Blog
Bizkaiko Legeria fiskala eta Euskal Herriko foru zuzenbide zibila gerra zibilaren aurrean (1876-1936)
Forulege 2013/04/22Kontzertu Ekonomikoetan ezarritako araubidearen barnean eta gerra zibilaren aurreko aldian, Bizkaiko Foru Aldundiak xedapen desberdinak eman zituen Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren arauketa fiskalaren inguruan. Xedapen horietatik garrantzitsuenak izan ziren, bateko, Eskubide Errealen gaineko Zergaren administratzeko eta gauzatzeko Erregelamendu Orokorra, 1907 urtekoa eta zehatzago, bere 21. artikulua; besteko, Eskubide Errealen eta Ondasun Eskualdaketei buruzko Zergaren Erregelamendua, 1925. urtekoa, eta zehatzago bere 59.7, 59.8, 59.9, 59.10, 65.7, 66.9, 66.10, 66.11, 66.12, 84.3 eta 84.4 artikuluak. Artikuluen testu hori da orain forulege blogean eskaintzen dena. www.forulege.comwebgunera barruratzen da legeak sailean, lege fiskalak atalean, Bizkaia.- Aurrekari historikoak azpiatalean.
Gaia sakon aztertu zuen Alberto Atxabal Rada jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza kideak, bere doktorego tesian Euskal Herriko Foru zuzenbide zibilaren fiskalitatea.
- Reglamento General para la administración y realización del Impuesto de Derechos Reales, 1907.
- Reglamento del Impuesto de derechos Reales y Transmisión de Bienes, 1925.

