Blog
Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Haciendo Memoria" liburuaren aurkezpena
Forulege 2018/06/12Ekainaren 7an, Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Haciendo Memoria" liburua aurkeztu da Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan. Ekitaldiaren mahaiburuak izan dira, besteak beste, liburuaren egilea, Ricardo de Ángel Yagüéz jauna, sarreraren egilea, Luis Abril jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Blog honi gehitzen zaizkio ekitaldiaren argazki esanguratsuak.

