Blog
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko bederatzigarren jardunaldi praktikoa
Forulege 2010/11/26Ohikoa den bezala, Zuzenbidearen Euskal Akademiak Euskal zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu du, 1992an Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea indarrean sartu zela oroituz.
Oraingoan aukeraturiko aztergaia gai honi buruzko legegintzaren ingurukoa da. Horren ikuspuntua Euskal Autonomi Erkidegokoa izango da, eta hori osatzeko, zenbait espezialista arituko dira Aragoi, Katalunia eta Galiziako lurraldeetan izan diren zuzenbide zibilaren inguruko legeria berriaz.
Izen ematea doakoa da. Izen emate orria akademiaren web orrian bete daiteke: www.avd-zea.com
Atxikitako dokumentua: Jardunaldia_Euskal zuzenbide zibila.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

