duten eskumen gatazkak ekiditeko irtenbidea bilatzera jotzen du.
Halakoari dagokio Bildumaren Lehen Titulua, Kode Zibilaren aginpidea hiri forugabeetako egungo hiriguneen perimetro osora zabaltzen hasten den arau zuzentzaileen sistema baten bidez; jarraian gertatuta uzten du haien garapen organikoaren araberako zuzenbide arruntaren hedakuntza automatikoa eta landa eta hiria elkarren artean nahasten diren gunera, Kodea eta Forua elkarren aurka hasten diren unera heltzean, presuntzio bikoitza jartzen du aginpide biak beren benetako herrialde oinarrietan kokatzeko, baserri bakoitzaren eta beraren lurren ondare batasunari dagokionean Foru Zuzenbidea lekutuz eta mugatuz. Horrela fideltasun osoz betetzen da Foruaren «ratio legis» delakoa, honek bere erakundeak, batez ere baserriaren banaezintasunaren eta bizkaitar famili ondarearen funtzionaltasunaren ohoretan zabaltzen dituelako.
Baina Foruaren ideia nagusienarenganako menpekotasun horrek, gaur egungo udal mugarteko mugetaraino, iraupen irtenbiderik gabe aurreratu den Bilbo hiriaren hedapen hiritarraren azterketa berezia eskatzen du. Hiriburuaren udal mugarte osoa, hitzaren adiera teknikoan hiritarra da eta horrelakoa ez dena ere, bere baserritartasuna galdua duela, xedez zein helburuz hiritartasunez beteta dago. Desagertu egin da, beraz, Foruaren zioa udal mugarte osoan. Eta hala ere, beraren hiriburutasunaren garrantzia, beraren higiezinen hedadura eta beraren ekonomia industrialaren garapen handia hala badira ere, Bilboko bizimodu juridiko indartsu osoak legegintzazko biltasunaren euskarri irristakorraren gainean oinarrituz jarraitzen du, beraren mugak uste huts eta irudimenaren hondakin soil izatera iragan direlarik.
Zilegi da, beraz, salbuespen gisa, Bilboko udal mugarte osoa Zuzenbide arrunteko deklaratzea, hemen ez bait dago Foruaren inolako atzerapenik, udal mugarte osoan desagertu bait da forua izateko zioa. Eta Lehen Tituluan trinkoki biltzen diren egonkortasun neurri horiek osatzeko, 4. artikuluak erabat ixten dio bidea Foruaren aginpidean egin daitekeen edozein tartesartze administratibori.
Teknika legegilearen arrazoiak direla medio, Bizkaiko Foru Zuzenbidea konfigurazio autonomozko erakundeen inguruan, hala nola oinetxetasun, testamentu askatasun eta foru komunikazioan mamitzen bada ere, onartu beharra dago, sakonean, ondare kontzentrazioaren printzipioa indar berberaz sortu eta nagusitzen dela Bizkaiko Zuzenbide Zibilaren gune osoan, Foruaren Printzipio guztiak erabat agortuz, Foruko manu guztiek delako printzipio nagusi haren menpean egon behar dutelako eta haren esanetara ez daudenak sistemaren barne orekatik kanpo geratzen direlako.
Oinarrizko ideia honen nagusitasunak, beraz, jatorrizko foru manuak aukeratzeko erabateko erizpidea ematen du eta horrexegatik onartzen ditu Legeak batera eta ohore guztiak dituztela mendeetan zehar Herrialde antolamenduaren benetako politikaren menpe izan diren erakunde horiek, berauetariko batzuren barneko egituraketan beharrezko garapen teknikoak, hala nola, foru deiak sortzera mugatuz edo eta, beste batzu, oinordetza ordeinadun zein testamentugabean gertatzen den bezala, Kodean egiten den gai beraren foru sistematizazioari egokituz.
Erizpide berbera aplikatuz, alde batera uzten dira Foruaren printzipio sortzaileen araberakoak ez diren erakundeak, honela laga egiten delarik testamentu amankomunatua eta Kode Zibilpean jartzen direlarik dohaintzen ezeztapena, preskripzioa eta lursailen arteko distantziak.
Laudio eta Aramaio forugune arabarretan, Bizkaiko zuzenbideak duen dudagabeko indarrak ez du eskumen arazorik sortzen, Zuzenbide pribatuaren eremua nahikoa ezarrita dagoelako, Bizkaiko zuzenbide zibil bereziak, egun ere, bere indar osoa gordetzen dueneko bi udal mugarteetako muga administratiboen alboan.
Era berean, Aiarako Forua gaur egun indarrean izatea onartuz, Bilduma, beraren tradiziozko ezarpen lurraldean lekutzera eta, hasierako foru testuaren isiltasuna, Aiarako erabateko testamentu askatasuna eta nahitaezko jaraunsleen seniparte eskubide zilegierazleak bateragarri egiten dituen formula batez ordezkatzera mugatzen da. Aiaratarrentzako ondasunak erabiltzeko askatasun zabal honen onarpenak, bere-berea duen «gozamen poderosoa» deituriko Foru erakundea mantentzea suposatzen du.
Foru Erakundeen ikuspegia osotzeko eta erregimen juridiko orokorraren barnean kokatzeko, Kode Zibilaren indarra aldarrikatzen da zuzenbide osatzaile eta ordezkatzaile bakartzat, hots, Bilduman bildu gabeko gaietan zuzenean eta lehen mailan aplikagarri den zuzenbide osagarri bakarra eta bildutakoetan ordezkatzaile bakarra dena, zeren testamentu amankomunatua indargabetua eta komisari bidezko testamentuei dagozkien Toro-ko 31 eta 38. Legeetako aginduak hirugarren tituluan artikulatuak izan ondoren ez baitago Gaztelako zuzenbide klasikora jo beharrik.
Ondorioz eta Espainiako Korteek egindako proposamenarekin ados izanik, honako hau xedatu dut.
LEHEN LIBURUA
Bizkaian apligarriak diren xedapenak
LEHEN TITULUA
Bizkaiko zuzenbide zibilaren herrialde aplikazioa
1. artikulua.
Lege honetako Lehen Liburuaren xedapenek Bizkaiko Infanzonatuan edo Lur Lauean izango dira aginduzko.
2. artikulua.
Bizkaiko Infanzonatu edo Lur Lauaren izenduraz gaur egungo Bizkaiko probintziak hartzen duen lurralde osoa izendatzen da, salbu Bermeo, Durango, Ermua, Gernika eta Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina, Otxandio, Ondarroa, Portugalete, Plentzia eta Balmaseda hamabi hiriak, Urduñako ziutatea eta Bilboko udal mugarte osoa.
Salbuetsitako lurralde honetan Kode Zibila izango da aginduzko.
3. artikulua
Aurreko artikuluan zerrendatutako hamabi hiri forugabeei dagokien izendurak beraien hiriguneetako egungo edo etorkizuneko perimetroko lurralde osoa hartzen du barru.
Hamabi hiri forugabeetako hiriguneen alboko soro-landa eta lurrak, menpekotasunez zein xedez beraiei erantsitzat joko dira eta, ondorioz, Kode Zibila izango dute aginduzko, baserri batetako atalak izanik, beraren nekazal ustiategiaren batasunari Iotuak ez badira, behintzat.
Hamabi hiri forugabeetako hiriguneei erantsitzat eta, baita ere, Kode Zibilaren aginduzkotzat joko dira.
Beraien udal mugarteetan kokaturiko eraikuntza eta lurguneak, ustiategi industrialera zein berez baserriko erabilera edo ekintza ez direnetara zuzendutakoak edo eta baserri bateko lursailak ez direnak.
a) Egungo nahiz etorkizuneko lurzoruaren gaineko legeriaren arabera, ofizialki onartutako urbanizazio planek joak izanik, beraien udal mugartean lekuturiko lurguneak.
b) Aurreko erregelak aplikagarri izango zaizkio Urduñako ziutateari ere.
4. artikulua
Bizkaiko udal mugarteetako mugen aldaketa administratiboek ez dute lurralde ukituei dagokien zuzenbide zibil aplikagarria aldaeraziko.
5. artikulua
Bizkaiko eta bizkaitarrentzako estatutu pertsonal, erreal eta formalaren ondorioak eta legeria zibil desberdinetako gainerako espainiar lurraldeenganako duten bizkaitartasuna, Kode Zibilaren Atariko Tituluko arauen eta kideko xedapen bidez edo eta etorkizunean gai hau aginduzko izango duten lege orokorrez arautuko dira.
Tokiko auzotartasuna, hiritartasuna eta auzotartasun zibilaren arau orokorren bitartez zehaztuko da.
BIGARREN TITULUA
Oinetxekotasuna
6. artikulua
Ahaidetasuneko oinetxekotasuna, beti, Infanzonatuan lekuturiko onibar bati dagokionean zehazten da. Ondorio horretarako onibar dira.
1. Kode Zibilaren 334. artikuluaren lehenengo zenbakitik zazpigarren zenbakirainokoak.
2. Elizetako hilobiak.
7. artikulua
Senide oinetxekotar dira:
1. Beheranzko lerroan, legezko seme-alaba guztiak, ezkontzaren ondorioz legeztatuak zein gainerako legezko ondorengoak. Hauek falta direnean, odoleko semealabak eta Estatuko Buruzagiaren emakidaren bidez legeztatuak eta batzuen zein besteen legezko ondorengoak horrelakotzat aitortu dituen aita-amarekiko.
2. Goranzkoan, delako onibarrak jatorri dueneko aitaren edo amaren lerroko legezko aurrekoak.
3. Bizirik dirauten aita edo ama ere izango dira, Lege honen 36. artikuluan ezartzen den erreserbaren kalterik gabe, berek ezkontza bitartean erosi edo irabazitako eta aurrehildako ezkontidearengandik ezkontzan edukitako seme-alabengandik jarauntsitako ondasunekiko.
4. Albokoan, delako onibarrak jatorri dueneko aitaren edo amaren lerroaren legezko senideak.
8. artikulua
Beheranzko lerroan, ahaidetasun oinetxetarra luzatu egiten da, edozein delarik iristen deneko maila.
Goranzkoan, ahaidetasun oinetxetarra onibarra lehen aldiz eduki zuen aurrekoan bukatzen da, oinetxekotarra ez den oinordetzan beraren aurrekoek dituzten eskubideen kaltetan izan gabe.
Albokoan odolkidetasunezko laugarren maila zibileraino iristen da, hau ere barne delarik
9. artikulua
Oinetxetartzat hartzen dira.
1. Beheranzko lerroari dagokionean, Infanzonatuan lekuturiko onibar guztiak, jarauntsiak zein erosiak, arrotzengandik eskuratuak izan badira ere.
2. Aurreko nahiz alboko lerroei dagokienean, oinordekoaren eta oinordetza kausatzailearen oin amankomunarenak izan diren Infanzonatuan lekuturiko onibar guztiak, azken honek senide oinetxetarrengandik eskuratuak izan direnak ere barru direla. Behar denean «oinordeko» eta «kausatzaile» hitzak «erosle» eta «saltzaile» hitzen bidez ordezkatuko dira.
3. Infanzontuan kokaturikoak direlarik, oinetxetarrak diren ondasunen eta horrelakoak ez direnen arteko trukaketa bidez eskuratuak.
10. artikulua.
Bizkaitarrek Bizkaiko Foru Herrialdetik kanpoko beste batetan bizi badira ere, senide oinetxekotarrak edukiz gero, haien alde bakarrik erabil ditzakete ondasun oinetxetarrak «inter vivos» zein «mortis causa» dohainezko titulu bidez.
11. artikulua.
Ondasunean oinordekoaren izendapena, direla oinetxekotarrak edo ez, testamentu, ezkontz kontratu, ezkontsari-eskritura edo dohaintzaren bidez egin beharko da.
12. artikulua.
Baserri baten dohainezko eskualdaketak, kontrako xedapenik ez denean, beraren lursailekin batera, barnean dituen altzariak, abereak eta laborantzarako tresnak barruhartzen ditu.
HIRUGARREN TITULUA
Testamentu motak
13. artikulua.
Kode Zibilak arauturiko testamentu egikera ezberdinez gainera Infanzonatuan «Hil-buruko» testamentua eta «botere testatzaile» ere deitua den komisariaren bidezko testamentua onartzen dira.
LEHEN KAPITULUA
«Hil-buruko» testamentua
14. artikulua.
Herritik eta Notari publikoaren egoitzatik urrun hilzorian dagoenak hiru lekukoen aurrean testamentua egiletsi ahal izango du, idatziz zein ahoz.
Testamentu honen balioa, Auzibide Zibilari buruzko Legearen III. Liburuko VI. Tituluan berau kautotzeko formalitateak betetzearen menpean geldituko da.
BIGARREN KAPITULUA
Komisariaren bidezko testamentua
15. artikulua.
Testatzaileak bere oinordekoaren izendapena, bere ondasunen banaketa eta hauek oinordetzazko eskualdaketari buruz dagozkion ahalmenak, komisari baten zein batzuren eskuetan utz ditzake.
16. artikulua
Komisariaren izendapena Notariaren aurrean eginiko testamentuan bakarrik egin daiteke. Ezkontideek elkar izenda ditzateke komisari ezkontz kontratuaren eskrituran.
17. artikulua
Komisariak testamentuan egilesleak xedatutakoaren eredura ihardungo du bere karguan eta halakorik ez dagoenean, Lege honen arabera testatzaileari dagozkion ahalmenak edukiko ditu.
Komisariak ezin izango du Komisio-emailearen testamentua, osoro zein zatiriko, ezeztatu honek ez badu horretarako bereziki baimentzen.
18. artikulua
Komisariek, testamentutik besterik ateratzen ez bada, beren eginkizunak amankomunzki beteko dituzte. Erabakiak bizirik dirauten komisarien arteko gehiengoz hartuko dira eta berdinketaren kasuan lehenengo izendaturikoak ebatziko du. Edozein komisariren berarizko ahalmenak beraren heriotzaz amaitzen dira.
Komisari kargua, edozein kasutan ere, dohainezkoa da eta beraren ahalmenak amankomunatuak nahiz solidarioak, norberezkoak eta eskualdaezinak dira.
19. artikulua
Komisariak bere egitekoa egintza batetan formalizatuko du, oinordeko guztiak adin nagusikoak badira; baina haietariko bat edo haiek guztiak horrelakoak ez balira, egilespen batetan edo batzutan egin ahal izango du, haiek ezkondu edo adin nagusiko egiten diren adinean.
Testatzaileak epea jar diezaioke komisariari bere eginkizuna burutzeko. Epea jartzen ez dionean, urtebetekoa izango da, testatzailearen heriotzatik edo eta, kasua denean, ustezko oinordekoetariko gazteena ezkondu edo adin nagusiko egiten denetik zenbatuko delarik.
Testamentuzko boterearen erabileran komisariak egiletsitako xedapenak ezeztaezinak izango dira.
20. artikulua
Komisariak bere testamentuzko boterea «inter vivos» edo ondorio bakar horretarako egiletsitako testamentuaren bidez erabil dezake, bertan bere ondasunik erabil ez dezanean. Hala ere, bizirik dirauen ezkontideak aurre-hildakoak berari emandako testamentuzko boterea, osoro zein zatikiro, erabili ahal izango du, beti ere bi ezkontideen seme-alaba edo ondorengo erkideei bakarrik dagokienean.
LAUGARREN TITULUA
Testamentuzko oinordetza
21. artikulua
Legezko edo nahitaezko jaraunspena testatzailearen ondasun guztien lau bostenez osatuta dago. Gainerako bostena erabilera askekoa da.
22. artikulua
Nahitaezko jaraunspena honako mailakatze honen bidez burutzen da.
1. Legezko seme-alaba eta ondorengo legezkoei, beren legezko ondorengotzaren aldeko ordezkapen eskubidea dutela.
2. Odoleko seme-alaba aitortuei eta Estatuko Buruzagiaren emakidaren bidez legeztatuei, legezko ondorengotzaren aldeko ordezkapen eskubidea izango dutela.
3. Legezko guraso eta aurrekoei.
4. Albokide oinetxetarrei beren lerroko ondasun oinetxetarrei dagokienean.
Honelako nahitaezko oinordekorik ez denean, ondasun guztiak, direla oinetxetarrak edo ez, erabilera askekoak izango dira.
23. artikulua
Testatzaileak askatasun osoz bana dezake nahitaezko jaraunspena, aurreko artikuluaren lerro bakoitzean sarturiko oinordekoen artean edo eta haietariko bakar bat, besteak baztertuz hautatu.
Artikulu horretako bat, bi eta hiru zenbakietan sarturikoak bazterketa formula berezirik gabe albora daitezke, testatzaileak bere jaraunspenetik baztertzeko duen gogoa argi egonez gero.
Laugarren zenbakian sarturikoen bazterketa esanbidezkoa edo isilezkoa izan daiteke, isilaren bidez batertutzat ematen direlarik beren aldeko izendapenik izan ez dutenak.
24. artikulua.
Lerro bakoitzaren aurreko oinetxetarrek, ondasunak oinetxetarrak direnean, bakoitzaren lerrotik datozenak jarauntsiko dituzte 7. artikuluko 3. zenbakian xedatutakoaren kaltetan izan gabe.
Bi lerro horietako batetan aurreko oinetxetarrik izaten ez denean, ondasun oinetxetarrak, alboko oinetxetarrek jarauntsiko dituzte hurbiltasun mailako ordenaren arabera.
25. artikulua
Legezko guraso eta aurrekoek oinetxetarrak ez diren ondasunak erdi bana jarauntsiko dituzte lerro bien artean, edozein delarik bataren zein bestearen hurbiltasun maila. Haietariko batetan horrelakoak ez direnean beste lerrokoek jarauntsiko dituzte.
26. artikulua
Ezkontide alargunak erabilera askeko ondasunen erdiaren gozamena edukiko du, seme-alaba edo ondorengo legezkoekin batera gertatzen ez denean.
27. artikulua
Seme-alaba, ondorengo edo aurreko legezkoei ezin izango zaie ondasunen bostetik gorakoa den ordezpen edo zamarik inposatu, nahitaezko oinordekoen alde denean izan ezik.
Era berean, ezin izango da ordezpen edo zamarik ondasun oinetxetarren gainean inposatu, beste oinordeko oinetxetar baten alde ez bada.
28. artikulua
Testatzaileak, seme-alabak, ondorengoak edo eta aurrekoak, guztiak legezkoak direla, eduki ditzanean, erabilera askeko bostena, zorren kenketa egin osteko ondasun jaraunsgarrien balioa kontutan hartuz, zenbatuko da; baina ezofiziosoa izango da ondasun ez-oinetxekotarren balioak gainezkatzen duen erabilera.
Kausatzailearen zorrak ondasun higigarrien eta onibar ez-oinetxetarren zenbatekoaz ordainduko dira eta batzuen eta besteen eza denean bakarrik erantzungo dute lerro bakoitzaren ondasun eta onibar oinetxekotarrek, bakoitzaren zenbatekoaren proportzioan.
29. artikulua
Arimaren aldeko bostenaren legatua, zorren kenketa egin eta gero, ondasun guztien balioa kontuan hartuz zenbatuko da, baina lehenengo eta behin ondasun higigarri eta onibar ez oinetxetarretatik aterako da. Ondasun hauen kopurua legatuarena betetzeko ainakoa ez denean, onibar oinetxetarretara joko da, falta dena, kausatzailearen bi lerroetatik, beren kopuruaren proportzioan, ateratzeko.
«Animaren aldeko legatua» esamoldean sartutzat ulertzen dira testatzailearen pietatezko agindu guztiak, horrela, mezak, pobreentzako erremusinak, Onegintz Etxeentzako legatuak eta horrelakoen antzeko helburuak dituztenak.
30. artikulua
Oinordetza, ezkontz kontratu, ezkontsari eskritura edo dohaintzaz gauza dadinean, bazterketa 23. artikuluan ezarritako moduan egin beharko da.
BOSTGARREN TITULUA
«Ab intestato» oinordetza
31. artikulua
Testamenturik gabeko oinordetza jarraiko ordenaren arabera burutuko da.
1. Legezko seme-alabei eskubide propioz eta gainerako ondorengo legezkoei ordezkapen eskubidez.
2. Odoleko seme-alabatzat aitortuei eta Estatuko Buruzagiaren emakidaz legeztatuei eskubide propioz eta beren ondorengo legezkoei ordezkapen eskubidez.
Ordezkapen eskubidea beheranzko lerro zuzenean bakarrik gertatzen da.
32. artikulua
Aurreko artikuluan aipaturiko oinordekorik ez denean, oinordetza honela ordenatuko da.
a) Aitaren zein amaren lerro bakoitzeko ondasun oinetxetarrak, beren jatorriaren arabera, lerroko aurreko oinetxetarrentzat izango dira, 7. artikuluaren 3. zenbakiak ezkontza bitartean zein irabazitakoei buruz xedatutakoaren kaltetan izango ez dela. Lerro batetan aurreko oinetxetarrik ez dagoenean, ondasunak bertako alboko oinetxetarrentzat izango dira. Lerroen batetan alboko oinetxetarrik izango ezbalitz, ondasun oinetxetarrek galdu egingo lukete izaera hori.
b) Ondasun ez-oinetxetarrak zati berdinetan banatuko dira legezko aurrekoen bi lerroen artean, edozein delarik lerro bateko zein besteko aurrekoen hurbiltasun maila. Haietariko batetan legezko aurrekorik ez dagoenean, ondasun guztiak aurrekoak dituen lerroko aurrekoentzat izango dira. Batetan ere ez dagoenean, erdi bana banatuko dira albokide legezkoen lerro bien artean, edozein delarik bateko zein besteko senideen hurbiltasuna.
Bietatik batetan albokide legezkorik ez dagoenean bakarrik igaroko dira albokideak dituen lerrokoengana.
33. artikulua
Goranzko eta alboko lerroetan, aitarenean zein amarenean, senide hurbilenak mailak urrunagokoa baztertzen du. Lehentasun mailako senideak hainbat badira, ondasunak beraien artean zati berdinetan banatuko dira eta lotura bikoitzeko nebaarrebek, lotura soilekoekin batera egoten badira, hauen zatia bikoiztuta jarauntsiko dute.
34. artikulua
Ezkontide alarguna, senide oinetxekotarrik ez dagoenean, testamenturik gabeko ondasun oinetxekotarren oinordetzara deitua izango da; ondasun ez-oinetxekotarretan, neba-arreben eta neba-arreben seme-alaben ostean.
Beste kasuetan, seme-alaba edo ondorengo legezkoak ez diren oinordekoekin partehartzen duenean, testamentuzko ondorengotzan erabilera askekoak izango liratekeen ondasunen erdiaren gozamena.
SEIGARREN TITULUA
Oinordetza testamentudun eta testamentugabeei zein dohaintzei buruzko baterako xedapenak
35. artikulua
Infanzonatuan Kode Zibilaren 811. eta 812. artikuluak dira aginduzko, 7. artikuluaren 3. zenbakiari dagokion ondasunen oinordetza oinetxetarraren kaltetan izan gabe.
36. artikulua
Legearen aginduz edo borondatezko jaraunspenez, seme-alaba batengandik, honek aitarengandik edo amarengandik jaruntsitako onibar oinetxekotarrak eskuratzen dituen aitak edo amak, geroko ezkontzarik burutzen badu, ondasun horiek, hildako seme-alabaren lotura bikoitzeko neba-arreba edo beraien seme-alaba edo legezko ondorengoentzat, kasua denaren arabera, erreserbatu beharra edukiko du, geroko ezkontzaren ondorengoak baztertuak geratuko direla.
37. artikulua
Geroko ezkontzarik burutzen duen alargunak, aurreko ezkontzako seme-alaba edo ondorengo legezkoen alde erreserbatu behar ditu, hildako ezkontidearen lerrotik komunikazioaren bidez eskuraturiko onibarrak. Halakorik ez dagoenean, ondorengotza, ondasun horiek jatorria duten lerroko oinordeko oinetxetarrek izango dute.
Bi kasuetarik edozeinetan, bi aldiz ezkondutako ezkontideak oinordekoak izenda ditzeke holako ondasunen ondorengotzara deituriko pertsonen artean testamentuzko oinordetzarako ezarritako moduan.
38. artikulua
Ezkontza batentzako, burutua izan aurretik zein ostetik, dohaindu edo ezkontsaritzat emandako onibarretan, beretik izandako seme-alaba edo ondorengo legezkoek oinordetuko dute, geroko ezkontzan berriro ezkondutako ezkontideak eduki dezakeen ondorengotza baztertuz. Dohaintza-hartzaileak halakoen artean ondasun haien oinordekoa izendatu ahal izango du eta ezingo ditu beraien gainean ordezpen edo zamak ezarri, oinordetzara deitutako seme-alaba edo ondorengoen alde izan ezik.
Oinordetzak, edonola ere, berriro ezkondutakoak egindako eraikuntza, landaketa edo hobekuntzak barruhartzen ditu, berari halakoen kopuru erdia ordaindu beharko zaiolarik beraren edukitzan sartu diren egunetik zenbatuko den urtebete eta egunaren barruan.
39. artikulua
Dohaintzailearengana itzuliko dira elikatzeko zama gisa beraren ondorengo bati dohaindutako ondasunak, berau, hark bizirik dirauela, seme-alaba edo ondorengo legezkorik utzi gabe hiltzen denean.
Dohaintza-hartzaileak ezin izango ditu dohaintzailearen bizitza bitartean, dohainezko ondasunak, dela «inter vivos», dela «mortis causa» besterenganatu, zamatu edo erabili, dohainezko tituluaren bidez bere seme-alaba edo legezko ondorengoen alde denean izan ezik.
40. artikulua
Ezkontzaren bidez legezturiko seme-alabak, oinordetza testamentudunean zein testamentugabea, legezkoek dituzten bezainbesteko eskubideak izango dituzte.
ZAZPIGARREN TITULUA
Ezkontzaren ondasun erregimena eta foru erkidegoa
41. artikulua
Ezkontzaren ondasun erregimena, hura burutu eta gero, aldaezina da, senarrari bizkaitar infanzoi izaeraren galera zein eskuraketa borondatez edo borondaterik gabe gertatu bazaio ere.
42. artikulua
Ondasunen gaineko kontraturik ez denean, ezkontza burutzerakoan senarra bizkaitar infanzoia bada, ezkontza hori ondasunen Foru Komunikazio erregimenaren pean egina izan dela ulertuko da.
43. artikulua
Foru Komunikazioaren bidez erdi bana erkideratuko dira, senaremazteen arteko ondasun guztiak, direla higigarriak zein onibarrak, edonolakoa dutelarik beren jatorria, edozein tituluz batena zein bestearenak direlarik, ezkontza bitartean eskuratu zein erakarriak eta edozein delarik aurkitzen direneko lekua.
44. artikulua
Foru Komunikazioak ez du ukatzen ezkontza bitartean irabazpidezko ondasunak izatea, Kode Zibilaren arabera horrelakotzat joko direlarik izaera hori merezi dutenak.
45. artikulua
Foru komunikazioan, onibar komunikatuetan eta ezkontza bitartean eginiko besterenganaketa edo zamaketa egintzek, bi ezkontideen adostasuna beharko dute.
Ondasun higigarrien besterenganaketa Kode Zibilak arautuko du.
46. artikulua
Senar-emazteen ondasunen administrazioak Kode Zibila izango du aginduzko.
Bestearen baimenik gabe, ezkontide batek harturiko zor eta betebeharrak, bakarrik betebehar peko denaren erdiaren kontura izango dira, hura horren ondorioz saldua izango balitz, bere zor edo betebeharra dela eta salmentabide izan zen ezkontideak ez luke, ezkontza bitartean, gainerako erdian zatirik izango, ezingo lukeela azken hau beste ezkontideak besterenganatu eta familiaren elikadurarako utzi beharko litzatekeela.
47. artikulua
Ezkontza seme-alabak dituela desegiten denean, iraun egingo du Foru komunikazioak, alargunaren eta aurre-hildakoaren oinordekoak diren seme-alaba edo ondorengoen artean, ondasun komunikatuen banaketa eta esleipena egin dadin arte.
Gurasoek beren adin txikiko seme-alabei esleitutako ondasunen gozamena eta administrazioa edukiko dituzte Kode Zibilaren arabera.
48. artikulua.
Aurre-hildako ezkontideak oinordekoa izendatzea komisariari agindu dionean, ondasunek «pro indiviso» iraungo dute, hark izendapena egin arte. Ondasunak egoera horretan dirauten artean ezkontide alarguna izango da jaraunspeneko ondasuntza osoaren ordezkatzailea eta administratzailea.
49. artikulua.
Ezkontza seme-alabarik gabe desegiten denean, bukatu egingo da Foru Komunikazioa eta ondoko erregela hauen eredura jokatuko da:
1. Irabazpidezkoak ez diren ondasunak, jabea duten ezkontidearengana edo honen ondorengoengana bihurtuko dira.
2. Irabazpidezkoak diren ondasunak Kode Zibilaren arabera banatuko dira.
3. Aurre-hildakoaren baserrira etorritakoa den ezkontide alargunak egoera horretan irauten duen bitartean bertan jarraitzeko eskubidea edukiko du eta bereak izandakoen gozamenaren erdiaz gozatzeko eskubidea urtebete eta egun batez, gozamen hori 26. eta 34. artikuluetan ezarritakoarekin bateragarri izango delarik.
4. Ezkontide alargunak ezkontsaririk edo bestelako aportaziorik ekarria badu, aurreko erregelan ezarritako epea luzatu egingo da, hildakoaren oinordekoek, hura berari berriz itzultzeko egiten duten denbora osoz, edozein unetan, aipaturiko urtebetea eta eguna igaro eta gero haiei erreklamatzeko duen eskubidearen kaltetan izan gabe.
5. Ondasun onibar oinetxetarren erosketak eta hobekuntzak, beraien jatorria duten lerroaren ezkontidearentzat edo bere oinordeko oinetxetarrentzat izango dira, nolanahi ere, ezkontz sozietatearen likidazioan, bizi den ezkontiderari dagokion edukina ordaintzeko, eginiko erosketa edo hobekuntzen kopurua kontutan hartuko delarik.
Erregela honetan xedatutakoa ondoriorik gabe gera daiteke, alarguna hil arte, beroni erdia libreki gozatzeko eta disfrutatzeko eskubidea aitortzen bait zaio bere bizitzako egunetan.
50. artikulua
Ondasun komunikatuen esleipenean ondoko erregela hauek beteko dira:
1. Lehenik, ezkontide alargunari, bereak dituen hartzekoak ordaintzeko, bere jatorrizko onibar oinetxetarrak esleituko zaizkio.
2. Hauek nahikoak ez balira, falta liratekeen ondasun higigarri eta onibar ezoinetxetarren bidez beteko litzateke.
3. Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoak ez direnean bakarrik joko da hildako ezkontidearen onibar oinetxetarrera.
Ezkontide alargunaren hartzekoa zehazteko, 46. artikuluko 2. lerroaldean xedatutakoa hartuko da aintzakotzat.
ZORTZIGARREN TITULUA
Ondasun oinetxetarren besterenganaketa
51. artikulua
Senide oinetxekotarrek, 7. artikulo ordena zein onibarrarenganako hurbiltasun mailaren arabera, beren lerroetako ondasunak eskuratzeko lehentasun eskubidea dute, ondasun horien besterenganaketa kostubidezko tituluaren bidez egin nahi denean, eskubide hori besterenganaketa-gai diren ondasun guztien edo batzuren gainean erabili ahal izango delarik.
Eskubide hau erabiltzera maila bereko hainbat senidek joko balute, lehentasuna, onibarra dagoen herrian ondasun higiezinetan hedadura gutxien duenak izango luke.
52. artikulua
Ondasun oinetxekotarren salmenta, jendaurrean, ondasun horien gainean Eliz eskumena duen parrokiako elizako atean domeka batetako meza nagusi orduan jarriko den ediktu baten bidez iragarriko da. Agerian egongo da beraren ezarpen egunetik kontatuko diren hamabost egunetan zehar, berau ediktuaren oinean lekuko
Parrokoak ezarritako ziurtagiriaren bidez benetakotua izan daitekeelarik.
Ediktuak salmentaren salneurria, besterenganaketaren baldintzak eta berau egiletsi behar duen notaria adieraziko ditu.
53. artikulua
Onibarra eskuratu nahi duen oinetxetarra, ediktuan esandako epearen barruan, bertan izendaturiko notariarengana aurkeztuko da beraren eskuetan, fidantza gisa, iragarritako salneurriaren ehuneko hamarraren gordailua eginez.
Egintza berean adierazko du, salneurria eta iragarritako baldintzak onartzen dituen ala finka bere berberezko balioztapenaren bidez eskuratzea hautatzen duen. Erabaki hau hurrengo hiru egunen barruan jakineraziko dio Notariak saltzaileari.
Oinetxetarrak iragarritako salneurrian eskuratzea hautatuko balu, hurrengo bost egunen barruan egiletsiko da eskritura. Bidezko balioztapenaren aldeko aukera egiten denean berau jartzeko, bi alderdiak, beren gizon onen laguntza dakartela, epe berberaren barruan agertuko dira notariaren aurrean. Desadostasunik ez denean, alderdiek egintza berean izendatutako gainontzeko batek erabakiko du eta, haiek ez badira pertsonari buruz ados jartzen, hiru izen sartuko dira zorro batetan, ahal den neurrian lur kontribuzioa ordaintzen duten lekuetakoak direla, zorteak izendatzen duena aukeratuko dela eta eskritura hurrengo bost egunen barruan egiletsiko delarik.
54. artikulua
Ediktuan ezarritako epearen barruan dei oinetxetarretara eskuratzeko legebideztatua den oinetxetarrik etorriko ez balitz, jabeak askatasun osoa izango luke iragarritako baldintzetan onibarra gainontzeko bati saltzeko.
55. artikulua
Ediktua jarria izatea, hura idatziko deneko notari aktaren bidez agerteraziko da eta jarraiko eginbideetan 53. artikuluan aipatzen diren notari egintzak jakineraziko dira.
56. artikulua
Ondasun oinetxekotarren gaineko edozein eskrituratan Foru deia egina izan den ala ez jarriko da, lehen kasuan ediktua jarria izateari buruzko akta eta jarraiko eginbideei aipamen zehatza eginez eta dagokion erregistro inskripzioan dei hori legezko eran egina izan den ala ez agerteraziko delarik.
57. artikulua
Onibar oinetxetarra deirik gabe edo eta deia egina izan arren salmenta ediktuan ezarritako salneurri edo eta baldintza ezberdinetan saldua izan denean, eskuratzeko legebideztatuak diren senide oinetxetarrek, Jabetza Erregistroaren inskripzio egunetik edo eta, kasua denean, salmentaren ezagupidea edukitzen dutenetik zenbatuko den urtebetearen barruan, hura epaibidez baliogabe uztea zein onibar saldua, perizialki prozedura berean eta hurrengo artikuluan ezartzen den moduan ezarritako bidezko balorazioan beraiei esleitzea eskatu ahal izango dute.
58. artikulua
Hipoteka beterazpenean eta onibar oinetxetarren kontra auzibidetzen delako balorazio jarrita agertzen deneko beste kasu guztietan, senide oinetxetarrek, ondasun horiek baloratuak dauden salneurrian eskuratzeko gogoa adierazteko enkantera agertzeko eskubidea izango dute.
Balorazio hori agertzen ez den premiamenduzko bestelako kasuetan, alderdi bakoitzak bana izendatuak izango diren bi perituk jarriko dute edo eta, ados izango ez balira, ahal den neurrian onibarrak daudeneko udal mugartean lur kontribuzioa ordaintzen dutenen artean, zaku batetan sarturiko hiru izenen artean zortez aukeratutako gainontzeko batek jarria izango da.
Epaiketaz kanpoko prozeduran onibarren balorazioa 53. artikuluaren azken lerroaldean ezarritako moduan egingo da.
59. artikulua
Titulu honetan salerosketarako xedatutakoa, ondasun oinetxetarren kostubidezko edozein eskualdaketari aplikatuko zaio baita oinetxetarra den finkaren bat horrelakoa ez den beste baten ordez trukatzean gertatzen diren trukaketa tituluei ere.
BIGARREN LIBURUA
Araban aplikagarriak diren xedapenak
LEHEN TITULUA
Laudio eta Aramaioko zuzenbide zibilaren lurralde aplikazioa
60. artikulua
Laudio eta Aramaioko udal mugarteetan ere aginduzko da Lehen Liburua, Lehen Tituluko, 1, 2 eta 3. artikuluak izan ezik.
BIGARREN TITULUA
Aiara lurraldeko legeria zibila
61. artikulua
Aiara lurraldeak Aiara, Amurrio, Lezama eta Okendo udal mugarteak, eta Artzeniegako udal mugarteko Mendieta, Retes de Tudela, Santa Koloma eta Sojoguti herriak barruhartzen ditu, bertako hiria eta baserritalgoa kanpo direla.
62. artikulua
Aiaratarrek, Aiarako Foruaren arabera, ondasun guztiak zein haien zatiak, testamentuz, agintzaz nahiz dohaintzaz, titulu orokorrez edo bereziz erabil ditzateke, beti ere, beren legezko oinordekoak, gutxi zein askorekin, nahi izan edo ontzat jotzen dutenarekin bazter ditzatenean. Legezko oinordekotzat, Kode Zibilaren arabera nahitaezkoak direnak ulertzen dira.
63. artikulua
Izendatua edo eta zerbaitekin espreski baztertua izan ez den legezko oinordekoak, bere senipartea erreklama dezake, baina oinordekoak izendatzea eta gainerako testamentuzko erabakiak, legezko seniparte honen kaltetan diren adinean bakarrik ezereztuko dira, halakotzat seniparte luzea deiturikoa dela ulertzen delarik.
AZKEN XEDAPENAK
1. Bizkaiko eta Aiarako Foruen xedapen zibil guztiak, bilduma honetan daudenen bidez ordezkatuak gelditzen dira.
2. Lege honetan aurrikusiak izan ez direnetan eta beraren aurka ez doazen adinean, Bizkaiko Infanzonatuan eta Arabako Foru Herrialdean, Kode Zibila eta berak indarrean direla aitortzen dituen Legeak aplikatuko dira.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
1. Aurreko legeriaren pean eskuraturiko eskubide guztiak errespetatuko dira, bizirik aitortzen direlarik eta beraien ondorioak hark xedatutakoaren arabera sortuko dituztelarik.
2. Lege hau indarrean jartzen den unetik, 2. artikuluan zuzenbide arrunta zabaltzen den Bilboko udal mugarteko aldeko biztanleek, delako egitatearen bidez zuzenbide arrunteko auzotartasuna irabaziko dute, hala ere, berau indarrean sartu baino lehenago haiek burututako edo egiletsitako egintza edo kontratuak, ordurarte indarrean zegoen Legearen araberakoak izanez gero, baliozkoak izango direla eta halakoan beren ondorio guztiak sorteraziko dituztela.
3. Honako Eranskin honen argitarapenak sor ditzakeen zuzenbide iragankorreko arazoak Kode Zibilaren xedapen iragankorren arabera konponduko dira.
El Pardo-ko Jauregian, 1959.eko Uztailaren 30ean emana.
-
Epailaren 18ko 6/1988 Legea, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa
[PDF]
Epailaren 18ko 6/1988 Legea, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Lehendakaritza
Euskadiko hiritar guztiei zera jakin erazten zaie: Eusko Legebiltzarrak, Foruzko Herri-Legea zati batean aldatzeari buruzko 6/1988 Legea onartu duela. Ondorioz, Euskadiko hiritar, partikular eta agintari guztiei, Lege horri men egiteko eta men eginerazteko agintzen diet.
Gasteiz, 1988.eko Martxoak 28.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Herriko Autonomia-Estatutuko 10.5 atalak, Konstituzioko 149, 1.8 atalari eta erabaki gehigarrietako lehenengoari datxekiela, Autonomia Elkarteari, honek bere-bere izan duen idatzizko eta aintzinatikako herri-alorreko foru-legepideak osatu, eguneratu eta aldatzeko agintepideak ematen dizkio.
Herri-alorreko foruzko legepidetza hori eguneratzeko, osabideratzeko eta aldatzeko, herri-alorreko erakunde ezberdinen erapidetza eta sortarauen sorburuei buruzko ikerkuntza eta hausnarketa-bideak egin, legepidetza hori gaur egungo gizarterako eta indarra izango duteneko lurralde-eremurako egokitu beharra dago; lan horretan Eusko Legebiltzarra lehenengo aldian Bizkaiko foru-legepidetzarekikoak egiten hasia bada ere, gaiaren korapilotsua dela oraindik luzerako lana izango bait da.
Lege honen aldi-egokitasuna bidezko egiten duten bakarrak ez dira Bizkaiko zuzenbidea, 1959garrenetik hona bederen, aurkitzen deneko bere horretantxe ego; nezko eta gaurkotasunik gabeko egoera, ez eta bizkaitarrek zenbait gaitan, hona nola, ezkontideen ekonomia-jaurpidea aldatzeko askatasunarekikoan edo oinordekotarako seme-alaben berdinketa egitearekikoan, gainontzeko euskaldunen eretzean berez bereizkeriazkoak diren oztopoak kentzeko egiten duten gero eta haundiagoa den eskea ere. Guzti hori eraberriketari beste gabe ekiteko nahiko zuripide izanik ere, ba dira orain-oraingoak izan eta hori ez atzeratzera behartzezko xehapenak eta, hori, atzerapena zeharbidezko epai-erabakien bidez gauzatu dadin galerazteko.
Presako eta aldi-egokitasunezko arrazoi horiek egiten dute beharrezko lege hau, honen xedea ezkondu aurretiko nahiz ondorengo ezkontza-ituneak egiteko askatasunakekiko eta oinordekotzatarako ezkontzatikako eta ezkontzaz kanpoko semealaben berdintasunarekiko oinarri-irizpideak finkatzea delarik, salbuespenei buruzko gaur egungo araupeketari bere horretan eutsiz, eta osabideratzeko, eguneratzeko eta aldatzeko gaur egun aztergai diren Bizkaiko Foru-zuzenbideko gainontzeko alderdiak arriskuan jarri gabe.
Lehenengo atala.- Ezkontideen ekonomia jaurpidea ezkontideek euren ezkontza aurretik nahiz ondoren egindako ezkontza-ituneetan askatasunez erabaki dezatena izango da.
Horren ezean, eta ondasunen jaurpidearekiko itunerik ez izanez gero, indarrean dauden foruzko legeetan esaten den eran eta baldintzetan, ondasunen foruzko adierazpen jaurpidepean egindakotzat joko da ezkontza.
Izakizun baten nahiz bestean, ezkontideek eurek elkar hartuta ezkontza-ituneen bidez aldatu ahal izango da ezkontideen ekonomia jaurpidea.
2. Atala.- Oinordekotzarako seme-alaben berdintasuna finkatzen da, haiek nahiz ezkontzatikakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan.
Berdinketa honek ez du salbuespenen alorrean gaur egun indarrean dagoen araupeketa hartzen ez eta ikutzen ere.
BALIOGABETZEZKO ERABAKIA
Lege hau indarrean jartzean, hemen agin-dutakoaren aurkako diren arau guztiak baliogabetuta eta indarrik gabe geratuko dira.
Epailaren 18ko 6/1988 LEGEA, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa. (Hutsen zuzenketa)
Apirilaren 12ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialeko 70. alean argitaratutako aipatu Legeko euskarazko testuan hutsak egin direla ohartuta, horri dagozkion zuzenketak egiten dira honen ondoren.
Honako hau dioerean: «ondasunen foruzko adierazpenjaurpídepean», honako hau esan behar du: «elkarren jabetzapeko foruzko ondasun-jaurpidepean». Honako hau dioenean: «salbuespenen», honako hau esan behar du: «gorde beharrekoen».
- Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen Aurreproiektua (2007)
-
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen Aurreproiektua
[PDF]
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FORU-ZUZENBIDE ZIBILARI
BURUZKO LEGEAREN AURREPROIEKTUA
ATARIKO TITULUA
I. KAPITULUA
ZUZENBIDE ZIBILAREN ITURRIAK
1. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila osatzen dute lege honen xedapenek, ohiturak eta zuzenbide hori eratzen duten printzipio orokorrek.
2. Eusko Legebiltzarrari dagokio lege hau onestea, geroagoko aldarazpenak nahiz garapenak egitea, eta Europar Batasunak orokorrean ezarritako xedapenei egokitzea ere bai.
3. Ohitura, nabaria ez bada, frogatu egin beharko da.
2. artikulua
Jurisprudentziak foru-zuzenbide zibila osatuko du, Euskal Autonomia
Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Zibileko Salak hura aplikatzean ematen duen doktrina errepikatuarekin.
3. artikulua
1. Legerik edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean, ordezko moduan aplikatuko dira Kode Zibila eta indarrean dauden gainerako xedapen orokorrak.
2. Lege horien etorkizuneko aldaketak aplikatuko dira, euskal zuzenbide zibila zein printzipiok eratu eta printzipio horien aurkakoak ez diren neurrian; horri kalterik egin gabe, euskal lege batek xedapen desberdinak prestatu ahal izango ditu.
4. artikulua
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparru osoan aplikatuko da, salbu eta manu zehatzek beren-beregi adierazten dutenean manu horiek lurralde jakin batean bakarrik daudela indarrean.
II. KAPITULUA
FORU-LEGE ZIBILAREN PRINTZIPIO ERATZAILEAK
5. artikulua
Askatasun zibilaren printzipioa, euskal zuzenbide zibilean tradiziozkoa dena, aintzakotzat harturik, legeak esku-emaileak direla uste izango da, eta legeok eratortzen dituzten eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, interes edo ordena publikoaren aurkakoa ez bada eta hirugarrenari kalterik egiten ez badio.
6. artikulua
1. Jabetzaren gaineko euskal ikuskera ez da indibidualista, baizik eta solidarioa.
Norberaren interesen gainetik, lehentasuna dute familiaren nahiz gizartearen interesek, eta pertsonaren duintasunak.
2. Legeek jabetza-forma desberdinak babestuko dituzte, hala nola, auzo-jabetza, familia-jabetza nahiz gizarte-jabetza, betiere tradizio historikoarekin ildotik, eta tradizio hori zein garaitan aplikatzekoa izan eta une horretako gizarte-errealitateari egokituta.
7. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetan formalizatu ahal izango dira lege honek araututako egintzak eta kontratuak.
2. Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza horretan idatziko dira agiri publikoak; eta, hizkuntza ofizialak bat baino gehiago izanez gero, alderdiek aukeratutakoa erabiliko da. Alderdien artean desadostasuna gertatuz gero, agerkai publikoa bertako hizkuntza ofizial guztietan idatzi beharko da. Tokiko hizkuntza ofizialetatik eskatzaileak zein aukeratu eta hizkuntza horretan luzatuko dira kopiak.
8. artikulua
Pertsonenganako errespetua eta begirunea euskal legeriaren oinarri dira.
III. KAPITULUA
LEGE-GATAZKAK
9. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean legeria-aniztasunak indarrean dirauen artean, Eusko Legebiltzarrari dagokio foru-lege zibilaren indarraldirako lurralde-esparrua zehaztea, eta, hala denean, barne gatazkak konpontzeko arauak ezartzea ere bai.
2. Arau berezirik izan ezean, zenbait antolamendu juridiko aldi berean izateak lege-gatazkak eragiten dituenean, gatazkok konponduko dira, estatuak emandako arau orokorren bidez, kasuan kasuko erakundearen izaera kontuan harturik.
3. Tokiko gatazkak gertatzen direnean, lurralde batzuetan indarrean dauden arauen artean, edo gatazkak gertatzen direnean arau horien eta Euskal Autonomia
Erkidegoko arau orokorren artean, gatazkok konponduko dira, Kode Zibilaren xedapenen bitartez, betiere ondasun tronkalen arloan indarren dagoen tronkalitateprintzipioari kalterik egin gabe.
10. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila aplikatzen zaie euskal auzotasun zibila duten pertsona guztiei.
2. Euskal auzotasun zibila, edo, bestela, tokiko auzotasun zibila, hori aplikatu behar denean, Kode Zibilaren arauekin bat etorriz eskuratu, iraunarazi eta galdu egiten da, betiere ondasun tronkalen kasuan lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.
3. Lege honek zuzenbide zibileko arauak jasotzen dituela kontuan hartuta, halako batzuk arau berezi moduan indarrean badaude Bizkaiko lurralde historikoan, eta Laudio eta Aramaioko udaletan, orduan lurralde horietan tokiko auzotasun zibila dutenei aplikatzen zaizkie arauok, forudun izan zein izan ez.
11. artikulua
Euskal Autonomia Erkidegoan egiletsitako agerkai publikoetan, egileslearen euskal auzotasun zibila eta tokiko auzotasun zibila agerraraziko dira; eta agerrarazi beharko da, halaber, egileslearen ezkontzari edo izatezko bikoteari zein ondasunaraubide dagokion, horrek eragina izan badezake egiletsitako xedapenen gainean edo xedapen horien ondorioen gainean. Zalantza izanez gero, eta kontrakoa frogatu ezik, uste izango da auzotasun zibila dela jaiotza-lekuari dagokiona, eta ondasunen araubidea dela, ezkontideen azken egoitza erkidea non izan eta bertako legearaubidea; eta, ezkontideek egoitza erkiderik izan ezean, ezkontza non egin eta bertakoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondasunen banantze-araubidea.
I. LIBURUA
ONDAREARI BURUZKO ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIOAK
12. artikulua
Jabeak eskubidea du, bere edukitzapeko landa ixteko, baina ezin du eragotzi gizabanakoek bertatik igarotzea, irabazirik gabeko erabilera dela eta, gizabanako horiek ez badute inongo ibilgailurik baliatzen. Norbaitek eskubide hori erabiltzen badu, landaketak errespetatu beharko ditu, eta, kalteak eraginez gero, kalte-ordaina eman beharko du.
13. artikulua
1. Landa-errentamenduaren kontratuak, euskal tradizioan, ezaugarri bereziak ditu, errentamenduaren egonkortasunari, errentariaren eskubidea eskualdatzeari eta bestelako alorrei dagokienez; horiek guztiek justifikatzen dute, lege honen xedapenetatik kanpo ere, errentamendu hori lege bereziaren bitartez arautzea.
2. Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen du landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.
14. artikulua
1. Sozietate zibilak lege honen mende egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza dutenean. Lege honek arautuko ditu, halaber, sozietate zibilak, baldin eta halakoak eratzeko erabili bada kofradia, ermandade edo mutualitateen forma tradizionaletatik edozein.
2.Sozietate horien arauak izango dira, zehatz-mehatz, haien estatutuak eta barne arauak, betiere horiek guztiak ez direnean lege honen aurkakoak, berau garatzeko ematen diren arauen aurkakoak eta ordezko legeriaren aurkakoak.
3. Sozietateek xede zibila dutenean, eta xede horren eretzean, Merkataritza Kodean aitortutako formetatik edozein izan dezakete, edo kooperatiba nahiz mutualitateei buruzko legerietan aitortutako formetatik edozein; halakoetan, kasuan kasuko arautegi indarrekoaren mende geratuko dira sozietateok.
15. artikulua
1. Sozietate zibilak euren erregistro berezian inskribatu ahal izango dira, Eusko
Jaurlaritzak horretarako sortuko baitu erregistro hori. Sozietate horiek inskribatuko dira, orobat, euren sozietate-egoitza non izan eta bertako merkataritza-erregistroan, baldin eta, eskritura publikoan eratuta, Merkataritza Kodean aitortutako formetatik bat bereganatzen dutenean.
2. Sozietate zibil inskribatuak nortasun juridikoa izango du, eta, kontrakoa itundu ezik, bazkideen erantzukizuna mugatuta geratuko da, bazkideok dagoeneko ekarritako edo gerora ekarri beharreko kapital horretara.
Edozein kasutan ere, sozietateen estatutuetan agerrarazi beharko da.
1).- Sozietatearen izena; izen horretan, esamolde hau jaso beharko da: “Sociedad
Civil Limitada” edo “S. Civil L.”.
2).- Sozietatearen xedea.
3).- Egoitza.
4).- Erabakiak hartzeko eta sozietatea administratzeko araubidea, eta bazkidemotak; kontrakoa itundu ezik, ordezko moduan aplikatuko da kooperatibei buruzko legeria.
5).- Iraupena eta bazkideek hitzartutako beste itun guztiak.
6).- Kooperatiben araubidea, edo, bestela, erantzukizun mugatuko sozietateen araubidea aukeratu izana, honako arlo hauek guztiak direla eta.
a) Kapitala itxuratzea
b)Galerak eta irabaziak banatzea
c) Nahitaezko funtsak zuzkitzea
3. Publizitate-ondorioetarako, kasuan-kasuan indarrean dauden xedapenak aplikatuko dira. Merkataritza Erregistroan inskribatutako sozietate zibilei aplikatuko zaizkie, bereziki, erantzukizun mugatuko sozietateentzat indarrean dauden xedapenak.
4. Sozietate zibil inskribatuak, eraketa-unean, bazkide bakarra izan dezake, eta, halaber, boto-eskubide guztiak titular bakarraren eskuetan pila daitezke (pertsona bakarreko sozietatea). Sozietate horientzat aplikagarria izango da Europar Batasunaren
Kontseiluak 1989ko abenduaren 12an sozietateei buruzko zuzenbidearen arloan emandako zuzentaraua, zuzentarau horrek arautzen baititu bazkide bakarreko eta erantzukizun mugatuko sozietateak.
16. artikulua
1. Bide-zorra eskuratzen da, tituluaren bidez edo hogei urteko preskripzioaren bidez.
2. Lur nagusiaren jabeak galdatu ahal izango du, kalte-ordain egokiaren bitartez, bide-zorrari zabalera handiagoa ematea, lur horren beharrizanak asetzeko beharrezkoa den neurrian.
3. Lur nagusiaren jabeak ahalmena du, orobat, bere kontura zoruan sendotzelanak egiteko, baldin eta lan horiei komenigarri baderitze lurra hobeto erabiltzeko, eta lanokin ez bazaio kalterik egiten zorpeko lurraren ustiatzeari; horretarako, aldez aurretik jakinarazpena egin behar zaio zorpeko lurraren jabeari.
II. LIBURUA
OINORDETZAK
ATARIKO XEDAPENAK
17. artikulua
1. Pertsonaren eskubideak eta betebeharrak haren oinordekoei eskualdatzen zaizkio heriotza-unean bertan, lege honen xedapenekin bat etorriz oinordetza-itunean ezarritakoa salbu.
2. Delazioa gertatuko da, noiz eta kausatzailearen heriotza-unean, eta non eta kausatzaile horren azken bizilekuari dagokion tokian, edo, halakorik izan ezean, heriotzari dagokion tokian. Hildakoak testamentu-ahalordea egiletsita badauka, oinordetza irekiko da, ahalorde horrek ukitzen dituen ondasunei dagokienez, komisarioak ahalordea erabiltzen duen unean, edo, bestela, lege honek aipatu arrazoietatik edozeinen ondorioz ahalordea azkentzen den unean.
18. artikulua
1. Oinordetza gauzatzen da, testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez, edo, bi horiek izan ezean, legearen xedapenen bidez.
2. Ondasun batzuk xedatu ahal dira testamentuaren bidez, eta beste batzuk, itunaren bidez. Testamentuak ez du oinordetza-ituna ezeztatzen; baina oinordetza-itunak baliorik gabe uzten du horren aurkakoa den testamentua.
I. TITULUA
TESTAMENTUZKO OINORDETZA
1. ATALA
Xedapen orokorrak
19. artikulua
1. Oinordetza antolatu ahal da, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez.
2. Jaraunslea da titulu unibertsalarekin izendatua izan dena, dela jarauntsi osoan, dela jarauntsiaren zati alikuota baten gainean. Jaraunsleak kausatzailearen ondasunak eta eskubideak eskuratzen ditu, horien edukitzari eusten dio, kausatzailearen betebeharretan subrogatzen da, eta jarauntsiaren zamak betetzeko betebeharra bereganatzen du.
3. Banakako tituluaren bidezko oinordekoak edo legatu-hartzaileak bere eskubidea baliatu ahal du, jaraunsle unibertsalen aurka, legatuaren ematea edo ordainketa galdatzeko.
4. Jaraunslea, aldi berean, legatu-hartzailea denean, legatua onartu eta jarauntsia arbuiatu ahal izango du.
20. artikulua
Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, norbait banakako tituluaren bidez izendatzen bada baserriaren, tailerraren, enpresaren edo ondare txiki baten oinordeko, eta horren balioa jarauntsiaren hiru laurena baino handiagoa bada, orduan, izendatutako hori, ondorio guztietarako, jaraunsle unibertsaltzat joko da. Nahitaezko jaraunslea baldin bada, izendapena seniparteari egotziko zaio, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik.
21. artikulua
1. Kausatzaileak utzitako ondasunen kontura ordainduko dira.
a) Kausatzailearen seme-alabei eta ondorengoei zor zaien mantenua, betebehar hori beste pertsona batzuei ez badagokie.
b) Jarauntsiko zamak eta zorrak. Eta
c) Ondasunak iraunarazteko gastuak, tributuak, aseguru-primak eta bestelako gastuak, betiere halakoek lotura dutenean aipatu ondasunekin; orobat, administratzaileak, kausatzailearen negozioak kudeatzean, bereganatutako betebeharrak, edota negozio horien ustiatzeak eratortzen dituenak, baldin eta ezkontide gozamendunak ez baditu horiek ordaindu behar.
2. Jaraunsleak erantzukizuna du, kausatzailearen betebeharren gain, legatuen gain eta zamen gain, jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioaren neurrian.
2. ATALA
Testamentua egiteko formak
22. artikulua
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean daude Kode Zibilak testamentua egiteko arautzen dituen forma guztiak, eta, gainera, «hilburuko» izeneko testamentua, heriotza-arriskuan egitekoa.
23. artikulua
1. Heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekukoren aurrean, idatziz nahiz hitzez. Testamentu horri, euskaraz, «hilburuko» deritzo.
2. Testamentu hori eraginik gabe geratuko da, baldin eta bi hil igaro badira, testamentugilea heriotza-arriskutik atera denetik. Testamentugilea epe horretan hiltzen bada, orduan ere eraginik gabe geratuko da testamentua, baldin eta testamentu hori ez bada egiaztarazten, prozesuko legeek agindutako moduan, heriotzaren ondorengo hiru hiletan.
3. Testamentugilea heriotza-arriskutik atera arren, beste testamentu bat egilesteko ezgaituta geratzen bada, egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik zenbatuta.
4. Behin testamentua epaiketa bidez egiaztarazi eta gero, hori notarioaren protokoloan jaso beharko da.
3. ATALA
Testamentu mankomunatua edo ermandadeko testamentua
24. artikulua
1. Bi pertsona elkarrekin lotuta badaude, senidetasuna edo bizikidetasuna dela eta, bi horiek testamentua egin dezakete, agerkai bakarrean, testamentu mankomunatuaren edo ermandadeko testamentuaren bidez.
2. Testamentu hori notarioaren aurrean bakarrik egiletsi ahal izango da. Euskal auzotasun zibila dutenek testamentu hori egiletsi ahal izango dute, dauden tokian daudela.
25. artikulua
Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa elkarrekikoa izan daiteke. Kasu horretan, egilesleek elkar izendatzen dute oinordeko, euren ondasun guztietan edo batzuetan; eta testamentu horrek jaso ahal ditu hirugarrenen mesederako xedapen zatikakoak nahiz oso-osokoak.
26. artikulua
Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa bi egilesleek batera ezeztatu edo aldatu ahal izango dute, beste testamentu baten bitartez edo geroko oinordetza-itunaren bitartez.
27. artikulua
Baliozkoa izango da egilesleetatik batek bere kabuz egindako ezeztapena, baldin eta besteari, aurretiaz eta notario bidez, jakinarazi badio ezeztatzeborondatea; betekizun hori izan ezik, ezeztapenak ez du ondorerik sortuko.
Ezeztapena notarioaren aurreko agirian agerrarazi beharko da, eta eraginik gabe utziko ditu ezeztaturiko testamentuaren klausula guztiak.
28. artikulua
Ezkontideen kasuan, deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-epaia emanez gero, edo, izatezko bikoteen kasuan, bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero, azkentzea haien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik, ondorerik gabe geratuko dira haren xedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak, desgaitasuna duen seme edo alabaren mesederako.
29. artikulua
1. Egilesleetatik bat hildakoan, horren oinordetza irekitzen da, eta hildakoak egiletsitako xedapen guztiek ondorea sortzen dute.
2. Behin testamentu mankomunatuak eratortzen dituen betebehar guztiak beteta, bizirik dirauen egilesleak askatasunez xedatu ahal izango ditu bere ondasunak, inter vivos nahiz mortis causa.
4. ATALA
Komisario bidezko testamentua
30. artikulua
Testamentugileak komisario baten edo batzuen ardurapean jar ditzake oinordekoaren izendapena, ondasunen banaketa, eta, oro har, ondasunok oinordetza bidez eskualdatzeko berak dituen ahalmen guztiak.
31. artikulua
1. Komisarioa notarioaren aurreko testamentuan izendatu beharko da.
2. Ezkontideek, ezkontzaren aurretik zein horren ondoren, komisario izendatu ahal dute elkar, ezkontzako itunetan nahiz oinordetza-itunean.
3. Izatezko bikotekideek komisario izendatu ahal dute elkar, euren ondarearen araubide ekonomikoa zein itunek arautu eta itun horretan bertan, edo oinordetza-itunean, baldin eta ituna notarioaren aurreko agiri publikoan egilesten bada.
32. artikulua
1. Komisarioak gaitasuna izan beharko du, kasuan kasuko egintza burutzeko, testamentu-ahalordea egikaritzen den unean.
2. Izendatutako oinordekoak edo oinordekoek oinordeko izateko gaitasuna izan beharko dute, kausatzailearen heriotza-unean, edo, bestela, testamentu-ahalordea egikaritzen den data horretan.
3. Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, komisarioak ezin izango du fideikomisorik ezarri; ezin izango ditu oinordekoaren inguruan baldintzapeko izendapenak egin, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez; eta ezin izango ditu erabakiak hartu, erabakion helburua baldin bada oinordekoen izendapena eta ondasunen adjudikazioa atzeratzea.
33. artikulua
1. Komisarioak bere kargua beteko du, ahalorde-emaileak testamentu-ahalorde horretan beren-beregi ezarritakoarekin bat etorriz, eta ezin izango du inola ere ahalorde hori aldarazi; eta, bertan ezer adierazi ezik, lege honen arabera eta ordezko zuzenbidearen arabera testamentugileari dagozkion ahalmen guztiak izango ditu.
2. Testamentugileak adierazi badu komisarioak zein pertsonaren artean aukeratu behar duen, orduan komisario horrek ahalordean ezarritakoa bete beharko du. Mota horretako adierazpenik egin ezean, komisarioak aukeratu beharko du alargunaren, bizirik dirauen izatezko bikotekidearen eta nahitaezko jaraunsleen artean; eta, ondasun tronkalen kasuan, tronkeroen artean bakarrik aukeratu ahal izango du.
3. Nahitaezko jaraunslerik izan ezean, komisarioak askatasunez izendatu ahal izango ditu oinordekoak.
34. artikulua
1. Testamentugilea hil eta hurrengo sei hileko epean, behin komisarioak bere izendapenaren berri jasota, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin beharko du; inbentario horren inguruan, kontu-arrazoiak eman beharko dizkie ustezko oinordekoei, eta, oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia egin ahal izango diote, betebehar hori bete dezan.
2. Komisarioak, agindei hori jaso arren, sei hileko epean ez badu betetzen ondasunen inbentarioa egiteko beharra, epaileak erabaki ahal izango du inbentarioa komisarioaren kontura egitea.
3. Ustezko oinordekoek eta jarauntsiko hartzekodunek inbentarioa aurkaratu ahal izango dute, eta ezkutatutako ondasunak bertan sartzea edota haren balorazioa berrikustea eskatu ahal izango dute.
35. artikulua
Komisarioak bere buruari adjudikatu ahal izango dizkio kausatzaileak berari eratxiki dizkion ondasunak, bai eta testamenturik gabeko oinordetzan edo testamentuahalordea egikaritu ezean berari legozkiokeen ondasunak ere.
36. artikulua
1. Komisarioaren kargua, edozein kasutan ere, borondatezko eta doakoa da, eta haren ahalmenak, mankomunatuak nahiz solidarioak, bere-berezkoak eta eskualdaezinak dira.
2. Komisarioak ahalorde-emailearen jarauntsirako albazea eta kontularibanatzailea izendatu ahal izango ditu, ahalorde-emaileak ez badu hori egin.
37. artikulua
1. Oinordetza gauzatu eta jarauntsia onartzen ez den bitartean, ondasunen ordezkari eta administratzailea izango da testamentugileak bere testamentuan zein pertsona izendatu eta hori berori, testamentugileak izendatuari eratxiki dizkion ahalmenekin eta horri ezarri dizkion bermeekin.
2. Izendapena egin ezean, jarauntsia ordezkatu eta administratuko du alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, eta, hori izan ezean, komisarioak berak.
38. artikulua
Testamentu-ahalordea egikaritzeko dagoen bitartean, kausatzailearen semealabek eta gainerako ondorengoek mantenu-eskubidea izango dute, jarauntsiko ondasunek ematen dituzten etekinen kontura, baldin eta mantenu hori eskatzeko legeegoera betetzen badute, eta ez badago beste inor, mantenua emateko betebeharra duena.
39. artikulua
Komisarioak betebeharra du, kausatzailearen seme-alaba eta ondorengoen gainean tutoretza edo kuradoretza era dadin eskatzeko, horiek adingabeak edo ezgaituak baldin badira.
40. artikulua
Testamentugileak komisario batzuk izendatu baditu, horiek modu mankomunatuan beteko dituzte euren eginkizunak, testamentuaren edukitik besterik ateratzen ez bada. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, lehenengo izendatuak hartuko du erabakia.
41. artikulua
1. Testamentugileak testamentu-ahalordea egikaritzeko epea aipatu ahal izango du. Ezkontidea edo izatezko bikotekidea komisario izendatzen denean, horri epe mugagabea eman ahal izango zaio, edo bera bizi den urte guztietarako.
2. Epea aipatu ezean, hori urte betekoa izango da, testamentugilearen heriotzatik zenbatuta, edo haren inguruko heriotza-adierazpena epaiketa bidez eman denetik zenbatuta, oinordeko guztiak adin nagusikoak baldin badira; bestela, oinordeko horiek guztiek adin-nagusitasuna lortzen dutenetik zenbatuta, ondore horietarako emantzipazioa nahikoa ez dela.
3. Komisario izendatu denean alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bera da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, jarauntsiko ondarearen ordezkari, administratzaile eta gozamenduna, eta izaera horri eutsiko dio, baita ahalordea erabili eta gero ere.
42. artikulua
Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, komisarioak testamentu-ahalordea erabili ahal izango du egintza batean nahiz batzuetan.
43. artikulua
1. Komisarioak testamentu-ahalordea egikaritu ahal izango du, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, notarioaren aurreko testamentuan nahiz oinordetzaitunean, titulu unibertsalaren ondorioz nahiz banakako tituluaren ondorioz, eta, betiere, legeak testamentugileari ezartzen dizkion mugak baino ez ditu izango.
2. Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, notarioaren aurrean bere testamentua egiten duenean, bertan erabili ahal izango du aurrez-hildakoak berari emandako ahalordea, baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo jaraunsleen artean bakarrik. Kasu horretan, komisarioak izaera ezeztagarria eman ahal izango dio aurrez-hildako ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen izenean egindako xedapenari.
3. Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordainduko ditu; ondasuntza horri dagozkion negozioak kudeatuko ditu; muga-eguneratutako kredituak kobratu ahal izango ditu; kreditu horiek bermatzeko, fidantzak eta eskubideak eratu badira, horiek ezereztea onartu ahal izango du; eta, oro har, administratzaile guztiei dagozkien egintzak burutu ahal izango ditu, baita ahalorde-emaileak berari eratxiki dizkion kudeaketa-ahalmenak egikaritu ere. Era berean, komisarioak legitimazio aktiboa nahiz pasiboa izango du, jarauntsiko ondareari dagozkion akzio guztietan.
4. Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko ondasunak edo eskubideak xedatu ahal izango ditu, baldin eta ahalorde-emaileak horretarako baimena eman badio, edo jarauntsiko betebeharrei, zamei eta zorrei aurre egiteko baimena eman badio, edo berak horri egoki baderitzo, batzuk besteen ordez eskuratzeko. Lortutako kontraprestazioa subrogatuko da besterendutako ondasunen lekuan, non ez den erabiltzen jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordaintzeko.
5. Senipartedunak baldin badaude, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea komisario izendatu bada, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzaile, eta kostu bidezko xedatze-egintzak burutu baditu ondasun higiezinekin, enpresekin eta ustiategi ekonomikoekin, balore higigarriekin edo objektu baliotsuekin, nahitaezkoa izango da jarduteko gaitasun osoa duten senipartedunetatik edozeinek baimena ematea; eta, senipartedunak adingabeak edo ezgaiak badira, nahitaezkoa izango da epailearen baimena.
44. artikulua
Aurreko artikuluan ezarritako kasuan izan ezik, ezeztaezinak izango dira komisarioak testamentu-ahalordea erabiliz egiletsitako xedapen guztiak. Hori gorabehera, deia berriro egin ahal izango da, baldin eta xedapena deusez gertatzen bada, edo onuradunek ez badute hori onartu nahi edo ezin badute hori onartu. Kasu horretan, komisarioak beste izendapen bat egin ahal izango du, urte beteko epean, egitate horiek sinesgarriro jakin dituenetik zenbatuta.
45. artikulua
Testamentu-ahalordea azkenduko da.
1) Hori egikaritzeko zein epe eman eta epe hori agortzean.
2) Komisarioaren heriotzaren ondorioz, ezintasunaren ondorioz edo gertatze bidezko ezgaitasunaren ondorioz.
3) Ezkontide komisarioaren kasuan, behin testamentu-ahalordea egiletsi eta gero, ezkontzaren inguruko banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-demanda aurkeztearen ondorioz, nahiz eta kausatzailea hil aurretik epaia eman ez.
4) Ezkontide komisarioa berriro ezkontzen denean, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean edo ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat duenean, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu duenean izan ezik.
5) Uko egitearen ondorioz. Komisarioak uko egiten duela ulertuko da, baldin eta, horretarako epailearen bidez agindeia jaso ondoren, ez badu izendapena onartzen, hirurogei eguneko epean.
6) Kausatzaileari edo horren ondorengoei begira, komisarioak oinordeko izateko ezduintasun-arrazoiren bat betetzen duenean.
7) Ahalordean bertan ezarritako arrazoien ondorioz.
8) Ezeztapenaren ondorioz.
9) Izatezko bikotea azkentzearen ondorioz, azkentzeko arrazoia ez bada izatezko bikotekideak elkarrekin ezkontzea.
46. artikulua
Testamentugilearen borondateak lehentasuna du beti, atal honetako arauak interpretatu eta aplikatzeko orduan.
II. TITULUA
TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNARI JARRITAKO MUGAK
1. ATALA
Senipartea edo nahitaezko jarauntsia
47. artikulua
Senipartedunak dira, jarraiko hurrenkeraren arabera: seme-alabak edo ondorengoak, edozein gradutan; eta alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, horren gozamenkuota dela bide, eta, betiere, beste jaraunsle-mota guztiekin batera.
Bizkaiko gune forudunean, Laudion eta Aramaion, tronkalitateari buruzko arauek lehentasuna dute, senipartearen gainean; baina, tronkeroa seniparteduna denean, berari esleitutako ondasun tronkalak seniparteari egotziko zaizkio.
48. artikulua
1. Ondorengoen senipartea jarauntsiaren gaineko kuota bat da, balio ekonomikoaren arabera kalkulatzen dena; testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere oinordekoei, jaraunsle-izendapenaren bidez, legatuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz bestelako moduez.
2. Testamentugileak betebeharra du, bere oinordekoei senipartea eskualdatzeko; baina, horien artean, bat edo batzuk aukera ditzake, eta gainerakoak baztertu, esanbidez nahiz isilbidez.
3. Bazterketarik ez egitea eta isilbidez baztertzea parekoak dira.
4. Ondorengoa nahitaezko jaraunslea baldin bada, eta, nahita edo nahi gabe, preterituta geratzen bada, preterizio hori bazterketaren parekoa da.
49. artikulua
Seme-alaba edo ondorengoen senipartea, kopuruari dagokionez, jarauntsiko ondasunen bi herenekoa da.
50. artikulua
Seme-alabak hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira, euren ondorengoak izango dira haien ordezko edo ordezkari.
51. artikulua
1. Testamentugileak senipartea eman ahal izango die bere ilobei edo urrunagoko ondorengoei, nahiz eta horien gurasoak edo aurrekoak bizirik egon.
2. Nahitaezko jaraunsle guztiak preterituz gero, horrek berarekin dakar testamentua deuseza izatea.
3. Nahitaezko jaraunslea, esanbidez edo isilbidez, baztertua izan bada, eta testamentuak seniparte kolektiboari kalte egiten badio, orduan jaraunsle horrek eutsi egiten die hirugarrenen aurka dituen eskubideei.
52. artikulua
1. Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak gozamen-eskubidea izango du, kausatzaileak utzitako ondasun guztien erdien gainean, ondorengoekin edo aurrekoekin batera agertuz gero.
2. Ondorengorik eta aurrekorik izan ezean, gozamena izango du, ondasunen bi herenen gainean.
53. artikulua
1. Ezkontideari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari bere gozamen-zatia ordaintzeko, jaraunsleek esleitu ahal dizkiote bizi arteko errenta, ondasun zehatz batzuen produktuak edo eskudiruzko kapitala; horretarako, elkarrekin ados jarrita jardun behar dute, edo, bestela, epailearen aginduz.
2. Hori egiten ez den bitartean, jarauntsiko ondasun guztiak lotuta daude, alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari dagokion gozamen-zatiaren ordainketarekin.
3. Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamena diruaren gainekoa edo inbertsio-funtsen gainekoa baldin bada, funtsok elkarren artean pilatzeko modukoak izan zein izan ez, gozamen horri, lehenengo eta behin, kausatzailearen xedapenak aplikatzen zaizkio, bai eta gozamendunaren eta jabe soilen arteko hitzarmenak ere. Halako hitzarmenik izan ezean, diruaren gaineko gozamena duenak eskubidea du, kapitalaren ondoriozko korrituen gainean eta bestelako etekinen gainean; eta, bestalde, inbertsiofuntsek eratorritako partaidetzen gaineko gozamena duenak eskubidea du, eraketadatatik gozamena azkendu arte sortutako gainbalioen gainean. Ustezko etekin eta gainbalio horiei fruitu zibilen erregelak aplikatuko zaizkie.
54. artikulua
Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, bere seniparteaz gain, biztantzeko eskubidea izango du, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, betiere alargun dirauen artean, ezkonduen antzeko bizimodurik egiten ez duen artean, ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat ez duen artean edota izatezko beste bikote bat eratzen ez duen artean.
55. artikulua
Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, banandutako ezkontideak ez du seniparte-eskubiderik izango, eta, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, ez du biztantzeko eskubiderik izango, baldin eta banantzea epai irmoan adierazi bada, edo banantze hori elkarrekin ados jarrita erabaki eta modu sinesgarrian jasota badago; orobat, ezkontideak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean, edota bizirik dirauen izatezko bikotekideak, beste norbaiti lotuta dagoenean, sentimendu- eta sexu-harremanak direla bide.
56. artikulua
1. Seme-alaba eta ondorengoei ezin izango zaie ezarri ordezpen edo kargarik, horrek xedapen askeko zatia gainditzen badu, non ez den hori egiten nahitaezko beste oinordeko batzuen mesederako.
2. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango senipartea ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.
57. artikulua
Testamentugileak bere ezkontideari legatu gisa eman ahal izango dio bere ondasunen gaineko gozamen unibertsala; gozamen hori azkenduko da, 47. artikuluko senipartea zein arrazoik azkendu eta arrazoi berberen ondorioz. Testamentugileak berenberegi xedatutakoa salbu, legatu hori eta xedapen askeko zatiaren gainekoa bateraezinak izango dira.
Testamentugileak bi legatu horiek hautabidez xedatzen baditu, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak egingo du aukeraketa.
2. ATALA
Jarauntsia kalkulatzea eta seniparteak ordaintzea
58. artikulua
Seniparte-kuota kalkulatzeko, kontuan hartuko da oinordetzako ondasun guztien balioa, oinordetzarako delazioa gauzatzen den unean, betiere zor eta zamak kenduta. Balio likidoari gehituko zaio zenbatu beharreko dohaintzen balioa; halako dohaintzak dira esanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edota nahitaezko jaraunsle ez direnen mesederako egindakoak.
59. artikulua
1. Zenbatu beharreko dohaintzen balioa izango da dohaintzok kausatzailearen heriotza-unean zutena; betiere, aurretiaz kendu behar dira dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunetan egin eta ordaindutako hobekuntza onuragarriak, eta, era berean, dohaintza-hartzaile horrek ordaindutako artatze- edo konponketa-gastu bereziak, baldin eta gastuok ez badira beraren erruz gertatu. Ondasunen balioari erantsiko zaio dohaintza-hartzailearen erruz gertaturiko narriaduren zenbatespena, narriadurok ondasunen balioa txikitu badute. Dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunak besterendu baditu, horien balio gisa hartuko da besterentze-unean ondasunok zutena.
Ondasun batzuk dohaintza-hartzailearen erruz suntsitu badira, horiek suntsitze-unean zuten balioa bakarrik zenbatuko da.
2. Nahitaezko jaraunsleen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango dira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak kontrakoa xedatzen ez duenean edo dohaintza-emaile horrek esanbidezko bazterketarik egiten ez duenean.
3. Kolazionatu beharreko dohaintzak halakoak izango dira, banaketa-unean duten balioaren neurrian.
60. artikulua
Testamentu-ahalordea izanez gero, eta senipartea finkatzeko helburuarekin, ondasunen balorazioa egingo du.
1) Komisarioak, oinordetzaren gainean interesik ez badu.
2) Komisarioak, kausatzaileak izendatutako kontulari-banatzailearekin batera.
3) Komisarioak, ustezko oinordekoekin batera.
4) Epailearen erabakiz.
3. ATALA
Tronkalitatea, Bizkaia, Aramaio eta Laudion
1. azpiatala
Xedapen orokorrak
61. artikulua
1. Bizkaiko Lur Lauan, eta Arabako Aramaio eta Laudioko udaletan, onibarren gaineko jabetza tronkala da. Tronkalitateak ondarearen familia-izaera babesten du.
2. Ondasun tronkalen jabeak horiek xedatu ahal ditu, bakarrik, senide tronkeroen lehenespena eta gainerako eskubideak errespetatuz.
3. Xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, lege honetan ezarri forma eta ondoreekin.
62. artikulua
1. Senidetasun tronkala beti zehazten da, Bizkaiko Infantzonatuan edo Lur Lauan, nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udaletan kokaturiko onibarrari begira.
2. Onibarrak tronkalak dira, senide tronkeroak daudenean bakarrik.
3. Ondasunak familiatik kanpo eskuratzen direnean kostu bidez, ondasun horiek ez dira tronkal bihurtzen, ondorengoari eskualdatzen ez zaizkion bitartean.
63. artikulua
1. Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira jabetza eta gainerako gozatze-eskubide errealak, baldin eta lurzoruaren gainekoak badira, edota bertan eraiki, landatu eta ereiten den guztiaren gainekoak.
2. Onibar gisa hartuko dira ondasun higigarriak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatu ondasunetarako destinatzen badira edo horiei lotuta badaude, salbu eta, kalterik eragin gabe banantzeko modukoak izanik, modu independentean eskualdatzen direnean.
3. Fruituak eta landareak, banantzeko modukoak izanik, lurzorutik bereizita eskualdatzen badira, ez daude tronkalitate-printzipioaren mende, ezta zuhaitzak ere, horiek mozteko besterentzen badira.
64. artikulua
1. Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira, bakarrik, Bizkaiko Infantzonatu edo Lur Lauan, nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udalerrietan kokaturikoak.
2. Infantzonatua edo Lur Laua da Bizkaiko lurralde historiko osoa, salbu eta Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, MarkinaXemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentziako hiribilduen zati forugabea, eta Urduñako hiria.
65. artikulua
1. Aipatu hiribilduen eta hiriaren lurraldearen barruan, tronkalitatea aginduzkoa izango da, bakarrik, Lur Lauari dagokion gunean; hiriek egindako planoetan dago mugatuta gune hori, eta Bizkaiko Batzar Nagusiek plano horiek onetsi zituzten, 1994ko maiatzaren 4ko erabakiaren bitartez.
2. Bizkaiko udalerrien mugetan administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko ukitutako lurraldeetan aplikatu beharreko zuzenbide zibila.
66. artikulua
Senide tronkeroak dira.
1) Beheranzko zuzeneko lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak.
2) Goranzko zuzeneko lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurrekoak, eskuraketa-titulua edozein izanik ere.
Bi ezkontideek ezkontza bitartean eskuratutako onibarrei dagokienez, edota izatezko bikotekideek bikotearen indarraldian zehar eskuraturiko onibarrei dagokienez, tronkero dira bi ezkontideak edo izatezko bikotekide biak. Nahiz eta ondasun horiek seme-alabei edo ondorengoei eskualdatu, ezkontide edo izatezko bikotekide eskuratzaileek eusten diote goranzko lerroan tronkero izateari, ondorengo titularrarekin duten senidetasun-gradua edozein izanik ere.
3) Alboko lerroan, laugarren gradurainoko albokoak, betiere onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretan.
67. artikulua
1. Beheranzko lerroan, senidetasun tronkala luzatzen da, gradu-mugarik gabe.
2. Goranzkoan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarraren edukitza lehenengoz izan zuen aurrekoarengan.
3. Albokoan, senidetasun tronkala odoleko laugarren gradu zibileraino heltzen da, hori ere barne.
68. artikulua
1. Tronkalitatea sortzen da, Bizkaiko toki-auzotasun zibila duen pertsonak onibarra eskuratzen duen unetik; eta, une horretatik aurrera, tronkalitatea hedatzen zaie pertsona horren ondorengo guztiei, lege honen 62.3 artikuluan ezarritakoa salbu.
2. Behin tronkalitatea eratuta, senide tronkeroek, euskal auzotasun zibila izan zein izan ez, euren lehenespen-eskubideari eusten diote, titularrak inter vivos nahiz mortis causa gauzatzen dituen xedatze-egintza guztietan.
3. Familian tronkalitatea azkentzen da, titularra hiltzean ez badago senide tronkerorik.
Tronkalitatea azkentzen da, halaber, titularrak Bizkaiko toki-auzotasun zibila galtzen duen unean ez badago senide tronkerorik zuzeneko lerroan, ezta alboko lerroko bigarren eta hirugarren graduetan ere.
69. artikulua
1. Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak inter vivos eta doan burutzen badira, kanpokoen mesederako edo ondasunok eskuratzeko lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, senide tronkeroek egintza horiek deuseztatu ahal izango dituzte, lau urteko epean, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik, edo legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik.
2. Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak mortis causa burutzen badira, kanpokoen mesederako edo lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, egintzok baliozkoak izango dira; hala ere, senide tronkeroek testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal izango dute, lau urteko epean, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik, edo horretarako legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik.
70. artikulua
1. Tronkalitate-eskubideak gailentzen dira, seniparteari edo nahitaezko jarauntsiari begira.
2. Pertsona bera, aldi berean, oinordeko tronkeroa eta seniparteduna baldin bada, tronkero gisa dagozkion ondasunak haren seniparteari egotziko zaizkio.
3. Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea ondasun ez-tronkalekin ordainduko da, eta, halakorik ez dagoenean, eta orduan bakarrik, ondasun tronkaletara jo ahal izango da, beharrezkoa den kopuruan.
4. Ezin izango da ordezpen edo zamarik ezarri ondasun tronkalen gainean, lerro bereko beste senide tronkero baten mesederako ez bada.
5. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango ondasun tronkalak ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.
6. Tronkeroek kommutatu ahal izango dute alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari ondasun tronkaletan dagokion gozamena, 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; horretarako, eskudiruzko kapitala emango diote, eta hark askatasunez xedatu ahal izango du kapital hori.
7. Kausatzailearen ondasun tronkalak zenbatuko dira, seniparte-kuota kalkulatzeko; eta ulertuko da ondasunok, lehenengo lekuan, senipartearen ordainketari egozten zaizkiola, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu ezik.
8. Kausatzailearen zorrak ordainduko dira, ondasun higigarrien eta ondasun higiezin ez-tronkalen zenbatekoarekin; eta batzuk eta besteak nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, lerro bakoitzeko ondasun tronkalek izango dute erantzukizuna, bakoitzaren zenbatekoaren arabera.
71. artikulua
Baserria horri lotutako lurrekin batera doan eskualdatzean, eskualdaketa horrek bere baitara bilduko ditu, kontrakoa xedatu ezean, baserrian bertan hura ustiatzeko dauden altzariak, aziendak, ustiatze-eskubideak, makineria eta instalazioak.
2. azpiatala
Lehenespenez eskuratzeko eskubide tronkalak
72. artikulua
1. Tronkeroei lehenespenez eskuratzeko eskubidea dagokie, ondasun tronkalak kostu bidez besterentzen zaizkienean tronkalitatetik kanpokoei. Eskubide horren hedadura eta hura egikaritzeko modua azpiatal honen arauei egokitu behar zaizkie.
2. Lehenespeneko tronkeroek bakarrik egikaritu ahal dituzte eskubide horiek; halakotzat hartzen dira, ondoren, lerroz lerro eta lehenespen-hurrenkeraren arabera aipatuko direnak.
1) Beheranzko zuzeneko lerroan daudenak.
2) Goranzko zuzeneko lerroan daudenak.
3) Neba-arrebak eta hildako neba-arreben seme-alabak, azken horiek haiekin batera agertzen badira.
3. Era berean, eskubide horiek bidezkoak izango dira, baldin eta besterentzea egiten bada, saka-eskubidea nork egikaritu eta geroagoko lerroan lehenespeneko senide tronkero denaren mesederako.
4. Lehenespenez eskuratzeko eskubideari uko egin ahal zaio edozein unetan; baina uko-egite hori ez da loteslea izango tronkeroarentzat, horren datatik urte bete igarotakoan.
73. artikulua
Lerro bakoitzaren barruan, hurbileko senideak urrunekoa baztertzen du. Gradu bereko senideak bat baino gehiago izanik, guztiek ere lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritu nahi badute, orduan, finkaren edukitza zein tronkerok izan eta horrexeri dagokio eskubidea. Halakorik izan ezean, eskuratzailea izendatuko da, notarioaren aurrean egindako zozketaren bidez.
74. artikulua
Ez da lehenespenez eskuratzeko eskubiderik gertatuko, besterendutako finkak hiri-lurrean egonez gero, edota hirigintza-legeriaren eta plangintza aplikagarriaren arabera urbanizatu beharreko lurrean egonez gero.
75. artikulua
Finka bat baino gehiago besterentzen badira, tronkeroak bere eskubidea egikaritu ahal izango du, bati edo batzuei begira, eta ez gainerakoei begira; baina, baserria besterentzen bada, orduan hori ustiategi gisa eskuratu beharko du, horri lotuta besterentzen diren lur guztiekin batera, nahiz eta Jabetza Erregistroan bananduta inskribaturik agertu.
76. artikulua
1. Norbaitek ondasun tronkalak besterendu nahi baditu, eta ondasun horiek lehenespenez eskuratzeko eskubidearen mendekoak badira, senide tronkeroei dei egingo die, notarioaren bidez. Deia forma pribatuan nahiz publikoan egin ahal izango da.
2. Forma pribatuan egikaritzekotan, zuzeneko notario-jakinarazpena egingo zaie senide tronkero guztiei. Ondore horretarako, alboko senideei egindako jakinarazpenaren kasuan, ulertuko da jakinarazpen hori haien seme-alaba eta ondorengoei ere egin zaiela.
3. Forma publikoaren kasuan, nahitaezkoa da zuzeneko jakinarazpena egitea tronkerorik hurbilenari; horretarako, ediktua argitaratu eta jarriko da, hamabost egunetan zehar, finka zein udalerritan egon eta bertako udaletxeko iragarki-taulan.
Ondore horietarako, aurrekoa izango da tronkerorik hurbilena, betiere tronkero baldin bada; eta, horren ezean, seme-alaba edo ondorengoetatik zaharrena. Horien ezean, jakinarazpena egingo zaio lerrorik hurbileneko senide albokoetatik bati.
4. Deia notario-aktan luzatuko da; notarioak akta horren kopia eskuetsia emango die jakinarazpena jaso duten tronkeroei, eta, hala denean, dei hori bidaliko dio alkateari, hamabost egunetan zehar, jendaurrean jar dezan.
77. artikulua
1. Tronkeroak onibarra eskuratu nahi badu, jakinarazpen pertsonala zein notariok egin eta notario horren aurrean agertuko da tronkeroa, jakinarazpenetik zenbatuta hil bateko epean, edo ediktua argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan. Ondorio fiskaletarako, ondasun higiezinari gutxieneko balioa eratxiki behar zaiola kontuan hartuta, egintza horretan bertan, tronkeroak gordailutu egingo du, fidantza gisa, gutxieneko balio horren ehuneko hamarra.
2. Tronkero bat baino gehiago agertuz gero, guztiek ere fidantza jartzeko betebeharra izango dute, eta notarioak fidantza atxikiko du, eskritura egiletsi arte; norbaitek fidantza kentzen badu, bere eskubideari uko egiten diola ulertuko da.
3. Salmenta-eskrituraren aurreko notario-jarduna agerkai bakar batean jasoko da.
Notarioak burututako eginbide guztien lekukotza emango die agertzaileei.
78. artikulua
1. Notarioak alderdiei dei egingo die, alderdiok, aurreko artikuluan aipatu epea muga-eguneratu eta hurrengo hogei egun baliodunetan, peritua izenda dezaten; peritu horrek finka baloratu beharko du. Alderdiak ados jartzen ez badira, bakoitzak peritu bana izendatuko du, eta, hirugarren peritua izendatzeko, notarioaren aurrean zakuan sartuko dira lau perituren izenak. Notarioak berak izendatuko ditu lau horiek, finken izaera kontuan hartuta, finka horiek bide judizialean baloratzeko baimena duten perituen artean. Behin izenak zakuan sartuta, zozketa bidez izendatuko da lau horietatik bat. Notarioak perituei epea jarriko die, tasazioa egin dezaten; epe hori ezin izango da hogei egunetik gorakoa izan.
Perituek finkatutako prezioa alderdientzat loteslea izango da, eta alderdiok eskritura egiletsi beharko dute, tasazioaren emaitza haiei noiz jakinarazi eta hurrengo hamabost egunetan.
Notarioak aipatu data horretan, saltzailea ez bada agertzen, ulertuko da ados dagoela, tronkeroek zein peritu proposatu eta peritu horren izendapenarekin.
2. Tasazioa ez da beharrezkoa izango, baldin eta eskualdatzaileak eta lehenespeneko tronkeroak, hori aukeratutakoa izan nahiz izendatutakoa izan, prezioa hitzartzen badute, eta, aldi berean, eskritura publikoa formalizatzen badute.
79. artikulua
1. Fidantzarekin aurre egingo zaie hura nork eman eta horrexen betebeharrei; pertsona hori ez bada agertzen eskrituraren egilespenera, eskualdatzaileak aukeran du finkatutako prezioan egilespena egin dadin eskatzea edo hark eskuraketan atzera egin duela ulertzea; besterentze-asmoa nork iragarri eta horrexen esku geratuko da fidantzaren zenbatekoa, kalte-ordain gisa. Eskualdaketa aukeratuz gero, prezioaren zati gisa hartuko da fidantza.
2. Atzera-egite kasuan, notarioak hori jakinaraziko die, hamar eguneko epean, fidantza eman eta horri eusten dioten senide tronkeroei, salmenta formalizatzeko eguna eta ordua adieraziz. Jakinarazpenaren eta formalizazio-dataren artean, gutxienez, hamabost egun igaro beharko dira, jakinarazpena jaso dutenek beste tasazio bat eskatzen dutenean izan ezik.
80. artikulua
1. Senide tronkeroetatik batek ere ez badu bere burua aurkezten edo batek ere ez badu bere eskubidea gauzatzen, jabeak onibarra besterentzeko askatasuna izango du, kostu bidezko tituluetatik edozeinen bidez, eta berak askatasunez erabakitzen dituen prezio eta baldintzetan; horretarako epea urte betekoa izango da, ediktuan aipatu epea muga-eguneratu denetik zenbatuta. Epe hori igarota, ezin izango du kostu bidezko besterentzerik gauzatu, beste dei bat egin gabe.
2. Tronkeroak bere burua ez duela aurkeztu ulertuko da, baldin eta tronkero horrek azpiatal honetan aipatu epeetatik edozein iraungitzen uzten baditu.
81. artikulua
Notarioaren aurreko agerraldiaren bidez, eta aho batezko erabakia hartzen badute besterentzaileak, eta dei horretara lege bidez agertu diren tronkeroek, lehenespengraduan ez daudenek barne, orduan finka hirugarrenari besterendu ahalko zaio; besterentzea formalizatu beharko da, aurreko artikuluan agindu epean, alegia, urte beteko epean.
82. artikulua
Ondasun tronkalak kostu bidez besterentzeko eskritura guztietan, besterentze hori foru-sakaren mendekoa baldin bada, foru-deia egin den ala ez agerraraziko da; eta, baiezko kasuan, xehe-xehe aipatuko dira ediktua finkatzeko akta, edo, ediktua egunkarian argitaratu bada, egunkari horren data eta orrialdea, bai eta geroko eginbideak ere; kasuan kasuko inskripzioan agerraraziko da, halaber, deia legezko forman egin den ala ez.
83. artikulua
1. Onibarra besterentzen bada aurretiaz deia egin gabe, eta edozein tronkerok lehenespeneko eskubidea baldin badu eskuratzailearen eskubideari begira, orduan tronkero horrek foru-saka egikari dezake, besterentzearen deuseztasuna eta finkaren adjudikazioa eskatuz, azken hori finkaren beraren balorazio zuzenaren arabera.
Tronkeroak adierazpen-epaiketan egikaritu beharko du eskubide hori, eta epaiketa hori sustatu beharko du, saltzailearen aurka, eroslearen aurka eta erregistroko beste titular guztien aurka, hiru hileko epean, Jabetza Erregistroan inskripzioa egin denetik zenbatuta, edo, inskripzioa egin ezik, besterentzearen berri izan duenetik zenbatuta.
2. Tronkeroak eskubide berbera izango du, baldin eta, foru-deiak egin arren, finka saldu bada, iragarritako prezio edo baldintzez bestekoetan.
3. Epaiak oniritzia ematen badio saka-akzioari, salmenta deuseza dela adieraziko du, eta demandatzailearen mesederako beste besterentze bat egitea aginduko du; epaiak berak finkatuko du zein prezio ordaindu behar duen demandatzaileak, horretarako, epaiketan bertan, alderdien arteko aurkakotasunean jardungo dela.
4. Behin epaia irmo izanda, demandatzaileak epai hori betearazteko akzioa egikaritzen badu, epaitegiaren zainpean utzi beharko du onibarraren balorazio gisa finkatutako prezioa; prezio horren gain, erosleak lehenespena izango du, saltzailearen beste edozein hartzekoduni begira, erosketaren prezioa eta horren korrituak kobratzeko.
Behin jabariari buruzko inskripzioa deuseza dela adierazita, inskripzio horren ondorengo zamak baldin badaude Jabetza Erregistroan, eta zama horiek, epaiaren aginduz, ezereztu beharrekoak badira, orduan, zainpean utzitako prezioa, lehenengo eta behin, geroagoko hartzekodunen esku geratuko da. Inguruabar hori epailearen ebazpenean jaso beharko da.
5. Tronkero demandatzaileak eskatu behar du betearazpena, epaia irmoa denetik hiru hileko epean; behin epe hori igarota, aurkaratutako salmenta baliozkotuta geratuko da. Epaileak, betearazpena agintzeko unean, erabaki beharko du zainpean jarritako kopuruaren destinoa.
6. Tronkeroak betearazpen-akzioa izanik, akzio hori iraungitzen bada, saltzaile demandatuak aukeran izango du, hurrengo hiru hiletan, epaiaren aplikazioa erreklamatzea; hori eginez gero, epaia dagoen-dagoenean betearazi beharko da, baita premiamendu-bidean ere.
84. artikulua
1. Hipoteka-betearazpenaren kasuan, betearazpen hori epaiketa bidezkoa izan nahiz epaiketatik kanpokoa izan, eta premiamendu-prozeduretan ere, senide tronkeroek hurrengo eskubideetatik edozein egikaritu ahal izango dute, foru-sakaren ondoriozko eskubidea duten neurrian.
Lehenengoa. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea, adjudikazio-prezioa edo salmenta-prezioa dela bide. Horretarako, enkantea zein organok egin eta organo horretan agertu beharko da, eta prezioa zainpean utzi beharko du, salmenta-eskritura egiletsi baino lehen, edo organo judizialak Jabetza Erregistroan inskribatzeko moduko ziurtagiria luzatu baino lehen.
Bigarrena. Foru-sakaren ondoriozko eskubidea, titulu honetan araututako moduan, eta, betiere, hiru hileko epean, enkantearen datatik zenbatuta.
2. Adjudikazioa hartzekodun betearazleari egiten zaionean, eskubide berbera izango dute, hiru hileko epean, adjudikazioaren datatik zenbatuta.
85. artikulua
1. Atal honetan xedatutakoa aplikatuko da trukaketa-kasuetan ere, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada.
a) Finka tronkala trukatzen denean ondasun ez-tronkalekin, edo, tronkalak izanda, lehenespenez eskuratzeko eskubidetik baztertuta dauden ondasunekin.
b)Jasotako finkaren balioa, izatez, trukaketan emandako finka tronkalarena baino txikiagoa denean, heren batean.
2. Titularrak ondasun tronkala besterentzen duenean, bizi arteko errentaren bat lortzeko, edo egoitzako laguntzak sortzen dituen gastuei aurre egiteko, orduan, eskubide hori egikaritzen duenak bermatu beharko du, gutxienez, pentsio hori ordaintzea edo harako laguntza izatea, besterentzailearen bizitza bitartean, bai eta haren ezkontide edo bizikidearen bizitza bitartean ere.
86. artikulua
1. Errentariaren errentamendu-kontratuak berrogei urtetik gorako indarraldia baldin badu, errentari horren kausatzaile zein senide izan eta senide horiek guztiek finkaren gainean izan duten edukitza-epea barne hartuta, orduan errentariak errentapeko finka lehenespenez eskuratzeko eskubidea izango du, atal honetan araututako moduan.
2. Errentariaren eskubide horrek lehenespena izango du, alboko senideenari begira, eta tronkeroetatik batek ere ez du lehenespeneko eskubiderik izango, errentariari finka eskualdatzen zaionean jabetza eskuratzeko eskubidearen ondorioz.
3. Edozein kasutan ere, besterentzeko borondatea errentariari ere jakinarazi beharko zaio.
87. artikulua
Titulu honetan aitorturiko eskubideek lehenespena izango dute, beste edozein eskuraketa-eskubideri begira, baita erregistroko hirugarrengotzari begira ere, baldin eta halakoa sortzen bada, inskripzioa egin delako, saka-eskubidea egikaritzeko epeetan zehar.
4. ATALA
Testamentua egiteko askatasuna, Aiarako haranean
88. artikulua
1. Aiarako haranari berezko zaion zuzenbide zibila aplikatuko da Aiara, Amurrio eta Okondoko udalerrietan, eta, Artziniegako udaletik, Mendieta, Erretes Tudela, Santa
Koloma eta Soxogutiko auzoetan.
2. Aipatu udalerrietan geroago administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko zuzenbide zibil aplikagarria.
89. artikulua
1. Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek euren ondasunak askatasunez xedatu ahal dituzte, hala nahi eta hobesten duten modurik egokienean, testamentu, dohaintza nahiz oinordetza-itunaren bidez, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bitartez, euren nahitaezko jaraunsleak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz.
2. Nahitaezko jaraunsle gisa hartzen dira lege honen 47. artikuluaren arabera halakoak direnak.
90. artikulua
1. Bazterketa esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke, banakakoa nahiz baterakoa.
2. Bazterketa ez egiteak sortuko ditu 48.3 artikuluan ezarri ondoreak.
91. artikulua
3. Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek botere osoko gozamena eratu ahal dute, testamentuaren bidez nahiz oinordetza-itunaren bidez.
2. Eratutakoa botere osoko gozamen gisa hartzen da, gozamendunari ahalmena ematen zaionean, ondasun guztiak edo batzuk doan, inter vivos nahiz mortis causa xedatzeko, eratzailearen seme-alaba edo ondorengoen mesederako, eta eratzaileak beren-beregi aipaturiko beste pertsonen mesederako.
3. Eratzaileak botere osoko gozamenaren edukia zabaldu, murriztu edo zehaztu ahal du.
4. Testamentu-ahalordea ematen denean ulertzen da botere osoko gozamena ere egiletsi dela, beren-beregi kontrakoa xedatzen denean izan ezik.
92. artikulua
Botere osoko gozamena bere-berezko eskubidea da. Ezin izango da inolako tituluren bidez besterendu edo kargatu, eratzaileak horretarako baimena eman ezik.
93. artikulua
Botere osoko gozamendunak ondasun batzuk xedatzen baditu, jasotako ondasunekin baztertuta geratzen dira senipartedun onuradunak; horri kalterik egin gabe, geroagoko egintzetan, gozamendunak beste ondasun batzuk eman ahal dizkie senipartedun horiei.
94. artikulua
Gozamendunak ordaindu beharko ditu botere osoko gozamenak zein ondasun hartu, eta ondasun horien gaineko konponketa, gastu, zama eta kontribuzio guztiak, ondasunok xedatzen ez dituen bitartean.
95. artikulua
Botere osoko gozamendunak ez du fidantza emateko betebeharrik izango, kausatzaileak beren-beregi xedatutakoa salbu.
5. ATALA
Baserriari buruzko arau bereziak Gipuzkoan
96. artikulua
Gipuzkoako lurralde historikoan, baserriaren gaineko oinordetza antolatzeko, lege honen arauak aplikatuko dira, betiere lurralde historiko horretako forma, erakunde eta printzipio tradizionalei egokituz.
97. artikulua
Baserria multzo gisa hartuko da, eta multzo hori osatzen dute etxebizitzak berak eta horri lotutako eraikin, areto, lursail eta ondazilegiek, eta, baserria ustiatzen bada, ustiatze horri lotutako altzari, azienda, ustiatze-eskubide eta makinek ere.
98. artikulua
Baserria eta horri lotutako lurrak doan eskualdatzen direnean, eskualdaketa horren baitan sartzen da, kontrako xedapena izan ezean, aurreko artikuluan deskribaturiko multzoa.
99. artikulua
1. Kausatzaileak baserria eta horri lotutako lurrak xedatzen baditu atal honetan ezarritako moduan, horren onuradunak edo onuradunek ezin izango dute sei urteko epean aldatu kausatzaileak baserria zein destinotarako erabili eta destino hori; eta, hala denean, ezin izango dute erkidegoaren zatiketa eskatu.
2. Bestela, onuradunak edo onuradunek beren nahitaezko jaraunskideei edo horien jaraunsleei ordaindu beharko diete lege honetan araututakoaren arabera nahigabeko preterizio-kasuan haiek jasoko zuketen kopuruaren bestekoa.
III. TITULUA
OINORDETZA-ITUNAK
1. ATALA
Arau orokorrak
100. artikulua
1. Oinordetza-itunaren bidez, ondasunen titularrak horiek xedatu ahal ditu mortis causa.
2. Itunaren bitartez, halaber, uko egin dakieke jarauntsi oso baten edo zati baten gaineko oinordetza-eskubideei, jarauntsi horren kausatzailea bizirik dagoen bitartean. Era berean xedatu ahal dira hirugarren baten jarauntsiaren gaineko oinordetzaeskubideak, betiere hirugarren horren adostasunarekin.
3. Oinordetza-ituna baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da egilesleak adin nagusikoak izatea.
4. Oinordetza-itunak nahitaez egiletsi beharko dira eskritura publikoan, ezkontzako itunetan edota testamentu-ahalordea erabiltzeko egintzan bertan.
101. artikulua
1. Oinordetza-itunaren bidez ondasunen oinordekoa izendatzeak ondorerik gabe uzten ditu itunpeko ondasunen gainean aurretiaz egindako testamentu-xedapen guztiak.
2. Izendapen hori aldarazi edo suntsiarazi egingo da, bakarrik, egilesleek edo euren oinordekoek beste itun bat eginez gero, eta, orobat, alderdiek ezarri arrazoien ondorioz.
3. Oinordetza-ituna azkentzen da, alderdiek finkatutako arrazoien ondorioz edo legez ezarritako arrazoien ondorioz. Oinordetza-ituna ezezta daiteke edo suntsiarazita gera daiteke, lege-aginduz 108 eta 109. artikuluetan ezarri arrazoien ondorioz.
102. artikulua
Banakako ondasunen gainean mortis causa egindako dohaintza oinordetza-itun gisa hartzen da, eta halakoa izango da, orobat, inter vivos egindako dohaintza unibertsala, kontrakoa hizpatu ezik.
103. artikulua
Oinordekoa izendatzeko itunak bere baitan jaso dezake jarauntsiaren gaineko xedapena, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bidez, baita jarauntsiari uko egitea ere; bi kasuotan, egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, zamak, betebeharrak eta baldintzak.
2. ATALA
Oinordekoa izendatzeko itunak
104. artikulua
1. Familia-ondarearen oinordekoa izendatzen denean, horrekin batera izendatzaileen eta izendatuen arteko bizikidetasun-ituna egin daiteke, sozietate-mota desberdinen formapean edo ondasun-erkidegoaren araubidea erabiliz. Itundutako bizikidetasun-araubideari edo familia-sozietateari aplikatuko zaio, lehenengo eta behin, titulu eratzailea, eta, ordezko moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko lege zibil honetan xedatutakoa; eta, Gipuzkoan, baserriaren gaineko oinordetzari dagokionez, 96. artikuluan ezarritakoa.
2. Kontrako ituna egin ezean, izendatzaileetatik bat hiltzean ulertuko da horren ezkontideak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, itunaren egilesle denak, bizi artean eta oso-osorik eusten diela bi-biok erreserbatu izan dituzten eskubideei.
3. Izendatuak aurkaratu ahal izango ditu atal honetan xedatutakoaren aurkako egintzak edota alderdiek erabakitakoaren aurkako egintzak, baita izendatzailea bizirik dagoen bitartean ere.
105. artikulua
1. Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunarekin, izendatuak ondasunak jasoko ditu, izendatzailea hiltzen den unean; baina, ituna egilesten denetik, oinordeko-izaera eskuratzen du, eta izaera hori besterenduezina eta enbargaezina da.
2. Izendatzaileak ondasunen gaineko titulartasunari eusten dio, eta, kontrakoa itundu ezean, ondasun horiek xedatu ahal izango ditu kostu bidez.
Eskualdatutako ondasunak, izatez, ekoizpen-ondareak badira, eta izendatuak ondare horietan lan egiten badu, haren adostasuna nahitaezkoa izango da, ondasunok kostu bidez besterentzeko, baldin eta izendatzaileak eta izendatuak ez badute bestelakoa itundu.
3. Kontrakoa ituntzen ez den bitartean, ulertuko da post mortem izendapena egilesten dela, izendatzailearen seme-alabei familiako usadioen arabera laguntza eta heziketa emateko erreserbarekin.
4. Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunarekin, izendapen horren barruko ondasunek erantzukizuna dute, izendatzaileak hartutako zorren gainean.
106. artikulua
Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu eta ezkontzako itunetan egilesten bada, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du doan, baita izendatzailea bizirik dagoenean ere, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, bere seme-alaba eta ondorengoen mesederako. Izendatua izendatzailea baino lehen hilez gero, izendatuaren eskubidea haren ondorengoei eskualdatzen zaie.
107. artikulua
1. Oinordekoa izendatzen denean, unean bertan ondasunak eskualdatuz, oinordekoak ondasun horien gaineko titulartasuna eskuratzen du, betiere izendatzaileen intereserako, familiaren intereserako eta ondasunen ustiatzearen intereserako ezarritako mugekin; horregatik, kontrako ituna egin ezean, xedatze- edo kargatze-egintza oro baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da izendatzailearen eta izendatuaren baterako adostasuna.
2. Kontrako ituna egin ezean, izendatzailea hiltzean, izendatuak eskuratuko ditu erreserbapeko ondasunak edo izendatzailearen ondarera heldu direnak.
3. Izendatzaileak oinordetza-itunaren aurretik zorrak hartu baditu, zor horiek lehenespena dute, izendatuaren hartzekodunei begira, unean bertan eskualdatutako ondasunen gainean.
108. artikulua
Izendatzaileek izendapena ezeztatu ahal dute.
1) Itundutako arrazoien ondorioz.
2) Ezarritako zama edo baldintzen ez-betetze larriaren ondorioz.
3) Izendatuak ezduintasun- edo jaraunsgabetze-arrazoia betetzearen ondorioz.
4) Izendatuaren jokabidearen ondorioz, jokabide horrek familiaren ohiko bizikidetasuna oztopatzen badu.
5) Izendatuaren ezkontzari dagokionez, deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatzen denean, edota izatezko bikotea azkentzen denean, baldin eta oinordetza-ituna egiletsi bada, ezkontza horren edo izatezko bikote horren eretzean.
109. artikulua
Oinordekoaren gaineko izendapena suntsiarazi egingo da.
1) Izendapen horri jarritako baldintza suntsiarazlea betetzearen ondorioz.
2) Izendatua ondorengorik gabe hiltzearen ondorioz.
3) Egilesleek eskritura publikoan formalizaturiko hitzarmenaren ondorioz.
IV. TITULUA
TESTAMENTURIK GABEKO OINORDETZA EDO LEGE-OINORDETZA
110. artikulua
Testamenturik gabeko oinordetza edo lege-oinordetza gertatzen da, jarauntsi osoa edo horren zati bat baliozkotasunez xedatu ez denean, dela testamentuaren bidez, dela oinordetza-itunaren bidez, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz.
111. artikulua
1. Ondasun tronkalen kasuan, lege-oinordetzaren hurrenkera izango da 66.
artikuluan ezarritakoa, baina alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortzen zaizkio lege honetan araututako eskubide guztiak; ondasun ez-tronkalik izan ezean edo horiek aski ez direnean, eskubideok ondasun tronkalen gainekoak izango dira.2. Oinordeko tronkerorik ez dagoenean, ondasun guztiak ez-tronkalak direla ulertuko da.
112. artikulua
Ondasun ez-tronkalen kasuan, testamenturik gabeko oinordetza gauzatzen da, honako hurrenkera honetan.
1) Lehenengo eta behin, seme-alaba edo ondorengoen mesederako.
2) Aurrekoen mesederako.
3) Alargunaren eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen mesederako, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz, eta, betiere, legezko banantzerik edo modu sinesgarrian bi-biek hitzartutako banantzerik izan ez denean.
4) Albokoen mesederako, laugarren graduaren barruan.
113. artikulua
1. Seme-alabak jaraunsle dira, berezko eskubidearen ondorioz, jarauntsitik hartzeko dutena zati berdinetan banatzen dela.
2. Ilobak eta gainerako ondorengoak jaraunsle izango dira, ordezkapeneskubidearen ondorioz.
114. artikulua
1. Gurasoek jarauntsiko ondasunak eskuratzen dituzte erdi bana. Euretatik bat hilda badago, bizirik dirauenak ondasun guztiak jasoko ditu.
2. Gurasoetatik bat ere ez badago bizirik, gainerako aurrekoak izango dira oinordeko, bi lerroetan ondasunak erdi bana eginez; eta, lerroren batean ez badago aurrekorik, ondasun guztiak zati berdinetan eskuratuko dituzte aurrekoak zein lerrotan egon eta lerro horretako aurrekoek.
115. artikulua
1. Ondorengorik eta aurrekorik izan ezean, eta albokoak baino lehenago, oinordekoa izango da alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.
2. Edozein kasutan ere, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak bere seniparte-eskubideei eutsiko die, gozamenari dagokionez.
116. artikulua
1. Ondorengorik, aurrekorik eta alargunik edo bizirik dirauen izatezko bikotekiderik izan ezean, alboko senideak izango dira oinordeko; lehenengo eta behin, neba-arrebak eta hildako neba-arreben seme-alabak, eta, halakoak izan ezean, seniderik hurbilenak, betiere laugarren graduaren barruan.
2. Ordezkapen-eskubidea gertatuko da, bakarrik, neba-arrebak neba-arreben seme-alabekin batera agertzen direnean; lehenengoak oinordeko izango dira buruko, eta bigarrenak, leinuko. Lotura bikoitzeko neba-arrebak lotura bakarreko neba-arrebekin agertzen badira, haiek horien bikoitza jasoko dute oinordeko gisa.
117. artikulua
Aurreko artikuluen arabera lege-aginduz oinordetzara deituriko pertsonarik izan ezean, ondasun guztien oinordekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoa.
V. TITULUA
OINORDETZA-MOTA GUZTIENTZAKO XEDAPENAK
118. artikulua
Aurrekoak jaraunsle gisa eskuratzen baditu ondasun batzuk bere ondorengoarengandik, eta ondorengoak ondasun horiek jaso baditu doan beste aurreko batengandik edo neba nahiz arreba batengandik, orduan aurrekoak betebeharra du lege-aginduz jasotakoak erreserbatzeko, ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretan hirugarren gradurainoko senide direnen mesederako.
119. artikulua
Onibarrak dohaintzan eman badira ezkontza baterako, ezkontza horren aurretik zein ondoren, ondasunon oinordeko izango dira ezkontza horretan izandako semealabak edo ondorengoak, beste guztiak baztertuz.
120. artikulua
Testamentugileak edo dohaintza-emaileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna berriz ezkontzen bada, edota hildakoarena ez den seme edo alabaren bat baldin badu, alargun horren betebeharra izango da hildako ezkontidearekin izandako seme-alaba eta ondorengoei erreserbatzea berak harengandik testamentuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz dohaineko beste edozein tituluren bidez eskuratutako ondasun guztiak.
121. artikulua
Hemen arauturiko erreserbek, edozein kasutan ere, euren baitan hartzen dituzte erreserbagileak egindako eraikin, landaketa eta hobekuntzak; eta betebeharra sortzen da, horri edo beraren jaraunsleei halakoen balio eguneratua ordaintzeko, erreserbahartzaileak horien edukitza noiz eskuratu, eta hurrengo urtebete eta egun bateko epean.
122. artikulua
Erreserbagileak, kapitulu honetan araututako kasu guztietan, oinordekoa izendatu ahal izango du erreserba-hartzaileen artean, testamentuzko oinordetzari buruz ezarritakoaren arabera; eta ezin izango du ordezpenik eta kargarik ezarri, horien mesederako ez bada.
123. artikulua
Aurrekoak oinordeko dira, beste pertsona guztiak baztertuz, euren seme-alaba edo ondorengoei eman dizkieten ondasunetan, baldin eta seme-alaba edo ondorengo horiek hil badira ondorengorik utzi gabe, eta dohaintzan emandako objektuak eurak oinordetzan badaude. Objektuok besterendu badira, aurrekoak oinordeko izango dira, dohaintza-hartzaileak objektu horiei begira izango zituzkeen akzio guztietan; objektuok saldu badira, prezioan; eta trukatu edo aldatu badira, horien ordezko diren ondasunetan.
124. artikulua
1. Dohaintza-emaileari itzuliko zaizkio mantenu-zamarekin dohaintzan emandako ondasunak, baldin eta dohaintza-hartzailea hiltzen bada, dohaintza-emailea bizirik dagoen bitartean, eta seme-alabarik edo ondorengorik utzi gabe.
2. Dohaintza-hartzaileak ezin izango du, dohaintza-emailea bizirik dagoen artean, dohaintzan jasotako ondasunak besterendu, kargatu, ezta doan xedatu ere, inter vivos ez mortis causa, non ez duen hori egiten bere seme-alaba edo ondorengoen mesederako.
III. LIBURUA
EZKONTZAKO ONDASUNEN ARAUBIDEA
I. TITULUA
LEGE-ARAUBIDEA
125. artikulua
Ezkontzako ondasunen araubidea izango da ezkontideek ezkontzako itunetan ezarritakoa, bai beren-beregi araubide horren baldintzak hizpatzen dituztenean, bai lege honetan nahiz beste foru-lege edo lege berezi batzuetan edota Kode Zibilean ezarritako sistema ekonomikoetatik edozein aipatzen dutenean.
126. artikulua
1. Ezkontzaren araubide ekonomikoa, itundutakoa izan nahiz legezkoa izan, aldarazi ahal izango da, beste ezkontza-itun batzuk egiletsiz.
2. Edozein kasutan ere, ezkontza-araubidearen gaineko aldarazpenek ezin izango diote hirugarrenari kalterik egin.
127. artikulua
1. Ezkontzako itunak egin ezean, edota egindakoak aski ez direnean edo deusezak direnean, ezkontzari aplikatuko zaizkio Kode Zibilean irabazpidezko sozietateari buruz ezarritako arauak.
2. Ezkongaiak Bizkaiko Lur Lauko, Aramaioko edo Laudioko auzotarrak direnean, ezkontzari aplikatuko zaio, ituna egin ezean, III. liburu honen II. tituluan araututako araubidea.
3. Ezkontideetatik batek bakarrik badu bere auzotasun zibila Bizkaiko Lur
Lauan, Aramaion edo Laudion, ondasunen araubidea izango da, ituna egin ezean, ezkontideen lehenengo eta ohiko bizileku erkideari dagokiona, eta, halako bizilekua izan ezean, ezkontza non egin eta toki horri dagokiona.
128. artikulua
1. Ezkontideek batera edozein agiri publiko egilesten dutenean, bertan aldarazi ahal izango dute lege-aginduz ituna egin ezean eurei esleitzen zaien araubidea.
2. Ezkontzako ondasunen araubidea aldarazteak ez du ondorerik sortuko hirugarrenen aurka, aldarazpena Erregistro Zibilean, edo, hala denean, Jabetza
Erregistroan inskribatzen denetik baino.
II. TITULUA
ONDASUNEN FORU-KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA
1. ATALA
Foru-komunikazioa
129. artikulua
Foru-komunikazioaren bitartez, erkide egiten dira, ezkontideentzat erdi bana, ondasun guztiak, higigarri nahiz higiezinak, horien jatorria edozein izanik ere, batarenak izan zein bestearenak izan, edozein tituluren ondoriozkoak, bai ekarritakoak, bai ezkontza bitartean eskuratutakoak, eta horien kokalekua edozein izanik ere.
130. artikulua
Foru-komunikazioak, ezkontza bitartean, lege honetan ezarritako norainokoa eta mugak ditu, eta zuzenean bukatuko da, ezkontideen arteko banantze-epaia, ezkontzaren deuseztasunari buruzkoa edo dibortzio-epaia ematean, bai eta ezkontzako itunak egilestean ere, baldin eta ezkontideek beste izaera bateko araubide ekonomikoa ezartzen badute.
131. artikulua
Foru-komunikazioa bukatuko da, halaber, ezkontideetatik batek hori eskatuta, hurrengo kasuetan.
epailearen erabakiz eta1) Beste ezkontidea epaiketa bidez ezgaituta geratu denean, haren absentziaadierazpena nahiz hartzekodunen konkurtso-adierazpena eman denean, edota familia bertan behera uzteagatik kondenatua izan denean. Foru-komunikazioaren desegitea erabaki ahal izango da, kasuan kasuko ebazpen judiziala betearazten denean, edo, bestela, edozein epaile eskudunek erabaki ahal izango du desegite hori, baldin eta eskaria egiten duenak haren lekukotza aurkezten badu.
Familia bertan behera uzteko kasuetan, errudun ez den ezkontideak bakarrik eskatu ahal izango du foru-komunikazioaren bukatzea.
2) Beste ezkontideak xedatze- eta kudeatze-egintzak gauzatzen dituenean, haren kalterako edo haren eskubideei iruzur eginez.
3) Egitez urte bete baino gehiago bananduta egon direnean, nahiz eta elkarrekin adostutako banantzea izan.
Komunikazio-araubidea desegin ondoren, ezkontza bera ez bada azkentzen, ezkontideak ondasunen banantze-araubidearen mende geratuko dira, Kode Zibilean arautu bezala, kontrakoa itundu ezik.
132. artikulua
1. Foru-komunikazioa, ezkontzarekin sortzen dena, sendotu egiten da, ezkontideetatik bat hiltzearen ondorioz desegiten den unean, bi-bion seme-alabak edo ondorengoak baldin badaude.
2. Ezkontideetatik edozeinek ezkontza desegin arte lortu dituen ondasun, eskubide eta akzio guztiak komunikatu direla ulertuko da; ez, ordea, pertsonari datxezkion eskubideak, ezta ezkontideetatik baten heriotzaz geroztik eskuratutakoak ere. Era berean, ez dira komunikatuko ondasun eta eskubide eskualdaezinak, ezta norberaren erabilerarako direnak ere.
133. artikulua
Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, irabazitako ondasunak eta ezkontide batengan jatorria duten ondasunak bereiziko dira, eta bereizketa horri aplikatuko zaizkio legeria zibil orokorrak irabazpidezko ondasunen gainean eta ondasun pribatiboen gainean ezarritako arauak. Ezkontzari dagozkion ondasun guztiak irabazitakoak direla uste izango da, baldin eta ez bada frogatzen ezkontideetatik bati bakarrik dagozkiola, ondasun pribatibo gisa.
134. artikulua
1. Ezkontzaren zamatzat hartuko dira familia mantentzeko, seme-alaba erkideak elikatu eta hezteko, eta, ezkontide batenak bakarrik izanik, familiaren etxean bizi diren seme-alabak elikatu eta hezteko beharrezkoak diren guztiak. Beste edozein gastu ondasun erkideekin ordaintzen bada, baina ezkontide baten interes edo ondasunei buruzkoa baldin bada, itzulketa eskatzeko eskubidea sortuko da, komunikazioa likidatzeko unean.
2. Ezkontzaren zamak ordainduko dira, lehenengo eta behin, irabazitako ondasunekin eta, halakorik izan ezean edo horiek nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, ezkontide bakoitzarengan jatorria duten ondasunekin, horien balioaren arabera.
3. Azken horiekin ordaindutakoa etorkizuneko irabaziekin konpentsatuko da.
135. artikulua
1. Foru-komunikazioan, ondasunak xedatzeko egintzetarako nahitaezkoa izango da bi ezkontideen adostasuna. Ezkontideetatik batek adostasuna ukatzen badu, epaileak xedapena baimendu ahal izango du, hori familiaren intereserako dela uste badu.
2. Hala ere, ezkontideetatik edozeinek bere kabuz xedatu ahal izango du bere titulartasunpeko dirua, finantza-aktiboak edo balore higigarriak.
136. artikulua
Kreditu-eskubideak, horien izaera edozein izanik ere, zein ezkontideren izenean eratu eta horrexek egikarituko ditu.
137. artikulua
1. Ezkontide bakoitzari dagokio, modu esklusiboan, berarengan jatorria duten ondasunak kudeatu eta administratzea, Merkataritza Kodean ezarritakoari kalterik egin gabe.
2. Era berean, ezkontide bakoitzak bere ondasunen fruituak eta produktuak xedatu ahal izango ditu, eta, aldian-aldian, besteari argibideak eman beharko dizkio, ondasun horien egoerari buruz.
138. artikulua
1. Ezkontideetatik edozeinek zorrak eta betebeharrak hartzen baditu bestearen adostasunik gabe, hartutako horiek betebeharpekoari dagokion erdiaren kontura bakarrik geratuko dira, hurrengo mugekin.
Lehenengoa. Erantzukizunetik aske geratuko dira beti ezkontide ez- zordunarengan jatorria duten ondasunak.
Bigarrena. Prozesu judizialetan edota betearazpen-prozesuetan, hurrengo erregelen mende geratuko da irabazitako ondasunen eta zordunarengan jatorria duten ondasunen gaineko erantzukizuna.
Ezkontide ez-zordunari jakinarazi beharko zaio enbargoa, eta ezkontide horrek eskubidea izango du, edozein enbargoren aurka jartzeko, baldin eta enbargo horrek, irabazitako ondasunen gainekoa izanik, berari dagokion erdia gainditzen badu. Era berean, ezkontide ez-zordunak, egutegiko hamabost eguneko epean, forukomunikazioaren desegitea eskatu ahal izango du, 145. artikuluko erregelen arabera; kasu horretan, betebeharpekoari adjudikaturiko ondasunak bakarrik geratuko dira erantzukizunaren menpe, eta ezkontzari ondasunen banantze-araubidea aplikatuko zaio aurrerantzean. Eskubide hori ez da gertatuko, baldin eta hartzekodunak frogatzen badu zorrak onura ekarri diola familiari.
Foru-komunikazioa desegitearen ondorioz, ondasunak adjudikatu behar direnean, adjudikazio hori betearazpen-prozeduran bertan egingo da, eta, zehatzago, pieza bananduan, eta, horretarako, jarauntsien banaketari buruz ezarritako arauak aplikatuko dira.
Hirugarrena. Betebeharpekoaren erdi komunikatua saltzen bada, ezkontide erantzuleak ezkontza bitartean ez du inolako zatirik izango, beste erdiaren gainean; erdi hori beste ezkontidearen administraziopean geratuko da. Ezkontideak ezin izango du erdi hori besterendu, epailearen baimenik gabe, eta haren fruituak familiaren gastu arruntetarako destinatu beharko ditu.
Laugarrena. Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzukizuna subsidiarioa da, eta ezkontide ez-zordunak halakoak enbargatzea saihestu ahal izango du, zordunaren ondasun propioak behar besteko kopuruan adieraziz.
2. Edozein kasutan ere, betearazpena zein ondasunen gainean gauzatu eta ondasun horiek ezkontide zordunak jasotakotzat hartuko dira, komunikazioan horrek duen partaidetzaren kontura, eta sozietatea likidatzeko unean haiek duten balioaren neurrian.
139. artikulua
Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, jarauntsira deitutako ezkontideak ezin izango du hori arbuiatu, bestearen adostasunik gabe. Adostasuna lortu ezean, jarauntsia inbentario onuraren arabera onartu dela ulertuko da.
2. ATALA
Ondasunen komunikazioari buruzko araubidea desegitea
140. artikulua
Ezkontza desegiten bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta ez badago seme-alaba edo ondorengo erkiderik, foru-komunikazioa sendotu eta ondasunerkidego bihurtzen da, batetik, alargunaren, eta, bestetik, aurrez-hildakoaren oinordeko diren seme-alaba edo ondorengoen artean, ondasunak zatitu eta adjudikatu arte.
141. artikulua
1. Kausatzaileak komisarioa izendatu badu, ondasunak erkidegoan egongo dira, oinordekoa izendatu arte. Ondasunak egoera horretan diren bitartean, alarguna izango da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, jarauntsiaren ordezkari bakarra eta ondasun guztien administratzailea, izendatutako oinordekoek jarauntsia onartzen ez duten bitartean.
2. Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna komisario izendatu bada, bera bakarrik edo beste pertsona batzuekin batera, alargun horrek, testamentu-ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, ondasunen gaineko gozamena izango du, eta ez du fidantza emateko betebeharrik izango.
142. artikulua
1. 140. artikuluan xedatutakoa salbuetsita, alarguna komisario izendatu bada, alargun horrek bere buruari adjudikatu ahal izango dio ondasun guztien erdia, eta beste erdia aurrez-hildakoaren oinordetzarako utzi ahal izango du, ondasun tronkalen gaineko erreserbari kalterik egin gabe.
2. Kausatzaileak kontulari-banatzailea izendatu badu, ezkontide komisarioak, kontulari-banatzailearekin batera, eratutako erkidegoaren desegitea eta likidazioa egin ahal izango ditu, 144. artikuluan ezarritako moduan; horrela, kausatzailearen oinordetzan geratuko dira horri adjudikaturiko ondasunak. Era berean, hori egin ahal izango du, ustezko oinordekoekin batera, edo, osterantzean, berak epaileari hala eskatu eta horrexen erabakiz.
143. artikulua
Ezkontza desegin bada, seme-alabak edo ondorengoak daudela, alargunak, epaiketa bidez, hildakoaren oinordekoei eskatu ahal izango die haren intereseko jarauntsietatik edozein onartzea. Epaileak adierazi epea ezin izango da hogeita hamar egunetik gorakoa izan; eta, behin hori igarota, oinordekoek ez badute adierazi jarauntsia onartzeko borondatea dutenik, edo jarauntsia arbuiatu badute, aipatu ezkontideak jarauntsi hori onartu ahal izango du inbentario onuraren arabera.
144. artikulua
1. Komunikaziopeko ondasunak adjudikatzean, hurrengo erregelak beteko dira.
Lehenengoa. Lehenengo eta behin, alargunari adjudikatuko zaizkio, horren hartzekoa ordaintzeko, berarengan jatorria duten onibar tronkalak.
Bigarrena. Horiek ez badira nahikoa, alargunaren hartzekoa osatuko da ondasun higigarri eta onibar ez-tronkalekin.
Hirugarrena. Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoa ez direnean, eta orduan bakarrik, aurrez-hildako ezkontidearen onibar tronkala erabiliko da.
2. Alargunaren hartzekoa zehazteko, aintzakotzat hartuko da 138. artikuluan xedatutakoa.
145. artikulua
1. Foru-komunikazioa azkentzen denean ezkontideetatik bat hiltzeagatik, ondorengo erkiderik utzi gabe, edota banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik, hurrengo erregelak aplikatuko dira.
1) Ezkontide bakoitzari dagozkio berarengan jatorria duten ondasunak edota horiekin eskuratutakoak nahiz haien salmentaren ondorioz eskuratutakoak. Eskuraketa, zati batez, beste jatorri bateko ondasunekin egin bada, halako ondasunetan proindibisoa sortuko da, ondasunon titularren artean, bakoitzak jarritako kopuruaren arabera.
2) Irabazitako ondasunak erdibanatu egingo dira bi ezkontideen artean.
3) Ezkontide baten ondasuna edo horren balioa familiaren intereserako gastatu bada, horren balio eguneratua kontuan hartuko da, irabazitako ondasunekin hori ordaintzeko; eta, irabazitako ondasunak nahikoa ez badira, alde horretatik beste ezkontideak ordainduko du berari dagokion zatia, bakoitzak dituen ondasunen balioaren arabera.
2. Foru-komunikazioa azkentzen bada ezkontzaren araubide ekonomikoa aldaraztegatik, itundutakoa beteko da, eta, horren ezean, aplikagarria izango da artikulu honetan xedatutakoa.
146. artikulua
Desegitea gertatzen bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta ez badago ondorengorik, orduan, aurreko artikuluaren erregelez gain, hurrengoak aplikatuko dira.
1) Alarguna aurrez-hildakoaren baserrira ezkondu bada, orduan eskubidea izango du, alargun dagoen bitartean, baserri horretan geratzeko, urtebete eta egun bat; horrek ez die kalterik egingo legezko edo borondatezko xedapenaren ondorioz alargunak dituen beste eskubideei.
2) Alargunak ezkonsaria ekarri badu edo bestelako ekarriak egin baditu, aurreko erregelan ezarritako epea luzatu egingo da, hildakoaren jaraunsleek alargunari ekarri horiek itzultzen ez dizkioten bitartean.
3) Onibar tronkalak kostu bidez eskuratu badira, edo horietan hobekuntzak egin badira, eskuraketa eta hobekuntza horiek izango dira ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretako ezkontidearentzat edo horren jaraunsle tronkeroentzat; baina, ezkontzasozietatea likidatzean, aintzakotzat hartuko da egindako inbertsioen balio eguneratua, eta beste ezkontideari edo horren jaraunsleei ordainduko zaie hari dagokion hartzekoa.
Gerta daiteke ordainketa horrek ondorerik ez izatea, alarguna hil arte, horri eskubidea aitortzen baitzaio, bizirik dagoen bitartean, bere erdia askatasunez gozatu eta lupertzeko.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehenengoa
Lege honen eta beronek indargabetzen dituenen artean, aldi arteko gatazkak sortzen badira, gatazkok konpontzeko aplikatuko dira Kode Zibilaren atariko xedapen iragankorra, eta 1, 2, 3, 4 eta 12. xedapen iragankorrak.
Aldi arteko gatazka ezin bada konpondu aurreko xedapenen bitartez, kontuan hartuko da lege honen ondoriozko aldaketek ezin dietela kalterik egin aurreko legeriaren arabera eskuratutako eskubideei.
Bigarrena
Bide-zorraren gaineko edukitza hasi bada lege hau indarrean jarri baino lehen, edukitza horretatik probetxua aterako du edukitzaileak, preskripzio bidez hura eskuratzeko ondoreetarako.
Hirugarrena
Lege honen aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeei atzeraeraginez aplikatuko zaizkie 41. artikulua, testamentu-ahalordea egikaritzeko epeari buruz; 43.
artikuluaren 3, 4 eta 5. paragrafoak, ondarearen administratzaile eta ordezkari den komisarioaren ahalmenei buruz; eta 42. artikulua, ahalordea egintza edo egilespen bakarrean nahiz batzuetan egikaritzeko aukerari buruz.Laugarrena
1992ko uztailaren 1eko Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentuahalordeetan, alarguna komisario izendatzeak berarekin ekarriko du alargun horri bizi arteko gozamena eratxikitzea, eta gozamen hori ez da azkenduko ahalordea erabiltzeagatik.
Bosgarrena
Xedatze-egintzak burutzen badira, Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 13. artikuluaren itzalpean, egintza horiek guztiz baliozkoak izango dira.
Seigarrena
Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideei, egun indarrean dauden neurrian, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen xedapenak aplikatuko zaizkie.
Zazpigarrena
Lege hau indarrean jartzeaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetatik edozeinetan auzotasun zibila dutenek zuzen-zuzenean eskuratuko dute euskal auzotasun zibila, eta, hala denean, eurei dagokien toki-auzotasun zibila ere bai.
Xedapen honetan ezarritakoarekin bat etorriz, haiei aplikatu beharreko legeria berria ezarriko da, eta legeria horrek ez du aldatuko ezkontzaren araubide ekonomikoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondare-araubidea, salbu eta hori ezkontzako itunetan erabakitzen denean; eta, harreman pertsonalei eta oinordetza-harremanei dagokienez, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa beteko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa
Eusko Legebiltzarrak foru-aldundiei eskatzen die, horiek, euren subiranotasun fiskala baliatuta, euren tributu-arauak molda ditzaten, lege honek garatzen dituen erakundeen arabera, eta, horren ondorioz, arau fiskalak euskal zuzenbide zibilaren printzipioekin bat etor daitezen.
Bigarrena
2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, izatezko bikoteak arautzekoa, aldarazi egiten da, eta, zehatzago, lege horren 2 eta 5. artikuluak aldarazten dira, eta, aurrerantzean, hauxe izango da horien idazkera.
“2. artikulua. Izatezko bikotearen kontzeptua eta aplikazio-eremua.
Lehenengoa. Lege hau aplikatzeko, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze askearen ondorioa; pertsona horiek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odolahaidetasunik ere. Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona horiek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez besteak, ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere.
Lege honetako xedapenak 3. artikuluan eta ondokoetan zehazten den eran eratutako izatezko bikoteei aplikatuko zaizkie.
Horrela, bada, izatezko bikotea inskribatzeko, bikotekideetatik batek behintzat euskal auzotasun zibila izan beharko du”.
“5. artikulua. Bikotearen harremana eta ekonomia-erregimena arautzea
1. Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero eman beharreko ordain ekonomikoak ere.
2. Ezin izango da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko edozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak.
3. Esanbidezko ituna egin ezean, lege honek araututako izatezko bikoteen ondarearaubide ekonomikoa izango da Kode Zibilean ondasunen banantzeari buruzko araututakoa”.
Hirugarrena
Lege hau indarrean jarriko da, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hil igarotakoan.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Aurreko lege guztiak indarrik gabe geratzen dira, orain aldarrikatzen den honetan zer xedatu eta horren aurkako diren heinean.
- Euskal Lege Zibilaren Proposamen berria (maiatzak 2012)
-
Euskal Lege Zibilaren Proposamen berria
[PDF]
EUSKAL LEGE ZIBILAREN PROPOSAMENA
2012-05-31
Egileak.
Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia (Zuzendaritzak onetsia, 2012-05-28)
Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Bizkaia-Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua (Zuzendaritzak onetsia, 2012-05-31)
Zioen azalpena
Eusko Legebiltzarrak ondu zuen 3/92 Euskal Legea, 1992. urteko uztailaren batekoa, izan zen lehena, euskal zuzenbide zibilaren arauketa gauzatzeko orduan, 1526. urteko Foruaren ostean. Lege hori euskal legelariek idatzi zuten eta euskal organo legegile batek onetsi zuen.
Eusko Legebiltzarrak ahalmenak zituen lege hori onesteko, hain zuzen ere, 1978. urteko Espainiako Konstituzioaren 149.1.8. artikulua. Horrek, Estatuaren mesederako gai zibiletan legeak egiteko ahalmena gorde bazuen ere, salbuespenak ezarri zituen, besteak beste, aurrekoari kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak nahiz bereziak, iraunarazi, aldarazi eta garatu ahal izango dituzte, halakoak direnetan.
Konstituzioaren xedapen horretan oinarri harturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak arautu zuen, 10. artikuluan, 5. zenbakian Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntza beregaina, honetara zuzendua: Euskal Herria osatzen duten Herrialde Historikoen Zuzenbide Zibil Foral eta berezi -idatzia nahiz ohizkoaren- kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren indarraren lurralde-barrutiaren finkapena ere.
Konstituzioaren gaineko iruzkingile batzuek xedapen horien interpretazio murriztaileak egin arren, gaur egunean, indarraldia hasi eta hogeita hamar urte geroago, murrizketa horiek sustraia galdu dute eta hitzez hitzeko interpretazioa nagusitu da, hain juxtu ere, legegileak bereganatu duena, Valentzia eta Galiziako Estatutuen idatzaldian gertatu den bezalaxe.
Iruzkin murriztaile horiek iturburua zuten heziketa zentralista batean, hori izan baitzen nagusi, urte askotan, gure Zuzenbide Fakultateetan. Hala ere, Konstituzioaren araubide argiaren aurrean ez da zentzuzkoa mugapenak bilatzea haren testuan, egoki eta erraz ulertzen baita hura bere hitz soiletan.
Hori dela eta, orain aurkezten dugun testua askatasun osoz idatzi da, muga hertsirik gabe, aintzat harturik zentzu ona eta guztion onura. Betiere, ideia argia izanik tradiziozko eta ohiturazko zuzenbideak dakarren esparrua dela oinarrizkoa, baina ez aspaldiko edukia gordetzeko asmo hutsarekin, ezpada egungo egoera aintzat harturik, batez ere euskal gizartearen gaurko ekimenak, horiek ezagunak baitira merkataritza edota industria arloan.
Begien bistakoa da hori ezin dela identifikatu mende batzuk lehenago Bizkaiak zuen nekazaritza giroarekin.
Aurrerakinak
Izatez, Bizkaiko Foru Aldundiak hasi zuen 1992. urteko Legea egiteko bidea. Zalantzarik gabe, herrialde hori zen gehien ukituta zegoena gai honetan, bertako zuzenbide zibilaren arau batzuk zeudelako Bizkaiko Foruaren testuan eta gizaldietan bizi izan zituztelako bizkaitarrek.
Horrek argitzen du Bizkaiko Foru Aldundiak lehenez sortzea horretarako ikerketabatzordea eta bertara biltzea legelari aitortuak, besteak beste, testu batera ekartzeko ohitura zaharrak. Testu hori idatzi ondoren, 1992. urtean aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean, foruarauak gaurkotzeko asmoarekin.
Ez da harrigarria, beraz, egitasmo hura Bizkaiari buruz izatea nagusiki, Bizkaia baitzen aspaldiko erakunde zibilak bizien zituenak. Testua idatzi eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ondoren, hiru euskal herrialdeetako Abokatuen Bazkunek Gasteizen egin zuten bilkura eta bertan eskatu zuten Gipuzkoa eta Araba ere legegai izatea esparru honetan.
Halakoa gertatu zen Bizkaiko lana bukatuta zegoenean eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztuta. Kontuan hartuta hiru herrialdeentzako legea egitea gehiegi luza zitekeela, Gipuzkoan eta Araban ez baitziren horretarako egitasmo landuak, idazketa-batzordeak proposatu zuen azken xedapena, III liburuaren titulupean, testuaren hondarrean kokatzea.
Artikulu bakarra gehitu zitzaion testuari, 147a, Gipuzkoako foru-ohiturak aitortzen zituena eta erakundeei agindua ematen ziena halako lanak egin zitzaten, herrialde horren ohiturazko zuzenbidea egungo indarraldian dituen ardatzetan idatzita gera zedin.
Eusko Legebiltzarrak hala erabaki zuen eta horren ondorioz aldarrikatu zuen 3/92 Legea, uztailaren 1ekoa. Horrek barruratu zuen arabarren proposamena, Aiarako Forua eraberritzeko eta berorri idatzaldi berria emateko, hain juxtu ere, arabarren batzorde batek ekarri zuena. Harrezkero ere, 1999. urtean, testuari areagotu zitzaion lege-araubide berria Gipuzkoarentzat.
Horrela sortu zen 1992. urteko uztailaren 1eko euskal legea eta aitortu beharra dago hura aldarrikatu zela une gogoangarri batean, euskal zuzenbide zibila orduantxe hasi baitzen herritarren artean ere zabaltzen. Horretara ere, eztabaida hedatzen hasi zen eta espero izatekoa da eztabaida horretatik formulazio berriak etortzea.
Hori izan zen, izatez, Zuzenbidearen Euskal Akademiak aditu talde bat biltzeko eta gure zuzenbide zibilaren izaera eta indarrari buruz gogoetak egiten hasteko arrazoia, zuzenbide hori, neurri handi batean, Bizkaitik kanpo, behinik behin, ohiturazkoa baitzen ia-ia bere osotasunean.
Gogoeta eta ikerketa horiek erkide egin dituzte Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea ikertzeko taldeak eta Euskal Lege Zibilaren proposamen honetan islatzen da.
Euskal Herriaren beste ezaugarri batzuekin gertatzen den bezalaxe, funts alboraezina da Castillako eta Europako zuzenbidea, eta horrexegatik testua interpretatu behar da Espainiako Kode Zibilarekin batera, testu honek ez baitu xede aspaldiko erakunde zibilen eduki osoa agortzea, horiek bizirik baitaude Kode Zibilak arautzen dituen moduan. Kode Zibil hori indarrean dago testuaren zatirik zabalenean eta, kasurik okerrenean ere, zuzenbide ordeztailearen izaera du, salbu eta halako erakunde beregainak arautzen direnean. Horra hor tronkalitatea, Bizkaian, Laudion eta Aramaion aplikatzen dena.
Euskal zuzenbidea zuzenbide europarra da eta sarturik dago mendebaldeko zuzenbide europarraren esparruan. Jakina denez, Erdi Arotik barruratu zen zuzenbide erromatarra lekuan lekuko zuzenbidearen sustraien gainean. Euskal zuzenbideak baditu erakunde batzuk, non zuzenbide erromatarra ez den aplikagarri. Areago, Ipar Euskal Herrian izan zen halako oldartze bat, zuzenbide erromatarra ezartzearen aurkakoa. Espainiako euskal lurraldean, berriz, Castillako zuzenbidea, zuzenbide erromatarraren eragin nabarmena zuena, bertako zuzenbidearen hutsuneen betegarri zen. Nolanahi ere, badira euskal zuzenbidean ñabardura esanguratsuak, zuzenbide erkidea aldarazten dutenak eta orain aurkezten dugun testuan gorde eta garatzen direnak.
Atariko Titulua da testu honetan, oinarri orokorrak baieztatzeko lekua. Bertan azpimarratzen da gure aspaldiko legeen jabetza eskubidearen sustrai solidarioa eta askatasun zibilaren baieztapen esanguratsua, horren bidez lege guztiak xede-emaileak direla uste izanik.
Berrikuntzarik nabarmenena, hala ere, euskal auzotasun zibilaren arauketan datza.
Orain arte ez zegoen tokiko auzotasuna baizik eta horrek eragozten zuen, berbarako, izatezko bikoteen ondorioak arautzeko euskal auzotasuna ardatz moduan hartzea, halakorik ez zegoelako. Hainbatez, auzotasun administratiboan babestu da izatezko bikoteen araubidea.
Premiazkoa zen, hortaz, auzotasun erkide bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren herritar guztiontzat. Halakoa sortzen eta arautzen du testu honen 10. artikuluak, hori bera bateragarria dela tokian tokiko auzotasunarekin. Azken hori da, izan ere, erakunde batzuen aplikaziorako Aiarako auzotarrek, bizkaitarrek edota gipuzkoarrek dutena.
Testuaren jomuga da, bestalde ere, indarra izatea Euskal Autonomia Erkidego osoan.
Horren xedapenek aplikagarriak behar dute izan lurralde osoan. Egia da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bide desberdinetatik joan zirela baina egia da, orobat, euren arteko desberdintasunak, urriak izanik ere, kasurik gehienetan, formalak direla, funtsezkoak baino, betiere foruohituraren esparru zabalean.
Egoera horrek ahalbidetu du testu bateratua egitea, herritar guztientzat onargarri izan daitekeena, lege eta ohitura oso bestelakoetan izan ezik, hala nola, testamentua egiteko askatasuna Aiaran, edota tronkalitatea eta ondasunen komunikazioa bizkaitarren arteko ezkontzan.
Desberdintasunek ez dute saihesten auzotasun zibil erkide bat moldatzea, hain zuzen ere, euskal auzotasuna, aurreko legeak arautu ez zuena. Bistan da hori gabe zaila dela legegatazkak konpontzea. Argi dago, era berean, euskal auzotasun honek ez duela oztopatzen tokian tokiko auzotasuna izatea, kasu zehatzetan aplikagarri izan daitekeena, adibidez, bizkaitar tronkalitatean, beste herrialdeetara zabaldu ez dena.
I liburua hasten da ondareari buruzko zuzenbidearen printzipioak adieraziz. Bertara barneratzen da landa-errendamenduei buruzko aipamena, horiek asko hedatu baitziren XIX eta XX. mendeetako euskal baserrietan. Epeari dagokionez, mugagabeak ziren, errentaren ordainketan huts egin ezean. Botere zentralak horri buruz aldarrikaturiko legeek sarritan jarri zituzten zalantzan landa-errendamendu horiek, aintzat hartzeke baserrien kasuetan etxebizitzaren erabilera lotzen dela lursailen jorraketarekin, gehienetan bigarren hauek lehenaren erantsiak direla. 13. artikuluan egiten da halako aipamena, landa-errendamendu horiei buruz, xedapen zehatzik gabe, horiei buruzko edozein erabaki hartzeko beharrezkoa baita adostasun politikoa.
Euskal baserrien landa-errentamendua berezko izaera duen erakundea da, beharbada zentsuetatik hurbil dagoena, eta testuak berezitasun hori gorde nahi du, nahiz eta erakundearen garatze bidea botere publikoen zeregina izan eta erabaki politikoen menpe egon.
Legeak, orobat, sozietate zibilak arautu nahi ditu, horiek aspaldiko espiritu baten adierazleak baitira, besteak beste, gizakumeak elkarrekin jardutekoa. Halakoak irauten du egunotan ere, kofradia, ermandade eta mutualitateetan eta ez da arauketa propio baten objektua izan orain arte.
II Liburuak oinordetzak ditu araugai. Aiarako forua eta Bizkaiko tronkalitateari buruzko arauak salbuetsita, Euskal Herriko oinordetza zuzenbidea beti izan da ohiturazkoa, Bizkaian ziren arau idatzi bakandu batzuk izan ezik. Gainerakoan, agiri zaharrek adierazten dute arau bertsuak aplikatu zirela hiru herrialde historikoetan eta alkarpoderosoak eta testamentu mankomunatuak sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo ere. Hori dela eta, idazketa-batzordeak erabaki du idazkera bera egitea ororentzat, Bizkaiko eta Aiarako arau bereiziak jarraian datozela. Horretara jarrita, testamentu egilearen askatasuna zabaltzen da.
Hilburuko testamentua heriotza-arriskuan egindako testamentua da eta egoki dago araututa Bizkaiko Foruan. Hainbatez, arauketa hori hedatzen da hiru herrialde historikoetara, Zuzenbide Zibil erkidea aplikagarri izan dakien.
Kode Zibilak bereziki debekatu zuen testamentu mankomunatua, Alemaniako Kodearen debeku gogorra aintzat harturik, baina horrek sortzen dituen susmoak eta errezeloak gutxitzen joan dira araubide modernoetan. Bizkaiko Forua eta 1992. urteko euskal legeak haren indarra gorde dute, senar-emazteen artean soil-soilean bada ere.
Testamentu egiteko molde hau Erroman sortu zen gerra egoeran zeuden soldaduentzat. Hartara, elkarrekiko testamentu egin zezaketen haiek, bata bestearentzat eta testu honen idazketa-batzordeak horren indarra areagotu nahi izan du, mota horretako testamentua egiteko aukera emanez bi pertsonen artean, senide edo elkarbizitza harremanak dituztenak badira horiek.
Nahitaezko oinordetzari dagokionez, desberdintasun handiak dira gure zuzenbide historikoan. Horiek bateratze bidean jartzea komenigarri izango litzateke. Aiarako Foruak testamentu egiteko askatasun osoa gordetzen du. Arean ere, ikusirik horrek Aiaran dituen sustrai sendoak, uste da zuhurra dela erakunde hori gordetzea.
Gainerakoetan, agerikoa da leku askotan Kode Zibilaren seniparte-sistema dagoela indarrean, Bizkaian izan ezik. Bertan senipartea hartu zen Castillan indarrean zegoen Partiden Legeetatik, hori ere gure tradizioaren aurkakoa zela, eta jarauntsiaren lau bostenekoa zen, Kode Zibilak bi herenetara murriztu arren, bat seniparte hetsiarena eta bestea hobekuntzarena.
Testuak seniparte bakarra ezartzen du, ondarearen heren batena, Euskal Autonomia Erkidego osorako. Uste izan da erabaki hori oso garrantzitsua dela eta laguntzen duela, beste edozerk baino gehiago, euskal zuzenbideari batasuna ematen eta Europako legeriei buruz hurreratzen.
Salbuespen bakarra da, nahitaez, Aiarako haranarekin egin beharrekoa, testamentu egiteko orduan erabateko askatasuna gorde behar baita.
Alkarpoderosoa edo komisarioaren bidezko testamentua oinarrizko osagaia da Bizkaiko oinordetzan. Lege honek ñabardura batzuk barruratzen ditu horretan. Testamentua egiteko ahalordeak euren osotasunean gordetzen ditu, betiere notarioaren aurreko testamentuan egiten badira. Ezkontideek edota izatezko bikotekideek ezkontza hitzarmenean edo oinordetza itunean egin dezakete halakoa. Berrikuntzarik nabarmenena izan daiteke, beharbada, alargunaren eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen arteko berdintasuna, egungo legeriaren aginduak betetzeko asmoz.
Bizkaiko erakunderik esanguratsuena, zuzenbide pribatuari dagokionez, tronkalitatea da. Horren lorratza ere begien bistakoa da Nafarroan eta Lapurdiko ohituretan. Aldiz, Gipuzkoan eta Araban ez dago araututa, herrialde horiek inoiz ere ez baitzituzten euren legeak idatzi. Bizkaian bilduta dago Foruan eta zabal garatuta 1992. urteko Legean. XX. mende hasieran, tronkalitatea zen erakunderik bereizgarriena eta estimatuena, bizkaitar legelarien aldetik.
Egungo gizartearen bilakaera, ostera, mota honetako erakundeen aldekoa ez da.
Nolanahi ere, berorrek Bizkaian dituen sustraiak aintzat hartuta, zuhurtasunak aholkatzen du berori gordetzea.Testuak bizirik gordetzen du Bizkaian tronkalitatearen erakundea eta foru sakaren egikaritza ondasun tronkalak besterentzen direnean. Testuak eskubide horren egikaritza argitu eta erraztu egin nahi du eta, modu batean zein bestean, horren aplikazioetan gerta daitezkeen gehiegikeriak arindu. Hartara, berrikuntzarik irtenena da aspaldiko deuseztasun erabatekoa, tronkalitatetik kanpo diren arrotzen mesederako egindako ekintzetan, deuseztagarritasun erlatibo edo mugatu bihurtzen dela, Jabetza Erregistroan noiz inskribatu eta hurrengo lau urtetan egikaritu behar baita.
Saka eskubidearen egikaritzeari dagokionez, ondasun tronkal bat arrotz bati besterentzen zaionean, testuak mugatu egiten du hori, hiri-lurrean edo sektoreen arabera urbanizatzeko moduko lurzoruan badaude ondasun horiek. Eskubidea egikaritzeko moduak ere, bitarikoak proposatzen ditu testuak, bata, zuzenetik egitekoa eta bestea, iragarkien bidez, bi-biak notarioen fede publikoaren pekoak, tronkaleko senideei deia egiteko.
Testuak arautzen du, orobat, baserri baten errentariak izan dezakeen eskubidea, errentapeko etxebizitza eskuratzeko, kontratuaren indarraldia berrogei urtekoa baino gehiagokoa bada. Euskal baserriaren berezitasuna da hori, finkaren errendamenduan familiaren etxebizitza sartzen baita eta horrek ahalbidetzen du errentariak ere, testuaren 86. artikuluak arauturikoaren arabera, lehenespenez eskuratzeko eskubidea.
Modu esanguratsuan batzen da testu honetara Aiarako Forua. Tradizioz artikulu bakarrekoa izan ohi da hori. Hemen, berriz, luze-zabal garatzen da, legelari arabarren ekarpenekin, botere osoko gozamenaren araubidea, Aiarako modalitateak barne.
Era berean, gipuzkoar baserriaren oinordetzari buruzko arauak garatzen dira testuan.
Baserria zer den 97. artikuluan zehazten da eta orobat, eskuratzaileen betebeharra, baserriaren xedea gordetzeko.
Oinordetza-itunak hedadura handiz arautzen dira Liburu honetan. Kode Zibilaren debekua gorabehera, horrek eragozten zuela oinordekoa izateko ituna, erakundea bizirik zegoen Bizkaian, batez ere ezkontza bidezko itunetan eta debekua ez da arrazoizkoa gaur egun hainbat legelarirentzat. Horrexegatik eman behar zaio arreta berezia eta berme-arauak ezarri horren baitan.
III liburuan barneratzen dira ezkontza bitarteko ondasunen araubidea eta horren I tituluan ezartzen da aukera askeko araubidea, ezkontza egin aurretik zein ondoren.
Hitzarmenik ezean, Kode Zibilak arauturiko irabazpideen araubidea izango da aginduzko.
Bizkaiko Forua aplikagarri non den eta bertako lurraldean, hala ere, liburu honen II tituluak ezartzen du, tradizioaren arabera, ulertzen dela ezkontideen artean foru komunikazioa dela aginduzko, Foruak arautzen zuen bezalaxe, eta horren bidez ondasun guztiak erkide egiten dira, horiek higigarriak edo onibarrak izan, edozein dela euren jatorria.
Jarraian datoz xedapen iragankorrak. Horien artean azpimarratzekoa da zazpigarrena, horrek ezartzen baitu euskal auzotasun zibila, berori eskuratuko dutela, besterik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoaren herritar guztiek, lege hau indarrean sartzen denetik.
Azken xedapenen artean, bigarrenak zehazten du ezkontzei buruzko ondorioak hedatzen direla izatezko bikoteengana, horiek badira maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteei buruzkoan sarturik daudenak.Bide beretik, lege horri egiten zaizkio eraldaketa laburrak, dela 2. artikuluan (legearen aplikazioa zehazteko, euskal auzotasun zibila dela loturazko puntua), dela 5. artikuluan (legezko ondare-erregimen ekonomiko gisa ezarriz ondasunen banantzearen araubidea).
Azkenean, xedapen indargabetzaileak deuseztatzen du aurretiazko legeek izan dezaketen indarra, baldin eta orain aldarrikatzen denaren aurkako zerbait arautzen badute.
ATARIKO TITULUA
I. KAPITULUA
Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak
1. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila osatzen dute lege honen xedapenek, ohiturak eta zuzenbide hori eratzen duten printzipio orokorrek.
2. Eusko Legebiltzarrari dagokio lege hau onestea, geroagoko aldarazpenak nahiz garapenak egitea, eta Europar Batasunak orokorrean ezarritako xedapenei egokitzea ere bai.
3. Ohitura, nabaria ez bada, frogatu egin beharko da.
2. artikulua
Jurisprudentziak Euskal Zuzenbide zibila osatuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Zibileko Salak hura aplikatzean ematen duen doktrina errepikatuarekin.
3. artikulua
1. Legerik edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean, ordezko moduan aplikatuko dira Kode Zibila eta indarrean dauden gainerako xedapen orokorrak.
2. Lege horien etorkizuneko aldaketak aplikatuko dira, euskal zuzenbide zibila zein printzipiok eratu eta printzipio horien aurkakoak ez diren neurrian.
4. artikulua
Askatasun zibilaren printzipioa, euskal zuzenbide zibilean tradiziozkoa dena, aintzakotzat harturik, legeak esku-emaileak direla uste izango da, eta legeok eratortzen dituzten eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, interes edo ordena publikoaren aurkakoa ez bada eta hirugarrenari kalterik egiten ez badio.
II. KAPITULUA
Euskal Lege zibilaren printzipio eratzaileak
5. artikulua
1. Jabetzaren gaineko euskal ikuskera ez da indibidualista, baizik eta solidarioa.
Norberaren interesen gainetik, lehentasuna dute familiaren nahiz gizartearen interesek, eta pertsonaren duintasunak.
2. Legeek jabetza-forma desberdinak babestuko dituzte, hala nola auzo-jabetza, familia-jabetza nahiz gizarte-jabetza, betiere tradizio historikoarekin ildotik, eta tradizio hori zein alditan aplikatzekoa izan eta une horretako gizarte-errealitateari egokituta.
6. artikulua
Pertsonenganako errespetua eta begirunea euskal legeriaren oinarri dira.
7.artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetan formalizatu ahal izango dira lege honek araututako egintzak eta kontratuak.
2. Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza horretan idatziko dira agiri publikoak; eta, hizkuntza ofizialak bat baino gehiago izanez gero, alderdiek aukeratutakoa erabiliko da. Alderdien artean desadostasuna gertatuz gero, agerkai publikoa bertako hizkuntza ofizial guztietan idatzi beharko da. Tokiko hizkuntza ofizialetatik eskatzaileak zein aukeratu eta hizkuntza horretan luzatuko dira kopiak.
III. KAPITULUA
Euskal Lege zibilaren aplikazio-eremua
8. artikulua
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan aplikatuko da, salbu eta manu zehatzek beren-beregi adierazten dutenean manu horiek lurralde jakin batean bakarrik daudela indarrean.
9. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean legeria-aniztasunak indarrean dirauen artean, Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskal Lege zibilaren indarraldirako lurralde-eremua mugatzea, eta, hala denean, barne gatazkak konpontzeko arauak ezartzea ere bai.
2. Arau berezirik izan ezean, zenbait antolamendu juridiko aldi berean izateak lege-gatazkak eragiten dituenean, gatazkok konponduko dira, estatuak emandako arau orokorren bidez, kasuan kasuko erakundearen izaera kontuan harturik.
3. Tokiko gatazkak gertatzen direnean, lurralde batzuetan indarrean dauden arauen artean, edo gatazkak gertatzen direnean arau horien eta Euskal Autonomia Erkidegoko arau orokorren artean, gatazkok konponduko dira, Kode Zibilaren xedapenen bitartez, betiere ondasun tronkalen arloan indarrean dagoen lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.
10. artikulua
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide zibila aplikatzen zaie euskal auzotasun zibila duten pertsona guztiei.
2. Euskal auzotasun zibila, edo, bestela, tokiko auzotasun zibila, hori aplikatu behar denean, Kode Zibilaren arauekin bat etorriz eskuratu, iraunarazi eta galdu egiten da, betiere ondasun tronkalen kasuan lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.
3. Lege honek zuzenbide zibileko arauak jasotzen dituela kontuan hartuta, halako batzuk arau berezi moduan indarrean badaude Bizkaiko lurralde historikoan, eta Laudio eta Aramaioko udaletan, orduan lurralde horietan tokiko auzotasun zibila dutenei aplikatzen zaizkie arauok, forudun izan zein izan ez.
11. artikulua
Euskal Autonomia Erkidegoan egiletsitako agerkai publikoetan, egileslearen euskal auzotasun zibila eta tokiko auzotasun zibila agerraraziko dira; eta agerrarazi beharko da, halaber, egileslearen ezkontzari edo izatezko bikoteari zein ondasun-araubide dagokion, horrek eragina izan badezake egiletsitako xedapenen gainean edo xedapen horien ondorioen gainean. Zalantza izanez gero, eta kontrakoa frogatu ezik, uste izango da auzotasun zibila dela jaiotza-lekuari dagokiona, eta ondasunen araubidea dela, ezkontideen azken egoitza erkidea non izan eta bertako lege-araubidea; eta, ezkontideek egoitza erkiderik izan ezean, ezkontza non egin eta bertakoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondasunen banantze-araubidea.
I. LIBURUA
ONDAREARI BURUZKO ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIOAK
12. artikulua
Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen dute landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.
12. artikulua
Landa-errentamenduaren kontratuak, euskal tradizioan, ezaugarri bereziak ditu, errentamenduaren egonkortasunari, errentariaren eskubidea eskualdatzeari eta bestelako alorrei dagokienez; horiek guztiek justifikatzen dute, lege honen xedapenetatik kanpo ere, errentamendu hori lege bereziaren bitartez arautzea.
14. artikulua
1. Bide-zorra eskuratzen da, tituluaren bidez edo hogei urteko preskripzioaren bidez.
2. Lur nagusiaren jabeak galdatu ahal izango du, kalte-ordain egokiaren bitartez, bidezorrari zabalera handiagoa ematea, lur horren beharrizanak asetzeko beharrezkoa den neurrian.
3. Lur nagusiaren jabeak ahalmena du, orobat, bere kontura zoruan sendotze-lanak egiteko, baldin eta lan horiei komenigarri baderitze lurra hobeto erabiltzeko, eta lanokin ez bazaio kalterik egiten zorpeko lurraren ustiatzeari; horretarako, aldez aurretik jakinarazpena egin behar zaio zorpeko lurraren jabeari.
15. artikulua
Jabeak eskubidea du, bere edukitzapeko landa ixteko, baina ezin du eragotzi gizabanakoek bertatik igarotzea, irabazirik gabeko erabilera dela eta, gizabanako horiek ez badute inongo ibilgailurik baliatzen.
Norbaitek eskubide hori erabiltzen badu, landaketak errespetatu beharko ditu, eta, kalteak eraginez gero, kalte-ordaina eman beharko du.
16. artikulua
1. Sozietate zibilak lege honen mende egongo dira, baldin eta halakoak eratzeko erabili bada kofradia, ermandade edo mutualitateen forma tradizionaletatik edozein.
2. Sozietate horien arauak izango dira, zehatz-mehatz, haien estatutuak eta barne arauak, betiere horiek guztiak ez direnean lege honen aurkakoak, berau garatzeko ematen diren arauen aurkakoak eta ordezko legeriaren aurkakoak.
Sozietate zibil horiek inskriba daitezke erregistro bereizi batean, horretarako sortua Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Sozietateak nortasun juridikoa izango du, inskribaturik egonez gero.
II. LIBURUA
OINORDETZAK
ATARIKO XEDAPENAK
17. artikulua
1. Pertsona baten eskubideak eta betebeharrak haren oinordekoei eskualdatzen zaizkie heriotza-unean bertan, lege honen xedapenekin bat etorriz, oinordetza-itunean ezarritakoa salbu.
2. Delazioa gertatuko da, noiz eta kausatzailearen heriotza-unean, eta non eta kausatzaile horren azken bizilekuari dagokion tokian, edo, halakorik izan ezean, heriotzari dagokion tokian. Hildakoak testamentu-ahalordea egiletsita badauka, oinordetza irekiko da, ahalorde horrek ukitzen dituen ondasunei dagokienez, komisarioak ahalordea erabiltzen duen unean, edo, bestela, lege honek aipatu arrazoietatik edozeinen ondorioz ahalordea azkentzen den unean.
18. artikulua
1. Oinordetza gauzatzen da, testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez, edo, bi horiek izan ezean, legearen xedapenen bidez.
2. Ondasun batzuk xedatu ahal dira testamentuaren bidez, eta beste batzuk, itunaren bidez. Testamentuak ez du oinordetza-ituna ezeztatzen; baina oinordetza-itunak baliorik gabe uzten du horren aurkakoa den testamentua.
I. TITULUA
TESTAMENTUZKO OINORDETZA
1. ATALA
Xedapen orokorrak
19. artikulua
1. Oinordetza antolatu ahal da, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez.
2. Jaraunslea da titulu unibertsalaren bidez izendatua izan dena, dela jarauntsi osoan, dela jarauntsiaren zati alikuota baten gainean. Jaraunsleak kausatzailearen ondasunak eta eskubideak eskuratzen ditu, horien edukitzari eusten dio, kausatzailearen betebeharretan subrogatzen da, eta jarauntsiaren zamak betetzeko betebeharra bereganatzen du.
3. Banakako tituluaren bidezko oinordekoak edo legatu-hartzaileak bere eskubidea baliatu ahal du, jaraunsle unibertsalen aurka, legatuaren ematea edo ordainketa galdatzeko.
4. Jaraunslea, aldi berean, legatu-hartzailea denean, legatua onartu eta jarauntsia arbuiatu ahal izango du.
20. artikulua
Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, norbait banakako tituluaren bidez izendatzen bada familia- edo lanbide-ondare baten oinordeko, eta horren balioa jarauntsiaren hiru laurdena baino handiagoa bada, orduan, izendatutako hori, ondorio guztietarako, jaraunsle unibertsaltzat joko da. Nahitaezko jaraunslea baldin bada, izendapena seniparteari egotziko zaio, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik.
21. artikulua
1. Kausatzaileak utzitako ondasunen kontura ordainduko dira.
a) Kausatzailearen seme-alabei eta ondorengoei zor zaien mantenua, betebehar hori beste pertsona batzuei ez badagokie.
b) Jarauntsiko zamak eta zorrak, eta
c) Ondasunak iraunarazteko gastuak, tributuak, aseguru-primak eta bestelako gastuak, betiere halakoek lotura dutenean aipatu ondasunekin; orobat, administratzaileak, kausatzailearen negozioak kudeatzean, bereganatutako betebeharrak, edota negozio horien ustiatzeak eratortzen dituenak, baldin eta ezkontide gozamendunak ez baditu horiek ordaindu behar.
2. Jaraunsleak erantzukizuna du kausatzailearen betebeharren gain, legatuen gain eta zamen gain, jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioaren neurrian.
22. artikulua
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean daude Kode Zibilak testamentua egiteko arautzen dituen forma guztiak, eta, gainera, «hilburuko» izeneko testamentua, heriotzaarriskuan egitekoa.
2. ATALA
Heriotza-arriskuan edo hilburuko testamentua
23. artikulua
1. Heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekukoren aurrean, idatziz nahiz hitzez. Testamentu horri, euskaraz, «hilburuko» deritzo.
2. Testamentu hori eraginik gabe geratuko da, baldin eta bi hil igaro badira, testamentugilea heriotza-arriskutik atera denetik. Testamentugilea epe horretan hiltzen bada, orduan ere eraginik gabe geratuko da testamentua, baldin eta testamentu hori ez bada egiaztarazten, prozesuko legeek agindutako moduan, heriotzaren ondorengo hiru hiletan.
3. Testamentugilea heriotza-arriskutik atera arren, beste testamentu bat egilesteko ezgaituta geratzen bada, egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik zenbatuta.
4. Behin testamentua epaiketa bidez egiaztarazi eta gero, hori notarioaren protokoloan jaso beharko da.
3. ATALA
Testamentu mankomunatua edo ermandadeko testamentuaren bidezko oinordetza
24. artikulua
1. Bi pertsona elkarrekin lotuta badaude, senidetasuna edo bizikidetasuna dela eta, bi horiek testamentua egin dezakete, agerkai bakarrean, testamentu mankomunatuaren edo ermandadeko testamentuaren bidez.
2. Testamentu hori notarioaren aurrean bakarrik egiletsi ahal izango da. Euskal auzotasun zibila dutenek testamentu hori egiletsi ahal izango dute, dauden tokian daudela.
25. artikulua
Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa elkarrekikoa izan daiteke. Kasu horretan, egilesleek elkar izendatzen dute oinordeko, euren ondasun guztietan edo batzuetan; eta testamentu horrek jaso ahal ditu hirugarrenen mesederako xedapen zatikakoak nahiz osoosokoak.
26. artikulua
Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa bi egilesleek batera ezeztatu edo aldatu ahal izango dute, beste testamentu baten bitartez edo geroko oinordetzaitunaren bitartez.
27. artikulua
Baliozkoa izango da egilesleetatik batek bere kabuz egindako ezeztapena, baldin eta besteari, aurretiaz eta notario bidez, jakinarazi badio ezeztatze-borondatea; betekizun hori izan ezik, ezeztapenak ez du ondorerik sortuko. Ezeztapena notarioaren aurreko agirian agerrarazi beharko da, eta eraginik gabe utziko ditu ezeztaturiko testamentuaren klausula guztiak.
28. artikulua
Ezkontideen kasuan, deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-epaia emanez gero, edo, izatezko bikoteen kasuan, bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero, azkentzea haien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik, ondorerik gabe geratuko dira haren xedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak, desgaitasuna duen seme edo alabaren mesederako.
29. artikulua
1. Testamentu mankomunatu egin duen egilesleetatik bat hildakoan, horren oinordetza irekitzen da, eta hildakoak egiletsitako xedapen guztiek ondorea sortzen dute.
2. Behin testamentu mankomunatuak eratortzen dituen betebehar guztiak beteta, bizirik dirauen egilesleak askatasunez xedatu ahal izango ditu bere ondasunak, inter vivos nahiz mortis causa.
4. ATALA
Komisario bidezko oinordetza
30. artikulua
Testamentugileak komisario baten edo batzuen ardurapean jar ditzake oinordekoaren izendapena, ondasunen banaketa, eta, oro har, ondasunok oinordetza bidez eskualdatzeko berak dituen ahalmen guztiak.
31. artikulua
1. Komisarioa notarioaren aurreko testamentuan izendatu beharko da.
2. Ezkontideek, ezkontzaren aurretik zein horren ondoren, komisario izendatu ahal dute elkar, ezkontzako itunetan nahiz oinordetza-itunean.
3. Izatezko bikotekideek komisario izendatu ahal dute elkar, euren ondarearen araubide ekonomikoa zein itunek arautu eta itun horretan bertan, edo oinordetza-itunean, baldin eta ituna notarioaren aurreko agiri publikoan egilesten bada.
32. artikulua
1. Komisarioak gaitasuna izan beharko du, kasuan kasuko egintza burutzeko, testamentu-ahalordea egikaritzen den unean.
2. Izendatutako oinordekoak edo oinordekoek oinordeko izateko gaitasuna izan beharko dute, kausatzailearen heriotza-unean, edo, bestela, testamentu-ahalordea egikaritzen den data horretan.
3. Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, komisarioak ezin izango du fideikomisorik ezarri; ezin izango ditu oinordekoaren inguruan baldintzapeko izendapenak egin, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez; eta ezin izango ditu erabakiak hartu, erabakion helburua baldin bada oinordekoen izendapena eta ondasunen adjudikazioa atzeratzea.
33. artikulua
1. Komisarioak bere kargua beteko du, ahalorde-emaileak testamentu-ahalorde horretan beren-beregi ezarritakoarekin bat etorriz, eta ezin izango du inola ere ahalorde hori aldarazi; eta, bertan ezer adierazi ezik, lege honen arabera eta ordezko zuzenbidearen arabera testamentugileari dagozkion ahalmen guztiak izango ditu.
2. Testamentugileak adierazi badu komisarioak zein pertsonaren artean aukeratu behar duen, orduan komisario horrek ahalordean ezarritakoa bete beharko du. Mota horretako adierazpenik egin ezean, komisarioak aukeratu beharko du alargunaren, bizirik dirauen izatezko bikotekidearen eta nahitaezko jaraunsleen artean; eta, ondasun tronkalen kasuan, tronkeroen artean bakarrik aukeratu ahal izango du.
3. Nahitaezko jaraunslerik izan ezean, komisarioak askatasunez izendatu ahal izango ditu oinordekoak.
34. artikulua
1. Testamentugilea hil eta hurrengo sei hileko epean, behin komisarioak bere izendapenaren berri jasota, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin beharko du; inbentario horren inguruan, kontu-arrazoiak eman beharko dizkie ustezko oinordekoei, eta, oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia egin ahal izango diote, betebehar hori bete dezan.
2. Komisarioak, agindei hori jaso arren, sei hileko epean ez badu betetzen ondasunen inbentarioa egiteko beharra, epaileak erabaki ahal izango du inbentarioa komisarioaren kontura egitea.
3. Ustezko oinordekoek eta jarauntsiko hartzekodunek inbentarioa aurkaratu ahal izango dute, eta ezkutatutako ondasunak bertan sartzea edota haien balorazioa berrikustea eskatu ahal izango dute.
35. artikulua
Komisarioak bere buruari adjudikatu ahal izango dizkio kausatzaileak berari eratxiki dizkion ondasunak, bai eta testamenturik gabeko oinordetzan edo testamentu-ahalordea egikaritu ezean berari legozkiokeen ondasunak ere.
36. artikulua
1. Komisarioaren kargua, edozein kasutan ere, borondatezko eta doakoa da, eta haren ahalmenak, mankomunatuak nahiz solidarioak, bere-berezkoak eta eskualdaezinak dira.
2. Komisarioak ahalorde-emailearen jarauntsirako albazea eta kontulari-banatzailea izendatu ahal izango ditu, ahalorde-emaileak ez badu hori egin.
37. artikulua
1. Oinordetza gauzatu eta jarauntsia onartzen ez den bitartean, ondasunen ordezkari eta administratzailea izango da testamentugileak bere testamentuan zein pertsona izendatu eta hori berori, testamentugileak izendatuari eratxiki dizkion ahalmenekin eta horri ezarri dizkion bermeekin.
2. Izendapena egin ezean, jarauntsia ordezkatu eta administratuko du alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, eta, hori izan ezean, komisarioak berak.
38. artikulua
Testamentu-ahalordea egikaritzeko dagoen bitartean, kausatzailearen seme-alabek eta gainerako ondorengoek mantenu-eskubidea izango dute, jarauntsiko ondasunek ematen dituzten etekinen kontura, baldin eta mantenu hori eskatzeko lege-egoera betetzen badute, eta ez badago beste inor, mantenua emateko betebeharra duena.
39. artikulua
Komisarioak betebeharra du, kausatzailearen seme-alaba eta ondorengoen gainean tutoretza edo kuradoretza era dadin eskatzeko, horiek adingabeak edo ezgaituak baldin badira.
40. artikulua
Testamentugileak komisario batzuk izendatu baditu, horiek modu mankomunatuan beteko dituzte euren eginkizunak, testamentuaren edukitik besterik ateratzen ez bada.
Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, lehenengo izendatuak hartuko du erabakia.
41. artikulua
1. Testamentugileak testamentu-ahalordea egikaritzeko epea aipatu ahal izango du.
Ezkontidea edo izatezko bikotekidea komisario izendatzen denean, horri epe mugagabea eman ahal izango zaio, edo bera bizi den urte guztietarako.
2. Epea aipatu ezean, hori urte betekoa izango da, testamentugilearen heriotzatik zenbatuta, edo haren inguruko heriotza-adierazpena epaiketa bidez eman denetik zenbatuta, oinordeko guztiak adin nagusikoak baldin badira; bestela, oinordeko horiek guztiek adinnagusitasuna lortzen dutenetik zenbatuta, ondore horietarako emantzipazioa nahikoa ez dela.
da, 3. Komisario izendatu denean alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bera testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, jarauntsiko ondarearen ordezkari, administratzaile eta gozamenduna, eta izaera horri eutsiko dio, baita ahalordea erabili eta gero ere.42. artikulua
Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, komisarioak testamentu-ahalordea erabili ahal izango du egintza batean nahiz batzuetan.
43. artikulua
1. Komisarioak testamentu-ahalordea egikaritu ahal izango du, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, notarioaren aurreko testamentuan nahiz oinordetza-itunean, titulu unibertsalaren ondorioz nahiz banakako tituluaren ondorioz, eta, betiere, legeak testamentugileari ezartzen dizkion mugak baino ez ditu izango.
2. Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, notarioaren aurrean bere testamentua egiten duenean, bertan erabili ahal izango du aurrez hildakoak berari emandako ahalordea, baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo jaraunsleen artean bakarrik. Kasu horretan, komisarioak izaera ezeztagarria eman ahal izango dio aurrez hildako ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen izenean egindako xedapenari.
3. Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordainduko ditu; ondasuntza horri dagozkion negozioak kudeatuko ditu; mugaeguneratutako kredituak kobratu ahal izango ditu; kreditu horiek bermatzeko, fidantzak eta eskubideak eratu badira, horiek ezereztea onartu ahal izango du; eta, oro har, administratzaile orori dagozkion egintzak burutu ahal izango ditu, baita ahalorde-emaileak berari eratxiki dizkion kudeaketa-ahalmenak egikaritu ere. Era berean, komisarioak legitimazio aktiboa nahiz pasiboa izango du, jarauntsiko ondareari dagozkion akzio guztietan.
4. Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko ondasunak edo eskubideak xedatu ahal izango ditu, baldin eta ahalorde-emaileak horretarako baimena eman badio, edo jarauntsiko betebeharrei, zamei eta zorrei aurre egiteko baimena eman badio, edo berak horri egoki baderitzo, batzuk besteen ordez eskuratzeko. Lortutako kontraprestazioa subrogatuko da besterendutako ondasunen lekuan, salbu eta jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordaintzeko erabiltzen denean.
5. Senipartedunak baldin badaude, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea komisario izendatu bada, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzaile, eta kostu bidezko xedatze-egintzak burutu baditu ondasun higiezinekin, enpresekin eta ustiategi ekonomikoekin, balore higigarriekin edo objektu baliotsuekin, nahitaezkoa izango da jarduteko gaitasun osoa duten senipartedunetatik edozeinek baimena ematea; eta, senipartedunak adingabeak edo ezgaiak badira, nahitaezkoa izango da epailearen baimena.
44. artikulua
Aurreko artikuluan ezarritako kasuan izan ezik, ezeztaezinak izango dira komisarioak testamentu ahalordea erabiliz egiletsitako xedapen guztiak. Hori gorabehera, deia berriro egin ahal izango da, baldin eta xedapena deusez gertatzen bada, edo onuradunek ez badute hori onartu nahi edo ezin badute hori onartu. Kasu horretan, komisarioak beste izendapen bat egin ahal izango du, urte beteko epean, egitate horiek sinesgarriro jakin dituenetik zenbatuta.
45. artikulua
Testamentu-ahalordea azkenduko da.
1. Hori egikaritzeko zein epe eman eta epe hori agortzean.
2. Komisarioaren heriotza, ezintasun edo gertatze bidezko ezgaitasunaren ondorioz.
3. Ezkontide komisarioaren kasuan, behin testamentu-ahalordea egiletsi eta gero, ezkontzaren inguruko banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-demanda aurkeztearen ondorioz, nahiz eta kausatzailea hil aurretik epaia eman ez.
4. Ezkontide komisarioa berriro ezkontzen denean, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean edo ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat duenean, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu duenean izan ezik.
5. Uko egitearen ondorioz. Komisarioak uko egiten duela ulertuko da, baldin eta, horretarako epailearen bidez agindeia jaso ondoren, ez badu izendapena onartzen, hirurogei eguneko epean.
6. Kausatzaileari edo horren ondorengoei begira, komisarioak oinordeko izateko ezduintasun-arrazoiren bat betetzen duenean.
7. Ahalordean bertan ezarritako arrazoien ondorioz.
8. Ezeztapenaren ondorioz.
9. Izatezko bikotea azkentzearen ondorioz, azkentzeko arrazoia ez bada izatezko bikotekideak elkarrekin ezkontzea.
46. artikulua
Testamentugilearen borondateak lehentasuna du beti, atal honetako arauak interpretatu eta aplikatzeko orduan.
II. TITULUA
TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNARI JARRITAKO MUGAPENAK
1. ATALA
Senipartea
47. artikulua
Senipartedunak dira.
a) seme-alabak edo ondorengoak, edozein gradutan; eta.
b) alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, horren gozamen-kuota dela bide, eta, betiere, beste jaraunsle-mota guztiekin batera.
Bizkaiko gune forudunean edo Lur Lauan, eta Arabako Laudio eta Aramaioko udal mugarteetan, tronkalitateari buruzko arauek lehentasuna dute, senipartearen gainean; baina, tronkeroa seniparteduna denean, berari esleitutako ondasun tronkalak seniparteari egotziko zaizkio.
48. artikulua
1. Ondorengoen senipartea jarauntsiaren gaineko kuota bat da, balio ekonomikoaren arabera kalkulatzen dena; testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere oinordekoei, jaraunsle-izendapenaren bidez, legatuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz bestelako moduez.
2. Testamentugileak betebeharra du, bere oinordekoei senipartea eskualdatzeko; baina, horien artean, bat edo batzuk aukera ditzake, eta gainerakoak baztertu, esanbidez nahiz isilbidez.
3. Bazterketarik ez egitea eta isilbidez baztertzea parekoak dira.
4. Ondorengoa nahitaezko jaraunslea baldin bada, eta, nahita edo nahi gabe, preterituta geratzen bada, preterizio hori bazterketaren parekoa da.
5. Seniparteari uko egin dakioke, kausatzailearen heriotza gertatu aurretik ere, horretarako eginiko oinordetza-itunaren bidez, kausatzailearen eta senipartedunaren artean.
Senipartedun guztien uko egitea izan ezik, senipartearen ukiezintasuna gordeko da, berorri uko egin ez dioten senipartedunentzat.
49. artikulua
Seme-alaba edo ondorengoen senipartea, kopuruari dagokionez, jarauntsiko ondasunen heren batekoa da.
50. artikulua
Seme-alabak hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira, euren ondorengoak izango dira haien ordezko edo ordezkari.
51. artikulua
1. Testamentugileak senipartea eman ahal izango die bere ilobei edo urrunagoko ondorengoei, nahiz eta horien gurasoak edo aurrekoak bizirik egon.
2. Nahitaezko jaraunsle guztiak preterituz gero, horrek berarekin dakar ondare izaerako oinordetza-xedapen guztien deuseztasuna.
3. Nahitaezko jaraunslea, esanbidez edo isilbidez, baztertua izan bada, eta testamentuak seniparte kolektiboari kalte egiten badio, orduan jaraunsle horrek eutsi egiten die hirugarrenen aurka dituen eskubideei.
52. artikulua
1. Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak gozamen-eskubidea izango du, kausatzaileak utzitako ondasun guztien erdien gainean, ondorengoekin edo aurrekoekin batera agertuz gero.
2. Ondorengorik eta aurrekorik izan ezean, gozamena izango du, ondasunen bi herenen gainean.
53. artikulua
1. Ezkontideari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari bere gozamen-zatia ordaintzeko, jaraunsleek esleitu ahal dizkiote bizi arteko errenta, ondasun zehatz batzuen produktuak edo eskudiruzko kapitala; horretarako, elkarrekin ados jarrita jardun behar dute, edo, bestela, epailearen aginduz.
2. Hori egiten ez den bitartean, jarauntsiko ondasun guztiak lotuta daude, alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari dagokion gozamen-zatiaren ordainketarekin.
3. Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamena diruaren gainekoa edo inbertsio-funtsen gainekoa baldin bada, funtsok elkarren artean pilatzeko modukoak izan zein izan ez, gozamen horri, lehenengo eta behin, kausatzailearen xedapenak aplikatzen zaizkio, bai eta gozamendunaren eta jabe soilen arteko hitzarmenak ere. Halako hitzarmenik izan ezean, diruaren gaineko gozamena duenak eskubidea du, kapitalaren ondoriozko korrituen gainean eta bestelako etekinen gainean; eta, bestalde, inbertsio-funtsek eratorritako partaidetzen gaineko gozamena duenak eskubidea du, eraketa-datatik gozamena azkendu arte sortutako gainbalioen gainean. Ustezko etekin eta gainbalio horiei fruitu zibilen erregelak aplikatuko zaizkie.
54. artikulua
Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, bere seniparteaz gain, biztantzeko eskubidea izango du, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, betiere alargun dirauen artean, ezkonduen antzeko bizimodurik egiten ez duen artean, ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat ez duen artean edota izatezko beste bikote bat eratzen ez duen artean.
55. artikulua
Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, banandutako ezkontideak ez du seniparte-eskubiderik izango, eta, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, ez du biztantzeko eskubiderik izango, baldin eta banantzea epai irmoan adierazi bada, edo banantze hori elkarrekin ados jarrita erabaki eta modu sinesgarrian jasota badago; orobat, ezkontideak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean, edota bizirik dirauen izatezko bikotekideak, beste norbaiti lotuta dagoenean, sentimendu- eta sexu-harremanak direla bide.
56. artikulua
1. Seme-alaba eta ondorengoei ezin izango zaie ezarri ordezpen edo kargarik, horrek xedapen askeko zatia gainditzen badu, salbu eta hori nahitaezko beste oinordeko batzuen mesederako egiten denean.
2. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango senipartea ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.
57. artikulua
Kausatzaileak bere ezkontideari legatu gisa eman ahal izango dio bere ondasunen gaineko gozamen unibertsala; gozamen hori azkenduko da, 55. artikuluko senipartea zein arrazoik azkendu eta arrazoi berberen ondorioz. Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, legatu hori eta xedapen askeko zatiaren gainekoa bateraezinak izango dira.
Kausatzaileak bi legatu horiek hautabidez xedatzen baditu, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak egingo du aukeraketa.
2. ATALA
Jarauntsia kalkulatzea eta seniparteak ordaintzea
58. artikulua
Seniparte-kuota kalkulatzeko, kontuan hartuko da oinordetzako ondasun guztien balioa, oinordetzarako delazioa gauzatzen den unean, betiere zor eta zamak kenduta. Balio likidoari gehituko zaio zenbatu beharreko dohaintzen balioa; halako dohaintzak dira esanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edota nahitaezko jaraunsle ez direnen mesederako egindakoak.
59. artikulua
1. Zenbatu beharreko dohaintzen balioa izango da dohaintzok kausatzailearen heriotza-unean zutena; betiere, aurretiaz kendu behar dira dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunetan egin eta ordaindutako hobekuntza onuragarriak, eta, era berean, dohaintza-hartzaile horrek ordaindutako artatze- edo konponketa-gastu bereziak, baldin eta gastuok ez badira beraren erruz gertatu. Ondasunen balioari erantsiko zaio dohaintzahartzailearen erruz gertaturiko narriaduren zenbatespena, narriadurok ondasunen balioa txikitu badute. Dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunak besterendu baditu, horien balio gisa hartuko da besterentze-unean ondasunok zutena. Ondasun batzuk dohaintzahartzailearen erruz suntsitu badira, horiek suntsitze unean zuten balioa bakarrik zenbatuko da.
2. Nahitaezko jaraunsleen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango dira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak kontrakoa xedatzen ez duenean edo dohaintzaemaile horrek esanbidezko bazterketarik egiten ez duenean.
3. Kolazionatu beharreko dohaintzak halakoak izango dira, banaketa-unean duten balioaren neurrian.
4. Senipartedun baten mesederako egindako oinordetza-xedapenak kolazionatu beharrekoak izango dira, baldin eta halakoetan gainerako senipartedunen esanbidezko bazterketa egin ez bada.
60. artikulua
Testamentu-ahalordea izanez gero, eta senipartea finkatzeko helburuarekin, ondasunen balorazioa egingo du.
1. Komisarioak, oinordetzaren gaineko interesik ez badu.
2. Komisarioak, kausatzaileak izendatu duen kontulari-banatzailearekin batera.
3. Komisarioak, ustezko oinordekoekin batera.
4. Epailearen erabakiz.
3. ATALA
Tronkalitatea, Bizkaia, Aramaio eta Laudion
1. azpiatala
Xedapen orokorrak
61. artikulua
1. Bizkaiko Lur Lauan, eta Arabako Aramaio eta Laudioko udal mugarteetan, onibarren gaineko jabetza tronkala da. Tronkalitateak ondarearen familia-izaera babesten du.
2. Ondasun tronkalen jabeak horiek xedatu ahal ditu, bakarrik, senide tronkeroen eskubideak errespetatuz.
3. Xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, lege honetan ezarri forma eta ondoreekin.
62. artikulua
1. Senidetasun tronkala beti zehazten da, Bizkaiko Infantzonatuan edo Lur Lauan, nahiz
Arabako Aramaio eta Laudioko udal mugarteetan kokaturiko onibarrari begira.
2. Onibarrak tronkalak dira, senide tronkeroak daudenean bakarrik.
3. Ondasunak senide tronkeroetatik kanpo eskuratzen direnean, nahiz eta lehenago horietariko baten jabetzapekoak izan, ez dira tronkal bihurtzen, ondorengo bati eskualdatzen ez zaizkion bitartean.
63. artikulua
1. Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira jabetza eta gainerako gozatzeeskubide errealak, baldin eta lurzoruaren gainekoak badira, edota bertan eraiki, landatu eta ereiten den guztiaren gainekoak.
2. Onibar gisa hartuko dira ondasun higigarriak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatu ondasunetarako destinatzen badira edo horiei lotuta badaude, salbu eta, kalterik eragin gabe banantzeko modukoak izanik, modu independentean eskualdatzen direnean.
3. Fruituak eta landareak, banantzeko modukoak izanik, lurzorutik bereizita eskualdatzen badira, ez daude tronkalitate-printzipioaren mende, ezta zuhaitzak ere, horiek mozteko besterentzen badira.
64. artikulua
1. Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira, bakarrik, Bizkaiko Infantzonatu edo Lur Lauan, nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udalerrietan kokaturikoak.
2. Infantzonatua edo Lur Laua da Bizkaiko lurralde historiko osoa, salbu eta Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentziako hiribilduen zati forugabea, eta Urduñako hiria.
65. artikulua
1. Aipatu hiribilduen eta hiriaren lurraldearen barruan, tronkalitatea aginduzkoa izango da, bakarrik, Lur Lauari dagokion gunean; hiriek egindako planoetan dago mugatuta gune hori, eta Bizkaiko Batzar Nagusiek plano horiek onetsi zituzten, 1994ko maiatzaren 4ko erabakiaren bitartez.
2. Bizkaiko udalerrien mugetan administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko ukitutako lurraldeetan aplikatu beharreko zuzenbide zibila.
66. artikulua
Senide tronkeroak dira, odolkidetasunez zein adopzio bidez.
1. Beheranzko zuzeneko lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak.
2. Goranzko zuzeneko lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurrekoak, eskuraketa-titulua edozein izanik ere.
Bi ezkontideek ezkontza bitartean eskuratutako onibarrei dagokienez, edota izatezko bikotekideek bikotearen indarraldian zehar eskuraturiko onibarrei dagokienez, tronkero dira bi ezkontideak edo izatezko bikotekide biak. Nahiz eta ondasun horiek seme-alabei edo ondorengoei eskualdatu, ezkontide edo izatezko bikotekide eskuratzaileek eusten diote goranzko lerroan tronkero izateari, ondorengo titularrarekin duten senidetasun-gradua edozein izanik ere.
3. Alboko lerroan, laugarren gradurainoko albokoak, betiere onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretan.
67. artikulua
1. Beheranzko lerroan, senidetasun tronkala luzatzen da, gradu-mugarik gabe, 62.3 artikuluan xedatutakoa salbu.
2. Goranzkoan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarraren edukitza lehenengoz izan zuen aurrekoarengan.
3. Albokoan, senidetasun tronkala odoleko laugarren gradu zibileraino heltzen da, hori ere barne.
68. artikulua
1. Tronkalitatea sortzen da, Bizkaiko toki-auzotasun zibila edo Aramaio eta Laudio udal mugarteetako toki-auzotasun zibila duen pertsonak onibarra eskuratzen duen unetik; eta, une horretatik aurrera, tronkalitatea hedatzen zaie pertsona horren ondorengo guztiei, lege honen 62.3 artikuluan ezarritakoa salbu.
2. Behin tronkalitatea eratuta, senide tronkeorek, euskal auzotasun zibila izan zein izan ez, euren lehenespen-eskubideari eusten diote, titularrak inter vivos nahiz mortis causa gauzatzen dituen xedatze-egintza guztietan.
3. Familian tronkalitatea azkentzen da, titularra hiltzean ez badago senide tronkerorik.
Tronkalitatea azkentzen da, halaber, titularrak Bizkaiko toki-auzotasun zibila galtzen duen unean ez badago senide tronkerorik zuzeneko lerroan, ezta alboko lerroko bigarren eta hirugarren graduetan ere.
69. artikulua
1. Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak inter vivos eta doan burutzen badira, kanpokoen mesederako edo ondasunok eskuratzeko lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, senide tronkeroek egintza horiek deuseztatu ahal izango dituzte, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.
2. Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak mortis causa burutzen badira, kanpokoen mesederako edo lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, egintzok baliozkoak izango dira; hala ere, senide tronkeroek testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal izango dute, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.
70. artikulua
1. Tronkalitate-eskubideak gailentzen dira, seniparteari begira.
2. Pertsona bera, aldi berean, oinordeko tronkeroa eta seniparteduna baldin bada, tronkero gisa dagozkion ondasunak haren seniparteari egotziko zaizkio.
3. Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea ondasun eztronkalekin ordainduko da, eta, halakorik ez dagoenean, eta orduan bakarrik, ondasun tronkaletara jo ahal izango da, beharrezkoa den kopuruan.
4. Ezin izango da ordezpen edo zamarik ezarri ondasun tronkalen gainean, lerro bereko beste senide tronkero baten mesederako ez bada.
5. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango ondasun tronkalak ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.
6. Tronkeroek konmutatu ahal izango dute alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari ondasun tronkaletan dagokion gozamena, 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; horretarako, eskudiruzko kapitala emango diote, eta hark askatasunez xedatu ahal izango du kapital hori.
7. Kausatzailearen ondasun tronkalak zenbatuko dira, seniparte-kuota kalkulatzeko; eta ulertuko da ondasunok, lehenengo lekuan, senipartearen ordainketari egozten zaizkiola, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu ezik.
8. Kausatzailearen zorrak ordainduko dira ondasun higigarrien eta ondasun higiezin eztronkalen zenbatekoarekin; eta batzuk eta besteak nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, lerro bakoitzeko ondasun tronkalek izango dute erantzukizuna, bakoitzaren zenbatekoaren arabera.
71. artikulua
Baserria horri lotutako lurrekin batera doan eskualdatzean, eskualdaketa horrek bere baitara bilduko ditu, kontrakoa xedatu ezean, baserrian bertan hura ustiatzeko dauden altzariak, abelburuak, ustiatze-eskubideak, makineria eta instalazioak.
2. azpiatala
Lehenespenez eskuratzeko eskubide tronkalak
72. artikulua
1. Tronkeroei lehenespenez eskuratzeko eskubidea dagokie, ondasun tronkalak kostu bidez besterentzen zaizkienean tronkalitatetik kanpokoei. Eskubide horren hedadura eta hura egikaritzeko modua azpiatal honen arauei egokitu behar zaizkie.
2. Lehenespeneko tronkeroek bakarrik egikaritu ahal dituzte eskubide horiek; halakotzat hartzen dira, ondoren, lerroz lerro eta lehenespen-hurrenkeraren arabera aipatuko direnak.
1. Beheranzko zuzeneko lerroan daudenak.
2. Goranzko zuzeneko lerroan daudenak.
3. Anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, azken horiek haiekin batera agertzen badira.
3. Era berean, eskubide horiek bidezkoak izango dira, baldin eta besterentzea egiten bada, lehenespenez eskuratzeko eskubidea nork egikaritu eta geroagoko lerroan lehenespeneko senide tronkero denaren mesederako.
4. Lehenespenez eskuratzeko eskubideari uko egin ahal zaio edozein unetan; baina uko-egite hori ez da loteslea izango tronkeroarentzat, horren datatik urte bete igarotakoan.
73. artikulua
Lerro bakoitzaren barruan, hurbileko senideak urrunekoa baztertzen du. Gradu bereko senideak bat baino gehiago izanik, guztiek ere lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritu nahi badute, orduan, finkaren edukitza zein tronkerok izan eta horrexeri dagokio eskubidea.
Halakorik izan ezean, eskuratzailea izendatuko da, notarioaren aurrean egindako zozketaren bidez.
74. artikulua
Ez da lehenespenez eskuratzeko eskubiderik gertatuko, besterendutako finkak hirilurrean edo sektoreen arabera urbanizatzeko moduko lurzoruan badaude.
75. artikulua
Finka bat baino gehiago besterentzen badira, tronkeroak bere eskubidea egikaritu ahal izango du, bati edo batzuei begira, eta ez gainerakoei begira; baina, baserria besterentzen bada, orduan hori ustiategi gisa eskuratu beharko du, horri lotuta besterentzen diren lur guztiekin batera, nahiz eta Jabetza Erregistroan bananduta inskribaturik agertu.
76. artikulua
Norbaitek ondasun tronkalak besterendu nahi baditu, eta ondasun horiek foru-saka eskubidearen mendekoak badira, senide tronkeroei dei egingo die, notarioaren bidez.
Deia aldarrikatuko da ediktuen bidez. Horiek artikulu honetan arauturikoaren arabera argitaratuko dira.
Ediktuan ondorengoak adieraziko dira: besterentzea nork egin nahi duen eta horren nondik norakoak, besterendu nahi den finkarenak, horren eskuraketa-titulua nondik datorkion, katastroaren araberako balioa, horrelakorik baldin balego, eta besterentzea gauzatzeko aukeratutako notarioa, baita finkaren erregistroko inskripzio-ezaugarriak ere, halakoak balitu.
Ediktua, edozelan ere, finka zein udal mugartetan kokaturik egon eta udaletxeko iragarkietarako tokian emango da argitara.
Deia notario-aktaren bidez adieraziko da. Horretarako, notarioak alkateari ediktua eskura eman edo jaso izanaren agiridun ziurtatutako postaz igorri diezaioke, iragarkietarako tokian jarri eta hamabost egunez etenik gabe jendaurrean egon dadin. Jaso duenak hori horrela izan dela egiaztatuko du berak izenpetutako edo ediktuan beheko aldean onetsitako egiaztagiriz.
Deia, halaber, zuzeneko notario-jakinarazpenaren bidez egin daiteke. Ediktuaren xehetasunak bilduko ditu horrek eta senide tronkero guztiei egingo zaie. Ondore horretarako, alboko senideei egindako jakinarazpenaren kasuan, ulertuko da jakinarazpen hori haien semealaba eta ondorengoei ere egin zaiela.
77. artikulua
1. Tronkeroak onibarra eskuratu nahi badu, jakinarazpen pertsonala zein notariok egin eta notario horren aurrean agertuko da tronkeroa, jakinarazpenetik zenbatuta hil bateko epean, edo ediktua argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan. Egintza horretan bertan, tronkeroak gordailutu egingo du, fidantza gisa, katastroaren araberako balioaren ehuneko hogeia, balio hori ediktuan edo zuzeneko notario-jakinarazpenean agertzen bada.
2. Tronkero bat baino gehiago agertuz gero, guztiek ere fidantza jartzeko betebeharra izango dute, eta notarioak fidantza atxikiko du, eskritura egiletsi arte; norbaitek fidantza kentzen badu, bere eskubideari uko egiten diola ulertuko da.
3. Salmenta-eskrituraren aurreko notario-jarduna agerkai bakar batean jasoko da.
Notarioak burututako eginbide guztien lekukotza emango die agertzaileei.
78. artikulua
1. Notarioak alderdiei dei egingo die, alderdiok, aurreko artikuluan aipatu epea mugaeguneratu eta hurrengo hogei egun baliodunetan, peritua izenda dezaten; peritu horrek finka baloratu beharko du. Alderdiak ados jartzen ez badira, bakoitzak peritu bana izendatuko du, eta, hirugarren peritua izendatzeko, notarioaren aurrean zakuan sartuko dira lau perituren izenak. Notarioak berak izendatuko ditu lau horiek, finken izaera kontuan hartuta, finka horiek bide judizialean baloratzeko baimena duten perituen artean. Behin izenak zakuan sartuta, zozketa bidez izendatuko da lau horietatik bat. Notarioak perituei epea jarriko die, tasazioa egin dezaten; epe hori ezingo da izan hogei egunetik gorakoa.
Perituek finkatutako prezioa alderdientzat loteslea izango da, eta alderdiok eskritura egiletsi beharko dute, tasazioaren emaitza haiei noiz jakinarazi eta hurrengo hamabost egunetan.
Notarioak aipatu data horretan, saltzailea ez bada agertzen, ulertuko da ados dagoela, tronkeroek zein peritu proposatu eta peritu horren izendapenarekin.
2. Tasazioa ez da beharrezkoa izango, baldin eta eskualdatzaileak eta lehenespeneko tronkero izendatuak, prezioa hitzartzen badute, eta, aldi berean, eskritura publikoa formalizatzen badute.
79. artikulua
1. Fidantzarekin aurre egingo zaie hura nork eman eta horrexen betebeharrei; pertsona hori ez bada agertzen eskrituraren egilespenera, eskualdatzaileak aukeran du finkatutako prezioan egilespena egin dadin eskatzea edo hark eskuraketan atzera egin duela ulertzea; besterentze-asmoa nork iragarri eta horrexen esku geratuko da fidantzaren zenbatekoa, kalte-ordain gisa eta hori beheratzeko aukeratik gabe. Eskualdaketa aukeratuz gero, prezioaren zati gisa hartuko da fidantza.
2. Atzera-egite kasuan, notarioak atzera-egite hori jakinaraziko die, hamar eguneko epean, fidantza eman eta horri eusten dioten senide tronkeroei, salmenta formalizatzeko eguna eta ordua adieraziz. Jakinarazpenaren eta formalizazio-dataren artean, gutxienez, hamabost egun igaro beharko dira, salbu eta jakinarazpena jaso dutenek beste tasazio bat eskatzen dutenean.
80. artikulua
1. Senide tronkeroetatik batek ere ez badu bere burua aurkezten edo batek ere ez badu bere eskubidea gauzatzen, jabeak onibarra besterentzeko askatasuna izango du, kostu bidezko tituluetatik edozeinen bidez, eta berak askatasunez erabakitzen dituen prezio eta baldintzetan; horretarako epea urte betekoa izango da, ediktuan aipatu epea muga-eguneratu denetik zenbatuta. Epe hori igarota, ezin izango du kostu bidezko besterentzerik gauzatu, beste dei bat egin gabe.
2. Tronkeroak bere burua ez duela aurkeztu ulertuko da, baldin eta tronkero horrek azpiatal honetan aipatu epeetatik edozein iraungitzen uzten baditu.
81. artikulua
Notarioaren aurreko agerraldiaren bidez, eta aho batez erabakia hartzen badute besterentzaileek, eta dei horretara lege bidez agertu diren tronkeroek, lehenespen-graduan ez daudenek barne, orduan finka hirugarrenari besterendu ahalko zaio; besterentzea formalizatu beharko da, aurreko artikuluan agindu epean, alegia, urte beteko epean.
82. artikulua
Ondasun tronkalak kostu bidez besterentzeko eskritura guztietan, besterentze hori lehenespenez eskuratzeko eskubidea mendekoa baldin bada, foru-deia egin den ala ez agerraraziko da; eta, baiezko kasuan, xehe-xehe aipatuko dira ediktua finkatzeko akta, edo, ediktua egunkarian argitaratu bada, egunkari horren data eta orrialdea, bai eta geroko eginbideak ere; kasuan kasuko inskripzioan agerraraziko da, halaber, deia legezko forman egin den ala ez.
83. artikulua
1. Onibarra besterentzen bada aurretiaz deia egin gabe, 72.2. artikuluan zerrendaturiko edozein tronkerok foru-saka akzioa egikari dezake, besterentzearen deuseztasuna eta finkaren adjudikazioa eskatuz, azken hori finkaren beraren balorazio zuzenaren arabera. Tronkeroak epaiketa adierazle batean egikaritu beharko du eskubide hori, eta epaiketa hori sustatu beharko du, besterentzailearen aurka, eskuratzailearen aurka eta erregistroan besterentze hori egin eta harrezkeroko beste eskubide-titular guztien aurka, hiru hileko epean, Jabetza Erregistroan inskripzioa egin denetik zenbatuta, edo, inskripzioa egin ezik, besterentzearen berri izan duenetik zenbatuta.
2. Tronkeroak eskubide berbera izango du, baldin eta, foru-deiak egin arren, finka besterendu bada, iragarritako prezio edo baldintzez bestekoetan.
3. Epaiak oniritzia ematen badio saka-akzioari, salmenta deuseza dela adieraziko du, eta demandatzailearen mesederako beste besterentze bat egitea aginduko du; epaiak berak finkatuko du zein prezio ordaindu behar duen demandatzaileak, horretarako, epaiketan bertan, alderdien arteko aurkakotasunean jardungo dela.
4. Behin epaia irmo izanda, demandatzaileak epai hori betearazteko akzioa egikaritzen badu, epaitegiaren zainpean utzi beharko du onibarraren balorazio gisa finkatutako prezioa; prezio horren gain, erosleak lehenespena izango du, saltzailearen beste edozein hartzekoduni begira, erosketaren prezioa eta horren korrituak kobratzeko. Behin jabariari buruzko inskripzioa deuseza dela adierazita, inskripzio horren ondorengo zamak baldin badaude Jabetza Erregistroan, eta zama horiek, epaiaren aginduz, ezereztu beharrekoak badira, orduan, zainpean utzitako prezioa, lehenengo eta behin, geroagoko hartzekodunen esku geratuko da.
Inguruabar hori epailearen ebazpenean jaso beharko da.
5. Tronkero demandatzaileak eskatu behar du betearazpena, epaia irmoa denetik hiru hileko epean; behin epe hori igarota, aurkaratutako salmenta baliozkotuta geratuko da.
Epaileak, betearazpena agintzeko unean, erabaki beharko du zainpean jarritako kopuruaren destinoa.
84. artikulua
1. Hipoteka-betearazpenaren kasuan, betearazpen hori epaiketa bidezkoa izan nahiz epaiketatik kanpokoa izan, eta premiamendu-prozeduretan ere, senide tronkeroek hurrengo eskubideetatik edozein egikaritu ahal izango dute, foru-sakaren ondoriozko eskubidea duten neurrian.
Lehenengoa. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea, salmenta-adjudikazioaren prezioa dela bide. Horretarako, enkantea zein organok egin eta organo horren aurrean agertu beharko da, eta prezioa zainpean utzi beharko du, salmenta-eskritura egiletsi baino lehen, edo organo eskudunak Jabetza Erregistroan inskribatzeko moduko ziurtagiria luzatu baino lehen.
Bigarrena. Foru-sakaren ondoriozko eskubidea, titulu honetan araututako moduan, eta, betiere, hiru hileko epean, enkantearen datatik zenbatuta.
2. Adjudikazioa hartzekodun betearazleari egiten zaionean, eskubide berbera izango dute, hiru hileko epean, adjudikazioaren datatik zenbatuta.
85. artikulua
1. Azpiatal honetan xedatutakoa aplikatuko da trukaketa-kasuetan ere, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada.
a) Ondasun tronkala trukatzen edo subrogatzen denean ondasun ez-tronkalekin, edo, tronkalak izanda, lehenespenez eskuratzeko eskubidetik baztertuta dauden ondasunekin.
b) Jasotako ondasunaren balioa, izatez, trukaketan emandako ondasun tronkalarena baino txikiagoa denean, heren batean.
2. Titularrak ondasun tronkala besterentzen duenean, bizi arteko errentaren bat edo mantenua lortzeko, orduan, eskubide hori egikaritzen duenak bermatu beharko du, gutxienez, pentsio hori ordaintzea edo harako laguntza ematea, besterentzailea eta haren ezkontide edo bizikidearen bizitzak iraun bitartean.
86. artikulua
1. Errentariaren errentamendu-kontratuak berrogei urtetik gorako indarraldia baldin badu, errentari horren kausatzaile zein senide izan eta senide horiek guztiek finkaren gainean izan duten edukitza-epea barne hartuta, orduan errentariak errentapeko finka lehenespenez eskuratzeko eskubidea izango du, azpiatal honetan araututako moduan.
2. Errentariaren eskubide horrek lehenespena izango du, alboko senideenari begira, eta tronkeroetatik batek ere ez du lehenespeneko eskubiderik izango, errentariari finka eskualdatzen zaionean jabetza eskuratzeko eskubidearen ondorioz.
3. Edozein kasutan ere, besterentzeko borondatea errentariari ere jakinarazi beharko zaio.
87. artikulua
Titulu honetan aitorturiko eskubideek lehenespena izango dute, beste edozein eskuraketa-eskubideri begira, baita erregistroko hirugarrengotzari begira ere, baldin eta halakoa sortzen bada, inskripzioa egin delako, lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritzeko epeetan zehar.
4. ATALA
Testamentua egiteko askatasuna, Arabako Aiara haranean
88. artikulua
1. Aiarako haranari berezko zaion zuzenbide zibila aplikatuko da Aiara, Amurrio eta Okondoko udal mugarteetan, eta, Artziniegako udaletik, Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxogutiko auzoetan.
2. Aipatu udal mugarteetan geroago administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko zuzenbide zibil aplikagarria.
89. artikulua
1. Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek euren ondasunak askatasunez xedatu ahal dituzte, hala nahi eta hobesten duten modurik egokienean, testamentu, dohaintza nahiz oinordetza-itunaren bidez, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bitartez, euren nahitaezko jaraunsleak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz.
2. Nahitaezko jaraunsle gisa hartzen dira lege honen 47. artikuluaren arabera halakoak direnak.
90. artikulua
1. Bazterketa esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke, banakakoa nahiz baterakoa.
2. Bazterketa ez egiteak sortuko ditu 48.3 artikuluan ezarri ondoreak.
91. artikulua
1. Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek botere osoko gozamena eratu ahal dute, testamentuaren bidez nahiz oinordetza-itunaren bidez.
2. Eratutakoa botere osoko gozamen gisa hartzen da, gozamendunari ahalmena ematen zaionean, ondasun guztiak edo batzuk dohaineko tituluan, inter vivos nahiz mortis causa xedatzeko, eratzailearen seme-alaba edo ondorengoen mesederako, eta eratzaileak beren-beregi aipaturiko beste pertsonen mesederako.
3. Eratzaileak botere osoko gozamenaren edukia zabaldu, murriztu edo zehaztu ahal du.
4. Testamentu-ahalordea ematen denean ulertzen da botere osoko gozamena ere egiletsi dela, beren-beregi kontrakoa xedatzen denean izan ezik.
92. artikulua
Botere osoko gozamena bere-berezko eskubidea da. Ezin izango da inolako tituluren bidez besterendu edo kargatu, eratzaileak horretarako baimena eman ezik.
93. artikulua
Botere osoko gozamendunak ondasun batzuk xedatzen baditu, jasotako ondasunekin baztertuta geratzen dira senipartedun onuradunak; horri kalterik egin gabe, geroagoko egintzetan, gozamendunak beste ondasun batzuk eman ahal dizkie senipartedun horiei.
94. artikulua
Gozamendunak ordaindu beharko ditu botere osoko gozamenak zein ondasun hartu, eta ondasun horien gaineko konponketa, gastu, zama eta kontribuzio guztiak, ondasunok xedatzen ez dituen bitartean.
95. artikulua
Botere osoko gozamendunak ez du fidantza emateko betebeharrik izango, kausatzaileak beren-beregi xedatutakoa salbu.
