Blog
"Experto en Derecho Civil Vasco" tituluaren aurkezpen jardunaldia Donostian
Forulege 2016/04/14Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz Experto en Derecho Civil Vasco tituluaren aurkezpen jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldia datorren apirilaren 20an, 16.00etan, izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpusaren Gradu aretoan. Jardunaldi berean, Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa erakusketa irekiko da.
Jardunaldira sarrera dohakoa da eta ez da aurretiaz izenik eman behar.
Jardunaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.
Atxikitako dokumentua: Donostiako Jardunaldiaren_egitaraua.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

