Blog
"Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar" (Roman Law in European History): AVD-ZEA elkarteak euskaraz argitaratu du Peter Steinen saiakera klasikoa
Forulege 2014/01/09Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia elkarteak Abeurrea bilduman euskaraz argitaratu du, Peter Stein, Cambridgeko Unibertsitatearen irakasleak ondutako saiakera klasikoa: Roman Law in European History (1999). Izan ere, testu horiek izan ditu aurretiazko itzulpenak, Europako hizkuntza anitzetan: alemana, frantsesa eta gaztelania. Honen edukia, zuzenbidekoa ez eze, historia eta erakunde mailakoa ere bada, argi erakusten baitu Zuzenbide Erromatarraren zeregina Europako osaeran.
Euskarazko testua prestatu du Deustuko Unibertsitatearen talde batek, bertan Eba Gaminde, Esther Urrutia eta Andres Urrutia aritu direla. Azken honek, bestalde, argitarazle lanak egin ditu eta atarikoa ere egin dio testuari, Euskal Herriko herrialdeen ikuspegitik aztertuz Zuzenbide Erromatarraren zeregina, euskal eta Gaztelako zuzenbidearekin batera. Azterketak, orobat, latina, erromantzeak eta euskara hizkuntzak barneratzen ditu, zuzenbidearen ikuspegitik.
Horretarako erabili den euskara, urte askoren emaitza izan da, testua itzuli dutenak aspalditik ari baitira itzulpengintza juridikoan. Hartara, euren ahaleginak zuzendu dira, batetik, euskaldun ikasiari testua irakurgarri egitera eta bestetik, zuzenbidearen mundua euskaraz egoki eta artez adieraztera.
Liburuaren aurkibidea blog honetan eransten da.
Peter Stein (1926- )
Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar (2013)

