Blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urteurrena
Forulege 2013/06/04Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urteurrena ospatu da joan den asteartean, maiatzaren 28an. Ekitaldian parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Jose Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Sabino Torre jauna, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Araubide Juridikoko sailburuordea; Fernando Salazar jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hurrengo lehendakaria; Gorka Martínez jauna, Kutxaren Gizarte Ekintzaren lehendakaria; Nazario Oleaga jauna, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren dekanoa; Mario Martínez de Butrón jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa; Germán Barbier jauna, Espainiako Jabetza erregistratzaileen eta Merkataritzako erregistratzaileen Elkargoaren dekanoa Euskal Herrian; eta Andres Urrutia jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordea, Akademiaren burua den Adrian Celaya jaunaren ordezkari gisa. Ekitaldia Bizkaiko Foru Jauregian egin zen.
Parte hartu zuen erakundeei X. urteurrenaren oroitzapenezko plaka bana eman zitzaien.

