Blog
Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia
Forulege 2017/07/272017. urteko uztailaren 7an, Deustuko Unibertsiatatearen CRAI eraikineko Ellacuria Aretoan egin zen Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia. Bertan parte hartu zuten eragile juridiko zenbaitzuk, irakaskuntza arlotik zein zuzenbide jardueraren esparrutik. Izan ere, Ricardo de Ángel legelari belaunaldi askoren maisua izan da, Zuzenbide zibilaren eremuan. Ekitaldi horretan aurkeztu zen Culpa y responsabilidad liburua, Lorenzo Prats Albentosa eta Gema Tomás Martínez irakasleen koordinaziopean. Bertara biltzen dira 45 kapitulu, omenduaren hurbilekoek idatziak, luze-sakon omenduaren bizitza akademiko eta lanbidezkoan hark hurbiletik erabili dituen hainbat gai jorratuz. Albisteaz kanpo, blog honetan ekitaldiaren irudi batzuk eskeintzen dira.

