Blog
2015/2016 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
Forulege 2015/10/22Asteazkenean, urriaren 21ean, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2015/2016 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Mario Martínez de Butrón jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea, Andres Urrutia Badiola jauna. Jon-Mirena Landa irakasle doktore jaunak, UPV/EHU katedradunak -egiaztatua-, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen La reforma del Código Penal (LO 1 y 2/2015): una primera valoración izenburupean. Ohargarria delakoan, aurkezpenaren dokumentua eskaintzen dugu orain gure blogean.

