Blog
Legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia
Forulege 2018/10/23Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen.
Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.
Saridunak:
Euskal zuzenbide pribatua, euskaraz:
Jon Hernani Iriarte jauna “7/2015 Legeko Etxebizitzaren erabileraren mugak irizpideak eta interpretazio desberdinak” lanarekin.
Euskal zuzenbide pribatua, gaztelaniaz:
Ane Basterretxea Dañobeitia andrea “El cónyuge viudo y, en su caso, el miembro superviviente de la pareja de hecho: análisis de la legítima y otras instituciones que modifican su posición. Diferencias entre el Derecho civil vasco y el Derecho de territorio común” lanarekin.
Euskal zuzenbide publikoa, euskaraz:
Hutsik geratu zen.
Euskal zuzenbide publikoa, gaztelaniaz:
Teresa Estéfano Álvarez andrea “Situación actual del Impuesto Municipal sobre el Incremento de Valor de los Terrenos de Naturaleza Urbana tras los pronunciamientos del Tribunal Constitucional. Incidencia en el País Vasco” lanarekin.

