Blog
Hiribilduen eta Lur lauaren arteko Hitzematea (1630)
Forulege 2013/03/04Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren oinarrizko agirietako bat, Bizkaiko jaurerriko hiribilduen eta elizate edo Lur Lauaren arteko Hitzematea da. 1630. urtean sinatutako hitzemate agiri hau izan zen tresna juridikoa, zenbait hiribilduk, euren lurralde osoan zein zati batean eta osorik nahiz erakunde batzuetan, Bizkaiko foru zuzenbidea aplikagarri egiteko. Bizkaiko Foru Legeria obratik jaso da testua, obra horren egileei esker ona adierazten zaiela eta orain forulege blogean argitaratzen da; orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean.
Iruzkina egin Partekatu:
