faq
-
Orain duela hiru urte, nire ezkontidea hil zen, eta neu naiz haren herentziaren komisarioa, baina oraindik ez dut erabili testamentu-ahalordea. Aitorpenen bat egin behar al dut Bizkaian?
Bai. Banatu gabeko herentziaren ondasunek etekinak sorrarazten dituzte, eta etekin horiek PFEZ deiturikoaren mende daude. Kapitalaren edo jarduera ekonomikoen etekin horiek gozamendunen bati badagozkio, berak ordainduko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Gozamendunik izan ezean, herentziak berak aurkeztuko du PFEZ deiturikoaren aitorpena; horretarako, aldez aurretik, herentziak IFK (Identifikazio Fiskaleko Kodea) eskatu behar du.
<< Atzera