Blog
Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa
Forulege 2017/09/112015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren jarduera juridikoaren Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua eta Jabetza Erregistratzaileen Elkargoaren lurraldeko dekanotza laguntzaile dituztela, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa antolatzeko. Ikastaro horrek 30 ordu izango ditu, 12 ekitalditan banatuta, 10 Euskal zuzenbide zibilari buruzkoak eta 2 zerga zuzenbideari buruzkoak. Ikastaroa urrian hasiko da eta 2 hilabeteko iraupena izango du. Helburua du jardule juridikoek, araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea, alor horiek, zibila eta zergari buruzkoak direla. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