5. ATALA
Baserriari buruzko arau bereziak Gipuzkoan
96. artikulua
Gipuzkoako lurralde historikoan, baserriaren gaineko oinordetza antolatzeko, lege honen arauak aplikatuko dira, betiere lurralde historiko horretako forma, erakunde eta printzipio tradizionalei egokituz.
97. artikulua
Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen du landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail, baso edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.
98. artikulua
Baserriaren osagaietan ondazilegiak barruraturik daudela ulertuko da.
99. artikulua
Baserria eta bere lursailen eskualdaketak, dohaineko tituluaren bidez egiten denean, eta aurkakoa hitzartu ezean, aurreko artikuluetan zehaztutako multzoa barruratuko da.
III. TITULUA
OINORDETZA-ITUNAK
1. ATALA
Xedapen orokorrak
100. artikulua
1. Oinordetza-itunaren bidez, ondasunen titularrak horiek xedatu ahal ditu mortis causa.
2. Itunaren bitartez, halaber, uko egin dakieke jarauntsi oso baten edo zati baten gaineko oinordetza-eskubideei, jarauntsi horren kausatzailea bizirik dagoen bitartean. Era berean, xedatu ahal dira hirugarren baten jarauntsiaren gaineko oinordetza-eskubideak, betiere hirugarren horren adostasunarekin.
3. Oinordetza-ituna baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da egilesleak adin nagusikoak izatea.
4. Oinordetza-itunak nahitaez egiletsi beharko dira eskritura publikoan.
101. artikulua
1. Oinordetza-itunaren bidez ondasunen oinordekoa izendatzeak ondorerik gabe uzten ditu itunpeko ondasunen gainean aurretiaz egindako testamentu-xedapen guztiak.
2. Izendapen hori aldarazi edo suntsiarazi egingo da, bakarrik, egilesleek edo euren oinordekoek beste itun bat eginez gero, eta, orobat, alderdiek ezarri arrazoien ondorioz.
3. Oinordetza-ituna azkentzen da, alderdiek finkatutako arrazoien ondorioz edo legez ezarritako arrazoien ondorioz.
102. artikulua
Banakako ondasunen gainean mortis causa egindako dohaintza oinordetza-itun gisa hartzen da, eta halakoa izango da, orobat, inter vivos egindako dohaintza unibertsala, kontrakoa hizpatu ezik.
103. artikulua
Oinordekoa izendatzeko itunak bere baitan jaso dezake jarauntsiaren gaineko xedapena, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bidez, baita jarauntsiari uko egitea ere; bi kasuotan, egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, zamak, betebeharrak eta baldintzak.
2. ATALA
Oinordekoa izendatzeko itunak
104. artikulua
1. Oinordekoa izendatzen denean, unean bertan ondasunak eskualdatuz, oinordekoak ondasun horien gaineko titulartasuna eskuratzen du, betiere izendatzaileen intereserako, familiaren intereserako eta ondasunen ustiatzearen intereserako ezarritako mugekin; horregatik, kontrako ituna egin ezean, xedatze- edo kargatze-egintza oro baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da izendatzailearen eta izendatuaren baterako adostasuna.
2. Izendatzaileak oinordetza-itunaren aurretik zorrak hartu baditu, izendatzailearen hartzekodunek lehenespena dute, unean bertan eskualdatutako ondasunen gainean.
105. artikulua
1. Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendatuak ondasunak jasoko ditu, izendatzailea hiltzen den unean; baina, ituna egilesten denetik, oinordeko-izaera eskuratzen du, eta izaera hori besterenduezina eta enbargaezina da.
2. Izendatzaileak ondasunen gaineko titulartasunari eusten dio, eta, kontrakoa itundu ezean, ondasun horiek xedatu ahal izango ditu kostu bidez. Eskualdatutako ondasunak, izatez, ekoizpen-ondareak badira, eta izendatuak ondare horietan lan egiten badu, haren adostasuna nahitaezkoa izango da, ondasunok kostu bidez besterentzeko, baldin eta izendatzaileak eta izendatuak ez badute bestelakoa itundu.
3. Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendapen horren barruko ondasunek erantzukizuna dute, izendatzaileak hartutako zorren gainean.
106. artikulua
Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu eta ezkontzako itunetan egilesten bada, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du dohaineko tituluaren bidez, baita izendatzailea bizirik dagoenean ere, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, bere seme-alaba eta ondorengoen mesederako.
Izendatua izendatzailea baino lehen hilez gero, izendatuaren eskubidea haren ondorengoei eskualdatzen zaie. Baldin eta badira, lehenez eta abintestato hildako izendatu baten seme-alaba edo ondorengo batzuk, izendatzaileak aukera ditzake horietariko bat edo batzuk, testamentu, itun edo bestelako oinordetza-titulu baten bidez.
107. artikulua
1. Familia-ondarearen oinordekoa izendatzen denean, horrekin batera izendatzaileen eta izendatuen arteko bizikidetasun-ituna egin daiteke, sozietate-mota desberdinen formapean edo ondasun-erkidegoaren araubidea erabiliz. Itundutako bizikidetasunaraubideari edo familia-sozietateari aplikatuko zaio, lehenengo eta behin, titulu eratzailea, eta, ordezko moduan, Euskal Lege zibil honetan xedatutakoa.
2. Kontrako ituna egin ezean, izendatzaileetatik bat hiltzean ulertuko da horren ezkontideak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, itunaren egilesle denak, bizi artean eta oso-osorik gordetzen dituela bi-biok erreserbatu izan dituzten eskubideak.
3. Izendatzaileari itzuliko zaizkio mantenuaren kargapean oinordetza-itunaren bidez eskualdatutako ondasunak, izendatua hiltzen bada, seme-alaba eta ondorengorik utzi gabe, izendatzailea bizirik dagoela.
108. artikulua
Izendatzaileek izendapena ezeztatu ahal dute.
1. Itundutako arrazoien ondorioz.
2. Ezarritako zama eta baldintzen ez-betetze larriaren ondorioz.
3. Izendatua ezduintasun- edo jaraunsgabetze-arrazoia betetzearen ondorioz.
4. Izendatuaren jokabidearen ondorioz, horrek familiaren ohiko elkarbizitza oztopatzen badu.
5. Izendatuaren ezkontzari dagokionez, deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatzen denean, edota izatezko bikotea azkentzen denean, baldin eta oinordetza-ituna egiletsi bada, ezkontza horren edo izatezko bikote horren eretzean. Salbuetsita geratzen da izatezko bikotearen kasua, horren azkentzearen arrazoia bada bikotearen kideak beraien artean ezkondu direla.
109. artikulua
Oinordekoaren gaineko izendapena suntsiarazi egingo da.
1. Izendapen horren gaineko baldintza suntsiarazlea betetzearen ondorioz.
2. Izendatua ondorengorik gabe hiltzearen ondorioz, edo halakoak utzi arren, 106.
artikuluan aurreikusita dagoen eskualdaketa gertatu ez bada.3. Egilesleek eskritura publikoan formalizaturiko hitzarmenaren ondorioz.
IV. TITULUA
LEGEZKO OINORDETZA
110. artikulua
Legezko oinordetza gertatzen da, jarauntsi osoa edo horren zati bat baliozkotasunez xedatu ez denean, dela testamentuaren bidez, dela oinordetza-itunaren bidez, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz.
111. artikulua
1. Ondasun tronkalen kasuan, legezko oinordetzaren hurrenkera izango da 66.
artikuluan ezarritakoa, baina alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortzen zaizkio lege honetan araututako eskubide guztiak; ondasun ez-tronkalik izan ezean edo horiek aski ez direnean, eskubideok ondasun tronkalen gainekoak izango dira.2. Oinordeko tronkerorik ez dagoenean, ondasun guztiak ez-tronkalak direla ulertuko da.
112. artikulua
Ondasun ez-tronkalen kasuan, legezko oinordetza gauzatzen da, honako hurrenkera honetan.
1. Lehenengo eta behin, seme-alaba edo ondorengoen mesederako.
2. Alargunaren mesederako, legezko banantzerik edo modu sinesgarrian bi ezkontideen arteko hitzartutako banantzerik izan ez denean eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen mesederako, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.
3. Aurrekoen mesederako.
Albokoen mesederako, laugarren graduaren barruan, odolkidetasunez zein adopzio bidez.
113. artikulua
1. Seme-alabak jaraunsle dira, berezko eskubidearen ondorioz, jarauntsitik hartzeko dutena zati berdinetan banatzen dela.
2. Ilobak eta gainerako ondorengoak jaraunsle izango dira, ordezkapen-eskubidearen ondorioz.
114. artikulua
1. Ondorengorik izan ezean, eta aurrekoak eta albokoak baino lehenago, oinordekoa izango da alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.
2. Edozein kasutan ere, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak bere seniparte-eskubideei eutsiko die, gozamenari dagokionez.
115. artikulua
1. Gurasoek jarauntsiko ondasunak eskuratzen dituzte erdi bana. Euretatik bat hilda badago, bizirik dirauenak ondasun guztiak jasoko ditu.
2. Gurasoetatik bat ere ez badago bizirik, gainerako aurrekoak izango dira oinordeko, bi lerroetan ondasunak erdi bana eginez; eta, lerroren batean ez badago aurrekorik, ondasun guztiak zati berdinetan eskuratuko dituzte aurrekoak zein lerrotan egon eta lerro horretako aurrekoek.
116. artikulua
1. Ondorengorik, aurrekorik eta alargunik edo bizirik dirauen izatezko bikotekiderik izan ezean, alboko senideak izango dira oinordeko; lehenengo eta behin, anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, eta, halakoak izan ezean, seniderik hurbilenak, betiere laugarren graduaren barruan.
2. Ordezkapen-eskubidea gertatuko da, bakarrik, anai-arrebak anai-arreben seme-alabekin batera agertzen direnean; lehenengoak oinordeko izango dira buruko, eta bigarrenak, leinuko.
Lotura bikoitzeko anai-arrebak lotura bakarreko anai-arrebekin agertzen badira, haiek horien bikoitza jasoko dute oinordeko gisa.
117. artikulua
Aurreko artikuluen arabera lege-aginduz oinordetzara deituriko pertsonarik izan ezean, ondasun guztien oinordekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra. Horrek heren bat eratxikiko dio bere buruari, beste heren bat, hildakoaren azken egoitzari dagokion Foru Aldundiari eta gainerako herena, hildakoak zein udaletan izan duen bere egoitza eta udal horri.
Administrazio Publiko horien eskubide eta betebeharrak beste oinordekoen parekoak izango dira, baina beti ulertuko da jarauntsia inbentario onuraren arabera onartzen dela, horri buruzko adierazpena beharrezkoa ez dela.
V. TITULUA
OINORDETZA FORMA DESBERDIN GUZTIENTZAKO XEDAPEN ERKIDEAK
118. artikulua
Aurrekoak jaraunsle gisa eskuratzen baditu ondasun batzuk bere ondorengoarengandik, eta ondorengoak ondasun horiek jaso baditu dohaineko tituluaren bidez, beste aurreko batengandik edo anai nahiz arreba batengandik, orduan aurrekoak betebeharra du lege-aginduz jasotakoak erreserbatzeko, ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretan hirugarren gradurainoko senide direnen mesederako.
119. artikulua
Onibarrak dohaintzan eman badira ezkontza baterako, ezkontza horren aurretik zein ondoren, ondasunon oinordeko izango dira ezkontza horretan izandako seme-alabak edo ondorengoak, beste guztiak baztertuz.
120. artikulua
Kausatzaileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea berriz ezkontzen bada, izatezko bikote berria eratu edota hildakoarena ez den seme edo alabaren bat baldin badu, alargun edo hildako bikotekidearena, horren betebeharra izango da hildakoarekin izandako seme-alaba eta ondorengoei erreserbatzea berak harengandik testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez nahiz dohaineko beste edozein tituluren bidez eskuratutako ondasun guztiak.
121. artikulua
Titulu honetan arauturiko erreserbek, edozein kasutan ere, euren baitan hartzen dituzte erreserbagileak egindako eraikin, landaketa eta hobekuntzak; eta betebeharra sortzen da, horri edo beraren jaraunsleei halakoen balio eguneratua ordaintzeko, erreserbahartzaileak horien edukitza noiz eskuratu, eta hurrengo urtebete eta egun bateko epean.
122. artikulua
Erreserbagileak, titulu honetan araututako kasu guztietan, oinordekoa izendatu ahal izango du erreserba-hartzaileen artean, testamentuzko oinordetzari edota oinordetza-itunari buruz ezarritakoaren arabera; eta ezin izango du ordezpenik eta kargarik ezarri, horien mesederako ez bada.
123. artikulua
Aurrekoak oinordeko dira, aurkako oinordetza-ituna izan ezean, euren seme-alaba edo ondorengoei eman dizkieten ondasun ez tronkaletan, baldin eta seme-alaba edo ondorengo horiek hil badira ondorengorik utzi gabe, eta dohaintzan emandako objektuak eurak oinordetzan badaude. Objektuok besterendu badira, aurrekoak oinordeko izango dira, dohaintza-hartzaileak objektu horiei begira izango zituzkeen akzio guztietan; objektuok saldu badira, prezioan; eta trukatu edo aldatu badira, horien ordezko diren ondasunetan.
124. artikulua
Aurreko artikuluan zehazten diren ondasunen balioa zenbatuko da kausatzaileak utzitako ondasunetan, oinordetzaren delazioa burutzen den unean.
III. LIBURUA
EZKONTZAKO ONDASUNEN ARAUBIDEA
I. TITULUA
LEGE-ARAUBIDEA
125. artikulua
Ezkontzako ondasunen araubidea izango da ezkontideek ezkontzako itunetan ezarritakoa, bai beren-beregi araubide horren baldintzak hizpatzen dituztenean, bai lege honetan nahiz beste lege batzuetan ezarritako sistema ekonomikoetatik edozein aipatzen dutenean.
126. artikulua
Ezkontzaren araubide ekonomikoa, itundutakoa izan nahiz legezkoa izan, aldarazi ahal izango da, beste ezkontza-itun batzuk egiletsiz.
127. artikulua
1. Ezkontzako itunak egin ezean, edota egindakoak askiezak edo deusezak izanez gero, ezkontzari aplikatuko zaizkio Kode Zibilean irabazpidezko sozietateari buruz ezarritako arauak.
2. Ezkongaiak Bizkaiko Lur Lauko, Aramaioko edo Laudioko auzotarrak direnean, ezkontzari aplikatuko zaio, ituna egin ezean, III. liburu honen II. tituluan araututako araubidea.
3. Ezkontideetatik batek bakarrik badu bere auzotasun zibila Bizkaiko Lur Lauan, Aramaion edo Laudion, ondasunen araubidea izango da, ituna egin ezean, ezkontideen lehenengo eta ohiko bizileku erkideari dagokiona, eta, halako bizilekua izan ezean, ezkontza non egin eta toki horri dagokiona.
128. artikulua
Ezkontzako ondasunen araubidea aldarazteak ez du ondorerik sortuko hirugarrenen aurka, aldarazpena Erregistro Zibilean, edo, hala denean, Jabetza Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan inskribatzen denetik baino.
II. TITULUA
ONDASUNEN FORU-KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA
1. ATALA
Foru-komunikazioa
129. artikulua
Foru-komunikazioaren bitartez, erkide egiten dira, ezkontideentzat erdi bana, ondasun, eskubide eta akzio guztiak, horien jatorria edozein izanik ere, batarenak izan zein bestearenak izan, edozein tituluren ondoriozkoak, bai ekarritakoak, bai ezkontza bitartean eskuratutakoak, eta horien kokalekua edozein izanik ere.
130. artikulua
Foru-komunikazioak, ezkontza bitartean, lege honetan ezarritako norainokoa eta mugapenak ditu, eta zuzenean bukatuko da, ezkontideen arteko banantze-epaia, ezkontzaren deuseztasunari buruzkoa edo dibortzio-epaia ematean, bai eta ezkontzako itunak egilestean ere, baldin eta ezkontideek beste izaera bateko araubide ekonomikoa ezartzen badute.
131. artikulua
Foru-komunikazioa bukatuko da, halaber, epailearen erabakiz eta ezkontideetatik batek hori eskatuta, hurrengo kasuetan.
1. Beste ezkontidea epaiketa bidez ezgaituta geratu denean, haren absentzia-adierazpena nahiz hartzekodunen konkurtso-adierazpena eman denean.
2. Beste ezkontideak xedatze- eta kudeatze-egintzak gauzatzen dituenean, haren kalterako edo haren eskubideei iruzur eginez.
3. Egitez urte bete baino gehiago bananduta egon direnean, nahiz eta elkarrekin adostutako banantzea izan.
Komunikazio-araubidea desegin ondoren, ezkontza bera ez bada azkentzen, ezkontideak ondasunen banantze-araubidearen mende geratuko dira, Kode Zibilean arautu bezala, kontrakoa itundu ezik.
132. artikulua
1. Foru-komunikazioa, ezkontzarekin sortzen dena, sendotu egiten da, ezkontideetatik bat hiltzearen ondorioz desegiten den unean, bi-bion seme-alabak edo ondorengoak baldin badaude.
2. Ezkontideetatik edozeinek ezkontza desegin arte lortu dituen ondasun, eskubide eta akzio guztiak komunikatu direla ulertuko da; ez, ordea, pertsonari datxezkion eskubideak, ezta ezkontideetatik baten heriotzaz geroztik eskuratutakoak ere. Era berean, ez dira komunikatuko ondasun eta eskubide eskualdaezinak, ezta norberaren erabilerarako direnak ere.
133. artikulua
Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, irabazitako ondasunak eta ezkontide batengan jatorria duten ondasunak bereiziko dira, eta bereizketa horri aplikatuko zaizkio legeria zibil orokorrak irabazpidezko ondasunen gainean eta ondasun pribatiboen gainean ezarritako arauak.
134. artikulua
1. Ezkontzaren zamatzat hartuko dira familia mantentzeko, seme-alaba erkideak elikatu eta hezteko, eta, ezkontide batenak bakarrik izanik, familiaren etxean bizi diren semealabak elikatu eta hezteko beharrezkoak diren guztiak. Beste edozein gastu ondasun erkideekin ordaintzen bada, baina ezkontide baten interes edo ondasunei buruzkoa baldin bada, itzulketa eskatzeko eskubidea sortuko da, komunikazioa likidatzeko unean.
2. Ezkontzaren zamak ordainduko dira, lehenengo eta behin, irabazitako ondasunekin eta, halakorik izan ezean edo horiek nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, ezkontide bakoitzarengan jatorria duten ondasunekin, horien balioaren arabera.
3. Azken horiekin ordaindutakoa etorkizuneko irabaziekin konpentsatuko da.
135. artikulua
1. Foru-komunikazioan, ondasunak xedatzeko egintzetarako nahitaezkoa izango da bi ezkontideen adostasuna. Ezkontideetatik batek adostasuna ukatzen badu, epaileak xedapena baimendu ahal izango du, hori familiaren intereserako dela uste badu.
2. Hala ere, ezkontideetatik edozeinek bere kabuz xedatu ahal izango ditu bere titulartasunpeko dirua, kuotak, kooperatibei egindako ekarpenak edota sozietateetan dituen partaidetzen zati ordezkatzaileak, finantza-aktiboak edo balore higigarriak.
3. Modu berean, ezkontide batek beste ezkontidearen mesederako egin badu pribatibotasunaren aitortzea, legeria zibil orokorraren arabera, eta aitortza hori Jabetza Erregistroan inskribatu ondoren, ondasun hori xeda dezake hipoteka-legerian ezarritako moduetan, hipoteka-legeria hori dela xedapen egintzaren unean indarrean dagoena.
136. artikulua
Kreditu-eskubideak, horien izaera edozein izanik ere, zein ezkontideren izenean eratu eta horrexek egikarituko ditu.
137. artikulua
1. Ezkontide bakoitzari dagokio, modu esklusiboan, berarengan jatorria duten ondasunak kudeatu eta administratzea, Merkataritza Kodean ezarritakoari kalterik egin gabe.
2. Era berean, ezkontide bakoitzak bere ondasunen fruituak eta produktuak xedatu ahal izango ditu, eta, aldian-aldian, besteari argibideak eman beharko dizkio, ondasun horien egoerari buruz.
138. artikulua
1. Ezkontideetatik edozeinek zorrak eta betebeharrak hartzen baditu bestearen adostasunik gabe, hartutako horiek betebeharpekoari dagokion erdiaren kontura bakarrik geratuko dira, hurrengo mugapenekin.
Lehenengoa. Erantzukizunetik aske geratuko dira beti ezkontide ez-zordunarengan jatorria duten ondasunak.
Bigarrena. Prozesu judizialetan edota betearazpen-prozesuetan, hurrengo erregelen mende geratuko da irabazitako ondasunen eta zordunarengan jatorria duten ondasunen gaineko erantzukizuna.
Ezkontide ez-zordunari jakinarazi beharko zaio enbargoa, eta ezkontide horrek eskubidea izango du, edozein enbargoren aurka jartzeko, baldin eta enbargo horrek, irabazitako ondasunen gainekoa izanik, berari dagokion erdia gainditzen badu. Era berean, ezkontide ez-zordunak, egutegiko hamabost eguneko epean, foru-komunikazioaren desegitea eskatu ahal izango du, 145. artikuluko erregelen arabera; kasu horretan, betebeharpekoari adjudikaturiko ondasunak bakarrik geratuko dira erantzukizunaren menpe, eta ezkontzari ondasunen banantze-araubidea aplikatuko zaio aurrerantzean. Eskubide hori ez da gertatuko, baldin eta hartzekodunak frogatzen badu zorrak onura ekarri diola familiari.
Foru-komunikazioa desegitearen ondorioz, ondasunak adjudikatu behar direnean, adjudikazio hori betearazpen-prozeduran bertan egingo da, eta, zehatzago, pieza bananduan, eta, horretarako, jarauntsien banaketari buruz ezarritako arauak aplikatuko dira.
Hirugarrena. Betebeharpekoaren erdi komunikatua saltzen bada, ezkontide erantzuleak ezkontza bitartean ez du inolako zatirik izango, beste erdiaren gainean; erdi hori beste ezkontidearen administraziopean geratuko da. Ezkontideak ezin izango du erdi hori besterendu, epailearen baimenik gabe, eta haren fruituak familiaren gastu arruntetarako destinatu beharko ditu.
Laugarrena. Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzukizuna subsidiarioa da, eta ezkontide ez-zordunak halakoak enbargatzea saihestu ahal izango du, zordunaren ondasun propioak behar besteko kopuruan adieraziz.
2. Edozein kasutan ere, betearazpena zein ondasunen gainean gauzatu eta ondasun horiek ezkontide zordunak jasotakotzat hartuko dira, komunikazioan horrek duen partaidetzaren kontura, eta sozietatea likidatzeko unean haiek duten balioaren neurrian.
139. artikulua
Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, jarauntsira deitutako ezkontideak ezin izango du hori arbuiatu, bestearen adostasunik gabe. Adostasuna lortu ezean, jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da.
2. ATALA
Ondasunen komunikazioari buruzko araubidea desegitea
140. artikulua
Ezkontza desegiten bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta seme-alaba edo ondorengo erkiderik badago, foru-komunikazioa sendotu eta ondasun-erkidego bihurtzen da, batetik, alargunaren, eta, bestetik, aurrez hildakoaren oinordeko diren seme-alaba edo ondorengoen artean, ondasunak zatitu eta adjudikatu arte.
141. artikulua
1. Kausatzaileak komisarioa izendatu badu, ondasunak erkidegoan egongo dira, oinordekoa izendatu arte.
2. Ondasunak egoera horretan diren bitartean, alarguna izango da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, jarauntsiaren ordezkari bakarra eta ondasun guztien administratzailea, izendatutako oinordekoek jarauntsia onartzen ez duten bitartean.
3. Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna komisario izendatu bada, bera bakarrik edo beste pertsona batzuekin batera, alargun horrek, testamentu-ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, xedatzeke dauden ondasunen gaineko gozamena izango du, eta ez du fidantza emateko betebeharrik izango.
142. artikulua
1. 140. artikuluan xedatutakoa salbuetsita, alarguna komisario izendatu bada, alargun horrek bere buruari adjudikatu ahal izango dio ondasun guztien erdia, eta beste erdia aurrez hildakoaren oinordetzarako utzi ahal izango du, oinordetza erreserbei kalterik egin gabe.
2. Kausatzaileak kontulari-banatzailea izendatu badu, ezkontide komisarioak, kontularibanatzailearekin batera, eratutako erkidegoaren desegitea eta likidazioa egin ahal izango ditu, 144. artikuluan ezarritako moduan; horrela, kausatzailearen oinordetzan geratuko dira horri adjudikaturiko ondasunak. Era berean, hori egin ahal izango du, ustezko oinordekoekin batera, edo, osterantzean, berak epaileari hala eskatu eta horrexen erabakiz.
143. artikulua
Ezkontza desegin bada, seme-alabak edo ondorengoak daudela, alargunak, epaiketa bidez, hildakoaren oinordekoei eskatu ahal izango die haren intereseko jarauntsietatik edozein onartzea. Epaileak adierazi epea ezin izango da hogeita hamar egunetik gorakoa izan; eta, behin hori igarota, oinordekoek ez badute adierazi jarauntsia onartzeko borondatea dutenik, edo jarauntsia arbuiatu badute, aipatu ezkontideak jarauntsi hori onartu ahal izango du inbentario onuraren arabera.
144. artikulua
1. Komunikaziopeko ondasunak adjudikatzean, hurrengo erregelak beteko dira.
Lehenengoa. Lehenengo eta behin, alargunari adjudikatuko zaizkio, horren hartzekoa ordaintzeko, berarengan jatorria duten onibar tronkalak.
Bigarrena. Horiek ez badira nahikoa, alargunaren hartzekoa osatuko da ondasun higigarri eta onibar ez-tronkalekin.
Hirugarrena. Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoa ez direnean, eta orduan bakarrik, aurrez hildako ezkontidearen onibar tronkala erabiliko da.
2. Alargunaren hartzekoa zehazteko, aintzakotzat hartuko da 138. artikuluan xedatutakoa.
145. artikulua
1. Foru-komunikazioa azkentzen denean ezkontideetatik bat hiltzeagatik, ondorengo erkiderik utzi gabe, edota banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik, hurrengo erregelak aplikatuko dira.
Ezkontide bakoitzari dagozkio berarengan jatorria duten ondasunak edota horiekin eskuratutakoak nahiz haien salmentaren ondorioz eskuratutakoak. Eskuraketa, zati batez, beste jatorri bateko ondasunekin egin bada, halako ondasunetan proindibisoa sortuko da, ondasunon titularren artean, bakoitzak jarritako kopuruaren arabera.
Irabazitako ondasunak erdibanatu egingo dira bi ezkontideen artean.
3) Ezkontide baten ondasuna edo horren balioa familiaren intereserako gastatu bada, horren balio eguneratua kontuan hartuko da, irabazitako ondasunekin hori ordaintzeko; eta, irabazitako ondasunak nahikoa ez badira, alde horretatik beste ezkontideak ordainduko du berari dagokion zatia, bakoitzak dituen ondasunen balioaren arabera.
2. Foru-komunikazioa azkentzen bada ezkontzaren araubide ekonomikoa aldaraztearren, itundutakoa beteko da, eta, horren ezean, aplikagarria izango da artikulu honetan xedatutakoa.
146. artikulua
Desegitea gertatzen bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta ez badago ondorengorik, orduan, aurreko artikuluaren erregelez gain, hurrengoak aplikatuko dira.
1. Alarguna aurrez hildakoaren baserrira ezkondu bada, orduan eskubidea izango du, alargun dagoen bitartean, baserri horretan geratzeko, urtebete eta egun bat; horrek ez die kalterik egingo legezko edo borondatezko xedapenaren ondorioz alargunak dituen beste eskubideei.
2. Alargunak ezkonsaria ekarri badu edo bestelako ekarriak egin baditu, aurreko erregelan ezarritako epea luzatu egingo da, hildakoaren jaraunsleek alargunari ekarri horiek itzultzen ez dizkioten bitartean.
3. Onibar tronkalak kostu bidez eskuratu badira, edo horietan hobekuntzak egin badira, eskuraketa eta hobekuntza horiek izango dira ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretako ezkontidearentzat edo horren jaraunsle tronkeroentzat; baina, ezkontza-sozietatea likidatzean, aintzakotzat hartuko da egindako inbertsioen balio eguneratua, eta beste ezkontideari edo horren jaraunsleei ordainduko zaie hari dagokion hartzekoa.
Gerta daiteke ordainketa horrek ondorerik ez izatea, alarguna hil arte, horri eskubidea aitortzen baitzaio, bizirik dagoen bitartean, bere erdia askatasunez gozatu eta lupertzeko.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehenengoa
Lege honen eta beronek indargabetzen dituenen artean, aldi arteko gatazkak sortzen badira, gatazkok konpontzeko aplikatuko dira Kode Zibilaren atariko xedapen iragankorra, eta 1, 2, 3, 4 eta 12. xedapen iragankorrak.
Aldi arteko gatazka ezin bada konpondu aurreko xedapenen bitartez, kontuan hartuko da lege honen ondoriozko aldaketek ezin dietela kalterik egin aurreko legeriaren arabera eskuratutako eskubideei.
Bigarrena
Bide-zorraren gaineko edukitza hasi bada lege hau indarrean jarri baino lehen, edukitza horretatik probetxua aterako du edukitzaileak, preskripzio bidez hura eskuratzeko ondoreetarako.
Hirugarrena
Lege honen aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeei atzera eraginez aplikatuko zaizkie 41. artikulua, testamentu-ahalordea egikaritzeko epeari buruz; 43. artikuluaren 3, 4 eta
5. paragrafoak, ondarearen administratzaile eta ordezkari den komisarioaren ahalmenei buruz; eta 42. artikulua, ahalordea egintza edo egilespen bakarrean nahiz batzuetan egikaritzeko aukerari buruz.
Laugarrena
1992ko uztailaren 1eko Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentuahalordeetan, alarguna komisario izendatzeak berarekin ekarriko du alargun horri bizi arteko gozamena eratxikitzea, eta gozamen hori ez da azkenduko ahalordea erabiltzeagatik.
Bosgarrena
Xedatze-egintzak burutzen badira, Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean edo
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 13.
artikuluaren itzalpean, egintza horiek guztiz baliozkoak izango dira.Seigarrena
Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideei, egun indarrean dauden neurrian, Euskal
Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen xedapenak aplikatuko zaizkie.
Zazpigarrena
Lege hau indarrean jartzeaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetatik edozeinetan auzotasun zibila dutenek zuzen-zuzenean eskuratuko dute euskal auzotasun zibila, eta, hala denean, eurei dagokien toki-auzotasun zibila ere bai.
Xedapen honetan ezarritakoarekin bat etorriz, haiei aplikatu beharreko legeria berria ezarriko da, eta legeria horrek ez du aldatuko ezkontzaren araubide ekonomikoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondare-araubidea, salbu eta hori ezkontzako hitzarmenetan edo itunetan erabakitzen denean; eta, harreman pertsonalei eta oinordetza-harremanei dagokienez, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa beteko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa
Eusko Legebiltzarrak foru-aldundiei eskatzen die, horiek, euren zerga-eskumenak baliatuta, euren tributu-arauak molda ditzaten, lege honek garatzen dituen erakundeen arabera, eta, horren ondorioz, zerga-arauak euskal zuzenbide zibilaren printzipioekin bat etor daitezen.
Bigarrena
Martxoaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa, aldarazi egiten da, eta, zehatzago, lege horren 2 eta 5. artikuluak aldarazten dira, eta, aurrerantzean, hauxe izango da horien idazkera.
“2. artikulua. Izatezko bikotearen kontzeptua eta aplikazio-eremua.
Lehenengoa. Lege hau aplikatzeko, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze askearen ondorioa; pertsona horiek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ere.
Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona horiek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez besteak, ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere.
Lege honetako xedapenak 3. artikuluan eta ondokoetan zehazten den eran eratutako izatezko bikoteei aplikatuko zaizkie.
Horrela, bada, izatezko bikotea inskribatzeko, bikotekideetatik batek behintzat euskal auzotasun zibila izan beharko du”.
“5. artikulua. Bikotearen harremanak eta ondare-erregimen ekonomikoa arautzea.
1. Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero, eman beharreko ordain ekonomikoak ere.
2. Ezin izango da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko edozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak.
3. Esanbidezko ituna egin ezean, lege honek araututako izatezko bikoteen ondareerregimen ekonomikoa izango da Kode Zibilean ondasunen banantzeari buruz araututakoa”.
Hirugarrena
Ulertuko da izatezko bikoteen inguruan lege honetan egiten diren aipamenak, besterik gabe, martxoaren 7ko 2/2003 Legea eta horren 4. artikuluan ezarritako erregistroan inskribaturik dauden izatezko bikoteei buruzkoak direla
Laugarrena
Lege hau indarrean jarriko da, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabete igarotakoan.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Aurreko lege guztiak indarrik gabe geratzen dira, orain aldarrikatzen den honetan zer xedatu eta horren aurkako diren heinean.
- Lege fiskalak
-
Araba
-
Zuzeneko Zergak
-
11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergari buruzkoa
[PDF]
11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa
(A.L.H.A.O., 60. Zk. 2005-05-27koa, Gehigarria)
26. artikulua.- Sortzapena.
1. Heriotzaren ziozko eskuraketetan eta bizitza-aseguruetan, kausatzailea edo aseguratua hiltzen den egunean sortuko da Zerga, edo, hura falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibileko 196. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala ere, kausatzailea bizi delarik oinordetzako hitzarmen eta kontratuen ondorioz eskuraketak egiten direnean, akordio hori egiten den egunean sortuko da Zerga.
2. “Inter vivos” doako eskuraketetan, egintza edo kontratua egiten den egunean sortuko da Zerga.
3. Ondasun-eskuraketa baten eraginkortasuna baldintza, termino, fideikomiso edo beste mugaren bat dela bide etenda badago, eskuraketa hori muga desagertzen den egunean egin dela joko da, betiere.
4. Jaraunspena, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 32. artikuluan, 140.ean eta horiekin bat datozen gainerakoetan xedatutakoarekin bat, gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen denean, Zerga honela sortuko da.
a) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen ez dituen ondasun eta eskubideen eskuraketetan, Zergaren sortzapenari buruzko arau orokorraren arabera, hau da, artikulu honetan goragoko idatz-zatietan azaltzen den arau orokorraren arabera.
b) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez, Zerga noiz sortzen den zehazteko, ondoko kasu hauek bereizi behar dira.
1go. Baldin eta ondasun edo eskubideen eskuraketaren kausa gozamen ahalduna duenari edo komisarioari esleitutako xedatzeko ahalmena edo testamentu-ahalordea baliatu izana bada (edo haiek esleituta eduki dezaketen beste edozein ahalmen baliatu izana, horrela zerga honen zerga-egitatea sortzen bada), Zerga sortuko da ahalmen horiek osorik edo zati batean baliatzen diren egunean.
2gn. Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen dituzten ondasun edo eskubideen eskuraketetan, baldin eta xedatzeko ahalmena edo testamentuahalordea iraungiak badira haiek osorik edo zati batean baliatu aurretik, Zerga sortuko da ahalmena edo ahalordea iraungitzen den egunean.
3gn. Gozamen ahalduna badago, eta, komisario bidezko testamentua egonez gero, ahalordea baliatzen ez den bitartean persona jakin batek jaraunspeneko ondasun edo eskubide guztien edo horietako batzuen gozamenerako eskubidea badu, gozamenerako eskubideari dagokion Zerga sortuko da gozamena eratu duena hiltzen den egunean edo, hura falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den egunean, Kode Zibileko 196. artikuluaren arabera.
31. artikulua. Beste instituzio batzuk.
Eskuratzaileak ondasunez baliatzeko ahalmena duen guztietan, jabari osoari dagokion Zerga likidatuko da, bidezkoa izan daitekeen itzulketa eragotzi gabe. Arau horretatik salbuetsita daude gozamen ahalduna dutenak edo komisarioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 32. artikuluan, 140.ean eta horiekin bat datozen gainerakoetan xedatutakoaren arabera jaraunspenean gozamen ahalduna edo komisario bidezko testamentua dagoenean.
33. artikulua.- Foru Zuzenbide Zibileko espezialitateak.
1. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 32. artikuluan, 140.ean eta horiekin bat datozen gainerakoetan xedatutakoaren arabera gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen diren jaraunspenetan honako arauak beteko dira:
Lehenengoa. Jaraunspen batean gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitutako ondasun edo eskubideak eta Foru Zuzenbide Zibileko figura horiek ukitzen ez dituzten ondasun edo eskubideak batera daudenean, azken ondasun edo eskubide horiei dagokienez, foru arau honetan ezarritako arau orokorren arabera eskatuko da Zerga.
Bigarrena. Foru Zuzenbide Zibileko erakunde horietako batek ukitutako ondasun edo eskubideei dagokienez, bereizi egin beharko da erakunde hori gozamen ahalduna den ala komisario bidezko testamentua edo “alkar-poderosoa” den.
Bat. Gozamen ahalduna
1go. Gozamen ahalduna dagoenean, alde batetik, Zerga eskatuko zaio gozamen ahalduna duenari, kausatzailearen ondasun edo eskubideen gainean eman zaion gozamen-eskubidearengatik.
Horretarako, bi likidazio egingo dira, gozamendunak gozamenaren eratzailearekin duen ahaidetasunaren arabera:
a) Likidazio bat kontura, sortzapena Foru Arau honetako 26.4.b) artikuluko 3gn. idatz-zatian aipatzen den unean izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauei jarraituz.
b) Beste bat, erregularizaziokoa; honek sortzapena izango du gozamendunak adjudikatuta daukan xedatzeko ahalmena agortzen duen xedapen-egintza egiten duen unean, baldin eta xedatzeko ahalmena egintza bakarrean gauzatzen bada; edo gozamendunak xedapen-egintza bat egiten duen bakoitzean, baldin eta xedatzeko ahalmena hainbat egintzaren bitartez gauzatzen bada; edo bestela, gozamena beste edozein arrazoirengatik iraungitzen den unean.
Bigarren likidazio hori aldi baterako gozamenari buruzko arauei jarraituz egingo da. Hasierako datatzat, gozamena eratu duen kausatzailearen heriotzaren eguna hartuko da, edo bestela, gozamenaren eratzailea falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den eguna.
Likidazio horretan konturako sarrera gisa konputatuko da lehenengo likidazioan ordaindutakoa. Xedatzeko ahalmena hainbat egintzatan gauzatzen bada, erregularizazioko likidazio bakoitzean konturako sarreratzat konputatuko da lehenengo likidazioko kuotaren zati bat, likidatzen den egintzan adjudikatutako ondasun edo eskubideei dagokiena.
2gn. Beste alde batetik, gozamen ahalduna dagoenean, Zerga eskatuko da jaraunsleadierazpenetako bakoitzean, kausatzailearekiko ahaidetasun mailaren arabera, eta egintza edo egilespen bakoitzean adjudikatu diren ondasun edo eskubideen zenbateko osoari dagokionez. Une horretan indarrean dagoen tarifaren eta ondasun edo eskubideek duten balioaren arabera egingo da likidazioa. Hurrengo Hirugarren arauan xedatutakoa beteko da, hala badagokio.
Bi. Komisario bidezko testamentua
1go. Komisario bidezko testamentua dagoenean, Zerga eskatuko da jaraunsleadierazpenetako bakoitzean, kausatzailearekiko ahaidetasun mailaren arabera, eta egintza edo egilespen bakoitzean adjudikatu diren ondasun edo eskubideen zenbateko osoari dagokionez. Une horretan indarrean dagoen tarifaren eta ondasun edo eskubideek duten balioaren arabera egingo da likidazioa. Hurrengo Hirugarren arauan xedatutakoa beteko da, hala badagokio.
2gn. Komisario bidezko testamentuan pertsona jakin bati eskubidea ematen bazaio jaraunspeneko ondasun edo eskubide guztien gozamena edukitzeko testamentuahalordea erabiltzen ez den bitartean, orduan gozamendunari Zerga eskatuko zaio kausatzailearen ondasun edo eskubideen gain eman zaion gozamen-eskubidearengatik.
Horretarako, bi likidazio egingo dira, gozamendunak gozamenaren eratzailearekin duen ahaidetasunaren arabera:
a) Likidazio bat kontura, foru arau honetako 26.4.b) artikuluko 3gn. idatz-zatian aipatzen den unean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauei jarraituz.
b) Beste bat, erregularizaziokoa; honek sortzapena izango du komisarioak xedatzeko ahalmena agortzen duen xedapen-egintza egiten duen unean, gozamendunari eman zaion gozamen-eskubidearen edukia osatzen duten ondasun eta eskubide guztiei dagokienez, baldin eta xedatzeko ahalmena egintza bakarrean gauzatzen bada; edo gozamendunak xedapen-egintza bat egiten duen bakoitzean, baldin eta xedatzeko ahalmena hainbat egintzaren bitartez gauzatzen bada; edo bestela, gozamenerako eskubidea beste edozein arrazoirengatik iraungitzen den unean. Bigarren likidazio hori aldi baterako gozamenari buruzko arauei jarraituz egingo da. Hasierako datatzat, gozamena eratu duen kausatzailearen heriotzaren eguna hartuko da, edo bestela, gozamenaren eratzailea falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den eguna. Likidazio horretan sarrera gisa konputatuko da lehenengo likidazioan kontura ordaindutakoa. Xedatzeko ahalmena hainbat egintzatan gauzatzen bada, erregularizazioko likidazio bakoitzean konturako sarreratzat konputatuko da lehenengo likidazioko kuotaren zati bat, likidatzen den egintzan adjudikatutako ondasun edo eskubideei dagokiena.
Hirugarrena. Jaraunsle-adierazpenak egintza edo egilespen batean baino gehiagotan egiten badira, kausatzailearen ondasunak xedatzeko emandako ahalmena agortzen duen egintza edo egilespena egiten denean jaraunsleetako bakoitzari dagokion erregularizazioa egingo da, bidezkoa bada.
2. Halaber aplikagarriak izango dira foru zuzenbide zibiletan edozuzenbide zibil berezietan oinordetzari buruz dauden xedapenak.
38. artikulua.- Aitorpena.
1. Subjektu pasiboek zerga-aitorpena aurkeztu behar dute Foru Arau honetan aipatutako zerga-egitate guztiez, araudi bidez ezartzen diren baldintzak betez.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa Foru Arau honetako 9. Artikuluko c) letran azaltzen diren kasuei ere aplikatuko zaie.
2. Gozamen ahalduna duenaren edo komisarioaren betebehar formalak, gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen diren jaraunspenetan, araudi bidez ezarriko dira.
3. Foru Arau honetako 26. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoaren arabera eraginkortasuna etenda duten ondasun edo eskubideen eskuraketetan, eta gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen diren jaraunspenetan, aurkezpen epeak Zerga sortzen den egunetik hasita zenbatuko dira.
(…)
-
74/2006 Foru Dekretua, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu da
[PDF]
74/2006 Foru Dekretua, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu da
(A.L.H.A.O., 145. Zk. 2006-12-22koa)
6. artikulua.- Oinordekotza tituluak.
Jaraunspenaz eta legatuaz gain, honako hauek dira, besteak beste, oinordekotza tituluak zerga honen ondoreetarako.
a) "Mortis causa" dohaintza.
b) Oinordetzazko kontratuak edo itunak.
c) Hildako kide edo enplegatuen senideei enpresek eta erakundeek orokorrean emandako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio duten egintzak, haien modalitatea edo izena edozein izanik, baldin eta Foru Dekretu honen 5. artikuluaren 1. idatz zatiko c) letran edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan berariaz xedatuta ez badago kopuru horiek jasotzeagatik zerga ordaindu beharra.
d) Testamentu betearazleei beren lana egiteagatik testamentugileek esleitutako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio dutenak, baldin eta haiek jaraunspen ondasuntzaren balio egiaztatuaren % 10 gainditzen ez badute.
e) Ezkontza hitzarmenetan oinordea izendatzea.
f) Komisarioak testamentua egiteko ahala erabiltzetik datozen egintzak; berdin da zein itxura hartzen duten.
27. artikulua.- Sortzapena.
1. Heriotzaren ondoriozko eskuraketetan eta bizitza aseguruetan, kausatzailea edo aseguratua hiltzen den egunean sortuko da Zerga, edo, hura falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibileko 196. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala ere, kausatzailea bizi delarik oinordetzako hitzarmen eta kontratuen ondorioz eskuraketak egiten direnean, akordio hori egiten den egunean sortuko da Zerga.
2. Dohaintzaren ondoriozko eskuraketetan edo beste dohaineko eta "inter vivos" negozio juridiko batzuen ondoriozko eskuraketetan, egintza edo kontratua egiten den egunean sortuko da Zerga, eta, hain zuzen ere, bizitza aseguru baten onuradunak kopuruak eskuratzearen kasuan, kontratugileak edo aseguratuak bizirik iraunez gero, onuradunak jaso beharreko lehenengo kopurua edo bakarra eskatu ahal duen egunean hartuko da sortutzat.
3. Ondasunen eskuraketaren eraginkortasuna baldintza, termino, fideikomiso edo beste mugaren baten zioz etenda dagoenean, eskuraketa muga desagertzen den egunean gauzatutzat joko da, eta egun hori hartuko da aintzat ondasunen balioa eta karga tasak zehazteko.
4. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 32. eta 140. artikuluan eta horiekin bat datozen gainerakoetan xedatutakoarekin bat, jaraunspena gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen denean, Zerga honela sortuko da.
a) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen ez dituen ondasun eta eskubideen eskuraketetan, Zergaren sortzapenari buruzko arau orokorraren arabera, hau da, artikulu honetan goragoko idatz zatietan azaltzen den arau orokorraren arabera.
b) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez, Zerga noiz sortzen den zehazteko, ondoko kasu hauek bereizi behar dira.
1º Ondasun edo eskubideen eskuraketaren kausa gozamen ahaldunari edo komisarioari esleitutako xedatzeko ahalmena edo testamentu ahalordea baliatu izana bada, (edo haiek esleituta eduki dezaketen beste edozein ahalmen baliatu izana, horrela zerga honen zerga egitatea sortzen bada), Zerga sortuko da ahalmen horiek osorik edo zati batean baliatzen diren egunean.
2º Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen dituzten ondasun edo eskubideen eskuraketetan, baldin eta xedatzeko ahalmena edo testamentu ahalordea iraungiak badira haiek osorik edo zati batean baliatu aurretik, Zerga sortuko da ahalmena edo ahalordea iraungitzen den egunean.
3º Gozamen ahalduna badago, eta, komisario bidezko testamentua egonez gero, ahalordea baliatzen ez den bitartean pertsona jakin batek jaraunspeneko ondasun edo eskubide guztien edo horietako batzuen gozamenerako eskubidea badu, gozamenerako eskubideari dagokion Zerga sortuko da gozamena eratu duena hiltzen den egunean edo, hura falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den egunean, Kode Zibileko 196. artikuluaren arabera.
-
11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergari buruzkoa
[PDF]
-
Zeharkako Zergak
-
11/2003 Foru Araua, martxoaren 31ekoa, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergari buruzkoa
[PDF]
11/2003 Foru Araua, martxoaren 31ekoa, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa
(A.L.H.A.O., 43. Zk. 2003-04-11koa, Gehigarria)
8. artikulua.- Eskualdatzeekin parekatutako ekintzak
Ondare eskualdaketatzat, zergaren likidaziorako eta ordainketarako, honakoak joko dira.
A) Zorrak ordaintzeko esleitzeak eta zorren arduraren ordainketetarako berariazko esleitzeak. Zergak ordaintzeko esleipendunek esleipen horietatik ordaindutako zerga itzultzea eska dezakete, bi urteko epean, eman zizkioten ondasun edo eskubide horiek eta horretarako hirugarren bati eman zizkiotela baieztatzen dituzten ondasun edo eskubideak, hartzekodunari kredituaren kaudimenerako eman dizkiotela egiaztatuz gero.
B) Esleipenen soberakinak, Foru Arau honetako 24. artikuluko 1. eta 2. ataletan jasotzen diren kasuak betetzetik sortutakoak izan ezik.
(…)
24. artikulua.- Baldintza bereziak
3. Kode zibileko bigarren paragrafoko 821, 829 eta 1056 eta lehenengo paragrafoko 1062 artikuluetako eta oinarri horretan bertan oinarritutako Foru Zuzenbideko xedapenak betez gertatzen diren esleipenen soberakinak.
-
11/2003 Foru Araua, martxoaren 31ekoa, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergari buruzkoa
[PDF]
-
Udal Zergak
-
Uztailaren 19ko 41/1989 Foru Araua Tokiko Ogasunak Arautzen Dituena
[PDF]
Norma Foral 41/1989, de 19 de julio, Reguladora de las Haciendas Locales
(B.O.T.H.A. nº 97 de 23-8-89, Suplemento)
Artículo 13
El Comisario responderá solidariamente de los tributos municipales correspondientes a los bienes y derechos que integren las herencias que se defieran por poder testatorio. Reglamentariamente se fijarán las obligaciones formales del Comisario respecto a los citados tributos.
-
Uztailaren 19ko 46/1989 Foru Araua, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergarena
[PDF]
Uztailaren 19ko 46/1989 Foru Araua, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergarena
(A.L.H.A.O., 99. Zk. 1989-08-28koa, Gehigarria)
1. Artikulua
(…)
3. Honako hauek ez dira zergaren pean egongo: ezkontideei ezkontza-sozietateari egindako ondasun eta eskubide ekarpenak, hauen ordainetan beraien alde egiten diren esleipenak, eta ezkontideei beren ondasun komunen ordainetan egiten zaizkien eskualdaketak.
Xedapen berdina aplikatuko zaie, aurreko paragrafoan aipatzen diren kasu berberetan, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei.
Honako hauek ere ez dira zergaren pean egongo: ezkontideen arteko, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideen arteko edo seme-alabentzako ondasun higiezinen eskualdaketak, ezkontza-baliogabetzea, bananketa edo dibortzioa geratzekotan edo izatezko bikotea amaitzekotan epaiak betetzearen ondorioz eginak, edozein delarik ere ezkontza erregimen ekonomikoa edo ondare erregimen ekonomikoa, hurrenez hurren.
6. Artikulua
(…)
4. Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidako harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga, ordudanixe exigituko litzateke, baldintza bete dadinean, bidezko itzulketa aurreko ataleko erregelaren arabera.
Testamentu indarrez uzten diren jaraunspenetan, agintearen erabateko erabilera egiten denean edo bera ezabatzeko gainerako arrazoietakoren bat sortzen denean zergaren zortzapena egingo da.
5. Alkar-poderosoan edo ordenatze-ahalen pertsona jakin baten alde zerga honi loturiko jaraunspenaren ondasunen gozamenezko eskubidea eskuetsiko balitz, ahala erabili ez dezan bitartean, gozamen horren likidazio bikoitza egingo da: bata, behin behinekoa, ondorengotza irekitzean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauen zioz, eta bestea, behin-betiko, alkar-poderoso edo ordenatze-ahala erabiltzean, aldi baterako gozamenari buruzko arauen arabera, kausatzailearen heriotza gertatu zenetiko aldiaren zioz, eta konturako sarrerentzat hartuko da behin-behinekoaren zioz ordaindutakoa, diferentzia, gozamendariaren aldekoa balitz, beroni itzuliko litzaiokeelarik. Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazio hau, alkarpoderoso edo ordenatze-ahalaren ekitaldiaren zioz edo hura azkentzeko gainerako karien zioz jaraunsle gertatu direnean egitean egiztu behar izango da.
-
Uztailaren 19ko 41/1989 Foru Araua Tokiko Ogasunak Arautzen Dituena
[PDF]
-
Zuzeneko Zergak
-
Bizkaia
- Aurrekari historikoak
-
Xedapen Orokorrak
-
Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa
[PDF]
Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa
(BAO martxoaren 11koa)
174. artikulua.—Enbargo-eginbidea eta prebentziozko idaztoharra
1. Enbargo-jarduketa bakoitza eginbide baten bidez dokumentatuko da eta eginbide hori jarduketa egiten den pertsonari jakinaraziko zaio.
Ondasunak eta eskubideak enbargatu eta gero, eginbidea jarraian adieraziko direnei jakinaraziko zaie: zergapekoari eta, beharrezkoa bada, ondasunen titular, edukitzaile edo gordailuzainari, baldin eta jarduketak berarekin egin ez badira; zergapekoaren ezkontideari, ondasunak irabazizkoak badira, edo izatezko bikotekideari, maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak hitzartutako erregimen ekonomikoaren arabera ondasunak irabazizkoak badira; ondasunen jabekide edo titularkideei.
Eginbide hori zergapekoaren ezkontideari edo aurreko paragrafoan aipatutako izatezko bikotekideari ere jakinaraziko zaio beraien erregimen ekonomikoa ondasunen foru komunikazioa denean.
-
Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa
[PDF]
-
Zerga betebeharrak
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituena
[PDF]
Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituena
(BAO Urtarrilaren 7koa)
26. artikulua.Identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharra eta hura egiaztatzeko modua.
1. Pertsona fisiko eta juridikoek eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34. artikuluko 3. idatz zatian aipatzen diren zergapekoek identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar dute zergen arloko harremanetarako edo zerga ondoreak sortzen dituztenetarako.
Ondokoak dira, besteak beste.
a) Jabetza horizontalaren araubideko jabeen erkidegoak.
b) Pentsio funtsak, inbertsio funtsak eta kapital-arriskuko funtsak.
c) Interes ekonomikoko elkartzeak eta enpresen aldi baterako batasunak.
d) Testamentu-ahalordea baliatu zain dauden jaraunspenak, zergen arloko harremanak edo zerga ondoreak sortzen dituzten harremanak dituztenak.
2. Identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar dutenek ondokoak erabil ditzakete badaukatela egiaztatzeko: Zerga Administrazioak emandako agiria, nortasun agiri nazionala eta atzerritarraren identifikazio zenbakiaren agiri ofiziala.
3. Aurreko idatz zatietan xedatutakoa betetzeak ez du salbutzen zerga jakin batzuei buruzko araudietan ezarritako identifikazio kodeak edo gakoak eduki beharretik.
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituena
[PDF]
-
Zuzeneko Zergak
-
2002/7. Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen duena
[PDF]
2002/7. FORU-ARAUA, BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN TRIBUTU-SISTEMA. EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILAREN BEREZITASUNEI EGOKITZEN DUENA
(BAO Urriaren 15koa)
Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2002.eko urriaren 15ko osoko bilkuran, urriaren 15eko 2002/7, Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen duena, onetsi dutela eta nik neuk aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dudala jakinarazten dut, aplikatu zaien beharra duten hiritar, norbanako eta agintari guztiek zaindu eta zainaraz dezaten.
URRIAREN 15eko 2002/7. FORU-ARAUA, BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN TRIBUTU-SISTEMA EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILAREN BEREZITASUNEI EGOKITZEN DUENA
HITZAURREA.
Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara egokitzeko egin behar diren aldaketak egitea da foru arau honen xedea, foru zuzenbide zibil horren erabilera eta sendoketa berma daitezen. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunak kontuan hartu gabe garatu dira, neurri handi batean, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema osatzen duten arau juridikoak; foru zuzenbide zibila, hala ere, gure lurralde historikoan ezargarria da, eta lurralde forugabean indarrean dagoen zuzenbide zibiletik ezberdina.
Zerga gehienei dagokienez, eskumen arau-emaile handiagoak bereganatu dituzte Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeek, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsi, eta Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean indarrean dagoen Ekonomi Itunean xedatutakoarekin bat etorriz. Eskumen horiei esker, gaur egun ahalmen arau-emailea daukagu Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunak aintzat hartu eta zerga-arauak eraldatzeko. Izan ere, lurralde historikoko erakundeek betiere gogoan izan duten helburua da eraldaketa hori, gure lurraldearen eskubide historikoen sendoketa sustatzearren.
Hortaz, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ondarearen gaineko zergan, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan, Toki Ogasunei buruzko Foru Arauan, hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergan, ondasun higiezinen gaineko zergan, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean egin beharreko aldaketak egiten ditu honako foru arau honek, gure foru zuzenbide zibilaren erakunde berezien erabilerak zerga-alorrean dituen ondorioak behar bezala arauturik egon daitezen. Alde batetik, beraz, foru zuzenbide zibileko erakundeok zerga-kontuetan tratamendu desegokia jasotzeagatik bazterturik gera daitezen eragoztea du helburu, eta, bestetik, helburu hori gure zerga-sistemaren oinarrizko printzipioekin bateratzea.
Horrez gain, testamentua egiteko ahalordearen bidezko jarauntsiek, hori erabili bitartean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta ondarearen gaineko zergan daukaten ordainketa-araubide berezia ezartzen du foru arau honek. Figura horrek taxuera berezikoa eta Kode Zibilaren sisteman guztiz arrotza izanik- eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilean ezarritako seniparteen sistema eta ondasunen foru komunikazioaren ezkontza araubide ekonomikoa aplikatzeak arazo ugari sortzen dituzte, aipaturiko zerga biei buruz indarrean dauden arauak aplikatzerakoan. Hori dela eta, haientzako zerga-araubide berezia ezartzea erabaki da, erakundearen berezitasun juridikoa errespetatzeko.
I. TITULUA.
ZERGA-ARAUEN EGOKITZAPENA.
(…)
II. TITULUA.
TESTAMENTU-AHALORDEAREN BIDEZKO JARAUNTSIEN.
ZERGA-ARAUBIDEA, AHALORDEA ERABILI BITARTEAN.
9. artikulua. Arau orokorrak.
1. Titulu honen bidez testamentu-ahalordea baliatzearen zain dauden jaraunspenei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren karga aplikatzeko araubide berezia ezarri da
2. Jaraunspenaren kausatzailea hil denean ohiko egoitza Bizkaian eduki badu, Zerga Bizkaiko Foru Aldundiak ordainaraziko du titulu honetako manuak aplikatuz.
10. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru
Arauko 12.6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenei dagozkien errentei foru arau horretan ezarritako xedapen orokorrak eta araua garatzeko arauzko xedapenak aplikatuko zaizkie, artikulu honetako hurrengo paragrafoetan biltzen diren berezitasunekin.
2. Zerga honetatik salbuetsita daude testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenetako ondasun edo eskubideak eskualdatuz lortzen diren ondare-irabaziak edo - galerak, baldin eta eskualdaketa horrek Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapena ez badakar.
Halaber, zerga honetatik salbuetsita daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 37. artikuluan aipatutako kapital higigarriaren etekinak, baldin eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenen baitako besteren kapitalen erakarketa eta erabilera ordezten dituzten aktiboak eskualdatuz lortzen badira, eta eskualdaketa horrek Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapena ez badakar.
3. Zerga-oinarria zehazteari dagokionez, ekonomi jardueren etekinak testamentuahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenen bidez lortutakotzat hartuko dira beti, kontuan hartu gabe Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren
29ko 6/2006 Foru Arauaren 24. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako betekizuna betetzen duten ala ez.
4. Oinarri likidagarri orokorra kalkulatzeko, hala badagokio, testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dagoen jaraunspenaren kargura epailearen erabakiz ordaindu den urteko mantenuaren ondoriozko murrizpena soil-soilik aplikatuko zaie zerga-oinarri orokorrari eta aurrezpenaren zerga-oinarriari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 69. eta 71. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzko Legean xedatutakoaren arabera.
5. Zergaren kuota likidoa kalkulatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 53.8., 90. eta 94. artikuluetan ezarritako kuotakenkariak aplikatu ahal izango dira, eta ez besterik.
6. Oinarri likidagarri negatiboak eta kuota nahikorik ez izateagatik aplikatu ez diren kuota-kenkariak soilik konpentsatu ahal izango dira testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dagoen jaraunspenari dagozkion oinarri likidagarri positiboekin eta kuota oso positiboekin.
7. Testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dagoen jaraunspenak zerga ordaindu beharko du, eta, era berean, foru arau honetan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauan eta arau hori garatzeko arauzko xedapenetan ezartzen diren gainerako betebeharrak bete beharko ditu
8. Testamentu-ahalordearen erabilera oso eta ezeztaezina edo ahalorde hori azkentzeko beste edozein arrazoi abenduaren 31 ez den beste egun batean gertatzen bada, zergaldia egutegiko urtea baino laburragoa izango da. Hala denean, zergaldia egun horretan amaitu eta zerga orduan bertan sortuko da.
11. artikulua. Betebehar materialak eta erazkoak.
Testamentu-ahalordea baliatzearen zain dauden jaraunspenez ezarritako betebeharrak, erazkoak eta materialak, jaraunspenen administratzaileek bete behar dituzte.
12. artikulua. Erantzukizuna eta ondasun-lotura.
1. Testamentu-ahalordea baliatzearen zain dagoen jaraunspenaren administratzailea
Zergaren ordainketaren erantzule subsidiarioa izango da
2. Testamentu-ahalordea baliatzearen zain dagoen jaraunspeneko ondasunak eta eskubideak Zerga ordaintzeari lotuko zaizkio, nornahi ere den edukitzailea, ondoko kasuetan izan ezik: erregistro- fede publikoak babestutako hirugarrena izatea edo, ondasunak ezin inskriba daitezkeen ondasun higigarriak badira, onustean eta titulu justuaren bidez merkataritzako edo industria establezimenduan eskuratu direla frogatzea.
Ondore hauetarako, aurreko idatz-zatian aipatutako ondasun eta eskubideen eskualdaketa testamentu-ahalordea modu ezeztaezinean guztiz edo partzialki erabiltzearen edo hura iraungitzearen ondoriozkoa bada, notario edo fedemaile publikoek eskuesten dituzten agirietan ohartaraziko dute ondasunak zerga kuota ordaintzeari lotuta daudela, hain zuzen ere eskualdatu aurretik, beraien preskripzioaldian, sortutako zorrak ordaintzeari.
Halaber, jabetzaren erregistratzaileek edo merkataritzakoek albooharrean agerraraziko dute ondasunak zerga kuotak ordaintzeari lotuta daudela, hain zuzen ere eskualdatu aurretik, beraien preskripzioaldian, sortutako zorrak ordaintzeari.
13. artikulua.Atxikitzeko betebeharra.
1. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiak behartuta daude, ahalordea erabili bitartean, atxikipenak, konturako sarrerak eta zatikako ordainketak egitera eta dagokien zenbatekoa Bizkaiko Foru Aldundiari ordaintzera, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, sozietateen gaineko zergari eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko foru arauetan eta beraiek garatzeko arauzko xedapenetan ezarritako kasu eta eretan.
2. Nolanahi ere, testamentu-ahalordea erabili bitartean, ahalorde horren bidezko jarauntsiek foru aldundiari diru-sarrera egiteko betebeharra bereganatuko dute, eta aurreko 1. paragrafoan ezarritako betebeharra ez betetzeak ez ditu salbuetsiko sarrera egiteko betebehar honetatik.
14. artikulua. Ondare sozietateen araubidea
Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 66. artikuluko 1 paragrafoaren b) letran aurrikusitako betekizunaren ondorenetarako, ez dute ondare sozietateen izaera galduko testamentu-ahalordea erabili gabe dauden jarauntsiek parte hartuta dauden erakundeek, Titulu honetakoa aplikagarri zaienean.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA.
Bakarra.
Foru arau hau indarrean jartzen denean, bertan ezarritakoaren kontra dauden xedapen guztiak indargabetuko dira, hala lerrun berekoak nola beheragokoak.
AZKEN XEDAPENAK.
Lehena.
Indarrean jartzea. Foru arau hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta 2003ko urtarrilaren 1az geroztik sortuko ditu ondoreak. Bereziki, testamentu-ahalordearen bidez eratu eta egun horretan ahalordea erabili gabe dauden jarauntsiei aplikatuko zaizkie II. tituluan bildutako arauak.
Bigarrena.Arauak emateko ahalmena. Ahalmena ematen zaie Bizkaiko Foru Aldundiari eta Ogasun eta Finantzen foru diputatuari, foru arau hau garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.
-
Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa
[PDF]
Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergari buruzkoa (BAO, Abenduaren 30koa)
11. artikulua
. Errentak esleitzea.1. Sozietate zibilen -nortasun juridikoa izan ala ez-, banatu gabeko herentzien, ondasun komunitateen eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 34. artikuluko 3. idatzzatian jasotako gainerako entitateen errentak bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleituko zaizkie, hurrenez hurren, foru arau honen IV. tituluko VI.
kapituluaren 2. atalean ezarritakoari jarraituz.2. Errentak esleitzeko araubidea ez zaie Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateei aplikatuko, hauek Sozietateen gaineko Zerga ordainduko baitute.
3. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak ez dira Sozietateen gaineko
Zergari lotuta egongo.
4. Errentak egozteko araubidea ez zaie aplikatuko testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiei, ahalordea erabili bitartean; izan ere, halakoek foru arau honen 12.6.
artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dute zerga.12. artikulua
. Errentak indibidualizatzea.1. Errenta bat zergadunak lortutakotzat joko da errentaren jatorri edo iturriaren arabera, senar-emazteen edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoa, halakorik bada, zeinahi dela ere.
2. Etekina jasotzeko eskubidea sortu duenari egotziko zaizkio bakar-bakarrik lanaren etekinak. Alabaina, foru arau honen 18. artikuluko a) idatz-zatian aipatzen diren prestazioak, euren alde aitortuak dituzten pertsona fisikoei egotziko zaizkie.
3. Jarduera ekonomikoen etekinak jarduera horiei atxikitako produkzio bideak edo giza baliabideak ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean bere kabuz antolatzen dituenak lortutakoak direla jotzen da.
Bestelako frogarik ezean, baldintza horiek jarduera ekonomikoen titular gisa ageri diren pertsonek betetzen dituztela joko da.
4. Kapitalaren etekinak, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen foru arauko 7.
artikuluan ezarritakoaren arabera, etekin horiek sortzen dituzten ondare elementuen, hau da, ondasun edo eskubideen titular diren zergadunei egotziko zaizkie.5. Ondare irabazi eta galerak, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen foru arauko
7. artikulua
n ezarritakoaren arabera, irabazi eta galera horiek sortzen dituzten ondare elementuen, hau da, ondasun edo eskubideen titular diren zergadunei egotziko zaizkie.Justifikatu gabeko ondare irabaziak, aitortutako ondasun edo eskubideen titularren arabera egotziko dira.
1
Aldez aurreko eskualdaketa batetik eratortzen ez diren ondasun eta eskubideen eskurapenak ondasun eta eskubide horiek lortzeko eskubidea duen edo zuzenean irabazi dituen pertsonaren ondare irabazitzat hartuko dira.
6. Ordenatzaile ahala erabiltzearen zain dauden jaraunspenei dagozkien errentak jaraunspeneko ondasunen gozamendunei eratxikiko zaizkie, haien jatorriaren arabera.
Aurreko 3. idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ekonomi jardueren etekinak haien gozamendunei egotziko zaizkie etekin gisa.
Gozamen eskubiderik ez duten ondasun edo eskubideei dagokienez, errentak jaraunspenari berari eratxikiko zaizkio eta zerga-ordainketa Bizkaiko Lurralde
Historikoko Zerga Sistema Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duen urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauko II. tituluan ezarritakoaren arabera egingo da.
Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 104.
artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren errentak ordenatzaile ahala erabiltzearen zain daudenean, erdi bana eratxikiko zaizkie ezkontide alargunari eta ordenatzaile ahal erabiltzearen zain dagoen jaraunspenari, aurreko bi paragrafoetan ezarritako erregelen arabera.Aurreko paragrafoan jasotakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera osatutako izatezko bikoteei aplikatuko zaie, bikote-lagunek ezarritako ondare araubide ekonomikoari 3/1992 Legean agindu hori aplikatzekoa bazaio.
37. artikulua
. Norberaren kapitala gainontzekoei lagatuz lortutako etekinak.1. Kapital propioak hirugarrenei lagaz lortutako etekintzat hartuko dira mota guztietako kontraprestazioak, horien izendapena edo izaera edozein izanik ere, diruzkoak izan edo gauzazkoak izan (esaterako, interesak eta lagapenaren ordainsari gisa itundutako beste edozein ordainketa mota), bai eta besteren kapitalen erakarpena eta erabilpena adierazten dituen eskualdaketa, itzulketa, amortizazio, truke edo bihurketatik datozen kontraprestazioak ere.
2. Bereziki, halakotzat hartuko dira hauek.
? a) Edozein giro tresnatatik datozen etekinak, merkataritzako eragiketek sortutakoak barne, endosatzen edo eskualdatzen den unetik aurrera, non eta endosua edo lagapena ez den gauzatzen zuzkitzaile edo hornitzaileen kredituaren ordainketa gisa. ? b)Mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik datorren kontraprestazioa, horren izendapena edo izaera edozein izanik ere, aktibo finantzarioen eragiketetan oinarritutakoak barne.
?c) Aldi baterako aktibo eragiketetatik datozen errentak.
finantzarioak ? berrerosteko itunaz lagatzekod) Entitate finantzario batek bere titulartasuneko kreditua erabat edo zati batean eskualdatu, laga edo transferitzearen ondorioz ordaindutako errentak.
2
3. Baloreak eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtuz gero, etekintzat hartuko da baloreen eskualdatze, itzultze, amortizatze, trukatze edo bihurtze balioaren eta eskuratze edo harpidetze balioaren arteko diferentzia.
Truke edo bihurtze baliotzat hartuko da jasotzen diren baloreen balioa.
Eskuratze eta besterentze gastu osagarriak, era berean, etekina kuantifikatzeko konputatuko dira, behar bezala frogatzen badira.
Aktibo finantzarioak eskualdatzetik datozen etekin negatiboak zergadunaren ondarean mantentzen diren aktibo finantzarioak eskualdatu ahala integratuko dira, zergadunak aktibo finantzario homogeneoak eskuratu dituenean eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteetan.
4. Zergadunaren heriotzaren zioz artikulu honetan aipatutako besteren kapitalaren erakarketa eta erabilera ordezten dituzten aktiboen irabaziz eskualdatzen direnean, ulertuko da ez dagoela higikorren kapitalaren etekinik.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa irabazizko eskualdaketa komisarioak ordenatzaile ahala edo oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluren bat erabiltzearen ondorioz gertatzen denean ere aplikatuko da. Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan ezarritakoak.
Aurreko paragrafoan aipatu diren oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluen bidezko irabazizko eskualdaketetan, besteren kapitalaren erakarketa eta erabilera ordezten dituzten aktiboen eskualdatzaileari dagokionez eskuraketa-balioa, hurrengo eskualdaketetarako, dohaintza-emaileak dohaintza-hartzaileari ematean dutena izango da, dohaintza-hartzaileak aktiboak dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan ere, hala gertatzen bada, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da aktibo horien balio eta eskuraketa-datei dagokienez, eta honek oraingo eraginkortasuneko oinordetzako itunaren aurretik izan dituenak atxikiko ditu.
38. artikulua
. Kapitalizazio eragiketetatik, bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik eta kapital ezarpenen errentetatik datozen etekinak.1. Halakotzat hartzen dira kapitalizazio eragiketetatik edo bizitza aseguru edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik lortutako diruzko edo gauzazko etekinak, non eta ez diren lan etekin gisa zergapetu behar foru arau honek 18.a) artikuluan jasotakoaren arabera. Bereziki, erregela hauek aplikatuko zaizkie kapital higikorraren etekin horiei.
a. Kapital geroratua jasotzen denean, jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen arteko diferentzia izango da kapital higikorraren etekina.
b. Biziarteko errenta berehalakoen kasuan, ez badira herentzia, legatu edo beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat hartuko da portzentaje hauek urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
- %40, jasotzailea 40 urtetik beherakoa denean.3 - %35, jasotzailea 40 eta 49 urte bitartekoa denean.
- %28, jasotzailea 50 eta 59 urte bitartekoa denean. - %24, jasotzailea 60 eta 65 urte bitartekoa denean. - %20, jasotzailea 66 eta 69 urte bitartekoa denean. - %8, jasotzailea 70 urtekoa edo hortik gorakoa denean.Errenta eratzerakoan errentadunak zenbat urte duen kontuan hartuta aplikatuko dira portzentajeak, eta errentaren indarraldi osoan mantenduko dira aldatu gabe.
c. Aldi baterako errenta berehalakoen kasuan, ez badira herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat hartuko da portzentaje hauek urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
i. %12, errentaren iraupena bost urte edo txikiagoa denean.
ii. %16, errentaren iraupena bost urtetik gorakoa eta hamar urtekoa edo hortik beherakoa denean. iii. %20, errentaren iraupena hamar urtetik gorakoa eta hamabost urtekoa edo hortik beherakoa denean. iv. %25, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean.d. Errenta geroratuak, biziartekoak edo aldi baterakoak jasotzen direnean, ez badira herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat hartuko da aurreko b) eta c) letretan jasotako portzentajeak urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza, errenta eratu arte lortutako errentagarritasunaren zenbatekoa gehiturik; errenta hori arauz zehazten den moduan kalkulatuko da. Errentak dohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako beste edozein negozio juridiko bidez eskuratu direnean (salbu oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluak), kapital higikorraren etekina izango da, bakarbakarrik, aurreko b) eta c) letretan jasotako dena delako portzentajea urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
Aurreko paragrafoan jasotakoa jasota ere, zergaren oinarri ezargarrian integratuko dira kapital higikorraren etekin gisa, arauz finkatzen den moduan, foru arau honek 18.a) artikuluan aipatutakoak ez diren eta haien indarraldian aseguru kontratuaren horniduretan inolako mobilizaziorik izan ez duten bizi edo elbarritasun aseguruei buruzko kontratuen onuradunek errenta moduan jaso dituzten erretiro eta elbarritasun prestazioak, horien zenbatekoa kontratua dela-eta ordaindutako prima baino handiagoa den momentutik aurrera. Errentak eskuratu badira dohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako beste edozein negozio juridiko bidez (salbu oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluak), aldiz, oinarrian integratuko dira prestazio horiek errenten eraketa uneko balio aktuariala baino handiagoak direnean. Kasu horietan, ez dira aplikatuko aurreko b) eta c) letretan jasotako portzentajeak. Erretiro prestazioen kasuan araubide
4 hau aplikatuko bada, beharrezkoa da aseguru kontratua gutxienez erretiro data baino bi urte lehenago hitzartu izana.
e. Herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratu ez diren aldi baterako edo biziarteko errenten kasuan, errenta erreskate eskubidea erabiltzean iraungi denean, kapital higikorraren etekina kalkulatzeko, erreskatearen zenbatekoari batu behar zaizkio momentu horretara arte ordaindutako errentak eta, ondoren, baturatik kendu behar dira ordaindutako primak eta Paragrafo honen aurreko letren arabera kapital higikorraren etekin gisa zergapetu diren diru kopuruak. Errentak dohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako beste edozein negozio juridiko bidez eskuratuak badira (salbu oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluak), gainera, errentak eratu arte metatutako errentagarritasunaren zenbatekoa kenduko da.
f. Kapital moduko prestazioak aurreikusten dituzten bizitza edo elbarritasun aseguruak, kapital hura biziarteko edo aldi baterako errentak eratzera zuzentzen denean, aurreko d) idatz-zatiaren lehen paragrafoan jasotakoaren arabera zergapetuko dira, betiere bihurtzeko aukera hori aseguru kontratuan jasotzen bada, Inoiz ez da aplikatuko idatz-zati honetan jasotakoa, kapitala edozein bitarteko erabiliz jartzen denean zergadunaren eskura.
2. Kapital ezarpenetik datozen biziarteko edo aldi baterako errenten kasuan, non eta ez diren eskuratu herentziaz, legatuz edo beste edozein ondorengotza-titulu bidez, kapital higikorraren etekintzat hartuko da aurreko Paragrafoko b) eta c) letretan bizitza aseguruen kontratuetatik datozen biziarteko edo aldi baterako errenta berehalakoetarako jaso diren portzentajeak urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
43. artikulua
. Kasu bereziak.1. Hurrengo kasuotan ez da aldaketarik izango ondarearen osaeran.
?a) Gauza erkidea zatikatzen denean.
?b) Irabazpidezko ondasunen sozietatea edo ondasunen foru komunikazioa desegiten denean, ezkontzako partaidetzako araubide ekonomikoa azkentzen denean eta izatezko bikote baten ondare-araubide ekonomikoa azkentzen denean, baldin eta aurreko ondare-araubide ekonomikoetako bat itundu badute.
?c) Ondasun erkidegoak desegitean edo erkideak banantzen direnean.
Idatz-zati honetan aipatzen diren kasuek ezingo dute inola ere ekarri jasotako ondasunen edo eskubideen balioa eguneratzea.
2.Hurrengo kasuetan ez da egongo ondare irabazi edo galerarik.
? a) Kapital murrizpenetan. Kapital murrizpenak, edozein xede duela ere, balore edo partaidetzak amortizatzea dakarrenean, eskuratutako lehenak joko dira amortizatutzat, eta hauen eskurapen balioa proportzionalki banatuko da zergadunaren ondarean segitzen duten gainontzeko balore homogeneoen artean. Kapital murrizpenak ez badie zergadunaren balore edo partaidetza guztiei maila berean eragiten, lehenago eskuratutakoei dagokiela ulertuko da.5
Kapital murrizketaren xedea ekarpenak itzultzea denean, honen zenbatekoak edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko ohiko balioak gutxitu egingo du ukitutako baloreen edo partaidetzen eskuraketa balioa, aurreko lerroaldeko arauekin bat etorriz, baliogabetu arte. Gerta litekeen soberakina kapital higikorraren etekin gisa integratuko da eta edozein motatako entitateen fondo propioetan parte hartzeagatik lortu dela joko da. Integrazioa jaulkipen primen banaketarako ezarritako era berberari jarraikiz egingo da, kapital murrizpena banatu gabeko mozkinen ondorio denean izan ezik.
Horrelakoetan, kontzeptu honengatik jasotzen diren kopuru guztiak foru arau honek 36.
artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian xedatutakoaren arabera zergapetuko dira.Ondore hauetarako, kapital murrizketak, helburua gorabehera, lehenbizi banatu gabeko mozkinetatik ez datorren sozietate-kapitalaren zatiari eragingo dio, hura baliogabetu arte.
?b) Zergadunaren heriotzaren ondorioz egiten diren dohaineko eskualdaketetan, dohaineko eskualdaketa hori komisarioak testamentu-ahalordea erabilita edo unean bertan eragina daukan oinordetza-titulu bat dela bide egiten denean ere.
Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko
Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan ezarritakoak.
48. artikulua
. Kostu gabeko eskualdaketak.Eskurapena edo eskualdaketa kostu gabekoa denean, aurreko artikuluko arauak izango dira aplikagarriak, eta balio bakoitzaren benetako zenbatekotzat Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratako balioak hartuko dira.
Foru arau honetako 43. artikuluko 2. paragrafoko b) idatz-zatian aipatu diren unean bertan eragina duten oinordetza-tituluen bidezko dohaineko eskualdaketetan, ondasunen eskuraketa balioa, hurrengo eskualdaketetarako, dohaintza-emaileak dohaintzahartzaileari ematean ondasunek dutena izango da, dohaintza-hartzaileak ondasunak dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan ere, hala gertatzen bada, dohaintza-hartzaileak dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da ondasun horien eskuraketa balio eta datei dagokienez, eta dohaintza-emaileak unean bertan eragina duten oinordetzako itunaren aurretik izan dituenak atxikiko ditu.
Foru arau honen 43. artikuluko 2. paragrafoaren c), d) eta f) idatz-zatietan aipatutako kostu gabeko eskualdaketetan, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da ondasunen eskurapen balio eta datei dagokienez.
49. artikulua
. Berariazko balorazio arauak.1.Ondarearen balioa honako arrazoiengatik aldatzen denean.
? ñ) Ondasunen foru komunikazioari loturiko ezkontideen ondasunak edo ezkontideek ekarritakoak besterentzeak eragiten duenean. Ezkontzak bere hartan dirauela, foru komunikazioaren araubidepeko ezkontide baten ondasun bat eskualdatzen bada, irabazia edo galeraren zenbatekoa ondasunaren titular den ezkontidearen errentan zenbatuko da, haren eskuraketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko diferentzian.6
Aurrez hildako ezkontidearen ondasun bat, foru komunikazioa dela bide, beste ezkontideari adjudikatzen bazaio ezkontza desegitean, azken honek eskualdatzen duenean ondasunaren eskuraketa balioa, ondare irabazia edo galera kalkulatzeko, aurrez hildako ezkontideak eskuratu zuenean zeukana izango da, edo ezkontza egin zenean zeukana, geroago gertatu bada.
Tratamendu bera ezarriko zaie izatezko bikoteei, izatezko bikotearen ekonomi araubidea foru komunikazioarena bada.
?o) Testamentu-ahalordea baliatzearen zain dagoen jaraunspen bateko ondasunak besterentzeak eragin badu, ondare irabazia edo galera kalkulatzeko, testamentuahalordea baliatzean ondare elementuak izan duen balioa hartuko da eskuraketa baliotzat.
XIII. TITULUA.
ONDARE ERANTZUKIZUNA ETA ZEHAPEN ARAUDIA.
118.artikulua
. Zergadunaren ondare erantzukizuna.Zerga honengatik sortutako zerga zorrek eta, hala badagokio, zerga zehapenek Kode
Zibilaren 1365. artikuluan aipatutakoen izaera bera izango dute. Ondorioz, irabazpidezko ondasunen bitartez, edo irabazitako ondasunen bitartez, foru komunikazioko araubide pekoak izanez gero, kitatuko dira ezkontideetako batek Foru
Aldundiarekiko hartutako zor eta, hala badagokio, zigor horiek, foru arau honen 101.
artikuluko 5. paragrafoan baterako tributaziorako jasotakoa eragotzi gabe.Aurreko paragrafoan jasotakoa izatezko bikoteei aplikatuko zaie, bikote-lagunek ezarritako ondare araubide ekonomikoari Kode Zibilaren agindu hori aplikatzekoa bazaio.
7
- 3/1993 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko otsailaren 15eko 2/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onetsi duena [PDF]
3/1993 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko otsailaren 15eko 2/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onetsi duena
(BAO, uztailaren 6koa)
3. artikulua. Zerga egitatea.
1. Ondoko hau da zerga egitatea.
a) Jaraunspen, legatu edo beste edozein ondorengotza-tituluren bidez ondasunak edo eskubideak eskuratzea.
Jaraunspenaz eta legatuaz gain, zerga honek dituen ondorioetarako, honako hauek dira ondoretza-tituluak.
1. Mortis causa dohaintza.
2.Oinordetzazko kontratuak edo itunak, eragina edozein unetan dutela ere.
3.Komisarioak ordenatzaile ahala erabiltzetik datozen egintzak, direnak direlakoak.
4. Ezkontza-hitzarmenetan oinordea izendatzea.
b) Dohaintza edo dohainezko beste titulu edo inter vivos negozio juridikoen bidez ondasunak edo eskubideak eskuratzea.
c) Bizitza-aseguruen onuradunek kopuruak jasotzea, kontratua egin duena onuraduna ez denean, abenduaren 29ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 6/2006 Foru Arauaren 18.a) artikuluan arautu diren balizkoetan izan ezik.
(…)
4. Ondasunen foru komunikazioa desegitean ezkontide alargunaren edo izatezko bikotekidearen alde eginiko adjudikazioak, komunikatutako ondasunetatik eurei dagokien erdia ordaintzeko emanak, ez dira zerga honen menpean egongo, baldin eta maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera osaturiko izatezko bikoteak badira.
5. artikulua. Salbuespenak
Honako hauek geratuko dira salbuetsita.
4. Baserriaren eta beraren lurren jabari osoaren edo bizi arteko gozamenaren dohaineko eskualdaketak, baldin eta senide oinetxetarrentzat egiten badira eta finka nekazaritza, basozaintza edo abeltzaintzako ustiapenerako erabiltzen bada eta eskualdatzaileak bere kasa egiten badu.
Salbuespen hau egiteko, ondoko baldintza bete behar da: sei urtetan zehar, gutxienez, eskuratzaileak bere kasa arduratu behar du baserri eta beraren lurren ustiapenarekin.
19. artikulua. Likidatuko den oinarria.
(…)
9. Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, mortis causa edo beste edozein oinordetza-tituluren bidezko eskuraketetan, oinarri likidagarria lortzeko, ahaidetasun graduen araberako txikipena ezarriko da zerga-oinarrian. Ondoko hauek dira aipaturiko txikipenak.
a) I. taldea.-Bigarren graduko alboko odol-ahaideen eskuraketak, 36.000 euro.
b) II. taldea.-Hirugarren mailako alboko odol-ahaideek, ezkontza bidez ondorengo eta aurreko ahaide direnek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak barne, egindako eskuraketak, 18.000 euro.
c) III. taldea.-Laugarren mailako alboko ahaideen, bigarren mailako alboko ahaideen, hirugarren mailako ahaideen eta urrunagoko ahaideen eta arrotzen eskualdaketak; ez dago txikipenik.
Eskuratzaileak minusbalio fisiko, psikiko edo sentimenezkoa duten pertsonak badira, 72.000 euroko txikipena ezarriko da, kausatzailearekiko ahaidetasun graduaren arabera ezarriko litzaiekeen txikipena kontuan hartu barik.
Ondore horietarako, txikipena aplikatzeko eskubidea ematen duten minusbaliodunak izango dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan zerga horri buruzko legeria bereziaren arabera kenkaria izateko eskubidea ematen dutenak
23. artikulua. Sortzapena.
1. Heriotzaren ondoriozko eskuraketetan eta bizi-aseguruetan, kausatzailea edo aseguruduna hiltzen den egunean sortuko da zerga, edota absentearen heriotzaadierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibilaren 196. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Alkar-poderoso edo testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, ahalordea modu ezeztazinean erabiltzen denean edo bera azkentzeko arrazoietako baten bat gertatzen denean sortuko da zerga.
Unean bertan eragina duen oinordetzako itunaren kasuan, izendatzailea bizirik dagoela sortuko da zerga, eskualdaketa gauzatzen denean, hain zuzen ere.
2. Inter vivos egiten diren dohaineko eskualdaketetan, kontratua gertatu edo egiten den egunean bertan sortuko da zerga
3. Baldintza, epemuga, fideikomiso edo beste edozein muga dagoelako, eraginkortasuna etenik daukaten ondasun-eskuraketei dagokienez, aipaturiko mugak desagertzen diren egunean gauzatu direla ulertuko da beti.
26. artikulua. Gozamena alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen menpeko jarauntsietan.
Alkar-poderoso edo testamentu-ahalordean pertsona jakin bati, ahalordea erabiltzen ez den bitartean, jarauntsiaren ondasunez gozatzeko eskubidea ematen bazaio, gozamen horren likidazio bikoitza egingo da, gozamendunak kausatzailearekin duen ahaidetasunaren arabera: bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango duena, bizi arteko gozamenari buruzko arauen pean, eta bestea behin betikoa, alkarpoderosoa edo testamentua egiteko ahalordea erabiltzen denean, aldi baterako gozamenari buruzko arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako denborarengatik. Behin-behineko likidazioagatik ordaindutakoa kontura egindako sarreratzat hartuko da, eta gozamendunaren mesederako alderik suertatuz gero, alde hori itzuli egingo zaio. Alkar-poderosoa edo testamentua egiteko ahalordea erabiltzeagatik edo bera azkentzeko gainerako arrazoiengatik jaraunsle direnen likidazioa egiten den unean bertan egin beharko da aldi baterako gozamenaren ondoriozko behin betiko likidazioa ere.Testamentu-ahalordea erabiltzeko epea zehaztuta badago, behin-behineko likidazioa aldi baterako gozamenari buruzko arauen arabera egingo da, ahalordea erabiltzeko ezarrita dagoen gehienezko epeagatik.
Hala ere, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legea indarrean jarri baino lehen alargunaren mesedetan emandako ahalordeen kasuan, behin betiko likidazio bat egingo da soil-soilik, bizi arteko gozamenari buruzko arauekin bat etorriz egin ere.
26. bis artikulua. Testamentua egiteko ahalordearen erabilera.
1. Komisario, ezkontide alargun edo izatezko bikoteak (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutakoa) bere ahala erabilita ezkontza ondoko erkidegoak duen ondasun jakin bat adjudikatzen badio komisarioaren eta kausatzailearen ondorengo bati, jarauntsia banatu eta likidatu gabe, ezkontide alargunaren edo izatezko bikotearen erdia dohaintza gisa likidatuko da eta beste erdia, kausatzailearena, oinordetza gisa.
2. Testamentua egiteko ahalordearen menpeko oinordetzen kasuan, kausatzailea bizkaitar forugabea delarik hiltzen bada, bi likidazio egin behar dira: bata, kausatzailea hil eta berehala, ahalordeak ukitzen duen jarauntsiaren zenbatekoagatik eta, betiere, seniparte laburraren herenagatik; eta bestea, ahalordeak ukitzen duen jarauntsiaren zenbatekoagatik, behin ahalordea modu ezeztaezinean erabiliz gero, edo bera azkentzeko gainerako arrazoietako baten bat gertatuz gero.
3. Testamentua egiteko ahalordea erabiltzen den guztietan, oinordeko berari dagozkion eskuraketa guztiak metatu egingo dira, zerga likidatzeari eta foru arau honetan zerga-oinarrirako aurreikusten diren txikipenak aplikatzeari dagokienez.
Gainera, metatutako likidazioengatik lehenago ordaindutako kuotak kendu ahal izango dira metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik.
26. ter artikulua. Lehengoratzeak likidatzeko erregelak.
Unean bertan eragina duen oinordetza-itunaren menpeko ondasunen eskualdaketen kasuan edo mantenu-zama duten ondasunen dohaintzaren kasuan, izendatzailearen edo dohaintza-emailearen aldeko lehengoratzerik gertatuz gero, aldi baterako gozamenari buruzko arauen araberako likidazioa egingo da, eta lehengoratutako ondasunen eskualdaketagatik hasiera batean egindako likidazioan soberakinik ordaindu bada, itzuli egingo da.
27. artikulua. Banakuntza eta esleipen-gaindikinak.
1. Heriotzaren ondoriozko oinordetzetan, interesdunek egindako banaketak eta adjudikazioak edozein direlarik ere, proportzionaltasunari hertsiki lotuz eta oinordetzari buruzko arauen arabera egin direla ulertuko da zergaren ondoreetarako, ondasun horiek lurraldearengatik edo beste edozein arrazoirengatik zergaren ordainketari loturik egon zein ez egon. Horren ondorioz, balioak egiaztatzean gertatzen diren igoerak eskuratzaile edo jaraunsleen artean lainduko dira.
2. Egiaztapena egiterakoan balio-gehikuntza izan daien ogasunak edo zergasalbuespena jagokenak, hilburukoegileak jakineko norbanako bati eman edo oinordez bestelako zioz esleitzen baditu, gehikuntzek edo beherapenek ogasun horreen hartzaileari bakarrik eragingo deutsoe.
3. Adjudikazio-gaindikinak likidatuko dira Ondare Eskualdaketa eta Egintza
Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan ezarrita dauden arauen arabera, baldin eta jaraunsleei eta legatudunei egindako adjudikazioetan ezberdintasunik badago, aitortutako balioaren arabera, jaraunspen-tituluari begira. Halaber, adjudikaziogaindikinak likidatuko dira, jaraunsle edo legatudunetariko bati adjudikatutakoaren balio egiaztatuak haren tituluari jarraiki dagokion balioa %50ean baino gehiagotan gainditzen duenean, baldin eta Ondarearen gaineko Zergaren erregelak aplikatzetik ateratzen direnen berdinak edo handiagoak ez badira.
Ez dute adjudikazio-gaindikinik ekarriko, zati alikuotan, ohiko etxebizitzan, familiako etxebizitzan edo baserrian eta beronen jabegoan eta lur erantsietan ezkontide alargun edo izatezko bikotearentzat (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutakoa) edo jaraunsleentzat edo legatudunentzat egindakoek, baldin eta haien balioa, jaraunspen osoari begirakoa, adjudikatarioaren jaraunspen-kuota baino handiagoa bada.
32. artikulua. Aitorpena, aurkezteko epeak eta beste betebehar batzuk.
1. Subjektu pasiboek zerga-aitorpena aurkeztu behar dute foru arau honetan aipatutako zerga-egitate guztiez.
“Alkar-poderoso” edo ahal ordenatzailearen menpeko jaraunspenetan, komisarioaren erazko betebeharrak arau bidez finkatuko dira.
2. Mortis causa edo oinordetzako beste edozein tituluren bidez egindako eskuraketen kasuan –heriotzarako bizi-aseguruen kontratuen onuradunenak barne–, aurkezteko epea urtebetekoa izango da, kausatzailea hiltzen den egunetik edo heriotzaadierazpena irmo bihurtzen den egunetik zenbatzen hasita, edota unean bertan eragina duten oinordetza-itunetan zerga sortzen den egunetik zenbatzen hasita.
Gainerako kasuetan, aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izango da, egintza edo kontratua gertatu edo egiten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
3. Aurreko 23.3. artikuluan xedatutakoaren arabera eraginkortasuna etenik duten ondasun nahiz eskubideen eskuraketetan, eskuraketok egindakotzat jotzen diren egunetik hasiko dira artikulu honetako 2. paragrafoan aipatutako epeak zenbatzen.
4. Alkar-poderoso edo testamentua egiteko ahalordearen menpeko ondasunen eskuraketetan, ahalordea modu ezeztaezinean erabiltzen den unetik edo bera azkentzeko arrazoietako baten bat gertatzen den unetik hasiko da aurreko paragrafoan aipaturiko epea zenbatzen.
Alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen menpeko jarauntsietan, komisarioak jarauntsiaren ondasunen inbentarioa eta ahalordearen frogagiria aurkeztu behar ditu, kausatzailea hil eta urtebeteko epearen barruan. Era berean, testamentuahalordea modu ezeztaezinean –zati batez edo osorik– erabili edo bera azkentzeko arrazoietako baten bat gertatu eta hilabeteko epearen barruan, erabilera hori egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu, edo ahalordearen azkentzea justifikatu.
33. artikulua. Agintari, herrilanari eta norbanakoen betekizunak.
1.Epailaritzek Foru Aldundiari bialduko deutsoe hilero epai sendetsien edo epai finkoen zerrenda, epai honeetatik Oinorde eta Emoitzekazko Zergaren menpeko ondaregehikuntzak dagozala ulertzen bada.
2. Biztanle-Erroldako arduradunek azken hilabetean heriotzak hartutakoen izen eta egoitza-zerrenda bidaliko deutsoe Foru Aldundiari hile bakotxeko lehenengo hamabostaldian.
3. Notarioek ezinbestean eman behar dizkiote Foru Aldundiari beren eginkizunak burutzeko esku hartu duten egintzei buruz eskatzen dizkien datuak; gainera, hark eskatuta, dohainik luzatu behar dituzte hamabost eguneko epean baimendutako edo protokoloko agirietan eskatzen dizkioten kopiak, salbu eta 1862ko maiatzaren 28ko
Legearen 34. eta 35. artikuluetan aipatuta dauden herri tresnen kasuak badira eta ezkontzen nahiz izatezko bikoteen (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutakoak) kontuei buruzkoak badira, ezkontzaren sozietatearen ekonomi araubidearen eta izatezko bikotearen ekonomia-ondare araubidearen gainekoak diren kasuetan izan ezik.
Halaber, hiruhileko bakoitzaren lehenengo hamabostaldian bidali beharko dituzte aurreko hiruhilekoan baimen-dutako agiri guztien zerrenda edo aurkibide ulergarria, baldin eta haiek Zergaren zerga-egitatea osatzen duten ondare-gehikuntzak ekarri ahal dituzten egintzei edo kontratuei buruzkoak badira. Era berean, epe berean bidali beharko dute adierazitako edukia duten agiri pribatuen zerrenda, baldin eta berauek ezagutzeko edo sinadurak legebideztatzeko aurkeztu bazaizkie.
Gainera, notarioek hileroko lehen hamabostaldian, Foru Aldundiari bidali behar diote aurreko hilean eskuetsitako testamentuetatik jarauntsiaren komisarioak testamentu-ahalordea modu ezeztaezinean erabili duenekoen zerrenda; bertan komisarioa eta erabili den ahala dagokion kausatzailea nortzuk diren zehaztu behar da.
Zerrendan notarioak eskuetsitako agiri guztietatik testamentu-ahalordea erabili denekoak agerrarazi behar dira, baita komisarioak ahala bere testamentuan erabili duenekoak ere.
(…)
41. artikulua. Zehatzeko erregimena
1. Artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan xedatutakoa eragotzi gabe, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arau-hausteak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean xedatutakoaren arabera zehatuko dira.
2. Salbuetsitako eskuraketetako ondasunen edo eskubideen aitorpenak eta autolikidazioak epez kanpo aurkezteagatik eta 19. artikuluan xedatutakoaren araberako txikipenak zerga-oinarriaren bestekoak edo gehiago izateagatik 9.000 euroko isun finkoa ezarriko da subjektu pasibo bakoitzeko.
3. Alkar-poderoso edo testamentu-ahalaren bidez gauzatzen diren jaraunspenen komisarioek foru arau honetako 32. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako betebeharrak berariaz ezarritako epean betetzen ez badituzte, hori zergen arloko arau-haustetzat joko da eta zehapena ezarriko da ondoko erregela hauen arabera.
a) Jaraunspeneko ondasunen inbentarioa edo testamentuahalaren frogagiria ez aurkezteagatik 600 euroko isun finkoa ezarriko da.
b) Testamentu-ahala erabili dela edo hura iraungitzeko kausetako bat gertatu dela ez jakinarazteagatik 9.000 euroko isun finkoa ezarriko da.
4. Artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren arabera ezartzen diren zehapenei Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 193. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.
- Ekainaren 5eko 107/2001 Foru Dekretua, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena [PDF]
Ekainaren 5eko 107/2001 Foru Dekretua, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena
(BAO, ekainaren 11koa)
3. artikulua. Zerga honen menpean ez dauden balizkoak.
Honakook ez daude Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren menpean.
(…)
g) Ondasunen foru komunikazioaren ezkontza-araubide ekonomikoa, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilean araututakoa, desegiten denean ezkontide edo izatezko bikotekide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) alargunari komunikaturiko ondasunetatik dagokion erdia ordaintzeko egiten zaizkion adjudikazioak.
9. artikulua. Zerga-egitatea.
1. Honakoa da zerga-egitatea.
a) Ondasunak eta eskubideak jaraunspenez, legatuz edo beste edozein oinordetza-tituluz eskuratzea.
b) Ondasunak eta eskubideak dohaintzaz edo beste edozein doako eta inter vivos negozio juridikoz eskuratzea.
c) Bizitza-aseguruen onuradunek kopuruak jasotzea, kontratua egin duena onuraduna ez denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 18. artikuluan berariaz araupetutako kasuetan izan ezik
2. Aurreko lerroaldeko a) letran aipatu diren eskuraketak kausatzailea hiltzen den egunean egindakotzat hartuko dira. Hori dela eta, Zerga eskatzeko nahikoa izango da eskualdaketaren egitate sortzailea frogatuta egotea, agiriak, inbentarioak edo banaketak egin gabe edo likidatzeko aurkeztu gabe egon arren.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa ezingo zaie aplikatu jaraunspenezko eskuraketei baldin eta berauek oraingo eraginkortasuneko oinordetza-itunen ondorio badira, edo komisarioak ordenatzaile-ahala baliatzetik datozen egintzen ondorio badira, edozein izanda ere azken horiek hartzen duten era.
10. artikulua. Oinordetza-tituluak.
1. Jaraunspenaz eta legatuaz gain, honakook dira, besteak beste, oinordetza-tituluak zerga honen ondoreetarako.
a) Mortis causa dohaintza.
b) Oinordetzazko kontratuak edo itunak, berauek eragina noiz duten berdin delarik.
c) Ezkontza-hitzarmenetan oinordea izendatzea.
d) Komisarioak ordeinatzeko ahala erabiltzetik datozen egintzak, zein itxura hartzen duten berdin delarik.
e) Hildako kide edo enplegatuen senideei enpresek eta Erakundeek orokorrean emandako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio duten egintzak, haien modalitatea edo izena zein den berdin delarik, baldin eta araudi honen 9. artikuluaren 1.
Paragrafoko c) letran edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan berariaz xedatuta ez badago kopuruok jasotzeagarik zerga ordaindu beharra.
f) Albazeei beren lanak egiteagatik testamentugileek esleitutako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio dutenak, baldin eta haiek jaraunspenezko ondasuntzaren balio egiaztatuaren %10 gainditzen ez badute.
2. Artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatu diren oinordetza-tituluen bidezko doako eskuraketetatik datozen ondaregehikuntzen likidazioa, zerga-ondore guztietarako, araudi honetan ezarritako arauak erabiliz egingo da, bai mortis causa eskuraketetan, bai jaraunspen, legatu eta beste edozein oinordetza-tituluren bidezko eskuraketetan ere.
11. artikulua. Doako eta inter vivos negozio juridikoak.
2. Araudi honen 10. artikuluan ezarritakoaren itzalpean oinordetza-titulu gisa definitzen diren egintzak edo negozio juridikoak inoiz ere ez dira likidatuko araudi honen 9. artikuluko 1. idatzzatiko b) letran aipatutako doako eta inter vivos negozio juridikoak balira bezala.
Aldiz, horrelako egintzak eta kontratuak likidatzean kontuan hartuko dira araudi honen 9. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran aipatutako eskuraketetatik datozen ondaregehikuntzetarako ezarritako arauak, hau da, jaraunspenez, legatuz edo beste edozein oinordetza-tituluz ondasun eta eskubideak eskuratzetik datozen ondare- gehikuntzei buruzko arauak.
19. artikulua. Foru Zuzenbide Zibilarekin lotutako salbuespenak.
Honakoak egongo dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita.
etxadiaren eta beronen jabegoen jabari osoa edo biziarteko gozamena enborreko ahaideei dohainik eskualdatzea, baldin eta finka nekazaritza, baso- edo abeltzaintzaustiapenerakoa bada eta eskualdatzaileak berak ustiatzen badu.Eskualdatze hori zerga honetatik salbuetsita egon dadin eskuratzaileak berak arduratu behar du gutxienez sei urteko epean etxadia eta beronen jabegoak ustiatzeaz
45. artikulua. Ezkontzaren sozietateak komuneko ondasunak dohaintzan ematea.
1. Ezkontide bik ezkontza-sozietatearen ondasunak edo eskubideak dohaintzan ematen badituzte, eragiketa dohaintza bakartzat hartuko da.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie
2. Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatuta dauden dohaintzak likidatzeko, honako erregelok hartuko dira kontutan.
1.go) Baldin eta, dohaintza-hartzailea dohaintza-emaile bakoitzarekin lotzen duen ahaidetasun-erlazioari jarraiki, araudi honen 58. artikuluaren 1. Paragrafoan eta 63. artikuluan xedatutakoaren arabera karga-tarifa bera aplikatu behar bada, zerga-oinarri osoa kargatuko da aipatutako tarifa aplikatuz.
2.gn) Baldin eta, dohaintza-hartzailea dohaintza-emaile bakoitzarekin lotzen duen ahaidetasun-erlazioari jarraiki, araudi honen 58. artikuluaren 1. Paragrafoan eta 63.
artikuluan xedatutakoaren arabera karga-tarifa ezberdinik aplikatu behar bada, dohaintza horri dagokion kuota osoa kalkulatzeko dohaintzaren zerga-oinarri osoari dagokion Zergaren tarifa bakoitza aplikatu behar da, eta horrela jakindako kuota bietako bakoitza biz zatitu eta bi eragiketon emaitza batu behar da.3.gn) Dohaintza-hartzaile bi edo gehiago izanez gero, aurreko erregelak aplikatuko dira haietako bakoitzari dagokion zerga-oinarria kontutan hartuz.
58. artikulua. Ahaidetasunaren ziozko txikipenak.
1. Araudi honetako 59-61 bitarteko artikuluetan xedatutakoa eragotzi gabe, mortis causa eskuraketetan eta bestelakoetan, oinarri likidakorra kalkulatzeko ahaidetasun graduen araberako txikipena aplikatu behar zaio zerga-oinarriari; hona txikipenak.
a) I. taldea. Bigarren graduko alboko odol-ahaideen eskuraketak, 36.000 euro.
b) II. taldea. Hirugarren graduko alboko odol-ahaideen eta ezkontza eta 2/2003
Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteen bidezko aurrekoen eta ondoren eskualdaketak, 18.000 euro.
c) III. taldea. Laugarren mailako alboko ahaideen, bigarren mailako alboko ahaideen, hirugarren mailako ahaideen eta urrunagoko ahaideen eta arrotzen eskualdaketak; ez dago txikipenik
(…)
65. artikulua. Sortzapena.
1. Aseguratua hilez gerozko biziaren gaineko aseguru-kontratuen onuradunek kopuruak jasotzeko eragiketetan edo heriotzaren karizko eskuraketetan, haien modalitatea edozer delarik ere, Zerga aseguratua edo kausatzailea hiltzen den egunean sortuko da, edo ausentearen heriotzaren aitorpenak irmotasuna hartzen duenean, Kode Zibilaren 196. artikuluaren arabera.
Alkar-poderoso edo ordenatzaile-ahalaren bidezko jaraunspenetan, Zergaren sortzapena ahala modu ezeztaezinean baliatzen denean edo hura iraungitzeko gainerako karietariko bat gertatzen denean gertatuko da.
Oraingo eraginkortasuneko oinordetza-ituna dagoenean, eratzailea bizirik dagoela gertatuko da Zergaren sortzapena, hain zuzen ere eskualdaketa egiten denean.
2. Dohaintzaren edo beste doako eta inter vivos negozio juridiko batzuen ondoriozko eskuraketetan, egintza edo kontratua sorrarazten den egunean sortuko da Zerga.
Kontratugileak edo aseguratuak bizirik iraunez gero biziaren gaineko aseguru baten onuradunak kopururik eskuratuz gero, onuradunak jaso beharreko lehenengo kopurua edo bakarra eskatu ahal duen egunean hartuko da sortutzat egintza edo kontratua.
3. Ondasunak edo eskubideak eskuratutzat hartuko dira, baldin eta eskuratze horren eraginkortasuna baldintza, epemuga, fideikomiso edo beste edozein muga egoteagatik etenda badago, dagoen muga desagertzen den egunean, eta une hori kontuan hartuko da ondasun eta karga-tasen balioa zehazteko
70. artikulua. Gozamen- eta erabilera-eskubidearekin parekatu ahal diren instituzioak.
