Blog
Jesus María Leizaola 2015 sari-banaketa ekitaldia
Forulege 2017/03/16Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, eta David Mota Zurdo ikerlari jaunak euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako Jesús María Leizaola 2015 saria irabazi zuten, ex aequo saria.
Andres Urrutia Badiola jaunak aurkeztutako lana, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu duena, bere doktorego tesia da: Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea. Ohargarria delakoan 2017. urteko martxoaren 10ean egin zen sari-banaketa ekitaldiko irudia eta lan saritua biltzen duen liburuaren azala eta aurkibidea eskaintzen dira blog honetan.

