faq
-
Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilean, bada printzipio orokor garrantzitsurik?
Bai, askatasun zibilaren printzipioak berebiziko garrantzia du. Printzipio tradizionala da Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilean, eta foru-legeak nahiz -ohiturak osatzen ditu, bai eta agiri bidezko aurrekariak ere. Printzipio horren arabera, legeak esku-emaileak direla uste izango da. Beste modu batera esanda, legeak ez dira ezartzen aginduzko zuzenbide gisa; aitzitik, herritarren esku jartzen dira, eta, herritarrek egoki baderitzete, halakoak baliatu ahal izango dituzte. Era berean, baliozkoa da legeek eratorritako eskubideei uko egitea, baldin eta uko-egite hori ez bada interes edo ordena publikoaren aurkakoa, eta hirugarrenari kalterik egiten ez badio.
<< Atzera