1. Baliteke, kausatzailearen xedapenen edo oinordetza araupeturik duten arau zibilak aplikatzearen ondorioz, jaraunspen bateko ondasunak osorik edo aldez aldi baterako edo bizi osorako lupertzeko eskubidea pertsona bati eratxikitzea.
Horrelakoetan, uste izango da, zerga-ondoreetarako, gozamen- edo erabilera-eskubide bat dagoela, eta eskubidea baloratuko da, beraren izena edozer delarik ere, aldi baterako edo bizi osorako erabilera-eskubideetarako edo gozamenetarako ezarritako erregelen arabera.
Hala ere, eskuratzaileari, ondasunak bere esku izateko eskubidea badu, jabari osoarengatik likidatuko zaio Zerga. Hala ere, hari jabetza soilari dagokion Zergaren zatia itzuli ahalko zaio, bidezkoa dena, baldin eta ondasunok testamentugileak edo aplikatu ahal den arautegiak adierazitako pertsonari eskualdatu zaizkiola frogatzen bada.
2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Euskal Herriko Foru Zuzenbide
Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legean araupetuta dauden komisari bidezko testamentuetatik eta ordeinatzeko ahaletatik datozen gozamen-eskubideak eraenduko dituzte haietarako araudi honen 73. eta 74. artikuluetan berariaz ezarririko arauek.
Gainera, artikulu honetako aurreko paragrafoan ez zaie aplikatuko araudi honek araubide berezia ezarri dien instituzioei.
4. ATALA
EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILAREN MENPEKO
JARAUNSPENAK
73. artikulua. Gozamena «alkar-poderoso» edo ordeinatzeko ahalpeko jaraunspenetan.
Baldin eta “alkar-poderoso”an edo ordenatzaile-ahalean pertsona jakin bati eman bazaio hura erabiltzen ez den bitartean jaraunspeneko ondasunez gozatzeko eskubidea, gozamenaren bi likidazio egingo dira gozamendunak kausatzailearekin duen ahaidetasunaren arabera.
a) bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauen pean, araudi honen 67.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorririk.
b) eta bestea behin-betikoa, “alkar-poderoso” edo ordenatzaileahala erabiltzen denean, araudi honen 67.a) artikuluan araupetuta dauden aldi baterako gozamenaren arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako denboraren arabera. Behin-betiko likidazioagatik ordainduko dena konturako sarreratzat konputatuko da eta diferentzia gozamendunari itzuliko zaio beraren aldekoa bada.
2. Artikulu honetako aurreko idatz-zatiko b) letran aipatutako behin betiko likidazioa, aldi baterako gozamenaren arauen pean kalkulatuta, eta “alkar-poderoso” edo ordenatzaile-ahala baliatzeagatik edo berau iraungitzeko gainerako kariengatik jaraunsle direnen likidazioa aldi berean egingo dira, eta kontuan hartuko da kausatzailea hiltzean ondasunek zuten balioa.
3. Baldin eta ordenatzaile-ahala baliatzeko epea ezarrita badago, behin-behineko likidazioa ahala erabiltzeko gehieneko epealdirako egingo da, araudi honen 67.a) artikuluan aldi baterako gozamenaren likidaziorako ezarritako arauei jarraituz.
4. Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa gorabehera, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legea indarrean jarri aurretik ezkontide alargunari emandako ordenatzaile-ahalei dagokienez behin betiko likidazioa besterik ez da egingo, eta bera egiteko, araudi honen 67.b) artikuluan biziarteko gozamenei buruz ezarritako arauak beteko dira.
74. artikulua. Ordenatzaile-ahala baliatzen denean likidazioa egiteko arau bereziak.
1. Baldin eta komisarioak edo kausatzailearen ezkontide edo izatezko bikoteko kide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) alargunak testamentuahalordea baliatzen badu ezkontza ondoko ondasun-erkidegoaren ondasun jakin bat, kausatzailea hil eta foru komunikazioko foru-araubide ekonomikoa sendotzearen ondorioz, komisarioaren eta kausatzailearen ondorengo bati adjudikatzeko, jaraunspena banatu eta likidatu gabe, ezkontide edo izatezko bikoteko kide alargunaren erdia dohaintza gisa likidatuko da eta beste erdia, kausatzailearena, oinordetza gisa.
2. Ordenatzaile-ahalari lotutako oinordetzetan, kausatzailea bizkaitar forugabe legez hiltzen bada, bi likidazio egin behar dira.
a) bata kausatzailea hil eta berehala egingo da, ahalak ukitzen ez duen jaraunspenaren zenbatekoaz eta, beti ere, seniparte hertsiaren herenaz, zerga honen arau orokorren pean;
b) eta bestea ahalak ukituriko jaraunspenaren zenbatekoaz egingo da, behin ahala modu ezeztaezinean erabiliz gero edo hura iraungitzeko karietako bat gertatuz gero. Hori guztia, ordenatzaile- ahalak ukituriko jaraunspeneko ondasunen gaineko gozamen eskubideari dagozkion likidazioak egitearen kalterik gabe, araudi honen 73. artikuluan ezarritako arauekin bat etorriz.
3. Guztiz edo zati batean “alkar-poderoso”ari edo ordenatzaileahalari loturiko jaraunspen guztietan, ondorengo bati dagozkion eskuraketa guztiak pilatu egingo dira,
Zergaren likidazioaren ondoreetarako, eta araudi honen 57-61 bitarteko artikuluetan ezarritako zerga-oinarriaren txikipenen aplikazioari begira.
Horrela, ordenatzaile-ahala zati batean edo bete-betean erabiltzearen ondorioz, edo hura iraungitzeko gainerako zioengatik, kausatzaile batengandik ondorengo bati datozkion jaraunspenezko eskuraketa guztiak, Zergaren likidazioan, eskuraketa bakartzat joko dira. Beraz, zerga-kuota kalkulatzeko, zerga-oinarri guztiak batu egingo dira, eta araudi honen 57-61 bitarteko artikuluetan araututako zerga-oinarriaren txikipenetatik bidezkoak direnak behin bakarrik aplikatuko dira.
Metatutako likidazioak direla-eta aurretik ordaindutako kuotak, gainera, kendu ahal izango dira metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik.
75. artikulua. Jaraunspenezko eskuraketen metaketa
1. Kausadun batek kausatzaile jakin batengandiko jaraunspen baten ondorioz lortzen dituen ondare-gehikuntza guztiak jaraunspenezko eskuraketa bakartzat joko dira, nahiz eta araudi honen 10. artikuluan aipatutako oinordetza-tituluetariko baten baino gehiagoren bidez lortuak izan.
2. Hori dela eta, ondasun eta eskubideen eskuraketa guztiak metatu egingo dira, bai oraingo eraginkortasuneko oinordetza- itunen ondorio direnak eta bai ordenatzaileahalaren erabilera partzial edo guztizkoen edo hura iraungitzeko bestelako zioen ondoriozkoak ere, berdin dio testamentugileak berak testamentuan xedatutakoak izan zein hura falta delako Legeak xedatutakoak izan.
3. Artikulu honetako aurreko bi idatz-zatietan aipatu diren ondare- gehikuntza guztiak jaraunspenezko eskuraketa bakartzat hartuko dira Zergaren likidazioan; beraz, zerga-kuota kalkulatzeko, zerga- oinarri guztiak batuko dira eta behin bakarrik aplikatuko dira zerga-oinarriaren txikipenak, alegia, araudi honen 57-61 bitarteko artikuluetan araupetutako txikipenetatik bidezkoak direnak.
Metatutako likidazioak direla-eta aurretik ordaindutako kuotak, gainera, kendu ahal izango dira metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik
76. artikulua. Lehengoratzeetan likidazioa egiteko arauak
1. Oraingo eraginkortasuneko oinordetza-itunaren bidez edo elikadura-zamadun ondasunen dohaintzaren bidez eskualdatu diren ondasunak lehengoratu eta eratzaileari edo dohaintza-egileari itzultzen zaizkionean, beste likidazio bat egingo da, araudi honen
67.a) artikuluan aldi baterako gozamenei buruz ezarritako arauak betez, eta lehengoratu diren ondasunak eskualdatu zirenean egin zen likidazioaren aldean gaindikinik badago, hura ere itzuli egingo zaio ordaindu duen subjektu pasiboari.
2. Ez da bidezkoa izango kausatzailearen jaraunspenean metatzea, araudi honen 75.
artikuluan adierazitako moduan, lehengoratutako ondasunak, behin artikulu honetako aurreko idatz-zatian xedatutakoa beraiei aplikatu eta gero.77. artikulua. Komisarioaren betebeharrak “alkar-poderoso” edo ordenatzaileahalari lotutako jaraunspenetan
1. "Alkar-poderoso" edo ordenatzaile-ahalari lotutako jaraunspenetan, komisarioak kausatzailearen jaraunspeneko ondasun guztien inbentarioa aurkeztu behar du, bai eta ordenatzaile-ahalaren frogagiria ere. Gainera, Zerga Administrazioak, egoki iritziz gero, beste edozein agiri aurkezteko eskatu ahal dio.
2. Kausatzailea hiltzen den egunetik hasita, edo haren heriotzaren adierazpena irmo bihurtzen den egunetik, Kode Zibilaren 196. artikuluan xedatutakoaren arabera, komisarioak urtebeteko epea izango du artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatu diren agiriak Zerga Administrazioari aurkezteko.
3. Ordenatzaile-ahala edo “alkar-poderosoa” baliatzearen zain dauden ondasuneskuraketetan, ahala baliatzen den egunean edo hura iraungitzeko beste kariren bat gertatzen den egunean hasiko da zenbatzen araudi honen 88. artikuluan ezarritako epea.
4. Beste alde batetik, komisarioak, hilabeteko epean, ordenatzaile- ahala, zati batez nahiz osorik, modu ezeztaezinean erabiltzen den egunetik edo hura iraungitzeko beste kariren bat gertatzen den egunetik zenbatuta, inguruabar horien berri emango dio Zerga Administrazioari eta ordenatzaile-ahala nola erabili den edo nola iraungi den frogatzen duten agiriak aurkeztuko dizkio.
Jakinarazpen horretan beti agertu behar da, beren beregi, ordenatzaile- ahalaren erabilerak edo iraungipenak eragiten dien ondasun eta eskubideen identifikazio zehatza.
Ondasun eta eskubideok adjudikatu zaizkien kausadunen nortasun-datuak ere jarri behar dira, eta jaraunspenezko eskuraketa horiengatik ordaindu beharreko Zergaren sortzapeneguna ere bai.
5. Komisarioak testamentu-ahalordea baliatzearen zain dauden jaraunspenetako ondare elementuen inbentarioan gertatzen diren aldakuntzen berri eman behar diote Zerga Administrazioari, baldin eta ondare aldakuntzok ez badute eragiten Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaindu beharra.Komunikazio hori ondare aldakuntza gertatzen denetik hilabete igaro aurretik aurkeztu behar da; berarekin batera aldakuntzaren frogagirien kopiak aurkeztu behar dira.
5. ATALA
JARAUNSPENAREN BANAKETA ETA ADJUDIKAZIO-GAINDIKINAK
78. artikulua. Jaraunspena banatzeko proportziozkotasun abiaburua eta adjudikazio-gaindikinak.
1. Heriotzaren ziozko eskuraketetan, direnak direla interesatuek egindako banaketak eta adjudikazioak, Zergaren ondoreetarako proportzionaltasunari hertsiki lotuz eta oinordetzari buruzko arauak betez egin direla uste izango da; berdin dio ondasunak lurraldearen baldintzarengatik edo beste edozein karirengatik Zergaren pean egon edo ez. Horren ondorioz, balioak egiaztatzean gertatzen diren igoerak eskuratzaileen edo jaraunsleen artean lainduko dira.
(…)
5. Ez dute adjudikazio-gaindikinik ekarriko, artikulu honetako 3. eta 4. idatzzatietan ezarritakoaren ondoreetarako, zati alikuotan, ohiko etxebizitzan edo oinetxeko ondasunetan edo baserrian eta beronen jabegoan eta lur erantsietan ezkontide edo izatezko bikoteko kide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) alargunarentzat edo jaraunsleentzat edo legatu-hartzaileentzat egindakoek, baldin eta haien balioa, jaraunspen osoarekiko, adjudikatarioaren jaraunspen kuota baino handiagoa bada.
79. artikulua. Alargunaren senipartea ordaintzea eta ondasunak jabari osoan ematea.
Kode Zibileko 839. eta 840. artikuluetan edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 58. artikuluan xedatutakoari jarraiki bizirik dirauen ezkontideari edo izatezko bikoteko kideari (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) bere legebidezko hartzekoa gozamena ez den eran edo kontzeptuan ordaintzen bazaio, likidazioa egingo da adjudikatutako ondasunen balio egiaztatuaren eta gozamenari esleitutakoaren baterako kopuruaren gainean, araudi honetako 67. artikuluko erregelen arabera. Horren ondorioz, ez zaie jaraunsleei likidaziorik egingo jabetza soilarengatik, ezta, bere egunean, gozamena iraungitzeagatik ere.
Hala ere, gozamena ez den eran adjudikatutakoaren balioa ezkontide edo izatezko bikoteko kide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) alargunari dagokiona baino txikiagoa edo handiagoa bada, gaindikina edo diferentzia adjudikazio-gaindikin gisa likidatuko da, jaraunsle onuradunaren edo onuradunen kontura, lehenengo kasuan, edo, bigarrenean, ezkontide edo izatezko bikoteko kide alargunaren kontura.
80. artikulua. Zapuztea eta uko egitea.
(…)
4. Bizirik dirauen ezkontidearen ukoaren ondorioz ondasunen forukomunikazioaren araubidearen emaitzako ezkontzasozietateari edo irabazpidezko sozietateari dagokionez uko egindako ondasunak, Zergaren likidazioan, hildakoak utzitako ondasuntzan sar daitezen, ukoa hutsa, soila eta doakoa izan behar da eta eskritura publikoan egin behar da kausatzailea hil aurretik. Baldintza horiek betetzen ez badira, likidazioa egingo da uko egin duenak haren onuraduni dohaintza egiteagatik.
Idatz-zati honetan ezarritakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie.
85. artikulua. Agiriak eta aitorpenak aurkeztea.
1. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren subjektu pasiboek araudi honetan aipatuta dauden zerga-egitateei buruzko zerga-aitorpen ulergarria aurkeztu beharko dute, zertarako-eta Zerga Administrazioaren organo eskudunek bera aztertzeko, kalifikatzeko, egiaztatzeko eta bidezkoak diren likidazioak egiteko, araudi honetako hurrengo artikuluetan aipatuta dauden modu eta epeetan.
Aitorpen horrekin batera aurkeztu beharko dituzte, hala denean, loturiko kontratuak edo egintzak sartu diren agiriak.
2. Subjektu pasiboek aitorpen-likidazio bat aurkeztea aukeratu ahalko dute, araudi honen 105. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eran. Kasu horretan zerga-zorraren zenbatekoa zehazteko beharrezko eragiketak egin beharko dituzte eta zerga-egitatea dagoen edo ageri den agiria edo aitorpena aurkeztu.
Aurreko ahapaldian ezarritakoa kontutan hartuko da. Hala ere, subjektu pasiboek zerga honengatiko aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko dute, baldin eta Zergaren menpean eta araudi honen 9. artikuluaren 1. Paragrafoko b) eta c) letretan aipatuta dauden doako ondare-gehikuntzak lortzen badituzte.
3. “Alkar-poderoso”ari edo ordenatzaile-ahalari lotutako jaraunspenetan, jaraunspenaren komisarioak zerga-aitorpena aurkeztu behar du. Bertan kausatzailea hil dela agerrarazi behar du, eta araudi honen 77. artikuluko 1. idatz-zatien ezarritakoa bete behar du.
Idatz-zati honetan aipatu diren jaraunspenetan, ezin izango dute subjektu pasiboek aitorpen-likidaziorik aurkeztu, ezeztaezina den eran ordenatzaile-ahala partzialki edo osorik erabiltzen ez den bitartean edo hura iraungitzeko beste kariren bat gertatzen ez den bitartean
87. artikulua. Agiriaren edukia eta agiri osagarriak.
1. Subjektu pasiboek Zerga Administrazioari agiriak eta kopia sinplea aurkeztuko dute behar diren epeetan eta bulego eskudunetan, bidezkoak diren likidazioak egiteko, araudi honetako arauen arabera.
2. Agiria zerga-aitorpentzat hartuko da eta beraren barruan sartu beharko da eskualdatzailearen edo eskuratzailearen identifikazio-datuez eta bidezko jakinarazpenak egiteko helbide batez gain, zergapetutako ondare-gehikuntza osatzen duten ondasun eta eskubideen zerrenda zehaztua. Bertan adierazi beharko dira ondasun eta eskubide bakoitzari eratxiki dioten benetako balioa, kargak, zorrak eta gastuak, baldin eta berauek kentzea eskatzen bada.
Agiriak aipaturiko datu guztiak ez baditu, agiriarekin batera aurkeztu beharko da aipatu gabeak ageri diren zerrenda bat.
3. Agiririk ez badago, aitorpen bat aurkeztuko da paper arruntean. Bertan agerraraziko dira aurreko zenbakian adierazitako datu guztiak.
4. Heriotzaren karizko eskuraketen kasuan, agiria eta aitorpena aurkeztuko da.
Bertan sartu beharko dira, ondasunei begira, senar-emazteen irabazpidezkoak, eta irabazitako ondasunak, senar-emazteen ekonomi araubidea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legean araupeturik dagoen foru komunikazioarena bada, edo ezkontide bion ondasun guztiak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 96. artikuluan aipatuta dagoen foru komunikazioa benetan sendotu bada. Horrelako eskuraketetan, agiri edo aitorpen horrekin batera honakook aurkeztu beharko dira.
a) Kausatzailea hil delako ziurtagiria, Erregistro Zibilak luzatua; Azken Borondateko Egintzen Erregistroaren Ziurtagiria; eta kausatzailearen eta beronen jaraunsleen edo/eta legatu-hartzaileen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) Testamentu-xedapenen kopia baimendua, horrelako xedapenik badago, eta, horren ezean, jaraunsleek adieraziaren testigantza. Oinordetza intestatuaren kasuan, jaraunsleek epaileari edo notarioari egindako adierazpena eginda ez badago, jaraunsleek ustezkoen zerrenda aurkeztuko dute eta beren kausatzailearekiko ahaidetasuna adieraziko dute, eta Famili Liburuaren fotokopia ekarri beharko dute.
c) Kausatzaileak oinordetzan sartutako ondasun higiezinak eskuratzeko hartutako titulua frogatzen duten agiriak. Ondasun eta eskubideen eskritura publikoen fotokopia ekarri behar da, agiri publikorik aurkeztu ezean, eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiria.
d) Eskualdagai diren ondasunen eta eskubideen artean kontuetako saldo edo titulu kotizaturik ageri bada, Bankuen, Aurrezki Kutxen eta Finantza Erakundeen, aurrezki-libreten, kontu korronteen eta eperako ezarpenen ziurtagiriak aurkeztu behar dira, baita Burtsan kotizatzen duten errenta finko edo aldakorreko titulu-gordailuenak ere.
e) Eskualdagai diren ondasunen eta eskubideen artean Burtsan kotizatzen ez duen akziorik ageri bada, kausatzailea hil baino lehen onetsitako azken Balantzearen fotokopia aurkeztu beharko da, Sozietateen gaineko Zergaren ondoreetarako, eta sozietate-kapitala zatituta dagoen akzio edo partaidetzenzkopuruaren ziurtagiria.
f) Eskualdagai diren gainerako ondasun eta eskubideak frogatzen dituzten agiriak.
g) Kendu nahi diren azken gaixotasunaren, lurperaketaren eta hileta-elizkizunen gastuak, zorrak eta kargak frogatzen dituzten agiriak.
h) Titulu kopuruaren eta zenbatekoen eta eskuraketa-dataren egiaztagiriak, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Toki Erakundeen Herri Zorraren jaulkipenen baldintzak.
i) Kausatzailearen Bizkaiko Lurralde Historikoko egoitzaren ziurtagiria. Bertan kreditatu behar da egoitza bertan hil aurretiko bost urteetan izatea.
j) Subjektu pasiboa kausatzailearekin berau hil aurretiko urte bietan bizi izan delako ziurtagiria.
Zerga likidatzeko agiriak notarioaren eskritura publikoan edo agiri pribatuan aurkeztu ahalko dira, eta aipatutako agirien originalak eta kopiak ekarri beharko dira.
Idatz-zati honetan ezarritakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie.
(…)
7. Alkar-poderoso edo ordeinatzeko ahalpeko jaraunspenetan, jaraunspenaren komisarioak araudi honen 85. artikuluaren 3. Paragrafoan aipatuta dagoen aitorpena aurkeztu beharko du, araudi honen 88. artikuluaren 1. Paragrafoko a) letran aipatuta dagoen epean, baita jaraunspeneko ondasunen inbentarioa ere. Gainera, artikulu honetako aurreko 4. Paragrafoan aipaturik dauden agiriak aurkeztu beharko dira, ahal bada, aipaturiko Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibileko instituzioaren izaera kontutan harturik.
(…)
88. artikulua. Aurkeztekoa aurkezteko epeak.
1. Araudi honen 85. artikuluan aipatu diren agiriak, aitorpenak eta aitorpenlikidazioak honako epeetan aurkeztuko dira.
a) Mortis causa edo oinordetza-tituluen bidezko eskuraketetan, heriotzakasurako bizi-aseguruen kontratuen onuradunenak barne direla, urtebeteko epean. Epe hori kausatzailea hiltzen den egunean hasiko da zenbatzen, edo kausatzailearen heriotzaren adierazpenak irmotasuna hartzen duen egunean, edo, oraingo eraginkortasuneko oinordetza-itunetan, Zerga sortzen den egunean.
Epe bera aplikatu ahalko zaie gozamenduna hiltzean gauzatu behar diren gozameneskuraketei, jabaria inter vivos egintzaren bitartez zatibanatu arren.
b) Gainerako balizkoetan, 30 asteguneko epean. Epe hori egintza edo kontratua sorrarazi edo egiten den egunaren biharamunean hasiko da zenbatzen.
2. Ondasunen edo eskubideen eskuraketetan, baldin eta haien eraginkortasuna araudi honen 65. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat etorririk etenda badago, artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak eskuraketak burututzat jotzen diren egunean hasiko dira zenbatzen.
3. “Alkar-poderosoa” edo ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden ondasuneskuraketetan, berriz, ahala modu ezeztaezinean erabiltzen denean edo hura iraungitzeko beste kariren bat gertatzen denean hasiko da zenbatzen artikulu honetako 1.
idatz-zatiko a) letran aipatu den epea.111. artikulua. Arau orokorrak.
1. Epai-organoek Foru Aldundiari hilero bidaliko diote betearazitako epaitzen edo epai irmoen zerrenda, baldin eta berauetatik ondorioztatzen bada Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergapeko ondare-gehikuntzak daudela.
2. Erregistro Zibileko arduradunek Foru Aldundiari hil bakoitzaren lehenengo hamabostaldian bidaliko diote aurreko hilean hildakoen eta berauen egoitzen helbideen zerrenda izendatua.
3. Notarioek Foru Aldundiari eman behar dizkiote beraiek beren eginkizunak burutzeko esku hartu duten egintzei buruz eskatzen dizkien datuak, eta dohainik luzatu behar dituzte, hamabost eguneko epean, hark eskatzen dizkien eta beren protokoloan baimentzen dituzten eta dituzten agirien kopiak, Notarioei buruzko 1862ko maiatzaren 28ko Lege Organikoaren 34. eta 35. artikuluetan aipatuta dauden herri tresnen kasuan izan ezik; eta senar-emazteen edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteen kontuei buruzkoak, ezkontzaren sozietatearen araubide ekonomikoari eta izatezko bikoteen araubide ekonomikoari dagozkienen kasuan izan ezik.
Halaber, hiruhileko bakoitzeko lehenengo hamabostaldian bidali beharko dute aurreko hiruhilekoan baimendutako agiri guztien zerga-egitatea osatzen duten ondaregehikuntzak ekarri ahal dituzten egintzei edo kontratuei buruzkoak badira.
Era berean, epealdi berean bidali beharko dute adierazitako edukia duten agiri pribatuen zerrenda, baldin eta berauek ezagutzeko edo sinadurak legebideztatzeko aurkeztu bazaizkie.
Gainera, notarioek hilero, lehen hamabostaldian, Foru Aldundiari bidali behar diote aurreko hilean eskuetsitako testamentuetatik jaraunspenaren komisarioak ordenatzaile ahala modu ezeztaezinean erabili duenekoen zerrenda; bertan komisarioa eta erabili den ahala dagokion kausatzailea nortzuk diren zehaztu behar da. Zerrendan notarioak eskuetsitako agiri guztietatik testamentuahalorde erabili denekoak agertarazi behar dira, are komisarioak ahala bere testamentuan erabili duenekoak ere.
(…)
115. artikulua. Urratze eta zehapenak.
1. Artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan xedatutakoaren kalterik gabe, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren urratzeak Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta hura garatzeko arauzko xedapenetan xedatutakoaren arabera kalifikatu eta zigortuko dira.
2. Eskuraketak salbuetsita daudenean, edo araudi honen 57- 61 bitarteko artikuluetan xedatutakoaren arabera aplikatu ahal zaizkien txikipenak zerga-oinarriaren bestekoak edo handiagoak direnean, eskuratutako ondasun edo eskubideen aitorpen edo autolikidazioak epez kanpo aurkezten badira isun finkoa jarriko da: gehienez 9.015,18 euro subjektu pasibo bakoitzeko.
3. “Alkar-poderoso”ari edo ordenatzaile-ahalari lotuta dauden jaraunspenetan, araudi honen 77. artikuluan eta 85. artikuluko 3. idatz-zatian komisarioari ezarri zaizkion betebeharrak ez betetzea zerga-arloko urratze soiltzat joko da eta era honetara zigortuko da.
a) Komisarioak ez badu aurkezten jaraunspeneko ondasunen inbentariorik edota ahala frogatzeko agiririk, 6,01 eta 901,52 euro bitarteko isuna ezarriko da.
b) Ordenatzaile-ahala erabili egin dela edo hura iraungitzeko beste kariren bat gertatu dela jakinarazten ez bada, isun finkoa ezarriko da, gehienez 9.015,18 eurokoa.
4. Artikulu honetako 2 eta 3. idatz-zatietan aipatu diren zehapenen graduazioari dagokionez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta hura garatzeko arauzko xedapenetan ezarritako arau orokorrak beteko dira.
- 183/2002 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua garatu duena; foru arau horren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu da [PDF]
183/2002 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua garatu duena; foru arau horren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu da
(BAO Abenduaren 19koa)
Urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldadu duenak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sisteman beharrezko moldaketak egitea du xede, hain zuzen ere, hura Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzeko, beraren erabilera eta sendoketa bermaturik egon daitezen.
Hala, bada, foru arau horrek behar ziren aldaketak egin ditu Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Ondarearen gaineko Zergan, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan, Toki Ogasunei buruzko Foru Arauan, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta gure lurralde historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean, xedapen horiek guztiak Foru Zuzenbide Zibila osatzen duten erakundeei egokitzeko, bestela, zerga-tratamendu ezegokiaren ondorioz, gerta zitekeelako beraiek erabiltzeari uztea. Baina, aldi berean, eutsi egin zaie gure Zerga Sistemaren abiaburu nagusiei.
Honako foru dekretu honek arau bidez garatuko du Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldadu duen urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauaren alderdi nagusietariko bat, alegia, ordenatzaileahala baliatzearen zain dauden jaraunspenetan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zerga ordaintzeko araubide berezia.
Azkenik, foru arau horren azken xedapenetariko bigarrenean Bizkaiko Foru Aldundiari eta Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuari ahalmena eman zaie foru arauan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.
Horrenbestez, Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak proposaturik, Foru Aldundiak 2002ko abenduaren 3ko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honakoa, xedatu dut.
I. TITULUA
ZERGA-ARAUEN MOLDAPENAZ
(…)
II. TITULUA.
ORDENATZAILE-AHALA BALIATZEAREN ZAIN DAUDEN JARAUNSPENEN ZERGAARAUBIDEAZ.
I. KAPITULUA.
ARAU OROKORRAK.
7. artikulua. Arau orokorrak.
1. Titulu honen bidez, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenen zioz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zergaren ordainketarako urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauaren II. Tituluan ezarritako araubide berezia garatzeko arauzko xedapenak araupetu dira. Foru arau horrek Bizkaiko Lurralde
Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu du.
2. Kontrako xedapenik edo foru dekretu honetako hurrengo artikuluetan beren beregi ezarritako arau zehatzik ezean, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenei Bizkaiko Lurralde Historikoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari buruz arau bidez indarra duten arauak aplikatuko zaizkie, zerga horiek ordaintzeko araubide bereziekin bat datozen alderdi guztietan.
II. KAPITULUA.
PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA.
8. artikulua. Ondare-irabazi eta -galeraren eta higikorren kapitalaren zenbait etekinen salbuespena.
1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita daude ordenatzaileahala baliatzearen zain dauden jaraunspenetako ondasunak edo eskubideak eskualdatuz lortzen diren ondare-irabazi eta -galerak, baldin eta eskualdaketak ez badakar berekin Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapena.
2. Halaber, Zergatik salbuetsita daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko 35. artikuluan aipatutako higikorren kapitalaren etekinak, hain zuzen ere ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenen osagai diren besteren kapitalak erakarri eta erabiltzearen ordezkagarri diren aktiboak eskualdatuz lortzen direnak, baldin eta eskualdaketak ez badakar berekin Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapena.
3. Aurreko bi idatz-zatietan xedatutakoaren ondoreetarako, salbuespenak barne hartzen ditu, bereziki, jaraunspenaren komisario den ezkontide alargunari eskuetsitako xedapen-egintzak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 99. artikuluan xedatutakoaren itzalpean, baldin eta aurreko bi idatzzatietan aipatu diren zergapeko ondare-irabazi eta -galerak edo higikorren kapitalaren etekinak sortzen badituzte, eta ordenatzaile-ahala baliatzea edo hura iraungitzeko beste kariren bat eragiten ez badute.
4. Salbuespen hori aplikatu daitekeen gainerako kasuetan, ezinbesteko baldintza gisa, ondare-aldakuntzak edo eskualdaketak ez du eragin behar ordenatzaile-ahala baliatzerik, ezta hura iraungitzerik ere, eta, ondorioz, ez du ekarri behar Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapenik.
9. artikulua. Zerga-oinarriaren zehaztapena.
1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari dagokion Zergaren oinarria zehazteko, ekonomi jardueren etekinak ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak lortutzat joko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 14. artikuluko 3. idatz-zatian eta 52.ter artikuluan xedatutakoa dela bide, eta hori beti izango da horrela, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak berak zuzenean eta etengabe dena-delako ekonomi jardueraren ekoizpide eta giza baliabideen antolaketan parte hartzearen betekizuna bete zein ez.
2. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari dagokion zergaoinarrian sartuko dira, halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 52.bis eta 52.ter artikuluetan adierazitako etekinak, ondare-irabazi eta -galerak eta errentaegozpenak. Artikulu horretan ezarritako arauak beteko dira egozpena egiteko.
10. artikulua. Kuota osoan aplikatu daitezkeen kenkariak. Kuota osoan aplikatu daitezkeen kenkariak.
1. Zergaren kuota likidoa kalkulatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko 76.bis, 78, 81, 82, 83, 84 eta 85. artikuluetan ezarritako kuota-kenkariak soilik aplikatu ahal izango dira.
2. Artikulu honetako aurreko idatz-zatian xedatutakoaren arabera, ordenatzaileahala baliatzearen zain dauden jaraunspenei ezingo zaizkie aplikatu uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 55-65 bitarteko artikuluetako arauak.
11. artikulua. Oinarri likidakor negatiboen eta kuota-kenkarien konpentsazioa.
1. Oinarri likidakor negatiboak eta kuota nahikoa izan ez eta aplikatu ez diren kuota-kenkariak ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenaren oinarri likidakor positiboekin eta kuota osoekin soilik konpentsatu ahal izango dira.
2. Beraz, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena iraungitzen bada, dela ahal hori bete-betean baliatzeagatik, dela iraungipena dakarren beste kariren batengatik, jaraunspena iraungitzen den unean konpentsatu gabe dauden oinarri likidakor negatiboak eta kuota nahikoa ez izan eta gauzatu gabe dauden kuotakenkariak, kausadunek ezin izango dituzte konpentsatu ez gauzatu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren banakako aitorpen-likidazioetan.
Horrelakoetan, konpentsatu gabeko oinarri likidakor negatiboak konpentsatzeko eta kuota nahikoa ez izan eta gauzatu gabe geratu diren kuota-kenkariak gauzatzeko eskubidea galdu egingo da, eta horiek egiteke geratuko dira, behin jaraunspenaren azken zergaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa egindakoan.
12. artikulua. Aitortu beharra.
1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak, beti ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharko du, eta bere datu guztiak jarri beharko ditu aitorpenean, berari dagozkion etekinen zenbatekoa eta iturria gorabehera.
2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaindu behar duten gainerako zergadunentzat Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak foru agindu bidez onetsitako eredu berberetan aurkeztuko da aitorpen hori, eta zergadun guztientzat ezarritako arauak beteko dira.
3. Aitorpena aurkezteaz batera zerga-zorra zehaztu beharko dute, eta dena-delako zergaldian Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak zergadun guztientzat ezarritako lekuan, eran eta epean ordaindu beharko dute.
4. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarri zaizkion betebeharrak betetzea jaraunspenaren administratzailearen ardura izango da. Hala bada, administratzaileak sinatuko du aitorpen-likidazioa eta berak egingo du zerga-zorraren sarrera.
5. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenaren administratzailea, halaber, zergaren ordainketaren erantzulea izango da, sorospidez.
13. artikulua. Formazko beste betebehar batzuk.
Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak, gainera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, V. Tituluko II. Kapituluan ezarritako formazko betebeharrak izango ditu.
14. artikulua. Konturako ordainketak.
1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena, eratxiki behar zaizkion etekinei dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, VI. Tituluan ezarritako araubide orokorrari loturik egongo da, atxikipen, konturako sarrera eta zatikako ordainketak direla-eta.
2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bitartez onetsitakoak, VI. Tituluko V. Kapituluan xedatutakoaren ondoreetarako, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari dagozkion zatikako ordainketak egiterakoan ekonomi jardueren aurreko ekitaldietako etekintzat hartuko dira, behar izanez gero, jaraunspenaren kausatzaileak jarduera horretan ziharduenean lortutakoak.
3. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena ondorengorik gabeko zergaduntzat joko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bitartez onetsitakoak, VI. Tituluko II. Kapituluko 1. Atalean eta 115. artikuluan xedatutakoaren ondoreetarako.
4. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak, halaber, atxikipenak, konturako sarrerak eta zatikako ordainketak egin beharko ditu eta horien sarrera egin Bizkaiko Foru Aldundiari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergei buruzko foru arauek eta hauen garapenerako arauzko xedapenek ezarritako kasuetan eta moduan.
5. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenek euren gain hartuko dute Foru Aldundiari sarrera egin beharra, baita aurreko 4. idatz-zatian ezarri den betebeharra bete gabe dagoenean ere. Jaraunspenaren administratzailearen ardura izango dira betebehar horiek. Beraz, administratzailea Foru Ogasunean sarrerak egitearen erantzulea izango da, sorospidez.
III. KAPITULUA.
ONDAREAREN GAINEKO ZERGA.
(Indargabetua)
IV. KAPITULUA
BATERAKO XEDAPENAK.
16. artikulua. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenen zentsua.
1. Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenen zentsua edukiko du.
2. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren likidazio bulegoek "alkarpoderoso"ari edo erabiltzaile-ahalari lotutako jaraunspenen jakitun jarriko dute Zuzeneko Zergen administratzailea, horrelako jaraunspenen bat dagoela jakiten dutenean, dela jaraunspenaren komisarioak berak adierazirik, ekainaren 5eko 107/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudiaren 77. artikuluan xedatutakoa betez, dela beste edozein bidetatik.
3. Zergak kudeatzen dituzten organoek jaraunspenen zentsuko informazioa erabili ahal izango dute euren eginkizunak betetzeko, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenei zuzenean nahiz zehar bidez eragiten dieten zerga guztiak direlaeta.
17. artikulua. Ondasunen lotura.
1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspeneko ondasun eta eskubideak loturik egongo dira urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duenak, II. Tituluan araupetutako zergen eta honako titulu honek araupetutakoen ordainketari, ondasunen edukitzailea edonor dela ere, salbu eta edukitzailea erregistroko agerbide publikoaren babespean dagoen gainontzeko bat denean, edo ondasunak onustez eta titulu zuzenez merkataritza edo industri establezimenduan eskuratu izana froga-tzen denean, ezin inskribatu diren ondasun higigarriak badira.
2. Hori dela eta, ordenatzaile-ahala zati batez edo bete-betean eta modu ezeztaezinean baliatzearen edo hura iraungitzearen ondorioz, aurreko idatz-zatian aipatutako ondasun eta eskubideak eskualdatzen direnean, eskualdaketan diharduten notario edo fedemaile publikoek oharra jarriko dute eskuesten dituzten agirietan, berauetan ager dadin ondasunak loturik daudela urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duenak, II. Tituluan adierazitako zergen kuotak eta honako titulu honetan adierazitakoak ordaintzeari, alegia, eskualdaketaren aurretik sortutako kuoten ordainketari loturik daudela, zergen preskripzio epea amaitu arte.
3. Era berean, albo-oharraren bidez, jabetzaren eta merkataritzako erregistratzaileek agerrarazi egingo dute ondasunak loturik daudela urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duenak, II. Tituluan adierazitako zergen kuotak eta honako titulu honetan adierazitakoak ordaintzeari, alegia, eskualdaketaren aurretik sortutako kuoten ordainketari loturik daudela, zergen preskripzio epea amaitu arte.
XEDAPEN ERANTSIA
Bakarra
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaketa eta erabilera araupetu dituen urriaren 8ko 113/1996 Foru Dekretua aldatzea.
1. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaketa eta erabilera araupetu dituen urriaren 8ko 113/1996 Foru Dekretuaren 1. artikuluari d) letra gehitu zaio; hona.
d) Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenak, baldin eta zergaizaerako harremanak edo zerga-ondoreak dakartzaten harremanak badituzte.»
2. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaketa eta erabilera araupetu dituen urriaren 8ko 113/1996 Foru Dekretuaren 14. artikuluari 3. idatz-zatia gehitu zaio; hona.
3. Enpresari edo profesionalek, Erkidego barruan ondasunak eskuratzen dituztenean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 26. artikuluko bosgarren idatz-zatian ezarritako salbuespena eskuraketari aplikatu ahal izanez gero, ezingo diote eman xedapen horretan adierazitako ondasunen eskualdatzaileari artikulu honetako 1. idatz-zatian xedatutakoaren itzalpean esleituta daukaten identifikazio fiskaleko zenbakia.»
XEDAPEN IRAGANKORRA
Urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duena, indarrean jarri aurretik ordenatzaile-ahala baliatzearen zain egon eta zerga-izaerako harremanak edo zerga-ondoreak dakartzaten harremanak dituzten jaraunspenetako komisarioek, 2003ko apirilaren 1a baino lehen, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eskatzeko 036 eskabide-eredua aurkeztu behar dute, behar bezala beterik, Zerga Zentsuen Atalean.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Foru dekretu hau indarrean jartzen denean indargabetu egingo dira honen maila bereko eta beheragoko xedapenak, beronetan xedatutakoarekin bat ez badatoz.
AZKEN XEDAPENAK.
Lehenengoa
Indarrean jartzea.
Foru dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean, eta 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondoreak.
Bereziki, II. Tituluan dauden arauak aplikatu beharrekoak izango dira egun horretan ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenetan.
Bigarrena
Araugintzarako gaikuntza.
Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuari ahalmena eman zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
- 207/2007 Foru Dekretua,azaroaren 20koa,Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena [PDF]
207/2007 Foru Dekretua,azaroaren 20koa,Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena
17. artikulua. Ekonomi jarduera bati lotutako ondare-elementuak
1. Jarraian adieraziko diren elementuak zergadunak egiten duen ekonomia jarduera bati lotutako elementutzat joko dira, elementuon titularrak, hala denean, ezkontide biak edo izatezko bikoteko kide biak diren aintzat hartu gabe; elementu horiek honako hauek dira.
a) Zergadunaren jarduera egiteko erabiltzen diren ondasun higiezinak.
b) Jardueraren zerbitzupeko pertsonalaren zerbitzu ekonomiko eta soziokulturaletarako dauden ondasunak; ez dira lotutzat joko, ordea, aisia eta jolaserako ondasunak edo, oro har, ekonomi jardueraren titularraren bakarreko erabilerakoak.
c) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gainerako ondare-elementu guztiak. Ez dira inoiz ere horrelakotzat joko entitate baten fondo propioetako partaidetza eta gainerakoei egindako kapital-lagapena ordezkatzen duten aktiboak.
(…)
48. artikulua. Norberaren kapitalak, dohainik eskuratutakoak, hirugarrenei lagatzen zaizkienean lortzen diren kapital higigarriaren etekinak.
1. Zergadunaren heriotzaren zioz artikulu honetan aipatutako besteren kapitalak bereganatzea eta erabiltzea adierazten duten aktiboak irabaziz eskualdatzen direnean, kapital higigarriaren etekinik ez dagoela ulertuko da.
2. Irabazizko eskualdaketa komisarioak testamentu-ahalordea edo unean bertan eraginkortasuna duen oinordetza-tituluren bat erabiltzearen ondorioz gertatzen denean ere aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da. Ondorio horietarako, oinordetzatituluak dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan ezarritakoak.
3. Aurreko lerroaldean aipatu diren unean bertan eraginkortasuna duten oinordetzatituluen bidezko irabazizko eskualdaketetan, besteren kapitalen erakartzea eta erabilera ordezten dituzten aktiboek eskualdatzailearentzat hurrengo eskualdaketetarako izango duten eskuraketa balioa izango da aktibo horiek dohaintza-emaileak dohaintzahartzaileari ematen dizkiotenean daukaten eskuraketa balioa, dohaintza-hartzaileak aktiboak dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan ere, hala gertatzen bada, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da aktibo horien eskuraketa balio eta eskuraketa-datei dagokienez, eta aktiboak unean bertan eraginkortasuna duen oinordetza-itunaren aurretik izan dituenak mantenduko ditu.
Aktiboen amortizazioa edo mugaeguneratzea dela-eta, aktibook dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatzen direnean ere, aurreko lerroaldean xedatzen dena aplikatu behar da.
61. artikulua. Errentak esleitzeko araubideari loturik ez dauden entitateak.
1. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiei, ahalordea erabili bitartean, inoiz ere ez zaie aplikatuko Zergari buruzko Foru Arauko 11. artikuluan arautu den etekinak esleitzeko araubidea.
2. Errentak esleitzeko araubidea ez zaie aplikatuko testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiekin lotutako etekin, ondare-irabazi eta -galera eta errenta-egozpenei, harik eta ahalordea erabili arte. Azken horiek guztiek Zergari buruzko Foru Arauko 12. artikuluan eta araudi honetako hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dituzte zergak.
62. artikulua. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiei, dagozkien etekinak, ondare-irabazi eta -galerak eta errenta-egozpenak, ahalordea erabili bitartean.
1. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiekin lotutako etekinak, ondare-irabazi eta -galerak eta errenta-egozpenak jarauntsiko ondasunen gozamendunari esleituko zaizkio, harik eta ahalordea erabili arte, haien jatorri edo iturriaren arabera, baldin eta aurretiaz, kausatzaileak hala xedatuta, edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila araupetzen duen legeria aplikatuta, ondasun eta eskubideen gozamen-eskubidea ezartzen bada pertsona jakin baten-tzat edo gehiagorentzat.
Aurreko lerroaldean aipatzen diren ondare-irabazi eta galerak dira, bakar-bakarrik, eskualdaketa baten ondorioz sortu ez diren ondasun-eskubideak kontuan hartzean sortzen diren irabazi-galerak.
Araudi honen 22. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa gorabehera, ekonomi jardueren etekinak euren gozamendunari egotziko zaizkio beti, halakotzat egotzi ere, eta ez da kontuan hartuko gozamendunak berak zuzenean eta bere kabuz parte hartzen duen edo ez jarduerari lotutako produkzio-bide eta giza baliabideen antolamenduan.
2. Ondasun edo eskubideen gaineko gozamen-eskubiderik ezarri ezik, haietatik datozen etekinak, ondare-irabazi eta -galerak eta errenta-egozpenak, aurreko paragrafoko bigarren lerroaldean aipatutakoak baino beste batzuk badira, jarauntsiari berari esleituko zaizkio, eta haien ziozko zerga-ordainketari dagokionez, berriz, xedapen hauek beteko dira: urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen duenak, II. tituluan xedatutakoa, eta abenduaren 3ko 183/2002 Foru Dekretuak, urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua -Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen duena- garatu duenak, II. tituluan xedatutakoa.
3. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 104. artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren etekinak, ondare-irabazi eta galerak eta errenta-egozpenak, testamentu-ahalordea erabili gabe badago, erdi bana esleituko zaizkie ezkontide alargunari eta testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiari, ahalordea erabili bitartean, artikulu honetako aurreko bi paragrafoetan ezarritako arauen arabera.
84. artikulua. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak.
1. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek, baldin eta ekonomi jarduerak egiten badituzte, nahitaezko liburu bakarrak izango dituzte, egindako jarduerari dagozkionak, entitateok beren bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideei esleitu behar dizkieten etekinak gorabehera.
2. Aurreko paragrafoan ezarritako arau bera aplikatuko zaie testamentuahalordearen bidezko jarauntsiei, ahalordea erabili bitartean, baldin eta ekonomi jarduerak egiten badituzte, haien etekinen egozpenari buruz araudi honen 62. artikuluan ezarri diren erregelak gorabehera.
- Zeharkako Zergak
-
1/2011 Foru Araua, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa
[PDF]
1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza
Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa (BAO 63. zk., 2011ko martxoaren 31koa)
[…]
9. artikulua.-Zergapeko eskualdaketak.
[…]
2. Zergaren likidazioaren eta ordainketaren ondorioetarako, ondare eskualdaketatzat joko dira.
[…]
b) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu Kode Zibilaren 821., 829., 1.056. (bigarrena) eta 1.062. (lehenengoa) artikuluetan edo funts berean oinarritutako Foru Zuzenbideko xedapenetan xedatutakoa betez sortzen direnak, eta bereziki Euskal Herriko Zuzenbide Zibilean araututa dagoen baserriaren eta haren jabegoaren doako eskualdaketatik sortzen direnak.
[…]
22. artikulua.-Saka-eskubidea eta lehentasunez eskuratzeko eskubidea.
1. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila aplikatuta, ahaide tronkalek, foru-deiak egin, eta Lur Lauan dauden ondasun tronkalen besterentzeetan ondasunak lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzen dutenean, peritu-tasazioaren bidez zehaztutakoa hartuko da eskuraketa-baliotzat, halako tasaziorik egin bada.
2. Ondasun tronkalak besterendu baino lehen foru-deirik egin ez, eta, horren ondorioz, saka-eskubidea erabiltzeko, senide tronkaletako batek besterentzea deuseztatzeko akzioa egikaritzen badu, senide tronkalak ordaindu behar duen prezioa zehazteko peritutasazioa egingo dute berariaz izendatutako pertsonek, eta tasazio horren bidez ezarritakoa hartuko da eskualdaketa-baliotzat, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila aplikatuz.
Kasu horretan, ordaindutako zergaren itzulketa eskatzeko eskubidea izango du erosleak, foru arau honen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
3. Aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, eratxiki beharreko gutxieneko balioa zehazteko erregelamendu bidez ezarritako arau teknikoetan xedatutakoa aplikatu behar zaizkien ondasun tronkalen eskualdaketetan, foru arau honen 60. artikuluan balioak egiaztatzeko arautzen den prozedura aplikatuko da.
[…]
58. artikulua.-Salbuespen objektiboak.
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik salbuetsita daude honako eragiketa hauek.
[…]
2. Legezko atzera-eskuratzearen bidez egiaztatzen diren eskualdaketak, hura jasaten duen eskuratzaileak zerga lehendik ordaindua badu. Ez daude salbuespen honen eremuan sartuta Euskal Herriko Foru Zuzenbideari buruzko uztailaren 1eko 3/1992
Legearen I. liburuko V. tituluan araututako saka-eskubidea baliatzearen ondoriozko eskualdaketak. Kasu horretan, foru arau honen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dute zerga.
3. Ezkontideek ezkon-sozietateari egindako ondasun eta eskubideen ekarpenak, ezkonsozietatea desegin ondoren ekarpenen ordainetan ezkontideen alde egindako adjudikazioak, eta horregatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdaketak.
Salbuespen hori aitortutako adjudikazio-gaindikinek ere izango dute, baldin eta ezkontza desegitearen edo haren ekonomi araubidea aldatzearen ondare-ondorioa diren ondasunen adjudikazioetatik ateratzen badira eta ezkon-sozietatearen ondasunak ezkontideetako bati adjudikatzearen ezinbesteko ondorio badira.
Gauza bera aplikatuko da aurreko paragrafoetan aipatutako kasuetan, Izatezko Bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio eta eskualdaketei dagokienez.
[…]
6. Lur-zatien baterakuntzak eragiten dituen eskualdaketak eta gainerako egintza eta kontratuak, landa-lurreko finken derrigorrezko trukaketenak, behar bezala baimendutako borondatezko trukaketak eta berrogei urtetik gorako errentamenduetan lehentasunez eskuratzeko eskubidea baliatzearen ondorio direnak (Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilean daude araututa), baldin eta onibarra eskuratu eta hurrengo sei urtean eskualdatzen ez bada.
[…]
16. Baserriaren eta bere jabegoaren jabari osoa edo bizi arteko gozamena senide tronkalei kostu bidez eskualdatzea, baldin eta finka hori nekazaritzako, basozaintzako edo abeltzaintzako ustiapenerako erabiltzen bada eta eskualdatzaileak berak ustiatzen badu.
Salbuespena aplikatu ahal izateko, eskuratzaileak berak egin behar ditu, benetan eta zuzenean, goian aipatutako jarduerak, finka eskuratu eta hurrengo sei urteetan.
Pertsona bat batez ere nekazaritza, basozaintza edo abeltzaintzako ustiapenean ari dela ulertuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako ekonomi jardueren edo lanaren etekin gehienak ustiategitik eskuratzen dituenean.
[…]
- Ekainaren 5eko 106/2001 Foru Dekretua; horren bidez Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi da [PDF]
Ekainaren 5eko 106/2001 Foru Dekretua; horren bidez Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi da
(BAO ekainaren 11koa)
10. Artikulua. Eskualdaketekin berdinetsitako egintzak.
1. Zergaren likidazio eta ordainketaren ondorioetarako, ondare eskualdaketatzat joko dira.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, Kode Zibilaren 821, 829, 1.056 (bigarrena) eta 1.062 (lehenengoa) artikuluetan eta funts berean oinarritutako Foru Zuzenbideko xedapenetan xedatutakoa betez sortzen direnak izan ezik; batez ere, baserria bere etxaldearekin Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilean araututako eran dohainik eskualdatzean sortzen direnak izan ezik
4. Artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren ondoreetarako, ez da adjudikazio-gaindikintzat joko ezkontide edo izatezko bikoteko kide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) alargunari edo zati alikuotaren jaraunsle legatu-hartzaileetako bati ohiko etxebizitza edo baserria eta haren lurrak eskualdatzea, baldin eta haien balioa, jaraunspen osoarekiko, adjudikatarioaren jaraunspen-kuota baino gehiago bada.
27. Artikulua. Foru ateraketa eta lehentasunarekin eskuratzeko eskubidea
1. Lurralde irekian dauden oinetxeko ondasunak besterentzen direnean, enborreko ahaideek, foru deialdia egin ondoren, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila aplikatu eta ondasunak lehentasunarekin eskuratzeko eskubidea baliarazten badute, eskualdaketabalioa perituak tasatutako prezioa izango da, halakorik eginez gero.
2. Oinetxeko ondasunak besterendu aurretik foru deialdirik egin ez eta ondorioz enborreko ahaideren batek, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen I. Liburuko V. Tituluan araupetutako foru ateraketaren eskubidea erabiliz, besterentzea deuseztatzen badu, eskualdaketa-balioa enborreko ahaideak ordaindu beharreko prezioa finkatzeko izendatzen diren pertsonek egiten duten peritutasazioaren emaitzako kopurua izango da, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila aplikatuz. Hala gertatzen denean, erosleak ordaindutako zerga itzul daakiola eskatzeko eskubidea izango du, araudi honen 119. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
3. Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa gorabehera, eratxiki beharreko gutxieneko balioa zehazteko arauz ezarritako arau teknikoetan aipatutako oinetxeko ondasunak eskualdatzen direnean, araudi honen 93. artikuluan balioak egiaztatzeko ezarritako prozedura aplikatuko da
90. Artikulua. Salbuespen objektiboak.
Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik salbuetsita daude ondoko eragiketa hauek.
