faq
-
Oinordetza-itunak unean bertan eragingarritasuna du, eta, hori baliatuta, nire semeari/alabari ondasun higiezina eskualdatuko diot. Bizkaian, zein zerga ordaindu behar da horregatik?
Tartean, zerga bat baino gehiago aipatu behar dira. Semeak/alabak eskuraketaren ondoriozko aitorpena egin beharko du, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, urtebeteko epean; dena den, kasurik gehienetan, salbuetsita egongo da.
PFEZ deiturikoari dagokionez, eskualdatzailea salbuetsita dago. Eskuratzaileak, bestalde, ez du aitorpenik egin behar, eskuraketa-unean. Geroago, jasotako ondasuna eskualdatzen badu, orduan aitorpena egin beharko du, bigarren eskualdaketak bere ondarean eragindako irabazi edo galerarengatik. Gainera, bigarren eskualdaketa hori egiten badu oinordetza-itunaren izendatzailea hil baino lehenago, zerga ordaindu beharko du, izendatzailearentzat salbuetsita egon zen ondare-irabaziarengatik ere.
Bukatzeko, ondasun higiezina hiri-lurra bada, eskuratzaileak ordaindu beharko du Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Udal Zerga.
<< Atzera