Blog
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege 2015/11/30Jokin Txapartegi Zendoia jaunak, abokatuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, berrikitan hil den Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen du lerro hauetan.
Hasieratik ezarriz Foru Zuzenbidearen sustraia
hala ezarri zuen tronkalitatearen esanhaia
legearen aurrean berdinduz arreba eta anaia
jendaurrean beti prestu eta alaia
arkatza eta papera izan dira bere baserriko laia
forudun ala forugabe baserri aurreko zelaia?
legebiduna bait dugu gure Bizkaia
joan egin zaigu baina heldu da garaia
bete egin da aurten berak zuen nahia
bakean joan eta goian bego Adrian Zelaia

