Blog
2013/2014 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
Forulege 2013/10/31Urriaren 29an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2013/2014 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Mario Martínez de Butrón jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea, Andres Urrutia Badiola jauna. Mario Fernández Pelaz jaunak, Kutxabank erakundearen buruak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Aurrezki kutxak: Antolakuntzaren bilakaera izenburupean. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria den Juan Luis Ibarra Robles jaunak erantzun zion eta horren ondoren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2013/2014 ikasturtea ireki zuen.

