Blog
ALBERTO ATXABAL RADA IRAKASLEAK "EL RÉGIMEN TRIBUTARIO DEL DERECHO CIVIL VASCO" LIBURUA ARGITARATU DU
Forulege 2023/12/04Alberto Atxabal Rada irakasleak, Zuzenbidearen Euskal Akademiako kideak, "El régimen tributario del Derecho Civil vasco" izeneko lana argitaratu du. Bertan, ikuspegi praktikotik, Euskal Zuzenbide Zibila zergapetzen duten zerga guztiak aztertzen ditu, eta, batez ere, testamentu-boterea eta egikaritzeko dagoen jarauntsia, ondasunen foru-komunikazioa, oinordetza-itunak, tronkalitatea eta ondasunen eta eskubideen eskualdaketen beste muga batzuk. Azterketak lurralde erkideko zerga-erregulazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-erregulazioak jorratzen ditu.
Blog honi atxikitzen da liburuaren azalaren argazkia, baita haren aurkibidea pdf formatoan ere.
Atxikitako dokumentua: indicemonografia.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

