Blog
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa indarrean sartzen da
Forulege 2015/10/02Gaur, urriaren 3an, indarrean jarri da Eusko Legebiltzarrak 2015. urteko ekainaren 25ean onartutako 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Horren bidez euskal herritar guztiek eskura izango dituzte lanabes juridiko berriak, batez ere familia eta oinordetza zuzenbidean.
Legearen indarraldiak aintzat hartu behar du Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bidalitako agiria, legeak ezarritako bidea ireki dadin bi erakundeen artean, uste baitu Espainiako Gobernuak Lege honen 117 artikulua Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela. Nolanahi ere artikulu hori izango litzateke bakarra egoera horretan, Konstituzioaren aurkako helegitea ekarri dezakeena.
Blog honi gehitzen zaio Legearen testua. Aurretiaz ere testu hori argitaratuta dago www.forulege.com webgune honetan Lege zibilak atalean.