2. Legezko atzera-eskuratzearen bidez eskualdatzea, hura jasaten duen eskuratzaileak Zerga lehendik ordaindua badu. Ez dira salbuespen horretan sartuko Euskal Herriko Foru Zuzenbideari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen I. Liburuko V. Tituluan araupetu den foru ateraketako eskubidea baliatzearen ondoriozko eskualdaketak; berauen ziozko zerga-ordainketa araudi honen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.
3. Aurreko paragrafoetan aipatutako balizkoetan, berdin tratatuko dira izatezko bikoteei buruzko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteetako kideek egiten dituzten ekarpenak, adjudikazioak eta eskualdaketak ere.
6. Lurzatien baterakuntzak eragiten dituen eskualdaketak eta gainerako egintza eta kontratuak, landalurreko finken nahitaezko trukaketak, behar bezala baimendutako borondatezko trukaketak, eta berrogei urtetik gorako errentamenduetan, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilean araupetutakoari lotuz, lehentasunarekin eskuratzeko eskubidea baliaraztearen ondoriozkoak, baldin eta onibarra eskuratu eta hurrengo sei urteetan eskualdatzen ez bada.
16. Etxadiaren eta beraren jabegoen jabari osoa edo haien biziarteko gozamena enborreko ahaideei kostubidez eskualdatzea, baldin eta finka nekazaritza, basozaintza edo abeltzaintzako ustiapenerako bada eta eskualdatzaileak berak ustiatzen badu.
Salbuespena aplikatuko bada, eskuratzaileak eskuratu eta hurrengo sei urteetan egin behar ditu jarduerak, eta egin ere berak zuzenean. Pertsona bat batez ere nekazaritza, basozaintza edo abelzaintzako ustiapenean ari dela ulertuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoreetarako ekonomi jardueren edo lan pertsonalaren etekin gehienak horrexetan eskuratzen dituenean.
- Udal Zergak
-
8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa
[PDF]
8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa
(BAO Uztailaren 19koa)
1. artikulua
1. Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga zuzeneko tributua da, lur horiek eduki eta aipatu lurrak erabiltzeko, gabaria mugatuz, gozameneko edozein ondasuneskubideren zioz haien jabaria eskualdatzearen ondorioz ageriko jartzen den balio gehikuntza kargatzen duena.
2. Ez dago zerga honen menpean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoreetarako landakotzat hartutako lurren balioaren gehikuntza. Aldiz, Zergapean da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoreetarako hirikotzat hartu behar diren lurren balioaren gehikuntza, katastroan edo erroldan hala ageri zein ez.
3. Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunak edo eskubideak ekartzen dizkiotenean ez dago Zerga ordaindu beharrik, ez eta hark ordainketa gisa adjudikazioak jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri eskualdatzen dizkiotenean ere.
Halaber, ezkontza deuseztu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horretaz emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, eragiketa ez dago Zergaren kargapean, dena delakoa ezkontzaren araubide ekonomikoa.
Gauza bera aplikatuko da, aurreko paragrafoetan aipatu balizkoen arabera, Izatezko Bikoteak arautzekoa den maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio eta eskualdaketei.
6. artikulua
1. Zerga data hauetan sorteraziko da.
a) Lurraren jabetza bizien artean edo heriozaren zioz eskualda dadinean, kostubidez edo doan izanik ere, eskualdaketa datan.
b) Jabaria mugatzen duen edozein ondasun-eskubide eratu edo eskualda dadinean, eraketa edo eskualdaketa gerta dadin datan.
2. Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sorterazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administraziobidez adieraz edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzak interesatuek Kode Zibilaren 1.295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sorterazi ez badu ere, hutsaleta edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren eginbeharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egon.
3. Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez, ondorerik gabe gera badadi, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
4. Egintza edo kontratuek baldintzaren bat dutenean, Kode Zibileko aginduen arabera kalifikatuko dira. Baldintza etengarria bada, zerga ez da likidatuko hura bete arte. Baldintza suntsiarazlea bada, bertatik eskatuko da zerga, eta, baldintza betetzen denean, egin beharreko itzulketa egingo da aurreko paragrafoko erregelarren arabera.
Alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, ahalordea modu ezeztazinean erabiltzen denean edo bera azkentzeko arrazoietako baten bat gertatzen denean sortuko da zerga.
5. Alkar-poderosoan edo ordenatze-ahalean pertsona jakin baten alde zerga honi loturiko jaraunspenaren ondasunen gozamenezko eskubidea eskuetsiko balitz, ahala erabil ez dezan hitartean gozamen horren likidazio bikoitza egingo da: bata, behinbehinekoa, ondorengotza irekitzean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauen zioz, eta bestea, behinbetikoa, alkar-poderoso edo ordenatze-ahala erabiltzean, aldi baterako gozamenari buruzko arauen arabera, kausatzailearen heriotza gertatu zenetiko aldiaren zioz, eta konturako sarreratzat hartuko da behin-behinekoaren zioz, ordaindutakoa, diferentzia, gozamendariaren aldekoa balitz, beroni itzuliko litzaiokeelarik. Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazio hau, alkarpoderoso edo ordenatze-ahalaren ekitaldiaren zioz edo hura azkentzeko gainerako harien zioz jaraunsle gertatu direna egitean egiztu behar izango da.
-
9/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa
[PDF]
9/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa
(BAO Uztailaren 19koa)
6. artikulua. Subjektu pasiboa.
Bat. Zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Zergei buruzko Foru
Arau Orokorreko 33. artikuluan ageri diren pertsona fisikoak eta juridikoak eta erakundeak, bai eta ordenatzaile ahala baliatzearen zain daudela Zerga honen zergaegitatea den eskubide baten titular diren jaraunspenak ere.
-
Abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua, Toki Ogasunei buruzkoa
[PDF]
Abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua, Toki Ogasunei buruzkoa
(BAO Abenduaren 31koa)
19. artikulua. Erantzukizuna alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan.
Alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, bera erabili bitartean, testamentu-ahalordearen menpeko jarauntsi-erkidegoari dagozkion tributu zorren nahiz zuzenbide publikoko gainerakoen erantzule subsidiarioa izango da administratzailea.
-
77/1990 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko katastroaren kudeaketarako behin-behineko arauak onesten dituena
[PDF]
77/1990 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko katastroaren kudeaketarako behin-behineko arauak onesten dituena
(BAO Ekainaren 4koa)
21. Artikulua. Maila fisiko, juridiko nahiz ekonomikoko aldakuntzak.
1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 1989/9. Foru Araueko 18. artikuluko 2. atalean aurrikusitakoari dagokionez, ondasun higiezinei dagozkien aldakuntzak honakook izango dira.
a) Maila fisikokoak: Eraikuntza berriak egin eta daudenak zabaldu, zaharberritu, errautsi edo eraistea, bai partziala, bai osoa.
Eraikinen artapen huts eta iraunerazpena lortu nahi duten obrak nahiz konponketak ez dira aldakuntzatzat hartuko, aldizkakoak ez badira ere, ez eta ornamentu edo apaindura ezaugarriei bakarrik dagozkienak ere.
Landa ondasun higiezinetako lugintza nahiz aprobetxamenduen aldaketak ere, hala nola lehor-lurra lur ureztatu bihurtze horiek, landaketa berriak, nahiz mahasti, olibondo, fruitarbola etab.en kenketak, hartuko dira maila fisikoko aldakuntzatzat beti ere beraietatik katastroko kalifikazio aldaketak ematen direnean, bai eta lurretan egiten diren lanak ere, beti ere lurren saneamendu, hobekuntza nahiz orotariko bihurketarako izan eta beraien katastro balioaren zehaztapenean eragina dutenean.
Beraz, ez dira aldian aldiko aldaketa hutsak nahiz lugintza alternatiba baten berezkoak aldakuntzatzat hartuko.
b) Maila juridikokoak: Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Araueko 5. artikuluan dauden eskubideetarik edozeinen titulartasunaren eskualdaketa edo haren eraketa, ondasun higiezinen bereizketa edo zatiketa eta berberen elkarketa.
Hori dela eta, aldaketa juridikotzat joko da aurreko lerroaldean adierazitako ondasun edo eskubideen titularraren heriotza, eta haren jaraunspena ordenatzaileahalaren erabilerari loturik egongo da. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena bera Zergaren subjektu pasiboa izango da, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Arauaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.
c) Maila ekonomikokoak: Ondasun higiezinen erabilera eta xedearen aldarazpena, beti ere maila fisikoko aldakuntzarik ez dakarrenean.
- Gipuzkoa
-
Zuzeneko Zergak
-
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Araua
[PDF]
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Araua
(G.A.O. 1990ko urtarrilaren 22koa)
23. artikulua. Sortzapena.
1. Heriotza dela-eta egiten diren eskurapenetan eta bizi aseguruetan, kausagile edo aseguratuaren heriotza egunean sortuko da zerga edo, bestela, Kode Zibileko 196. artikuluaren arabera, absentearen heriotza aitorpenak indarra hartzen duenean.
Orainaldian eragina duen oinordetza-ituna izanez gero, zerga kausatzailea bizi delarik sortuko da, eskualdaketa gertatzen denean.
2. “Inter vivos” irabazizko transmisioetan, egintza nahiz kontratua burutu edo egiten den egunean sortuko da Zerga.
3. Baldintza, termino, fideikomiso edo bestelako edozein muga dagoelako eraginkortasuna etenik duen ondasun eskurapen oro, muga horiek desagertzen diren egunean egintzat joko da.
26. artikulua. Zatiketa eta adjudikazio soberakinak.
1. Heriotzaren ziozko oinordetzetan, interesatuek egiten dituzten zatiketa eta adjudikazioak edozein direlarik, zergaren eraginetarako oinordetza erregulatzen duten arauak aplikatzetik ateratzen den berdintasan edo proportzionaltasuna errespeto osoz egindakotzat joko dira, ondasunak lurralde baldintzagatik edo beste edozein arrazoirengatik zerga ordaintzeari atxikiak egon ala ez eta, ondorioz, baloreak egiaztatzerakoan sor litezkeen gehikuntzak eskuratzaile edo oinordeko desberdinen artean hainbanatuko dira.
2. Egiaztatzean balio gehikuntza gertatzen deneko ondasunak eta ez atxekipena aplikatu behar zaizkienak, testamentugileak jakin bati espreski atxikituko balio edo herentzia ez den kontzeptuan adjudikatuko balira, gehikuntzak nahiz murrizketak aipatu ondasunak eskuratzen dituenari bakarrik egokituko zaizkio.
3.Oinordekoek nahiz legatudunek herentzia tituluari dagokionez egindako esleipenetan, aitortutako balioaren arabera desberdintasunak daudenean esleipen soberakinak likidatuko dira; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan ezarritako arauei jarraituta; oinordeko nahiz legatudun bati esleitutakoaren balio frogatua bere tituluaren arabera egokituko zaion balioaren %50a baino gehiago denean ere esleipen soberakinak likidatuko dira, aitortutako balioak Ondare Garbiaren gaineko Zergaren arauak aplikatzetik aterako liratekeenenak berdinak edo handiagoak diren kasuan ezik.
Ez dute esleipen soberakinik ekarriko ezkontide alargunaren, maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak jasotako izatezko bikote lagunaren edo, bestela, kuota partearen, ohiko etxebizitzaren edo baserriaren eta haien jabetzen eta lur erantsien oinordeko edo legatudun baten edo batzuen alde egiten diren esleipenek, haiek herentzia osoaren aldean duten balioa handiagoa denean esleipendunaren herentzia-kuota baino.
-
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen azaroak 15eko 85/1994 Foru Dekretua
[PDF]
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen azaroak 15eko 85/1994 Foru Dekretua
(G.A.O. 1994ko abenduaren 7koa)
7. artikulua. "Mortis Causa" eskurapena. Oinordetza tituluak
1. Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza tituluren bidez ondasunak eta eskubideak eskuratzeak osatzen du egitate zergagarria.
2. Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza tituluren bidez ondasunak eta eskubideak eskuratzea burututzat ulertuko da kausatzailea hiltzen den egunean, beraz, Zerga galdatu ahal izateko nahikoa izango da eskualdaketaren egitate sortarazlea onetsita egotea, dokumentu, inbentario edo banaketarik formalizatu edo likidatuta ez dagoenean ere.
3. Zerga honen ondorioetarako, herentzia eta legatuaz gain, ondoko hauek dira besteak beste oinordetza tituluak.
a) «Mortis causa» dohaintza.
b) Oinordetza kontratu edo itunak.
c) Modalitatea edo izendapena edozein izanik ere, Enpresek eta Entitateek hildako kide edo enplegatuen familiakoei oro har ematen dizkieten kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzen dutenak, jasotze horrek Erregelamendu honen 9. artikuluaren bidez edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan tributatu behar duela espreski xedatzen ez denean beti ere.
d) Testatzaileek albazeei beren lana halakotzat burutzeagatik esleitutako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzen dutenak, aipatutako kopuruak herentzi emariaren %10eko balio frogatua gainditzen dutenean.
-
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Araua
[PDF]
-
Zeharkako Zergak
-
Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena
[PDF]
Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena
(G.A.O. 1987ko abenduaren 31koa)
7. artikulua
2. Likidazio ondorioetarako eta zergaren ordainketarako ondare eskualdaketatzat joko dira.
a) Zorren ordainez egindako esleipenak, bere gain hartutako zorren ordainez egindako esleipenak eta zorrak ordaintzeko esleipenak. Zorrak ordaintzeko esleipendunek kreditatzen badute esleitu zitzaizkien ondasun edo eskubide berberak bi urteko epean hartzekodunari eskualdatu dizkiotela kredituaren kaudimen gisa, edo helburu horretarako, epe berberaren barruan hirugarren bati eskualdatu dizkiotela justifikatzen badute, esleipen horiengatik ordaindutako Zerga itzultzea eskatu ahal izango dute.
b) Aitortutako adjudikazioak, Kode Zibileko 821, 829, 1.056 (bigarrena) eta 1.062 (lehenengoa) artikuluetan eta oinarri berean sostengaturiko Foru Zuzenbideko gainerantzeko ebazpenetan xedatua betetzetik sortzen direnak salbu.
(…)
41. artikulua
1. Kasu bakoitzean Foru Arau honetako 1 artikulua dagokien hiru karga moduei egozgarri izango zaizkien zerga onurak jarraikoak izango
B) Exenzioa izango dute:
3. Ezkontideek ezkontzako sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenek, beren alde eta haien ordainetan deuseztatzerakoan egindako esleipenek eta hori dela-eta ezkontideei egindako eskualdaketak.
Xedapen bera aplikatuko da, aurreko paragrafoan aipatutako kasu berdinetan, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei dagokienez.
-
Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena
[PDF]
-
Udal Zergak
-
Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzengaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua
[PDF]
Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzengaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua
(G.A.O. 1989ko uztailaren 10ekoa)
1. artikulua
2. Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo.
c) Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.
Xedapen bera aplikatuko da, aurreko paragrafoan aipatutako kasu berdinetan, Izatezko bikoteei buruzko maiatzaren7ko 2/2003 Legeak xedatutakoaren arabera osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei dagokienez.
Ez da zergapetuta egongo, era berean, ondasun higiezinak ezkontideen artean, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senaremazteak banandu edo dibortziatzean edo izatezko bikotea amaitzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, hurrenez hurren ezkontzako erregimen ekonomikoa edo ondarezko erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.
-
Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzengaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua
[PDF]
- Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna
-
12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena
[PDF]
12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena
(EAO 124. zk., 2002ko maiatzaren 24koa)
JUAN CARLOS I.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusi eta ulertzen duten guztiei.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek lege hau onetsi dute eta nik berretsi egin dut.
ZIOEN AZALPENA
Ekonomi Itunaren marko juridiko-positiboaren oinarria Konstituzioaren lehen xedapen erantsian dago; honen bitartez Konstituzioak babesa eta begirunea eskaini dizkie foru lurraldeen eskubide historikoei, eta foru araubidea, oro har, aldiro eguneratu dadila agindu du, Konstituzioaren beraren eta Autonomia Estatutuaren esparruan eguneratu ere.
Konstituzioaren agindua betez, eremu horretako abiaburu nagusia ezarri zuen Euskadiko Autonomia Estatutuak, abenduaren 1 8ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onetsiak. Euskadiko lurralde historikoetako erakunde eskudunek, abiaburu horretatik, bakoitzak bere zerga-sistema ezarri, zaindu eta araupetu ahal dute.
Foru erakundeek zerga gaietan duten ahalmena Euskadiko berezitasunaren osagai material gisa gauzatu ahal dadin, ordea, behar bezala antolatu behar dira Estatuaren eta Euskadiren arteko finantza eta zerga harremanak. Arestian aipatutako Autonomia Estatutuak helburu horrekin xedatu zuenez, harremanok tradiziozko foru sistemaren bitartez araupetu behar dira, ekonomi itunaren edo hitzarmenen bitartez, hain zuzen ere.
Horren ondorioz, jakina, bi administrazioen artean finantza-fluxuak gertatzen dira eta halakoak jaso egin behar dira ekonomi itunean.
Hala, bada, maiatzaren 13ko 12/1981 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoarekiko lehenengo Ekonomi Ituna onetsi zuen, eta iraunaldi mugatua ezarri zion, bi mila eta batgarren urteko abenduaren hogeita hamaika artekoa, Arabako probintziarekiko Itunari ezarri zitzaion bezala, Arabakoa hartu baitzen oinarri Euskadikoa egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Itun berriak, honako lege honen bidez onetsitakoak alegia, 1981eko Itunaren abiaburu, oinarri eta zuzentarau berberei eutsi die, azken hogei urteotako esperientzia kontuan izanik. Alabaina, sendotu egin dira itunaren aplikazioari begira segurtasun juridikoa areagotzeko bideak eta prozedurak.
Beste alde batetik, Ekonomi Itun berriari izaera mugagabea eman zaio, Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren babesean irautea ziurtatuko dion esparru egonkorrean egokitu dadin. Hala ere, zerga-sisteman gerta litezkeen aldakuntzei egokitzeko bideak eman zaizkio.
Hori guztia dela-eta, bi administrazioek, elkar hartuta eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko lehenengo Ekonomi Ituna onesteko erabili zen prozedura bera erabilita, honako hau ezarri dute, eta Kuporako Batzorde Mistoak behar den erabakia onetsi du 2002ko martxoaren 6an.
Artikulu bakarra
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi da, Euskadiko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren berrogeita batgarren artikuluan aipatutako ituna, hain zuzen ere. Itunaren nondik-norakoak lege honen eranskinean daude.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Abenduaren 12ko 18/2001 Legeak, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Orokorrak, azken xedapenetatik bosgarrenaren 2. idatz-zatian dioena aldatu egin da eta honela geratu da.
«Lege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzeak, horren foru araubidea dela-eta, ez dio kalterik egingo Ekonomi Itunari buruzko Legean xedatutakoari.»
XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA
Lege hau indarrean jartzen denean indarrik gabe geratuko dira harekin bat ez datozen xedapenak, haren maila berekoak edo beheragokoak izanez gero.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Lege honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra, baina ondoreak bi mila eta biko urtarrilaren batetik aurrera izango ditu.
Beraz, Espainiar guztiei, norbanako nahiz agintari, honako legea betetzeko eta betearazteko agintzen diet.
ERANSKINA
EKONOMI ITUNA
LEHEN KAPITULUA
ZERGAK
1 .ATALA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.
Lurralde historikoetako erakundeen eskumenak.
Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek -bakoitza bere lurraldean- zergaaraubidea mantendu, ezarri eta arautzeko ahalmena izango dute.
Bi. Lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergak ordainaraztea, kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea foru aldundiei dagokie, bakoitzari bereak.
2. artikulua.
Printzipio nagusiak.
Bat. Lurralde historikoek zerga-sistemarik ezarriko badute, sistema horietan honako printzipio hauek bete beharko dira.
Lehenengo. Elkartasunari begirunea zor zaio, Konstituzioan eta Autonomia
Estatutuan zehaztutako moduan.
Bigarren. Estatuko zergen egitura orokorra kontuan izan behar da.
Hirugarren. Estatuarekiko koordinazioa, zerga-sistemen harmonizazioa eta lankidetza sustatu behar dira, ekonomi itun honetako arauak betez.
Laugarren. Lurralde historikoetako erakundeen arteko koordinazioa, zerga-sistemen harmonizazioa eta elkarrekiko laguntza, Eusko Legebiltzarrak helburu horiek betetze aldera ematen dituen arauak betez.
Bostgarren. Estatu espainiarrak izenpetuta eta berretsita dituen nazioarteko itun edo hitzarmenen menpe egongo dira lurralde historikoak, eta gauza bera gertatuko da gerora beste halakoren bati atxikitzen bazaio.
Bereziki, lurralde historikoetako zerga-sistemak bat etorri behar du zergapetze bikoitza ekidite aldera Espainiak sinatuak dituen nazioarteko hitzarmenetan eta Europar Batasunak zerga-harmonizazioari buruz emandako arauetan xedatutakoarekin, eta halako hitzarmen eta arauak aplikatzearen ondorioz itzulketak egitea onartu behar du, bidezkoa denean.
Bi. Zergei buruzko Lege Orokorrean zerga-arauak ulertzeko ezarritakoaren bidetik ulertu behar dira ekonomi itun honetako arauak.
3. artikulua. Zergak harmonizatzea.
Zerga-arauak sortzeko orduan, lurralde historikoek.
a) Terminologia eta kontzeptuak Zergei buruzko Lege Orokorraren arabera egokitu behar dituzte, ekonomi itun honetan ezarritako berezitasunak kontuan hartu behar badira ere.
b) Benetako zerga-presio orokorra Estatuko gainerako lekuetan dagoenaren parean mantendu behar dute.
c) Espainia osoan zehar mugitzeko eta edonon geratzeko askatasuna errespetatu eta bermatu egin behar dute, bai pertsonen kasuan, bai -mugitzeko askatasuna dela etaondasun, kapital eta zerbitzuen kasuan ere. Ezin da, beraz, bazterketarik gertatu; ezin dira enpresen lehiatzeko aukerak murriztu; eta ezin da baliabideen asignazioan distortsiorik eragin.
d) Jardueren sailkapenak direla-eta, abeltzaintza, meatzaritza, industria, merkataritza, zerbitzu, lanbide eta arte arloetan, lurralde erkidean erabiltzen den sailkapen berbera erabiliko dute, nahiz eta sailkapen zehatzagoa egiteko aukera eduki.
4. artikulua. Lankidetza-printzipioa.
Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek Estatuko Administrazioari jakinaraziko dizkiete zergen arloko arauak egiteko proiektuak, xedapenok indarrean jarri baino nahikoa denbora lehenago.
Estatuko Administrazioak jakinarazpen berbera egin behar die lurralde historikoetako erakundeei.
Bi. Nazioarteko akordioek ekonomi itun hau betetzeko orduan inolako eraginik baldin badute, akordio horietan Euskadiko erakundeen lankidetza ahalbidetzeko behar diren baliabideak jarriko ditu Estatuak.
Hiru. Estatuak eta lurralde historikoek, zergak kudeatu, ikuskatu eta biltze aldera eskumenez dagozkien zereginak betetzen dituzten bitartean, zerga horiek hobeto ordainarazteko beharrezkoak zaizkien datu eta aurrekari guztiak emango dizkiote elkarri, behar diren garaian eta eran. Hain justu, administrazio batak eta besteak.
a) Beharrezkoa duten informazio guztia emango diote elkarri, datuak prozesatzeko zentroen bitartez. Horretarako, behar den komunikazio teknikoa abiaraziko dute.
Urtero, zerga-mailako informatika-plan koordinatua egingo dute elkarrekin.
b) Ikuskaritza-zerbitzuek hainbat plan egingo dute, helburu, arlo eta hautaketajardunbide koordinatu jakin batzuk batera ikuskatzeko. Gauza bera egingo dute, gainera, egoitza aldatu duten zergadunekin, zerga-gardentasunaren araubidepeko erakundeekin eta zergak Sozietateen gaineko Zergan ageri den eragiketakopuruaren arabera ordaindu behar dituzten sozietateekin.
Lau. Estatuak eta Euskal Herriko erakundeek erabakiko dituzte informazioa trukatzeko prozedurak; prozedura horiek honako hauek egoki betetzen direla bermatuko dute: Estatuaren nazioarteko itun eta hitzarmenak, eta bereziki Europar Batasunetik datorkigun araudia, kooperazio administratiboari buruzkoa eta elkarri laguntzearen ingurukoa.
5. artikulua. Estatuarenak bakarrik diren eskumenak.
Honako eskumen hauek estatuarenak bakarrik dira.
Lehenengo. Zerga Berezien eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren barruan, inportatzeko eskubideak eta inportazio-kargak arautzea, kudeatzea, ikuskatzea, berraztertzea eta biltzea.
Bigarren. Ekonomi itun hau betetzen den begiratzea, goi-mailako ikuskaritza eginda. Horretarako, eginkizun hori duten Estatuko organoek, urtero, betebehar horren emaitzak azaltzeko txosten bat egin behar dute, Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien laguntzarekin.
[…]
6. ATALA
OINORDETZA ETA DOHAINTZEN GAINEKO ZERGA
25. artikulua. Aplikatu beharreko arautegia eta zergaren ordainarazpena.
Bat. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga itundutako zerga da eta araudi autonomoaren pean dago.
Lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiak ordainaraziko du zerga hori honako kasu hauetan:
a) “Mortis causa” eskuraketetan, eta bizitza aseguruen onuradunek aseguratuaren heriotzaren ondoren kopuruak hartzen dituztenean, baldin eta sortzapenaren egunean kausatzailearen ohiko egoitza Euskadin badago.
b) Ondasun higiezinen dohaintzetan, ondasun horiek Euskadiko lurraldean kokatuta baldin badaude.
Letra honetan xedatutakoa dela-eta, ondasun higiezinen dohaintzatzat hartuko dira Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 108. artikuluan jasotako dohaineko balore-eskualdatzeak.
c) Gainerako ondasun eta eskubideen dohaintzetan, dohaintza-hartzaileak ohiko bizilekua Euskadin baldin badauka sortzapenaren egunean.
d) Zergapekoak egoitza atzerrian daukanean, baldin eta ondasun edo eskubide guztiak Euskadiko lurraldean kokatuta badaude, Euskadiko lurraldean erabil badaitezke edo Euskadiko lurraldean bete behar badira. Bizi-aseguruetako hitzarmenetatik lortutako kopuruen kasuan ere bai, hitzarmen hori egoitza Euskadin duten aseguru-erakundeekin egin bada, edo Euskadin egin bada bertan jarduten duten atzerriko erakundeekin.
Bi. Aurreko zenbakiko a) eta b) letretan jasotako kasuetan, foru aldundiek lurralde erkideko arauak aplikatuko dituzte, kausatzaileak edo dohaintza-hartzaileak egoitza Euskadin eskuratu zuenetik zerga ordaindu beharra sortu arte 5 urte baino gutxiago pasa badira. Autonomia Estatutuaren 7.2. artikuluaren arabera izaera politikoz euskaldunak izaten jarraitu dutenei ez zaie arau hori ezarriko.
Hiru. Agiri baten bidez dohaintza-emaile bakar batek dohaintza-hartzaile bati ondasunak edo eskubideak dohaintzan ematen badizkio eta, aurreko Bat idatz-zatiaren arabera, etekina lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean sortutakoa dela pentsatu behar bada, lurralde bakoitzari zein etekin dagokion jakiteko, bakoitzari dagozkion ondasun edo eskubideei (etekina nori aitortu zaion, hari dagokio dena delako ondasun edo eskubidea) batez besteko tasa bat aplikatu behar zaie, hain zuzen ere, transmititutako guztiei lurraldeko arauen arabera aplikatu beharko litzaiekeen batez besteko tasa.
Lau. Dohaintzak batu behar diren kasuetan, Euskadiri zein etekin dagokion jakiteko, dena delako momentuan transmititu diren ondasun eta eskubideen balioari batez besteko tasa bat aplikatu behar zaio, hain zuzen ere, ondasun eta eskubide guztiak batu ondoren lortzen den balioari Euskadiko arauen arabera dagokion batez besteko tasa.
Horretarako, batutako ondasun eta eskubide guztiak honako hauek izango dira. aurreko dohaintzetatik datozenak eta dena delako momentuan transmititzen direnak.
[…]
8. ATALA
ONDARE ESKUALDAKETEN ETA EGINTZA JURIDIKO
DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGA
30. artikulua.
Aplikatu beharreko arautegia.
Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga itundutako zerga da eta araudi autonomoaren pean dago, sozietate-eragiketetan, truke-letretan eta ordezko balioa edo igorpen-zeregina duten agirietan izan ezik; halakoetan arau erkideak beteko dira eta lurralde historikoetako erakunde eskudunen eginkizuna izango da aitorpen eta sarrera agirien ereduak onestea eta sarrera egiteko epeak jartzea likidazio-aldi bakoitzean. Dena dela, horiek guztiek ez dute alde handirik izango Estatuko Administrazioak ezartzen dituenekin.
31. artikulua.
Zergaren ordainarazpena.
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordainaraztea dena delako foru aldundiari dagokio honako kasu hauetan:
1. Ondasun higiezinak kostu bidez eskualdatzen direnean eta alokatzen direnean, eta ondasun horien eskubide errealak —baita bermekoak ere— osatu edo eskubide horiek kostu bidez ematerakoan, ondasunok Euskadiko lurraldean kokatuta badaude.
Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1 988 Legeko 108. artikuluan jasotako kasuetan, baloreak eskualdatzen dituen erakundearen aktiboko ondasun higiezinak Euskadiko lurraldean badaude.
2. Ondasun higigarriak, aziendak eta kredituak kostu bidez eskualdatzerakoan eta horien gaineko eskubideak osatzerakoan eta eskubide horiek kostu bidez lagatzerakoan, baldin eta eskuratu behar dituena pertsona fisikoa bada eta ohiko bizilekua Euskadin badauka; edo, pertsona juridikoa bada eta Euskadin badauka zerga-egoitza.
Aurrekoa hala bada ere, honako bi salbuespen hauek jarri ditugu:
a) Akzioak, harpidetza-eskubideak, obligazioak, antzeko tituluak eta gainerako baloreak eskualdatzen direnean, eragiketa zein tokitan formalizatu den hartuko da kontuan.
b) Higigarrien hipoteka edo edukitza-aldaketarik gabeko bahia osatzerakoan edo tartean itsasuntzi edo aireuntziak dauden kasuetan, egintza horiek zein lurraldetan inskribatu behar diren hartuko da kontuan.
3. Mailegu soilak, fidantzak, higiezinez bestelako alokatzeak eta pentsioak osatu behar direnean, baldin eta mailegu-hartzailea, errentaria, fidantza-hartzailea edo pentsioduna pertsona fisikoa bada eta ohiko bizilekua Euskadin badu; edo pertsona juridikoa bada eta zerga-egoitza Euskadin badu.
Maileguak berme erreala duenean, berriz, hipotekadun ondasun higiezinak Euskadiko lurraldean badaude, edo lurralde horretan inskribatu badaitezke higigarrien hipotekak edo edukitza-aldaketarik gabeko bahiak.
Mailegu bat lurralde erkidean eta foru lurraldean kokatutako hainbat ondasun higiezinen gaineko hipotekarekin bermatuta badago, edo lurralde bietan inskribatu daitekeen higigarrien hipotekarekin nahiz edukitza-aldaketarik gabeko bahiarekin bermatuta badago, batzuei eta besteei egozten zaien erantzukizunaren araberako proportzioan ordainduko zaio zerga administrazio bakoitzari, edo, zehaztapen hori eskrituran beren beregi jasorik ez badago, ondasunen balio egiaztatuen araberako proportzioan.
4. Ondasunen administrazio-emakidetan, ondasun horiek Euskadin kokatuta baldin badaude; eta obrak burutu edo zerbitzuak ustiatu behar direnetan, baldin eta
Euskadin egiten edo eskaintzen badira. Arau horiek beroriek aplikatuko dira administrazio-emakidekin berdinesten direlako zergapean dauden administrazio egintza eta negozioetan ere.
Ondasunak ustiatzeko emakidak direnean, ondasunek Euskadiko lurralde-eremua gainditzen badute, Euskadiko lurraldean atzematen duten azaleraren arabera ordainduko da Zerga.
Obrak burutzeko emakidak direnean, obrek Euskadiko lurralde-eremua gainditzen badute, Euskadiko lurraldean egingo diren obren zenbatekoa kalkulatuko da eta horren arabera ordainduko da Zerga.
Zerbitzuak ustiatzeko emakidak direnean, Euskadiko lurralde-eremua gainditzen badute, Euskadiko lurraldeetako biztanleriek eta azalerek emakidak ukitzen dituen erkidego guztien azaleren eta biztanlerian zenbateko portzentajea egiten duten kalkulatuko da, hiru portzentajeen batezbesteko aritmetikoa aterakoa da eta horren arabera ordainduko da Zerga.
Euskadiko lurralde-eremua gainditzen duten emakida mistoak badira, aurreko hiru lerroaldeetan jasotako irizpideak emakidaren zati egokiari aplikatuko zaizkio eta emaitzaren arabera ordainduko da Zerga.
Euskadiko lurralde-eremua gainditzen duten administrazio emakidak badira, lurraldearen arabera eskumena duen foru aldundiak ikuskatuko du Zerga, baldin eta erakunde emakidadunaren zerga-egoitza lurralde horretan badago.
5. Sozietate-eragiketetan, honako gorabeheretariko baten bat nabari bada.
a) Erakundeak zerga-egoitza Euskadin eduki behar du.
b) Erakundeak sozietate-egoitza Euskadin eduki behar du, baldin eta benetako zuzendaritza-egoitza Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko beste zerga-administrazio bateko lurralde-esparruan ez badago; edo, hala egonik ere, estatu horrek ez baldin badu sozietate-eragiketa antzeko beste zergaren batekin kargatzen.
c) Erakundeak eragiketa batzuk Euskadin ere egin behar ditu, baldin eta benetako zuzendaritza-egoitza eta sozietate-egoitza Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko beste zerga-administrazio bateko lurralde-esparruan ez badago; edo, hala egonik ere, estatu horrek ez baldin badu sozietate-eragiketa antzeko beste zergaren batekin kargatzen.
6. Eskritura, akta eta notario-testigantzetan, baldin Euskadin baimendu edo ematen badituzte.
Aurreko lerroaldean jartzen duena bete egin behar bada ere, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko karga-kuota gradualari lotuta dauden kasuetan ere zerga ordainaraztea dena delako foru aldundiaren lana izango da, baldin eta ondasunak edo egintzak inskribatu behar diren erregistroa Euskadiko lurraldean badago.
7. Truke-letra eta ordezko balioa edo igorpen-zeregina duten agirietan eta ordaindukoetan, bonoetan, obligazioetan eta antzeko tituluetan, Euskadin igortzen edo jaulkitzen badira; atzerrian igortzen badira, lehenengoz eduki dituenak ohiko bizilekua edo zerga-egoitza lurralde horretan baldin badauka.
8. Anotazio prebentiboetan, Euskadin kokatutako erregistro publikoetan egiten badira.
[…]
16. ATALA
KUDEAKETA ETA JARDUNBIDEKO ARAUAK
43. artikulua. Ohiko bizilekua eta zerga-egoitza.
Bat. Ekonomi itun honetan xedatutakoari begira, Euskadin bizi izaten diren pertsona fisikoek ohiko bizilekua Euskadin dutela pentsatzeko, ondoren aipatzen diren arauak aplikatuko dira, hurrenez hurren.
Lehenengo. Lurralde horretan zergaren ezarraldiko egun gehien ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez; sortzapen egunaren bezperan amaitzen den urtebeteko egun gehien ematea, urtearen edozein egunetatik hasita zenbatuta, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziari dagokienez.
Pertsona fisikoen ohiko egoitza, gainerako zergei dagokienez, dena-delako zergaren sortzapen egunean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoreetarako duten ohiko egoitza bera izango da.
Lurralde jakin batean pertsona batek zenbat denbora eman duen zehazteko, aldi batez kanpoan egon izana kontuan hartuko da.
Kontrako frogarik ez dagoen artean, pertsona fisiko bat Euskadiko lurraldean dagoela pentsatuko da bere ohiko etxebizitza bertan baldin badu.
Bigarren. Lurralde horretan baldin badu bere eginkizunen zentro nagusia; leku hori zein den jakiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezarpenoinarriaren zatirik handiena zein lurraldetan eskuratzen duen ikusiko da; kasu honetarako, ez dira kontuan hartuko higigarrien kapitalak emandako errentak eta ondarearen gehikuntzak, ez eta zerga-gardentasunaren araubidean —profesionala alde batera utzita— egotzitako oinarriak ere.
Hirugarren. Lurralde horretan baldin badu aitortutako bere azken bizilekua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako.
Bi. Espainiako lurraldean bizi diren pertsona fisikoen kasuan, egutegiko urtean zehar ez badute lurralde horretan 183 egun baino gehiago egiten, Euskadiko lurraldean bizi direla joko da bertan baldin badute enpresa- edo lan-jardueren edo interes ekonomikoen gune nagusia edo oinarria.
Hiru. Dena delako pertsona fisikoa Espainian bizi dela uste baldin bada, ezkontidearekin legez banandu gabe dagoelako eta ezkontideak eta haren menpe dauden adin txikiko seme-alabek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean dutelako, pertsona fisiko horrek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean daukala joko da.
Lau. Ekonomi itun honen ondorioetarako, jarraian aipatuko direnek zerga-egoitza Euskadin dutela uste izango da.
a) Ohiko egoitza Euskadin duten pertsona fisikoak.
b) Pertsona juridikoak eta Sozietateen gaineko Zergaren menpean dauden gainerako erakundeak, Euskadin baldin badute sozietate-egoitza eta, betiere, sozietateegoitza horretan baldin badute zentralizatuta administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza, edo bestela, kudeaketa edo zuzendaritza hori Euskadin egiten bada. Irizpide horiek erabilita egoitza non duten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua non daukaten hartuko da kontuan.
c) Establezimendu iraunkorrak, Euskadin egiten badute euren negozioen administrazio-kudeaketa edo zuzendaritza. Irizpide hori erabilita egoitza non duten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua non daukaten hartuko da kontuan.
d) Sozietate zibilak eta nortasun juridikorik gabeko izakiak, Euskadin baldin badute kudeaketa eta zuzendaritza. Irizpide hori erabilita zerga-egoitza non duten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua zein lurraldetan duten hartuko da kontuan.
Bost. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eta erakunde ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek zerga-egoitzaren aldaketak bi administrazioei jakinarazi behar dizkiete, baldin eta egoitzaren aldaketak honako zerga ordainarazteko eskumenean aldaketaren bat badakar. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, zergaren aitorpena aurkeztea nahikoa izango da jakinarazpen hori egiteko.
Sei. Zergapekoen egoitza zein den erabakitzeko orduan administrazioen artean auziak sortzen baldin badira, Arbitraje Batzordeak konponduko ditu arazoak, zergapekoek diotena entzun ondoren. Arbitraje Batzorde hori ekonomi itun honen III. kapituluko 3. atalean dago araututa.
Zazpi. Lurralde erkidean edo foru lurraldean bizi diren pertsona fisikoek beren ohiko bizilekua lurralde horietako batetik bestera aldatzen baldin badute, zerga-betebeharrak bizileku berriaren arabera beteko dituzte aurrerantzean, bizileku berri hori lotura-puntua baldin bada.
Gainera, idatz-zati honetan aurreikusitakoagatik bizilekurik ez dela aldatu pentsatu behar baldin bada, pertsona fisikoek kasuan kasuko aitorpen osagarriak aurkeztu beharko dituzte, eta atzerapenek sortarazitako korrituak ere gehitu beharko dituzte.
Bizilekua aldatzearen helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea baldin bada, aldaketa horiek ez dute ondoriorik edukiko.
Bizileku berrian jarraian emandako denbora gutxienez hiru urtez luzatzen den kasuetan izan ezik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako, aldaketarik ez dela izan pentsatuko da ondorengo inguruabarrak gertatzen direnean:
a) Bizilekua aldatzen den urtean edo hurrengoan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezarpen-oinarria aldaketaren aurreko urtean zegoen ezarpenoinarria baino 100eko 50 handiagoa izatea, gutxienez. Zerga-ordainketa batera egiten denean, banakotzeari buruzko arauak erabiliz zehaztuko da.
b) Egoera hori sortzen den urtean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoriozko tributazio efektiboa aldaketa izan aurreko lurraldean aplikatu beharreko araudiagatik gertatuko litzatekeen tributazio efektiboa baino txikiagoa izatea.
c) Ohiko bizilekua berriz ere hasierako lurraldean edukitzea a) letran azaldutako egoera sortzen den urtearen hurrengoan, edo honen hurrengoan.
Zortzi. Kontrako frogarik egon ezik, pertsona juridikoen zerga-egoitza ez dela aldatu uste izango da baldin eta aldaketaren aurreko edo ondoko urtean batere jarduerarik egiten ez badute edo jarduerari uzten badiote.
Bederatzi. Administrazio interesatuetatik edozeinek zergadunaren egoitza aldaketa eragin ahal izango du. Administrazio horrek bere proposamena besteari helaraziko dio, jakin beharreko aurrekariak erantsita, eta bi hilabeteko epea emango dio egoitza aldaketari buruz duen iritzia azaltzeko eta egoitza aldatzen bada ondoreak zein egunetatik sortuko diren adierazteko. Besteak proposamenari baietza ematen badio, administrazio eskudunak zergadunari jakinaraziko dio.
Bi administrazioak ados jartzen ez badira ere, prozeduran aurrera jarraitu ahal izango da artikulu honetako Sei idatz-zatian azaldutako eran.
[…]
AZKEN XEDAPENA
Azken xedapen bakarra
Zergei aplikatu behar zaizkien Ekonomi Ituneko arauak indargabetu edo aldatzeko aukera badago ere, horrek ez du aldaraziko administrazioek duten eskubidea lehenago sortutako zorrak aurretik zeuden lotura-puntuen arabera eskatzeko.
- Estatua
-
Zuzeneko Zergak
-
29/1987 Legea, abenduaren 18koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa
[PDF]
29/1987 Legea, abenduaren 18koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa
(EAO, 1987. urteko abenduaren 19koa)
24. artikulua. Sortzapena
1. Heriotzaren ondoriozko eskuraketetan eta bizitzaren gaineko aseguruetan, zerga sortuko da, kausatzailea edo aseguruduna hiltzen den egunean, edo, bestela, absentearen inguruko heriotza-adierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibilaren 196. artikuluaren arabera. Hala eta guztiz ere, kausatzailea bizirik dagoela, eskuraketak gertatu badira, oinordetza-kontratu nahiz -itunen ondorioz, zerga sortuko da, hitzarmen hori zein egunetan gertatu edo egin, eta egun horretan bertan.
2. Doako eskualdaketak inter vivos gertatzen direnean, zerga sortuko da, egintza edo kontratua zein egunetan gertatu edo egin, eta egun horretan bertan.
3. Ondasunak eskuratzean, eskuraketa horren eragingarritasuna etenda geratu bada, baldintza, epe-muga, fideikomiso nahiz bestelako mugen ondorioz, beti ulertuko da eskuraketa gertatu dela, muga horiek desagertzen diren egunean.
-
1629/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena
[PDF]
1629/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena
(EAO, 1991. urteko azaroaren 16koa)
11. artikulua. Oinordetza-tituluak
Zerga honen ondorioetarako, oinordetza-tituluak dira, besteak beste, eta herentzia eta legatuaz gain, hurrengoak.
a) “Mortis causa” dohaintza.
b) Oinordetza-kontratuak edo -itunak.
c) Enpresek edo, oro har, erakundeek hildako kide edo langileen senideei zenbait dirukopuru jasotzeko eskubidea aitortzekoak, diru-kopuru horien modalitatea edo izena edozein izanik ere, baldin eta beren-beregi ez bada xedatu diru-kopuru horiek zerga ordainduko dutela, 10. artikuluaren c) idaz-zatiaren ondorioz, edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordainduko dutela.
d) Testamentugileek albazeei zenbait diru-kopuru jasotzeko eskubidea aitortzekoak, albazea horiek euren eginkizunak bete ditzaten, usadio eta ohituretan ezarritakoa gainditzen duten neurrian, edo, bestela, herentziaren balio egiaztatuaren 100eko 10a gainditzen duten neurrian.
38. artikulua. Ezkontza-sozietatearen ondasun erkideak dohaintzan ematea.
Bi ezkontideek ezkontza-sozietatearen ondasun edo eskubide erkideak dohaintzan ematen dituztenean, ulertuko da dohaintza bakarra dagoela.
55. artikulua. Erreserbak
1. Kode Zibilaren 811. artikuluaren arabera, herentzia erreserbapekoa denean, erreserbagileak gozamendun gisa ordainduko du zerga; baina, erreserba zein senideren mesederako ezarri eta senide horiek guztiak hil direlako, edo uko egin dutelako, erreserba azkentzen bada, erreserbagilearen betebeharra izango da jabetza soilari dagokion zerga ordaintzea, eta, kasu horretan, erregelamendu honen 47.3 eta 58. artikuluetan agindutakoa aplikatuko da.
2. Kode Zibilaren 968, 969, 979 eta 980. artikuluek aipatu erreserba arruntaren kasuan, zerga erreserbagileari likidatuko zaio, jabetza osoaren gainean; horri kalterik egin gabe, egiaztatzen bada, erreserbak zein ondasun ukitu eta ondasun horiek beroriek edo halakoen ordezkoak erreserba-hartzaileari eskualdatu zaizkiola, orduan erreserbagileak eskubidea izango du, ondasunon gaineko jabetza soila dela-eta ordaindutako zerga itzultzeko.
3. Bi kasu horietan, erreserba-hartzaileak zerga ordainduko du, 47.3 artikuluan agindutakoa kontuan hartuta, eta ondasunak zein pertsonarengandik etorri eta pertsona horrekin duen senidetasun-gradua gogoan izanik, baina erreserbagilearekin duen senidetasun-gradua aintzakotzat hartu gabe, nahiz eta erreserbagile horrek hobetzeahalmena erabili izan, Kode Zibilaren 972. artikuluan aitortuta dagoen moduan.
4. Edozein kasutan ere, aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie Aragoiko Konpilazioaren 139. artikuluan araututako erreserbei, Kataluniako Konpilazioaren 274. artikuluan araututakoei, Nafarroako Konpilazioaren 269. Legean araututakoei, eta Bizkaiko Konpilazioaren 36 eta 38. artikuluetan araututakoei ere bai.
-
29/1987 Legea, abenduaren 18koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa
[PDF]
-
Zeharkako Zergak
-
1/1993 Legegintzazko Errege Dekretua, irailaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena
[PDF]
1/1993 Legegintzazko Errege Dekretua, irailaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena
(EAO, 1993. urteko urriaren 20koa)
7. artikulua
1. Zergapeko ondare-eskualdaketak dira.
A) Kostubidezko eskualdaketak, halakoak inter vivos egintzen bitartez burutzen direnean, pertsona fisiko nahiz juridikoen ondarea zein ondasun eta eskubidek osatu, eta ondasun eta eskubide horiekin guztiekin.
B) Eskubide errealen, maileguen, fidantzen, errentamenduen, pentsioen eta administrazio-emakiden eraketa, salbu eta azken horien xedea denean trenbideen azpiegiturak, ondasun higiezinak edo portu nahiz aireportuetako instalazioak erabiltzeko eskubidea lagatzea.
Eskubideen eraketa gisa likidatuko da horien edukia geroago zabaltzea, baldin eta zabalkuntza horrek ondare-gehikuntza badakar eskubideen titularrarentzat; ondaregehikuntza hori oinarri moduan hartuko da tributua galdatzeko.
2. Zerga likidatu eta ordaintzeko ondorioetarako, ondare-eskualdaketak izango dira.
A) Zorren ordainean nahiz zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioak, bai eta esanbidezko adjudikazioak ere, azken horiek egiten direnean zorrak bereganatu eta horren ordainean. Zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioen kasuan, adjudikaziodunek egiaztatzen badute hartzekodunari eskualdatu dizkiotela, bi urteko epean eta haren kreditua kitatzeko helburuarekin, adjudikatutako ondasunak edo eskubideak eurak, adjudikazio horien ondorioz ordaindutako zerga itzultzea eskatu ahal izango dute; orobat, adjudikaziodunek egiaztatzen badute, helburu berberarekin eta epe berdinean, ondasunok hirugarrenari eskualdatu dizkiotela.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu eta gaindikin horiek gertatzen direnean
Kode Zibilaren 821, 829, 1056 (bigarrena) eta 1062 (lehenengoa) artikuluetan xedatutakoa betetzeko, edota foru-zuzenbidearen xedapenak betetzeko, xedapen horien oinarria berbera izanik.
Heriotzaren ondoriozko oinordetzetan, kostubidezko ondare-eskualdaketa gisa likidatuko dira adjudikazio-gaindikinak, baldin eta, jaraunsle edo legatu-hartzaileetatik bati adjudikatutakoaren balioa egiaztatu ondoren, balio horrek gainditzen badu jaraunsle edo legatu-hartzaile horri beraren tituluaren ondorioz dagokion balioaren 100eko 50a, salbu eta berberak direnean aitortutako balioak eta Ondarearen gaineko Zergaren erregelak aplikatuta ateratzen direnak, edo aitortutakoak azken horiek baino handiagoak direnean.
-
828/1995 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena
[PDF]
828/1995 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena
(EAO, 1995. urteko ekainaren 22koa)
11. artikulua. Eskualdaketekin parekatutako egintzak
1. Zerga likidatu eta ordaintzeko ondorioetarako, ondare-eskualdaketak izango dira.
A) Zorren ordainean nahiz zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioak. Zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioen kasuan, adjudikaziodunek egiaztatzen badute hartzekodunari eskualdatu dizkiotela, bi urteko epean eta haren kreditua kitatzeko helburuarekin, adjudikatutako ondasunak edo eskubideak eurak, adjudikazio horien ondorioz ordaindutako zerga itzultzea eskatu ahal izango dute; orobat, adjudikaziodunek egiaztatzen badute, helburu berberarekin eta epe berdinean, ondasunok hirugarrenari eskualdatu dizkiotela.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu eta gaindikin horiek gertatzen direnean
Kode Zibilaren 821, 829, 1056 (bigarrena) eta 1062 (lehenengoa) artikuluetan xedatutakoa betetzeko, edota foru-zuzenbidearen xedapenak betetzeko, xedapen horien oinarria berbera izanik.
(…)
-
1/1993 Legegintzazko Errege Dekretua, irailaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena
[PDF]
-
Udal Zergak
-
2/2004 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunen Lege Arautzaileari buruzko Testu Bategina onetsi duena
[PDF]
2/2004 LEGEGINTZAZKO ERREGE DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunen Lege Arautzaileari buruzko Testu Bategina onetsi duena
(EAO, 2004. urteko martxoaren 9koa)
104. artikulua. Izaera eta zerga-egitatea. Zergapetik kanpokoak.
1. Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga zuzeneko tributua da; tributu horrek kargatzen du halako lurretan gertatutako ondare-gehikuntza, baldin eta gehikuntza hori agerian jarri bada, lurren gaineko jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzeagatik, edo aipatu lurren gaineko gozatze-eskubide errealetatik edozein, jabaria mugatzen duten horietatik bat, eratu edo eskualdatzeagatik.
2. Ondare-gehikuntza ez dago zerga honen mende, baldin eta gehikuntza hori gertatzen bazaie Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landa-lur direnei. Horren ondorioz, ondare-gehikuntza zergapean dago, baldin eta gehikuntza hori gertatzen bazaie Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hiri-lur direnei, eta ez da kontuan hartuko lurrok Katastroan edo haren erroldan halakotzat jasota dauden ala ez.
Zerga honen ondorioetarako, ondare-gehikuntza zerga honen mende egongo da, orobat, gehikuntza hori gertatzen zaienean ondasun higiezinetan barruratutako lurrei, baldin eta lur horiek ezaugarri bereziak badituzte, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako.
3. Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunen eta eskubideen ekarpenak egiten badizkiote, edo ezkontideen mesederako adjudikazioak egiten badira, halako ekarpenen ordainean, edo ezkontideei eskualdaketak egiten bazaizkie, haien hartzeko erkideen ordainean, horiek guztiak ez dira zergapean egongo.
Era berean, ezkontzaren deuseztasunari, banantzeari edo dibortzioari buruzko epaiak betetzearen ondorioz, ezkontideek elkarri edo euren seme-alabei ondasun higiezinak eskualdatzen badizkiete, hori ez da zergaren mende egongo, ezkontzaren araubide ekonomikoa edozein izanik ere.
-
2/2004 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunen Lege Arautzaileari buruzko Testu Bategina onetsi duena
[PDF]
- Ekainaren 5eko 106/2001 Foru Dekretua; horren bidez Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi da [PDF]
AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces - 3/1993 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko otsailaren 15eko 2/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onetsi duena [PDF]
-
2002/7. Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen duena
[PDF]
- Kode Zibila [PDF]
-
Espainiako Konstituzioa
[PDF]
-
Orokorra