Blog
ENZNren 2019ko abenduaren 19ko ebazpena
Forulege 2020/03/18Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko abenduaren 19ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2020-03-12). Ebazpen honetan oinordekoen senipartearen izaera juridikoa eztabaidatzen da Euskal Zuzenbide zibilaren ikuspuntutik. Aztergai dugun testamentua, 2010.urtekoa da eta bertan testamentugileak legatu bidez seniparte hertsia uzten dio bere semeari. Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak errekurtsoa onartu du, testamentugilearen borondatea bere semeari seniparte hertsia uztea zelako eta gaur egungo legean ondorengoei dagokion herenarekin bat datorrelako.
Atxikitako dokumentua: ENZNren 2019.12.19 ebazpena.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

