Blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiak omenaldia egin dio Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari
Forulege 2014/11/28Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamahirugarren Jardunaldi Praktikoaren barruan Zuzenbidearen Euskal Akademiak omenaldi beroa egin zion atzo Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari, bere 250. urteurrenaren oroigarri emanez. Ekitaldiaren mahaiburuak Fernando Salazar Rodríguez de Mendarozqueta jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lehendakaria, eta Mikel Badiola González jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Saileko lehendakaria izan ziren.
Zuzenbidearen Euskal Akademia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bultzadarekin sortu zela nabarmendu zen.
Ekitaldi berean, Andrés María Urrutia Badiola jaunak Euskalerriaren Adiskideen Elkartean zenbakidun laguna izateko sarrera irakasgaia egin zuen, Juristas y Derecho civil vasco en la RSBAP (1945-1992) izenburuarekin.

