Blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiak Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia egin zuen (Goizeko saioa)
Forulege 2013/06/05Zuzenbidearen Euskal Akademiak Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia egin zuen joan den maiatzaren 28an, Bizkaiko Foru Jauregian. Goizeko saioan parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Jose Luis Iriarte de Angel jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren katedraduna; Juan Jose Alvarez Rubio jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen katedraduna; eta Alfonso Rentería Arocena jauna, notario eta jabetza-erregistratzailea. Guztien aurkezpena egiteko bertan egon ziren Borja Iriarte jauna, Nieves Paramio andrea eta Elena Muguerza andrea, letraduak eta azken biak, Bizkaia Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak.
Iruzkina egin Partekatu:

