Blog
"Euskal foru zuzenbide zibilaren inguruko jurisprudentzia" - Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XIII. Jardunaldi Praktikoa
Forulege 2014/11/11Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 27an izango du bere Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamahirugarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Euskal foru zuzenbide zibilaren inguruko jurisprudentzia” hartuko da aztergai.
Sarrera doan izango da eta bertaratu nahi duenak aurretiaz bere datuak Zuzenbidearen Euskal Akademiara bidali beharko ditu, bai helbide elektronikoaren bidez (secretaria@avd-zea.com) edota telefono bidez (94 425 57 15).
Atxikitako dokumentua: Jardunaldi Praktikoaren egitaraua.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

