Blog
2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
Forulege 2012/10/24Urriaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2012-2013 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Adrián Celaya Ibarra jauna eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Manuel López Pardiñas jauna. Hizlaria Francisco Lledó Yagüez irakasle dok. jauna, Deustuko Unibertsitateko zuzenbide zibileko katedraduna eta Lledó Abokatuak bulego juridikoaren lehendakaria izan zen eta hitzaldiaren gaia, La familia en el Derecho de Sucesiones: cuestiones actuales y perspectivas de futuro.

