Blog
Javier de Oleaga (†) jaunari omenaldia
Forulege 2014/10/02Joan den astelehenean, irailaren 29an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak, Javier de Oleaga Echeverría (†) abokatuari hil ondoko omenaldia egin zioten Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan. Omenaldi horretan parte hartu zuen jendarte zabala, Javier de Oleaga Echevarríaren familiari bere atxikimendua erakutsi ziona, hura gogoratuz eta goratuz. Hizlariak izan ziren: Adrián Celaya jauna, Nazario Oleaga jauna, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea, Itziar Monasterio anderea eta Andrés Urrutia jauna.
Omenaldiko irudi bi erakusten dira blog honetan.
Ezkerretik eskuinera: Txemi Gorostiza, Nazario Oleaga, Adrián Celaya, Itziar Monasterio eta Andrés Urrutia
Iruzkina egin Partekatu:
