Blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen omenaldia Adrian Celayari eta “XXI. mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 5/2015 Legetik bere etorkizuneko garapenetara” jardunaldien iragarpena
Forulege 2015/07/24Atzo, 2015. urteko uztailaren 23an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldi ekitaldia egin zioten Adrian Celaya jaunari Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren batzar aretoan. Ekitaldian, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren dekanoak, Carlos Fuentenebro jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak, Andres Urrutia jaunak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendariak, Fernando Salazar jaunak eta Eusko Legebiltzarreko buruak, Bakartxo Tejeria andereak parte hartu zuten. Azken honek Adrian Celayari oparitu zion berrikitan Eusko Legebiltzarrak onetsi duen 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal zuzenbide zibilari buruzkoaren ale berezia, euskaraz eta gaztelaniaz. Orobat, “XXI. mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 5/2015 Legetik bere etorkizuneko garapenetara” jardunaldien iragarpena eta horien irudiaren aurkezpena ere egin ziren.

