Blog
Jardunaldia: XXI. Mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 2015eko Legetik etorkizunezko lege garapenetara
Forulege 2015/07/27Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean, ari da antolatzen XXI. Mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 2015eko Legetik etorkizunezko lege garapenetara jardunaldia. Euskalduna Jauregian egingo da, Bilbon, 2015eko azaroaren 2an eta 3an.
Joan den ekainaren 25ean, Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea. Jardunaldiak ezagutzera eman nahi du lege berria, eta aurrera jarraitu Zuzenbide Zibila aztertzen, garatzen eta eguneratzen. Aurreneko egunean, azaroaren 2an, testuingurua jarriko zaio Euskal Zuzenbide Zibilari: bilakaera historikoa eta instituzionala, eta Europari egokitzea. Bigarren egunean, Oinordetza Zuzenbidearen alderdi berrienak izango dira eztabaidagai, izatezko bikoteak edo zaintza partekatua barne.
Batera bidaltzen da egitarauaren aurre aurkezpena. Datorren irailean zehaztasun gehiago azalduko dira egitarauari buruz eta aldi berean interesdunak izena emateko epea zabalduko da.

