faq
-
Zergatik aipatzen da, Gipuzkoako Foruaren kasuan, lurraldearen araberako aplikazio-eremuaz eta aplikazio-eremu pertsonalaz gain, aplikazio-eremu funtzionala?
Bada, gipuzkoarrak (aplikazio-eremu pertsonala) baserriaren titularrak baldin badira (aplikazio-eremu funtzionala), eta baserri hori Gipuzkoako lurralde historikoan kokatuta badago (lurraldearen araberako aplikazio-eremua), orduan foruan araututako tresnak erabil ditzakete, baserri hori indibisoan eskualdatzeko; tresna horien artean erabili ahal dituzte, besteak beste, komisario bidezko antolakuntza, testamentu mankomunatua eta oinordetza-itunak.
<< Atzera