Blog
"El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia" liburuaren aurkezpena
Forulege 2012/11/22Zuzenbidearen Euskal Akademiak aurkeztu du, azaroaren 20an, Sociedad Bilbaína delakoaren egoitzan “El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia” liburua. Liburu horren egilea José Gabriel de Mariscal jauna da, legelaria eta Akademiaren zuzendaritza kidea. Aurkezpen-ekintzaren mahaiburuan izan ziren German Barbier jauna, Sociedad Bilbaína delakoaren burua eta Akademiaren zuzendaritza kidea, Adrian Celaya jauna, Akademiaren burua, eta Mikel Mariscal jauna, egilearen semea; azken honek irakurri zituen, egilearen ezin etorria adierazi ondoren, Mariscal jaunaren aurkezpen hitzak. Hitz horiek blog honi batzen zaizkio.
Atxikitako dokumentua: Presentacion_del_libro_- El_Estado_Plurinacional_Nacion_Estado_Convivencia.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

