Blog
Mahai-ingurua: "XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos”
Forulege 2015/03/30Joan den martxoaren 26an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren “Salon Azul” delakoan, “XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” izenburuarekin mahai-ingurua egin zen. Bertan, moderatzaile lanak Nazario de Oleaga jaunak, abokatuak, egin zituen eta Juan Calparsoro jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Javier Beramendi jauna, abokatua, Juan Mateo Ayala jauna, Bizkaiko Probintzi Entzutegiko magistratua, eta Francisco de Borja Iriarte jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibil eta penaleko Salaren magistratua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea, hizlari izan ziren.
Francisco de Borja Iriarte jaunaren hitzaldia eta ekitaldiko argazkiak batzen ditugu blog honetara.

