Blog
"Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera" - Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XIV. Jardunaldi Praktikoa
Forulege 2016/01/13Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldeak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urtarrilaren 28an izango dute Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera” hartuko da aztergai.
Sarrera doan izango da eta bertaratu nahi duenak aurretiaz eman beharko du izena, gero aipatzen den egitarauaren arabera.
Atxikitako dokumentua: Egitaraua - XIV_Jardunaldia.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

