Blog
Erakusketa: "Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa"
Forulege 2016/01/21Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldeak “Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa” erakusketa irekiko dute Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoan.
Erakusketak 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko erakustoki berri bi ditu.
Erakusketak Euskal zuzenbide zibila modu erraz eta didaktiko batean erakusten du 38 erakustokiren bitartez. Erakustoki hauek testu elebidunez (euskaraz eta gaztelaniaz) eta irudiez osatuta daude eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren atarian egongo dira ikusgarri egun batzuetan.

