Blog
AVD-ZEA: 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia
Forulege 2017/10/09Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 25ean izango du bere 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Jesús Delgado Echeverría irakasle doktore jaunak, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbideko Fakultateko katedradun emerituak, emango du "Vecindad civil: a propósito de una iniciativa de reforma" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako II. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.
Etortzekoa bazara, mesedez hori baiezta ezazu, bide hauetatik edozein erabilita:
- Akademiaren helbide elektronikoa: secretaria@avd-zea.com • Telf. 94 425 57 15 (Isabel Tapia)
- Notario Elkargoaren helbide elektronikoa: delegacion@notariospaisvasco.eu • Telf. 94 424 05 60 (Mª Dolores Abásolo)
Atxikitako dokumentua: Apertura curso 2017-2018 ikasturte irekiera.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

