Blog
2017/2018 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
Forulege 2017/10/27Asteazkenean, urriaren 25ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka Gervasio jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Jesús Delgado Echeverría irakasle doktore jaunak, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbideko Fakultateko katedradun emerituak, eman zuen "Vecindad civil: a propósito de una iniciativa de reforma" izenburuarekin.
Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako II. "Adrián Celaya" Sariak eman ziren. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.
Saridunak:
Euskal zuzenbide pribatua, euskaraz:
Maite Gómez Oleagoitia andrea “Lagundutako giza uglaketa tekniken ondorioak Euskal Zuzenbide Zibilean” lanarekin.
Euskal zuzenbide pribatua, gaztelaniaz:
Jonatan Manrique Sampedro jauna “Troncalidad, Indignidad Sucesoria y Orden Público Interregional” lanarekin.
Euskal zuzenbide publikoa, euskaraz:
Hutsik geratu zen.
Euskal zuzenbide publikoa, gaztelaniaz:
Laura Sancho Martínez andrea “El nuevo Derecho Paisajístico en el País Vasco. Hacia una ordenación equilibrada y sostenible de nuestro territorio” lanarekin.

