Blog
Argitalpen berria "Leyes civiles vascas-Euskal lege zibilak"
Forulege 2021/09/16IUSPLAZA bildumak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikok barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxearen laguntzarekin. Blog honi atxikitzen zaizkio, liburuaren azala eta aurkibidea. Liburua eros daiteke ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian.
Atxikitako dokumentua: EUSKAL LEGE ZIBILAK.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

