Blog
Argitalpen berria: “Leyes civiles vascas-Euskal lege zibilak”
Forulege 2017/09/22Zuzenbidearen Euskal Akademiak hasiera eman dio bilduma berri bati, hain zuzen ere IUSPLAZA izenekoari. Bilduma berriak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikoak barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Gomylex argitaletxearen laguntzarekin. Lehen zenbakiak egun indarrean dauden Euskal lege zibilak barneratzen ditu. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak.

