Blog
“Euskara Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919) Gipuzkoa (1918-1923)" liburuaren aurkezpena
Forulege 2016/02/08Datorren ostiralean, otsailaren 19an, Euskara Foru Aldundien ibilbidean jardunaldiaren barruan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Abeurrea bildumaren Euskara Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919) Gipuzkoa (1918-1923) liburua aurkeztuko da. Liburua, Andrés María Urrutia Badiola jaunaren zuzendaritzapean eta Cesar Gallastegi Aranzabal jaunaren eta Arantza Etxebarria Iturrate andrearen laguntzarekin egin da.
Aurkezpenean, Unai Rementeria Maiz jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiak, eta Markel Olano Arrese jaunak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak, parte hartuko dute.
Blog honi, liburuaren azala eta aurkibidea batzen zaizkio.
Atxikitako dokumentua: Abeurrea_13 - Euskara Foru Aldundien zirkularretan.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

