Blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren hamargarren urteurrena (2003-2013)
Forulege 2013/07/24Zuzenbidearen Euskal Akademiak eratu zeneko hamargarren urteurrena ospatu du (2003-2013). Ibilbide luze horretan era askotako jarduerak egin ditu, guztiak zuzenbidearen inguruan, dela Euskal Zuzenbide zibila, dela Zuzenbide publikoa edota Kooperatiben Zuzenbidea, eta egin ere, erakunde desberdinekin elkarlanean, besteak beste, Abokatu, Notario, Jabetza Erregistratzaile edo Merkataritza Erregistratzaile Elkargoekin edota Magistraturarekin. Zeregin hori jardunaldi eta argitalpenen bitartez gauzatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxabank erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak, Justizia eta Herri Administrazioaren Sailak eta HAEE erakundeak emandako laguntzari esker.
Bideo honetan ikus daitezke Euskal Zuzenbide Akademiaren une eta argitalpenik esanguratsuenak.
Iruzkina egin Partekatu:
