Blog
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko lau epai berri
Forulege 2012/07/03Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari lau epai bidali dizkio, hiru Bizkaiko Probintziako Audientziarenak eta bat Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarena; lau epai horiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira (tronkalitatea, senipartea eta bazterketa eta oinordetza-ituna). Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu horiek banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Horrez gain, epai hauek forulege webgunearen jurisprudentzia atalean barneratuta daude.
- 2011ko otsailaren 3ko EAEANE
- 2010eko abenduaren 17ko Bizkaiko PAE
- 2011ko martxoaren 16ko Bizkaiko PAE
- 2011ko martxoaren 31ko Bizkaiko PAE

