Blog
ENZNren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena
Forulege 2017/07/27Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena eskeintzen da, hain zuzen ere, gaur argitaratu dena (EAO, 2017-07-27). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.
Iruzkina egin Partekatu:
