Blog
Kode Zibilerako Bizkaia eta Arabako Eranskina (1900)
Forulege 2013/03/22Espainiako Kode Zibila (1888-1889) argitaratzeak ekarri zuen, besteak beste, lege-testu horri eranskinak egin beharra; bertara biltzeko lurralde desberdinetako zuzenbide zibilak. Madrileko Gobernuak izendatu zituen eranskinak idazteko batzordeak. Bizkaia eta Arabako Batzordeak 1900. urtean amaitu eta argitaratu zuen bere eranskina. Eranskinaren testua orain barruratzen da www.forulege.com webgunean, legeak sailean, lege zibilak atalean, aurrekari historikoak azpiatalean.
Argitaratzen den testua Bizkaiko Foru Legeria obratik jaso da, obra horren egileei esker ona adierazten zaiela.
Iruzkina egin Partekatu:
