Blog
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren Ebazpena, 2012. urteko irailaren 27koa
Forulege 2013/02/21Javier Muguruza abokatu jaunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren Ebazpen bat bidali du www.forulege.com blogera, 2012ko irailaren 27koa, hartzaileen artean zabaltzeko. Ebazpen horretan ondasun higiezin baten banakako dohaintzari oinordetza-itunaren izaera ukatzen zaio eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, dohaintzen modalitatearen mende geratzen dela zehazten da; ebazpenean bertan adierazten da, orobat, ondasun higiezina Errioxan kokatzen denez gero, Errioxako Autonomia Erkidegoa dela administrazio eskuduna zerga hori ordainarazteko. Foru Aldundiak azken boladan aldarrikatzen duen doktrina bera garatzen du, hau da, itunari oinordetza-edukia emateko beharra, horrek unean bertan eragingarritasuna duenean. Ebazpen hori, halaber, forulege webgunearen jurisprudentziaren datu-basean barneratuta dago.

