Blog
Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urtea (2003-2013)
Forulege 2013/05/14Zuzenbidearen Euskal Akademiak maiatzaren 28an egingo du bere Europako Oinordetza Erregelamenduari eta Akademiaren X. urteari buruzko jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian. Oraingoan, Europako Oinordetza Erregelamendua eta honek Euskal Herriko Foru Zuzenbidean izan dezakeen eragina izango da aztergai. Horrez gain, Akademiaren hamargarren urtea dela eta, eguerdiko 12tan Akademiari zuzendutako ohore-ekitaldia egongo da bere jarduerari eusten dioten erakundeen aldetik.
Sarrera doan izango da eta bertaratu nahi duenak aurretiaz bere datuak Zuzenbidearen Euskal Akademiara bidali beharko ditu, bai helbide elektronikoaren bidez (secretaria@avd-zea.com) edota telefono bidez (94 425 57 15). Jardunaldiaren egitaraua honekin batera doa.
Atxikitako dokumentua: Jardunaldiaren egitaraua.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

