Blog
Jesús Delgado irakasleari omenaldia Zaragozan
Forulege 2014/06/12Erretiroa eta bere urtebetetzea bitarteko hartuta, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak omenaldi beroa eskaini zion Jesús Delgado Echeverría jaunari, Zuzenbide zibileko Katedraduna denari, 2014ko ekainaren 9an. Bertara, Deustuko Unibertsitatean bere ikasle izan zirenen ordezkaritza hurreratu zen Bilbotik, Itziar Monasterio andrea eta Covadonga Martínez de Bedoya andrea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordea ere, Andrés Urrutia jauna, bertaratu zen gure erakundearen ordezkapenean.
Igorketa honekin doaz prentsa oharrak eta ekitaldiko argazkiak.

