Blog
Bizkaiko Foru Berria
Forulege 2013/02/25Forulege blogak gaurtik aurrera barruratzen du Bizkaiko Foru Berriaren testua, 1526. urtekoa. Testua barruratzeko Delmas-en inprimategiak 1865. urtean egindako argitaraldia erabili da, berori jaso dela Leopoldo Zugaza argitarazlearen argitaraldian (Durango, 1976). Argitaraldi horretan ere barruratu zen Adrian Celaya Ibarra jaunaren sarrera. Bi-bioi eskertzen zaie euren adostasuna lan hori zabaltzeko. Testua, orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean.

