Blog
EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO HAMAIKAGARREN JARDUNALDIA. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea: Hogei urte. Lege testu baten emaitzak eta aurreikuspenak (1992-2012)
Forulege 2012/10/30Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 28an izango du bere Euskal Herriko Foru–zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldia Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren 3/1992 Legearen 20. urteurrena eta berrikitan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak onartutako Euskal Lege Zibilaren proposamena hartuko dira aztergai.
Sarrera doan izango da eta bertaratu nahi duenak aurretiaz bere datuak Zuzenbidearen Euskal Akademiara bidali beharko ditu, bai helbide elektronikoaren bidez (secretaria@avd-zea.com) edota telefono bidez (94 425 57 15).
Atxikitako dokumentua: Egitaraua._Euskal_Herriko_Foru_Zuzenbide_Zibilari_buruzko_XI_Jardunaldia.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

