Blog
Bilaketa atala berritu du www.forulege.com webguneak
Forulege 2016/01/265/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa legea indarrean sartu ondoren, www.forulege.com webguneak bere Bilaketa atala berritu du egungo egoerara egokitzeko. Horretarako, 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, Izatezko Bikoteak arautzekoa, 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa legeak barruratu dira atal honetara. Era berean, erabiltzailearentzako erabilgarriagoa izango den diseinu bat ezarri da.

